Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

69/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari -garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari- buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2240
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2015/05/19
  • Argitaratze-data: 2015/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 16. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza osoa, hots, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan; betiere honako hauen aurka egin gabe: Konstituzioko 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak Estatuari esleitutako ahalmenak, eta goi-ikuskaritza. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio hezkuntza-zerbitzuen arloko eskumena; besteak beste, eskola-garraioko zerbitzu osagarria. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren arlokoak dira funts propioen bidezko laguntza eta beken erregimena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zehazten denez, honako hauek dira hezkuntza-sistemaren printzipioak: ikasle guztientzako hezkuntza kalitatekoa, haien zirkunstantziak eta egoera edozein direlarik ere; ekitatea, hezkuntzaren bidez pertsonalitatea osoki garatzea bermatuko duena; hezkuntza-inklusioa; eskubideetan eta aukeretan berdintasuna, zeinarekin edozein diskriminazio gainditzen lagunduko den, eta hezkuntzarako sarbide unibertsala, zeinarekin konpentsatu egingo diren desberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak, arreta berezia eskainiaz ezgaitasunen ondoriozkoei.

Ekitatearen printzipio hori bermatzearren, aipatu legeak honako obligazioa ezartzen du: pertsona orok egin behar du oinarrizko hezkuntza, zeinetan sartzen diren lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza; oinarrizko hezkuntza hori sei urtetik hamasei urtera bitartean garatzen da, modu erregularrean. Irakaskuntzen kostu ekonomikoei dagokienez, aipatu legeak, 3. eta 4. artikuluetan, zera ezartzen du: oinarrizko hezkuntza eta oinarrizko lanbide-heziketa doakoak dira.

Bestalde, haur hezkuntzaren etapari dagokionez, Administrazioari dagokio honako hauek bermatzea: oinarrizko hezkuntzara sartzeko baldintza pertsonal ezberdinetan den ikasle oro eskolatze-baldintza egokienetan izatea, eta, halaber, hurrengo mailetan aurrea egiteko, horixe ezartzen da-eta 81.1 artikuluan. Lehen hezkuntzaren etapari dagokionez, hezkuntza-eskaintzaren arloan Administrazioak honako obligazioa hau du: ikasle orori doako eskolatzea bermatzea, hain justu ere haien udalerrian edo eskolatze-eremuan, aipatu legeko 81.3 artikuluan zehazten denez.

Derrigorreko irakaskuntzei dagokienez, otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuan xedatzen denez hirugarren artikuluko 6tik 8rako paragrafoetan, eskola-barruti batek, eskola-eremu batek edo udalerri batek ez badu derrigorrezko irakaskuntzetan hezkuntza-eskaintzetakoren bat, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak honako mekanismoa hau ezarriko du: eraginpeko pertsonak esleitu zaien ikastetxera doan eta segurtasunez eramatea bermatuko duena; baina garraioaren arloko berme hori honako ikasleentzat bakarrik izango da: Eskola Mapan zehaztutako ikastetxeetara doazenentzako. Aipatu 21/2009 Dekretua: unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarearen antolamendurako eta plangintzarako irizpideak ezartzen dituena.

Horrez gain, aipatu dekretuko 3. artikuluarekin bat etorriaz, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren etapari dagokionez, garraio publikoa (autobusa, metroa, tranbia edo trena) den hiriguneetan bizi badira ikasleak; bada, lehentasunez, garraio-zerbitzu hori finantzatuaz bermatuko da hura doakoa izatea. Azkenik, 3. artikuluan honako hau ezartzen da: derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-mailetako ikasleen garraioa erraztearren, beste instantzia edo erakunde batzuekin koordinatzeko formulak aztertuko ditu Sailak.

Kalitateko hezkuntza irakaskuntza batzuetan doakoa izatekotzat pertsonek duten eskubidearen testuinguruan, eta, hezkuntza-administrazioek duten honako obligazio honi dagokion testuinguruan: aipatu printzipio eta arauekin bat etorriaz, pertsonak hezkuntzarako eskubideaz baliatzeko izan behar diren baldintzak ezartzekoa; bada, eskola-garraioak baldintzatu egiten du aipatu eskubideak baliatzea; beraz, Hezkuntza-administrazioak zirkunstantzia eta irakaskuntza jakin batzuetan bere gain hartu behar ditu aipatu betebehar eta obligazioak.

Dekretu honetan, ikastetxe publikoetako ikasleei dagokienez, jaso eta zehaztu egiten dira honako hauek: hezkuntza-administrazioek finantzatutako edo antolatutako eskola-garraioa baliatu eta erabiltzeko baldintzak eta kasuak; hezkuntza-zerbitzu osagarri hori baliatu eta erabiltzeko modalitateak; eta eskola-garraiorako diru-esleipen indibidualizatuen erregimena.

Bai Sailak kontratatutako garraioari dagokionez, eta bai hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako esleipen indibidualizatuen erregimenari dagokionez ere, eskudun zerbitzuak modu diferentziatuan emango du erantzuna, betiere kasu bakoitzeko espezifikotasunak kontuan izanik.

Arau hau izapidetzeko, honako prozedura hau errespetatu da: Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2004 Legean ezarritako prozedura (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.).

Hori guztia dela-eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, aldez aurretiko izapide egokiak egin direlarik, EAEko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, eta 2015eko maiatzaren 19n egindako bileran Jaurlaritzako Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak osoki edo partzialki finantzatutako eskola-garraioa arautzea da dekretu honen helburua; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako irakaskuntzetan diharduten ikasleei dagokienez.

  2. Dekretu honen ondorioetarako, honako hau jotzen da ikastetxe publikotzat: hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak kudeatzen duena.

  1. Dekretu honetan zehaztu eskola-garraioa honako modalitateetariko bat erabiliaz burutuko da:

    1. Hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak kontratatutako ibilgailuek egiten dituzten ibilbideak baliatuaz; betiere, errepidez eskolaumeak garraiatzeko zerbitzu publiko erregularra (berezia) ematen bada.

    2. Beste administrazio batzuekin egindako hitzarmenen bitartez; betiere, haiek antolatutako garraio-zerbitzuak erabiltzeko.

    3. Ikasleek zuzenean ordaindutako garraioaren bitartez, zeina osoki edo partzialki konpentsatu den, hain justu ere eskola-garraiorako esleipen indibidualizatuetarako diru-laguntzen gaineko deialdien bitartez.

  2. Haur hezkuntzako bigarren zikloko eta lehen hezkuntzako ikasleei dagokienez, aurreko paragrafoko a) idatzi-zatian aipatu modalitatea erabiliko da lehentasunez.

  3. Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, ahal delarikan, lehenetsi egingo da garraio publiko erregularra edo trenen bidezkoa (autobusa, tranbia, metroa, trena), eta 1. paragrafoko c) modalitatearen bidez finantzatuko da.

  1. Eskola-garraioaren zerbitzua ez da bateragarria izango ondokoarekin: helburu bererako beste ezein laguntza edo diru-laguntza jasotzearekin, hain justu ere beste edozein administraziotik edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik jasotakoarekin; horiek nazionalak edo nazioartekoak direlarik ere.

  2. Dena dela, garraiorako esleipen indibidualizatuen ikasle onuradunek jaso ahal izango dituzte helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk; baina, komunikatu egin beharko dute zirkunstantzia hori, eta gainfinantzaketarik izan bada, neurriz kanpo jasotakoa itzuli egin beharko dute.

  1. Antolatutako ibilbideek bideragarri egiten badute, eskola-garraiorako eskubidean honako hauek sartzen dira: sailak kontratatutako edo itundutako zerbitzuak doan erabiltzea, eta, halakorik ez bada, erabiltzaileak ordaindutako kostuak osoki edo partzialki finantzatzea, hain justu ere garraiorako laguntza indibidualizatuetarako urteko deialdien bitartez, baldin eta 5. artikuluan ezarritako betekizunak konplitzen badira.

  2. Hurrengo paragrafoan zehaztutako salbuespena delarik, eskubidearen barruko dira etxetik edo geltokitik ikastetxerako bi joan-etorri, hain justu jardunaldi zatituko eskola egun bakoitzeko; eta joan-etorri bat, jardunaldi jarraituko eskola egun bakoitzeko.

  3. Ikastetxe publikoetan, zuzeneko kudeaketako erregimenean jantoki-zerbitzurik bada, eskola-garraiorako eskubidean ez dira sartuko: jardunaldiko zatituko eguerdiko joan-etorriak, baldin eta garraiorako eskubidea duten ikasle guztiak hartu ahal baditu jantokiak.

  4. Eskola-garraiorako eskubideak honako hau ere badakar: jantokietan kuota murrizturako eskubidea izatea, hain justu ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduak aipatutakoa; izan ere, agindu horren bitartez, arautu egiten dira zuzeneko kudeaketako eskola-jantokiak.

Jarraian zehaztu betekizunak aldi berean konplitzen dituzten ikasleek izango dute eskola-garraiorako eskubidea:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko baten matrikulaturik egotea, 1. artikuluan aipatu irakaskuntzetarik edozeinetan; edo, bestela, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu baten, sare publikoko eskaintza nahikoa ez delako edo salbuespen gisa aipatu administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.

  2. Haur hezkuntzari eta lehen hezkuntzari dagokienez, ikastetxearen eragin-eremuan egotea erroldako bizilekua, eta ikastetxea aipatu bizilekuarekiko hurbilenekoa izatea, hain justu ere hura sartzen den eragin-eremuen artean. Eta derrigorrezko bigarren hezkuntzari dagokionez, lehen hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatu ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.

    Hezkuntza-administrazioak esleitzen badu ikastetxea, ez da eskatuko betekizun hori konplitzea.

    Era berean, eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari diren ikasleei ez zaie eskatuko betekizun hori konplitzea, betiere bizilekuz aldatzen ez badute; eta, halaber, haiekin bizimodua egiten duten eta gerora matrikulatzen diren neba-arrabei, betiere haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzan euren lehenengo matrikulazioa bada.

  3. Berdintasun-printzipioa bermatzearren, distantziak neurtzeko informatika-tresna eskuragarri bat erabiliko du Sailak.

    Distantziari dagozkin betekizunak honakoa hauek izango dira: bizilekutik bi kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleei dagokienez; bizilekutik lau kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei dagokienez; eta 500 metrotik gorako distantziara, mugikortasun urriko ikasleei dagokienez.

    Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.

  4. Ikasturtea amaitzen den urtean 18 urte konpliturik gabe izatea; eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, 21 urte.

  1. Bosgarren artikuluan jasotako betekizunak konplitzen ez dituzten ikasleek ez dute izango 4. artikuluan definitu eskola-garraiorako eskubiderik. Hala ere, hura behin-behinean erabiltzeko baimena eman ahal izango zaie.

  2. Behin-behineko baimena honako kasu hauetan emango da:

    1. Ibilbide baten plaza libreak badaude, behin-behineko baimena eman ahal izango zaie honako ikasle hauei: 5. artikuluko c) idatzi-zatian aipatu distantziaren gaineko betekizuna konplitzen ez dutenei. Behin-behineko baimen horrek ez dakar eskola-garraioko plaza bat okupatzeko eskubidea, ezpada hura erabiltzekoa, harik eta garraiorako eskubidea duen beste ikasle batek okupatu arte. Eta indarraldia hauxe izango du: zein ikasturterako eman den, huraxe amaitu artekoa.

    2. Plaza libreak badaude, behin-behineko baimena eman ahal izango zaie honako ikasle hauei: ikastetxe bat baino gehiagoko eragin-eremuei dagokien inguruetako ikasleei, nahiz eta haiek ez izan euren bizilekuekiko hurbilenak.

    3. Zaintza partekatuen kasuetan, garraiorako eskubidea, egoki bada, ikaslearen erroldako bizilekuarekiko aitortuko da; eta, bigarren bizilekua aitarena edo amarena kontuan izango da: plaza libre bat erabiltzeko behin-behineko baimena emateko, betiere bidezko bada.

    4. Behin-behineko baimena eskatzen duten ikasle-kopurua plaza libreena baino handiagoa bada, lehentasunez ordena honi jarraituko zaio:

      1. a Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen seme-alabak.

      2. a Zaintza partekatuan diren ikasleak.

      3. a Irakaskuntzako behe mailetako ikasleak, eta, horien artean, bizilekuak urrutien dauzkatenak edo joan etorriak-egiteko zailtasun handienak dituztenak.

    5. Salbuespen gisa, eta 5. artikuluko c) idatzi-zatian aipatu distantzia-betekizuna konplitzea eskatu ezin bada ere, honako kasu honetan ere eman ahal izango da garraioa behin-behinean erabiltzeko baimena: ikastetxearen kokapenaren ondorioz joan-etorrietarako zailtasun bereziak badira, eta kontuan izanik zonako hezkuntza-eskaintza, betiere dekretu honetako 12. artikuluan aipatu Batzordearen aldez aurretiko txostena delarik. Salbuespena esplikatu eta arrazoitu egin beharko da; betiere, zein zio konkretuetan oinarritzen den adierazita, eta urtero berrikusi beharko da.

  3. Zazpigarren eta zortzigarren artikuluetan aipatu organoek emango dute baimena, haietan aipatu prozedurarekin bat etorriaz.

  1. Ikastetxeko zuzendaritzari dagozkio zerbitzuaren gaineko segimendua, kontrola eta gainbegiraketa egitea, eta bai ikasleen portaeren edo zerbitzu ematearen ondoriozko intzidentziak edo salaketak kudeatzea ere.

  2. Ikasturte bakoitzeko matrikulazio-epea amaitutakoan, aztertu egingo dira eskola-garraioko premiak.

    1. Ikasleen matrikula egitean, ikastetxeetako zuzendariek beharrezko informazioa eskatu dute, hain justu ere aipatu premiak definitzeko behar dena.

    2. Ikastetxeko zuzendariak honako hauek aurkeztu beharko dizkio Lurralde Ordezkaritzari: eskola-garraiorako eskubide duten ikasleen zerrenda, eta 6. artikuluko 2. paragrafoko e) idatzi-zatian jasotako behin-behineko baimenerako eskabideen zerrenda.

    3. Ikasturte bakoitzeko irailean eta urrian, ikasturtea hastearen ondoriozko premiei aurreikusi gabekoei egin beharko zaie aurre.

    4. Azarotik hara honako eskabideak bakarrik onartuko dira: egindako kontratazioaren ezaugarriak aldatzerik ez dakartenak. Garraiorako eskubidea duten ikasle berriak ezin badira sartu kontratatutako ibilbideetan; bada, eskabidea honela egin beharko dute: eskola-garraioko esleipen indibidualizatuetarako deialdiaren bitartez.

    5. Egoki bada, lurralde ordezkaritzek, batetik, ikastetxeek aurkeztutako proposamenak aztertu eta onartuko dituzte, eta, bestetik, zerbitzu zentralei honako zerrenda aurkeztu diete: 6. artikuluko 2. paragrafoko e) idatzian oinarriturik garraiorako eskubidea eta baimena duten ikasleen zerrenda, hain justu ere zerbitzua ematearena koordinatu eta planifikatzeko.

  3. Aurreko paragrafoan jasotako onarpena delarik, ikastetxeko zuzendariak ebatziko du eskola-garraioaren zerbitzua ematea edo ukatzea. Ukatu egiten den kasuetan adierazi egin beharko da motiboa.

    Ikasturtea hastean, kontratatutako ibilbideetan plaza librerik bada, ikastetxeko zuzendariak, batetik, behin-behineko baimenak eman ahal izango ditu; zehazki, 6. artikuluko 2. paragrafoko a), b) eta c) idatzi-zatietan aurreikusitakoak; eta, bestetik, emandako baimenen zerrenda Lurralde Ordezkaritzari aurkeztu beharko dio.

  4. Zuzendariaren ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie eskabide-egileei, eta lurralde ordezkaritza egokiaren aurrean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

  1. Behin eskola-garraioko premiak aztertuta, ikastetxeetako zuzendaritzek honako hauek proposatuko dizkiote lurralde ordezkaritza egokiari: premia haiei egokitzen zaizkien ibilbideak eta geltokiak, betiere honako zehaztapen hauek kontuan izanik:

    1. Ibilbide bat sortzeko, eskola-garraiorako eskubidea duten hiru ikasle izan beharko dira, gutxienez.

    2. Biztanle gutxi duten herrietan, geltoki bakarra ezartzeko ahalegina egingo da, hain justu lineako zerbitzu erregularrak geldialdia egin ohi duen tokian edo markesinak kokaturik dauden tokian.

    3. Eskola Umeak eta Adin Txikikoak Garraiatzeko Segurtasun Baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Dekretuko 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa errespetatu beharko da.

  2. Lurralde ordezkaritzek, batetik, egoki bada kudeatu, aztertu era onartu egingo dituzte ikastetxeek aurkeztutako proposamenak, eta, bestetik, zerbitzu zentralei aurkeztuko diete lurraldeko behar diren ibilbideen zerrenda.

  3. Ikastetxeko zuzendariak, batetik, gurasoei edo ikasleen legezko ordezkariei jakinaraziko dizkie esleitutako geltokiak eta ibilbideak, eta, bestetik, derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasle bakoitzari honako dokumentua emango die: eskola-garraioaren erabiltzailetzat identifikatzen duena, eta ikastetxearen izena, irakaskuntza-maila eta erabilitako geltokia jasotzen dituena. Eskola-garraioaren erabiltzaileen zerrenda osoa eta eguneratua izan beharko du ikastetxeak.

  1. Bigarren artikuluko 1.paragrafoko a) idatzi-zatian aipatu modalitatean, eskola-garraioa kontratatzea honelaxe egingo da: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginean ezarritako zehaztapenekin bat etorriaz azaroaren 14ko 3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaz onartu zen lege hori.

  2. Zerbitzua gauzatzeko, jarraian zehaztutako arauetan aurreikusi administrazio-baimena izan beharko dute esleipendunek: Errepideko Bidaiari Garraioari buruzko martxoaren 18ko 4/2004 Legea; eta lege hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 3ko 51/2012 Dekretuaz onartua. Horrez gain, eska daitekeen gainontzeko dokumentazioa izan beharko dute, betiere bat etorriaz ondoko arloetan indarrean dagoen legeriak ezarritakoarekin: trafikoa, trafikoaren antolaketa, garraioaren antolaketa, eta adingabekoak eta eskola-umeak garraiatzeko ibilgailuen zirkulazioa.

  1. Eskola Umeak eta Adin Txikikoak Garraiatzeko Segurtasun Baldintzei buruzko 443/2001 Errege Dekretuan ezarritako zirkunstantziak juntatzen diren ibilbideetan, eskola-garraioko laguntzaileen zerbitzua antolatuko da, honako irizpideekin bat etorriaz:

    1. Garraiatzen diren ikasleetarik % 50 12 urtetik beherakoa bada, eskola-garraioko laguntzaile bat ipiniko da.

    2. Autobus berean, sekula ere ez dira garraiatuko 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago, salbu eta ez izan aukerarik beste ibilgailu batekin ibilbidea bitan zatitzeko edo zerbitzuaren antolaketaren arloko arrazoiak direla-eta komenigarria izan.

    3. Autobus berean, 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago garraiatzen diren kasuetan, 15 ikasleko edo 10eko zein hortik gorako frakzioko laguntzaile bat kontratatuko da.

    4. Eskola-garraioko laguntzaileek noiztik noiz arte emango duten zerbitzua: ibilbidearen hasieran, lehen geltokian, ikasleak jasotzen direnetik eskolak hasten diren arte, eta eskolak amaitzen direnetik ikasleen ibilbideko azken geltokira ailegatu arte.

    5. Hezkuntza laguntzako langile tekniko espezialistek emango dute eskola-garraioko laguntza-zerbitzua, betiere hezkuntza-premia berezien arloan eskumenak dituen organoak hura izateko proposamena egiten badu.

    6. Zerbitzua ematean, komunikazioa bi hizkuntza ofizialetan emango dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko dira.

  2. Laguntzaileek indarrean diren arauetan eta sinatutako kontratuan jasotako funtzioak eta obligazioak dituzte, eta horien artean dira honako hauek:

    1. Ibilbidea osorik egitea: garraioko lehen geltokitik (non hasiko den lanean) garraioa amaitu arte.

    2. Ibilgailura igotzen laguntzea ikasleei; eta, batez ere, zailtasun bereziak dituzten ikasleen kasuetan, hain justu ere euren jarlekuetan kokatzen direla eta gidariari trabarik ez diotela egiten arduratzea. Une oro ikasleen ongizateaz arduratzea.

    3. Autobusetik kanpoko inor ez dela sartzen kontrolatzea, eta, itzulerako ibilbideari dagokionez, ume bakoitza bere geltokian jaisten dela egiaztatzea. Umeek ezin izango dute aldatu autobusez ezta geltokiz ere, salbu eta ikastetxeko zuzendaritzaren berariazko baimena izan.

    4. Autobusetik eskola barruraino laguntzea ikasleei, eta, beharrezkoa bada, eskolak hasi arte zaintzea ikasleak.

    5. Ziurtatu egin beharko da umeak euren gurasoek jasotzen dituztela, edo, bestela, gurasoek izendatutako pertsonek edo ordezkariek. Halakorik ezin bada, ikasleari ez dio itxiko autobusetik jaisten, eta gurasoekin edo ordezkariekin komunikatzen ahaleginduko da. Halaber, ikastetxeari eta enpresari komunikatuko die, eta horiek esan beharko dute zeintzu neurri hartuko diren.

    6. Eskola-umeen hizkuntza ofizial bietan, gaitasun egokia izan beharko dute laguntzaileek, hain justu ere ikasleei eta euren gurasoei eta euren ordezkari legalei atenditzeko bestekoa.

    7. Autobusa erabili dezaketen ikasleen zerrenda bat jasoko du, eta kontrolatu egingo du zerrenda horretan jasotzen direnek bakarrik erabiltzen dutela zerbitzua.

    8. Ibilbidean jazotako gorabeherak edo intzidentziak jakinarazi beharko dizkie enpresari eta ikastetxeko zuzendaritzari; esate baterako: geltokiz aldatzea, ordutegiak ez errespetatzea, etab.

    9. Ibilgailuko segurtasun-mekanismoak ezagutuko ditu, eta botika-kutxa non dagoen jakingo du.

    10. Ikasleak alditxartzen badira edo ibilbidean beste zirkunstantzia batzuk jazotzen badira, zaindu egingo ditu ikasle afektatuak, eta, beharrezkoa bada, larrialdietako mediku-zerbitzuei deituko die.

    11. Segurtasunaren alde, egiaztatu egingo du fardelak, motxilak, poltsak, etab. leku egokian kokatuta daudela, eta ez dutela trabarik egiten pasabideetan eta sarbideetan.

    12. Enpresa esleipendunaren bitartez, elkarlanen arituko da hezkuntzako lurralde ordezkaritza bakoitzean garraioaren gaineko ardura duten langileekin, betiere zerbitzua hobetzekotzat datuak jasotzen eta kontrolatzen.

    1. Erabilitako ibilgailuaren matrikula eta konpainia egiaztatuko ditu, eta, ibilbiderako esleitua ez bada, enpresari eta ikastetxeko zuzendaritzari komunikatuko die.

    2. Zerbitzua ematen den bitartean, eta haren nolakotasuna kontuan izanik, jokabide egokia izan beharko du.

    1. Egoera zailen bat jazotzen bada, laguntzaileak kontaktuan jarriko dira esleipendun enpresarekin eta ikastetxearekin, horiek neurri egokiak har ditzaten.

    2. Zerbitzuaren betekizun teknikoen Pleguan aurreikusitakoa dela-eta burutu behar duen beste edozein funtzio.

  1. Patioko eginkizunetan diharduten garraioko laguntzaileek erraztu egingo dute eskola-garraioko ibilbideen antolaketa logistikoa.

    Zerbitzua ematean, komunikazioa bi hizkuntza ofizialetan emango dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko dira.

  2. Patioko eginkizunetan dihardutela, garraioko laguntzaileek honako funtzioak eta obligazioak izango dituzte: indarrean diren arauetan eta sinatutako kontratuan jasotakoak, eta horien arten dira honako hauek:

    1. Patioan, ikasleen segurtasunaz arduratzea. Halaber, irakas-jarduna amaitzean, patioan umeez arduratzea, harik eta dagokien ibilgailua hartzen duten arte.

    2. Ikasleek ikastetxeko patioan egon beharko dute, eta zaintzaileak arduratuko dira patiotik alde egin ez dezaten.

    3. Hizkuntza ofizial bietan, gaitasun egokia izan beharko dute laguntzaileek, hain justu ere hizkuntza batean zein bestean ikasleei eta euren gurasoei eta euren ordezkari legalei atenditzeko bestekoa.

    4. Ikasleen ongizateaz arduratzea, arriskutan izan ez daitezen, patioan egiten duten denboran kontrolatu eta gainbegiratuaz.

    5. Ikastetxeko botika-kutxa non dagoen jakitea, eta eskolako patioan diren bitartean ondoezik den ume oro atenditzea.

    6. Ikasleen aurrean jarrera zuzena izatea.

    7. Patioan den bitartean izandako gorabehera edo intzidentzia oro ikastetxeko zuzendaritzari eta enpresari komunikatzea.

    8. Patioan egoera zailen bat gertatzen bada, laguntzaileak kontaktuan jarriko dira ikastetxeko langile arduradunekin, horiek neurri egokiak har ditzaten.

    9. Zerbitzuaren betekizun teknikoen Pleguan aurreikusitakoa dela-eta burutu behar duen beste edozein funtzio.

  1. Eskola-garraioaren segimendua egiteko batzorde bat eratuko da, zeinak modalitate orotan eskola-garraioa hobetzeko neurriak proposatuko baititu, eta, horrez gain, 6.2.e) artikuluan aipatu baimen berezien gaineko txostena egingo du.

  2. Hauexek izango dira Batzordeko kideak:

    Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria.

    Azpiegitura eta Baliabide Materialen zuzendaria.

    Ikastetxeetako zuzendaria.

    Hezkuntzako lurralde-ordezkaria, lurraldearen araberakoa.

    Aurrekontua eta Kudeaketa Ekonomikoaren arduraduna, lurraldearen araberakoa.

    Zerbitzu Osagarrien eta Beken arduraduna, zeinak idazkari gisa jardungo duen.

    Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariak jardungo du batzordeburu gisa.

  3. Lurralde-ordezkariek eta Lurralde Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren arduradunek batera hartuko dute parte Batzordean, betiere alderdi komunak eta interpretazio-dudak ebatzi behar badira.

  4. Berrikuntzako zuzendariak eta Hezkuntza Bereziko Zerbitzuaren arduradunak ere parte hartuko dute Batzordean, baldin hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eragiten dien espezifikotasunen arloko gorabeherak tratatu behar badira.

  5. Tratatuko den gaiaren arabera, eskudun diren organo edo administrazioei aholkuak eta txosten teknikoak eskatuko dizkie Batzordeak.

  6. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari egokituko dira funtzionamendua eta erabakiak hartzea.

  1. Ikasturtean zehar, eskola-garraioa esleitzeko ebazpenari eutsi egingo zaio, ezarritako baldintzetan; harik eta hura eteteko edo iraungitzeko kausaren bat agertu arte.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren 35. artikuluko 1.paragrafoko i) idatzi-zatian jasotako kasuan eten egingo da ebazpena, betiere artikulu horretan zehaztu aldiarekin eta zehaztapenekin bat etorriaz.

  3. Bosgarren artikuluan aipatu betekizunetakoren bat betetzen ez bada, eskola-garraiorako eskubide iraungi egingo da.

  4. Seigarren artikuluko 2. paragrafoko a), b) eta c) idatzi-zatietan ezarritako behin-behineko baimena eten egingo da, baldin eta eskola-garraiorako eskubide duen beste ikasle batek okupatzen badu plaza.

  5. Zerbitzua emateko esleipenaren gaineko ebazpena iraungi egingo da kasu honetan: hiruhileko baten, % 50etik gorako erabilera-falta gertatzen bada, salbu eta egoki egiaztatutako kausa justifikatu bat izan.

  6. Ikastetxeko zuzendariak erabakiko du iraungitzearena, pertsona afektatuari aldez aurretik entzundakoan, eta ez du eragotziko hurrengo kurtsoan beste eskabide bat egitea.

  7. Zuzendariaren ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie eskabide-egileei, eta lurralde ordezkaritza egokiaren aurrean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Dekretu honek indarra hartzearekin, egun «baimendun» kondizioa aitortua duten ikasleei behin-behineko baimena emango zaie. Dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, aplikatu behar den erregimena dekretu honetan ezarritakoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzeari buruzko otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuko 3. artikuluko 6., 7. eta 8. paragrafoak indargabetu egiten dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua aldatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzeari buruzko otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuko 3. artikuluko 5. paragrafoari azkeneko tarteki bat gehitzen zaio, zeina hauxe baita hitzez hitz:

Kasu hauetan, ikasleek garraiorako eskubide izango dute; zehazki, hezkuntzaren arloan eskumen dituen sailak finantzatzen duenerakoa, betiere bat etorriaz aipatu zerbitzu osagarria erregulatzeko arautegian ezarri zehaztapenekin.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Izapidetze elektronikoa:

  1. Dekretu honetan xedatutakoaren eremuaren barruan, herritarrei aitortu egiten zaie honako honetarako eskubidea: baliabide elektronikoen bitartez, hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailarekin hartu-emanak izateko eskubidea; betiere, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

  2. Eskumenak dituen saileko buruaren agindu bidez, honako obligazio hau ezarri ahal izango da: hartu-emanak baliabide elektronikoen bitartez izatekoa. Egoki bada, honako hauek sar daitezke obligazioa horretan: baliabide elektronikoen bitartez egitea jakinarazpen administratiboak, eta bai zehazten diren erregistro elektronikoak erabili beharra ere.

  3. Aipatu obligazioa ezartzen duen arauan zehaztu egingo dira: komunikazioetan zeintzuei aplikatuko zaien, zein baliabide elektroniko den, eta subjektuen artean zeintzuk dauden obligaturik. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta egoitza elektronikoan argitaratuko da aipatu agindua.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean sartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 19an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.