Arautegia
Inprimatu14/2015 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia bosgarrenez aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 737
- Xedapen-zk.: 14
- Xedapen-data: 2015/02/10
- Argitaratze-data: 2015/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea eman zen, hartara, Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari jokoaren esparruan ematen dion eskumen esklusiboa garatzeko.
Eskumen hori erabilita, otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onetsi zen, eta, horrek, besteak beste, bingo-aretoek bete behar duten ordutegi-araubidea ezarri zuen.
Dekretu honek aldatu egiten du otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuan ezarritako bingo-aretoen irekiera-ordutegia, joko-jarduerak egiten diren gainerako lokalen ordutegira egokitze aldera.
Ondorioz, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko otsailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Bingoan jokatzeko lokalak 11:00etatik aurrera ireki ahal izango dira. Lokal hauek ordutegien arloko arautegian ezartzen den orduan itxiko dira beranduenez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.