Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

197/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4529
  • Xedapen-zk.: 197
  • Xedapen-data: 2014/10/21
  • Argitaratze-data: 2014/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Garapenerako lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez, batetik, Lankidetzarako Euskal Kontseilua sortu zen, lankidetzarako eragileen ordezkaritza-organo gisa, zeinak gaitasuna baitu garapenerako euskal lankidetza publikoari buruzko proposamenak egin, irizpenak eman eta jarraipena egiteko, eta, bestetik, haren osaera zehaztu zen, zeina mistoa eta parekidea izango baita ordezkari instituzional eta sozialei dagokienez.

Haren osaera eta funtzionamendua irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez arautzen dira (2008ko urriaren 2ko EHAA), zeinen 3.1 artikuluan xedatzen baita Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren buru garapenerako lankidetzan ardura duen sailburua izango dela. Sailburua kanpoan edo gaixorik badago, garapenerako lankidetzan ardura duen sailburuordeak ordezkatuko du.

Irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.3.b) artikuluan zehazten denez, Kontseiluaren osaeran, 7 pertsona izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, honakoa sail hauen ordezkari bana, alegia: Lehendakaritza; Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazioa; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Osasuna; Ingurumen eta Lurralde Antolamendua.

Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 4.1.h) artikuluan, Lehendakaritzari esleitzen zaio garapenaren lankidetzaren gaineko eskumena. Horrenbestez, Kontseilua Lehendakaritzari atxikitzen zaio, eta, ondorioz, kontseilu horretan Lehendakaritzak duen ordezkaritza egokitu beharra dago. Atxikitze berri horren arabera, halaber, ongizatearen eta gizarte zerbitzuen gaineko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila ez litzateke ordezkatuta egongo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluan, eta, koherentzia politikoa eta erantzukizun instituzionala direla eta, zirkunstantzia hori zuzendu behar da, oso garrantzitsutzat jotzen baita aipatu organo kolegiatuan ordezkaritza hori egotea.

Beste alde batetik, Kontseiluan ordezkaritza izan behar duten Eusko Jaurlaritzako sailak zein diren hobeto identifikatzeko, eta sailen izenak aldatu daitezkeela kontuan hartuta, komenigarriagotzat jotzen da aipatu organo kolegiatuan beren eskumenak direla-eta egotea justifikatuta duten sailak eskumen horien arabera aipatzea.

Horregatik, komeni da aipatu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.1 eta 3.3.b) artikuluak beste modu batean idaztea.

Horren ondorioz, Lehendakariaren proposamenez, Lankidetzaren Euskal Kontseiluak txostena eginda, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean eginiko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren lehendakari garapenerako lankidetzan eskumena duen Jaurlaritzako kide bat izango da. Hura kanpoan edo gaixorik badago, Idazkaritza Nagusiko edo garapenerako lankidetzan ardura duen sailburuordetzako pertsona titularrak ordezkatuko du.

  1. Zazpi pertsona Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, arlo hauetan eskumena duten sail bakoitzetik bana izendatuak: atzerri-ekintza, nekazaritza, gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak, ogasuna, hezkuntza, osasuna eta ingurumena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean

.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.