Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

79/2014 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2385
  • Xedapen-zk.: 79
  • Xedapen-data: 2014/05/20
  • Argitaratze-data: 2014/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Dekretu honen bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua aldatzen da. Aldaketaren xedea da, lehenik eta behin, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzaren eskumenenen artean honako hau jasotzea: Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

Horren harira, kontuan hartu behar da Europar Batasunaren barnean Lehiakortasun eta Enplegu Eskualdea dela EAE eta, alde horretatik, Europako egiturazko eta kohesioko zenbait funts eskura ditzakeela Eusko Jaurlaritzak; eta, beraz, horien guztien gaineko titulartasuna duela: EGEF, LEGENF, AEF eta EGF Funtsak. Aipatutako funts horiek guztiak oso tresna garrantzitsuak dira Eusko Jaurlaritzaren programa eta plan estrategikoen garapenerako.

Enplegu-politika aktiboen arloko funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora transferitu aurretik, Europako Gizarte Funtsetik zetozen funtsen planifikazioa, kudeaketa, jarraipena eta ebaluazioa orduko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak betetzen zituen; hain zuzen, Kudeaketa Agintariak (UAFSE - Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko EGFren Unitate Administratzailea), Europako Gizarte Funtsaren EAEko Programa Operatiboen esparruan Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako eskumenak betetzen zituen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak, Bitarteko Erakundea zen aldetik. Bitarteko Erakundearen egitekoa ez da proiektuak zuzenean kudeatzea, baizik eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagundutako ekimenak betearazten dituzten administrazio, erakunde eta entitateen jarraipena eta kontrola egitea.

Enplegu-politika aktiboen transferentziaren ondoren (2011ko urtarrilaren 1etik du eragina transferentziak), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hartu zituen bere gain Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak betetzen zituen funtzio guztiak, horien artean Bitarteko Erakundeari zegozkionak, eta zeregin horiek betetzen zituzten langileak ere Lanbidek bereganatu zituen, hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 30eko 329/2010 Dekretuan eta jardueren hasiera eta bitarteko pertsonal eta materialetarako atxikimendurako baldintzak arautzen dituen abenduaren 28ko 354/2010 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Hala ere, oso garrantzitsutzat jotzen da koordinazio eta kontroleko Bitarteko Erakundearen eta Programa Operatiboen esparruan Europako Gizarte Funtsetik datozen laguntzen onuradun diren erakunde eta entitateen arteko funtzioak bananduta daudela bermatzea. Funtzioen banaketa hori, ordea, ez da gertatzen gaur egun; izan ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Bitarteko Erakundearen funtzioak betetzen ditu, eta, aldi berean, Europako funtsen erakunde onuradunaren izaera du.

Bada, funtzioen banaketa hori bermatze aldera, Bitarteko Erakundearen berezko eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenen artean txertatu dira, modu horretara Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen Europako beste funtsekin koordinazioa, osagarritasuna eta koherentzia bideratzeko, eta tartean diren beste Sailekin batera Europar Batasuneko finantzaketa-politikaren jarduerak elkarrekin bultzatzeko eta garatzeko. Hauek dira tartean diren beste sail horiek: Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila (LEGENF eta AEF Funtsak) eta Ogasun eta Finantza Saila (EGEF).

Azkenik, azpimarratzekoa da Europako Gizarte Funtsa hobeto egokitzen dela Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren barnean, eta zehazki Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzan, organo horrek duelako Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu eta gizarteratze arloko erronkei erantzuteko Plan Estrategikoen ardura.

Bigarrenik, aipatutako apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua aldatzeko xedea da Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzari dagozkion eskumenen artean beste bat jasotzea.

Alde horretatik, kontuan hartu behar da Autonomia Estatutuaren 10.2 artikuluak xedatzen duena: hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa duela autogobernuko erakundeen antolamendu, erregimen eta funtzionamenduan, beti ere Estatutuko arauen barruan; eta esleitutako eskumen horretan oinarriturik, abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak (Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), EAEko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu zuela eta sail horien artean eskumenak beste era batera esleitu zituela.

Aipatutako abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren Azken Xedapenetako lehenengoak zehaztutakoaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legeko 26.2 artikuluan xedatutakoa betez, lehendakariari aurkeztuko dizkiote 2013ko martxoaren 31 baino lehen euren sailei dagozkien arautegi organikoei buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook. Agindu hori betez, 2013ko apirilaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 191/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Ondoren, aipatutako abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan bi aldaketa egin ziren, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren eta abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren bidez, hain zuzen; eta azken aldaketa horrek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren berezko eskumenei eragiten die.

Hain zuzen, abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuak (Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena), bigarren paragrafo bat gehitzen du abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean. Aipatutako paragrafo horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzen zaizkio Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko diru-laguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua, baita horiei dagozkien giza baliabideak eta baliabide materialak ere.

Hori dela eta, begien bistakoa da beharrezkoa dela Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua aldatzea, dekretu horren testuan jaso ahal izateko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzari dagozkion eskumen berriak.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

  2. Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.

  1. Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko diru-laguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.