Arautegia
Inprimatu468/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, irailaren 25eko 183/2012 Dekretua behin-behinean bertan behera uzteko dena. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 246
- Xedapen-zk.: 468
- Xedapen-data: 2013/12/23
- Argitaratze-data: 2014/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2012ko urriaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.
Arau horren xedea da neurri egokiak hartzea bai herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko ekainaren 22ko 11/2007 Legean, bai Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan jasotako aurreikuspenei erantzuteko, eta, zehazki, hau lortzeari buruz: Administrazio eraginkorra, bide ezberdinak erabiliz eskura daitekeen kalitatezko zerbitzu-eskaintzarekin; Administrazio irekia, gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzen dituena; Administrazio eraginkorra, kudeaketa hobetzen eta antolaketa egokitzen duena, prozedurak sinpletzen dituena eta teknologia eguneratzen duena.
Lehen aipatutako arauan xedatzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko ingurumenaren arloko administrazio-prozedura guztiak, zeinen zerrenda I. eranskinean jasotzen baita, Ingurumenari buruzko Informazioa modu Integralean Kudeatzeko Sistema, IKS-eeM sistemaren bidez kudeatu behar dira.
Halaber, aipatu IKS-eeM sistema ingurumenari buruzko informazioaren transakzioa aldizka egiteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro edo egoitza operatiboei eragiten dieten ingurumenari buruzko informazioaren gainerako transakzio-betebeharretarako tresna da.
2013ko urtarrilaren 1ean sartuko zen indarrean, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuaren azken xedapenetatik hirugarrenean ezartzen duenaren arabera.
Hala ere, aurrekoa gorabehera, azken xedapenetatik hirugarrenean, vacatio legiserako aurreikusitako epea ez da nahikoa izan prozedura guztiak osotasunean garatzeko, eta, ondorioz, kudeaketa telematikoa egin daitekeen arren prozeduren aurreko fasean, aplikatzekoa den sektoreko araudian aurreikusitako gainerako izapideak, hau da, jendaurreko informazioa edo beste herri-administrazioei txostenak eskatzea, gaur arte egin den bezala egin behar dira, ohiko bideetatik.
Beraz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 23an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Bertan behera uzte honek eragingo dio, halaber, ingurumenaren arloko lankidetzako entitateen komunikazio-araubideari, ingurumeneko lankidetzako erakundeak arautzen dituen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoa, hain zuzen.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroak jasoko du, aldi baterako, behin-behinean bertan behera uztean IKS-eem sistema erabiltzen duten Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren eta ingurumenean eragina duten instalazioei buruzko informazioa.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ingurumenaren arloan eskumena duen sailburua gaitzen da dekretu honen I. eranskina egokitzeko, zerbitzu elektronikoen garapenak berau ezartzea ahalbidetzen duenean, derrigorrez, bertan jasotako ingurumenaren arloko administrazio-prozedura bakoitzerako.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu honek amaiera ematen dio Administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, hala baitator xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondorengoetan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina, eta, dagokion garapen prozeduraren bidez, ingurumenaren arloko administrazio-prozedura bakoitzerako irailaren 25eko 183/2012 Dekretuko zerbitzu elektronikoak erabiltzeko obligazioa dagoela zehazten denean, betiere; 183/2012 Dekretuaren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzen da.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 23a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
Ingurumen-baimen bateratua:
Ingurumen-baimen bateratua prozedura.
Ingurumen-baimen bateratuari atxikitako instalazio bat aldatzea.
Hondakinen kudeaketa:
Hondakinak sortzen dituen pertsona baten jardueraren hasiera jakinaraztea.
Hondakinak kudeatzeko jardueretarako baimena.
Hondakinak kudeatzeko instalazioetarako baimena.
Zabortegian utziz, hondakinak deuseztatzeko instalazioetarako baimena.
Betetzeak egiteko baimena eta txostena.
Hondakin-biltzaileen jakinarazpena.
Hondakin-garraiatzaileen jakinarazpena.
Hondakin bihurtutako produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema indibidualen aurretiazko jakinarazpena.
Hondakin bihurtutako produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboen jakinarazpena.
Hondakinak mugaz haraindi eramateko baimena.
Hondakinak biltegiratzeko zentroetarako baimena.
Hondakinak bildu, sailkatu eta taldekatzeko zentroen jakinarazpena.
Hondakinen agenteen eta tratularien jardueraren hasiera jakinaraztea.
Lurzoru kutsatuak:
Lurzoruaren kalitatearen adierazpena.
Ingurumen-ebaluazioa:
Ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioa.
Ingurumen-eraginaren banakako ebaluazioa.
Biodibertsitatea:
Itsas-fauna eta -floraren espezie katalogatuak harrapatzeko baimena.
Beste prozedura batzuk:
Sailkatutako jardueraren udal-baimenaren esparruko neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena.
Udal-plangintzako lanabesak onartzeko prozeduretako txostenak.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako erabilera- eta eraikuntza-baimenak eta -txostenak.
Salaketak.
Ingurumenaren arloko informazio-eskabideak.
Ingurumen-ikuskaritzak.
Ingurumen-erantzukizuna.
Zehapen-espedienteak.
EMAS ingurumeneko kudeaketa eta auditoriako baterako erregistro sisteman inskribatzea.
Ekoetiketa ematea.
Laguntzen eta diru-laguntzen prozedurak:
Enpresei diru-laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko.
Toki-erakundeei diru-laguntzak, garapen jasangarria sustatzeko jarduerak egiteko.
Laguntzak ingurumen, hezkuntza, informazio, parte-hartze, prestakuntza eta sentsibilizazioko boluntario-lanak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei.
Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzak, Eskolako Agenda 21 Programa burutzeko.
Laguntzak lurraldea zaintzeko akordioetan barne hartutako natura-ondarea zaintzeko jarduerak finantzatzeko.
Erakundeak:
Erakundeen egiaztatzea, lurzoruaren kalitatearen ikerketak eta berreskuratzeak egiteko.
Ingurumenaren arloko urteko informazioaren transakzio-betebeharren esparruan, agiri hauek IKS-eeM sistemaren bidez kudeatuko dira:
Isuri eta transferentzia kutsatzaileen Europako erregistroa ezartzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 18ko 166/2006 Araudian (EE) xedatutako jakinarazpena.
Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuan ezarritako neurtze jarraituko sistemaren funtzionamenduaren urteko txostena.
Berotegi-efektuko gas-isurien egiaztatutako urteko txostena, berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza arautzeko martxoaren 9ko 1/2005 Legean araututakoa.
Disolbatzaileen, disolbatzaileen kudeaketa-plan(ar)en eta(edo gutxitzeko sistem(ar)en urteko kontsumo-taula eta azalpen-memoria, konposatu organiko lurrunkorrak isurtzen dituzten instalazioei buruzko urtarrilaren 1/2013 Dekretuan aurreikusitakoak.
Hondakinen eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean araututako artxibategi kronologikoko informazioaren memoriaren laburpena.
Ingurumenaren arloko gainerako transakzio-betebeharren esparruan, agiri hauek IKS-eeM sistemaren bidez kudeatuko dira:
Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuan ezarritako isurien kanpo-kontroleko ILE txostenak.
Berotegi-efektuko gas-isurien eskubideak emateko eskabidea, berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza arautzeko martxoaren 9ko 1/2005 Legean araututakoa.
Instalazioaren izaeraren, funtzionamenduaren, neurriaren aldaketa-proiektu ororen txostenak, edo bere edukieraren zabaltze edo txikitze esanguratsu bat suposatzen dutenak, berotegi-efektuko gas-isurien egiaztatutako urteko txostena, berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza arautzeko martxoaren 9ko 1/2005 Legean aurreikusitakoak.
Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideak salerostearen menpe dauden instalazioen titularrek aurkeztu behar dituzten jarraipen-metodologiaren hobekuntzen jakinarazpena, berotegi-efektuko gasen isuriaren jarraipena eta jakinarazpenari buruzko 2012ko ekainaren 21eko Batzordearen 601/2012 (EE) Araudian araututakoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentaraua aplikatuz.
Hondakinak onartzeko eskabideak, hondakinen eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean araututakoak.
Hondakinak onartzeko agiriak, hondakinen eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean aurreikusitakoak.
Hondakinak lekualdatu aurreko jakinarazpenak, hondakinen eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean araututakoak.
Hondakinen kontrol eta jarraipeneko agiriak edo identifikazio-agiriak, hondakinen eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean aurreikusitakoak.
Hondakinak ongi kudeatzen direla egiaztatzen duen bestelako agiri oro.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Eteten du: 183/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.
- Indargabetutakoa: 4/2020 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetzen baita Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzea eta ingurumenean eragina duten jardueren EAEko erregistroa sortzea eta arautzea xede dituen irailaren 25eko 183/2012 Dekretua.