Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

449/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa behin betiko onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5386
  • Xedapen-zk.: 449
  • Xedapen-data: 2013/11/19
  • Argitaratze-data: 2013/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

  1. EAEko ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak (Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak) behin betiko onartu ziren abenduaren 22ko 415/1998 Dekretuaren eta abenduaren 28ko 455/1999 Dekretuaren bidez hurrenez hurren. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan zehazki, Ingurune Fisikoaren Antolamenduari buruzko Kapituluan ezarritakoari jarraitu zitzaion eta bertako irizpide nagusiak zehaztu ziren.

  2. Lurraldearen Arloko Planak, onartu zirenez geroztik, antolamendurako dokumentu baliagarriak izan dira, ibaien eremuko lurralde mailako erregulazioa ahalbidetu dutenak. Hain zuzen ere, eremu horiei tratamendu osoa eta neurrizkoa eman ahal izan zaie, dituzten ingurumen-balioei aldagai anitzekoak eta sektoreartekoak, arazo hidraulikoei eta hirigintza-potentzialtasunari begira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sail honetako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak eta Uraren Euskal Agentziak batera sustatu dute aldaketa hau idaztea.

  4. Aldaketaren helburua da testu batean biltzea Lurraldearen Arloko Plan bien dokumentu arau-emaileak, eta bertan, araudiari dagozkion zenbait aldaketa zehatz egiten dira, baita lege-ikuspegitik egin beharreko eguneraketak ere. Zehazki, uholdeetatik babesteko eta uholdeak jasateko arrisku-mailaren arabera lurzorua erabiltzeko irizpide berri batzuk sartzen dira, indarreko legeriaren arabera (9/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena; eta 903/2010 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, Uholde-arriskuen ebaluazio eta kudeaketari buruzkoa). Eta hori guztia bat dator duela gutxi onartu ziren plan hauen araudi-garapenarekin: Kantauri Mendebaldeko Mugape Hidrografikoko Plan Hidrologikoa eta Espainiako zatiari dagokion Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Plan Hidrologikoa. Halaber, planaren edukiak homologatu egiten dira 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentarauaren eta Eusko Legebiltzarraren 1/2006 Legearen xedapenetara (1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena).

    Egin diren arau-aldaketarik gehienak E Kapituluari dagozkio (Berariazko Araudia, hidraulika-osagaiaren alderdia), zeinetan birdefinitu egiten baita uholdeak prebenitzeko araudia, eta F Kapituluan, berriz, arro-buruen ibilguetan egon daitezkeen aldaketen tratamenduaren sistematizazioa egiten da.

  5. Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuak 2007ko uztailaren 6an emandako bi aginduren bidez, bi isurialdeetan (Kantaurikoa eta Meditarraneokoa) aldaketa hori funtsezkoa ez zela adierazi zen. Horregatik, aldaketa hori izapidetzerakoan, irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan aurreikusitako izapideak egin dira (dekretu horretan arautu zen Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen aldaketa ez funtsezkoak onartzeko prozedura).

  6. EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketak honako dokumentu hauek ditu:

  1. Memoria.

  2. Araudia: araudiari buruzko dokumentuari egingo zaion idazketa berria. Honako hauek izango dira dokumentu horren eduki nagusiak:

    E kapituluaren idazketa berria (Berariazko Araudia, hidraulika-osagaiaren alderdia).

    Beste ekarpen batzuk, A.4 atalari (Definizio terminologikoak).

    Araudi mailako zenbait doikuntza, garrantzia gutxiagokoak.

  3. Araudiaren eranskinak:.

  1. Araudia eta bi eranskinak dekretu honen I. eranskin moduan argitaratzen dira.

  2. Era berean, Planaren aldaketarekin batera doa Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Bateratuko Azterlana ere. Ingurumeneko araudian ezarritakoa betez (9/2006 Legea, apirilaren 28koa, zenbait planek eta programek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa; 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa; eta azken lege horren erregelamenduzko garapena, hots, 183/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena), dekretu honen II. eranskin gisa sartu da planean ingurumen-alderdiak sartzearen gainean hartutako erabakiari buruzko nahitaezko deklarazioa.

  3. Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen aldaketa ez funtsezkoak onartzeko prozedura arautu zuen irailaren 9ko 206/2003 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoa betez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak du eskumena planaren aldaketa honen behin betiko onespena Jaurlaritzaren Kontseilura eramateko.

    Beraz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko azaroaren 19an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen II. eranskin gisa sartu da planean ingurumen-alderdiak sartzearen gainean hartutako erabakiari buruzko deklarazioa.

  2. Halaber, III. eranskin gisa, Lurraldearen Arloko Plan honen kartografia argitaratzen da.

  3. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egoitza elektronikoan eskura daitezke EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren dokumentu guztiak.

Udal-plangintzaren arabera egiten diren instalazioak edo eraikinakLurraldearen Arloko Plan honetan ezarritakoarekin bat ez badatoz, ez dira ordenamenduz kanpokotzat joko. Aldiz, kasu bakoitzean, udal-plangintzak egoki diren zehaztapenak egingo ditu; betiere, analisia egin ondoren.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Lurraldearen Arloko Plan honek duen izaera loteslea gorabehera, eta planak udal hirigintza-planeamenduarekiko lehentasuna duela kontuan hartuta, harik eta plana gauzatzeko epea amaitzen den arte, indarrean jarraituko dute Barne Erreformako Plan Berezietan eta Partzialetan aurreikusitako antolamenduak eta planeamendu orokorreko antolamenduak, baldin eta, bere zehaztapena dela-eta, beste planeamendu-bitarteko baten bidez garatu behar ez bada.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Hiri-antolaketarako plan orokorrak formulatu eta onartzeko prozeduretan, baita horien berrikuspenetan eta aldaketetan ere Lurraldearen Arloko Plan hau indarrean sartzen den unean hasierako onarpena jaso ez dutenetan-, prozedurako zehaztapenak sartu beharko dira.

Plan Partzialak eta Bereziak, baita horien aldaketek ere (ibai- edo erreka-ertzak funtsean birrantolatzea dakartenak), baldin eta horien hasierako onespena ez bada egin Lurraldearen Arloko Plan honen aldaketa indarrean jartzerakoan, horren zehaztapenetara egokitu beharko dute.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKKORRA

Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa hau egitean indarrean dagoen planeamendu orokorra bertan xedatutakora egokituko da, indarrean jarri eta gehienez ere bi urteko epean.

Indargabeturik gelditzen dira EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planen dokumentu arau-emaileak, abenduaren 22ko 415/1998 Dekretuaren eta abenduaren 28ko 455/1999 Dekretuen eranskin gisa argitaratutakoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

AZAROAREN 19KO 449/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ARAUDIA

(ARAUDI HONEK 1 ETA 2. ERANSKINAK HARTZEN DITU BARNE)

  1. Alderdi orokorrak.

    1. Lurraldearen arloko planaren xedea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plan honen xedea da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan jasotzen diren lur gaineko urei buruzko irizpideak garatzea eta xehatzea («5.2. Ingurune fisikoaren elementuei eta prozesuei buruzko artezpide orokorrak» puntuko 5.2.D epigrafeko irizpideak eta «6.8 Ingurune fisikoaren antolamendu-kategoriak» puntuko 6.8.7. epigrafeko irizpideak(.

    2. Antolamendu esparrua.

    Honakoek osatzen dute Lurraldearen Arloko Plan honen jardun-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko ur-ibilguetan, isurialde kantauriarrari zein isurialde mediterraneoari dagokienez: bi aldeetan 100 metroko zabalerako lurzoru-zerrendek, eta urtegien, aintziren eta urmaelen inguruan 200 metroko zabalerako lurzoru-zerrendek.

    Kasu jakin batzuetan, LAParen aplikazio-eremua zabaldu egingo da, baldin eta uztailaren 20ko 1/2001 Uren Legearen testu bateginaren 6.2 artikuluan aipatutako arrazoiren bat gertatzen bada, edota, uholde erregimeneko lehentasunezko fluxu-eremuak, ibai-zati jakin baten ertzen batean, 100 metroko zabalera gainditzen badu.

    3. Itsas-lehorreko jabari publikoarekin muga egiten duten lurren eta itsasadarren berariazko alderdiak.

    Itsasadarren ingurunean, Kosta Legeriaren ondoriozko erregulazioarekin koordinatuko da Lurraldearen Arloko Plan honetan jasotzen diren ertzak antolatzeko irizpideen aplikazioa. LAParen dokumentazio grafikoa Itsas-lehorreko Jabari Publikoaren Mugatze Lerroekin modu etengabean, loteslean eta gainjarrita osatuko da, eta.

    Ildo horretatik, Kosta Legeriak itsas-lehorreko jabari publikoarekin muga egiten duten lurretarako ezartzen dituen mugaz gain eta itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-zonei buruzko abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuak (itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenetarako eta lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenak emateko jardunbidea ezartzen duenak( arautzen duen prozeduraz gain, plan honen ondoriozko erregulazioak ere beteko dira.

    Era berean:

    Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren esparruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserba babesteari eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen ondoriozko antolamendura eta ondorengo modifikaziora joko du Lurraldearen Arloko Planak.

    Biotopo babestu deklaratutako eremuetan (Inurritzako biotopoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko biotopoa eta Gaztelugatxeko biotopoa), aipatu deklarazio horietatik ondorioztatzen den erregulaziora joko du Lurraldearen Arloko Planak.

    Txingudiko esparruari dagokionez, LAPak Txingudiko Natur Baliabideak Babesteko eta Antolatzeko Plan Bereziaren ondoriozko antolamendura joko du.

    Ibaiertz eta errekaertzetan kokatutako hezeguneetan, indarrean dagoen EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planera joko da.

    Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetako interes naturalistikoko eremuen zerrenda irekian sartzen diren eremuetan (Zierbenako eremua, Pobeñako padurak, La Arena hondartza, Lea eta Berrituako kostaldeko ibarrak, Urola ibaiaren bokalea, Inurritzako itsasadarra eta dunak, Oria ibaiaren itsasadarreko padura-enklabeak); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra izango da aplikatzekoa, hirugarren xedapen iragankorrean adierazitakoaren arabera.

    Itsasadarren ertzetan, behin betiko onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza babesteko eta antolatzeko Lurraldearen Arloko Planarekin koordinatuko da antolamendua:

    Lur gaineko urak babesteko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lurzorua Plan honetan definitutako baldintzen arabera antolatuko da.

    Plan honetan definitutako antolamendu-baldintzak aplikatuko dira ere indarrean dauden lurzoru urbanizagarrietan eta hiri-lurzoruetan.

    Hala ere, kostaldeko lurraldea izanik, itsasadarretan kosta-legerian ezarritako mugak aplikatuko dira.

    Lur gaineko urak babesteko lurzoru urbanizaezinaren inguruko lurraldean, berriz, Itsasertza babesteko eta antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren zehaztapenak izango dira aplikatzekoak.

    Horrez gain, Ingurumena Babesteko Lege Orokorraren 50. artikuluak ezarritakoari jarraituz, planoen eta proiektuen edozein aldaketari edo zabaltzeri Lege horren I. eranskinean egonik jada baimenduta, gauzatuta edo gauzatzeko prozesuan dagoenari( Lege horretan aintzat hartzen den ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren bat aplikatu ahal izango zaio, baldin eta ingurumenean eragin negatibo adierazgarriak izan baditzake.

    Itsas-lehorreko jabari publikoari eta berau babesteko zortasunari dagozkion lurretan ere kasu guztietan Kosta Legerian ezarritako mugak aplikatuko dira.

  1. Itsas-lehorreko jabari publikoaren erabilera Kosta-legeriari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen III. Tituluan xedatutakoaren arabera arautuko da.

  2. Babesteko zortasun-zonen erabilerak Kosta Legeriaren 24 eta 25 artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira eta, horrez gain, gune horien erabilera baimenduak edukiko dituzte, Autonomia Erkidegoaren organo eskudunaren baimenarekin, Kosta Legeriaren Araudia neurri batean aldatzen duen irailaren 18ko 1112/1992 Errege Dekretuaren 48.1 eta 49 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  3. Igarobide-zortasunak eta itsasora heltzea errespetatzen direla bermatuko da, Kosta Legearen 27 eta 28 artikuluetan, hurrenez hurren, xedatutakoaren arabera. Eraginpeko guneari buruzko 30. artikuluan xedatutako baldintzak ere beteko dira.

  4. Kosta Legea indarrean sartutakoan jada zeuden obra eta instalazioen kasuan, jabari publikoan edo zortasun-gunean daudenak, Kosta Legearen laugarren xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera arautuko dira.

  5. Saneamendu-sarearen instalazioek Kosta Legearen 44.6 artikuluan ezarritako baldintzak eta dagozkion Araudiaren baterakoak beteko dituzte.

    4. Definizio terminologikoak.

    Araudi honetan erabiltzen diren kontzeptu nagusien definizio terminologikoa, Lurraldearen Arloko Planaren ondorioetarako:

    Ibaia: 10 km² baino arro isurle handiagoa duen ur-ibilgu oro.

    Erreka: 1 km² eta 10 Km² arteko arro isurlea duen ur-ibilgu oro.

    Isurketa: 1 km² baino arro isurle txikiagoa duen ur-ibilgu oro.

    Urtegia: lurrak, presak, bildutako urak eta hauei lotutako bestelako egitura osagarri guztiek osatzen duten multzoa. Honen xedea da ura biltzea, eta ur-laminak ibai-ibilguan duen kota igotzea, ondoren aprobetxatu ahal izateko.

    Aintzira: aintzirak ur-masak dira, ibai-sistema bat zeharkatzen duen jatorri anitzeko hesi batek eragindakoak edo erliebean sakonune itxi batek sortutakoak.

    Urmaela: ur-metaketa da, batzuetan aldi baterakoak, lurraren sakonune edo hondartutako guneetan, azalera txikikoak. Itsasertza nahikoa handia izan ohi da eta eskualde hipolimnetikoa txikia, edo ez du.

    Ibilguaren zabalera: ohiko gehienezko ur-goraldietan uraren mailak definitzen duena da. Hori zehazteko unean, kontuan hartuko dira ezaugarri geomorfologiko eta ekologikoak, eta baita informazio hidrologiko, hidrauliko, argazki eta kartografiak ere, eskura dauden erreferentzia historikoekin batera.

    Ohiko gehienezko ur-goraldiko emaria: segidako hamar urtetan zehar eta erregimen naturalean izandako urteko emari gorenen batez bestekoari dagokio. Emari horiek korrontearen portaera hidraulikoa adieraziko dute, aurreko paragrafoan ezarritakoa kontuan hartuta, betiere.

    Ur-bazterra: ibilguen alboetako zerrenda, urak behean daudenean duten mailaren eta ohiko gehieneko ur-goraldietako mailaren artekoa.

    Ertza: ibilguarekin muga egiten duen lurra, haren eskuinean zein ezkerrean.

    Eragin-zona: bat dator Uren Legean definitutako ibilguen polizia-zonarekin eta Kosta Legean definitzen den itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-zonarekin, eta ertzen eta urpean gera daitezkeen zonen gehieneko hedadura mugatzen du, betiere Lurraldearen Arloko Plan honetan jasotzen den araudia aplikatzearen ondorioetarako.

    Babes-lerroak edo ibilguarekiko atzerapena: ibilguaren bi aldeetan ezartzen da eraikuntza edo urbanizazioa gutxienez atzeratu beharko den tartea.

    Birgertatze-aldia: magnitude jakin bateko bi gertaeren arteko batez besteko tarte estatistikoa. Emandako baliotik gorako ur-goraldi bat epe jakin batean gertatzeko probabilitatearen alderantzizkoa da (gertatzeko probabilitatea).

    (Ikus .PDF)

    Urpean gera daitezkeen zonak: bostehun urteko birgertatze-aldi edo errepika-denbora estatistikoa duten ur-goraldietan urak hartuko lituzkeen maila teorikoek mugatzen dituzten zonak dira. Horiek zehazteko, azterketa geomorfologiko, hidrologiko eta hidraulikoak hartzen dira kontuan, uraldi historikoen serieekin eta uraldi horiei buruzko dokumentu edo froga historikoekin batera.

    Uholde-lautada: ur-goraldietan nolabaiteko maiztasunez ibaiak okupatzen duen ibai-ibilguaren ondoko zerrenda, ur-goraldi horien kontura eraikitzen edo mugatzen dena.

    Huste biziko bidea: 100 urteko errepika-denborako uraldia igaroko litzatekeen zona da, hau da, urak har ditzakeen zabaldi guztiak kontuan harturik uraldi horrexekin sortuko litzatekeen ur-laminan 0,3 m baino gehiagoko kota-igoerarik eragin gabe igaroko litzatekeen zona.

    Lehentasunezko fluxu-eremua: uraldietan zehar fluxua nagusiki biltzen den zona (edo zonak) edo huste biziko bidea, eta 100 urteko errepika-denborako uraldiak pertsona eta ondasunen gainean kalte larriak eragin ditzakeen zona elkartzen diren eremua da; bi zona hauen inguratzaileak ematen digu eremu honen kanpoko muga.

    Aurreko definizioa aplikatzean, pertsona edo ondasunen gaineko kalte larriak gerta daitezkeela joko da, baldin eta, uraldian zehar, baldintza hidraulikoei dagokienez ondoko irizpideetakoren bat edo batzuk betetzen badira:

  1. Sakonera 1 m-tik gorakoa izatea.

  2. Uraren abiadura 1 m/s baino handiagoa izatea.

  3. Aldagai horien bien produktua 0,5 m2/s baino handiagoa izatea.

    Uholde-arriskua: uraldi edo uholde jakin baten arriskua eta arriskuan dagoen elementuaren kalteberatasuna konbinatzen dituen kontzeptua.

    Arriskuan dagoen elementua: uholde batek kalte ditzakeen herritarrak, herriguneak, etxebizitzak, industria-instalazioak, merkataritza-instalazioak, oinarrizko zerbitzuak, hedabideko azpiegiturak, eta abar.

    Kalterberatasuna: uholdea gertatzeak arriskuan dauden elementuetan eragiten duen galera-maila.

    Uholde Arrisku Garrantzitsuko Eremuak: Europar Batasuneko estatuei dagokienez, Uholde Arrisku Garrantzitsuko Eremutzat definitzen dira uholde arrisku handi dagoela ondorioztatu den zonak, bai eta, uholde arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluak, eta uholde arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentarauaren II. kapituluak xedatzen dutena betez, egindako Uholde Arriskuei buruzko Aurretiazko Ebaluaketa lanen ondotik arrisku hori gauzatzeko aukera gertagarria dela jotakoak ere.

    Oharra: itsasadar edo estuario, baita isatsadar-bazterrak, igarobide- eta babes-zortasun kontzeptuen definiziorako, indarrean dagoen Kostari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeko definizioetara joko da.

  1. Ertzen tarteak eta zonak bereiztea. Lurraldearen arloko planaren eguneratze planimetroak.

    1. Ertzen tarteak edota zonak bereiztea.

    1. Lurraldearen Arloko Plan honetan, honela bereiziko dira zonatan edota tarteetan ibaien eta erreken ertzak.

      1. Ertzen zonak, ingurumen-osagaiaren arabera.

      2. Ur-ibilguen tarteak, arro hidraulikoen arabera.

      3. Ertzen zonak, hirigintza-osagaiaren arabera.

        Osagai bakoitzari dagokion araudia batera aplikatzearen emaitzazkoa izango da Lurraldearen Arloko Plan honen esparruko puntu bakoitzean aplikatu beharreko araudia. Arau batzuk beste batzuei gainjartzen zaizkien kasuetan, ingurumen baloreen babes maila handiena dakarren araudia aplikatuko da.

    2. Udal-plangintzak «lur gaineko urak babesteko lurzoru urbanizaezin» kategoria ezarriko du lurzoru urbanizaezineko ibilguen ertzetan Lurraldearen Arloko Plan honen ondoriozko zonekin. Lur gaineko urak babesteko lurzoru urbanizaezin horrek, bestalde, Plan honen Araudiaren F.1. paragrafoko 1. puntuan definitzen diren zabalerak izango ditu ibilguaren bi ertzetan.

    3. Aurreko puntuan aditzera emandakoaz gain, udal-plangintzak Lurraldearen Arloko Plan honetan definitutako irizpideak bete beharko ditu ibilguaren alde bakoitzean finkatzen den 100 metroko zabalerako zerrendan.

      2. Ertzen zonak ingurumen osagaiaren arabera bereiztea.

      Honako hauek dira ingurune fisikoa babesteko zonak: haien balio ekologikoak, paisajistikoak, produktiboak eta zientifiko-kulturalak babestuko direla bermatzea komeni den zonak; higadura edo akuiferoen poluzioa gisako arriskuen aurrean babestu behar diren zonak; edo ingurunearen berezko joerarekin bateraezinak diren erabilerek edo jarduerek degradatzeagatik leheneratu behar diren guneak.

      Ingurumena babesteko oinarrizko politika orokor baten mende egon behar duten kualifikazio berezirik gabeko zonez gain, lau zona berezi bereizten dira:

      Lehentasuneko interes naturalistikoko zonetako ertzak.

      Ondo kontserbatutako landaredia duten ertzak.

      Higadura, irristatze edota akuiferoen urrakortasun arloko arriskua duten zonetako ertzak (Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetako baldintzatzaile gainjarriak).

      Leheneratu beharreko ertzak.

      Definitutako babes motetan ezarritako hierarkia-ordenaren arabera zerrendatu dira aurreko zonak. Hala ere, zona horiek ez dira elkarren artean baztertzaileak.

      Honako hau da lehentxeago aditzera emandako zona berezietako bakoitzaren definizioa:

      Lehentasuneko interes naturalistikoko zonak.

      Lehentasuneko interes naturalistikoko zonak dira:

      Parke Natural edo Biotopo Babestu izendatutako zonak.

      Urdaibaiko Biosfera Erreserbako eta Txingudiko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Bereziko esparruak.

      Natura 2000 Europako Sare ekologikoak barne hartzen dituen lekuak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Espazio eta Enklabe Natural Interesdunen katalogoan sartzen diren lehentasuneko interes naturalistikoko eremuak, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan Interes Naturalistikoko Eremu gisa jasotzen direnak.

      Ondo kontserbatutako landaredia duten ertzak.

      Ibilguen ur-bazterretan eta ertzetan dagoen landarediaren kontserbazio-egoeraren arabera definitzen da mota hori, eta babestu beharreko landaredia duten ertzen tarteak hautatzen dira.

      Higadura, irristatze edota akuiferoen urrakortasunaren arloko arriskua duten zonak.

      Zona horren barruan sartzen dira:

      Higadura-arriskua edota irristatze-arriskua duten zonak (Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetako baldintzatzaile gainjarria). Ibilgutik hurbil dauden eta higadura arazoak izateko eta irristatze handi samarrak jasateko arriskua duten lurzoru urrakorreko edota mazela ezegonkorreko eremuak dira.

      Kategoria honek barne hartzen ditu:

      Higadura aktiboko zonak.

      Lurrazaleko irristatzeak.

      Mazelen ezegonkortasuna.

      Akuiferoen urrakortasuneko zonak (Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetako baldintzatzaile gainjarria). Ingurumen Sailburuordetzak landutako Euskal Autonomia Erkidegoko akuiferoek poluzioaren aurrean duten urrakortasunaren mapan honela definitutako zonak dira:

      Akuiferoen oso urrakortasun handiko zonak.

      Akuiferoen urrakortasun handiko zonak.

      Leheneratu beharreko ertzak.

      Zabortegiak, hondakindegiak, hondeaketak, betelanak, ubideratze-lanak eta antzekoak agertzeagatik degradatuta dauden lurrak dira. Edozein kausagatik kalitate ekologikoa galdu duten eta aktiboki birsortzea gomendatzen diren zonak ere barne hartzen dira.

      Zonakatze hau grafikoki islatzen da, oinarrizko izaeraz, 1998an onartutako Lurraldearen Arloko Planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Ingurumen Alderdiak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan.

      Zonakatze hau uneoro osatuko da, organo eskudunek egiten, onartzen eta jendaurrean zabaltzen dituzten gai hauei buruzko jasotze planimetriko zehatz eta berrienetako informazio gaurkotua erabilita.

      Zonakatze horri erantsiko zaizkio, halaber, KBEak (Kontserbazio Bereziko Eremuak) kudeatzera begira onartzen dituen tresnek ezartzen dituzten mugak.

      B.3. Ur ibilguen tarteak arro hidraulikoen arabera bereiztea.

      Lurraldearen Arloko Planean aintzat hartzen diren ur-ibilguen kasuan, 8 ibai-tarte bereiztea ezarri da, betiere puntu bakoitzeko arro isurleak duen azaleraren arabera.

      Honako eskala hau proposatu da:

      (Ikus .PDF)

      1. mailatik I. mailara bitarteko tarteak 10 km2-tik gorako arro isurlea duten ibilguei dagozkie; horiei buruzko azterketa zehatza 1998an onartutako LAPetan 1/35.000ko eskalan egindako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak izeneko bildumetan garatzen da.

        0 mailako ibai-tarteak, berriz, 1 eta 10 km² arteko arro isurlea duten ur-ibilguei dagozkie, eta erreka deritza. Aipatutako Lurraldearen Arloko Planaren mapetan islatzen dira grafikoki, nahiz eta horien ertzen ezaugarriak ez diren berariazko azterketa xehatu baten helburu izan.

        00 mailako ibai-tarteak, azkenik, 1 km² baino arro isurle txikiagoa duten ur-ibilguei dagozkie, eta isurketa deritza. Ez dira grafikoki adierazten, edo ez behintzat behar beste zehatz, LAPetako 1/35.000ko eskalako mapetan; izan ere, horiek mapetan zehatz jasotzeko, zehaztasun maila handiagoko eskala osagarri bat behar da, LAPeko berariazko dokumentazio grafikoaren esparrutik gorakoa inolaz ere.

        Horien xehetasunezko azalpena LAPen Aldaketako 1. eranskinean jasotzen da, araudiaren dokumentazio osagarri gisa.

        LAPeko ibilguen tarte-banaketa grafikoki jasota dago 1998ko urtean onartutako Lurraldearen Arloko Planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Alderdi Hidraulikoak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan.

        Oinarrizko planimetria hau etengabe eta sistematikoki osatu beharko da ur-korronteen eta haien ertzen eguneraketa kartografikoarekin, bai eta dagokien uholde-arriskuen azterketa eguneratuekin. Azterketa horietan jaso beharko dira ubide publikoen mugaketa, zenbait birgertatze-aldiren (T 100 eta T 500 gutxienez) eremuak eta lehentasunezko fluxu-eremuak.

        4. Ertzen zonak hirigintza osagaiaren arabera bereiztea.

        Lurraldearen Arloko Planean aintzat hartzen diren ibilguen multzoen kasuan, hirigintza-garapen orokorraren arabera bereizten dira ibilguen ertzak:

        1. Landa-esparruko ertzak.

        2. Hiri arteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako ertzak.

        3. Esparru garatuetako ertzak.

        4. Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten ertzak.

          Honela definitzen dira ezarritako lau zonak:

          Landa-esparruko ertzak.

          Hiri arteko komunikazio-azpiegiturek okupatzen ez dituzten hirigintza-garapenik gabeko ertzak dira.

          Ertz horiek bat datoz, oro har, hiri-plangintzako lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruekin.

          Hiri arteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako ertzak.

          Hiri arteko komunikazio-azpiegituren sareek okupatzen dituzten hiri-garapeneko zonen kanpoko perimetroan kokatzen diren ertzak dira. Hauek dira hiri arteko komunikazio-azpiegituren sareak: ordainpeko autobideak, autobiak, sare orokorreko errepideak eta trenbideak.

          Esparru garatuetako ertzak.

          Hiri-garapeneko prozesua nahiko finkatuta duten ertzak dira. Kategoria horretan honako lurzoru hauek sartzen dira: hiri-plangintzan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruen zati handi bat; hiri-plangintzan landa-herrigune gisa definitutako esparruetako lurzoruak; ibai-ertzetan kokatzen diren lurzoru horien arteko dimentsio txikiko eremuak, lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin gisa sailkatutakoak; eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen diren baina eraikuntza-garapen erdi-finkatua duten herriguneen kanpoko sektoreak (ibaien ertzen antolamendu espazialari dagokionez erdi-finkatuak(.

          Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten ertzak.

          Hiri-plangintzak aurreikusten duenaren arabera, hirigintza-okupazioko beste prozesu batzuk izango dituzten eremuetako ertzak dira. Oro har, eraikuntza-okupazioko profil txikia duten lurzoru urbanizagarriko sektoreak dira, edo gisa horretako sektoreen artean kokatzen diren tarteak.

          Hirigintza-arloko sailkapen berriek gaur egun landa-esparruko ertz gisa ebaluatuta dagoen ertz-tarte jakin baten kategoria aldatuko dutenean, kategoria aldatu zaion tarte horri hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duen ertza kategoria esleituko zaio, lurzoruaren sailkapen berria hiri-luzoru edo lurzoru urbanizagarria izan badaiteke ere.

          Zonakatze hau grafikoki islatzen da, oinarrizko izaeraz, 1998ko urtean onartutako lurraldearen arloko planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Hirigintza Alderdiak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan, eta etengabe osatuko da, unean uneko hirigintzako antolaketako informazio kartografiko gaurkotua erabiliz.

        1. Araudi orokorra.

          1. Ibilgu guztiei aplikatu beharreko araudia.

          Ingurumen eta hirigintzako ezaugarrien eta ezaugarri hidraulikoen ondoriozko baldintzak aplikatuta, eta ibilgu-tarte bakoitzari edo ertz bakoitzari dagozkion berariazko zehaztapenez gain, Lurraldearen Arloko Plan honek honako baldintzatzaile hauek ezarri ditu dagokion aplikazio-esparruko ur-ibilgu guztietan orokorrean aplikatzeko:

          Aplikatzeko oinarrizko legedia. Urari buruzko 2000/60/EE Esparru Zuzentaraua; 1/2001 Uren Legearen Testu Bategina, uztailaren 20koa; 1/2006 Uraren Euskal Legea, ekainaren 23koa; Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko 9/2008 Erregelamendua, urtarrilaren 11koa; 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostari buruzkoa eta berau garatzen duen 1471/1989 Erregelamendua, abenduaren 1ekoa.

          EAEko mugapeetako plan hidrologikoak, une bakoitzean indarrean daudenak.

          Urpean geratzeko arriskuari buruzko 2007/60/EE Zuzentaraua, Uholde arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretua, eta une bakoitzean indarrean dauden uholde arriskua kudeatzeko planak.

          Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizko aireportuen Sistema Orokorren esparruan, onartutako erabilera aireportuen erabilera publikoa baino ez da izango, eta bertan lehenetsiko dira aeronautikari buruzko xedapenak eta, zehazki, aipatu aireportuetako Plan Zuzentzaileetan jasotakoak. Halaber, aireportuen inguruetan baimendu daitezkeen eraikuntza edo instalazioek ezingo dute urratu zortasun aeronautikoari buruz indarrean dagoen legeria.

          2. Kultura interesa duten elementuak babesteko araudia.

          1. Hiri-garapenak ibaien ondoan kokatu izan dira maiz, eta, hala, ibaien ertzetan kultura intereseko ondare-eraikin aberatsa sortu da. Ondare horri ibaiarekin zuzenean lotzen diren ingeniaritza-lanak gaineratu behar zaizkio (zubiak, presak, burdinolak, errotak, eta abar). Ingeniaritza-obra horiek, askotan, babestu beharreko balio historiko eta etnografiko handia dute, baita lekuko-balio handia ere. Hori dela eta, ibaien ertzetan kokatzen diren kultura-intereseko elementuak babesteko jarraibideak eta irizpideak txertatu beharko dira Lurraldearen Arloko Planaren araudian.

          2. Kultura-intereseko zubiak.

            Antzinako zubi zahar batzuek zalantzan jarri ezin den balio kulturala dute, bide-funtzionaltasunaz gain. Hala ere, beste askotan oztopo hidrauliko nabarmena dira uholdeen prebentzioari begira.

            Gauzak horrela, eta batez ere hiri-zonen urpean gelditzeko arriskuaren barruan dauden kultura-intereseko zubiei dagokienez, udal-plangintzak kasu zehatz bakoitza aztertu beharko du. Edonola ere, honako bi alderdi hauek bateragarri egingo dituzten ordezko aukerak aztertuko dira: batetik, uholdeen prebentzioaren arazo hidraulikoaren ebazpena; eta, bestetik, hala badagokio, zubien kontserbazio eta inguruko hiri-ingurunearekiko gehieneko errespetua.

            Kultura-intereseko zubiak, bestalde, hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten zonetan kokatzen badira, komeni izango da zonaren azterlan hidrauliko orokorra egitea udal-plangintza idazteko prozesuan. Horrela, hirigintza-garapenari ekin aurretik, esku-hartzeko aukerak ebaluatu ahal izango dira azterlan horretan.

            Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen arabera, kultura-ondasun kalifikatutzat edo inbentariatutzat jotzen diren zubiak kontuan izan beharko ditu hiri-plangintzak; kalifikazio-espedientean definitutako babes erregimenaren arabera edo Lege horretan aurreikusten den babes-erregimen orokorraren arabera hartuko ditu aintzat.

            Lurraldearen Arloko Plan honetan, honako zubiak babesteko ahalik eta ahaleginik handiena egitea eta zubi hauen kontserbazioarekin bateragarriak diren aukera edo irtenbide hidraulikoak garatzea proposatu da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren balorazioaren arabera hautatu dira zubiak:

            KULTURA INTERESA DUTEN ZUBIAK (ARABA)

            (Ikus .PDF)

            (*) Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

            KULTURA INTERESA DUTEN ZUBIAK (BIZKAIA ETA ARABA KANTAURIARRA)

            (Ikus .PDF)

            (*) Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

            KULTURA INTERESEKO ZUBIAK (GIPUZKOA)

            (Ikus .PDF)

            (*) Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

          3. Hirigune historikoak.

            Monumentu-multzo izendatutako edo euskal kultura-ondareko elementu gisa inbentariatutako hirigune historiko batzuk ibaien ertzetan daude, urpean gera daitezkeen zonetan hain zuzen ere.

            Kasu horietan, hirigune historikoak babesteko eta birgaitzeko politikak bateragarri izan beharko du uholdeen prebentziorako beharrezkoak diren ibilguak ubideratzeko, zuzentzeko, zabaltzeko edo irekitzeko jardunekin eta ez-egiturazko beste jarduera batzuekin.

            Askotan ikus ditzakegu ibilguetan hurbilegi eraiki diren eta, hortaz, oztopo hidrauliko bihurtu diren eraikinak (batzuetan zalantzarik gabeko kultura-interesa dutenak(.

            Gauzak horrela, udal-plangintza idazteko prozesuan, berariazko azterlan hidraulikoak eta hirigintzakoak egingo dira, ondarea babesteko helburuak eta uholdeen aurrean babesteko irtenbideen arteko konpromiso formulak aurkitzearren. Hirigune historikoetan ez dira araudi honetan ezarritako eraikuntza-atzerapenetarako parametroak kontuan hartuko. Izatez, leku bakoitzeko berariazko arazoa hartuko da aintzat, egon daitezkeen aukerak ebaluatuko dira, eta irtenbiderik egokiena hartuko da.

            Lurraldearen Arloko Planaren dokumentazio grafikoan monumentu-multzo izendatutako hirigune historikoak jasoko dira, baita ibai-ibilguarekin muga egiteagatik berariazko problematika duten beste hirigune inbentariatu batzuk ere.

            3. Hornidurarako urtegiak, lakuak eta urmaelak, eta ur hartuneak babesteko araudia.

            Mugape bakoitzeko Plan Hidrologikoetako Zona Babestuen Erregistroan sartuta dauden hiri-hornidurarako ur-hartune guztiek, aipatu planekin bat, dagokien babes-perimetroa edukiko dute, eta horretan mugatuko dira babestu beharreko eremuak eta kontrol-neurriak, eta lurzoruaren erabilerak eta garatuko diren jarduerak erregulatuko dira, betiere ur-hartune horietako ur kantitateari eta kalitateari eragitea saihestearren. Zona hauetan gauzatu nahi den erabilera edo jarduera orok, beraz, onartutako erregulazioan ezarritako babes-perimetroei dagokienez jasotzen den berariazko araudia beteko du.

            Halaber, gune horietan aplikatuko da indarrean dagoen Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren ondoriozko araudia. Horrez gain, eta hala badagokio, urtegi, laku eta urmaelen inguruak antolatzeko plan bereziak osa daitezke. Horietan ezarriko dira atzerapenak, erabilerak eta prebentziorako jardunbideak.

            Lurzoru urbanizagarrian edo urbanizatzeko gaitzat sailkatutako lurzoruan, hornidurako urtegiekiko edo laku eta urmaelekiko mugakidean, udal-antolaketak gutxienez 50 metroko babes-zerrenda ezarriko du isurialde mediterraneoan, eta Antolatzeko Plan Bereziari dagokionean ezartzen dena isurialde kantauriarrean.

            Babes-perimetroaren proiektuaren edo Antolatzeko plan bereziaren subsidiario gisa, urtegiaren ohiko gehieneko mailatik neurtuta, 200 metroko zabalera duen babes-eremua ezartzen da urtegien inguruan, bai presatik uretan gora, bai eta arro isurlearen barruan ere, honako erabileren erregulazioekin, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan, erabilerei dagokienez, finkatutako sistematikaren eta definizioaren arabera:

            1. Erabilera sustatuak:

              Kontserbazioa.

              Ingurumen-hobekuntza.

            2. Erabilera onargarriak, araudi honetako E eta F kapituluetan eta C.4 epigrafean ezarritakoa betetzeko baldintzapean:

              Olgeta-erabilera estentsiboa (isurialde mediterraneoarentzat bereziki).

              Olgeta-erabilera estentsiboa.

              Ehiza eta arrantzako jarduerak.

              Nekazaritza.

              Berotegiak.

              Abeltzaintza.

              Basoa.

              Garraiabideak.

              Airetiko linea elektrikoak.

              Lurpeko lineak.

              Nekazaritza-ustiapenari lotzen zaion bizitegi-erabilera isolatua.

            3. Debekatutako erabilerak:

              Egun dauden hiriguneen gainean bermatzen diren hirigintza-hazkundeak.

              Egun dauden hiriguneen gainean bermatzen ez diren hirigintza-hazkundeak.

              Olgeta-erabilera intentsiboa (isurialde kantauriarrentzat bereziki).

              Nekazaritza-industriak.

              Erauzpen-jarduerak. Gaur egun dauden erauzpen-jardueren kasuan, saihestu egingo da babes-eremuan beste instalazio erantsi batzuk sartzea (eraikinak, birrintze-plantak, eta abar). Gainera gaur egun daudenak beste gune batera aldatzea bultzatuko da.

              A motako zerbitzu ez linealen instalazio teknikoak, urtegiaren funtzionaltasunarekin lotzen direnak izan ezik.

              B motako zerbitzu ez linealen instalazio teknikoak, urtegiaren funtzionaltasunarekin lotzen direnak izan ezik.

              Erabilera-publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak, urtegiaren funtzionaltasunarekin lotzen direnak izan ezik.

              Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak.

              Bizitegi-erabilera isolatua.

              Instalazio arriskutsuak.

              Oro har, ur-hartuneen babesari dagokionez uraren arloan indarrean dagoen araudiaren, mugape bakoitzeko plan hidrologikoaren, eta arlo honetan eskumena duen agintaritzak ezartzen dituen zehaztapenen arabera jardungo da.

              Udalerri bakoitzeko hiri-plangintza orokorreko lurzoru urbanizaezineko zehaztapenen artean jaso beharko dira gaur egun dauden ur-hartunerik adierazgarrienak, erantsiz, betiere, Plan Hidrologikoko Eremu Babestuen Erregistroan sartuak, horien babes perimetroa grafikoki definituz, eta beharrezko babes neurriak eta erabilerak erregulatzekoak ezarriz, dagokion plan hidrologikoarekin bat.

              4. Ibilguetatik hurbil dauden azpiegiturei buruzko araudia.

              Ibilguekin muga egiten duten lurpeko azpiegitura linealak instalatzeko, hala nola ur-eroanbideak, gasbideak edo telekomunikazio-sareak, honako atzerapen-erregimena aplikatuko da:

              1. Landa-esparruan: 15 m, gaur egun dagoen tokiko bide baten azpitik bideratzen direnean izan ezik. Oro har, landa-esparruetan saihestu egingo dira paralelismoak, hau da, azpiegitura bideratuen luzerako trazadurak eta horrelakoak zerbitzu-galeria gisa hartzea. Horrelako eremuetan, ibilgua eta beronen ingurua errespetatu beharreko espaziotzat hartu behar dira, ezinbestekotzat alegia ibaiertzeko korridorea garatzeko eta ibai-ekosistema kutsatzea eta horren egoera ekologikoa andeatzea kontrolatzeko.

                Kolektoreak eta beste eroanbide hidrauliko batzuk muga horrez kanpo gera daitezke, baldin eta behar bezala justifikatzen bada, egiaztatzen bada ez dagoela beste trazadura aukera zentzuzko eta bideragarririk eta eragin txikiagokorik zerrenda honetatik kanpo, eta ez dela ukitzen eta degradatzen ibaiertzeko korridoreko ibai-ekosistema.

              2. Esparru garatuak: azpiegitura horiek tokiko bideen edo espaloien azpian edo ubideratzeen intradosean instalatzen saiatuko da.

              3. Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruak: azpiegitura horiek urbanizazio berriko bideen edo espaloien azpian instalatzen saiatuko da.

                Oro har landa eremuetan, behar bezala justifikatutako salbuespenez (horrelakoetan bete egin beharko da E kapituluak urpean geratzeko arriskuari dagokionez jasotzen duen araudia(, ez da onartuko azpiegitura linealik ezartzeko bideratze-lanik. Hala dagokionean, ibilgua gurutzatzeko guneetan teknika suabeenak erabiliko dira (zubiei erantsiak, lurrean zutoinak sartzea,...), zanga bidezko gurutzaguneak behar bezala justifikatutako kasuetarako utziz; horrelakoetan, betiere, prebentzio, zuzentze eta konpentsazio neurri egokiak hartuko dira.

                Azpiegiturak ezartzean, ahalegina egin beharko da lehendik dauden natur intereseko elementu garrantzitsuenak eta ibaiertzeko landaretza babesteko; eta azpiegituren diseinuak landaretza hori birsortzea ahalbidetu beharko du, ukituta geratu den lekuetan.

            4. Ingurumen osagaiaren araberako berariazko araudia.

              1. Oinarrizko araudia.

              1. Ahal den neurrian babestu beharko dira ertzetako baldintza naturalak. Horretarako, paduretan edo ur-bazterretan dagoen landarediaren kontserbazioa bultzatuko da eta degradatutako ertzak leheneratzea sustatuko da; izatez, padurak leheneratuko dira edo basorik gabe geratu diren ur-bazterrak baso-berrituko dira.

                Uholdeetatik babesteko kasuetan, azpiegiturak eraikitzeko edo hirigintza ahalbidetzeko, ibilguetan ubideratzeak edo errektifikazioak uholdeen, egin behar direnean, ibai-ibilgua ingurumenari dagokionez haranaren osotasunean integratzea lagunduko duten tratamenduak erabiliko dira araudiaren E kapituluan jasotzen diren irizpideen arabera.

              2. Landa-esparruko ertzetan oinarrizko arau gisa, honako erabileren erregulazioa ezarri da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan horietarako finkatu den sistematikaren eta definizioaren arabera.

                1. Erabilera sustatuak:

                  Kontserbazioa.

                  Ingurumen-hobekuntza.

                2. Erabilera onargarriak, araudi honetako E eta F kapituluetan eta C.4 epigrafean ezarritakoa betetzeko baldintzapean:

                  Olgeta-erabilera estentsiboa.

                  Olgeta-erabilera intentsiboa.

                  Ehiza eta arrantzako jarduerak.

                  Nekazaritza.

                  Berotegiak.

                  Abeltzaintza.

                  Basoa.

                  Erauzpen-jarduerak. Gaur egun dauden erauzpen-jardueren kasuan, saihestu egingo da babes-eremuan beste instalazio erantsi batzuk sartzea (eraikinak, birrintze-plantak, eta abar). Gainera gaur egun daudenak lekuz aldatzea beste gunera bultzatuko da.

                  Garraiabideak.

                  Airetiko linea elektrikoak.

                  Lurpeko lineak.

                  A motako zerbitzu ez linealen instalazio teknikoak.

                  B motako zerbitzu ez linealen instalazio teknikoak.

                  Erabilera publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak.

                  Nekazaritza-ustiapenari lotzen zaion bizitegi-erabilera isolatua.

                  Arrain-haztegiak.

                3. Debekatutako erabilerak:

                  Egun dauden hiriguneen gaineko hirigintza-hazkundea.

                  Egun dauden hiriguneen gainean ez diren hirigintza-hazkundeak.

                  Nekazaritza-industria, arrain-haztegiak izan ezik.

                  Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, 3 Km² baino arro isurle txikiagoa duten erreketan izan ezik.

                  Bizitegi-erabilera isolatua.

                  Instalazio arriskutsuak.

              3. Administrazio eskudunek idatzitako Lurraldearen Arloko Planetan garatuko diren berariazko erregulazioekin osatuko da landa-esparruko erabileren oinarrizko erregulazioa.

                2. Lehentasuneko interes naturalistikoa duten zonetako ertzetarako araudia.

              1. Lehentasuneko interes naturalistikoa duten zonetan, Ibilgua Babesteko Eremu bat ezartzean datza babeserako irizpide orokorra. Babes-eremu horretan, ingurunea aldatzea eragingo duen jardun oro debekatuko da.

                Urdaibaiko Biosfera Erreserba bada edo Parke Natural edo Biotopo Babestu izendatutako espazioa bada, Txingudiko Baliabide Naturalen Plan Berezia badu, edota Natura 2000 Europako sare ekologikoan barne hartzen den lekua bada, edo Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan interes naturalistikoa duten eremuen zerrendan sartzen den eremua bada, onartutako antolamendu-dokumentuetan (edo etorkizunean onartuko direnetan( ezarriko dira Ibilgua Babesteko Eremuaren definizioa eta ertzetan baimentzen, onartzen eta debekatzen diren erabilerak eta jarduerak.

                Onarpen ofiziala duen Natura 2000 Europar Sare Ekologikoko lekuetan bete egin beharko dira dagozkien kudeaketa-tresnak, hau da, KBEen (Kontserbazio Bereziko Eremuak) kontserbazioaren gai diren kudeaketako funtsezko elementuekin lotutako neurriak, arteztarauak eta arauak.

                Plan honen ondorioetarako, lehentasuneko interes naturalistikoko zonatzat joko dira indarrean dagoen araudiko tresnen bitartez etorkizunean bereizten diren espazioak.

                Ibaien eta erreken ertzetan dauden hezeguneak indarrean dagoen Inguru Hezeak babesteko eta antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Arloko Planak antolatu ahal izango ditu.

                Lehentasunezko Natur Intereseko Zonatzat definitutako ibilgu batek zeharkatzen badu uholde arriskua duen hiri-eremu finkatu bat, aukera egongo da soilik arrisku hori arintzen edo murrizten duten egiturazko jarduerak garatzeko, beharrezko prebentzio eta zuzentze-neurriak hartuz, eta egiturazko jarduera horiek ingurumenarekiko ahalik eta errespeturik handienez diseinatzen saiatuz.

                Esparru horiek berariazko antolamendu-dokumenturik ez duten artean, ibai-ibilguaren mugarekiko 50 metroko atzerapena, gutxienez, errespetatuko da lehentasuneko interes naturalistikoko eremu batzuetan kokatutako landa-esparruko ertzetan. Lur naturala aldatzen duen esku-hartze orotan aplikatuko da atzerapen hori (edozein motatako eraikinetan, instalaziotan edo eraikuntzatan, finkoetan zein desmuntagarrietan; lur-berdintzeetan; lur-higiduretan, eta abar). Salbuespenak izango dira herri-lanei eta azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo behar bezala justifikatutako kultura-ondarea babesteko ekintzei dagozkienak.

              2. Lehentasuneko interes naturalistikoa duten zonetako lurzoru urbanizaezinari dagozkion ertzetan, D.1.2. puntuaren oinarrizko erabileraren erregulazio berdina aplikatuko da, honako doitasun eranskin hauekin:

                1. Debekatutako erabilerak:

                  Nekazaritza-industria, arrain-haztegiak barne.

                  Erauzpen-jarduerak.

                  A eta B motako zerbitzu ez linealen instalazio teknikoak, uraren zikloarekin lotzen direnak izan ezik behar bezala justifikatuta.

                  Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, 3 Km² baino arro isurle txikiagoa duten erreketan edo isurketan barne.

                  3. Ondo kontserbatutako landaredia duten ertzetarako berariazko araudia.

                  1. Ertz horietan gaur egun dagoen landaredia zaindu nahi da, ekosistema egoera klimazikotik hurbil dagoenean. Era berean, klimaxerantz bilakatu nahi da, esku-hartze birsortzaile bigunen bitartez. Edonola ere, landaredi baliotsuari eusteko ahalegina izango da.

                    Ingurumen-osagaiaren arabera, ondo kontserbatutako landaredia duten ertzetan eta, hirigintza-osagaiaren arabera, landa-esparruko ertzetan, ur-bazterreko landarediaren kanpoko ertzarekiko 10 metroko gutxieneko atzerapena errespetatuko da kasu guztietan (eta F.1 idatz-zatian xedatutakoaz xedatutakoa(. Lur naturala aldatzen duen esku-hartze orotan aplikatuko da atzerapen hori (edozein motatako eraikinetan, instalaziotan edo eraikuntzatan, finkoetan zein desmuntagarrietan; lur-berdintzeetan; lur-higiduretan, eta abar). Salbuespenak izango dira herri-lanei eta estrategikotasuna azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo behar bezala justifikatutako kultura-ondarea babesteko ekintzei dagozkienak.

                    Ingurumen-osagaiaren arabera, ondo kontserbatutako landaredia duten ertzetan eta, hirigintza-osagaiaren arabera, hiri arteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako ertzetan, esparru garatuetako ertzetan edo hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten ertzetan, araudi horretako F.2, F.3 eta F.4 epigrafeetan ezarritako atzerapenen araudia aplikatuko da.

                  2. Ondo kontserbatutako landaredia duten landa-esparruetako ertzetan, D.1.2.puntuaren oinarrizko erabileraren erregulazio berdina aplikatuko da, honako zehaztasun hauekin:

                    Ur-bazterreko landarediko zuhaitzak eta zuhaixkak mozteko, berariazko araudi sektorialak aurreikusten duen erregimenari jarraituko zaio.

                    4. Higadura, irristatze edota akuiferoen urrakortasun arloko arriskua duten zonetako ertzetarako berariazko araudia.

                  1. Zona horietan landaredi-estaldurari eutsiko zaio irizpide orokor gisa. Narriatuta dagoenean edo landaredi hori ez dagoenean, landaredia hobetzea edo ezartzea ere hartuko da aintzat, higadura-prozesuen garapenari aurre egiteko funtsezko tresna gisa. Halaber, landaredi-estaldura narriatuko duten edo lur-higidurak eragingo dituzten jarduerak saihestuko dira. Arreta berezia jarriko zaio akuiferoak polui ditzaketen isurketak sortzeko aukerari.

                    Zona horietan, lurzorua finkatzeko propietatearen indarrez hautatutako zuhaitz edo zuhaixka espezieak landatzea edo ereitea sustatuko da, higadura-prozesuak saihesteko kultura-prozedurarik egokienei jarraituz.

                  2. Higatzeko, irristatzeko eta/edo akuiferoak poluitzeko arriskua duten zonetako landa-esparruetako ertzetan, D.1.2. puntuaren oinarrizko erabileraren erregulazio berdina aplikatuko da, honako zehaztasun hauekin:

                    1. Debekatutako erabilerak:

                      Espresuki debekatuko dira lurpeko akuiferoetako urak polui ditzaketen edozein izaeratako isurketak (solidoak edo likidoak).

                      Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, 3 Km² baino arro isurle txikiagoa duten erreketan edo isurketaren barne.

                      5. Leheneratzeko premia duten ertzetarako berariazko araudia.

                      1. Ertz horietan, hondakindegiak eta zabortegiak agertzeagatik, edo ubideratzeek eta beste obra batzuek aldatu izanagatik, degradatuta dauden enklabeak leheneratu eta berriztatuko dira, irizpide orokor gisa.

                        Ingurumena hobetzeko jarduerak sustatuko dira, eta ibilguaren morfologia naturala leheneratzeko eta ur-bazterretako edo paduretako landaredia berrezartzeko esku-hartzeak bideratuko dira.

                      2. Leheneratzeko premia duten landa-esparruetako ertzetan, D.1.2. puntuaren oinarrizko erabileraren erregulazioa aplikatuko da.

            5. Berariazko araudia, osagai hidraulikoaren arabera.

              1. Oinarrizko araudia.

              1. LAPean aplikatu beharreko lurralde antolaketaren irizpide orokorrak osagai hidrologiko eta hidraulikoaren arabera helburu bikoitza du: batetik, urak har ditzakeen eremuetan, batez ere hiriguneetako eremuetan, uholde arriskuen aurrean babes neurriak hartzea; eta bestetik, lurzoruaren erabilerak erregulatzea ibai bazterretan eta ur ibilguen inguruan urak har ditzakeen eremu guztietan.

                Bi helburu horiek modu haztatuan eta iraunkorrean tratatzeko, hasteko, bi egoera bereizi behar dira ibai-zati guztietako bazterretan dagoen lurzoruaren okupazio-egoera orokorraren arabera: landa zonak eta zona hiritartuak.

                Landa eremuetako ur ibilguetan, lurralde antolaketako estrategia nagusia, ibilgu horiek naturaren eta ekologiaren arloan zaintzea izango da; eta ondorioz, urak har ditzakeen ibai bazterrak morfologikoki zaintzea, betiere lehentasunezko fluxu-eremua libre uzteari lehentasuna emanez eta, urak har ditzakeen gainerako ibai bazterretan dauden hirigintza ezarpen bakanak babesten saiatuz, halakorik denean. Gainera, ahal bada behintzat, ibai ibilguetan eta urak har ditzakeen zabaldietan ez da okupazio berririk egingo, ezta hirigintza baldintzak alteratuko ere.

                Hala eta guztiz ere, hiriguneetako zeharbide gisa eratuak dauden ibai-zatietan, lurralde antolaketako estrategia, honako guztiak bateragarri egitera bideratu behar da: ibilguetako lehentasunezko fluxu-eremuak geroz eta libreago uztea, hiri asentamenduek dituzten baina urak har ditzakeen zonak babesteko jarduerak burutzea poliki-poliki, eta ur ibilguak hiriguneetan drainatzeko baldintza orokorrak hobetzea.

              2. Aurrez indarrean zegoen araudiarekin alderatuta, helburu bikoitz horri begira ezarri da, bada, LAP eraberrituaren E kapitulu honen araudi berria. Horrela, bete egiten da Uren Erregelamendu Publikoaren aldaketa onartzen duen 9/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa, Uholde Arriskuak Ebaluatzeko eta Kudeatzeko uztailaren 9ko 903/2010 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa, eta gaur egun tramitazio bidean dauden lanetan aurreikusitakoa, hau da, Uraren Euskal Agentziak eta kasuan kasuko arroetako Agintaritzek adosturik, tramitazio bidean dauden EAEko Mugapeetako Plan Hidrologikoetan aurreikusitakoa.

              3. LAParen Aldaketa honen lurralde antolaketako erregulazio hidrauliko eta hidrologikoaren oinarria, ibai ibilguek uholdeak eragiteko izan lezaketen arriskuaren inguruko azterketak egitea edo eguneratzea da. Azterketa horietan, ibilgu publikoen, hauen zorpen eta kontrol guneen, eta urak har ditzakeen eremuen mugaketaren kartografia egitea aurreikusi beharko da; eta, funtsezko xedapen gisa, lehentasunezko fluxu-eremuaren definizioa (9/2008 ED) jasoko da bertan.

                Azterketa horiek osatzeko, halaber, Uholde Arriskuei buruzko Aurretiazko Ebaluaketa egingo da, baita arrisku mapak eta uholde arriskua kudeatzeko planak ere, betiere 2007/60/CD Arteztarauari jarraituz eta 903/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Eta lan horiek, kasuan kasuko Uren Agintaritzak (URA-Ur Konfederazioak) burutuko ditu.

              4. Azterlan hidraulikoan egiteko loteslea izango da EAEn azterlan hidraulikoak diseinatzeko irizpide teknikoak izeneko dokumentuko metodologia. Berau EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren I. Aldaketaren araudiaren 2. eranskinean jaso da.

              5. Administrazio hidraulikoak baliozkotutako berariazko azterlanik egin ezean, urpean gera daitezkeen zonen erreferentziazko kartografia Uholde-arriskuko Zonaldeen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa izango da, uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan Uholde-arriskuko Zonaldeen Kartografiaren Sistema Nazionalik ez dagoenez, erreferentziazko kartografia Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa izango da.

                2. Berariazko araudia, uholdeen aurkako babesari buruz.

                2.1. Lurzoruaren erabilera erregimena, urak hartzeko arrisku mailaren arabera.

                Uraren Legearen testu bategineko 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Lur Legearen testu bategina onartzen duen 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, ekainaren 20koak, xedatutakoari jarraituz, lurzoruaren erabilerak antolatu egin ditu Lurralde Plan Sektorial honek, urak har ditzakeen eta segidako paragrafoetan zehaztuko diren eremu desberdinei begira betiere Uholde arriskua ebaluatzeko eta kudeatzeko 903/2010 Errege Dekretuak, uztailaren 9koak, 11., 12. eta 13. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera idatzitako uholde arriskuak kudeatzeko planek, LAP onartzeko garaian diotena baldintzatu gabe. Eta antolaketa horretan ez da aintzat hartu ez landa lurzoru izaera, ezta horretan hiritartze-lanen bitartez zertzen den eraldaketa lurralde eta hirigintza antolamenduaren indarrez babestuta egotea ere (ekainaren 20ko 2/2008 LEDko 12.2 artikulua).

                Urak har ditzakeen zabaldien barnean, bereizi egingo da urak har dezakeen zona eta lehentasunezko fluxu-eremua, betiere Jabari Hidrauliko Publikoaren Erregelamendua aldatzen duen 9/2008 Errege Dekretuak eta Uholde arriskua ebaluatzeko eta kudeatzeko 903/2010 Errege Dekretuak ezartzen duten definizioarekin bat.

                Bereizketa honen arabera bereizten da, ondoren, lurzoruen erabileraren eta urpean gera daitezkeen eremuetako jarduera hidrauliko eta hirigintzako esku-hartzeen erregulazioa, hurren datorren erregulazio-mailaketaren arabera:

                Lurzoruaren erregimen orokorra eta jarduerak urak har ditzakeen eremuetan (E.2.2).

                Lurzoruaren berariazko erregimena eta jarduerak lehentasunezko fluxu-eremuan sartuta dauden eta urak har ditzakeen eremuetan (E.2.3).

                Lurzoruaren berariazko erregimena eta jarduerak 100 urteko errepika-denboran uholdeek har ditzaketen eta lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo dauden eremuetan (E.2.4).

                Lurzoruaren berariazko erregimena eta jarduerak, 100 eta 500 urte bitarteko errepika-denborako uholdeek har ditzaketen eremuetan (E.2.5).

                2.2. Lurzoruaren erregimen orokorra eta jarduerak urak har ditzakeen eremuetan.

              1. Egun dauden hiriguneetan, eta batez ere Uholde Arrisku Garrantzitsuko Eremuen (ARPSI) barnean sartutako zonetan, eta pertsonak eta ondasunak babesteko egiturazko babes-jarduerak garatu behar direnean, Uholde Arriskua Kudeatzeko Planak kasuan kasuko herrirako ezartzen duen babes maila izango da. Aurreikuspen hau egin ezean, eta oro har, bideratze-lana diseinatuko da, hain zuzen hirigunea lehentasunezko fluxu-eremu berritik kanpo eta, ahal bada, 100 urteko errepika-denborako uholde-zonatik kanpo gera dadin.

                Edonola ere, uholde kontrako defentsa horiek diseinatzen direnean jarraitu egin beharko da ukitzen den ur-masaren egoera ekologiko ona lortzeko edo mantentzeko printzipioa, ibaiari ahalik eta espaziorik handiena emanez eta ibilguari eta ertzei, berriz, ahalik eta naturaltasunik handiena.

                Egiturazko babes-neurrien artean, kontuan hartu beharko da ibilguetan eta ibilgu-ertzetan dauden oztopo artifizialak (zubiak, betelan artifizialak, presa txikiak, etab.) ahal den neurrian kentzea edo murriztea.

              2. Arriskua Kudeatzeko Planak onartu ondoren, baimenerako txosten eta ebazpen guztiek bateragarriak izango dira plan haietan jasotako zehaztapenekin. Plan horiek indarrean ez dauden bitartean, txosten eta ebazpen horiek guztiek jaso egin beharko dituzte garatu behar diren etorkizuneko jardueren bateragarritasuna bermatzeko beharrezko kautelak.

              3. Urpean gera daitezkeen eremuei dagokienez ondorengo epigrafeetan garatzen diren lurzoruaren erabileraren mugen kasuan, egungo uholde arriskua hartuko da kontuan. Alor finkatuetan uholdeen prebentzioa jorratzeko egiturazko jarduerak garatu eta, horien ondorioz, gaur egun hiritartu gabe dauden guneetan arriskua murrizten bada, obra horiek egin ondoren ateratzen den izaera aplikatuko zaie.

              4. Ez da onartzen bideratze-lan berririk egitea, landa-lurzoruko hainbat eremutako uholde arriskua murrizteko helburu hutsez, hain zuzen Lur Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluaren arabera. Baimendu ahal izango diren bakarrak, eta aparteko kasu gisa, lehendik dauden etxebizitzak, eraikinak edo azpiegiturak babesteko lan txikiak izango dira, betiere horien funtzionalitatea babesteko edota duten arriskua arintzeko, eta aurreko paragrafoan ezarritako baldintza berberei jarraiki.

                D.2.1 epigrafean xedatu den moduan, Lehentasunezko Interes Naturalistikoko Zonatzat definitutako ibilgu batek zeharkatzen badu uholde-arriskua duen hiri eremu finkatu bat, aukera egongo da arrisku hori arintzen edo murrizten duten egiturazko jarduerak garatzeko, beharrezko prebentzio-, zuzentze- eta konpentsazio-neurriak hartuz, eta egiturazko jarduera horiek ingurumenarekiko ahalik eta errespeturik handienez diseinatzen saiatuz.

              1. Oro har, ez da garajerik edota sotorik egingo urpean gera daitezkeen eremuetan. Horrelakoak baimentzeko baldintzak betetzen badira, itxitura estankoz irazgaiztuko dira, haizebideak eginez uholde-kotatik gora, eta sarrerako atalasea ere kota horretaraino igoz, bai arrapalak bai eskailera-mailak baliatuta. Edonola ere, saihestu egingo dira lurzoru- edo kale-arrasetik beherako kotan dauden egoitza, industria edo merkataritza erabilerak, arraste, diluzio edo infiltrazioaren ondorioz giza osasunarentzat eta inguruarentzat kaltegarri gertatu ezin diren ondasun edo substantziak biltzeko edo gordetzeko izan ezik.

                2.3. Lurzoaren berariazko erregimena eta jarduerak lehentasunezko fluxu-eremuan sartuta dauden eta urak har ditzakeen eremuetan.

              1. Irizpide orokor gisa, lehentasunezko fluxu-eremuei atxikitako ibai-inguruak babestu egingo dira hirigintzako erabilera intentsibo, eraikuntza-okupazio eta egitura-barneko elementuetatik; ibai-inguruneari dagozkion erabilerak salbuespena izango dira.

                Lehendik dauden hiri ezarpenen kasuan, kentzeari desegoki irizten bazaio hirigintzaren aldetik, edota maila sozial edo ekonomikoan onartezin, uholdeen kontrako babes-jarduera bideragarri guztiak garatuko dira, bai oztopo hidraulikoak kenduz izan, bai ibilguen huste-ahalmena handituz edota babes-obra egingarriak eraikiz izan.

                Lehentasunezko fluxu-eremuan dauden hiri-bilbe eraikietan eraberritze-lanak ahalbideratuko dira, betiere jarduera horiek hirugarrenei uholde-arriskua areagotzen ez badiete (500 urteko birgertatze-aldian ur-lamina ezingo da 10 cm baino gehiago igo), eta inguruko eremuetan uholdeen aurka babesteko ekintza posibleak baldintzatzen ez badituzte; eta, ahal dela, inguruneko uholde-arriskua gutxitzea lortzen bada.

                Ageriko bideraezintasunik ezean, lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo geratuko da eremu berria, eta eremuko urbanizazioak 100 urteko eta ahal dela 500 urteko birgertatze-aldia baino uholde-kota maila altuagoa izango du. Ageriko bideraezintasunik sortuz gero, bizitegi-erabilerarik izatekotan, 500 urteko birgertatze-aldiaren uholde-kotaren gainetik kokatuko dira.

              2. Lehentasunezko fluxu-eremuan sartuta dauden eta urpean gera daitezkeen lurzoruen erabilera erregimen orokorra honakoa izango da:

                Lehentasunezko fluxu-eremuan baimendutako erabilerak egokitu egingo zaizkio Jabari Hidrauliko Publikoaren Erregelamenduaren 9.2 artikuluan xedatuari, eta uholderik gertatuz gero kalterik hartuko ez duten erabilerak eta gune horren huste-ahalmena nabarmen murriztuko ez dutenak izango dira, hala nola:

              1. Nekazaritzako erabilerak: nekazaritzako lurrak, larreak, baratzezaintza, mahasgintza, soropilak, basogintza, aire libreko mintegiak eta baso-landaketak.

              2. Ukuiluratu gabeko abeltzaintza erabilera.

              3. Laket-erabilerak, publikoak eta pribatuak: parkeak eta lorategiak, golf zelaiak, kirol pistak, atsedentokiak, igeriketarakoak, ehizarako natur erreserbak, ehiza edo arrantzako barrutiak, txango edo ekitazio zirkuituak; kanpoan geratzen dira instalazio horien, hala dagokionean, osagarri diren ibilgailuetarako aparkalekuak.

              4. Ingurunearekin lotutako erabilerak, hala nola, ibaiertzeko ekosistemaren kontserbazioa, gaitasun hidraulikoarena, drainatze iraunkorra, zaintza eta salbamendu jarduerak.

              5. Ibaiaren husteko ahalmena nabarmen murriztea ekidingo duten komunikazio-azpiegituren eta lurpeko kanalizazioen gurutzaguneak.

                Oro har, ez dira baimenduko honako hauek:

              1. Bizitegi erabilera berriak, kanpaldiak barne.

              2. Eraikin berriak, erabilera edozein dela ere.

              3. Lehendik dauden eraikinak konpontzeko lanak, oinplanoan duten okupazioa edo bolumena aldatzea badakarte, edota eraikinen erabilera aldatzea, horrek uholde kasuan kalteak jasateko arriskua areagotzen duenean.

              4. Argiak ez diren berotegiak, itxiturak eta hesiak, hala nola edozein motatako fabrikako murruz egindako itxiturak.

              5. Mota guztietako betelanak, edozein motatako hondakin-materialen metaketak, are gehiago hustubidearen sekzioa nabarmen murrizten dutenean, Jabari Publiko Hidraulikoa kutsatzea edo andeatzea ekar dezaketenean, edo flotatu edo arrastatuak izan daitezkeelarik drainatze-lan, zubi eta abar ixtea eragin dezaketenean.

              6. Ikastetxeak edo osasun zentroak, zaharren edo urritu fisiko edo psikikoen etxeak, suhiltzaile parkeak, babes zibileko zerbitzuen instalazioak, gasolindegiak, abeletxeak eta animalia haztegiak.

              7. Ibaiaren paralelismoa helburu izanik diseinatzen diren azpiegitura linealak, saneamendu- edo hornidura-instalazio edo lurpeko kanalizazioak salbu. Kasu horietan, edonola ere, irtenbide bideragarririk egon ezean, jabari publiko hidraulikoaren zortasun-zonatik kanpo egingo dira.

              8. Ibilgailuen aparkalekuak, gainazalekoak izan ezik. Kasu horretan, erliebea edo husteko ahalmena ez dute kaltetuko, ez du eraikinik izango eta uholde kasurako abisu-sistema eta ibilgailuak kentzeko sistema izango du.

              1. Aparteko kasu gisa, eta onarpenaren unean uholde arriskua kudeatzeko planek ezartzen dutena bete beharko delarik, lehentasunezko fluxu-eremuan hirigintzako aprobetxamendu berriak onartu ahal izango dira, Lurzoruari buruzko testu bategina onartzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua indarrean sartzen den unean Lurzoruaren Legeak berak 12.3 artikuluan definitzen duen urbanizatu egoeran dauden lurzoruetan, baldin eta ondoko balizko hauetakoren bat bada:

                1. Alde batean edo bietan eraikuntza finkatuko mehelinak dauzkaten orubeak, edota lehendik dagoen lurzoru urbanizatuaren barnean erabat sartutako orube isolatuak.

                2. Eraikuntza zaharkituko hiri eremuak, horietan erabateko hiri birmoldaketa gara daitekeenean, erabilera aldatuta edo aldatzeke, eta birmoldaketa horren bidez lor badaiteke urpean geratzeko arriskuaren aurreko baldintzak hobetzea, bai oztopo hidraulikoak kenduz, ibai ibilgua handituz edota inguruko drainatze-baldintzak oro har optimizatuz; birmoldaketa lan horien bidez bermatu egin beharko da ez dela nabarmen areagotuko (ur-laminaren igoera 10 cm-tik gorakoa izatea 500 urteko errepika-denborako uholdearen kasuan) inguruak urpean geratzeko duen arriskua.

                  Kasu bi horietako edozeinetan, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 9. artikuluan (urtarrilaren 11ko 9/2008 Errege Dekretua) ezarritakoarekin bateragarriak diren moduan aplikatu ahal izango dira salbuespen horiek, ez bestela, lehentasunezko fluxu-eremuari dagokionez; eta, horretarako, bermatu egingo da bete egiten direla legedi aplikagarriak jasotzen dituen alderdi eta kudeaketa-neurriak, halako moduan ezen kasu horietan xedatzen diren eraikin edota erabilerek bete egin beharko baitituzte baldintza hauek:

                  Inguruak urpean geratzeko duen arriskua nabarmen ez areagotzea, eta hirigunean uholdeen kontra garatzen diren defentsa-jarduerak ez baldintzatzea.

                  Bizitegi erabilerak puntu horretako lehentasunezko fluxu-eremuaren uholde-kota arriskutsutik gora kokatzea.

                  Betetzea, hala dagokionean, Uholde Arriskuak Kudeatzeko Planean kasuan kasuko herrirako ezarritako irizpideak eta prebentzio neurriak. Horrelakorik ezean, edo aipatutako plana garatzen ez den bitartean, ezinbestekoa izango da xehetasunezko azterketa hidrauliko bat egitea, arrisku errealaren egoera zehazteko eta uholde arriskuaren aurrean segurtasun neurriak definitu ahal izateko. Segurtasun neurri horiei dagokienez, besteak beste E.3 eta E.4 epigrafeetan proposatutako neurriak kontuan hartzea komeni da.

                  Betetzea lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloan eskumena duten agintariek ezarritako arriskuaren prebentziorako neurriak, hain zuzen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluaren eta Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 artikuluaren indarrez ezarriak.

                  Pertsonak eta ondasunak babesteko plan bat izatea, eskatzen den baimenerako berariazko plan bat, eta honek babes zibilaren arloan eskumena duen administrazioak emandako aldeko txostena izatea.

                  Ez izatea arraste, diluzio edo infiltrazioaren eraginez giza osasunarentzat eta ingurunearentzat (lur, ur, landaretza edo faunarentzat) kaltegarriak izan daitezkeen produktuak biltzen, eraldatzen, manipulatzen, sortzen edo isurtzen dituzten instalazioak, ezta ikastetxe edo osasun zentro, zahar edo urritu fisiko edo psikikoen etxe, suhiltzaile parke, babes zibileko zerbitzuen instalazio, gasolindegi, araztegi, estazio elektriko, abeletxe eta animalia haztegiak ere, besteak beste.

                  Baimena eskatzen duenak berariaz adierazi beharko du ezagutzen eta bere gain hartzen duela eraikin berrian dagoen arriskua, horren babeserako hartzeari egoki irizten dien neurri osagarriez gain.

                  Baldintza hauek guztiak betez lehentasunezko fluxu-eremuan eraikitzeko egiten diren eskaerak Jabetzaren Erregistrora igorriko dira, dagokien orrian inskribatuta gera daitezen, eskaeraren gai den finkaren gaineko jabari-baldintza gisa.

                  2.4. Lurzoruaren berariazko erregimena eta jarduerak 100 urteko errepika denboran uholdeek har ditzaketen eta lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo dauden eremuetan.

                  1. Landa-eremuetan eta gaur egun urbanizatuta ez dauden zonetan.

                    Irizpide orokor gisa, eremu hauetan berezko uholdegarritasunarekin bateragarriak diren erabilerak baino ez jorratzea komeni da.

                    Oro har, zona hauetan ez da onartuko, beraz, eraikuntza eta hirigintza erabilera berririk, ez azpiegitura-elementu puntualik, ez arroarekiko paraleloan egongo den azpiegitura linealik, ezta horiek ahalbidetzeko lurraren morfologia aldatzeko jarduerarik ere (bideratze-lanak, betelanak, etab.), non eta ez diren Plan honen aurretik lurzoru hiritar edo hiritargarritzat sailkatutako lurzoruak edota dagokion LPPn programatutako lurralde mailako hirigintzako garapen berriak.

                    Zona hauetan gauzatzen diren hirigintzako eraikuntza garapen berriek hainbat baldintza orokor bete behar dituzte, honakoak:

                    100 urteko errepika-denborako uholde eremuko hirigintzako eraikuntza garapenen kasuan, lehentasunezko fluxu-eremutik kanpokoetan, xehetasunezko ingurune azterketa hidrauliko bat beharko da, jarduera hori egingarri bihurtuko duten neurri zuzentzaileak zehazteko eta justifikatzeko. Edonola ere, neurri horiek onargarriak izan beharko dute ingurumenaren aldetik, eta ez dute inguruan lehendik dagoen urpean geratzeko arriskua areagotu behar.

                    Irizpide orokor gisa, eraikin berriak 500 urteko errepika-denborako uholdea iritsiko ez den kota batean egin beharko dira.

                    Lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo dauden eta urpean gera daitezkeen area hauetan hirigintzako garapen berriak baimentzen badira eta horiek pertsonak biltzea badakarte, ebakuazio protokolo bat prestatzea eta onartzea eskatu ahal izango da, uholdea gertatuz gero nola jardun jakiteko eta uholdeek eragin ditzaketen kalteak estaltzeko aseguruak egiteko.

                    Dagoeneko E.2.2 epigrafean aipatutako bestelako zehaztapenak.

                    Edonola ere, gune horietan ezinbesteko azpiegitura publikoak ezartzea ekidingo da, hala nola, ospitaleak, suhiltzaile-parkeak, segurtasun publikoa edo larrialdietarako depositoak, horietan uholde handien larrialdi-egoeratarako sarrera bermatu behar baita.

                  2. Dagoeneko urbanizatutako edota hirigintza aldetik neurri batean garatutako eremuetan.

                    Irizpide orokor gisa, eremu hauetan ahalegina egingo da lehendik dauden eraikinak eta hirigintzako erabilerak mantentzeko, eta neurri zuzentzaileak hartuko dira, uholde arriskuaren gainean jardun ahal izatearren. Azterketa hidraulikoak egingo dira ibai-tarte garrantzitsuenetan, eta ebaluatu egingo dira jarduera integratu eta progresiboetarako dauden aukerak. Aukera hauen oinarrian, oztopo hidraulikoen ondorioak kentzea edo murriztea, ibilguetako drainatze-sekzioak handitzea, ertzetan zehar defentsa-obrak jartzeko dauden aukerak jorratzea edo, azkenik, eraikinak zona seguruagoetara aldatzeko lanen kudeaketa egongo dira.

                    Zona hauetan saihestu egingo da, halaber, funtsezko azpiegitura publikoak ezartzea, hala nola ospitaleak, suhiltzaileak, segurtasun publikoa edo larrialdiko gordetegiak, uholde handiek eragiten dituzten larrialdi egoeretan horietara iristeko modu segurua eduki behar baita; eta hala dagokionean ebaluatu egingo da dauden instalazioak lekuz aldatzeko aukera, neurri zuzentzaileak harturik ere ezinezkoa bada egun jasaten duten uholde arriskua kentzea edo arintzea.

                    Alor hauetan hirigintzako garapen berriak baimendu ahal izango dira, baina komeni da urbanizazioa eta kalte handienak izan ditzaketen erabilerak 100 urteko errepika-denborako uholdearen kotatik gora egitea, gutxienez, edo, ahal delarik, 500 urteko errepika-denborako uholdearenetik gora, betiere E.2.2 epigrafean dagoeneko jasotako bestelako zehaztapenak betetzeaz gain.

                    2.5. Lurzoruaren berariazko erregimena eta jarduerak, 100 eta 500 urte bitarteko errepika-denborako uholdeek har ditzaketen eremuetan.

                    Eremu hauetan, berezko uholde arriskuarekin bateragarriak diren erabilerak jorratzea komeni da. Dena den, eta batez ere dagoeneko urbanizatuta dauden edota neurri batean hirigintzaren aldetik garatuta dauden eremuetan edota, hala dagokionean, kasuan kasuko lurralde plan partzialak zehazten duenetan, hirigintzako jarduera berriak edo azpiegitura linealak ahalbidetu ahal izango dira (komunikazioak, azpiegitura puntualak, etab.), ondoko baldintza hauek betez gero:

                    Saihestu egingo da kalteak izan ditzakeen zerbitzu edo ekipamendurik edota funtsezko azpiegitura publikorik jartzea, hala nola ospitaleak, ikastetxe edo osasun zentroak, zahar edo urritu fisiko edo psikikoen etxeak, kanpalekuak, suhiltzaile parkeak, babes zibileko zerbitzuen instalazioak edo antzekoak.

                    Dena den, eta aparteko kasu gisa, onartu ahal izango dira 500 urteko errepika-denborako uholdeari dagokion ur-laminaren kotatik gora jartzen direnean eta uholde handiek eragindako larrialdi egoeretan horietara iristeko modua bermatuta dagoenean.

                    Bestelako aprobetxamenduetarako, hirigintzako garapena edota komunikazio azpiegiturak eta beste azpiegitura batzuk egitea baimendu ahal izango da, urak azpian hartzerik ez duen kota batean ahal dela, baldin eta lan hauek eginezinak ez badira maila teknikoan eta ekonomikoan; izan ere, kasu horretan neurri zuzentzaile isolatuak hartu ahal izango dira, arriskuaren gainean jardun ahal izateko. Neurri zuzentzaile horien helburua pertsona eta ondasunen gaineko kalteak minimora eramatea izango da, eta lehendik dauden eraikinek kalteak jasateko aukera desagerraraztea; horretarako egiturazko hobekuntzak planteatu ahal izango dira eraikinetan, sarbideetan eta bideetan oro har.

                    Neurri zuzentzaileen proiektuak justifikatzeko, ingurune azterketa hidrauliko zehatz bat eskatu ahal izango da; honexek zehaztu eta justifikatu beharko ditu kasuan kasuko jarduera egingarri bihurtuko duten beharrezko neurri zuzentzaileak, kalteak murrizteko edota kalteak jasateko arriskua deuseztatzeko sartutako hobekuntzekin batera. Era berean, E.2.2 epigrafean zerrendatutako zehaztapen orokorrak jaso eta beteko dira.

                    Edonola ere, neurri horiek onargarriak izan beharko dute ingurumenaren aldetik, eta ez dute inguruan lehendik dagoen urpean geratzeko arriskua areagotu behar.

                    3. Jarduera hidraulikoei buruzko berariazko araudia.

                    Ibaiertzetan gauzatzen diren jarduera hidraulikoak egokitu egingo zaizkie kasuan kasuko mugapearen plan hidrologikoak ezarritako arauei, eta baita Lurralde Plan Sektorialaren Aldaketaren Araudiko E kapitulu honetako epigrafeetan ezarritako zehaztapenei ere oro har.

                    Irizpide orokor gisa, ez da estaldurarik baimenduko 0,5 km2-tik gorako drainatze-arroa duten ibai-tarteetan. Zifra honetatik beherako isurtze-arroa duten ibilguetan ere saihestu egingo dira bideratze-lan estaliak, solido eta flotatzaileen arraste aurreikusten denean, zeharo ezinbestekoa den kasuetan izan ezik; horrelakoetan, baina ezinbestekotasun hori behar bezala justifikatu beharko da.

                    Aurrekoari loturik, 1 km2-rainoko arroko ibilguak estaltzea baimendu ahal izango da, azpiegitura estrategikoen kasuan eta urbanizazio intentsitate handiko eremuetako arro-buruen kasu berezian, betiere aurrez justifikatuta ingurumenarekiko hain kaltegarria ez den eta arrisku gutxiago dakarren beste aukera bideragarririk ez dagoela. Horrelakoetan, sekzioa bisitagarria izango da, 2 m garai x 2 m zabal hartuz gutxienez.

                    Lehendik dauden estaltze-lan edo galerien kasuan, aztertu egingo da horrelakoak kentzeko aukera eta, ahal den guztietan, estaldura horien ordez aire zabaleko ibilguak lagako dira.

                    Dauden estaldurak pixkanaka kentzen joateko ahalegina egingo da, batez ere 5 km2-tik gorako drainatze-arroak dauzkaten ibilguen kasuan; eta hiri garapen intentsiboa dagoeneko oso finkatuta dagoen 5 km2-tik beherako drainatze-arroen kasuan, behar bezala dimentsionatuko dira egun dauden estaldurak. Kentzeko aukerak lehentasuna izango du, neurri txikiegiak direla eta zonako uholde arriskua areagotzen dela egiaztatzen denean.

                    Oro har, galarazita dago 1 km2-tik gorako isurtze-arroa duten ur ibilguak alteratzea Kantauri isurialdean, eta 2 km2-tik gorakoa dutenak isurialde mediterraneoan, non eta alterazio hori beharrezkoa ez den hiri eremuetako uholde arriskua murrizteko, uholde arriskua kudeatzeko planean dagokionean jasota ez dagoen, edota agintaritza hidraulikoak baimentzen ez duen. Era berean, baimendu egingo da trazatua alteratzea, alterazio horren helburua ibilguaren naturaltasuna areagotzea denean; betiere, administrazio hidraulikoaren baimena beharko da aurrez.

                    Urbanizazio prozesuetan edo ibarrak bete eta berdintzeko jardueretan, 1 km2-tik beherako isurtze-arroko ibai ibilguei eragiten badiete Kantauri isurialdean eta 2 km2-tik beherakoei isurialde mediterraneoan, eta ibilguaren trazadura errektifikatzea planteatzen bada, alternatiba hidraulikoei buruzko azterketa bat beharko da, errektifikazio horren egokitasuna eta beharra justifikatzeko, eta baita ingurumenaren gaineko eraginak zuzentzeko azterketa bat ere isurtze-arro osoari dagokionez.

                    1 km2-tik beherako arroa duten ur ibilguak alteratzeko, jarduera justifikatzen duten alternatiba azterketak egin beharko dira, eta prebentzio, zuzentze eta konpentsazio neurri egokiak hartu beharko dira.

                    Salbuespen gisa, 2 km2-rainoko ur ibilguak alteratu ahal izango dira Kantauri isurialdean, eta 3 km2-rainokoak isurialde mediterraneoan, azpiegitura estrategikoak eta eskualde mailako hirigintzako jarduerak badira eta hauek dagokien Lurralde Plan Partzialean horrela definituta badaude. Kasu horietan, alternatiba azterketa bat egitea eskatu ahal izango da, jarduera justifikatzeko eta esku-hartzetik ondoriozta daitezkeen ingurumen afekzioak eta arlo hidraulikoari eta urbanistikoari lotuak ebaluatzeko. Alternatiba azterketa horrek proposatu egin beharko du hala badagokio ematen den baimenean jasoko diren beharrezko prebentzio, zuzentze eta konpentsazio neurriak hartzea.

                    Ibilgu ertzak tratatzeko eta, hala badagokio, horiek errektifikatzeko hirigintzako garapen berri baten eremuan, ingeniaritza naturalistikoko konponbide bigunak jorratzea proposatzen da (ezponda berdeak, landareztatzeko moduko harri-lubetak, ibilgu bikoitzak, etab.), uholdeen prebentzioa eta ibaiertzeko landaretzaren kontserbazioa bateragarri egiteko eta, horrela, ibaien funtzionalitate ekologikoa bultzatzeko. Zona horietan, ibilgu bikoitzeko formulak erabiltzea komeni da, ibaiko ur maila baxu dagoeneko baldintzetara hobeto egokitzen direlako eta ibai dinamika hidraulikoarekiko moldagarriak direlako.

                    4. Drainatzeari buruzko beariazko araudia hiritartatzeko eremu berritan.

                    Urbanizazio, industrialde, hirigintzako garapen eta azpiegitura linealek, mozten dituzten arroetako drainatzean alterazioak eragin baditzakete, drainatze iraunkorrerako sistemak sartu beharko dituzte (zoladura iragazkorrak erabiltzea, ekaitz-andel edo -dispositiboak, etab.), hain zuzen bermatzearren aurreko egoerarekin alderaturik gerta daitekeen jariatze-igoera konpentsatu ahal izango dela, edo modu egoki batez atera, edo hutsaren hurrengoa izango dela.

                    Komunikabideetako zeharkako drainatzeetan ezin zaio ibar bati erantsi arro propioaren azaleraren % 10 baino handiagoko isurtze-eremurik. Baldintza hori bete ezean, handitu egin beharko da ibar hartzaileko ibilguak duen huste ahalmena, 500 urteko errepika-denborako uholdearekin ez dadin egungo egoerarekiko gain-igoerarik gerta.

                    Arro-buruetako (5 km2-tik beherako isurtze-arroa) plangintza edo hirigintzako okupazio berriko prozesuetan eta beste kasu batzuetan, arroaren ezaugarriak direla eta beharrezko irizten zaion guztietan, azterketa hidrologiko-hidrauliko bat egitea eskatu ahal izango da, horren bidez justifikatzearren azalera bat irazgaizte-urbanizatzeak eragin dukeen jariatze-igoera ez dela adierazgarria izango, edo beharrezko neurri zuzentzaileak hartu direla egungo huste ahalmena ez murrizteko ibaian beherako arro osoan zehar, 500 urteko errepika-denborako uholdeen kasuan.

                    Azterketa hidrologiko-hidrauliko hau eskatu ahal izango da, edonola ere, jarduera berriaren azalerak arroko azalera osoaren % 25 behintzat hartzen duenean.

                    Azterketa hidrologiko-hidrauliko horretan zehazten diren beharrezko obrak jaso egin beharko dira hiritartze jarduketaren garapenean, eta jarduketa hori martxan jarri aurretik amaitu beharko dira.

            6. Hirigintza osagaiaren araberako berariazko araudia.

              1. Landa esparruko ertzetarako berariazko araudia.

              1. Hirigintza-osagaiaren arabera landa-esparruko ertz gisa hartutako ertzetan, ibilgu publikoaren mugarekiko edo itsasertzeko barruko mugarekiko gutxienekiko atzerapena errespetatuko da. Honakoa izango da atzerapen hori:

                50 metro urtegiekiko eta 100 km2 baino arro isurle handiagoa duten ibai-tarteekiko (III, IV, V eta VI mailako ibai-tarteekiko).

                30 metro 10 eta 100 km2 arteko arro isurlea duten ibai-tarteekiko (I eta II mailako ibai-tarteekiko).

                15 metro 1 eta 10 km2 arteko arro isurlea duten ibai-tarteekiko (0 mailako ibai-tarteekiko).

                Isurketen eta 1 Km² baino arro isurle txikiagoa duten ur-ibilguen kasuan (00 mailako ibilguen kasuan), Uren Legean ezarritakoa izango da aplikatzekoa.

                Lur naturala aldatzen duen esku-hartze orotan aplikatuko da atzerapen horiek (edozein motatako eraikinetan, instalaziotan edo eraikuntzatan, finkoetan zein desmuntagarrietan; lur-berdintzeetan; lur-higiduretan, eta abar). Salbuespenak izango dira nekazaritzari, baso-lanei, herri-lanei eta azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo behar bezala justifikatutako kultura-ondarea babesteko ekintzei dagozkienak.

                Edonola ere, itsasotik datozen urek kaltetu dezaketen eragin-zonan egingo diren jardueretarako, kontuan hartuko dira uztailaren 28ko Kostari buruzko 22/1988 Legeak ezarritako legezko zortasunak eta baimenak.

                Dena den, aurretik dauden baserrietarako eraikin osagarriak eraikitzeko kasuan eta lehentxeago adierazitako zerrendetatik kanpo eraiki ezin daitezkeela frogatzen denean, udal-plangintzak eraikuntza hori zein baldintzatan gauzatu ahal izango den ezarri ahal izango du. Haatik, ezin izango da aurretik dagoen eraikina baino gehiago hurbildu ibilgura.

                1. puntuan ezarritako muga orokorren osagarri gisa, ibilguen aldeetako bakoitzean 100 metroko zabalerako zerrenda batean, lurzoru urbanizaezinaren berezko eraikuntzak, jarduerak eta lurzoruaren erabilerak soilik onartuko dira.

              1. Lehentasuneko interes naturalistikoko zonetan edo ondo kontserbatutako landaredia duten zonetan kokatutako landa-esparruko ertzetan egin behar den edozein esku-hartzek egungo baldintza naturalak alda baditzake, ingurune fisikoaren ezaugarriak kontserbatuko direla bermatu beharko da. Ingurune naturala, eta hala badagokio, interes kulturaleko ondarea ahalik eta gehien errespetatzea eskatu beharko da beti, baita sor daitezkeen inpaktuak zuzentzeko neurriak hartzea ere 1. puntuan ezarritakoari jarraituz.

              2. Ez da landa-esparruko ertzak dituzten ibilguen trazadura aldatuko, ez da trazadura hori estaliko, ezta artifizialki errektifikatuko ere. Haatik, agintaritza hidrauliko eskudunak erabaki ditzakeen uholdeak prebenitzeko jardunak edo obra publikoak eraikitzeko jardunak salbuetsiko dira. Kasu horretan, sor daitezkeen eraginak zuzentzeko azterlana gaineratu beharko da proiektuari, eta E atalburuaren erregulazioarekin bat etortzea. Oro har, kasu horietan ingeniaritza biguneko irtenbideak garatzen ahaleginduko da, eta ur-bazterreko landaredia galtzea, ur-lamina gehiegi zabaltzea eta sakabanatzea eta ibaiaren ohea homogeneizatzea saihestuko da.

              3. Arro-buruetan eta, hala dagokionean, geldoetarako zelaigune edo isurtegiak sortzea ahalbidetzeko, 1 km2-tik beherako isurtze-arroetako erreka eta isurketak errektifikatzea onartu ahal izango da Kantauri isurialdean, eta 2 km2-tik beherakoen kasuan isurialde mediterraneoan, betiere E kapituluak jasotzen duen erregulazioarekin eta eskumena duen agintaritza hidraulikoak ezartzen dituen baldintzekin bat. Edonola ere, isurtze-arro osoari buruzko azterketa hidrologiko bat beharko da, zuzentze neurrietarako proiektu batekin batera.

              4. Plan honetan ezarritako ertzen erregulazioari dagokionez, hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten ertz gisa hartu ahal izango dira landa-esparruko ertzak, betiere hirigintza-garapenari ekiteko bertako lurzorua hiri-lurzoru gisa edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen diren unetik.

                Sailkapen berri horrek D kapituluan lehentasuneko interes naturalistikoko zona bateko ertz batean eragina badu, hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duen ertz gisa eta ondo kontserbatutako ur-bazterreko landaredia duen ertz gisa hartuko da.

                Era berean, udal-plangintzak ibilguarekin muga egiten duen esparruren bat landagune gisa kalifikatzen badu, ibilgu horren ertzak esparru garatuetako ertz gisa hartu ahal izango dira Plan hau aplikatzeko ondorioetarako araudi honen B.4. puntuko esparru garatuetako ertzen paragrafoan adierazitakoari jarraituz.

                2. Hiri arteko komunikazio azpiegiturek okupatutako ertzetarako berariazko araudia.

              1. Landa-esparruko ertzetarako ezarritako gutxieneko atzerapen-erregimena aplikatuko da hirigintza-osagaiaren arabera hiri arteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako ertzetan. Dena den, kasu horretan, hiri arteko komunikazio-sare orokorrei dagozkien azpiegiturak ezartzearen ondorioz ingurune naturalean sortzen diren eraginak bere egin beharko dira.

                Nolanahi ere, azpiegituraren entitatea ikusita, udal-plangintzak Plan honek ezartzen dituen mugak ezabatu ahal izango ditu, legeria sektorialaren bitartez azpiegiturak ezar ditzakeen mugen mesedetan.

              2. Hauek dira herri-lanek eta hiri arteko komunikazio-sare orokorreko elementuek ibilguekiko bete beharreko atzerapenaren irizpideak:

                Dagokion mugapeko plan hidrologikoan eta E kapituluko araudian horretarako jasotzen diren arauetan bildutako irizpideak.

                Uren Legean ezartzen den 5 metroko eta Kosta Legean 6 metroko zortasun-zerrendari eustea, salbuespenezko ezintasuna salbu.

                Interes naturaleko elementuak eta ur-bazterreko landaredia kontserbatzea, bereziki justifikatutako ezintasuna salbu.

              3. Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizko aireportuen Sistema Orokorren esparruan, onartutako erabilera aireportuen erabilera publikoa baino ez da izango, eta bertan lehenetsiko dira aeronautikari buruzko xedapenak eta, zehazki, aipatu aireportuetako Plan Zuzentzaileetan jasotakoak. Halaber, aireportuen inguruetan baimendu daitezkeen eraikuntza edo instalazioek ezingo dute urratu zortasun aeronautikoari buruz indarrean dagoen legeria.

                Portuetako Sistema Orokorren alorrean, onartutako erabilera dagozkion zerbitzuguneetan indarrean dauden zonakatze eta aruadiak xedatutakoa izango da.

                3. Esparru garatuetako ertzetarako berariazko araudia.

              1. Ertzen zona honen erregulazioan, ibaia ibai gisa hartzeaz gain hiri-paisaian garrantzi handia duen elementutzat hartzen da, baita ingurune naturala hirien barruan integratzeko bitarteko paregabetzat ere.

                Helburu hori bateragarria izango da uholdeak prebenitzeko egingo diren esku-hartze hidraulikoekin eta ibaien ibilguetatik hurbil dauden interes kulturaleko ondare-elementuen zaintza bermatzeko diseinatuko diren konpromisozko irtenbideekin.

              2. Esparru garatuetako ertzetan eraikuntzak bete beharreko gutxieneko atzerapenak eraikuntzaren eta ibaiaren artean behar besteko zabalera izango duen espazioa bermatuko dute. Horrela, bideragarriak izango dira uholdeen aurka babesteko beharrezkoak izan daitezkeen etorkizuneko ubideratze-lanak. E atalburuko araudiaren arabera.

                Bi egoera bereizi planteatu dira:

                Mugatuta dauden ibai-tarteetan, edo ubideratze-lanak eginak dituzten edo ubideratze-lanak proiektatuta eta definituta dituzten ibai-tarteetan, ibilguaren lerroa finkatuta dagoenez gero, zehatz-mehatz definitu ahal izango dira eraikuntzaren atzerapenak.

                Ubideratze-lanak eginak ez dituzten eta oraindik proiektatuta ez dituzten ibai-tarteetan, eraikuntzaren atzerapenak gaur egungo ibilgu publikoaren kanpoko lerrotik kalkulatuko dira.

                Garatuetako esparruetako ertzetako eraikuntza berri osorako, honakoak dira eraikuntzak ibilgu publikoaren muga-lerroarekiko bete beharreko gutxieneko atzerapenak, arro isurlearen azaleraren arabera:

                1. Kantauri isurialderako eta isurialde mediterraneoko ibai-ibilguetarako, Ebro ibaiaren salbuespenaz.

                  (Ikus .PDF)

                  (*) edo itsasertzeko barrualdeko muga.

                2. Ebro ibaiaren ezkerreko ertzerako, Arabatik igarotzen den zatian:

                  Eraikuntzaren gutxieneko atzerapena:

                  Bideratze-lerro zehaztuaz = 30 m.

                  Mugatu gabeko ibilgu-lerroaz = 50 m.

                  Eraikuntzaren gutxieneko atzerapena industrialdeetan = 50 m.

                  Ubideratutako ibai-tarteetan, ubideratze-hormaren koroapenetik neurtuko dira gutxieneko atzerapen horiek; ubideratuta ez dauden tarteetan, aldiz, ohiko gehieneko ur-goraldietatik edo mugatze-lerrotik neurtuko dira. Berriztatzeko jardunetan, eta gaur egun dagoen ubideratzea eta ezabatzea ekarriko duen eragiketa integratua egin behar denean, Plan honen atzerapen orokorrak bete beharko dira, betiere ubideratzea edo mugatze-lerroa definitua ez duen esparru garatuetako ertzei dagokienez.

                  Gutxieneko atzerapen horiek lotesleak izango dira eraikuntza berrirako eta adierazleak izango dira gaur egun dagoen eraikuntza kontserbatzeko, birmoldatzeko edo ordezkatzeko eragiketetarako. Proposamen hori indarrean izango da lurzoru zehatz bakoitzaren berariazko hirigintza-sailkapena edozein izanik ere. Haatik, lurzoru urbanizagarrietan atzerapen-zonak tokiko sistemarako nahitaezko eta doako lurzoru lagapentzat hartu ahal izango dira.

                  Atzerapen hauen eta uholdeen prebentzioari buruzko E paragrafoan zehaztutakoa betetzeko beharrezkoen artean alderik izanez gero, zorrotzena nagusituko da.

                  Isurketa edo ibilgu txikietarako gutxieneko atzerapenen antolaketa Uraren Legeko xedapenei jarraiki erregulatuko da.

                  Edonola ere, itsasotik datozen urek kaltetu dezaketen eragin-zonan egingo diren jardueretarako, kontuan hartuko dira uztailaren 28ko Kostari buruzko 22/1988 Legeak ezarritako legezko zortasunak eta baimenak.

              3. Eraikuntza berrirako ezarritako atzerapenen taula orokorrera egokitzen ez diren esparru garatuetako ertzen kasuan, zehatz-mehatz finkatu eta justifikatu beharko dira udalerri bakoitzeko plangintza orokorrean eraikuntzek ibilguarekiko bete behar dituzten gutxieneko atzerapenak, betiere honako irizpide orokor hauen arabera:

                Funtzionamendu hidraulikoaren identifikazioa eta justifikazioa, udalerriko hiri-esparruak zeharkatzen dituzten ibilgu guztietako estalietako eta irekietako uholdeei aurrea hartzeko neurriei dagokienez.

                Hiri-bilbe finkatuetako eraikuntzen atzerapena:

                Ibilguek hirigune historikoetan dituzten ertzetan Plan Bereziaren araberako atzerapenak aplikatuko dira.

                Oro har, hirigintza finkatua duten ibilguaren ertzetan, eraikuntzaren atzerapenak bat etorri ahal izango dira aurretik dagoen eraikuntzarekin, baldin eta pasabideko zortasun-zona errespetatzen bada.

                Kasu berezietan, eta kausa topografikoengatik, hidrografikoengatik edo interes kulturaleko ondarearen kontserbazioagatik (hirigune historikoak, interes kulturaleko eraikinak, eta abar), salbuespenez aldatu ahal izango da pasabideko zortasun-zona, betiere Uren Legerian ezarritakoari jarraituz.

                Hiri-birmoldaketako zonetako eraikuntzen gutxieneko atzerapenak:

                Hiri-garapen zaharkitua duten ertzak izanik, eraikuntza berritzea komeni denean (industriako hiri-lurzorua gehienbat eta azterlan hidrauliko osagarriak), taula orokorrean ezarritakoari egokituko zaio eraikuntza-lerroa. Dena den, bidezko barne-erreformarako plan bereziaren bidez, justifikatuta egon daiteke eraikuntza-lerroa aurretik dagoen lerrokadurara hurbiltzeko premia edo komenigarritasuna edo horrekin bat egitekoa.

                Eraikuntza berriaren gainerakoaren kasuan, taula orokorraren araberako gutxieneko eraikuntza-atzerapena aplikatuko da.

              4. Hirigintzako plangintza edo okupazio berriko prozesuek eragina badute arroetako goi-ibarretan (5 km² baino arro drainatzaile txikiagoetan) eta arroaren guztizko azaleraren % 25 edo gehiago iragaztea eta/edo urbanizatzea eskatzen badute, bidezko azterlan hidraulikoa egin beharko da. Azterlan horrek hirigintza-arloan esku hartu ondoren uretan behera egongo den urak husteko ahalmena bermatuko du.

              5. Eraikuntza berri orotan, lurpea sotoekin edo lurpeko aparkalekuekin okupatzeko mugak ez du gaindituko ibilgu publikoarekiko 5 metroko atzerapena. Itsas-lehorreko jabari publikoari dagokionez, eta hala badagokio, Kosta Legeak xedatutakoa errespetatuko da.

              6. Arro-buruetan eta, hala dagokionean, hiri eremu garatuetako drainatze baldintzak hobetzeko, 1 km2-tik beherako isurtze-arroetako erreka eta isurketak estali gabe errektifikatzea edota estaltzea onartu ahal izango da isurialde kantauriarrean, eta 2 km2-tik beherakoen kasuan isurialde mediterraneoan, betiere E kapituluak jasotzen duen erregulazioarekin eta eskumena duen agintaritza hidraulikoak ezartzen dituen baldintzekin bat. Edonola ere, isurtze-arro osoari buruzko azterketa hidrologiko-hidrauliko bat beharko da, baita urak husteko duen ahalmenari buruzkoa ere, zuzentze neurrietarako proiektu batekin batera.

                4. Hirigintza garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ertzetarako berariazko araudia.

              1. Araudi hau hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ertzetan aplikatu da, baita une honetan landa-esparruko ertz gisa hartzen diren baina etorkizunean hiri-lurzoru gisa edo lurzoru urbanizagarri gisa berriz sailkatuko diren ertz guztietan ere.

              2. Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ertzak nolabaiteko tamaina duten lurzoru urbanizagarriko sektoreei dagozkie batez ere. Sektore horietan ibilguarekin muga egiten duen lurzoru libre erabilgarria edukitzeak ertzen antolamendu espazial zabalagoa ahalbidetzen du, ikuspuntu hidraulikotik zein hirigintzaren eta ingurumenaren ikuspegitik.

                Ertz horietan, eraikuntza atzeratzeko planteatuko den araudiak gaur egun dagoen ur-bazterreko landaredia mantentzea erraztuko du, eta uholdeen aurrean babesteko beharrezko ubideratze-lanen bideragarritasuna bermatuko du.

                Ertz horien tratamendurako obrak diseinatzean, konfigurazio bigunak finkatzea gomendatzen da. Ezponda etzanak antolatuko dira, edo ibilgu bikoitzeko formula hartuko da, ahal izanez gero.

              3. Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ertzetan, hiri-zona garatuetako ertzetan baino gutxieneko atzerapen zorrotzagoak planteatuko dira, eraikuntzarako zein urbanizaziorako.

                Izan ere, ubideratzeko lanak edo ertzen tratamendurako lanak ez daude oraindik definituta, eta atzerapenak ibilgu publikoaren muga teorikoari dagozkio kasu guztietan.

                Hauek dira eraikuntzarako eta urbanizazio-plataformarako planteatutako gutxieneko atzerapenak:

                1. Isurialde kantauriarraren ur-ibilguetarako:

                  (Ikus .PDF)

                2. Isurialde mediterraneoko ibai-ibilguetarako, Ebro ibaiaren salbuespenaz:

                  (Ikus .PDF)

                3. Ebro ibaiaren ezkerreko ertzerako, Arabatik igarotzen den zatian:

                  (Ikus .PDF)

                  Gutxieneko atzerapen hauek lotesleak izango dira eraikuntza berrietarako, eta adierazleak, berriz, lehendik dauden eraikinen kasuan. Proposamen hori indarrean izango da lurzoru zehatz bakoitzaren berariazko hirigintza-sailkapena edozein izanik ere. Haatik, lurzoru urbanizagarrietan atzerapen-zonak tokiko sistemarako nahitaezko eta doako lurzoru lagapentzat hartu ahal izango dira.

                  Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ibai-ertzetan dagoen hirigintza-zona ondo kontserbatutako landaredia duten ertzetako ingurumen-zonarekin bat badator, urbanizazioaren gutxieneko atzerapenaren parametroa zabaldu ahal izango da (taulen parentesi artean adierazitako zenbatekoraino(. Ur-bazterreko landarediaren kontserbazioa ahalbidetuko da horrela.

                  Atzerapen hauen eta uholdeen prebentzioari buruzko E paragrafoan zehaztutakoa betetzeko beharrezkoen artean alderik izanez gero, zorrotzena nagusituko da.

                  Isurketa edo ibilgu txikiekiko atzerapena Uraren Legearen xedapenen arabera arautuko da.

                  Edonola ere, itsasotik datozen urek kaltetu dezaketen eragin-zonan egingo diren jardueretarako, kontuan hartuko dira uztailaren 28ko Kostari buruzko 22/1988 Legeak ezarritako legezko zortasunak eta baimenak.

              4. Hirigintzako plangintza edo okupazio berriko prozesuek eragina badute arroetako goi-ibarretan (5 km² baino arro drainatzaile txikiagoetan) eta arroaren guztizko azaleraren % 25 edo gehiago iragaztea edota urbanizatzea eskatzen badute, bidezko azterlan hidraulikoa egin beharko da. Azterlan horrek hirigintza-arloan esku hartu ondoren uretan behera egongo den urak husteko ahalmena bermatuko du.

              5. Eraikuntza berri orotan, lurpea sotoekin edo lurpeko aparkalekuekin okupatzeko mugak ez du gaindituko urbanizazioak bete beharreko ibilgu publikoarekiko 5 metroko atzerapena, baita, hala badagokio, Kosta Legeak ezarritakoa ere.

              6. Arro-buruetan eta, hala dagokionean, hiri garapen berriak ahalbidetzeko, 1 km2-tik beherako isurtze-arroetako erreka edota isurketak estali gabe errektifikatzea onartu ahal izango da Kantauri isurialdean, eta 2 km2-tik beherakoen kasuan isurialde mediterraneoan, betiere E kapituluak jasotzen duen erregulazioarekin eta eskumena duen agintaritza hidraulikoak ezartzen dituen baldintzekin bat. Edonola ere, isurtze-arro osoari buruzko azterketa hidrologiko-hidrauliko bat beharko da, baita urak husteko duen ahalmenari buruzkoa ere, zuzentze neurrietarako proiektu batekin batera. Hala egokituz gero, ibilgu txikien estaldura erregulatzeko E kapituluan xedatutakora joko da, halaber.

              7. Hirigintza-garapen berriak hartzeko ahalmena duten esparruetako ertzetan, bestalde, ibilgu publikoaren mugatik urbanizazioaren gutxieneko atzerapenera arte dagoen tartea espazio libreen tokiko sistema izan daiteke. Gainera, azalera hori Lurzoruaren Legearen plangintza-araudiaren Eranskinean definitzen diren espazio libreetako lagapenetarako estandarren ondorioetarako konputatuko da.

                5. Araudi osagarria.

              1. Ibilgu bakoitzean Jabari Publiko Hidraulikoaren Muga Lerroaren mugatze takimetrikoa ez dagoen bitartean, administrazio hidraulikoak definituko ditu, antolamenduaren erredakzio prozesuetan, ohiko uraldien goreneko lerroak, hain zuzen plan honek ezartzen dituen atzerapenak horietatik abiatuta aplikatzearren.

              2. Ibai-tarteen banaketaren eta ingurumenaren edo hirigintzaren arloko zonen banaketaren artean bat-etortzeak gerta daitezke. Hori dela eta, ibilguekiko atzerapenen distantzien erregulazioan bat-bateko jauziak ager daitezke. Jauzi horiek ebazteko, ibaiaren zabalera baino handiagoa izango ez den ibaiaren luzeran arautuko diren distantzien artean pixkanakako trantsizio-tarteak antolatzea onartuko da.

            7. Aplikatzekoak diren lurraldearen arloko planaren arauak.

              1. Dokumentu osaera.

              Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak honako dokumentu hauek ditu:

              1. dokumentua: Memoria.

              2. dokumentua: Araudia.

              3. dokumentua: Mapak.

                Mapa orokorra.

                Arro bakoitzeko mapa orokorra.

                Ertzak antolatzeko mapak.

                Hauek osatzen dute Lurraldearen Arloko Plana aldatzeko espedientea:

                Lurraldearen Arloko Planaren aurrekariak, lege-esparrua, xedea, edukiak, esparrua eta justifikazioa azalduko dituen memoria.

                Araudiaren dokumentuaren idazketa berri osoa, Lurraldearen Arloko Planari txertatutako eduki berriak jasoko dituena:

                Indarrean dagoen legedian uholdeen prebentzioa erregulatzera begira jasotako kontzeptu tekniko berriak sartzea (huste biziko bidea, lehentasunezko fluxu-eremua, etab.).

                1998an onartutako dokumentuetako oinarrizko planimetria osatu beharrari buruzko aipamenak sartzea, Urpean geratzeko arriskuari buruzko Azterketa eta Uholde Arriskuei buruzko Aurretiazko Ebaluaketa etengabe gaurkotuta.

                Osagai Hidraulikoaren araberako Araudi Espezifikoa jasotzen duen E epigrafearen goitik beherako berregituraketa; horretan, urpean gera daitezkeen zonetako lurzoru erabileren eta jarduera hidraulikoen erregimena arautzen da, urpean geratzeko arrisku mailaren arabera.

                Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak eta Ur Agentziaren adierazitako zenbait arauzko egokitzapen.

                Honako dokumentazioa Lurraldearen Arloko Planaren eranskin gisa txertatzea:

                EAEko ur-ibilguen tarte banaketaren xehetasunezko azalpena, puntu bakoitzeko isurtze-arroaren azaleraren arabera (Araudiko B.3 epigrafearen osagarria).

                Azterlan hidraulikoak diseinatzerako irizpide teknikoak dokumentua.

                2. EAEko ibaiak eta errekak antolatzeko lurraldearen arloko planaren zehaztapenen izaera loteslea edota orientatzailea (Isurialde Kantauriarra eta Mediterraneoa).

                Jarraian, Lurraldearen Arloko Plan honen zehaztapenen izaera loteslea (irizpideak) edota orientatzailea (iradokizunak) ezarriko da, modu sistematizatuan.

                2.1. Dokumentazio idatzia: araudia.

              1. Aplikatzeko irizpideak.

                1. Alderdi orokorrak.

                2. Ertzen tarteak eta zonak bereiztea. Lurraldearen arloko planaren eguneratze planimetrikoak.

                3. Araudi orokorra.

                  1. Ibilgu guztiei aplikatu beharreko araudia.

                  3. Hornidurarako urtegiak, lakuak eta urmaelak, eta ur hartuneak babesteko araudia.

                  4. Ibilguetatik hurbil dauden azpiegiturei buruzko araudia.

                4. Ingurumen osagaiaren araberako berariazko araudia.

                  1. Oinarrizko araudia.

                  2. Lehentasuneko interes naturalistikoa duten zonetako ertzetarako araudia (haren aplikazioaren atal horretan baztertutako esparruetarako izan ezik).

                  3. Ondo kontserbatutako landaredia duten ertzetarako berariazko araudia.

                  4. Higadura, irristatze edota akuiferoen urrakortasun arloko arriskua duten zonetako ertzetarako berariazko araudia.

                  5. Leheneratzeko premia duten ertzetarako berariazko araudia.

                5. Berariazko araudia, osagai hidraulikoaren arabera.

                6. Hirigintza osagaiaren araberako berariazko araudia.

              2. Udal-plangintzarako iradokizunak.

                1. Araudi orokorra.

                  2. Kultura interesa duten elementuak babesteko araudia.

                  2.2. Dokumentazio grafikoa: mapak.

                  Mapa orokorra.

                  Informazio-mapa, izaera arautzaile gabea.

                  Arro bakoitzeko mapa orokorra.

                  Informazio-mapak, izaera arautzaile gabeak.

                  Ertzak antolatzeko mapak.

                  Deskribatutako dokumentazioaren araberako mapa arautzaileak.

                1. Ingurumen-osagaiaren alderdiak.

                  Zonakatze hau grafikoki islatzen da, oinarrizko izaeraz, 1998 eta 1999an onartutako Lurraldearen Arloko Planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Ingurumen Alderdiak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan. Zonakatze hau uneoro osatuko da, organo eskudunek egiten, onartzen eta jendaurrean zabaltzen dituzten gai hauei buruzko jasotze planimetriko zehatz eta berrienetako informazio gaurkotua erabilita. Zonakatze honi erantsiko zaizkio, halaber, KBEak (Kontserbazio Bereziko Eremuak) kudeatzera begira onartzen dituen tresnek ezartzen dituzten mugak.

                2. Osagai hidraulikoaren alderdiak.

                  LAPeko ibilguen tarte-banaketa grafikoki jasota dago 1998 eta 1999an onartutako Lurraldearen Arloko Planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Alderdi Hidraulikoak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan. Oinarrizko planimetria hau etengabe eta sistematikoki osatuko da ur-korronteen eta haien ertzen eguneraketa kartografikoarekin bai eta dagokien uholde-arriskuen azterketa eguneratuekin. Azterketa horietan jaso beharko da, ubide publikoen mugaketa, zenbait birgertatze-aldiren (T 100 eta T 500 gutxienez) eremuak bai eta lehentasunezko fluxu-eremuak ere. Administrazio hidraulikoak baliozkotutako berariazko azterlanik egin ezean, urpean gera daitezkeen zonen erreferentziazko kartografia Uholde-arriskuko Zonaldeen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa izango da, uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan Uholde-arriskuko Zonaldeen Kartografiaren Sistema Nazionalik ez dagoenez, erreferentziazko kartografia Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa izango da.

                3. Hirigintza-osagaiaren alderdiak.

                  Zonakatze hau grafikoki islatzen da, oinarrizko izaeraz, 1998ko urtean onartutako lurraldearen arloko planetako Ibaiertzak Antolatzeko Mapak. Hirigintza Alderdiak izeneko serieetan, 1/35.000ko eskalan, eta etengabe osatuko da, unean indarrean dagoen hirigintza-antolaketako informazio kartografiko gaurkotua erabiliz.

                  3. Planaren jarraipen memoria.

                  Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak lau urtean behin egingo duen memorian, Lurraldearen Arloko Planaren betetze-maila, udal-plangintzan duen eragina, eta identifikatutako desegokitzapenak saihesteko beharrezko ekintzak baloratuko ditu. Memoria hori Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio, jakinaren gainean egon dadin.

                  4. Lurraldearen arloko plana berraztertzea.

                  1. Lurraldearen Arloko Plan hau indarrean jarri eta zortzi urtetara egiaztatuko da Plana berraztertzeko aukeraren egokitasuna.

                  2. Dena den, aurreko paragrafoan aurreikusten den unearen aurretik edo ondoren ere berraztertu ahal izango da Lurraldearen Arloko Plan hau, baldin eta lurralde-antolamenduko beste tresna batzuk onartzeagatik edo ondoriozko bestelako zirkunstantzia batengatik nahitaez berraztertu behar bada Lurraldearen Arloko Planaren osotasuna.

                    5. Lurraldearen arloko plana aldatzea.

                    Lurraldearen Arloko Planaren aldaketatzat joko da haren dokumentazioaren edo zehaztapenen aldaketak edo eransteak, baldin eta aldaketa horiek Planaren zehaztapenetan eragin zehatza eta isolatua soilik izateagatik Plana orokorrean berraztertzea eskatuko ez badute.

                    6. Lurraldeare arloko plana interpretatzea.

                    Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari dagokio Lurraldearen Arloko Plan honetan biltzen diren zehaztapenen interpretazioa.

      Kantauri isurialdea.

      1. Bizkaiko itsasertzera isurtzen duten ibaiak:

        1. mailako ibai-tarteak (600 km2 < A).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 0 eta 24,4 kilometroen artean (Ibaizabalekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (400 < A <= 600 km2).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 24,4 eta 37,3 kilometroen artean (Larrunberekin bat egin arte).

          Ibaizabal ibaiaren arroa.

          Ibaizabal, 0 eta 6,6 kilometroen artean (Usansoloko autopistarako ordain-lekuko zubia).

          Kadagua ibaiaren arroa.

          Kadagua ibaia, 0 eta 14,6 kilometroen artean (Izalderekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (200 < A <= 400 km2).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 37,3 eta 47,3 kilometroen artean (Palankarekin bat egin arte).

          Ibaizabal ibaiaren arroa.

          Ibaizabal, 6,6 eta 22,8 kilometroen artean (S. Antoniorekin bat egin arte).

          Kadagua ibaiaren arroa.

          Kadagua, 14,6 eta 24,7 kilometroen artean (San Kristobal errekarekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (100 < A <= 200 km2).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 47,3 eta 58,4 kilometroen artean (Pagatxarekin bat egin arte).

          Altube, 0 eta 10,7 kilometroen artean (Argaitzarekin bat egin arte).

          Ibaizabal ibaiaren arroa.

          Ibaizabal, 22,8 eta 32,3 kilometroen artean (Solozabalekin bat egin arte).

          Arratia ibaia, 0 eta 5,5 kilometroen artean (Indusirekin bat egin arte).

          Kadagua ibaiaren arroa.

          Kadagua ibaia, 24,7 eta 36 kilometroen artean (EAEko mugara arte).

          Herrerias ibaia, 0 eta 6,4 kilometroen artean (Rodaiegarekin bat egin arte).

          Izalde ibaia, 0 eta 1 kilometroen artean (Herreriarekin bat egin arte).

          Artibai ibaiaren arroa.

          Artibai ibaia, 0 eta 2 kilometroen artean (Ondarroako sarrerara arte).

          Oka ibaiaren arroa.

          Oka ibaia, 0 eta 4 kilometroen artean (Golakorekin bat egin arte).

          Karrantza ibaiaren arroa.

          Karrantza ibaia, 0 eta 1,8 kilometroen artean (Riosecorekin bat egin arte).

          Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa.

          Barbadun ibaia, 0 eta 6,5 kilometroen artean (Birutxi ondoan, Galdamesko udalerrian).

          Butroe ibaiaren arroa.

          Butroe ibaia, 0 eta 19,5 kilometroen artean (Karmelo Etxegarai kalean ibaia zeharkatzen duen zubira arte).

        1. mailako ibai-tarteak (50 < A <= 100 km2).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 58,4 eta 67,8 kilometroen artean (A-4907 errepideko zubira arte).

          Altube, 10,7 eta 18 kilometroen artean (Ventillasekin bat egin arte).

          Ibaizabal ibaiaren arroa.

          Ibaizabal, 32,3 eta 38,4 kilometroen artean (Puztinarekin bat egin arte).

          Arratia ibaia, 5,5 eta 12,7 kilometroen artean (Gorbea errekarekin bat egin arte).

          Elorrio, 0 eta 5 kilometroen artean (Buztinarekin bat egin arte).

          Kadagua ibaiaren arroa.

          Herrerias ibaia, 6,4 eta 10 kilometroen artean (Ibalzibarrekin bat egin arte).

          Izalde, 1 eta 7,7 kilometroen artean (Okondo udalerriko Jandiola auzoa zeharkatzen duen errekarekin bat egin arte).

          Artibai ibaiaren arroa.

          Artibai ibaia, 2 eta 16,5 kilometroen artean (Urkorekin bat egin arte).

          Oka ibaiaren arroa.

          Oka ibaia, 4 eta 6,9 kilometroen artean (Mikienerekin bat egin arte).

          Karrantza ibaiaren arroa.

          Karrantza ibaia, 1,8 eta 6 kilometroen artean (Presarekin bat egin arte).

          Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa.

          Barbadun ibaia, 6,5 eta 12 kilometroen artean (Limonekin bat egin arte).

          Butroe ibaiaren arroa.

          Butroe ibaia, 19,5 eta 29,7 kilometroen artean (Caprinicosekin bat egin arte).

          Galindo ibaiaren arroa.

          Galindo ibaia, 0 eta 1,6 kilometroen artean (Ballontirekin bat egin arte).

          Agüera ibaiaren arroa.

          Agüera, 0 eta 2,5 kilometroen artean (Ubegiarekin bat egin arte).

          Lea ibaiaren arroa

          Lea ibaia, 0 eta 8 kilometroen artean (Telleria errekarekin bat egin arte).

          Asua ibaiaren arroa.

          Asua ibaia, 0 eta 8,5 kilometroen artean (larrugintzako fabrikatik uretan gora lehen presaren ingurura arte; aprobetxamendu hidroelektrikorako erabiltzen den presa).

        1. mailako ibai-tarteak (10 < A <= 50 km2).

          Nerbioi ibaiaren arroa.

          Nerbioi ibaia, 67,8 eta 76,5 kilometroen artean (Gituri errekarekin bat egiten duen gunetik uretan behera).

          Altube ibaia, 18 eta 23,4 kilometroen artean (Etxebarria etxearen ondoan, Urkabustaiz eta Zuikako udalerrien mugan).

          Arnauri ibaia, 0 eta 7 kilometroen artean (Larroñolo Alaneta errekarekin bat egiten duen gunearen inguruetaraino).

          Ibaizabal ibaiaren arroa.

          Ibaizabal ibaia, 38,4 eta 44,7 kilometroen artean (Lasartekorekin bat egin arte).

          Amorebieta ibaia, 0 eta 3 kilometroen artean.

          Arratia ibaia, 12,7 eta 21,6 kilometroen artean (Unagarekin bat egin arte).

          Indusi, 0 eta 9,5 kilometroen artean.

          Mañaria ibaia, 0 eta 5,4 kilometroen artean (Erienbekorekin bat egin arte).

          Solozabal ibaia, 0 eta 5,6 kilometroen artean (Okarekin bat egin arte).

          Elorrio ibaia, 5 eta 11,3 kilometroen artean (Lasartekorekin bat egin arte).

          Kadagua ibaiaren arroa.

          Herrerias ibaia, 10 eta 16,3 kilometroen artean.

          Izalde ibaia, 7,7 eta 15,9 kilometroen artean (Eskorretarekin bat egin arte).

          Artibai ibaiaren arroa.

          Artibai ibaia, 16,5 eta 22,6 kilometroen artean (Aranbaltzekin bat egin arte).

          Urko ibaia, 0 eta 6,8 kilometroen artean (Atibar eta Iteriagarra errekarekin bat egin arte).

          Oka ibaiaren arroa.

          Oka ibaia, 6,9 eta 13 kilometroen artean (Mundaka errekarekin bat egin arte).

          Karrantza ibaiaren arroa.

          Karrantza ibaia, 6 eta 11 kilometroen artean (Peñarandarekin bat egin arte).

          Callejo ibaia, 0 eta 3,4 kilometroen artean.

          Escaleras ibaia, 0 eta 2 kilometroen artean (Bernales errekarekin bat egin arte).

          Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa.

          Barbadun ibaia, 12 eta 14,5 kilometroen artean (Sopuertako udalerriko La Puente inguruan).

          Goritza ibaia, 0 eta 7,5 kilometroen artean (BI-V-5014 errepideak Artzentalesko udalerriko Tranburrios auzoan duen zubira arte, gutxi gorabehera).

          Kotorrio ibaia, 0 eta 2,5 kilometroen artean (eskuinaldetik datorren errekarekin bat egin arte).

          Butroe ibaiaren arroa.

          Butroe ibaia, 29,7 eta 37 kilometroen artean (BI-121 errepideko zubira arte).

          Galindo ibaiaren arroa.

          Galindo ibaia, 1,6 eta 9,7 kilometroen artean (Madrarekin bat egin arte).

          Ballonti ibaia, 0 eta 3,8 kilometroen artean (Portugalete eta A-8 autobidearen lotunera arte, gutxi gorabehera).

          Agüera ibaiaren arroa.

          Agüera ibaia, 2,5 eta 11 kilometroen artean.

          Lea ibaiaren arroa.

          Lea ibaia, 8 eta 20 kilometroen artean (BI-130 errepideko zubira arte).

          Asua ibaiaren arroa.

          Asua ibaia, 8,5 eta 15,3 kilometroen artean (Basobaltzarekin bat egin arte).

          Gobela ibaiaren arroa.

          Gobela ibaia, 0 eta 3 kilometroen artean (Itzerekin bat egin arte).

          Estepona ibaiaren arroa.

          Estepona ibaia, 0 eta 5,3 kilometroen artean.

          Sollube ibaiaren arroa.

          Sollube ibaia, 0 eta 2,9 kilometroen artean (Artolarekin bat egin arte).

          Ea ibaiaren arroa.

          Ea ibaia, 0 eta 1,5 kilometroen artean (Albitxerrekarekin bat egin arte).

          Kalera ibaiaren arroa.

          Kalera ibaia, 0 eta 10,2 kilometroen artean (Rebeludesekin bat egin arte).

      2. Gipuzkoako itsasertzera isurtzen duten ibaiak:

        1. mailako ibai-tarteak (600 Km < A).

          Bidasoa ibaiaren arroa.

          Bidasoa ibaia, 0 kilometrotik (Santiago zubiaren azpitik) 10,2 kilometrora bitarteko tartea (Endararekin bat egin arte).

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 0 kilometrotik (A-8 autobidearen biaduktuaren azpitik) 28,1 kilometrora bitartean (Asteasurekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (400 < A <= 600 km2).

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 28,1 eta 37,5 kilometroen artean (Albisturrekin bat egin arte).

          Deba ibaiaren arroa.

          Deba ibaia, 0 kilometrotik (bokaletik, GI-638 errepideko zubitik uretan behera 850 metrotatik) 19,4 kilometrora bitartean (Maltzagan, Ego ibaiarekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (200 < A <= 400 km2).

          Urumea ibaiaren arroa.

          Urumea ibaia, 0 kilometrotik (bokaletik, Kursaaleko zubitik uretan behera 150 metrotatik) 21,5 kilometrora bitartean (Urruzunorekin bat egin arte).

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 37,5 eta 55,6 kilometroen artean (Agauntzarekin bat egin arte).

          Urola ibaiaren arroa.

          Urola ibaia, 0 kilometrotik (antzinako N-634 errepideko zubitik) 26,6 kilometrora bitartean (Ibaiederrekin bat egin arte).

          Deba ibaiaren arroa.

          Deba ibaia, 19,4000 eta 37,4 kilometroen artean (San Prudentzio).

        1. mailako ibai-tarteak (100 < A <= 200 km2).

          Urumea ibaiaren arroa.

          Urumea ibaia, 21,5 eta 31,4 kilometroen artean (Añarberekin bat egin arte).

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 55,6 eta 58,1 kilometroen artean (Estandarekin bat egin arte).

          Leitzaran ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 6,9 kilometrora bitartean (Onlloko errekarekin bat egin arte).

          Araxes ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,0 kilometrora bitartean (Gaztelu errekarekin bat egin arte).

          Urola ibaiaren arroa.

          Urola ibaia, 26,6 eta 34,5 kilometroen artean (Ormaola errekarekin bat egin arte).

          Ibaieder ibaia, 0 kilometrotik (Urola ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,5 kilometrora bitartean (Errezilekin bat egiten duen arte).

          Deba ibaiaren arroa.

          Deba ibaia, 37,4 eta 42,2 kilometroen artean (Aramaiorekin bat egin arte).

          Oñati ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,9 kilometrora bitartean (Arantzazurekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (50 < A <= 100 km2).

          Oiartzun ibaiaren arroa.

          Oiartzun ibaia, 0 kilometrotik (Pasaiako portuko bokaletik, portuaren zerbitzuetarako zubitik) 3,4 kilometrora bitarteko tartea (Saroberekin bat egin arte).

          Urumea ibaiaren arroa.

          Añarbe ibaia, 0 kilometrotik (Urume ibaiarekin bat egiten duenetik) Añarbeko urtegira bitartean.

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 58,1 eta 63,1 kilometroen artean (Mutiloarekin bat egin arte).

          Leitzaran ibaia, 6,9 eta 30,2 kilometroen artean (Nafarroako muga).

          Araxes ibaia, 5,00 eta 12,4 kilometroen artean (Nafarroako muga).

          Amezketa ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 2,6 kilometrora bitartean (Intzaleiko errekarekin bat egin arte).

          Agauntza ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 9,6 kilometrora bitartean (Lauzti errekarekin bat egin arte).

          Estanda ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,1 kilometrora bitartean (Arriaranekin bat egin arte).

          Urola ibaiaren arroa.

          Urola ibaia, 34,5 eta 47,6 kilometroen artean (Altzolako errekarekin bat egin arte).

          Ibaieder ibaia, 1,5 eta 4,2 kilometroen artean (Aratzekin bat egin arte).

          Deba ibaiaren arroa.

          Deba ibaia, 42,2 eta 47,3 kilometroen artean (Bustindegi errekarekin bat egin arte).

          Ego ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,5 kilometrora bitartean (Gorosta errekarekin bat egin arte).

          Arantzazu ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,5 kilometrora bitartean (Gorosta errekarekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (10 < A <= 50 km2).

          Bidasoa ibaiaren arroa.

          Endara ibaia, 0 kilometrotik (Bidasoa ibaiarekin bat egiten duenetik) Endara urtegira arte.

          Jaizubia ibaiaren arroa.

          Jaizubia ibaia, 0 kilometrotik (Txingudiko badiako bokaletik, Amuteko errepideko zubitik uretan behera 150 metrotatik) 3,4 kilometrora bitartean (Ugalde errekarekin bat egin arte).

          Oiartzun ibaiaren arroa.

          Oiartzun ibaia, 3,4 eta 10,2 kilometroen artean (Arditurriko errekarekin bat egin arte).

          Sarobe ibaia, 0 kilometrotik (Oiartzun ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,2 kilometrora bitartean (Xenpelar errekarekin bat egiten duen arte).

          Urumea ibaiaren arroa.

          Urruzuno ibaia, 0 kilometrotik (Urumea ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,0 kilometrora bitartean.

          Añorga ibaiaren arroa.

          Añorga ibaia, 0 kilometrotik (Urumea ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,0 kilometrora bitartean.

          Oria ibaiaren arroa.

          Oria ibaia, 63,1 eta 72,2 kilometroen artean.

          Artxodi ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 1,2 kilometrora bitartean (Manterola errekarekin bat egiten duen arte).

          Santio ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,2 kilometrora bitartean (Aiako San Pedrorekin bat egin arte).

          Asteasu ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,0 kilometrora bitartean.

          Zelai ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 10,0 kilometrora bitartean.

          Basabe ibaia, 0 kilometrorik (Araxes ibaiarekin bat egiten duenetik) 0,8 kilometrora bitartean (Errotaran errekarekin bat egin arte).

          Albiztur ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,0 kilometrora bitartean.

          Amezketa ibaia, 2,6 eta 8,5 kilometroen artean.

          Bedaio ibaia, 0 kilometrotik (Amezketarekin bat egiten duenetik) 3,6 kilometrora bitartean (Inpernu errekarekin bat egin arte).

          Berostegi ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 0,6 kilometrora bitartean (Bekoetxeko errekarekin bat egiten duen arte).

          Amundarain ibaia, 0 kilometrotik (Oria ibaiarekin bat egiten duenetik) 8,2 kilometrora bitartean.

          Urtxubi ibaia, 0 kilometrotik (Amundarain ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,0 kilometrora bitartean.

          Agauntza ibaia, 9,6 eta 21,0 kilometroen artean (Akaitz errekarekin bat egiten duen arte).

          Estanda ibaia, 2,1 eta 7,2 kilometroen artean (Gesaltxo errekarekin bat egiten duen arte).

          Arriaran ibaia, 0 kilometrotik (Estanda ibaiarekin bat egiten duenetik) Arriaran urtegira arte.

          Sta. Lutzi ibaia, 0 kilometrotik (Estanda ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,0 kilometrora bitartean (Urkiola errekarekin bat egin arte).

          Ursuaran ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 6,2 kilometrora bitartean (Atxu errekarekin bat egin arte).

          Mutiloa ibaia, 0 kilometrotik (Oriarekin bat egiten duenetik) 2,2 kilometrora bitartean (Zerain errekarekin bat egin arte).

          Iñurritza ibaiaren arroa.

          Iñurritza ibaia, 0 kilometrotik (itsasoko bokaletik, oinezkoentzako pasabidearen ondoan) 2,5 kilometrora bitartean (Ola errekarekin bat egiten duen arte).

          Urola ibaiaren arroa.

          Urola ibaia, 47,6 eta 59,0 kilometroen artean (Barrendiola errekarekin bat egin arte).

          Altzolarats ibaia, 0 kilometrotik (Urola ibaiarekin bat egiten duenetik) 7,2 kilometrora bitartean (Granada errekarekin bat egiten duen arte).

          Goltzibar ibaia, 0 kilometrotik (Urola ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,0 kilometrora bitartean (Zastarrain errekarekin bat egiten duen arte).

          Ibaieder ibaia, 4,2 kilometrotik Ibaieder urtegira arte.

          Errezil ibaia, 0 kilometrotik (Ibaieder ibaiarekin bat egiten duenetik) 6,6 (Zeabil errekarekin bat egin arte).

          Aratz ibaia, 0 kilometrotik (Ibaieder ibaiarekin bat egiten duenetik) 3,4 (Erreka Gorrirekin bat egin arte).

          Katuin ibaia, 0 kilometrotik (Urola ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,9 kilometrora bitartean (Errasti errekarekin bat egiten duen arte).

          Narrondo ibaiaren arroa.

          Narrondo ibaia, 0 kilometrotik (Urola ibaiarekin bat egiten duenetik) 5,2 kilometrora bitartean.

          Deba ibaiaren arroa.

          Deba ibaia, 47,3 eta 54,8 kilometroen artean (Egozibar errekarekin bat egin arte).

          Kilimon, 0 kilometrotik (Deba ibairekin bat egiten duenetik) 2,5 kilometrora bitartean.

          San Lorenzo ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibairekin bat egiten duenetik) 1,5 kilometrora bitartean.

          Ego ibaia, 1,5 eta 7,2 kilometroen artean.

          Aixola ibaia, 9 kilometrotik (Ego ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,5 kilometrora bitartean.

          Mallabia edo Zabaleta ibaia, 0 kilometrotik (Ego ibaiarekin bat egiten duenetik) 0,6 kilometrora bitartean (Berano errekarekin bat egin arte).

          Ubera ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,2 kilometrora bitartean (Atxotegi errekarekin bat egin arte).

          Antzuola ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 4,2 kilometrora bitartean (Antzinako errekarekin bat egin arte).

          Angiozar ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 2,3 kilometrora bitartean (Otzaileko errekarekin bat egin arte).

          Urkulu ibaia, 0 kilometrotik (Oñati ibaiarekin bat egiten duenetik) Urkulu urtegira arte.

          Oñati edo Ubao ibaia, 5,9 eta 11,8 kilometroen artean (Aldaba errekarekin bat egin arte).

          Arantzazu ibaia, 2,3 eta 10,2 kilometroen artean (Billotza errekarekin bat egin arte).

          Araotz ibaia, 0 kilometrotik (Arantzazu ibaiarekin bat egiten duenetik) 1,2 kilometrora bitartean.

          Aramaio ibaia, 0 kilometrotik (Deba ibaiarekin bat egiten duenetik) 9,4 kilometrora bitartean (Aspistiko errekarekin bat egin arte).

          Saturraran ibaiaren arroa.

          Saturraran ibaia, 0 kilometrotik (bokaletik, GI-638 errepideko zubitik uretan behera 700 metrotik) 1,8 kilometrora bitartean (Artzain errekarekin bat egin arte).

          0 mailako ibai-tarteak (1 < A 10 km2).

          Lurraldearen Arloko Planaren informazio grafikoan berariazko identifikaziorik gabe irudikatutako errekei dagozkie.

          00 mailako ibai-tarteak (A <= 1 km2).

          Lurraldearen Arloko Planaren dokumentazio grafikoan irudikatzen ez diren erreka txikien edo aldian behingo isurketen gainerako ibilguei dagozkie.

          Isurialde Mediterraneoa.

        1. mailako ibai-tarteak (A> 600 km2 ).

          Ebroren arroa.

          Ebro ibaiaren ezkerraldea Euskal Autonomia Erkidegoaren tarte osoan.

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 0 eta 38,3 kilometroen artean (Santo Tomas ibaiarekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (400 < A <= 600 km2).

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 38,3 eta 42,3 kilometroen artean (Santa Engrazia ibaiarekin bat egin arte).

        1. mailako ibai-tarteak (200 < A <= 400 km2).

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 42,3 eta 49 kilometroen artean (Barrundiarekin bat egiten duen arte).

          Ayuda ibaia, 0 kilometrotik Trebiñoko konderriaren mugara arte.

          Baiaren arroa.

          Baia ibaia, 0 eta 17,3 kilometroen artean (Subijana-Morillas zubira arte).

          Omecilloren arroa.

          Omecillo ibaia, 0 eta 10,8 kilometroen artean (Tumecillorekin bat egiten duen arte).

          Egaren arroa.

          Ega ibaia, 0 eta 7,2 kilometroen artean (Kanpezun ibaiadar batekin bat egiten duen arte).

        1. mailako ibai-tarteak (100 < A <= 200 km2).

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 49 eta 51,25 kilometroen artean (Etxebarrirekin bat egiten duen arte).

          Santa Engrazia, 0 eta 11 kilometroen artean (Urrunagako urtegira arte).

          Alegria ibaia, 0 eta 1,3 kilometroen artean (Aberasturirekin bat egiten duen arte).

          Baiaren arroa.

          Baia ibaia, 17,3 eta 34,2 kilometroen artean (Badillorekin bat egiten duen arte).

          Omecilloren arroa.

          Omecillo ibaia, 10,8 eta 19,3 kilometroen artean (Arabako Lurralde Historikotik ateratzen denera arte).

          Egaren arroa.

          Ega ibaia, 7,2 eta 11 kilometroen artean (ibaia Euskal Autonomia Erkidegotik ateratzen denera arte).

        1. mailako ibai-tarteak (50 < A <= 100 km2).

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 51,25 eta 59,3 kilometroen artean (Alibiorekin bat egiten duen arte).

          Alegria, 1,3 eta 4,4 kilometroen artean (Zerio ibiarekin bat egiten duen arte).

          Zaias, 0 eta 12,9 kilometroen artean (Barranco del Monte sakanarekin bat egin artean).

          Baiaren arroa.

          Baia ibaia, 34,2 eta 41,5 kilometroen artean (Gobarekin bat egiten duen arte).

          Omecilloren arroa.

          Omecillo ibaia, Lurralde Historikoan sartzen denetik (A-2622 errepidearen eta Basaberanzko errepidearen arteko bidegurutzetik, gutxi gorabehera), 23 kilometrora arte (Tobillastik San Millán de San Sazornilera doan errepideak ibaia zeharkatzen duen gunera arte, gutxi gorabehera).

          Egaren arroa.

          Ega ibaia, 19 kilometrotik (Nafarroatik irten eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartzen denetik) 23,9 kilometrora arte (Urturirekin bat egiten duenera arte).

          Araiaren arroa.

          Araia, 0 eta 4 kilometroen artean (Ukumarekin bat egiten duen arte).

          Inglaresen arroa.

          Inglares, 0 eta 13,95 kilometroen artean (Barranco del Molino sakanarekin bat egiten duen arte).

        1. mailako ibai-tarteak (10 < A 50 km2).

          Zadorraren arroa.

          Zadorra ibaia, 59,3 eta 63 kilometroen artean (Zaraetarekin bat egiten duen arte).

          Alegria, 4,4 eta 10,8 kilometroen artean (Alborconekin bat egiten duen arte).

          Zaias, 12,9 eta 18,2 kilometroen artean (Subialderekin bat egiten duen arte).

          Rojo ibaia, 0 kilometrotik Trebiñoko konderriaren mugara arte.

          Baiaren arroa.

          Baia ibaia, 41,5 eta 52,1 kilometroen artean (Larreakortarekin bat egiten duen arte).

          Omecilloren arroa.

          Omecillo, 23 eta 28 kilometroen artean (Vallejo errekarekin bat egiten duen arte).

          Egaren arroa.

          Ega, 23,9 eta 31 kilometroen artean.

          Puronen arroa.

          Puron ibaia, Euskal Autonomia Erkidegoan sartzen denetik 4,9 kilometrora arte (Lalastratik Villamordenesa doan errepideak gurutzatzen duen arte).

          Araiaren arroa.

          Araia, 4 eta 12 kilometroen artean (Estibarrirekin bat egiten duen arte).

          Inglaresen arroa.

          Inglares, 13,95 eta 25 kilometroen artean (Pipaonen).

          0 mailako ibai-tarteak (1 < A 10 km2).

          Lurraldearen Arloko Planaren informazio grafikoan berariazko identifikaziorik gabe irudikatutako errekei dagozkie.

          00 mailako ibai-tarteak (A 1 km2).

          Lurraldearen Arloko Planaren dokumentazio grafikoan irudikatzen ez diren erreka txikien edo aldian behingo isurketen gainerako ibilguei dagozkie.

      1. Sarrera eta helburuak.

        Dokumentu honen helburua hirugarrenek egindako tokiko azterketa hidraulikoentzako irizpideak ezartzea da, URA-Uraren Euskal Agentziak homologatu eta erreferentziarako kartografian txerta ditzan.

        Uholdeen Prebentziorako Plan Orokorraren (1992) esparruan, uholdeak gertatzeko arriskua aztertu zen EAEko sare hidrografikoaren zati handi batean; besteak beste, profil bakoitzeko ur-mailaren balioak lortu ziren hainbat birgertatze-aldirekin (10, 20, 50, 100, 500 eta 1.000 urte) lotuta, bai eta horiei zegokien uholde-arriskuko eremuaren azalera ere. Lan horretan egindako ikuskatze-lanek, 2000. urtea eta 2005. urtea bitartean egin zirenek, osatzen dute lurraldeko uholde-arriskuaren oinarrizko kartografia. Informazio hori URA- Uraren Euskal Agentziaren (IDE-URA-WEB) Informazio Geografikoaren bisorearen bitartez eskura daiteke. Oro har, 500 biztanle baino gehiago dituzten herri guztietako uholde-arriskuaren kartografia dugu une honetan.

        Bestalde, Uholde Arriskua Kudeatu eta Ebaluatzeko 60/2007/CE Zuzentarauak, uztailaren 9ko 903/2010 E.D. bidez estatuko legedira ekarriak, uholde-arriskuko eremuetan zenbait azterketa nahitaez egin beharreko agindua ezartzen du. Azterketa horietan, besteak beste, kartografia eguneratua osatu beharko da eta gaur egungoa baino eremu zabalagokoa. Aipaturiko legediak ezarritako egutegiaren arabera, beranduenez, 2013ko abenduaren 22rako onartua egon beharko da uholde arrisku potentzial esanguratsudun eremuetako arrisku-kartografia, bai eta Jabari Hidrauliko Publikoaren mugaketa ere.

      2. Azterketa hidraulikoak egiteko irizpide teknikoak.

        Ondoren azalduko diren irizpideak aplikagarriak izango dira erregimen hidraulikoa mantsoa den kasuetan eta fluxu unidimentsional geldikorreko eta ibai-ohe finkoko hipotesiak betetzen direnetan. Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-mantsoa), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek URA eta azterlanaren zuzendaritzak adostutakoak izan beharko dute. Erregimen hidraulikoa azkarra denean, berriz, irtenbide sinplifikatua hartuko da. Dena dela, dokumentu honetan ez da ibaien portaerari buruzko kasuistika guztia jasotzen, kasuan kasuko azterketa zehatza egin beharko da, beraz.

        Gida honetako paragrafoak banatzeko, azterketa hidrauliko bateko prozesua hartu da eredu gisa:

        Informazioa biltzea: aurretik egindako azterketa, informazio historikoa, etab.

        Landa-lanak: argazkiak, auzokideek eta tokiko erakundeek emandako informazioa biltzea, jasotako informazioa egiaztatzea, etab.

        Modelizazio hidraulikoa eta uholde-arriskuko eremuak mugatzea birgertatze-aldi desberdinetarako: azterketa mota, geometria, inguru-baldintzak, zimurtasun-koefizientea, egiturak, uholde-arriskuko eremuen mugaketa, lehentasunezko fluxu-eremua, etab.

        Lanaren aurkezpena: txostena, mapak eta kalkulu-eranskinak-

        Dokumentu hau egiteko Uraren Euskal Agentziak dituen dokumentu tekniko eta metodologikoak hartu dira oinarri gisa; dena den, aldaketa batzuk egin dira honako arlo hauetan:

        2008ko urtarrilaren 11ko 9/2008 Errege Dekretua eman da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena. Bertan, lehentasunezko fluxu-eremua kontzeptua jasotzen da, bai eta Uholde-arriskuko Zonaldeen Kartografiaren Sistema Nazionalaren eraketa ere.

        Europako Parlamentuak Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren 2007/06/CE Zuzentaraua onartu zuen, Uholde-arriskuen Ebaluazioari eta Kudeaketari buruzkoa eta estatuko legedira uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren bidez ekarria. Bertan jasotzen dira alde batetik, aurreko puntuarekin lotutako inplikazioak eta bestetik, uren eskumena duen administrazioak uholde-arriskuen kartografian egindako berrikuspenak; bai hedaduran bai kartografia horrek jaso behar duen informazioan.

        Datu hidrometeorologiko gehiagoren eta lurzorua aztertzeko erresoluzio altuko eredu digitalen eskuragarritasuna, horrek aurretik aipaturiko lanak errazten ditu.

        Zenbaki-simulazioak egiteko baliabide berriak, hala, doitasun handiagoko azteketak lortzeko. Baliabideok arlo honetan aritzen diren profesionalen eskura daude.

        Beste administrazio batzuek egindako azterketak eskuratzeko aukera aurreikusten da, bereziki, Kostetako Zuzendaritza Nagusiarena.

      3. Informazioa biltzea.

        Fase honetako lehen urratsean, azterketaren xede den eremuan izandako uholdeei buruzko datu historikoak bilduko dira, arrisku-maila ebaluatzeko. Informazio hori baliagarria izan daiteke aurrerago egingo diren ikerketen emaitzak balioesteko.

        Ondoren, aurretik egindako azterketa hidraulikoak bilduko dira, bereziki URAk IDE-URA-WEB bitartez hedatu duen kartografiarekin lotutakoak. Bestalde, hasita baina amaitu gabe dauden 60/2007/CE Zuzentarauak agindutako lanak eguneratu eta osatu egin beharko dira. Gaur egun, sare hidrografikoak 1.033 kilometroko hedadura du eta modelizazio hidraulikoarekin 2.500 kilometro arte zabaltzea aurreikusten da. Hasiera batean modelizazio sinplifikatua erabiliko da eta aurrerago erabateko modelizazioa. Era berean, aurretik zeudenen erabateko berrikuspena egingo da.

        Aurreikuspen horien arabera, hainbat testuinguru aurki ditzakegu:

      1. URAk eginiko uholde-arriskuari buruzko azterketa eguneratua duten eremuak: Azterketa hidrauliko berriak onartuko dira, soilik aurretik daudenak zalantzarik gabe okerrak direla frogatzea lortzen bada.

      2. URAk eginiko uholde-arriskuari buruzko azterketa eguneraturik ez duten eremuak: kasu bakoitza banan-banan aztertuko da.

      3. URAren uholde-arriskuei buruzko azterketa sinplifikatua duten eremuak: azterketa berri bat egingo da dokumentu honetan jasotako argibide guztiak erabat aplikatuz.

      4. URAren uholde-arriskuei buruzko azterketarik ez duten eremua, hau da, erreferentziako sare hidrografikotik kanpo daudenak: azterketa berri bat egingo da dokumentu honetan jasotako argibide guztiak erabat aplikatuz.

      5. Topografia eta inguruneko uholde-arriskua alda dezaketen lanak egingo diren eremua: kasu horietan, uneko egoera eta etorkizunekoa aztertzeaz gain, zehaztasunez ikertu eta dokumentatu beharko dira inguruneak izan ditzakeen uholde-arrisku aldaketen arrazoiak.

      1. Landa lanak.

        Hasteko, bildutako informazioa indarrean dagoela eta kasurako aplikagarria dela egiaztatu beharko da. Datu topografiko eta batimetrikoak lortzeari buruz, aintzat hartu behar da URAk 60/2007/CE Zuzentarauak agindutako lanen testuinguruan, LIDAR hegaldietatik ateratako informazioarekin sare hidrografikoari dagokion eremu osoaren kartografia berrikusia lortu nahi duela. Hori dela eta, altxamendu takimetrikoak egin beharko dira ibilguaren egituran, eta beharrezko batimetriak, MDTa leheneratzeko. Egingo diren azterketa hidraulikoetan informazio hori baliatu ahal izango da, edo lan topografiko berriak egin ahalko dira, beti ere doitasun handiagoa lortze aldera.

        Irizpide orokor gisa, honako hauek dira karakterizazio geometrikorako bete beharreko gutxieneko baldintzak:

        Profilek ur-korronteen norabidearekiko elkarzutak izan beharko dute.

        Profilak uholde-arriskuko eremuaren zabalera bera izan behar du, ibaiaren punturik baxuenaren eta ertzeko punturik garaienaren artean 10 metroko kota-distantzia islatu beharko dute profilek.

        Hiri-eremuetan, profilen artean gehienez 50 metroko distantzia gordetzea eskatzen da.

        Gainerako eremuei dagokionez, EAEko mediterraneo isurialdean profilen arteko distantzia gehienez 175 metrokoa izan beharko da, eta kantauriar isurialdean, berriz, 125 metrokoa.

        Behar bezala adierazi beharko dira ibaiarekiko elkarzutak edota paraleloak diren egiturak, eta bat-bateko sekzio-aldaketa guztiak ere adierazi beharko dira.

        Aztergai den tartearen kartografia gutxienez 1:500 eskalako izango da, eta ibaiertza doitasunez definitu beharko da.

        Zeharkako profilek UTM (ETRS89 erreferentzia-sistema) koordenatuetan egon beharko dute georreferentziatuak.

        Azkenik, landa-lanak egin bitartean, aztergai den tartearen zimurtasun-koefizienteak kalkulatuko dira eta prozesua argazki-erreportaje batekin dokumentatuko da.

      2. Modelizazio hidraulikoa eta uholde-arriskuko erremuak mugatzea birgertatze-aldi desberdinetarako.

        Modelizazio hidraulikoari dagokionez, gutxieneko zenbait baldintza bete behar dira honako alderdi hauei dagokienez:

        Azterketa hidraulikoaren metodologia: unidimentsional geldikorra, unidimentsional ez-geldikorra, ia bidimentsionala, bidimentsionala eta tridimenstionala.

        Ibilguaren, ertzen eta egituren eredu geometrikoa.

        Inguru-baldintzak: sarrera-emariak eta baldintzak uretan behera.

        Zimurtasun-koefizienteak kalkulatzea, fluxuarekiko erresistentziaren balorazioa egiteko.

        Erregimen bizkorra.

        Lehentasunezko Fluxu Eremua.

      1. Azterketa hidraulikoaren metodología.

        Irudi hau Iber eredu hidraulikoari buruzko dokumentaziotik aterata dago, eta bertan argi eta garbi adierazten dira azterketa hidraulikorako metodologia nagusiak eta haien aplikagarritasun-esparrua.

        (Ikus .PDF)

        1D ereduetan, abiapuntuko hipotesia da fluxu-lerroak sekzioekiko zutak direla eta sekzioak maila konstantea duela.

        Ia-2D ereduetan, ibaitik kanpoko gelaxketan, soilik masaren kontserbazioaren ekuazioa erabiltzen da; beraz, gelaxka bakoitzean, soilik mailak kalkulatzen dira, eta ez abiadurak.

        2D ereduetan, domeinu konputazionala gelaxketan banatzen da, eta horietako bakoitzean, abiadura eta sakonera kalkulatzen dira. Une honetan ezin dira era orokorrean kalkulatu, ibilguaren adierazpen geometriko xehatua (eredu unidimentsionalen antzekoa) egin nahi izanez gero, oso gelaxka txikiak hautatu beharko liratekeelako, eta horrek kalkulu-denborak oso handiak izatea ekarriko luke.

        3D ereduak uneko arazo puntualen kalkulurako baino ez dira erabiltzen; normalean, egiturak aztertu eta optimizatzeko, baina hori ez da agiri honen xedea.

        Metatutako esperientziaren arabera, fluxu unidimentsionalaren hipotesia Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren uholdegarritasun-azterketa gehienetan aplika daiteke. Horrenbestez, oro har, HEC-RAS eredu unidimentsionala proposatzen da modelizazio hidrauliko unidimentsionalerako, frogatutako sendotasuna duelako, munduan oso hedatuta dagoelako, doakoa delako, hari buruzko eskuliburuak kalitate onekoak direlako eta bibliografia ugaria dagoelako. Hala ere, kontuan izan behar da azterketa hidraulikoa egiten duenaren erantzukizuna dela kasuan kasu egiaztatzea eredu unidimentsionalen aplikagarritasuna.

        CEDEX, UPC-ko eta UB-ko Flumen taldearekin, UDC-ko Grupo de Ingeniería del Agua y del Medio Ambiente (GEAMA) taldearekin eta Centro Internacional de Métodos Numéricos en Ingeniería (CIMNE) zentroarekin batera, eredu hidrodinamiko bidimentsional bat aktiboki sustatzen ari da, oso ezaugarri positibo batzuk dituena; besteak beste: doakotasuna, interfaze grafiko indartsu eta intuitiboa, zenbakizko teknika modernoenak integratzen dituzten kalkulu-moduluak, oinarrizko dokumentazioa eta dokumentazio aurreratua, bai ereduarena bai erabilitako zenbakizko teknikena, eta profesionalentzako prestakuntza-ikastaroak.

        Ezaugarri horiek direla eta, pentsatzen da eredu horren erabilera eta azterketa-metodologia hori orokortu daitezkeela etorkizun hurbilean.

      2. Ibilguaren eredu geometrikoa.

        Eredu geometrikoan, zuzen adierazi beharko dira aztertutako ibai-tartearen ezaugarriak, ibilguaren eta ertzen topografia, dauden egiturak (zubiak, presak, etab.) eta zimurtasun-koefizienteak zehaztuz.

        Zubien eta presen azterketa hidraulikoen azterketari buruzko oinarrizko informazioa zein informazio aurreratua erreferentziarako testuetan eta HEC-RASen dokumentazioan kontsulta daiteke. Dokumentu horietan, azpimarratzen da garrantzitsua dela xehetasun handiko informazio topografikoa edukitzea eta, zubien kalkulu hidraulikoaren metodologia hautatzean, zubiaren funtzionamendua ongien islatzen duena aukeratzea.

        Estalkiei eta hodiei dagokienez, adierazten da HEC-RAS ereduak oso kalkulu-algoritmo sinplifikatuak dituela, eta oso kasu sinpleetan baino ezin direla aplikatu. Gainerakoetan, aholkatzen da beste metodo egokiago batzuk erabiltzea; esate baterako, HY8 Culvert Analysis eta Mouse modeloetan aurkitu daitezkeenak.

      3. Inguru-baldintzak.

        Apurka-apurka aldatzen den ibai-erregimen mantso bat hipotesitzat hartuta aztertutako ibai-tarte baterako, inguruneko bi baldintza behar dira: emaria sarrera-sekzioan eta kota bat uretan beherako sekzioan.

        1. Emariak.

        Uholde-arriskua duen eremuaren mugaketa kartografikorako, uholdeak eragiten dituzten kausak zehazteko eta hobekuntza hidraulikoak eta ingurumen-hobekuntzak proposatzeko, probabilitate handiko, ertaineko eta baxuko birgertatze-aldiei (hau da, 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldiak) dagozkien emariak jakin behar dira.

        Kartografia hedatzeko sistema bera erabiliz, URAk erabiltzaileen eskura jarriko ditu emari maximoen mapak, 60/2007/CE Zuzentarauaren ondorioz martxan jarritako lanak amaitu ahala. Informazio hori ez dagoen eremuetarako, CEDEXek Plan Hidrológico Norte III planaren baitan lortutako Mapa de caudales máximos mapetan edo Gipuzkoako Lurralde Historikoko Emari espezifikoen taulan adierazitako balioak erabiliko dira, aplikatzekoak izanez gero.

        2. Inguru-baldintzak uretan behera.

        Finkatzen den inguru-baldintzak azterketaren xede den ibai-tartetik behar adina urrun egon beharko du, egon daitezkeen ziurgabetasunek ez eragiteko moduan.

        Oro har, 300-500 m-ko distantzia hautatu beharko da, baldin eta kontrol-sekzioren bat (sakonera kritikoa) ez badago azterketaren tartetik gertuago.

        Azterketa bokalean hasiz gero, inguru baldintza itsasoaren kota izango da. Horretarako, taula hau erabiliko da:

        (Ikus .PDF)

        Gutxi barru, itsasertzaren eta trantsizio-uren uholde-arriskua definitzeari buruzko metodologia-eskuliburu bat jarriko du eskuragarri CEDEXek, eta segur aski, balio horiek aldatuko dira.

      4. Zimurtasun-koefizienteak kalkulatzea.

        Landa-ikuskatzeetan bildutako xehetasunezko informazioa, lurzoruaren erabilerei buruzko informazio orokorra eta airetik ateratako argazkiak dira ibilguaren zein ertzen zimurtasun-koefizientea kalkulatzeko oinarriak.

        Literatura zientifikoan, metodo ugari proposatu dira ibaien ibilguan eta uholde-lautadetan zimurtasun-koefizienteak kalkulatzeko.

        Gaukler-Manning-Stricker-ek proposatutako formulazioa maiz erabiltzen den hurbilketa da, eta zehaztasunez dokumentatuta dago oinarri hidraulikoei buruzko HEC-RASen eskuliburuan. Hor, Chow-en (1959) Open-channel hydraulics lan klasikoa aipatzen da; hain zuzen, zenbait material motatako balio-tarte bereizgarri batzuk adierazten dira. Gaukler-Manning-Strikler-en zimurtasun-koefizienteetarako balioak honako hauetan daude dokumentatuta, besteak beste: Chow (1959), Henderson (1966), Barnes (1967), Streeter (1971) eta USGS, Guía para seleccionar los coeficientes de rugosidad de Manning en ríos y llanuras de inundación (1989).

        Aipatu behar da Gaukler-Manning-Strickler-en koefizientea faktore ugariren menpe dagoela; esaterako, gainazalaren zimurtasuna, landaredia, sekzioaren irregulartasunak, meandroak, ibilguaren forma eta zabalera, oztopoak, sakonera eta emaria, eta hondoko jalkinen eta jalkin esekien garraioa.

        Hidraulikarako HEC-RASen erreferentziarako eskuliburuan, Gaukler-Mannings-Strickler-en koefizienteen zenbait balio-tarte daude: komeni da, segurtasunaren mesedetan, bitarte horietako tarteko balioak eta balio maximoak erabiltzea. USGS-k, bere webgunean, ibilguen zimurtasunaren erreferentzia-balio batzuk argitaratu ditu, argazkiekin batera, lagungarriak direnak zimurtasun-koefizienteak kalkulatzeko.

        Bestalde, lehen aipatutako literaturan, Cawen-en metodoa deskribatzen da. Metodo horrek, zimurtasun-koefizientea kalkulatzean, beste faktore batzuk ere kontuan hartzen ditu; esaterako, zeharkako sekzioaren aldaketak, ibilguaren irregulartasunak, oztopoak, landaredia eta meandroak. Metodo horrek aukera ematen du xehetasun gehiago sartzeko zimurtasun-koefizienteak kalkulatzean; beraz, komeni da hori erabiltzea, balio minimoak erabili direla justifikatu behar bada.

      5. Erregimen bizkorra.

        Orain arte deskribatutako metodoa baliagarria izan daiteke erregimen azkarra eta mistoa definitzeko eta kalkulatzeko. Horretarako, inguruneko baldintzak egoki aldatuko dira, eta ereduaren uretan gora kokatutako sekzioan baldintza bat finkatuko da. Arazoak erregimen azkarreko uholde-eremuak eta sakonera definitzeko garaian sortzen dira; izan ere, erregimen azkarrari dagokion sakonera oso ezegonkorra da, eta uraldiak sortutako edozein oztopok (dela iraunkorra, dela aldi baterakoa) irtengune bat sortzen du, eta erregimen azkarretik erregimen geldora pasatzea ibai-tartearen edozein puntutan.

        Horrela, azterketa hidraulikoaren emaitzek ez dutenez egoki adierazten zenbateko arrisku dagoen, erregimen azkarreko profil bakoitzarekin lotzen den sakonera dagokion sakonera konjugatua izatea proposatzen da. Sakonera hori automatikoki kalkulatzea zaila denez, sakonera konjugatutzat honako hau hartzea proposatzen da: profil horretarako energia-kota ken 2,5 m/s-ko abiadurari dagokion energia zinetikoa. Hortaz, energia-kota ken 0,30 metro gisa defini daiteke sakonera, betiere kota hori erregimen azkarrean kalkulatutako ur-laminaren azpitik ez badago.

      6. Lehentasunezko fluxu-eremua.

        Lehentasunezko fluxuko eremua mugatzeko, lehenik eta behin, zehaztuko da zer eremutan sor daitezkeen kalte larriak pertsonengan eta ondasunetan; hau da, zein diren baldintza hidrauliko hauetako bat edo gehiago betetzen dituzten eremuak:

        Sakonera 1 m-tik gorakoa izatea.

        Abiadura 1 m/s baino handiagoa izatea.

        Bi aldagai horien biderkadura 0,5 m²/s baino gehiago izatea.

        Hiru eremu horien mugaketan oinarrituta, hustubide handiko bidea eta, azkenik, lehentasunezko fluxu-eremua zehaztuko dira.

        Metodologia honi buruzko informazio zehatza Guía Metodológica para el desarrollo del Sistema Nacional de Cartografía de Zonas Inundables argitalpeneko 8.2 kapituluan aurki daiteke (ikus bibliografia erreferentziak).

      1. Lanaren aurkezpena.

        Paragrafo honetan, azterketa hidrauliko batek gutxienez izan behar duen dokumentazioa adierazten da.

        Memorian, gutxienez, alderdi hauek sartu behar dira:

        Azterketa hidraulikoa egiterakoan hartutako hipotesiak eta haien justifikazioa: hautatutako analisi-metodologia, inguru-baldintzak, egituren kalkulu hidraulikoa, zimurtasun-koefizienteen kalkulua eta informazio hidrologikoa.

        Abiapuntuko datuak: dauden egituren deskribapena, topografia eta zeharkako profilak.

        Emaitzak: korrontearen ur-laminaren altuera, uholde-arriskuko eremuen mugak aztertutako birgertatze-aldietarako, emaitzak zubietatik eta presetatik gertu.

      Topografia: topografia lanak egin dituen enpresa, profilak, egiturak, zeharkako profilak (erlazio konstantea izan behar dute eskala horizontalaren eta eskala bertikalaren artean), etab.

      Zimurtasunak: lurzoruaren erabileraren mapak, dokumentazio fotografikoa, hautatutako balioak, etab.

      Korrontearen luzeratako profilak.

      Zeharkako sekzioak, ur-laminekin (eskala horizontalaren eta bertikalaren arteko erlazioak konstante izan behar du).

      Uholdetutako eremuen oinplanoko planoa, aztertutako birgertatze-aldietako uraldietarako. Profil bakoitzerako, ur-laminaren kota adierazi beharko da, kolore hauek erabiliz:

      10 urteko birgertatze-aldia: kolore gorria.

      Lehentasunezko fluxu-eremua: more koloreko marra jarraitua.

      100 urteko birgertatze-aldia: kolore laranja.

      500 urteko birgertatze-aldia: kolore urdina.

      Emaitza orokorren eta zubien modelizazioen taulak.

      Lurzoruaren eredu digitala.

      Azterketa unidimentsionaletan, eredu hidraulikoen fitxategiak, profil georreferentziatuekin eta kalkulu-emaitza guztiekin.

      Entregatutako geografia-datu guztiek Especificaciones para la entrega de información geográfica para su incorporación en el GIS Corporativo del Gobierno Vasco agirian eta azterketa hidraulikoetarako zehazki ezarritako datu-ereduan zehaztutakoarekin bat etorri beharko dute.

      Bibliografía.

      Guía Metodológica para el desarrollo del Sistema Nacional de Cartografía de Zonas Inundables, Ministerio de Medio Ambiente, y Medio Rural y Marino del Gobierno de España (2011).

      Guide for Selecting Manning's Roughness Coefficients for Natural Channels and Flood Plains, United States Geological Survey Water-supply Paper 2339, (1989), Arcement and Schneider.

      Roughness characteristics of natural channels, U.S. Water-Supply Paper 1849, (1967), Barnes.

      HEC-RAS: hidraulikako erreferentziarako eskuliburua.

      IBER, Modelización bidimensional del flujo en lámina libre en aguas poco profundas. Manual de referencia hidráulico, (2010), Centro de Estudios Hidrográficos del CEDEX, Grupo Flumen (Universitat Politècnica de Catalunya UPC y Universitat de Barcelona UB), Grupo de Ingeniería del Agua y del Medio Ambiente, GEAMA (Universidad de a Coruña UDC) y Centro Internacional de Métodos Numéricos en Ingeniería, CIMNE (Vinculado a la Universitat Politècnica de Catalunya). 449/2013 Dekretua, urriaren 19koa,

      AZAROAREN 19KO 449/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

      INPAKTUAREN BATERAKO EBALUAZIORAKO PROZEDURA ARAUTZEN DUEN UZTAILAREN 22KO 183/2003 DEKRETUAREN 15. ARTIKULUAK XEDATUTAKOARI DAGOKIONEZ, EAEko IBAIERTZAK ETA ERREKAERTZAK (ISURI KANTAURIARRA ETA MEDITERRANEOA) ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANA ALDATZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

      Antolatzeko plan eta programen ingurumen-ebaluazioaren garrantzia Europar Batasunak hartu zuen aintzat Europar Parlamentuaren Ingurumenean hainbat plan eta programek duten eraginaren ebaluazioari buruzko 2001/42 EE Zuzentaraua garatu zuenean.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluaren arabera, eta 183/2003 Dekretuak, uztailaren 22koak, 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu horrek arautzen baitu ingurumen eraginaren baterako ebaluaketa egiteko prozedura, lehenengo paragrafoan aintzat hartzen diren planak ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren prozeduraren mende daude (plan horien artean dago Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketa (isurialde kantauriarra eta mediterraneoa)(. Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren helburua da planaren aplikazioaren ondorioz ingurumenean sortzen diren eraginen analisia eta balorazioa egitea, plangintza-prozesuaren lehen faseetatik bertatik, betiere jardueren ondoriozko ondorio metagarriak eta sinergikoak kontuan izanik, eta aukerarik egokienaren alde egitearren.

      Era berean, hainbat planek eta programek ingurumenaren gainean dituzten eraginak ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen aplikazio-esparruan dago aldaketa hau. Arau horren 9. artikuluan ezartzen denez, ingurumen organoak finkatuko du ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostenaren iritsiera, xehetasun-maila eta zehaztasun-maila, betiere eraginpean dauden administrazio publikoak eta herritar interesdunak identifikatu eta kontsultatu ostean. Horretarako, kasuak kasu aplikatzekoak diren ingurumen-irizpide estrategikoak, ingurumen-helburuen adierazleak eta iraunkortasun-printzipioak barnean hartuko dituen erreferentziazko dokumentu bat jaulkiko du.

      Espedientearen izapideen barruan eraginpean dauden entitate publikoei kontsultatzeko eta herritar interesdunak identifikatzeko eta horiei kontsultatzeko izapidearen barruan, hain zuzen ere 2007ko uztailaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoan iritsiera handia duten hiru egunkaritan argitara emandako iragarkiak aditzera eman zuen prozedurari hasiera ematen zitzaiola eta interesdunek alegazioak igortzeko 30 eguneko epea zutela (abuztuaren 13ra arte). Ondoren zerrendatzen diren entitateei igorri zitzaizkien kontsultak:

      Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari.

      Kultura Ondarearen Zuzendaritzari.

      Larrialdi Zuzendaritzari.

      Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari.

      Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzari.

      Osasun Publikoko Zuzendaritzari.

      Ihobe Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoari.

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiari.

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Lur Antolaketako Zuzendaritza Nagusiari.

      Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

      Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari.

      Bizkaiko Foru Aldundiko Mendietako eta Natur Guneen Zuzendaritza Nagusiari.

      Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Zuzendaritzari.

      Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Zuzendaritzari.

      Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzari.

      Aranzadi Zientzi Elkarteari.

      EHNEri.

      Ekologistak Martxan erakundeari.

      Plan eta programa horiek ebaluatzea ezinbestekoa da, izan ere, bertan zenbait irizpide estrategiko ezartzen dira erabakitzeko zein jarduketa egin daitezkeen EAEko ibai-sarean, jarduketa horiek udalez gaineko zein udalaren barneko guneetan ingurumen-inpaktu handikoak izan daitezkeela uste denean; betiere, Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluaziorako Prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak xedatutakoaren arabera. Halaber, aipatu 193/2003 Dekretua onartu ondoren, LAParen aldaketak ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa behar du eta, beraz, honako aldaketa honi gehitu zaio dagokion Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterketa. Espedienteak, halaber, Hainbat plan eta programek ingurumenaren gainean dituzten eraginak ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean aurreikusitako izapideari jarraituko dio.

      Ingurumen Sailburuordetzak, 2008ko urriaren 8an onartutako Ebazpenaren bitartez argitaratutako Ingurumen Inpaktuari buruzko Txosten Bakarrak, EAEko Ibaiak eta Errekak (isurialde kantauriarra eta mediterraneoa) Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketaren behin betiko dokumentuan jaso beharreko ingurumen-alderdi batzuk iradoki zituen. Alderdi horiek dokumentuaren izapidean zehar gehitu dira, baita horren aldaketetan ere, eta, beraz, ez da Ingurumen Inpaktuari buruzko Txosten berri bat egin behar izan (2013ko uztailaren 4ko idatzia, Ingurumen eta Politika Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena). Aipatu 2008ko urriaren 8ko Ebazpenaren ondorioak honako hauek ziren:

      1. Planteatutako Aldaketa bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2010 Ingurumen Esparru Programan jasotako ingurumeneko irizpide estrategikoekin.

      1. Aldaketak betetzen ditu plan eta programen ingurumen-ebaluaketako helburuak. Hau da, Aldaketa honek, ingurumenaren babes maila handia lortzen lagunduko du, eratzerakoan ingurumen alderdiak aintzat hartu ditu, eta garapen iraunkorra sustatzen du.

      2. Gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatzearen printzipioa bermatu egin da, prozesu planifikatzaileari buruzko informazio sakona eta fidagarria epe egokitan eskuratzeko aukera eman baita.

        Ingurumen eraginaren informea eman ondorengo tramiteen eraginez, aldaketaren dokumentazioari xedapen berriak eransten bazaizkio, eta xedapen horiek Aldaketaren edukia funtsean aldatzen badute, kasuan kasuko aldaketa hori behin betiko onartu aurretik ingurumen eraginari buruzko informe berria eskatu beharko zaio ingurumen organoari edo lurralde historikoko bidezko organoari.

        EAEko Ibai eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketaren helburu nagusia izan da gaur egungo plana ingurumen-helburua duten beste planetara moldatzea: 2000/60/EE Esparru Zuzentaraua; 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena, eta Natura Ondarearen eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45.2 artikuluaren prebentzio-erregimena (Habitat Zuzentarauaren 69. artikuluaren 2. paragrafoa).

        Ibaien LICei dagokien berariazko erregulazioari buruzko berariazko epigrafe bat LAParen araudian txertatzeak eskualde- eta lurralde-garapena eta biodibertsitatearen kontserbazioa bateratzen laguntzen du.

        Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2013ko uztailaren 4an idatzitako txostenari jarraiki, LAParen Aldaketa Araudiaren Lehentasuneko Interes Naturalistikoko Zonen definizioaren barnean sartuko dira Natura 2000 Sarean barne hartzen ez diren espezie mehatxatuak bizi diren interes bereziko guneak, eta Natura 2000 Sareko espazioek duten trataera berdina izango dute.

        Ingurumen-inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren azterlanak honako hauei jarraitzen die: 24-10-2007 erreferentzia duen dokumentuan zehaztutakoari, EAEko Ibaiak eta Ertzak (isurialde kantauriarra eta mediterraneoa) antolatzeko LAParen Aldaketa-espedienteari buruzko 2008-10-08ko Ingurumen Inpaktuaren Txosten Bakarrari eta 2013ko uztailaren 4an Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak egindako txostenari.

        AZAROAREN 19KO 449/2013 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

        EAE-KO KANTAURIKO ETA MEDITERRANEOKO ISURIALDEKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN KARTOGRAFIA

      1. mapa: Ingurumen-osagaia

        http://www.euskadi.net/r33-bopvmap/eu?conf=BOPV/capas/D_449_2013/conf_PTSRA_Mapa_1.xml&lang=eu

      2. mapa: Hidraulika-osagaia:

        http://www.euskadi.net/r33-bopvmap/eu?conf=BOPV/capas/D_449_2013/conf_PTSRA_Mapa_2.xml&lang=eu

      3. mapa: Hirigintza-osagaia:

        http://www.euskadi.net/r33-bopvmap/eu?conf=BOPV/capas/D_449_2013/conf_PTSRA_Mapa_3.xml&lang=eu