Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

429/2013 DEKRETUA, urriaren 16koa, Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen duen Dekretuaren bigarren aldaketarako dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4562
  • Xedapen-zk.: 429
  • Xedapen-data: 2013/10/16
  • Argitaratze-data: 2013/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organokoak dioenez, autonomia-erkidegoek ezarri behar dute bertan araututako ikasketen curriculuma. Autonomia Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan. Eskuduntza horretaz baliatzen ari zela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak (gaur egun, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila) Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma onartu zuen, eta Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen duen otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua argitaratu (otsailaren 27ko EHAA).

2012ko uztailaren 20an, Auzitegi Gorenak zuzenbidearen aurkakotzat eta baliogabekotzat jo zituen Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen duen otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria, 14.1 artikulua eta I. eranskina. Erlijioaren irakaskuntza zen auzi-gaia. Hori dela eta, dekretua aldatu egiten da, epaia betetzeko.

Horren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Hezkuntza Politika eta Ikerketako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu ondoren, honako hau

Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen duen otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua honela aldatzen da:

Bat. 14. artikuluko 1. idatzi-zatiak idazkera hau izango du aurrerantzean:

  1. Batxilergoko bi ikasturteetako bakoitzean, astean 33 eskola-ordu emango dira gutxienez.

Bi. Lehenengo xedapen gehigarriak idazkera hau izango du aurrerantzean:

  1. Erlijio-ikasketak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz sartuko dira Batxilergoan.

  2. Ikasturte hasieran, adin nagusiko ikasleek, gurasoek edo adingabeen tutoreek adieraziko dute erlijioa ikasteko asmorik duten ala ez.

  3. Ikastetxeek antolakuntza arloan beharrezko baliabideak izango dituzte hezkuntza arloan eman beharreko arreta emateko, erlijioa ez ikastea erabaki arren. Izan ere, uneoro bermatuko da ez dela inolako diskriminaziorik gertatuko, aukera baten nahiz bestearen alde eginda. Arreta horren barruan, ez da inola ere jasota egongo erlijioarekin lotutako curriculum-edukien irakaskuntza. Horren barruan ez dira jasota egongo, orobat, beste gai batzuei dagozkien curriculum-edukiak, horrek diskriminazioa badakarkie erlijioa ikastea erabaki duten ikastetxeetako ikasleei. Ikastetxeek antolakuntza arloan dituzten baliabideak beren hezkuntza-proiektuan sartu beharko dituzte, gurasoek, tutoreek eta ikasleek aurretiaz haien berri izan dezaten.

  4. Eliza-hierarkiak eta kasuan kasuko agintari erlijiosoek dute erlijio katolikoaren eta Estatuak hezkuntza arloan lankidetza-hitzarmenak sinatuta dauzkan beste erlijioen ikaskuntzaren curriculuma ezartzeko eskuduntza.

  5. Erlijioa ikasgaiaren ebaluazioa Batxilergoko gainerako ikasgaien baldintza eta ondorio berberekin egingo da. Beste erlijioen ikaskuntzaren ebaluazioa, Estatuak hezkuntza arloan sinatuta dauzkan lankidetza-hitzarmenetan ezarritakora egokituko da.

  6. Berdintasunaren printzipioa eta ikasle guztien arteko lehia askea bermatze aldera, erlijioa ikasgaiaren ebaluazioan lortutako kalifikazioak ez dira zenbatuko batez besteko nota lortzeko orduan, unibertsitatean sartzeari begira, ez eta bekak edo laguntzak eskuratzeko deialdietan ere, espediente akademikoak lehian sartzen diren deialdietan, alegia.

Hiru. Eranskinak idazkera hau izango du aurrerantzean:

«ERANSKINA, OTSAILAREN 3KO 23/2009 DEKRETUARENA

BATXILERGOKO IKASGAIAK MAILATAN BANATZEA

GUTXIENEKO ORDUTEGIA

(Ikus .PDF)

Batxilergoko ikasgaietako bat atzerriko hizkuntzan ematea erabakitzen duten ikastetxeek, hirutik bi ordura gutxitu ahal izango dute Atzerriko hizkuntza I eta II-ko ordutegia.

BATXILERGOKO IKASGAIAK MAILATAN BANATZEA

ERREFERENTZIA ORDUTEGIA

(Ikus .PDF)

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratU eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.