Arautegia
Inprimatu421/2013 DEKRETUA, urriaren 7koa, ondoko dekretua bigarrenez aldatzeko dena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4341
- Xedapen-zk.: 421
- Xedapen-data: 2013/10/07
- Argitaratze-data: 2013/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 8ko 149/1996 Dekretuaren helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak emateko eta ziurtagiriak eman eta legeztatzeko organo eskudunak eta eraginak eta formak arautzea.
«Sinadurak Legeztatzea» titulua duen 8. artikuluko 2. paragrafoko c) idatzi-zatian honako eskumen hau ematen zaio Ikastetxeen zuzendariari: Euskal Autonomia Erkidego ikastetxeen agiri akademikoak atzerrian indarra izan behar dutenak legeztatzeko eskumena.
Hala ere, legeztatu behar diren agiriak asko emendatu direnez eta Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzak baliabide gehiago dituenez, komenigarritzat jotzen da organo horrek izatea titulu eta agiri akademikoak legeztatzeko funtzioa.
Hortaz, beharrezkoa da ekainaren 8ko 149/1996 Dekretuko 8. artikuluko 2. paragrafoko c) idatzi zatia aldatzea, antolaketa-premia berriei egokitzeko.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
«c) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen agiri akademikoei, zehazki, atzerrian indarra izan behar dutenei dagokienez hezkuntza berritzearen arloan eskudun zuzendaritza.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 149/1996 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko martxoaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baita atzerrian ondorioak sor ditzaten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen agiri akademikoetan egindako izenpeak aitortzeko prozedurar