Arautegia
Inprimatu211/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5082
- Xedapen-zk.: 211
- Xedapen-data: 2012/10/16
- Argitaratze-data: 2012/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa prebentzio-tresna da, natur baliabideak zaintzeko eta ingurumena babesteko bereziki egokia dena. Tresna horren bitartez ingurumen-aldagaia txertatzen da ingurumenean eragin handia duten planen eta programen gaineko erabakiak hartzeko prozesuan.
Europar Batasunak plan eta programa horiek ingurumen aldetik ebaluatzearen garrantzia aitortu zuen; horrela bada, hauxe hartu zuen: 2001/42/EE Zuzentaraua, ekainaren 27koa, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean dituzten eraginak ebaluatzekoa.
Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legeak jaso zuen zuzentarau hori.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, berriz, otsailaren 27ko Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legeak aurrea hartu zien xedapen horiei, planak eta programak ingurumen aldetik ebaluatzeko prozedura finkatu baitzuen.
Era berean, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak lege horretan ezarritako prozedura garatu zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, halaber, hirigintza-antolamenduko planen eta tresnen zehaztapenetan ingurumen-irizpideak txertatzea xedatzen du.
Era berean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak Natura 2000 Sarea izenekoaren balioak zaintzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzen ditu; horretarako, sare horretakoak diren lekuei nabarmenki eragin liezaieketen planak edo programak behar bezala ebaluatzeko betebeharra ezarriko du.
Dekretu hau beharrezkoa da aurretik aipatu dugun planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko araudi autonomikoa ondorengo xedapenetara egokitzeko, baita sustatzaileei eta administrazioei segurtasun juridikoa emateko ere.
Dekretuak planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa aplikatzeko ezartzen duen esparruak Estatuko oinarrizko araudia hartuko du kontuan eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenak ere garatuko ditu.
Horrela bada, berezko ahalmenak garatzeko orduan, prozedura horren aplikazioan pilatutako eskarmentua hartu da kontuan tresna horren prebentzio-izaera sendotzeko prozedurari lehenago ekitea sustatuta, prozedura arinagoa eta eraginkorragoa ezartzeko, ingurumen-kontrolerako erakundeak txertatzea ahalbidetzeko eta tele-izapidetza eransteko. Era berean, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea ere sendotuko ditu; izan ere, horren arabera prozesu planifikatzailearen aurretiazko faseetatik hartuko dute parte, aukera guztiak zabalik daudenean eta erabakiak hartu aurretik.
Horretaz gain, autonomia-erkidegoko herri-administrazioak prestatzen eta/edo onartzen dituzten planen eta programen administrazio-prozesuak (oinarrizkoa eta anbientala) txertatzen ere lagunduko du, betiere esku hartzen duten eragileen arteko erantzukidetasun-printzipioan oinarri hartuta. Horretarako, prozesuko etapa guztietan esku hartzen duten eragile guztien eginkizuna argituko du, baita ingurumen-prozeduraren oinarri diren agiri teknikoetan beharrezkoa den irismena ere.
Dekretua honako hauek osatzen dute: azalpen-zatia, hamasei artikulu, bi xedapen gehigarri, iragankor bat, indargabetzaile bat, lau azken xedapen eta bost eranskin.
6 bitarteko artikuluek arauaren alderdi orokorrak arautzen dituzte; hala nola xedea, aplikazio-esparrua, eskumenak eta definizioak dekretua aplikatzearen ondorioetarako.
Ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura 8-14 bitarteko artikuluetan dago arauturik. Prozedura berriak zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen xedapenak garatuko ditu. Besteak beste, ebaluazio estrategikoaren fase guztiak arautuko ditu; horien artean eskudun agintariak emandako erreferentziako agiria (plan edo programaren oinarrizko organo arduradunak horren gainean egin behar du jasangarritasunari buruzko txostena) eta ingurumen-memoria (horren bidez ebaluazio estrategikoa ixten da; jasangarritasunari buruzko txostenaren informazio publikoaren emaitzak biltzen dituen testuaren gainean egiten da).
Gainera, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak informazioaren eta kontsulten izapidea nahitaez bete behar duela espresuki biltzen du; hain zuzen, 45 egun iraungo du izapide horrek.
artikuluak dekretu honetan araututako prozedurari jarraiki egindako ingurumen-ebaluazioen publizitatea dago jasota, era horretan gardentasuna eta ingurumenari buruzko informazioa eskuragarri izatea sustatzea bermaturik. 16. artikuluak ebaluatutako planak eta programak aplikatzeak edo gauzatzeak ingurumenean dituen ondorio nagusien jarraipena arautzen du.
Hirugarren xedapen gehigarriak ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak izapidetzean ingurumen-kontrolerako erakundeak erabiltzeko aukera aurreikusten du, ekonomia-jarduera sustatzeko neurri gisa.
Xedapen iragankor eta indargabetzaileen bidez, berriz, dekretu hau indarrean jarri aurretik onartutako planenentzat eta programentzat behin-behineko erregimen bat ezarriko da; horretaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua indargabetu ere egingo da.
Azken xedapenetako lehenak eta bigarrenak otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko orokorraren, I. eranskinaren A eta B paragrafoak aldatuko dituzte; horiek planen eta programen ingurumen-ebaluazioaren aplikazio-eremuari eta proiektuen ingurumen-ebaluazioari buruzkoak dira, hurrenez hurren.
Eusko Legebiltzarrak hartutako apirilaren 23ko 7/2012 Legeak, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoak, aldaketa hori gaitzen du. Lege horren helburua Europar Batasunean zerbitzuen benetako merkatu bakarra lortzea da; horretarako, besteak beste, justifikatu gabeko edo neurriz kanpoko oztopoak kendu egingo dira, eta prozedurak sinplifikatu. Esparru horretan, 7/2012 Legearen 82. artikuluan idazkera berria ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorraren azken xedapenetako bigarrenari, eta Gobernu Kontseiluari ematen dio baimena aipatutako legearen eranskinetako jarduera, proiektu, plan eta programen zerrendak aldatzeko.
Esparru horretan, dekretu honek planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozeduraren aplikazio-eremua eguneratuko du; horrela bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren A eranskinari idazketa berria emango dio, Estatuko oinarrizko araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak kontuan hartuta.
Esparru berean, 3/1998 Legearen B eranskina aldatuko du dekretu honek; eranskin horrek ingurumen-eraginaren banakako ebaluazioaren prozeduraren peko jardueren eta proiektuen zerrenda arautzen du.
Azken xedapenetako hirugarrenak eta laugarrenak ingurumen-ebaluazio estrategikoko datu-base bat eta dekretu hau garatzeko nahitaezko gaikuntza arautuko dituzte, hurrenez hurren.
Azkenik, 5 eranskin ere baditu dekretuak; horietan ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura hasteko eskabideei erantsi beharko zaien inprimaki bat jaso da, besteak beste.
Dekretu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen aurretiazko txostena ikusita, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuordeak hala proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16ko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoek onartzen dituzten plan eta programek eragin garrantzitsuak izan litzakete ingurumenean. Hain zuzen ere, plan eta programa horiek igaro behar duten ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura arautzea da dekretu honen xedea.
Prozedura horrek honako helburu hauek izango ditu:
Herri-administrazioen plan eta programei buruz erabaki behar denean, ingurumenari dagozkion alderdiak plan eta programa publiko horiek prestatzen hasteko lehenbiziko faseetatik hasita integratzea, betiere plan eta programa publiko horiek onartu aurretik, garapen jasangarria sustatzeko xedez.
Ingurumenaren gaineko ondorioak aztertzea, metatze- eta sinergia-eraginak kontuan hartuta, eta plana edo programa prestatzeko orduan eta hartu aurretik eragin horiek kontuan hartu direla bermatuta; era horretan, aukerarik onena hautatuta ingurumenaren babes maila handia lortzearren.
Ingurumenerako eta osasunerako ondorio nabarmenki kaltegarriei aurre hartzea lehenetsi dadila, ondorioak zuzendu edo konpentsatzearen gainetik. Azken batean, kapital naturalean gertatzen diren galerak kapital hori gehitzearekin eta/edo hobetzearekin konpentsatzea, betiere hori egingarria bada.
Gardentasuna eta parte hartze publikoa eta pribatua sustatzea, plangintza-prozesuaren gaineko informazio erabateko eta fidagarria epe egokietan emango dela ziurtatuz.
Ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura lurraldea antolatzeko prozeduran eta hirigintzakoan jasotzea.
Lehendik ere artifizialdurik dauden lurzoruen erabilera intentsiboa lehenestea, balio agrologiko handiko lurzorua eta lurzoru naturala urbanizaziotik babestuz.
Hiri-segregazioa, hiriaren barreiadura eta mugikortasun behartua saihestea, eta, horretarako, irisgarritasuna sustatzea, lurzoruaren erabileren plangintza integratuaren bidez, mugikortasunaren bidez eta hiri-egitura dentso, trinko eta konplexuak sustatuz.
Lurzoruaren zigilatzea murriztea, lurzorua jasangarritasun handiagoz erabiliz eta ahal beste eginkizuni euts diezaion sustatuz.
Natur baliabideen erabilera jasangarria sustatzea: ura, energia, lurzorua eta materialak.
Habitatak eta espezieak, ingurumen naturala eta konektibitate ekologikoa zaindu eta hobetzea.
Paisaia eta kultur ondarea kontserbatu eta hobetzea.
Energia aurreztea, efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera eta kogenerazioa sustatzea.
Aire garbia bermatzea, bai eta zarata eta argi-kutsadura handien pean bizi diren biztanleen kopurua murriztea ere.
Ur-masen egoera ekologiko ona lortzea, bai eta baliabidearen erabilera jasangarria ere.
Aldaketa klimatikoaren aurreko kalteberatasuna gutxitzen laguntzea, kaltea arintzeko neurriak eta egokitzeko neurriak integratuz.
Arrisku naturalak gutxitzea.
Dekretu honetan xedatutakoetarako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:
Planak eta programak: herri-administrazio batek beharrizan sozialei erantzuteko prestatzen dituen estrategia, jarraibide eta proposamenak, zuzen-zuzenean ez baizik eta proiektu-multzo baten bitartez gauzatzekoak.
Organo sustatzailea: eskuduna den administrazio publikoko organoa, dagokion sektore-legerian ezarritakoaren arabera plan edo programa bat formulatu eta/edo onartzeko prozedura hasteko eskumena duena, eta, horrenbestez, ingurumen-alderdiak eduki horretan integratu behar dituena, dekretu honetan ezarritako prozedurari jarraituz.
Ingurumen-organoa: planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko eskumena duen organoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera; organo sustatzailearekin lankidetzan, ingurumena babesteaz eta planak eta programak lantzean ingurumen-alderdiak txertatzeaz arduratzen da.
Ingurumen-ebaluazio estrategikoa: planen eta programen gainean erabakiak hartzean ingurumen-alderdiak txertatzea ahalbidetzen duen prozesua, horretarako dekretu honetan xedatutako zenbait izapide eginez, hala nola: ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txosten bat egitea, kontsultak egitea, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta kontsulten emaitzak kontuan hartzea, erreferentziako agiri bat eta ingurumen-memoria bat prestatu eta aintzat hartzea, eta plan eta programa horien onespenari buruzko informazioa ematea.
Hasierako agiria: organo sustatzaileak planaren edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura hasteko lantzen duen eta 8. artikuluan ezarritako informazioa biltzen duen agiri teknikoa.
Erreferentziako agiria: planak edo programak eraginpean hartutako herri-administrazioak eta interesdunak identifikatu eta horiei kontsulta egin ondoren ingurumen-organoak lantzen duen eta Organo Sustatzaileak ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean eta planean kontuan hartu behar duen agiri teknikoa.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena: organo sustatzaileak egiten duen txostena, planean edo programan integratzen dena eta dekretu honetako II. eranskineko 11. artikuluan ezarritako informazioa jaso behar duena.
Eragindako administrazio publikoak: ingurumeneko eragin aurreikusgarriaren arabera, arlo hauetan eskuduna dutenak, besteak beste: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, telekomunikazioak, turismoa, lurraldearen antolamendua eta hirigintza, osasuna, urak, kostaldeak, errepideak eta beste azpiegitura batzuk, ingurumena, biodibertsitatea, airea eta paisaia eta kultura-ondarea.
Herritar interesatuak:
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako kasuetako edozeinetan badago.
Irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio edo pertsona juridikoak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Beren estatutuetan egiaztatutako helburutzat izan ditzatela, besteak beste, natura-, kultura- eta paisaia-ondarea eta ingurumena osotara edo ingurumenaren osagaietako bat edo batzuk babestea, eta, estatutu horien arabera, beren jarduerak gara ditzatela dena delako plan edo programa horrek eragiten dien lurralde-esparruan.
Gutxienez duela bi urte eratu izana legez eta inskribatu izana dagozkien erregistroetan, eta duela bi urtetik aritzea beren estatutuetan jasotako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak aktiboki gauzatzen.
Publikoa oro har: edozein pertsona fisiko edo juridiko, bai eta horiek aplikatzekoa den araudiaren arabera eratutako elkarte, erakunde eta taldeak ere.
Lurralde-esparru txikiko guneak: dekretu hau aplikatzeari begira, honako lurralde-esparru hauek jotzen dira halakotzat: hedadura urria dela-eta, bai plan edo programa baten ingurumen-ebaluazio estrategikoa baliatuz, bai plan edo programa horretan aurreikusitako ingurumen-eraginaren ebaluazioa baliatuz, ingurumenaren babes-maila eta ingurumen-integrazioa berdintsu lortzeko aukera ematen dutenak.
Aldaketa txikiak: onartutako plan edo programen ezaugarriak aldatzea, betiere horien estrategia, gidalerro edo proposamen, eragin-eremu edo kronologian funtsezko aldaketarik eragin gabe, baina aurreikusitako eraginen edo eragin-eremuaren ezaugarrietan desberdintasunak eraginez.
Ingurumen-memoria: ingurumen-organoak egindako agiria, organo sustatzaileak agiria behin betiko onartu aurretik eta plana behin betiko onartuko duen administrazio-organoak kontuan hartu beharrekoa, zeinetan ebaluazio-prozesuan egindako ingurumen-alderdien integrazioa aztertzen baita, eta orobat ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta haren kalitatea, egindako kontsulten emaitzak eta emaitza horiek zenbateraino hartu diren aintzat. Horrez gain, plana edo programa aplikatzeak izango dituen ondorio garrantzitsuak aurreikusten dira bertan, eta ingurumen arloko azken manuak ezartzen.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinean zerrendatutako planek eta programek jarraitu behar dute dekretu honetan araututako ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I A eranskinaren 9. paragrafoan jasotako planek eta programek ingurumen-ebaluazio estrategikoa jaso beharko dute, Ingurumen-organoak hartutako erabaki arrazoitu eta publiko bidez, betiere ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketela ondorioztatzen bada.
Horretarako, organo sustatzaileak kontsulta egingo dio ingurumen arloko organoari, kontsultarekin batera honako agiri hauek igorriz: planaren edo programaren helburuak, haien aplikazio-eremua, planean zer ekintza jasotzen diren eta ekintza horiek planean non dauden jasota, bai eta planaren aplikazio-eremuaren ezaugarrien deskribapena ere.
Organo sustatzaileak igorritako agiriak ikusi ondoren, ingurumen arloko organoak, dekretu honen III. eranskinean jasotako irizpideak aplikatuz, erabakiko du ea planak edo programak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura igaro behar duen edo ez, aldez aurretik 9. artikuluan adierazitako administrazio publikoei kontsulta eginda.
Erabaki hori ebazpen bidez hartuko du, eta organo sustatzaileari jakinaraziko zaio hilabete bateko epean, 2. paragrafoan ezarritakoari jarraituz egin den eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ingurumen arloko organoak epe bera izango du bere erabakiaren berri bitarteko elektronikoen bitartez emateko.
Ingurumen arloko organoak irizten badio aztertutako planak edo programak ingurumen-ebaluazio estrategikoa igaro behar duela, dekretu honetako 8. artikuluan aipatzen den hasteko agiria igorri behar duela jakinaraziko dio organo sustatzaileari ebazpenarekin batera. Fase horretan egindako kontsultak Dekretu honen 9. artikuluaren ondorioetarako egindako kontsulta gisa erabili ahal izango ditu ingurumen-organoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteari buruzko legerian ezarritakoaren arabera, autonomia-erkidegoko ingurumen arloko organoa eskuduna izango da erreferentziako agiria egiteko, ingurumen-memoria emateko eta plan edo programa batek ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak dituen erabakitzeko.
Nolanahi ere, dena delako plan edo programa onartzeko oinarrizko eskumena lurralde historikoetako foru-organoei dagokienean, aurreko paragrafoan aipatutako eskumena ere organo horiei egokituko zaie, salbu eta dena delako plan edo programa horrek lurralde historiko bakar batena baino lurralde-esparrua zabalagoari eragiten badio; nolanahi ere, kasu horretan bermatu egin beharko da foru-organoek ere parte hartuko dutela prozeduran.
Baldin eta plana edo programa onartzeko oinarrizko eskumena udalaren esku badago, autonomia-erkidegoko ingurumen arloko organoak haren eskumenaren kudeaketa materiala dagokion foru organoaren esku utzi ahal izango du.
Plana edo programa sustatu duen organoari dagokio ingurumen-alderdiak planaren edo programaren edukian integratzea. Halaber, organo sustatzaileari dagokio ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena egitea, eta, dena delako plan edo programa hori egiteko eta izapidetzeko prozesuan, informaziora irispidea izateko eskubidea eta herritarrek parte hartzeko eskubidea bermatzea; horretarako, herritarren eskura jarriko du dagokion informazioa, jendaurreko informazioaren izapidea eginez eta kontsultak eginez, betiere ingurumen-kontuetan informaziora nola iritsi, parte-hartze publikoa nola gauzatu eta justiziara nola iritsi arautzen duen uztailaren 18ko 27/2006 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Hainbat plan edo programa aldi berean suertatzen direnean hainbat administrazio publikok sustatuta, herri-administrazio horiek dagozkien neurriak onartu beharko dituzte plan edo programa horiek elkarren osagarri izan daitezen eta ebaluazio bikoitzik gerta ez dadin; horretarako, baina, plan edo programa horietako bakoitzak ingurumenari ekarriko dizkion eragin garrantzitsu guztiak behar bezala ebaluatzen direla ziurtatu beharko da.
Planei eta programei herri-administrazio beraren hainbat erabaki-gune hierarkiko dagozkienean, erabaki-prozesuaren zein fasetan dagoen kontuan hartuta egin beharko da plan edo programa bakoitzari dagokion ingurumen-ebaluazioa, ebaluazio bikoitzak eragozteko.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean, aukeran izango da erabaki-prozesuaren beste fase batzuetan eskuratutako informazioa baliatzea, bai eta beste herri-administrazio batzuek sustatutako planak eta programak egitean eskuratutakoa ere, eta indarrean dagoen araudia aplikatzetik eratorritako planak eta programak egitean eskuratutakoa ere bai.
Plan edo programa jakin bat garatzeko diren plan edo programek ez dute zertan ingurumen-ebaluazio estrategikorik igaro, zenbait baldintza betez gero; ingurumen-memoriek aukeran dute hala xedatzea. Hona hemen zeintzuk diren baldintza horiek:
Planaren edo programaren ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak justifikatu behar du zer baldintza behar diren garapen-plan edo -proiektuek ingurumenari eragin garrantzitsurik ekarri ez diezaioten.
Ebaluatzen den plan edo programak behar besteko zehaztasunez eta lotura mailaz ezarri behar ditu baldintza horiek.
Gainontzeko kasuetan, garapen-plan edo -programaren jasangarritasunari buruzko txostenaren hedadura eta xehetasun maila zehaztu beharko ditu ingurumen-memoriak.
Organo sustatzaileak hasierako agiri bat igorriko dio ingurumen arloko organoari dekretu honen 4. artikuluan aipatutako programak eta planak prestatzean ingurumen-alderdiak txertatzeko; bertan honako hauek jasoko dira:
Honako alderdi hauei buruzko informazioa:
Plana edo programa herri-administrazio batek landu edo onartzea eskatzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren xedapen arau-emaile edo erabakiaren identifikazioa.
Planak edo programak garatzen dituen eskumenen identifikazioa eta deskribapena.
Administrazio-eskumenak: organo sustatzailearen eta behin betiko onarpenaz arduratutako oinarrizko organoaren identifikazioa.
Plana edo programa onartzeko eta izapidetzeko prozedura, aurreikusitakoaren arabera jendeak parte hartzeko, jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko egingo diren izapideak esanbidez zehaztuta.
Planaren edo programaren oinarrizko garapen-helburu eta garapen-irizpide orokorrak eta espezifikoak eta etorkizunerako aukerak.
Planarekin edo programarekin erantzun beharreko premien eta gaur egungo aukera-elementuen justifikazioa.
Aurrekariak eta izapidetzea:
Hala badagokio, aurrekarien deskribapena, plana edo programa jaso den mailaz goragoko plangintza-agiriak aipatuta eta ingurumen-ebaluazioaren prozedurapean jarri den adierazita. Azken kasu horretan, ingurumen-ebaluazio horren zehaztapen nagusiak laburbildu beharko dira, eta, hala badagokio, ondorengo faseetan ebaluatzeko utzitako elementuak azpimarratu beharko dira.
Hala badagokio, planaren edo programaren ondorengo jardunen deskribapena, ingurumen-organoaren esku-hartzea aurreikusten bada.
Planaren ezaugarrien deskribapena:
Planaren edo programaren jardunak garatuko diren eremuaren eta aurreikusitakoaren arabera ingurumen-ondorio esanguratsuak jasango dituzten elementuak kokatuta dauden eremuaren espazio-mugaketa.
Hirigintza-plangintzaren kasuan:
Hirigintza-birsailkapenerako eta hirigintza-birkalifikaziorako proposatutako eremuen espazio-mugaketa.
Landa-lurzoruaren edo lurzoru urbanizaezinaren eremuan erabileren antolamendua eta erregulazioa aldatzeko proposamenak.
Lurralde-plangintza partzial eta sektorialaren kasuan: lurralde-antolamenduko eta lurralde-erregulazioko eremuen espazio-mugaketa.
Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legerian edo ingurumena babesteko euskal legerian zerrendatutako kategorietako batean dauden proiektuen identifikazioa.
Nazioarteko, Europako Erkidegoko, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta/edo tokiko araudi, estrategia eta planetan finkatuta dauden eta planak edo programak izan ditzakeen ondorioei edo horien helburuei lotuta dauden ingurumen-babeseko helburuen eta garapen-irizpideen identifikazioa, baita lotutako adierazleen eta, hala badagokio, plana edo programa lantzean kontuan hartu beharreko ezarritako edo proposatutako muga aplikagarrien identifikazioa ere.
Arrazoizko alternatiben berariazko definizioa: kontuan hartutako plangintza-alternatiben deskribapena:
Kontuan hartutako arrazoizko alternatiben identifikazioan erabilitako bideragarritasun teknikoko irizpideen deskribapena eta justifikazioa: plan edo programaren kokapenaren, garapen teknikoaren eta/edo denborazko garapenaren alternatibak.
Erreferentziazko ingurumen-helburuekiko bat-etortzearen eta proportzionaltasunaren justifi-kazioa, horien garapenean zer neurritan laguntzen duten adierazita.
Ingurumenaren gaur egungo egoeraren alderdi garrantzitsuak, hala nola mehatxatuta eta/edo nazioarteko hitzarmenen eta xedapen arau-emaile orokorren bidez babestuta dauden baliabideak eta eremuak, eta, hala badagokio, planaren edo programaren ebaluazio-eremuko ingurumen-arazoak, plana aplikatu ezean denbora horretan izango zuten bilakaera kontuan hartuta.
Lurraldearen ingurumen-unitate eta paisaia-unitate homogeneoak definitzea, edo metodologia, ingurumen-aldagarrietako bakoitzaren ezaugarrien analisi integratutik abiatuta. Unitate horien ingurumen-kalitatea haztatzea, eta aurreikusitako erabilerak hartzeko zer gaitasun duten analizatzea; zenbat eta gaitasun handiagoa kokapenaren eta ingurumenaren gaineko eragin txikiagoaren eskakizunei erantzuteko, orduan eta handiagoa ingurumen-kalitatea.
Organo sustatzaileak baloratzea plan edo programak Natura 2000 eremuetan eragin nabarmena izan dezakeen edo ez.
Natura 2000 Sarea izenekoari banan-banan edo batera eragin liezaioketen egitasmo edo plan guztiak zeintzuk diren.
Egitasmo edo plan horiek zein eragin izan lezaketen eta eragin horien ebaluazioa.
Eragina jasango duten Natura 2000 eremuen ezaugarriak.
Beste natura-gune babestu batzuetan eragina jasango duten eremuak (betiere 16/1994 Legearen arabera), nazioarteko garrantzi aitortua duten Ramsar hezeguneak, paisaia bereziak eta/edo bikainak, onura publikoko mendiak eta mendi babesleak, erkidegoko interesa edo/eta lehentasunezkoa duten habitatak, zuhaizti autoktonoak, ibai-eremuak eta ingurumen-kalitate eta -sentsibilitateko beste eremu batzuk.
Herritar interesatuen zerrenda-proposamena; hau da, 3. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritako herritarrena.
Arestian aipatutako informazioaz gain, aurreko atalean ezarritako j), k), l) eta m) idatzi-zatietako informazioak laburbilduta jasoko dira V. eranskinean ingurumen-ebaluazio estrategikoa eskatzeko erantsitako formularioan, eta formularioa hasierako agiriarekin batera igorri beharko da. Era berean, a), b), c), d), e), f), g) eta i) idatzi-zatietan zehaztutako informazioak V. eranskinean araututako formularioa betez baino ez dira emango.
Ingurumen-organoak antzematen badu aurkeztutako agiriak ez direla nahikoa planaren edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko, sustatzaileari eskatuko dio hutsegitea konpontzeko edo eskatutako agiriak edo informazioak aurkezteko, eta hamabost egun emango dizkio horretarako; bestetik ohartaraziko dio hori egin ezean, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusi bezala emango den ebazpenaren bidez.
Ingurumen-organoak organo sustatzaileari jakinaraziko dio errekerimendu hori; hamabost egun izango ditu horretarako, 1. paragrafoan ezarritako agiriak jasotzen dituenetik kontatzen hasita.
Dekretu honen 7. artikuluaren 4. paragrafoan jasotako kasuetan ez da beharrezkoa izango artikulu honetan azaldutako agiriak ingurumen-organoari bidaltzea.
Ingurumen-organoak kontsulta egingo die planak edo programak eragindako herri-administrazioei zein herritar interesatuei; horrela bada, 8. artikuluan ezarritako agirien kopia helaraziko dizkie, baita hilabeteko epea eman ere, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren hedadurari, xehetasun mailari eta zehaztapen mailari dagokienez; gainera, kasuak kasu aplikatu beharreko ingurumen-irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuen eta jasangarritasun-printzipioen helburuak ere jasoko dira.
Organo sustatzaileak bidalitako dokumentazioa, 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta aldez aurretiko kontsulten erantzunak ikusita, ingurumen-organoak erreferentziako agiria egingo du. Agiri horretan, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak izango duen hedadura eta xehetasun maila zehaztuko dira eta, gutxienez, dekretu honen I. eranskinean ezarritako informazioa jasoko da.
Baldin eta, agiri horiek aztertu ondoren, ingurumen-organoak planak edo programak ingurumen-eraginik ez duela erabakiz gero, zentzu horretako ebazpen arrazoitua eman ahal izango du. Ebazpen horrek ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura amaitutzat joko du. Ingurumen-organoak bitarteko elektroniko bidez jakinaraziko du ebazpen hori.
Erreferentziako agiria bi hilabeteren buruan jakinaraziko zaio organo sustatzeari, hasierako agiria jaso ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Organo sustatzaileak erreferentziako agiria hartu beharko du kontuan plana edo programa egiteko garaian; halaber, horren edukia planean edo programan zein ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean txertatu beharko da.
Ingurumen-organoak erreferentziako agiria argitaratuko du, gutxienez, baliabide elektronikoen bidez.
Erreferentziako agiria egiteko epea bukatu eta artean ingurumen-organoak ez badu atera, plana edo programa egiteko prozedurari ekin ahal izango zaio.
Organo sustatzaileak, erreferentziako agiriaren edukiaren arabera, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena egingo du. Bertan, planaren helburuak garatzea ahalbidetuko duten aukera teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez bideragarriak zeintzuk diren identifikatu, deskribatu eta ebaluatuko du, eta, era berean, aukera horiek ingurumenean izan litzaketen eragin garrantzitsuak identifikatu, deskribatu eta ebaluatuko ditu.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean, gutxienez, dekretu honen II. eranskinean adierazitako informazioa jasoko da, erreferentziako agiriak zehaztutako xehetasun-mailarekin eta txostenaren kalitatea ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen den informazioarekin. Txostenean, halaber, tokiko estrategietan beraietan helburuak planean edo programan nola integratzen diren islatuko da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan nola integratzen diren ere.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak, bestalde, jendaurreko informazioaren eta kontsultaren izapideak igaro beharko ditu, hurrengo artikuluan zehazten denez.
Plana edo programa izapidetzeko aplikagarria den sektore-legeriak eskatutako doku-mentazioan integratuko da ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena, eta, dokumentazio horrekin batera, legeria horretan eskatutako izapideak bete beharko ditu.
Organo sustatzaileak jendaurrean jarriko ditu, gutxienez 45 egunez, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta planaren edo programaren aldez aurreko bertsioa, plana edo programa arautzen duen araudiak agintzen dituen agiriekin batera; kontsulta ere egin beharko die, epe horretan bertan, eraginpeko herri-administrazioei eta herritar interesdunei.
Kontsulten fase horretan, txostenak eskatu beharko dira, baldin eta aginduzkoak badira, dagokion sektore-legeriarekin bat etorriz.
Ingurumen-organoak dekretu honen aplikazio-esparruan sartzen diren plan eta programei buruzko mugaz gaindiko kontsulten prozeduran parte hartuko du, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean izaten dituzten ondorioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako eran.
Kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidean oharrik eta alegaziorik eginez gero, organo sustatzaileak erantzun egingo die, eta erantzunaren arrazoiak ere emango ditu.
Organo sustatzaileak onartu beharreko plan edo programaren jasangarritasunari buruzko txostena bidaliko dio ingurumen-organoari, kontsulten eta informazio publikoko fasea amaiturik, eta plana edo programa behin betiko onartu aurretik; halaber, dagokion espedientearen kopia bat ere helaraziko dio, aurreko artikuluaren 2. paragrafoan aipatutako txostenak eta kontsulten eta informazio publikoko izapideetan jarritako alegazioak barne.
Baldin eta ingurumen-organoak irizten badio aurkeztutako agiriak ez direla nahikoa ingurumen-memoria egiteko, organo sustatzaileari eskatuko dio hutsegitea konpontzeko edo eskatutako agiriak aurkezteko, eta hamabost egun emango dizkio horretarako, agiriak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita; bestetik, ohartaraziko dio, hori egin ezean, esanbidezko ebazpenaren ostean, eten egingo dela prozedura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5.a) artikulua aplikatuz.
Ingurumen-organoak ingurumen-memoria 2 hilabeteko epean jakinaraziko dio sustatzaileari.
Ingurumen-txostenak, gutxienez, dekretu honen IV. eranskinean zehaztutako edukia izango du.
Organo sustatzaileak planaren edo programaren proposamena egingo du, eta bertan ingurumen-txostenean jasotako erabakiak integratuko ditu. Halaber, erabaki horiek txostenean nola integratu diren azaltzeko agiri bat egin eta onartuko du. Agiri hori ingurumen-organoari bidaliko zaio, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren dagokion administrazio-espedientean sartzeko.
Ingurumen-memoria eta berau nola integratu den islatzen duen agiria EAEko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari igorri beharreko espedientean jasoko dira, azken horrek txostena egin dezan, betiere txosten hori egokia denean.
Ingurumen-memoria aginduzkoa da. Plana behin betiko onartzen duen administrazio-ebazpenean edo, hala balegokio, onarpen hori agintzen duen legezko erabaki edo arauan, arrazoitu egin beharko da onartutako erabakia, ingurumen-memoriaren edukiarekin bat etorri ezean.
Plana edo programa dagokion sektore-legeriari jarraiki izapidetzen den bitartean eta Dekretu honen 12. artikuluan zehaztutako kontsultak egiteko eta jendaurrean jartzeko izapidearen ondoren, ingurumenean ebaluatu gabeko ondorio esanguratsuak izan ditzaketen aldaketak erabakitzen badira eta, nolanahi ere, aldaketak Dekretu honen 4. artikuluan ezarritako kasuetakoren batean badaude, organo sustatzaileak ingurumen-organoari jakinaraziko dio. Jakinarazpenarekin batera, 8. artikuluan adierazitako dokumentazioa igorriko da, planean edo programan aldatutako alderdiak ebaluatzeko.
Ingurumen-organoak, organo sustatzaileak bidalitako agiriak kontuan hartuta, aldaketa horrek ingurumenean eragin garrantzitsurik izan ote lezakeen erabakiko du, eta eragin garrantzitsuak izango dituela erabakiz gero, kontsultetarako eta jendaurreko informaziorako beste epe bat behar ote den zehaztuko du. Halaber, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean osatu beharreko alderdirik badagoen edo ez zehaztuko du, eta, egonez gero, zeintzuk diren.
Dagokion plana edo programa onartu ondoren, organo sustatzaileak ingurumen-organoari, tartean diren administrazio publikoei eta interesa duten herritarrei jakinaraziko die beren esku eta herritarren esku jarriko direla honako agiri hauek baliabide elektronikoen bidez:
Onartutako plana edo programa.
Honako alderdi hauek laburbilduko dituen adierazpena:
Nola integratu diren planean edo programan ingurumenari dagozkion alderdiak.
Nola hartu diren kontuan ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena, kontsulten eta jendaurreko informazioaren emaitzak eta ingurumen-memoria, bai eta, dagokionean, prozesuan sortu diren desadostasunak ere.
Onartutako plana edo programa aukeratzeko izan diren arrazoiak, aztertu diren beste aukerekin alderatuta.
Plan edo programaren aplikazioak ingurumenean izandako eraginen jarraipena egiteko hartu diren neurriak.
Aurreko b) eta c) idatzi-zatietan jasotako agirien laburpen ez-teknikoa.
Planen eta programen organo sustatzaileek horien aplikatzeak edo gauzatzeak ingurumenean dituen ondorio esanguratsuen jarraipena egin beharko dute, baita zuzendu ere ingurumen-ondorioei dagokienez antzeman litzaketen gabeziak ere.
Egoera horren berri eman beharko diote ingurumen-organoari, antzemandako aurkako ondorioak, ingurumen-ebaluazio estrategikoan aurreikusi gabeak, saihesteko proposaturiko neurriak adierazita.
Lehenengoa. Ingurumen-kontrolerako erakundeak.
Eusko Jaurlaritzak ingurumen-kontrolerako erakundeei buruzko araudi espezifikoa onartutakoan (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren erakunde kolaboratzailea ingurumen arloan), ingurumen-organoa ingurumen-kontrolerako erakundeez baliatu ahalko da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurak izapidetzeko.
Orobat, organo sustatzaileak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren izapide bakoitzean eskatutako agiriak igorri ahal izango ditu, aldez aurretik ingurumen-kontrolerako erakunde batek egiaztatuta eta baliozkotuta.
Bigarrena. Proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioarekiko lotura.
Dekretu honetan ezarritako prozeduraren arabera egindako ingurumen-ebaluazio estrategikoa kontuan hartuko da dekretua garatuko duten proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioan.
Dekretu hau indarrean sartzen denerako hasierako onarpena izan duten edo lehenbiziko onarpen administratiboa izan duten planak eta programak ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan ezarritako prozeduraren pean egongo dira.
Indarrik gabe geratuko da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, xedapen iragankorrean ezarritakoari dagokionean izan ezik.
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinaren A paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurapean jarritako planen eta programen zerrenda:
Lurralde Antolamendurako Artezpideak.
Lurralde Plan Partzialak.
Lurraldearen Arloko Planak.
Hiri-antolamenduko plan orokorrak.
Sektorekatze-planak.
Ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen plangintza orokorraren bateragarritasun-planak, hiri-antolamendurako plan partzialak eta hiri-antolamendurako plan bereziak.
Ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen aurreko planen aldaketak.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten planak edo programak:
Herri-administrazio batek eginda edo onartuta egotea.
Lege- edo arau-xedapen batek edo ministro-kontseiluak edo autonomia-erkidego bateko gobernu-kontseiluak eskatuta egin edo onartuta egotea.
Ingurumenaren gainean ondorio nabarmenak eduki ahal izatea.
Arlo hauetakoren batekin lotura edukitzea: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa, itsas-lehorreko jabari publikoaren edo hidraulikoaren okupazioa, telekomunikazioak, turismoa, hiriko eta landa-eremuko lurraldearen antolamendua eta lurzoruaren erabileraren antolamendua.
Honako plan eta programa hauek ingurumen-ebaluazio estrategikoa igaro beharko dute, baldin eta ingurumen arloko organoak, erabaki arrazoitu eta publikoa medio, ingurumenari kalte egin liezaioketela irizten badio, eta aurreko puntuaren a) eta b) idatzi-zatietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:
Lurralde-esparru txikiko eremuak erabiltzea xedatzen duten planak eta programak.
Planen eta programen aldaketa txikiak.
8.d) paragrafoan adierazitakoez beste arloetako planak eta programak, eta horien berrikuspenak edo aldaketak.
Ondorengo kasu hauetan, badira ezaugarri edo egoera batzuk ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra dakartenak, ingurumenari nabarmenki eragingo zaiolako:
Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzea legezko betebeharra duten egitasmoak bihar-etzi baimentzeko esparrua zehazten dutenean. Plan edo programa batek legezko betebehar hori duten egitasmoak bihar-etzi baimentzeko esparrua zehazten duela joko da honako kasu hauetan: proiektuen kokaleku, ezaugarri, neurri edo funtzionamenduari buruz besteak beste irizpideak edo baldintzak ezartzen dituenean; edo proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioari buruzko legerian edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko legeria orokorrean zehazten diren kategorietako bati dagozkion proiektuetarako baimenak nola emango diren berariaz eta zehaztasunez ezartzen dutenean.
Zuzenean edo zeharka, Natura 2000 Sareko eremu bati era nabarmenean eragitea gerta daitekeenean, eta, hori dela-eta, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean horientzat ezarritako araudiaren araberako ebaluazioa behar denean.
Ondare naturalari eta biodibertsitateari buruzko oinarrizko legeria edo Euskal Autonomia Erkidegoko natura zaintzeko legeria aplikatuz emandako arau-xedapen orokorrek edo nazioarteko hitzarmenek eragindako ingurumen-babeserako erregimenen bat duten eremuetan eragiten dutenean.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinaren B paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
Bat. I.B eranskinean hasierako bi lerrokada erantsi dira, eta honela geratu da idatzita:
Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar duten lanen edo jardueren zerrenda.
Eranskin honetan jasotako lanek edo jarduerek ingurumenari buruzko eragina ebaluatzeko prozedura jarraitu beharko dute bertan ezarritako mugak berdintzen edo gainditzen dituztenean.
Eranskin honetan aipatutako ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneak 3/1998 Legearen 51.2 artikuluan eta Hirugarren Xedapen Iragankorrean jasotakoak baino ez dira izango, harik eta horren 51. artikuluan jasotako ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneen katalogoa onartzen den arte.
Bi. Beste idazketa bat eman zaie I.B eranskinaren 3.3, 3.4, 3.6, 4.2, 8.6, 8.7, 9.1, 10.1, 10.2, 10.3, 10.4, 10.5, 14., 17., 18., 20., 21., 22. eta 25. epigrafeei, eta honela geratu dira idatzita:
Guztira gutxienez 10 MW-ko potentzia duten 5 aerosorgailu edo gehiagoko parke eolikoak. Beste parke eoliko batetik gehienez 2 km-ra kokaturiko parke eolikoak, betiere batera dituzten magnitudeak kontuan hartuta aurreko mugak berdintzen edo gainditzen badira. Zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan kokaturiko parke eolikoak, horien magnitudea edozein dela ere. Arau honen ondorioetarako parke eolikoak energia eolikoaren sektoreko araudian horrela zehaztutako instalazioak izango dira.
Gutxienez hektarea bat okupatzea dakarten energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude. Horren barruan sartuko dira titular beraren edo ezberdinen instalazioak, azalera txikiagoa okupatuta ere, baldin eta beste instalazio fotovoltaiko batekin mugakide badira eta instalazio guztiek batera okupatutako azalera osoa gutxienez hektarea batekoa bada.
Dagoeneko finkaturiko lursail urbanizatuetan edo lehendik zeuden eraikinen gainean kokaturiko energia fotovoltaikoko instalazioak salbuetsita daude.
«3.4. Lehen kategoriako energia elektrikoa (gutxienez 100 kV) eta, fluido motako erregai fosila, lurruna eta ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak, betiere gutxienez kilometro bateko luzera badute.
Energia elektrikoko lineak eta eraldaketa-azpiestazioak eraikitzeko proiektuak, zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan garatzen dituztenean. Azken kasu horretatik kanpo geldituko dira nagusiki edo bakarrik iltzatzeko metodoaren bidez gauzatutako energia elektrikoko linea txikiak eraikitzea».
Zulaketa geotermiko sakonak.
«4.2. Hondakin arriskutsuak erretzeko industria-instalazio finkoak, bai eta hondakin horiek zabortegietako gordailuen, segurtasun-gordailuen, tratamendu kimikoaren edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzekoak ere.
Hondakin arriskutsuak balioztatzeko industria-instalazio finkoak, olio erabilien kudeaketa barne, egunean 10 tona baino gehiagorako gaitasuna badute.
Arriskurik gabeko hondakinak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoen bidez edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzeko industria-instalazio finkoak, egunean 50 tonatarako edo gehiagorako gaitasuna baldin badute.
Hiri-hondakinetarako zabortegiak eta arriskurik gabeko industria-hondakinetarako zabortegiak.
Hondakin geldoetarako zabortegiak, egunean 10 tona edo gehiago hartzen badute, edo guztira gutxienez 25.000 tonatarako gaitasuna badute edo, muga horiek gainditzen ez badituzte ere, zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan kokaturik badaude eta gutxienez hektarea bateko azalera okupatzen badute».
Pestizidak eta eranskin honen 8.1 epigrafean zehaztutakoak ez beste farmazia-produktu batzuk ekoizteko industria-instalazioak.
«8.7. Margoak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak egiteko industria-instalazioak. Baina, produktuen artean inolako erreakzio kimikorik sortu gabe, produktu horiek nahastea besterik egiten ez duten instalazioak ez».
Zuzenean edo zeharka natur gunerik ukitzen badute, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoan egin beharreko obrak, eranskin honetako 1.3 eta 9.2 paragrafoetan jasotakoak ez direnak, baina dikeak, malekoiak eta kai-muturrak zaintzeko eta atzera berriz jasotzeko lanak eta beste babes-obra batzuk kanpo utzita.
Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, gutxienez 500.000 metro kubiko hondar ekartzeko baldin badira, hondarra erauzteko lanak barne.
Itsasoari lurra jateko lanak.
«10.1. Kanpinak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».
Kanpoan egindako motordun ibilgailuentzako lasterketen eta proben pista eta zirkuitu iraunkorrak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute.
«10.3. Suzko armak erabiltzeko tiro-eremuak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude».
Golf-zelaiak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude.
«10.5. Parke tematikoak, hektarea bat edo gehiagoko azalera badute. Parke tematikoak, baldin eta zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 Sareko tokietan jasota badaude».
Paper-pasta, papera eta kartoia ekoizteko eta zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak.
«17. Lurzoru urbanizaezinean dauden aparkalekuak, baldin eta 3.000 m2-ko edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».
Dorreen, antenen edo antzeko beste ekipo batzuen instalazioak, telekomunikazioetara edo seinaleetara edo meteorologia-datuak lortzera eta igortzera zuzendutakoak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan, baita horien sarbideetan ere, kokaturik badaude (otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 51.2 artikuluaren d) eta e) idatzi-zatiak aplikatuz izendatu dira gune horiek).
«20. Industrialdeak urbanizatzeko egitasmoak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».
Bizitegi-zonak edo merkataritza-zonak urbanizatzeko egitasmoak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude.
Hiri-zonetatik kanpoko urbanizazioen eta hotel-konplexuen egitasmoak eta horiei lotutako eraikuntzak, merkataritza-guneak eta aparkalekuak eraikitzea barne, baldin eta zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 sareko tokietan badaude.
«22. Azaleraz gutxienez 3.000 m2-koak diren txatar-biltegiak, eta ibilgailuak desegiteko tokiak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude.
Kanpo gelditzen dira portuetan kokaturiko txatar-biltegien jarduerak, estibatzeko eta desestibatzeko jarduerekin lotuta».
Aurreko paragrafoetako egitasmoak, baldin eta metodo edo produktu berriak garatzeko edo probatzeko bakarrik edo nagusiki balio badute eta gutxienez 2 urtez erabiltzea aurreikusita badago.
Aurreko lerrokadan aipatutako egitasmo berak, baldin eta bi urte baino gutxiagoz erabiltzea aurreikusita badago, zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 sareko tokietan jasota badaude.
Hiru. I.B eranskinean 26. epigrafea erantsi da, eta honela geratu da idatzita:
Eranskin honetan jasotako egitasmo baten edozein aldaketa edo handitze, baldin eta aldaketa edo handitze horrek, berez, eranskin honetan ezarritako mugak betetzen baditu.
Izaera bereko eta toki berean egindako egitasmoak zatikatzeak ez du eragotziko eranskin honetan ezarritako mugak aplikatzea; horretarako, izan ere, kontuan hartutako egitasmo bakoitzaren magnitudeak edo neurriak pilatuko dira.
Hirugarrena. Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren datu-basea.
Ingurumen arloko eskumenak dituen sailaren titularraren aginduz bi urteko epea egongo da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren datu-base bat arautzeko; horren xedea planen eta programen ingurumen-ebaluazioak sortutako informazioa eskura edukitzea, herritar interesatuek horretara jo ahal dezaten bitarteko elektronikoen bidez; betiere otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa beteta, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzkoan, alegia.
Laugarrena. Gaikuntza.
Ingurumenaren arloan eskumenak dituen saila gaitzen da honen bidez, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak eman ditzan. Horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ingurumenaren arloan eskumenak dituen sailaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Bosgarrena. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, I. ERANSKINA
Erreferentziako agiriaren edukia:
Aplikatu beharreko ingurumen arloko helburu estrategikoak, jasangarritasun-printzipioak eta -irizpideak, bai eta horiei loturiko adierazleak ere, eta hala badagokio, plana lantzean kontuan hartu beharreko ezarritako edo proposatutako muga aplikagarriak. Gainera, erreferentziako agiria prestatzeko kontuan hartu diren arauzko, erregelamenduzko eta onarpen orokorreko iturriak ere adieraziko dira.
Ingurumen-ebaluazioaren eremu geografikoa.
Eremu aipagarriak ondo zehaztea, hainbat ikuspuntutatik: kontserbazioa, hauskortasuna, kalitate ekologikoa eta paisaia-kalitatea, adierazgarritasuna, dibertsitatea, heldutasuna, landarediaren egitura, basabizitzarako garrantzia, natura-balioen berezitasuna edo babes berezia, bai eta, horrelakorik badago, ebaluazioaren eremuko ingurumen-arazoak ere. Dokumentazio kartografikoa.
Eremu batzuk zehaztea, non etorkizunean egingo diren jarduketak arazotsuak edo onartezinak izan daitezkeen ingurumen-ondorioetarako. Hala badagokio, ingurumen-organoaren iritziz onarpen orokorreko arauetan edo azterlan teknikoetan ezarritako muga-balioak gainditzen dituzten jarduerak edo erabilerak direlako aldatu edo kendu beharko liratekeen jarduketak.
Egindako aldez aurreko kontsultei emandako erantzunen ingurumen-azterketa laburra, espresuki aipatuta, halakorik badago, erakunde kontsultatuek edo herritar interesatuek proposatzen dituzten alternatibak, sustatzaileak planteatzen dituenen gehigarri.
Behar izanez gero, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenari erantsi behar zaion informazio eta dokumentazio gehigarria.
Kontuan hartu beharreko funtsezko alderdien definizioa, bai eta ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean duten irismenarena ere.
Organo sustatzaileak Natura 2000ko tokietan eragin nabarmena edukitzeko aukeraz emandako ondorioen balorazioa, eta ebaluazio egokia eskatzea, hala badagokio, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritako araudiari jarraiki, eta kasuak behar duen xehetasun mailarekin (Habitatei buruzko 92/43/EEE zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gida, 1. fasea, bahetzea).
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean kontuan hartu beharreko adierazle kuantitatiboen eta/edo kualitatiboen proposamena, planaren eta haren proposamenen ingurumen-eraginaren ebaluazioa egiteko eta horren ondorioak ikuskatzeko programa eraginkorra aurkezteko. Behar izanez gero, inpaktuen balorazioa egiteko gehienezko mailak edo erreferentziako mailak ezartzea.
Eragindako administrazio publikoak eta interesa duten herritarrak identifikatzea (ondoren, plana sustatzen duen organoak kontsulta egin beharko die herritar horiei).
Jendaurreko informazioaldia eta kontsultak egiteko erak, iraupena eta epeak (gutxienez, 45 egun izango dira) definitzea. Horretarako, hala dagokionean, plana edo programa onartzeko prozeduran ezarritako entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideak hartuko dira kontuan, izapide horiek eta ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagozkionak aldi berean egin ahal izateko.
211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, II. ERANSKINA
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren edukia:
artikuluan aurreikusten den ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak bildu beharko duen informazioa, gutxienez, honako hau izango da:
Planaren edo programaren edukiaren eta helburu nagusien laburpen bat, bai eta ingurumenean kontrako sinergien eta metatze-efektuen sorreran eragin dezaketen beste plan batzuekin eta konexuekiko dituen erlazioak ere, hierarkiako eta zeharkako harremana identifikatuta.
Nazioarteko, erkidegoko, Estatuko, autonomiako eta/edo tokiko esparruetan finkatutako ingurumen-babeseko helburuak, plan edo programak izan litzakeen ondorio nabarmenekin zerikusia dutenak, erreferentziako agirian jasota, eta plan edo programa horiek lantzean helburu horiek eta beste edozein ingurumen-alderdi nola hartu dituzten kontuan, hala badagokio, ezarritako edo proposatutako adierazleen eta mugen erabileran oinarrituta.
Ingurumenaren oraingo egoeraren alderdi nabarmenak, plana aplikatu ezean denbora horretan izango zuten bilakaera kontuan hartuta.
Eragin garrantzitsua izan dezaketen zonen ingurumen-ezaugarriak.
Planerako edo programarako aipagarria den edozein arazo, eta hor sartzen dira, besteak beste, natura-gune eta espezie babestuei buruzko legeria aplikagarriarekin bat etorriz izendatutako ingurumen-garrantzi bereziko edozein zonarekin zerikusia duten arazoak.
Lurraldearen ingurumen-unitate homogeneoak definitzea, paisaia-ezaugarrien, natura-baliabideen, ondare historiko-artistikoaren eta abarren analisi integratutik abiatuta. Unitate horien ingurumen-kalitatea baloratzea eta erabiltzeko gaitasuna aztertzea.
Planaren edo programaren ondorioak ikuskatzeko programa bat; bertan adierazleak deskribatuko dira eta, hala badagokio, ondorio nabarmenen erreferentziako muga-balioak (positiboak eta negatiboak), bai eta ikuskatzeko ardura duten pertsonak eta programa txertatuko den dokumentu planifikatzailea ere, edo, horrelakorik ezean, plan edo programaren jarraipenaren iraupena eta maiztasuna.
Ingurumenean egon daitezkeen ondorio adierazgarriak, honako alderdi hauek sartuta: biodibertsitatea, biztanleria, giza osasuna (faktore horren inguruan, datuak sexuka banakatuko dira, betiere horretarako datuak daudenean), fauna, flora, lurra, ura, airea, faktore klimatikoak, kultura-ondarea, ondare historikoa, paisaia eta faktore horien arteko elkarreragina barne direla, eta, kontuan hartuak izateko, eragindako ekosistemek ematen dituzten ingurumen-zerbitzuak ebaluatuko dira. Behar izanez gero, beste alderdi batzuk azalduko dira, baldin eta haien ebaluazioa egokiagoa bada prozesuaren aurreragoko beste fase batzuetan, ebaluazioak bikoiztea saihesteko.
Beharrezkoa bada, Natura 2000ko tokietan eragindako ondorioen balorazioa, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritako araudiari jarraiki, eta kasuak behar duen xehetasun mailarekin (Habitatei buruzko 92/43/EEE zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gida, 2. fasea, ebaluazio egokia).
Alternatibak hautatzeko prozesuaren laburpen arrazoitu bat, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumen arlokoa eta planaren helburuekiko bat-etortzea eta proportzionaltasuna justifikatuko dituena, batez ere ingurumen-helburuekikoak. Halaber, alternatiben ebaluazioa eta azken hautaketa nola egin ziren deskribatu beharko da, hautatutako gainerako alternatibak aukerarik onentzat hartu ez izanaren arrazoiak zehaztuta eta balioetsitako alternatiba bakoitzak ingurumen-helburuak lortzeko egindako ekarpena azpimarratuta. Ebaluazio horren erreferentzia-esparrua plana aplikatu ezean (0 alternatiba) alderdi garrantzitsuek izango duten bilakaera izango da, c) puntuan aipatutakoa. Proposamen teknologikoen kasuan, aukeren artean hautatzeak berekin dakar aukera horietako bakoitzaren egoerari buruzko laburpen bat ere; hautaketaren arrazoiak justifikatu egin beharko dira, kasu bakoitzean erabilgarri dauden teknika onenen aldean.
Plana edo programa aplikatzeak ingurumenean izan lezakeen edozein eragin negatibo garrantzitsu prebenitzeko, murrizteko eta, ahal den neurrian, konpentsatzeko aurreikusitako ingurumen-integrazioko neurriak, bai eta horien kostu ekonomikoaren estimazioa eta gauzatzeko denboraren planifikazioa ere. Gainera, beheragoko mailako planetan edo horiek garatzeko egitasmoetan kontuan hartu beharreko neurriak ere zehaztuko dira.
Eskala proportzionaleko kartografia c), d), e) eta f) idatzi-zatietan jasotako alderdiei dagokienez, baita alternatiben kokapenari buruzkoa ere.
Aurreko lerrokadei jarraiki emandako informazioaren laburpen ez-teknikoa, alderdirik nabarmenenak kartografikoki islatuta.
Hautatutako alternatibaren/alternatiben bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena, baita plan edo programaren ondorio negatiboak prebenitzeko, murrizteko edo arintzeko neurriena ere, horien ondoriozko ingurumen-kostuak nazioartekotzea bermatuta.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren edukia, garapen-plan edo -programen ingurumen-ebaluazio estrategikoan, horren irismen eta eduki zehatzera egokituko da, 7.4 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.
211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, III. ERANSKINA
Ingurumenaren gaineko ondorioen garrantzi posiblea zehazteko irizpideak, ondorio horiek planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura pean ezartzeko:
Plan eta programen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:
Planak edo programak zenbateraino ezartzen duen proiektu eta beste jarduera batzuetarako esparru bat, proiektuen kokaleku, izaera, neurri edo funtzionamendu-baldintzak zehaztuz, edo baliabideak esleituz.
Planak edo programak zenbateraino eragiten duen beste plan edo programa batzuetan, are hierarkizatuta daudenetan ere.
Plana edo programa egokia den edo ez ingurumen-gogoetak integratzeko, garapen jasangarria sustatzearren, bereziki.
Planarekin edo programarekin lotutako ingurumen-arazo garrantzitsu batzuk.
Plana edo programa egokia den edo ez ingurumenaren arloko erkidego- edo estatu-legedia ezartzeko (adibidez, hondakinen kudeaketarekin edo ur-baliabideen babesarekin lotutako plan edo programak).
Ondorioen eta eragina jasan lezaketen guneen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontutan hartuta:
Ondorioen probabilitatea, iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.
Ondorioen izaera metakorra.
Ondorioen mugaz haraindiko izaera.
Giza osasunerako edo ingurumenerako arriskuak (adibidez, istripuek eragindakoak).
Ondorioen magnitudea eta espazio-irispidea (eragina jasan lezakeen udalerriaren eremu geografikoa eta tamaina).
Honako hauengatik eragina jasan lezakeen gunearen balioa eta kalteberatasuna:
Natura-ezaugarri bereziak edo kultura-ondarea.
Ingurumen-kalitateko estandarrak edo gehienezko balioak gainditzea.
Lurzoruaren ustiapen intentsiboa.
Erkidegoko, nazioarteko, Estatuko edo autonomiako eremuetan aitortuta dauden babes maila duten habitat, espezie edo paisaien gaineko ondorioak.
211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, IV. ERANSKINA
Ingurumen-memoriaren edukia:
Ingurumen-alderdiak planaren proposamenean integratzeari buruzko balorazioa.
Eragindako Natura 2000 Sareko tokietan planaren ondorioen gaineko ebaluazio egokiaren ondorioak baloratzea, hala badagokio.
Ebaluazio-prozesuaren analisia.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenari eta txosten horren kalitateari buruzko analisia eta balorazioa; besteak beste, hau baloratuko da: ea erreferentziako agiriaren eskakizunak bete diren edo ez.
Eragin garrantzitsuen aurreikuspenari buruzko analisia.
Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren ondorioen balorazioa.
Kontsulten emaitzak baloratzea, bai eta emaitzak nola hartu diren kontuan baloratzea ere.
Behar izanez gero, erreferentziako dokumentua eman ondoren egindako aldaketei buruzko balorazioa, ingurumen-ikuspegitik.
Planaren edo programaren proposamenari erantsi behar zaizkion ingurumen-integrazioko neurriak adieraztea (prebentiboak eta, kasuan kasu, konpentsatzaileak).
Ingurumenari dagozkion alderdien jarraipena egiteko plana, plan horren agintaritza arduraduna eta periodizitatea berariaz adierazita. Hala badagokio, plan edo programaren proposamenean txertatzea beharrezkotzat iritzitako ingurumen-jarraipenerako jarduketa gehigarriak adieraztea.
Planean moldatu edo ezabatu egin beharko liratekeen jarduketak zeintzuk diren adieraztea.
Planaren edo programaren garapen-agirien ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako edo, hala badagokio, ebaluatu beharreko planean aurreikusitako proiektuen ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluaziorako jarraibideak.
211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, V. ERANSKINA
INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKABIDEA
Sarrera eta aurrekariak.
Aurreikusitako plan edo programaren datu orokorrak.
Plan edo programaren titulua edo xedea.
Erantsitako inprimakiak plan edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura hasteko hasierako agiriarekin (HA) batera aurkeztu beharreko eskaera betetzea ahalbidetzen du, betiere dekretu honen 8. artikuluan adierazitakoari jarraiki; horrela bada, berarekin batera doan hasierako agiriaren laburpen bat da.
Jarraibide tekniko osagarri batek eskaera-inprimaki honen zehaztapenak xehetasun handiagoz garatuko ditu eta, gainera, informazio gehigarria ere emango du, agiri hau zein HA egoki betetzeko modu eraginkorrean laguntzeko sustatzaile gisa baliagarria izango dena. Inprimaki honek funtsezko helburu hau du: plana edo programa lantzean kontuan hartu beharreko ingurumen-alderdiak egiaztatzeko zerrenda izatea, lortu nahi diren emaitzen logikari erantzuten dion analisi-segida baten arabera aurkeztuta; hau da, plangintzan ingurumen-alderdiak ahalik eta goizen eta osatuen erantsita.
Horren arabera, HA idazteko informazio aski osatua eduki behar da plangintzaren esparruari, helburuei eta irizpideei buruz, baita hasiera batean eragindako ingurumenaren ezagutza ere; halaber, planaren edo programaren eta horren garapenean kontuan hartu beharreko alternatiben oinarrizko diagnostikoari buruz behar besteko informazioa ere eduki beharko litzateke, eta, gutxienez, bertan aurreikusi beharreko zehaztapen nagusien zirriborro bat. Eremu guztiak nahitaez bete beharrekoak dira, aurkakoa adierazi ezean.
Sarrera eta aurrekariak.
1. Aurreikusitako plan edo programaren datu orokorrak.
Plan edo programaren titulua edo xedea.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Batera bildutako administrazio-eskumenak:
(Ikus .PDF)
2. Plan edo programaren aurrekariak.
Goragoko hierarkia mailako plangintza (horrelakorik badago).
(Ikus .PDF)
3. Aurreikusitako plan edo programaren izapideak.
Erreferentziako agiriaren eskaeraren aurretiko faseak azaltzea.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Plan edo programaren izapideetan zeharreko parte-hartze publikoaren azalpena.
(Ikus .PDF)
4. Plan edo programaren ondorengo garapen-tresnak.
(Ikus .PDF)
Administrazio-esparrua Erreferentziako ingurumen-helburuak eta -zehaztapenak identifikatzea.
1. Aplikatu beharreko lurralde- eta ingurumen-araudia.
[Erkidego (txertatu gabe), Estatu, autonomia eta/edo foru mailan garrantzitsuena den indarreko araudia identifikatzea, baldin eta aplikagarria bada edo inplikazio zuzena badu plan edo programaren edo haren helburuen ingurumen-ondorio nabarmen gertagarriei dagokienez. (Gaiak: orokorra ingurumenari buruz; ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen-eragina; biodibertsitatea; klima-aldaketa eta eraginkortasun energetikoa; kutsaduraren prebentzioa eta kontrola; lurralde- eta hiri-antolamendua; historia- eta kultura-ondarea; informazio eta parte-hartze publikoa ingurumenean; beste batzuk)].
Gaiak.
(Ikus .PDF)
2. Plan edo programarekin zerikusia duten estrategiak eta planak, goragoko mailaren, antolatutako eremuaren edo planifikatutako gaiaren arabera, ingurumen-ebaluaziorako agiriak barne hartuta.
(Ebaluatu beharreko planarekin edo programarekin zerikusia duten tresna eta helbururik garrantzitsuenak identifikatzea, haien administrazio-egoera zehaztuta, eta plan edo programaren ebaluazioan eragin dezaketen ingurumen-eragineko zehaztapen nagusiak hasierako agirian zehaztuta laburtzea, hala badagokio, ingurumen-ebaluazioenak ere jasota).
(Ikus .PDF)
3. Erreferentziako ingurumen-helburuak identifikatzea.
(Erreferentziako administrazio-esparrutik eta aurreko paragrafoetan identifikaturiko tresnetatik datozen ingurumen-helburuak identifikatuko dira, horien aplikagarritasuna justifikatuta, baita garatzeko irizpideak eta loturiko erreferentzia-adierazleak ere, hala badagokio ezarritako edo proposatutako mugak adierazita).
(Ikus .PDF)
Ebaluatu beharreko plan edo programaren laburpena.
1. Antolamenduaren lurralde-esparrua eta ezaugarri orokorrak.
(Ikus .PDF)
2. Plangintzarako proposatutako helburuen eta irizpide orokorren laburpena.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
3. Kontuan hartutako plangintza-alternatiben deskribapena.
(HAn egindako analisiaren laburpena, alternatibak balidatzeko bideragarritasun teknikoko irizpideen eta plan edo programan kontuan hartutako bakoitzaren deskribapenari dagokionez (zero alternatiba edo plana ez gauzatzea barne hartuta), horren zehaztapenak planaren helburuekin bat datozen eta proportzionalak diren zehaztuta, bereziki erreferentziako ingurumen-helburuekin, haren garapenean zer neurritan laguntzen duten zehaztuta) Baldin eta alternatiba globalak formulatzea benetan ezinezkoa bada, hori behar bezala justifikatu beharko da eta, gutxienez, alternatiba partzialak jasoko dira plan edo programaren proposamenik nabarmenentzat, horien alderdi diferentzialak behar bezala zehazturik).
Alternatibak balidatzeko erabilitako irizpide teknikoak identifikatzea eta justifikatzea.
(Ikus .PDF)
Proposatutako alternatiba bideragarriak ingurumen aldetik karakterizatzea.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
4. Plan edo programaren zehaztapen nagusiak.
(Plan edo programan jasotako zehaztapenen deskribapen sintetikoa espazioa, denbora edo ekonomiarena, honako hauek hartuko dira zehaztapentzat: azpiegiturak ezartzea, garapen-tresnek ondoren antolatzeko esparruak, lurzoruen kalifikazioak, araudiak...).
(Ikus .PDF)
Potentzialki eragindako lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioa.
1. Informazio-iturriak eta aurkitutako zailtasunak.
(Ikus .PDF)
2. Potentzialki eragindako lurralde-esparruaren ingurumen-deskribapena.
[Hasierako agirian garatuko diren gai horien gaineko alderdirik nabarmenenak laburbilduko dira (hala oraingo egoeran nola bilakaera aurreikusgarrian), plan edo programaren aurrerapenaren edo kontsulta-agiriaren xehetasun mailaren arabera; agiri horretatik abiatuta egiten da plan edo programa].
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
3. Inplikatutako lurralde-esparruen ingurumen-balorazioa. Ingurumen-diagnostiko eta -unitate homogeneoak.
(Inplikaturiko lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioaren eta diagnostikoaren laburpena eta ingurumen-arazo nabarmenenen identifikazioa).
(Ikus .PDF)
Ingurumen-unitate homogeneoen definizioa eta balorazioa.
(Hasierako agiriak zehaztutako lurraldearen ingurumen-unitate homogeneoen informazioaren eta balorazioaren laburpena, eta harrera-gaitasunaren analisia planak edo programak aurreikusitako ezarpenen edo erabileren arabera).
(Ikus .PDF)
Plan edo programak Natura 2000 Sarean izan dezakeen eraginaren balorazio espezifikoa.
[Hasierako agirian egindako balorazioa laburbilduko da, dekretuaren 8.1.m) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz. Zentzu horretan, 92/43/EEE Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gidan, «bahetzea» 1. fasean, xedatutakoa jarraituko da (2.000 karaktere)].
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Partzialki indargabetutakoa: 46/2020 DEKRETUA, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.
- Indargabetzen du: 183/2003 DEKRETUA, 2003ko uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena».
- Aldatzen du: 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.