Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

209/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4683
  • Xedapen-zk.: 209
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Industria

Testu legala

Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko ordenamendura dakar urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretua, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena.

Dekretu honen helburua da gure autonomia-erkidegoan egiten diren jarduera sanitario zehatzak baimen sanitarioen erregimen orokorraren mende jartzen dituen araubidea erregimen horretan txertatzea. Jarduera horiek zerrenda zehatz batean identifikatuko dira, eta ez daude sartuta urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuaren oinarri orokorrek zentro sanitarioetako zerbitzu edo asistentzia-unitate gisa formalki sailkatzen dituzten erakundeen tipologia zorrotzean. Horrela, gainera, konplexua izan den egoera bat argitu ahal izango da, sailkapen horretatik kanpokotzat hartu baitira ezbairik gabe zerbitzu sanitarioak diren erakundeak.

Asistentzia sanitarioko zerbitzu jakin batzuk hornitzeko jarduerak dira, gehienak ere pazienteei etxean zainketak edo tratamenduak ematen dizkietenak, instalazio finko batzuetara materialki loturik ez egotea ezaugarritzat dutenak, zentro sanitarioak eta erakunde ez-sanitarioetako zerbitzu sanitarioak bezala, eta horrek, berez, baimen-erregimenetik kanpo uzten zituen. Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak izan daitezke horien titularrak, eta, dekretu honen bidez, baimen sanitarioen erregimen orokor horri lotuta gera daitezen lortu nahi da; hori guztia, beren ezaugarri bereziek kasuan-kasuan eskatzen dituzten egokitze-arauekin.

Helburu horiek argi eta garbi gauzatzeko, baimen sanitarioak Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen dituen indarreko dekretua aldatu nahi da. Aldaketa horren bidez, dekretuaren aplikazio-eremua zabaldu nahi da, baimena duten eta estatuak finkatzen dituen oinarri orokorretan identifikatuta dauden erakundeen tipologiari, Autonomia Estatutuaren 18.1 artikuluari jarraikiz oinarrizko legedia garatzeko eskumena baliatuz gure autonomia-erkidegoak identifikatu eta arautuko dituen gainerakoak gehituta.

Azken buruan, asistentzia sanitarioko zerbitzuen eskaintzan, kalitatea eta segurtasuna sustatzeko tresna garrantzitsua are gehiago zabaldu nahi da. Izan ere, tresna hori baimen sanitarioen erregimenarekin lotzen dute zenbait xedapenek: estatu-mailako legeek, Osasunari buruzko Lege Orokorrak, Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko Legeak eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak.

Bestalde, dekretuak baimen-erregimenaren pean jartzen ditu baliabideak integratzeko prozesuen ondorioz sortzen diren Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren Zerbitzu Sanitarioetako Erakunde Integratuak. Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren artean betidanik izan den bereizketa gainditzeko sustatzen den antolamendu modalitate bat da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 23. artikulua oinarri duena.

Era berean, herritarrek beren borondatez baimen sanitarioen izapidetze elektronikoa hautatzeko aukera biltzen da dekretuan.

Azaldutakoa kontuan izanik, aldez aurretik dagozkion izapideak beteta, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Paragrafo bat erantsi zaio 31/2006 Dekretuaren 2. artikuluko 1. idatzi-zatiari, eta honela geratu da:

  1. Dekretu honen ondorioetarako, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitariotzat hartzen dira zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituen urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuan definitu eta zerrendatutakoak.

    Horien artekotzat hartuko dira, eta, beraz, baimen sanitarioei buruzko urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuaren II. eranskineko C.2.90 epigrafearen menpe egongo dira (C.2.90: Ospitalizaziorik gabeko osasun-laguntzako beste hornitzaile batzuk) zentro sanitarioetakoak eta erakunde ez-sanitarioetakoak ez diren eta ondoren definitzen eta zerrendatzen diren kanpo-zerbitzu hauek:

    1. Gaixotasunak pazienteen etxean diagnostikatzen edo tratatzen eta asistentzia gainbegiratzen duten zerbitzu medikoak, izan programatutakoak edo larrialdietakoak.

    2. Hartzaileei zainketak etxean edo beren esparru propioan ematen dizkieten erizaintza zerbitzuak, zain barneko tratamenduak, zaurien sendaketa, osasuna sustatzeko eta erreha­bilitazioko jarduerak edo gaixotasunen segimendurako eta kontrolerako edo gaixotasunen pre­bentziorako hezkuntza-jarduerak barnean har ditzaketenak.

    3. Etxeko terapien zerbitzuak, hala nola arnas terapiak eta dialisia, ekipamenduaren egokitzapen pertsonalizatua edo profesional sanitarioek esku hartzea eskatzen duten prozedurak eta teknikak egitea eskatzen dutenean.

    4. Errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuak, modalitate guztietakoak, gaixotasunak sendatzeko eta prebenitzeko, osasuna sustatzeko, disfuntzio psikofisikoak dituzten edo osasunmaila egokian eduki nahi diren pertsonak suspertzeko, gaitzeko, errehabilitatzeko eta berregokitzeko ariketa terapeutiko espezializatuak egitea etxean gainbegiratzen dutenak.

    5. Pazienteei etxeko asistentzia eman behar dieten psikologia sanitarioko zerbitzuak, hala nola mendetasunak dituzten pertsonekin esku hartzen dutenak edo familiatestuinguruan esku hartzen dutenak.

    6. Logopediazerbitzuak, gaixotasun bat edo lesio bat dutenei, edo ebakuntza egin dietenei etxean arreta emanez komunikazio eta adierazpenfuntzioak eta arnasketa eta irensketafuntzioak hobetzen laguntzen dutenak.

    7. Zainketak etxean egitea ahalbidetzen duen podologiazerbitzuak, izan litezkeen patologiak sendatzekoak, nahiz oinen mantentze, prebentzio eta zainketazereginak egitekoak.

    8. Arrisku obstetriko txikiko emakumeei erditzeko arreta etxean emateko zerbitzua.

    9. Teleasistentzia sanitarioko zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz kontsultarako, diagnostikorako eta monitorizaziorako ematen direnak.

    10. Higiezinik edo instalazio finkorik ez edukitzeagatik eta zentro sanitario edo erakunde ezsanitario batekoak ez izateagatik, baimen sanitarioen erregimenaren oinarri orokorrek ezartzen duten sailkapen formalean identifikatu ezin diren asistentzia sanitarioko zerbitzuak, edozein tokitan ematen direla ere. Baimen sanitarioen erregimen horren barnean sartzeko, osasunarloan eskuduna den saileko titularrak agindu bat eman beharko du, arrazoituta.

Paragrafo bat erantsi zaio 31/2006 Dekretuaren 4. artikuluko 1. idatzi-zatiari, eta honela geratu da:

  1. Dekretu honen aplikazioeremuaren barnean dauden zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario guztiek beren jarduera nagusia sanitarioa ez den erakundeen barnean dauden zerbitzuak barne instalatzeko eta jardunean jartzeko baimen sanitarioak lortu behar dituzte.

    Dekretu honen 2.1 artikuluko bigarren paragrafoan definitu eta aipatutako kanpozerbitzu guztiek instalatzeko eta jardunean jartzeko baimen horiek batera lor ditzakete, egintza bakarrean. Kasu horietan, 17.1 artikuluak aipatzen duen ikuskapenizapidea zerbitzuko asistentziaarduradunarekin aurrez aurre egindako elkarrizketa baten bitartez egin daiteke.

  1. bis artikulua erantsi da, honako idazketa honekin:

    1. bis artikulua. Baimen sanitario guztien izapidetze elektronikorako arauak.

    1. Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioei baimena emateko administrazioizapidean interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek prozedura horien izapideak bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ditzakete, nahi izanez gero.

    2. Prozedura horiei dagokien berariazko prozeduraaraudia bazter utzi gabe otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuak eta hori aldatzen, ordezten edo garatzen duten xedapenek zehazten dute araudi hori, izapidetze elektronikoari buruzko alderdiak Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dira, betiere dekretu horiek aldatzen, ordezten edo garatzen dituen bestelako xedapenak edo ebazpenak bazter utzi gabe.

    3. Eskabideak eta izapideei dagozkien ereduak aurrez aurre edo modu elektronikoan izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitza elektronikoan egongo dira. Nolanahi ere, kontuan hartuko da eskaera egiteko izapiderako eta dokumentazioa aurkezteko kanaletako bat aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak ez duela sortzen prozedurako gainerako izapideetarako kanal berbera erabiltzeko betebeharra, edozein unetan alda baitaiteke.

Honako xedapen gehigarri hau erantsi da:

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Etxean ematen diren kanpozerbitzuak edo zentro sani­tarioetakoak ez direnak baimen sanitarioen erregimenera egokitzeko arauak.

  1. Dekretu honen 2.1 artikuluko bigarren paragrafoan definitu eta adierazitako kanpozerbitzuak instalatzeko eta jardunean jartzeko eta, hala badagokio, funtsezko aldaketak egiteko baimenak lortu behar dituztenak baimen sanitarioen erregimenari lotzeak berekin dakar dekretu honetako arau guztiei lotzea, betiere higiezinei edo instalazio finkoei buruzko alderdiak salbuetsita, ez baitute halakorik. Kasuan kasuko jarduerarekin bat datorren titulazioa edo prestakuntza duten profesional sanitarioek egin behar dute beti asistentziajarduera, eta kasu guztietan asistentziaren arduradun bat egongo da.

  2. Aurrekoaz gain, zerbitzu horien baimen sanitarioen erregimenean honako eskakizun espe­zifiko hauek biltzen dira:

    1. Denek eduki behar dute emandako zerbitzuaren jarduerari dagozkion arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat.

    2. Baimen sanitario guztiak indarrean dagoen legediak ezarria duen tasaerregimenari lotutakotzat hartuko dira.

    3. Zerbitzu medikoen eskakizun materialak:

      Administraziomaterial logistikoa: historia kliniko normalizatua eta komunikazioekipoa. Material diagnostikoa eta material terapeutikoa.

    4. Erizaintzazerbitzuen eskakizun materiala:

      Administraziomaterial logistikoa: erizaintzako eskuhartzeen administrazio erregistroaren eus­karria, indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena, eta komunikazioekipoa. Jardueraren arabera beharrezko irizten zaion material terapeutikoa eta teknika diagnostiko eta terapeutikoek egiteko materiala, baita larrialdietarako arretamateriala ere, jardueraren arabera.

    5. Beste eskakizun material batzuk: oxigenoterapiarako, dialisi peritonealerako eta hemo­dialisirako etxeko terapiako zerbitzuak emateko, dagokion material finko eta suntsikorra behar da.

    6. Gainerako eskakizun materialak jardueraren espezifikotasunaren eta, hala badagokio, dauden arau teknikoen mende daude.

Honako xedapen gehigarri hau erantsi da:

Laugarren Xedapen Gehigarria. Baimen sanitarioen erregimenera egokitzeko beste arau batzuk, baliabide integrazioaren kasuei dagokienez.

Asistentziatekniken bilakaera edo erakundeen eraginkortasuneskakizunek baliabideak integratzea dakarten kasuetan, eta, horren ondorioz, zentro sanitarioari eta horren asistentziaeskaintzari urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuko tipologietako sailkapen bakarra ematea zaila bada, honako arau hauek bete beharko dira:

  1. Zerbitzu sanitarioetako erakunde integratu guztiek beren titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, argi identifikatuta dituztela bermatuko da, eta, multijabetzako kasu guztietan, bakoitzaren partaidetzamaila zehaztu eta, hala badagokio, egiaztatuko da.

  2. Baliabide integratuen bolumena delaeta zentro sanitarioaren tipologia zehatz bat ezin denean identifikatu, zerbitzu guztietan egiten diren jarduera sanitario guztiei dagozkien arauak betetzeko eskatuko da beti.

  3. Administrazio sanitarioak baimeneskabide bat izapidetuko du zentro sanitario integratu bakoitzerako, zentroak dituen higiezinak eta instalazio finko independenteak eta bere asistentziaeskaintza osatzen duten asistentziaunitateak edo zerbitzuak aipatuta. Erakunde sanitario berari dagozkion espedienteak metatu egingo dira, horien gaineko ebazpena emateko. Horri dagokionez, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen baimenen arloan eskumena duen zuzendaritzak ebatzi behar ditu.

Dekretu hau indarrean jartzen denean jardunean dauden zentro sanitarioetakoak edo erakunde ez-sanitarioetakoak ez diren asistentzia sanitarioko zerbitzuen titularrek sei hilabeteko epea dute kasu bakoitzean 31/2006 Dekretuaren arabera egokiak diren baimen sanitarioak eskatzeko.

Lehenengoa. Dekretu honetako hirugarren artikuluko aurreikuspenak, baimen sanitario guztien izapidetze elektronikoari buruzkoak, dekretu hau indarrean jarri eta hamabi hilabete igaro ondoren jarriko dira indarrean.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.