Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

12/2012 DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 3884
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2012/08/27
  • Argitaratze-data: 2012/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek Lehendakariari ematen dioten ahalmena baliatuz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran aztertu ostean, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.

Horregatik, xedapen horietan ezarritakoa aintzat hartuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan ekainaren 19ko 15/1998 Legeaz emandako idazkeran eta aplikatu beharreko gainerako legerian xedatutakoaren arabera, hauxe

  1. Desegin egiten da 2009ko martxoaren 1ean aukeratutako Eusko Legebiltzarra.

  2. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deia egiten da: 2012ko urriaren 21ean egingo dira, igandez.

Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, hauteskunde-barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamabost egun iraungo du hauteskunde-kanpainak; urriaren 5eko 00:00etan hasiko da, eta urriaren 19ko 24:00etan amaituko.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abuztuaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.