Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

156/2012 DEKRETUA, abuztuaren 21eko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3943
  • Xedapen-zk.: 156
  • Xedapen-data: 2012/08/21
  • Argitaratze-data: 2012/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua eman zen Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua garatzeko. Azken xedapen horren 14. artikuluak honako egiteko hau esleitu zion Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari: nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza (ń). Eskumen hori abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren hainbat artikulutan jaso eta zehaztu zen.

Nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza emateko zerbitzuaren kudeaketa Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoari esleitu zitzaion. Sozietate horren izena aldatu egin zen, ordea, Akziodunen Batzar Orokorrak 2011ko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez. Sozietatearen izen berria hauxe da: Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A.

Ekainaren 24ko 154/1997 Dekretuaren bidez, nekazaritza-prestakuntzako zerbitzuaren kudeaketa esleitu zitzaion Mendikoi, S.A. sozietateari, eta zeuden giza baliabide eta baliabide material guztiak jarri ziren sozietatearen esku; horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: Escuela Agraria de Derio (Itsasmendikoi Derio), Escuela Agraria de Arkaute (Itsasmendikoi Arkaute) eta Escuela Agraria de Fraisoro (Itsasmendikoi Fraisoro).

Nabigazioko eta arrantzako prestakuntzaren esleipena bi unetan eta bi ekintzen bitartez egin da: Batetik, 2006ko azaroaren 28ko 249/2006 Dekretua, zeinen bidez orduko Itsasmendikoi, S.A. sozietatearen esku utzi baitzen Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa; eta, bestetik, 2011ko maiatzaren 3ko 85/2011 Dekretua, zeinen bidez Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoari esleitzen baitzaio Bermeoko (Bizkaia) Nautika Arrantzako Lanbide Eskolan eskaintzen den nabigazioko eta arrantzako prestakuntza-zerbitzuaren kudeaketa. Azken hori izan zen, hain zuzen ere, 2010eko urriaren 28an hartutako erabaki baten ondorioz. Erabaki horren bidez, EAEri eskualdatu zitzaizkion Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntzaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren arloetan zituen eginkizun eta zerbitzuak.

Eusko Jaurlaritzak, lanbide-heziketako sistema integratu bat osatu nahian, honako hau erabaki du: aipatutako eskolak lanbide-heziketako ikastetxe integratu bihur daitezen bultzatzea, eta eskola horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitzea; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena izaten jarraituko du Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 70. eta 71. artikuluetan jasotzen den egitekoa, nekazaritza eta itsas-arrantzako trebakuntza sustatzeari buruzkoa, bai eta jolas-irakaskuntzei eta urpekaritza profesionalari buruzko egitekoak ere. Hemendik aurrera, nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza berez sartzen da maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 7.1 artikuluaren a) idatzi-zatian. Idatzi-zati horrek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari esleitzen dizkio «Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorrekoak eta bai erregimen berezikoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza eta bai bizitzan zehar kualifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere».

Baina eskualdaketa horren eta eskola horien atxikipen berriaren ondorioz, beharrezkoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua aldatzea, otsailaren 24ko 5/2012 Dekretuaren bidez, hain zuzen ere, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitutako eskumen hori aldatzeko. Beharrezkoa da, halaber, abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 1., 16. eta 19. artikuluak aldatzea, eta zenbait esleipen-dekretu indargabetzea, orduko helburua desagertu baita.

Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntzari dagokion eskumena (s) nekazaritza eta itsas-arrantzako trebakuntzaren sustapenak ordezkatuko du, eta y) idatzi-zatitik kendu egingo da «nabigazio eta arrantzako prestakuntza» aipamena. Aldaketa horren ondorioz, 16. eta 19. artikuluak ere aldatu egiten dira. Artikulu horietan Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak ezartzen dira, hurrenez hurren.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurrez onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehen artikulua. Aldatu egiten da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 1. artikuluaren s) idatzi-zatia. Honela idatzita geldituko da idatzi-zati hori:

  1. Nekazaritzako eta itsas-arrantzako trebakuntza sustatzea.

Indargabetu egiten dira administrazio-egintza hauek:

154/1997 Dekretua, abuztuaren 21eko, nekazaritza-prestakuntzako zerbitzuaren kudeaketa Mendikoi, S.A. sozietate publikoari esleitzen diona.

249/2006 Dekretua, azaroaren 28koa, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzua kudeatzeko ardura Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoari esleitzen diona.

85/2011 Dekretua, maiatzaren 31koa, zeinen bidez Itsasmendikoi SA Sozietate Publikoari esleitzen baitzaizkio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako Bermeoko (Bizkaia) Nautika Arrantzako Lanbide Eskolan eskaintzen den nautika-arrantzako heziketa-zerbitzuaren kudeaketa eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak.

Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari baimena ematen zaio dekretu hau gauzatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abuztuaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.