Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

136/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zehazten dituena, baita material hori banatzeko prozedura ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3444
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2012/07/17
  • Argitaratze-data: 2012/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 88.1 artikuluan jasotako arauak garatze aldera, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen abenduaren 23ko 220/2008 Dekretua, 2009ko hauteskundeetan aplikatu zena; horren bidez Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zehazten dira, baita material hori banatzeko prozedura ere.

Hauteskunde Araubide Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatu zuen urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organikoak; hauteskunde-prozeduran sartutako aldaketek eskatzen dute 220/2008 Dekretuan araututako hauteskunde-materiala berrikustea eta aldatzea; izan ere, lege horrek baditu oinarrizko hainbat artikulu, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruz indarrean dagoen Legeari eragiten diotenak.

Hauek dira aldaketarik garrantzitsuenak: batetik, atzerrian bizi diren hautesleen botoa emateko prozedura berria; eta, bestetik, hirurogeita hamar urtetik beherakoak hauteskunde-mahaiko kideen zozketan sartzea; horren arabera, hainbat inprimaki eta gutun-azal gaineratu behar dira, prozeduraren ezaugarriei erantzuteko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzan hauteskunde-gaietan ardura duen zuzendaritzaren izena hainbeste aldatu denez, dekretu honen bigarren, hirugarren eta laugarren artikuluetan ezartzen da aipatu zuzendaritzarako izendapen bakarra eta balioduna, etorkizunean aldaketarik izanez gero.

Bestalde, kontuan hartuz azken hauteskundeetan gertatutakoa, beharrezkotzat jotzen da hauteskundeetako hainbat inprimaki berrikustea eta gaurkotzea; besteak beste, hainbat hobekuntza aipa daitezke hauteskunde-koalizioa eratu izana jakinarazteko ereduan, baita hautagaiak aurkezteko ereduan ere; izan ere, horien ordezkariei uzten baitiete posta elektronikoaren helbidea adieraztea, hauteskunde-administrazioarekiko komunikazioa arintzeko asmoz. Ildo beretik, mahaikideak izendatzeko inprimaki ofizialean, beste eremu bat sortu da hauteskunde-administrazioak sartu ahal ditzan harremanetarako datuak (helbidea, telefonoa eta faxa), hauteskunde-mahaia eratzeko izendatutako pertsonek jakin dezaten nora bideratu aitzakien alegazio egokiak.

Era berean, inprimaki eta gutun-azal gehienak egiteko, dekretu honek gaineratu du beste paper mota bat, hain zuzen baso-kudeaketa arduratsuko ingurumen-ziurtagiria duen Offset paper zuria, eta alde batera utzi da abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuak aipatutako % 100 paper ekologiko eta birziklatua, hain zuzen Eusko Legebiltzarrerako 1994ko hauteskundeetatik erabiltzen zena. Nagusiki, hori aldatzeko arrazoia da paper mota hori fabrikatzeko eta hornitzeko arazoak; hortaz, zaila da lortzea eta horrelakorik ez da gertatzen dekretu honek arautzen duen paper motarekin.

Bukatzeko, dekretu honek aurreikusten du informazio eta komunikazioaren teknologiak sartzea hauteskunde-prozesuetako administrazio-jardueran; horrek erraztuko du herritarrek eta alderdi politikoek euskal hauteskunde-administrazioarekin komunikatzea bide elektronikoekin, baita inprimaki-eredu asko lortzea ere, edo auto-editatzea, hala egokituz gero, Eusko Jaurlaritzako web-etik telematikoki jaitsiz.

Dekretu honek jasotzen ditu, halaber, abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuaren eranskinen aldaketak. Horien bidez erraztuko da prozesuan esku-hartzen duten pertsonen kudeaketa eta hauteskunde-kudeaketa eguneratzen eta errazten lagunduko du, erabilitako baliabideen eraginkortasuna handituz.

Horren indarrez, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 17an izandako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabiliko diren hautestontzi eta kabinen ezaugarriak martxoaren 23ko INT/662/2011 Aginduan zehaztutakoak izango dira (martxoaren 29ko BOE, 75. zk.).

  1. Hauteskunde-administrazioaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei egin diren lehenengo boto-txartelak, posta bidezko botoa emateko.

  1. Boto-txartelekin egin bezala, bozketaren eguna izan baino lehenago, Hauteskunde-administrazioaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak banatuko dizkie gutun-azalak, behar bezalako kopuruan, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei eta Eskualdeko Hauteskunde-batzordeei; horiek Hauteskunde-mahaietara bidaliko dituzte, udaletan hauteskunde-administrazioarekin lotutako eginbeharrak betetzen dituenaren bidez.

  1. Hauteskunde-administrazioaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak Lurralde Historikoaren eta Eskualdeko Hauteskunde-batzordeei emango dizkie dekretu honen II. eranskinean dauden agiri guztiak, hain zuzen, 3. eranskineko inprimakiak eta gutun-azalak (hautagai-zerrendak aurkeztea), 4. eranskinekoak (mahaikideak izendatzea), 5. eranskinekoak (ikuskatzaileak eta ahaldunak izendatzea), 8. eranskinekoak (hauteskunde-mahaiko agiriak) eta 9. eranskinekoak (izendapen agiriak), baita hurrengo artikuluan aipatutakoak ere (hauteskunde-administrazioak onartutako aktak); geroago, hauteskunde-mahaietara banatuko dira, udaletan hauteskunde-administrazioarekin lotutako eginbeharrak betetzen dituenaren bidez.

  1. Aipatu zuzendaritzak Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioari emango dizkio II. eranskineko 10. eranskineko inprimakiak (atzerrian bizi diren hautesleen botoaren aktak kontsulatu-funtzionarioentzat), bozketa mota hori tramitatzean erabiltzeko.

  1. Dekretu honek arautzen dituen hauteskunde-inprimakien ereduak lortu ahalko dira, edota, hala egokituz gero, autoeditatu, Eusko Jaurlaritzaren web ofizialetik telematikoki jaitsiz; hain zuzen, dekretu honen IV. eranskinean daude.

  2. Aurreko artikuluan adierazitakoaren arabera, inprimakiak euskarri elektronikoan inprimatzeko eta sortzeko ezaugarriak zehaztuko dira dekretu honen III. eranskinean.

  1. Dekretu honetako II. eranskinean jasotako hauteskundeetako boto-txartel, gutun-azal eta inprimakien ereduek izango dute, urteari gordetako eremuan, kasu bakoitzean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokien urtea.

Dekretu honen bidez aldatu egiten dira abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuaren eranskinak eta hala ordeztu dira.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 17an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.