Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

120/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3225
  • Xedapen-zk.: 120
  • Xedapen-data: 2012/07/03
  • Argitaratze-data: 2012/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen bidez, administrazio-izaerako erakunde autonomo hori sortzen eta arautzen da, eta berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa ematen zaio, bere funtzioak betetzeko. Erakunde berri horren helburua da merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez. Helburu hori lortze aldera, zenbait eskumen baliatuko ditu, hain zuzen ere, zehatzeko, sustatzeko, aurkatzeko, ebazpenak emateko, kontsultatzeko eta arbitratzeko eskumenak.

Lehiaren Euskal Agintaritza ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikitzen bazaio ere, autonomia organikoa eta funtzionala izango du bere jarduera garatzeko.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoari lehiaren defentsan dagozkion eskumenak gauzatzen dira Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren bidez Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia baina administrazioaren egitura hierarkikotik kanpo dago eta Ekonomia eta Plangintzako Zuzendaritzaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak baititu; hori guztia apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuan eta Lehendakariaren maiatzaren 4/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera (Lehenaren bidez, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzen eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak ezartzen ziren; eta bigarrenaren bidez, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ziren, eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen).

1/2012 Legeak, lehenengo xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan, aipatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduerak noiz hasi behar duen, agintaritzaren jardunerako barne-erregelamendua onartu ostean; Bigarren Xedapen Gehigarriaren 1. paragrafoan berriz, aurreikusten da aipatutako Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Lehiaren Defentsarako Zerbitzua iraungi egingo direla agintaritza lanean hasten denarekin batera. Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduerak noiz hasi Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, agintaritzaren jardunerako barne-erregelamendua onartu ostean. Bestalde, hirugarren paragrafoak dio Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailen eta haren erakunde autonomoen egitura organikoak egokituko dituela, Lehiaren Euskal Agintaritzari legean zehazturiko helburuak betetzeko ezarritako eginkizunak eta behar diren giza baliabideak esleitu ahal izateko.

Hori guztia oinarri hartuta, dekretu honen bitartez Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa aldatu da egitura hori Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatu zituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuaren bitartez ezarri zen, erakunde autonomo berria sortu eta abiarazteak dakarren errealitate berrira egokitzearren.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onetsi ondoren, 2012ko uztailaren 3an egindako bilkuran, hauxe

  1. Ezabatzen da 2. artikuluaren 3. paragrafoaren j) idatzi-zatia.

    2. artikuluaren 4. paragrafoari idatzi-zati berri bat gehitzen zaio, c), hau diona:

    1. Lehiaren Euskal Agintaritza, erakunde autonomo administratiboa.

  1. Aldatzen da 7. artikuluaren 1. paragrafoa. Aurrerantzean honela egongo da idatzita:

    1. Honako arlo hauetan, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzak beteko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailari eman zaizkion eskumenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren zuzendaritzapean: plangintza ekonomikoa; azterlan eta metodo ekonomikoak; koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoa; eskualde-politika; estatistikak egitea eta argitaratzea; autonomia-erkidegoko aurrekontuak zuzentzea, egitea, orokorrean kudeatzea, haien jarraipena egitea eta kontrolatzea; barruko kontrol ekonomikoa; kontabilitatea eta kontabilitateko erantzukizunak. Eta, sailburuaren ardura izango da, dekretu honetako 5. artikuluan jasota datozen zereginak betetzeaz gainera: ....

    7. artikuluaren 2. paragrafoa kentzen da, eta, horrenbestez, oraingo 3. paragrafoa 2. paragrafoa izango da.

  1. Ezabatzen da 8. artikuluaren 1. paragrafoaren j) idatzi-zatia.

Apirilaren 12ko 81/2005 Dekretua indargabetzea. Haren bidez, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzen zen, eta Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan izango zituen eginkizunak ezartzen.

Indargabetuta geratu da apirilaren 12ko 81/2005 Dekretua. Haren bidez, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzen zen, eta Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan izango zituen eginkizunak ezartzen.

Dekretu hau Lehiaren Euskal Agintaritza lanean hasten den egunean bertan hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 3an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.