Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

101/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, sasoiko langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak eta haien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 2569
  • Xedapen-zk.: 101
  • Xedapen-data: 2012/05/29
  • Argitaratze-data: 2012/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Industria; Nekazaritza eta arrantza; Gizarte Gaiak; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2006ko abenduaren 18an argitara eman zen 248/2006 Dekretua, azaroaren 28koa, sasoiko langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak eta haien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena arautzen dituena.

Indarrean egon den lau urteko aldian, partez baino ez da aplikatu azaroaren 28ko 248/2006 Dekretua, eta, ondorioz, hasieran ezarritako emaitzak ez dira bete eta, gainera, emaitza horiek ez dute erraztasunik eman Planean ezarritako beste batzuk lortzeko, hala nola, behar-beharrezkoa den «nekazaritza-hitzarmen» bat izenpetzea nekazariak ordezkatzen dituen patronalaren eta sasoiko langileen ordezkaritza nagusia duten sindikatuen artean. Hitzarmen horren indarrez, nekazaritza-enpresaburuek nahitaez eman beharko liekete ostatu euren lurretan lanean jarduten duten sasoiko langileei.

2007ko abenduaren 19an, Sasoiko Lanaren Erakunde Arteko Mahaiak 2008-2012ko Sasoiko Lanaren Arretarako II. Plana izenpetu zuen, eta azaroaren 28ko 248/2006 Dekretua argitaratu eta denbora gutxira izenpetu bazen ere, plan horretan garatu beharreko ekintzen artean honako hau ageri zen zegoeneko: «ostatuei buruz indarrean dagoen araudi erregulatzailea aztertzea, berau hobetzeko proposamenak egiteko».

Azaroaren 28ko 248/2006 Dekretuaren arabera ostatuetako higiezinek eta gainerako ekipamenduek bizigarritasuna bermatzeko bete beharreko baldintzak zorrotz aztertu, eta, halaber, beste autonomia-erkidego batzuek eta Estatuak ostatuei diru-laguntzak emateko ezartzen dizkieten bizigarritasun-baldintzak analizatu ondoren, egiaztatuta geratu da baldintzak horiek askoz ere apalagoak direla, azaroaren 28ko 248/2006 Dekretuan eskatzen direnak baino, bai eta dekretu hori betetzen zaila dela ere. Hortaz, ostatuak duinak izatea eta eta gutxieneko bizigarritasun baldintza batzuk betetzea eragotzi gabe, beharrezkotzat jotzen da azaroaren 28ko 248/2006 Dekretua aldatzea, bai artikulu-zatian, bai eranskinetan, hain zuzen ere, sasoiko langileentzako ostatuek bete beharreko bizigarritasun-baldintzen eskakizun-maila apaltze aldera.

Aldaketa horren bitartez, halaber, lehenago aipatutako «nekazaritza-hitzarmena» izenpetzea ahalbidetu liteke, bai eta, era horretan, nekazariek euren ustiategietan sasoiko langileen eskura halako ostatuak nahitaez jarri behar izatea lortu ere.

Hori horrela, nahitaezko txostenak emanda, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak hala proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29ko bilkuran hori aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honetako I. eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte sasoiko langileei ostatu ematera bideratutako higiezin edo ekipamenduek, haien tipologia eta izaera edozein dela ere, nola eraikuntza berrikoak izan hala funtzionamenduan egon dekretu hau indarrean sartu aurretik. Baldintza horiek betetzea nahitaezkoa izango da higiezin nahiz ekipamenduaren baten gainean jabetza-tituluren bat edo bestelako titulu juridikoren bat duten pertsona fisiko edo juridikoentzat, izan publikoak edo pribatuak.

Honela esan behar du: «egingo dira»

Higiezinek eta gainerako ekipamenduek bizigarritasuna bermatzeko bete beharreko baldintzak

  1. Bizilekuek bizigarritasun- eta higiene-baldintzak beteko dituzte:

    Ura, zuzeneko argia eta aireztapena, sukaldea eta bainugela izango dituzte.

    Ukuilu eta hondakindegietatik urrun egongo dira. Kasuan kasuko udal-araudian ezarritakoa hartuko da aintzat.

    Estaldura bukatuez babestutako paretak izango dituzte; sukaldean eta bainugelan iragazgaitzak izango dira. Zoruan, material solidoak, erraz garbitzeko modukoak eta irristagaitzak erabiliko dira.

    Zortzi pertsona baino gehiagorentzako bizitokietan, emakume eta gizonentzat bereizitako komunak eta logelak egongo dira.

  2. Logelek gutxienez 4 m2-ko azalera izango dute ohe bakoitzeko eta bi altuerako ohatze bakoitzeko, eta 5 m3-ko bolumena erabiltzaileko. Altuerak gutxienez 2,5 m-koak izango dira; hala ere, lehendik zeuden lokaletan edo berritutakoetan 2,2 m-koak izatea onartuko da, aurretik behar bezala justifikatzen bada. Arroparako armairuak edo takilak izango dituzte. Pasabideetan, ezingo da oherik jarri.

  3. Bainugeletan, konketak eta dutxak egongo dira, bai eta komunak ere, bat zortzi pertsonako, hain zuzen. Eraiki berriak diren ostatuetan, komunak erabat itxita egongo dira. Gainera, zuzeneko aireztapen naturala edo kanpora begirako aireztapen artifiziala izan beharko dute.

  4. Sukaldeetan, eraiki berriak edo berritutakoak baldin badira, kea erakarri eta kanporatzeko sistema bat egongo da. Gainerako sukaldeetan, esandakoa posible ez bada, aireztapen nahikoa dagoela bermatu beharko da. Sukaldeetan, halaber, sukaldea bera, hozkailua eta higiezinean egon daitekeen gehieneko pertsona-kopuruarentzat beharrezkoak diren sukaldeko tresnak egongo dira.

  5. Bizilekuak edo ekipamenduak egongela edo bizikidetzako gunea izango du, han ostatu hartuta dauden langile-kopuruarentzat azalera nahikoa duena. Eremu hori jangela gisa nahiz sukalde gisa erabili ahal izango da.

  6. Ur beroa instalatuko da konketetan, dutxetan eta sukaldean.

  7. Arropa-garbigailu bat eta arropa esekitzekoa egongo dira erabilgarri.

  8. Lokal edo ekipamenduetan, bizitokiko leku guztiak tenperatura egokian mantenduko dituen berokuntza-sistema autonomoa egongo da.

  9. Hondakin edo kloaka-urak estolda-sare orokorrera isuriko dira. Hori posible ez bada, kanpoaldera isuriko dira, araztu ondoren, betiere.

  10. Botika-kutxa bat egongo da, behar bezala hornituta.

  11. Eraikinen eta haien instalazioen oinarrizko kalitate-eskakizunei dagokienez, eraikuntza berrikoetan edo berritutakoetan, Eraikuntza Ordenatzeko Legean eta Eraikingintzaren Kode Teknikoan ezarritako baldintzak bete beharko dira. Hortaz, honako hauek beteko dira:

    DB-SE. Egiturazko segurtasuna

    DB-HE. Energia aurreztea

    DB-SI. Suteen aurkako segurtasuna

    DB-HS. Osasungarritasuna

    DB-HR. Zarataren aurkako babesa

    DB-SUA. Erabilera- eta sarbide-segurtasuna

  12. Eraikinen eremuan edo horietatik nahikoa gertu, telefonoa edo antzekoa egongo da.

  13. Hondakinak egunero bilduko dira, zonaldeko biztanleentzako baldintza berdinetan.

  14. 30 pertsonari edo gehiagori ostatu eman diezaieketen instalazioetan, erizaintzarako gune espezifiko bat egongo da, ohe batekin 30 erabiltzaileko edo zatikiko. Erizaindegian, konketa, komuna eta lehen sorospenetarako botika-kutxa izango ditu; botika-kutxa horrek kasurik arruntenetan lagundu ahal izateko nahikoa material izango du.

  15. Instalazio elektrikoa baimendutako instalatzaile batek egingo du, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan ezarritakoarekin bat etorriz (RD 842/2002).

  16. Gas-instalazioak edo gas-aparatuak martxan jartzeko baimena izan beharko dute gas-instalazioek, eta baimendutako instalatzaile batek emango du baimen hori, betiere gas-erregaiak banatu eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa onartzen duen uztailaren 919/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

  17. Suteen aurkako babesa eta prebentzioa. Balio anitzeko hautsezko 21A/113B su-itzalgailu eramangarriak egongo dira lokalean, eta itzalgailu-kopurua kalkulatzeko, irizpide hau aplikatu beharko da: edozein ebakuazio-gunetatik su-itzalgailu batera egin beharreko distantzia gehienez 15 metrokoa izango da. Begi-bistan egongo dira su-itzalgailuak, erraz eskuratzeko moduan; haien goialdea ez da 1,70 m-tik gora egongo. Lokaletan, bestalde, larrialdiko argiztapen-instalazioa egongo da, irteera-ateetan eta ebakuazio-bideetan jarritako aparatu automatikoen eta seinale normalizatuen bidez.

  18. Erantzukizun zibileko asegurua izatea, ostatuaren barneko edozein eratako ezbeharrei aurre egiteko.

  19. Ostatu eraiki berrietan, lehen okupazioko udal-lizentzia beharko da.

  20. Instalazioak aldian-aldian garbitu beharko dira, erabiltzaileen esku jartzen direnean, higiene-baldintza egokietan aurkitu ditzaten.

  21. Argibide-taula bat egongo da, eta, bertan, era askotako informazioa jarriko da ikusgai: gai sindikalak, larrialdiko telefonoak (112, suhiltzaileen telefonoak), eta abar.

Lehenengoa. Izapide elektronikoa.

  1. Sasoiko langileei ostatu emateko higiezinen baimenari dagokion prozedura elektronikoki bideratzeko bitarteko egokiak baldin baditu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eskatzaileen esku jarriko ditu, eta eskatzaileak haiek erabiltzera behartu ere egin ditzake. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu batek garatuko du laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko prozedura, xedapen hauek kontuan izanik: Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

  2. Izapide elektronikoak hasten direnean, interesdunen esku jarriko dira laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eskabidearen eredu normalizatua eta laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eta laguntzak elektronikoki bideratzeko argibideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, euskadi.net helbidean.

    Bigarrena. Indarrean sartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

    MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.