Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

3/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Lehendakariarena, Lehendakaritzako eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea erakunde autonomiaduneko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 561
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 2012/01/24
  • Argitaratze-data: 2012/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak xedatzen du administrazio publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatzea Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaraturiko xedapen orokorraren bidez baizik ezin daitekeela egin. Artikulu bereko 3. paragrafoak adierazten du fitxategiak deuseztatzeko ematen diren xedapenetan berauen helburua ezarri behar dela, edo, dagokion kasuan, suntsipenerako hartzen diren neurriak zehaztu behar direla.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko 53.3 artikuluaren arabera, fitxategiaren erantzuleak autonomia-erkidegoak edo toki-erakundeak badira, edo haiei loturiko edo haien menpeko entitate edo organismoak badira, edo unibertsitate publikoak badira, edo autonomia-erkidegoenak izanagatik ere estatua osatzen duten organoen pareko eginkizunak betetzen dituzten organoak baldin badira, halakoetan berariazko legeetan jartzen duena bete beharko da.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, bere 4. artikuluan ezartzen duenez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortu, aldatu zein ezabatzea fitxategi hori adskribitua dagoen saileko titularraren aginduz egingo da. Indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko ditu agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2003ko uztailaren 1eko Aginduaren bitartez (EHAA, 157. zk., 2003ko abuztuaren 13koa), Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dira. Haren eranskinak Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta hari atxikitako erakunde autonomoan dauden datu pertsonalen fitxategiak zerrendatzen ditu.

Aipatutako agindu hori geroagoko beste zenbait xedapenek aldatu dute, aginduaren eranskinean fitxategi berriak sartzeko:

Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2005eko urtarrilaren 17ko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua aldatzen duena (EHAA, 30. zk., 2005eko otsailaren 14koa).

Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2006ko ekainaren 1eko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bigarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 122. zk., 2006ko ekainaren 28koa).

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urtarrilaren 11ko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua hirugarren aldiz aldatzen duenak (EHAA, 20. zk., 2007ko otsailaren 20koa).

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko irailaren 7ko Ebazpena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua laugarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 204. zk., 2009ko urriaren 23koa).

Lehendakariaren 2010eko maiatzaren 12ko 8/2010 Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bosgarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 93. zk., 2010eko maiatzaren 20koa).

Arau horiek orain sakabanatuta daudenez eta Lehendakaritzaren fitxategiak berregituratuko direnez, komenigarria da arau-xedapen horiek indargabetzea eta dekretu mailako arau bakar batean biltzea.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak behin eta berriz berrantolatzeak eta sail horien eskumenak aldatzeak ere eragin dute egokitze behar hori.

Beraz, izaera pertsonaleko datuen fitxategi berriak gehitu, dauden fitxategiren egokitu eta erabiltzen ez diren fitxategiak ezabatzeko premia sortu denez, bidezkoa da xedapen honetan batzea horiek guztiak, argitasunaren eta herritarren segurtasun juridikoaren mesedetan.

Horren ondorioz, honako hau

  1. Dekretu honen helburua da Jaurlaritzako Lehendakaritzak eta berari atxikitako erakunde autonomoak, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak, kudeatutako izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituen fitxategiak arautzea. Fitxategi horiek I. eta II. eranskinetan jaso dira, hurrenez hurren. Azken eranskin horretan jaso dira, halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeari dagozkion fitxategiak.

  2. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluan eta hori garatzeko araudian ezarritakoaren arabera, dekretu honen I. eta II. eranskinean honako hauek adierazi dira zehatz-mehatz fitxategi bakoitzerako: fitxategiaren edo datu-tratamenduaren identifikazioa, hau da, zein izen duen eta zertarako den eta zertarako erabiltzeko asmoa dagoen; datuen jatorria, hau da, zein jendarteren datu pertsonalak lortu nahi diren; fitxategiaren oinarrizko egitura, hau da, identifikazio-datuak zehatz-mehatz azalduta, eta, halakorik baldin badago, babes bereziko datuak, eta fitxategiak bere baitan dituen gainerako datu pertsonalen kategoriak eta antolaketarako zein tratamendu-sistema darabilen; aurreikusitako datu-jakinarazpenak; aurreikusitako nazioarteko datu-eskualdaketak; fitxategiaren erantzukizuna duten organoak; datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo ataletan erabil daitezkeen; eta zein segurtasun maila eska daitekeen (handia, ertaina edo txikia) indarrean dagoen araudiaren arabera.

  1. Honako fitxategi hauek sortu dira:

    1. Irekiako ikus-entzunezkoen eta argazkien artxibategia.

    2. Protokoloko argazki artxibategia.

    3. Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzaren pertsona erregistroa.

    4. Arartekoarekiko harremanak.

    5. Lehendakaritzako bekak.

    6. Lehendakaritzako laguntzak eta diru-laguntzak.

    7. Emakundeko bekak, laguntzak eta diru-laguntzak.

  2. Honako fitxategi hauek aldatu dira:

    1. Erakundeak eta entitateak.

    2. Protokolo ekitaldietara bildutakoak.

    3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aldizkariak.

    4. EHAAko fakturazioa.

    5. Sinadura-erregistroa.

    6. Irekia-Gobierno Abierto.

    7. Emakundeko pertsonen erregistroa.

    8. Emakume adituak.

    9. Pres40.

    10. Herritarrei laguntzeari buruzko espedienteak.

  3. Honako fitxategi hauek mantendu dira:

    1. Kanpoko lanak.

    2. Zabalkundea-komunikazioa.

  4. Honako fitxategi hauek ezabatu dira:

    1. Atxikimenduak.

    2. Europako informazio juridikoan interesa dutenak.

    3. Atzeus.

    4. EBri euskaraz egindako komunikazioak.

    5. Kontsultak eta informazioa.

    6. Euskadiko Udalen Kontseiluko kideak.

    7. Barne antolaketa.

    8. Pertsona lankideen curriculumak.

    9. Kontaktuak.

      Fitxategi horietan jasotako informazioa eta datuak suntsitu egingo dira.

Fitxategi bakoitzaren organo arduradunen titularrek neurriak hartuko dituzte fitxategiok sortzerakoan izan zituzten helburuak betetzeko erabili daitezen, datu pertsonalen segurtasuna berma dadin, eta datuok baimenik gabe aldatu, erabili edota galdu ez daitezen. Titularrek neurriak hartu beharko dituzte, halaber, abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoan eta lege hori garatzeko arauetan aitortutako berme, obligazio eta eskubideak gauzatzeko.

  1. Agindu honen I. eta II. eranskinetan fitxategi bakoitzerako aurreikusitako datu-lagapenari kalterik egin gabe, fitxategietako datuak laga ahal izango dira, Administrazioaren esparruan, lege-ordenamenduak agintzen dituen funtzioak betetzeko baldin bada eta eskumen eta gai berdinei buruzkoak badira.

  2. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko eta beste administrazio publiko batzuetako estatistika organo eta zerbitzuei laga ahal izango zaizkie, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta Funtzio Estatistiko Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legean ezartzen dena.

  3. Era berean, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluaren arabera, datu pertsonalak Herri Defendatzaileari, Ministerio Fiskalari edo epaileei edo auzitegiei edo Kontuen Epaitegiari laga ahal izango zaizkie, halakoek dituzten eginkizunak gauzatzeko.

Datu-tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideak kontuan hartu beharko dituzte Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontura datu pertsonalen tratamendu-zerbitzua ematen dutenek, eta jarraibide horien arabera jardungo dute. Hala egingo dutela jasoko da zerbitzua eskaintzeko egiten den kontratuan. Beraz, alde batetik, datuak ezin izango dira beste ezertarako aplikatu edo erabili, eta bestetik, ezin izango zaio inori haien berri eman, nahiz eta asmoa datuak gordetzea izan; izan ere, hala agintzen du abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluak.

Indargabetu egin dira maila bereko edo maila apalagoko beste xedapenak, beti ere agindu honetan ezarritakoaren aurkakoak badira; eta batez ere, honako hauek:

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2003ko uztailaren 1eko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena (EHAA, 157. zk., 2003ko abuztuaren 13koa).

Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2005eko urtarrilaren 17ko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua aldatzen duena (EHAA, 30. zk., 2005eko otsailaren 14koa).

Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2006ko ekainaren 1eko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bigarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 122. zk., 2006ko ekainaren 28koa).

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urtarrilaren 11ko Agindua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua hirugarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 20. zk., 2007ko otsailaren 20koa).

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko irailaren 7ko Ebazpena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua laugarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 204. zk., 2009ko urriaren 23koa).

Lehendakariaren 2010eko maiatzaren 12ko 8/2010 Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bosgarren aldiz aldatzen duena (EHAA, 93. zk., 2010eko maiatzaren 20koa).

«EHAAren fakturazioa» izeneko fitxategia. Fitxategi hori Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren II eranskinaren 2. 1 idatzi-zatian jasota dago. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautu zituen agindu horrek (EHAA, 59. zk., 2004ko martxoaren 26koa).

«Sinaduren erregistroa» izeneko fitxategia. Fitxategi hori Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren II eranskinaren 2.2 idatzi-zatian jasota dago. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautu zituen agindu horrek (EHAA, 59. zk., 2004ko martxoaren 26koa).

«Euskadiko Udal Kontseiluko kideak» izeneko fitxategia. Fitxategi hori Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren II eranskinaren 5. 1 idatzi-zatian jasota dago. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautu zituen agindu horrek (EHAA, 59. zk., 2004ko martxoaren 26koa).

Lehenengoa. Argitaratzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta horren berri emango zaio Datuak Babeseko Euskal Bulegoari, horretarako ezarritako bideak erabilita, Datuak Babesteko Erregistroan inskriba ditzan, sortu berriak edo sortuta daudenak aldatu edo bertan behera utz ditzan, hala badagokie.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ALVAREZ.

1. PROTOKOLO ZUZENDARITZA.

  1. Protokolo ekitaldietara bildutakoak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Protokolo ekitaldietara gonbidatutako pertsonen zerrendak egitea.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Lehendakaritzak antolatutako protokolo ekitaldiren batera gonbidatutako pertsonak.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Lehendakaritzako protokolo ekitaldietara gonbidatutako pertsona fisiko zein juridikoek emandako datuak.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Datu basea.

    5. Datu motak.

      Izena.

      Helbide profesionala.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

      Zein erakundetakoa den eta zein lanpostu betetzen duen.

    1. Datuak lagatzea.

      Ez dago.

    2. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Protokolo Zuzendaritza.

    4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

      Protokolo Zuzendaritza.

      Nafarroa kalea, 2.

      01007 Vitoria-Gasteiz.

    5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko Maila.

  2. Protokoloko argazki artxibategia.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Lehendakariaren protokolo ekitaldiak dokumentatzea.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Protokolo ekitaldietara bildutakoak.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Lehendakariaren protokolo ekintzen berri emate grafikoa.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Irudi basea.

    5. Datu motak.

      Irudiak.

    6. Datuak lagatzea.

      Ez da aurreikusi.

    7. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Protokolo Zuzendaritza.

    9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen:

      Protokolo Zuzendaritza.

      Nafarroa kalea, 2.

      Vitoria-Gasteiz.

    10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko maila.

      2. AZTERLAN ETA ARAUBIDE JURIDIKOAREN ZUZENDARITZA.

      1. Kanpoko lanak.

        1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

          Prospekzio soziologikoari atxikitako lanak azpikontratatzea.

        2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

          Prospekzio Soziologikoen Kabinetearekin harremanen bat izan duten pertsona fisiko eta juridikoak.

        3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

          Prospekzio Soziologikoen Kabinetearekin harremanena duten pertsona fisiko eta juridikoek emandako datuak.

        4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

          Datu basea.

        5. Datu motak.

          Izena edo izen soziala.

          Helbide osoa.

          Telefonoa.

          Faxa.

        1. maila.

        1. Datuak lagatzea.

          Ez dago.

        2. Nazioarteko transferentzia.

          Ez dago.

        3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

          Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

        4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

          Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

          Nafarroa kalea, 2.

          01007 Vitoria-Gasteiz.

        5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

          Oinarrizko Maila.

          3. KANPOAN DIREN EUSKAL HERRITARRENTZAKO ETA GIZATALDEENTZAKO ZUZENDARITZA.

          1. Kanpo harremanetarako idazkaritza nagusiko aldizkariak.

            1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

              Dagokion aldizkaria postaz, edota bide telematikoz, bidaltzea.

            2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

              Harpidedunak.

            3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

              Idatziz edo telefonoz egindako eskabidea.

            4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

              Datu basea.

            5. Datu motak.

              Izen-abizenak.

              Helbide osoa.

              Telefonoa.

            1. maila.

            1. Datuak lagatzea.

              Ez dago.

            2. Nazioarteko transferentzia.

              Ez dago.

            3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

              Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza.

            4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

              Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza.

              Nafarroa kalea, 2.

              01007 Vitoria-Gasteiz.

            5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

              Oinarrizko Maila.

              4. KOMUNIKAZIORAKO ZUZENDARITZA.

              1. Erakundeak eta entitateak.

                1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                  Gizarteko pertsonekin, erakundeekin eta entitateekin komunikatzea eta Komunikazioaren Gida argitaratzea eta zabaltzea.

                2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                  Gizarte-egitura osatzen duten pertsona, erakunde eta entitateak.

                3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                  Aldizkari ofizialak. Aldizkarietatik, liburuetatik, egunkarietatik, argitalpenetatik, profesionalen aurkibideetatik, interesatuengandik beraiengandik, eta abarretatik jasotako datuak.

                4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                  Datu basea.

                5. Datu motak:

                  Izen-abizenak.

                  Zein enpresa, sail, erakunde edo alderdi politikotako kide den.

                  Helbide osoa.

                  Telefonoa/Faxa.

                1. maila.

                  Web gunea.

                  Twitter.

                  Facebook.

                  Linkedln.

                1. Datuak lagatzea.

                  Komunikazioaren Gida on-line argitaratzearen ondorio direnak.

                2. Nazioarteko transferentzia.

                  Ez dago.

                3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                  Komunikaziorako Zuzendaritza.

                  Nafarroa kalea, 2.

                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                  Komunikaziorako Zuzendaritza.

                  Nafarroa kalea, 2.

                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                  Oinarrizko Maila.

                  5. GOBERNU IREKIRAKO ETA INTERNETEKO KOMUNIKAZIORAKO ZUZENDARITZA.

                  1. Irekia-Gobierno abierto.

                    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                      Komunikazio eta difusio bide bat ezartzea Euskadiko Irekia-Gobierno Abierto web gunearen bitartez, herritarrak Euskal Administrazioari hurbildu eta aukera izan dezaten Jaurlaritzaren ekintzan parte hartzeko proposamenak, iradokizunak eta iritziak emanez. Horretarako, erabiltzaileek alta eman beharko dute.

                    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                      Irekia-Gobierno Abierto gunearen bitartez Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emana duten pertsonak.

                    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                      Interesdunek berek emango dituzte datu pertsonalak, pertsona horiek erregistratzeko online aurkeztutako inprimaki elektronikoak betez.

                    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                      Datu basea.

                    5. Datu motak.

                      Izen-abizenak edo goitizena.

                      Posta kodea edo herria (lurraldea-udalerria).

                      Sexua.

                      Jaioteguna.

                      Posta elektronikoa.

                      Telefonoa.

                      URL.

                    6. Datuak lagatzea.

                      Ez dago.

                    7. Nazioarteko transferentzia.

                      Ez dago.

                    8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                      Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

                    9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                      Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

                      Nafarroa kalea, 2.

                      01007 Vitoria-Gasteiz.

                    10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                      Oinarrizko Maila.

                  2. Ikus-entzunezkoen eta argazkien artxibategia.

                    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                      Agiri grafikoak eta ikus-entzunezkoak sortzea eta artxibatzea, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio jarduerari laguntzeko eta, hala badagokio, Interneten, arte grafikoetan eta komunikabideetan zabaltzeko.

                    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                      Administrazio publikoetako kideak eta herritarrak oro har.

                    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                      Lehendakaritzaren argazki zerbitzuek egindako berri emate grafikoak.

                    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                      Irudi gordailua.

                    5. Datu motak.

                      Irudiak.

                    6. Datuak lagatzea.

                      Indarrean dauden legeek baimendutakoak.

                    7. Nazioarteko transferentzia.

                      Ez dago.

                    8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                      Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

                    9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                      Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

                      Nafarroa kalea, 2.

                      Vitoria-Gasteiz.

                    10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                      Oinarrizko Maila.

                      6. EUSKO JAURLARITZAREN MADRILGO ORDEZKARITZA.

                      1. Pertsonen erregistroa.

                        1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzarekin harremana duten pertsonen zerrenda kudeatzea.

                          Postarako etiketak lortzea eta zerrendak editatzea, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzaren, Lehendakaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailen ekitaldi eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko.

                        2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak, Lehendakaritzak eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailek antolatutako ekitaldiren batera gonbidatu dituzten pertsonak.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza, Lehendakaritza eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailekin harremana izan duten pertsona fisiko eta juridikoak.

                        3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak, Lehendakaritzak eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailek antolatutako ekitaldiren batera gonbidatu dituzten pertsonek emandako datuak.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza, Lehendakaritza eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailekin harremana duten pertsona fisiko eta juridikoek emandako datuak.

                        4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                          Datu basea.

                        5. Datu motak.

                          Datu pertsonalak:

                          Izen-abizenak.

                          Jaioteguna.

                          Ikasketak.

                          Lanbidea.

                          Egoera zibila.

                          Sexua.

                          Helbide osoa.

                          Telefonoa.

                          Faxa.

                          Datu profesionalak:

                          Erakundea.

                          Kargua.

                          Helbide osoa.

                          Telefonoa.

                          Faxa.

                          Arloa.

                        6. Datuak lagatzea.

                          Ez dago.

                        7. Nazioarteko transferentzia.

                          Ez dago.

                        8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza.

                        9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                          Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza.

                          Cedaceros kalea, 10 6. ezk.

                          28014 Madril.

                        10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                          Oinarrizko maila.

                          7. JAURLARITZAREN IDAZKARITZARAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANENETARAKO ZUZENDARITZA.

                          1. EHAAKO fakturazioa.

                            1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                              Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ekonomia eta administrazioaren kudeaketa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eskatutako zerbitzuen mekanizazioa eta kontrola.

                            2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                              Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eskaintzen dituen zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona edo erakundeak.

                            3. Datuen jatorria eta datuak biltzeko jardunbidea.

                              Zerbitzuak eskatzen dituen talde edo pertsonari eskatuta, formulario bitartez.

                            4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                              Datu basea.

                            5. Datu motak.

                              Identifikazio-datuak:

                              Izen-abizenak / Sozietatearen izena.

                              NAN/IFZ.

                              Helbidea.

                              Telefonoa eta faxa.

                              Posta elektronikoa.

                            6. Datuak lagatzea.

                              Ekonomia eta Ogasun Saila.

                            7. Nazioarteko transferentzia.

                              Ez dago.

                            8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                            9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                              Donostia kalea, 1.

                              01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

                            10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                              Oinarrizko maila.

                          2. Sinaduren erregistroa.

                            1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                              Euskal administrazio publikoetako agintarien sinadurak erregistratzea, atzerrian ondorioak izan behar dituzten agiriei dagokienez.

                            2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                              Euskal Administrazio Publikoetako agintariak.

                            3. Datuen jatorria eta datuak biltzeko jardunbidea.

                              Sinaduren inskripzio-fitxen bitartez; agintariek eurek bete beharko dituzte fitxa horiek.

                            4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                              Datu basea.

                            5. Datu motak.

                              Identifikazio-datuak:

                              Izen-abizenak.

                              Kargua.

                              Saila.

                              Erakundea.

                              Helbidea edo egoitza.

                            6. Datuak lagatzea.

                              Ez dago.

                            7. Nazioarteko transferentzia.

                              Ez dago.

                            8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                            9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                              Donostia kalea, 1.

                              01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

                            10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                              Oinarrizko Maila.

                          3. Arartekoarekiko harremanak.

                            1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                              Arartekoari pertsonek aurkeztutako kexa idazkiak eta idazki horiek eragindako espedienteak, baita ofizioz hasitakoak ere, kudeatzea, izapidetzea eta jarraitzea.

                            2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                              Interesduna edo bere legezko ordezkaria.

                              Administrazio publikoak.

                              Interesatua edo bere ordezkari legala ez diren beste pertsona batzuk.

                              Jendearen esku dauden iturriak.

                            3. Datuen jatorria eta datuak biltzeko jardunbidea.

                              Datuen transmisio elektronikoa.

                              Datuak biltzeko bestelako prozedurak.

                            4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                              Datu basea.

                            5. Datu motak.

                              Identifikazio-datuak (CI):

                              Izen-abizenak.

                              NAN/IFZ.

                              Helbidea.

                              Telefonoa eta faxa.

                              Babes bereziko datuak.

                              Datuak Babesteko Lege Organikoaren 7. artikuluan jasotako guztiak.

                            6. Datuak lagatzea.

                              Ez dago.

                            7. Nazioarteko transferentzia.

                              Ez dago.

                            8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                            9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                              Jaurlaritzaren Idazkaritzarako eta Legebiltzarrarekiko Harremanenetarako Zuzendaritza.

                              Donostia kalea, 1.

                              01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

                            10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                              Maila altua.

                              8. ZENBAIT ZUZENDARITZA.

                              1. Bekak.

                                1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                                  Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari bekak eskatu dizkioten pertsonak erregistratzea.

                                2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                                  Lehendakaritzari bekak eskatu dizkioten pertsonak.

                                3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                                  Beken eskatzaileek emandako datuak.

                                4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                                  Datu basea.

                                5. Datu motak.

                                  Izen-abizenak.

                                  Jaioteguna.

                                  Ikasketak edota lanbide-jarduera.

                                  Helbide osoa.

                                  Telefonoa.

                                  Faxa.

                                  Posta elektronikoaren helbidea.

                                6. Datuak lagatzea.

                                  Ez dago.

                                7. Nazioarteko transferentzia.

                                  Ez dago.

                                8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                                  Gaia dela-eta eskuduna den zuzendaritza, hurrengo idatzi-zatian zehaztutakori jarraiki.

                                9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen:

                                  Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako bekak.

                                  Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

                                  Nafarroa kalea, 2.

                                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                                  Kanpo Harremanetarako bekak.

                                  Bekaren tipologiaren arabera, honako zerbitzu hauetako batean erabiliko dira eskubideok:

                                  Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.

                                  Nafarroa kalea, 2.

                                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                                  Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza.

                                  Nafarroa kalea, 2.

                                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                                10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                                  Oinarrizko Maila.

                              2. Laguntzak eta diru-laguntzak.

                                1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

                                  Laguntzak eta diru-laguntzak ematea horiek eskatzen dituzten pertsona edo erakundeei.

                                2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

                                  Eskatzen duten pertsonak edo erakundeak.

                                3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

                                  Eskatzen duten pertsonek edo erakundeek emandako datuak.

                                4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

                                  Datu basea.

                                5. Datu motak.

                                  Izen-abizenak.

                                  Zer da.

                                  Helbide osoa.

                                  Telefonoa.

                                  Faxa.

                                1. maila.

                                1. Datuak lagatzea.

                                  Ez dago.

                                2. Nazioarteko transferentzia.

                                  Ez dago.

                                3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

                                  Gaia dela-eta eskuduna den zuzendaritza, hurrengo idatzi-zatian zehaztutakori jarraiki.

                                4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

                                  Kanpo Harremanetarako laguntzak:

                                  Bekaren tipologiaren arabera, honako zerbitzu hauetako batean erabiliko dira eskubideok.

                                  Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.

                                  Nafarroa kalea, 2.

                                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                                  Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza.

                                  Nafarroa kalea, 2.

                                  01007 Vitoria-Gasteiz.

                                5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

                                  Oinarrizko maila.

1. EMAKUNDE.

  1. Pertsonen erregistroa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin harremana duten pertsonekiko harremana kudeatzea.

      Postarako etiketak egitea (Emakunde aldizkaria eta bestelako argitalpenak banatzeko eta jardunaldietan, ikastaroetan, eta abarretan parte hartzen duten pertsonei informazioa bidaltzeko).

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen jardueretarako zerrendak editatzea.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin harreman duen edo izan duen edozein pertsona edo talde.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Jendearen esku dauden iturriak.

      Berariaz egindako formularioak.

      Interesatuengandik lortutako datuak gutunetatik eta datuen transmisio elektronikotik.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Datu basea.

    5. Datu motak.

      Datu pertsonalak:

      Izen-abizenak.

      IFZ-NAN.

      Sexua.

      Helbide osoa.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

      Datu profesionalak:

      Erakundea.

      Kargua.

      Tratua.

      Helbide osoa.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

      Arloa.

    1. Datuak lagatzea.

      Ez dago.

    2. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko maila.

  2. Emakume adituak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Pertsona adituen zerrenda bat izatea, beraiekin lankidetzan aritzeko.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen nahiz bestelako erakundeen beharrak asetzea, jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak, eta abar antolatzerakoan.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Emakume aditu profesionalak hainbat diziplinatan.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Profesionalok betetako formularioak.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Datu basea.

    5. Datu motak.

      Datu pertsonalak:

      Izen-abizenak.

      NAN.

      Sexua.

      Jaioturtea.

      Helbide osoa.

      Prestakuntza adarra eta maila.

      Hizkuntzak ezagutzea.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

      Datu profesionalak:

      Erakundea.

      Kargua.

      Lan-esperientzia.

    1. Datuak lagatzea.

      Herritarrei oro har.

      Datu basean beraiei buruzko datuak dituzten pertsonek baimena eman ondoren.

    2. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko maila.

  3. Pres40.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen dokumentazio zentroaren erabiltzaileei utzitako dokumentuak kontrolatzea.

      Liburutegiak dituen dokumentuak non dauden jakiten laguntzea eta dokumentu horiek eskatzeko aukera izatea, ezarritako epean itzuli ez badira.

      Mailegu zerbitzuari jarraipena egitea.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen dokumentazio zentroaren mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonak.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Erabiltzaileei emandako formularioak.

      Telefonoz eta transferentzia elektronikoz emandako datuak.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Datu basea.

    5. Datu motak.

      Datu pertsonalak:

      Izen-abizenak.

      NAN.

      Sexua.

      Jaioturtea.

      Helbide osoa.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

      Datu profesionalak:

      Erakundea.

      Kargua.

      Helbide osoa.

      Telefonoa.

    1. maila.

      Maileguan utzitako materialen zerrenda.

      Maileguaren epeak.

      Maiztasuna.

      Oharrak.

    1. Datuak lagatzea.

      Ez dago.

    2. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko maila.

  4. Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Laguntzak eta diru-laguntzak ematea horiek eskatzen dituzten pertsona edo erakundeei.

    2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

      Eskatzen duten pertsonak edo erakundeak.

    3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

      Eskatzen duten pertsonek edo erakundeek emandako datuak.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

      Datu basea.

    5. Datu motak.

      Izen-abizenak.

      NAN.

      Zer da.

      Helbide osoa.

      Telefonoa.

      Faxa.

    1. maila.

    1. Datuak lagatzea.

      Ez dago.

    2. Nazioarteko transferentzia.

      Ez dago.

    3. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    4. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

    5. Fitxategiaren segurtasun-maila.

      Oinarrizko maila.

      2. EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO DEFENTSA ERAKUNDEA.

      1. Herritarrei laguntzeari buruzko espedienteak.

        1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

          Erakundea sortzeko arauek araututako eskumenak garatzeko Defentsa Erakundeak sortzen dituen espedienteak bideratzea.

        2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

          Defentsa Erakundearen eskumenez baliatzeak eragindako pertsonak.

        3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

          Interesatuak berak, interesatuak ez beste pertsona fisikoak, administrazio publikoak.

        4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

          Datu basea.

        5. Datu motak.

          Datu pertsonalak.

          Nortasun Agiri Nazionala.

          Gizarte Segurantzaren/Mutualitatearen zenbakia.

          Izen-abizenak.

          Helbidea (posta helbidea eta helbide elektronikoa).

          Telefonoa.

          Sinadura.

          Irudia.

          Babes bereziko datuak:

          Sindikatu afiliazioa.

          Osasuna.

          Ezaugarri pertsonalei, egoera sozialei, ikasketei, enplegu zehaztasunei, eta ekonomia nahiz finantzei buruzko datuak.

        6. Datuak lagatzea.

          Datu basean beraiei buruzko datuak dituzten pertsonek baimena eman ondoren bakarrik, eta honako erakunde hauei soil-soilik: Arartekoari, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, Emakumearen Estatuko eta beste autonomia erkidegoetako erakundeei, Fiskaltzari, Lan Ikuskaritzari, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko eta autonomia erakundeetako herritarren defentsa bulegoei.

        7. Nazioarteko transferentzia.

          Ez dago.

        8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

          Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.

        9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

          Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.

          Gaztelako Ataria kalea, 25.

          01008 Vitoria-Gasteiz.

        10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

          Maila Altua.

      2. Zabalkundea-komunikazioa.

        1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

          Postarako etiketak egitea (argitalpenak banatzeko eta jardunaldietan, ikastaroetan, eta abarretan parte hartzen duten pertsonei informazioa bidaltzeko).

        2. Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak).

          Defentsa Erakundearen eskumenez baliatzeak eragindako pertsonak.

        3. Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea.

          Interesatua bera.

        4. Fitxategiaren oinarrizko egitura.

          Datu basea.

        5. Datu motak.

          Datu pertsonalak.

          Izen-abizenak.

          Helbidea (posta helbidea eta helbide elektronikoa).

          Telefonoa.

          Irudia.

          Enpleguaren zehaztasunak.

        6. Datuak lagatzea.

          Ez dago.

        7. Nazioarteko transferentzia.

          Ez dago.

        8. Fitxategiaz arduratzen den organoa.

          Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.

        9. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen.

          Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.

          Gaztelako Ataria kalea, 25.

          01007 Vitoria-Gasteiz.

        10. Fitxategiaren segurtasun-maila.

          Oinarrizko Maila.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.