Arautegia
Inprimatu277/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 356
- Xedapen-zk.: 277
- Xedapen-data: 2011/12/27
- Argitaratze-data: 2012/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautu zituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak gai horretan ordura arte indarrean zegoen dekretua ordezkatu zuen, alegia, abenduaren 24ko 302/1996 Dekretua.
Urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak hobekuntzak ekarri zituen kontrol eta ikuskapenean, funtzionamendu-araubidean eta araubide ekonomikoan; baina arau horren berritasunik nabarmenena akreditazio-sistemari zegokiona izan zen. Abenduaren 24ko 302/1996 Dekretuaren bidez, erakunde eskatzaileak eskatzen zuen zuzenean gaikuntza, hori zen eremu horretan zegoen araua. 263/2003 Dekretuarekin, berriz, sistema hori salbuespenezkoa izatera pasa zen; izan ere, publizitate eta lehian oinarritutako lehiaketa-sistema ezarri zen; Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egin behar zien deialdia, komenigarritzat jotzen zituen herrialdeei, faktore asko kontuan hartuta (eskabide-kopurua, jatorrizko herrialdeen bermea, adingabearenganako...).
Nolanahi ere, 2003ko dekretua zazpi urtez indarrean egon den bitartean, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile (NAEL) bakar batek ere ez du jardun dekretu horrek ezartzen dituen betekizunen arabera. Lehiaketa publiko bidez, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak akreditatzeko deialdi bakarra egin ahal izan zen, Vietnam eta Etiopia herrialdeentzat egindakoa; eta deialdi hura hutsik geratu zen azkenean, parte hartu zuten erakundeek ez baitzituzten betetzen bete beharreko baldintzak. Egoera hori zehatz-mehatz aztertu zen, gainera, eta ondorio hau atera zen: beste edozein deialdi egiten bazen ere, antzeko zerbait gertatuko zela.
Ondorioz, paradoxa bat gertatzen da: EAEn nazioarteko adopzioko bitartekotza-lanak egiten dituzten Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileek, 1996ko dekretuan aurreikusitakoaren arabera jarduten dute; aldiz, 263/2003 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean ezartzen zen, dekretu haren bidez lortutako gaikuntza luzatuko zela harik eta deialdi publikoak zeinean ezinbestean parte hartu behar baitute euren jardunarekin jarraitu ahal izateko ebatzi arte.
Bestalde, 263/2003 Dekretua indarrean jarri ondorengo aldian zehar, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legea eman zen, eta bertan modu osatuago baten arautu ziren gai honi dagozkion alderdiak, zehazki: adopzioa eragozten duten inguruabarrak, Erakunde Publiko eta Erakunde Laguntzaileen esku-hartzea, bitartekari-jarduera, adopzio-eskatzaileen zerrenda, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak (kontratua) edo adopziorako gaitasuna eta betekizunak. Eta 263/2003 Dekretua ezinbestean egokitu behar zen lege horretara.
Dekretu honek zazpi kapitulu ditu: Xedapen Orokorrak; Jardute Eremua eta Araubide Juridikoa; Akreditazioa; Funtzionamendua; Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen Funtzioak eta Jarduerak; Ekonomia eta Finantza Araubidea; eta Kontrola eta Ikuskapena. Halaber, Xedapen Iragankor bat, Xedapen Indargabetzaile bat, hiru Azken Xedapen eta eranskin bat ere baditu.
Dekretu honek, akreditazio-sistemaren aldaketaz gain, aipagarriak diren beste aldaketa batzuk ere badakartza.
artikuluak argiago ezartzen ditu erakundeek akreditazioa lortzeko dituzten betekizunak, eta baldintza objektiboak eta preskripzio teknikoak bereizten ditu.
artikuluaren arabera, herrialde bati emandako akreditazioak hiru urterako balioa izango du, eta epe hori luzatzeko, berariaz eman beharko du ebazpena Eusko Jaurlaritzak.
Berriro ere, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileei urtero egin beharko zaie kontu-ikuskapena; Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du nola egingo den, eta kontu-ikuskapena egingo duen erakundea ere hark izendatu ahal izango du.
Ordainketak hiru alditan egitea arautzen da: hasieran, aurre-izendapena onartutakoan eta amaieran. Eta beste obligazio bat ezartzen da 27. eta 28. artikuluetan: erakundeak aditzera eman beharko du adopzio-izapideen kostua.
Alderdiek familia adoptatzailea eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea eranskinean jaso den bitartekotza-kontratuaren ereduari jarraitu behar diote, 29. artikuluan eta Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean ezarritakoa betez.
Azkenik, Xedapen Iragankorrean lau hilabete ematen zaizkie dekretu berria indarrean jarri aurretik gaitutako erakundeei, gaikuntza berria eska dezaten, dekretu horretan ezarritako baldintzen arabera.
Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATzen DUT:
Dekretu honen xedea da honako hauek finkatzea: adingabeen nazioarteko adopziorako bitartekotzan diharduten Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazio-baldintzak, funtzionamendua, ekonomia- eta finantza-araubidea, eta kontrola eta ikuskapena.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak irabazi-asmorik gabeko elkarte edo fundazioak dira, legez eratutakoak eta dagokion erregistroan inskribatutakoak, beraien estatutuetan helburutzat adingabeen babesa dutenak, eta arau honetan ezarritako baldintzak bete ondoren, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzarengandik dagokion akreditazioa eskuratzen dutenak, nazioarteko adopzioetan bitartekotza-lanetan esku hartu ahal izateko, dekretu honetan ezarritakoaren arabera.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jardungo du.
Atzerriko jardunari dagokionez, nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak ezarritako baldintzen arabera jardungo du herrialde jakin batean edo batzuetan, eta hark zehazten dituen jardueretarako akreditazioa izango du, betiere, bertako agintariek horretarako gaikuntza ematen badiote.
Beste inolako pertsona zein erakundek ezin du nazioarteko adopzioetarako bitartekotza-lanetan esku hartu.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak ezartzen dituen baldintzen arabera eta hark zehazten dituen jardueretarako arituko da bitartekotza-lanetan adopzioetan, betiere adopzio horiek Euskal Autonomia Erkidegoan eskatu badira eta adoptatu beharreko adingabearen herrialderako akreditaziorik badu.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak, era berean, beste autonomia-erkidego batzuetako egoiliarren eskariak izapidetzen har dezake parte, bitartekotza-lanetan, baldin eta dagokion autonomia-erkidegoan ez badago eskatzaileek hautatu duten herrialderako akreditazioa duen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailerik; halakoetan, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen zuzendaritzak, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak aurretik eskatuta, esku hartze hori baimenduko du betiere egokitzat jotzen badu, erakunde laguntzaileak berak dagokion kasu horretan bitartekotza-lanetan aritzeko onarpena jakinarazi ondoren.
Beste autonomia-erkidego batzuengandik akreditazioa lortu duten Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarren eskariak izapidetzen har dezakete parte, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan ez badago eskatzaileek hautatutako herrialderako edo, egitura politiko-administratibo deszentralizatua duten herrialdeen kasuan, hautatu duten eskualde edo eremurako akreditazioa duen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailerik. Kasu horretan, familia interesdunak aurkeztu behar du agiri bat, non adieraziko den Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak espedientea izapidetzea onartzen duela. Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen zuzendaritzak, dagokion autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari eskatuko dio baimena, autonomia-erkidego horrek -eskatzaileek hautatutako herrialderako-akreditatutako Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak bitartekotza-lanak egin ditzan eurentzat nazioarteko adopzioaren arloan. Baiezkoa jasotzen bada, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen zuzendaritzak ebazpena emango du, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari berariazko akreditazioa emateko, bakar-bakarrik, espediente horren izapideetarako. Nolanahi ere, ezingo da halakorik egin, Euskal Autonomia Erkidegoak edo estatuko beste autonomia-erkidego batek akreditazio hori baliogabetu badu, edo, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legearen 4.1 artikuluari jarraiki, adopziorako beharrezkoak diren bermerik ez duen herrialde bat baldin bada. Akreditazioa duen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak egingo du adopzio osteko jarraipena.
Nazioarteko adopzioetarako izapideak egiteko prozedura eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen funtzionamendua jarraian adierazten diren arauetan ezarritakoari lotuko zaizkio: gai horretan aplikatzekoak diren arauak nazioartekoak, estatu-mailakoak eta autonomikoak, dekretu hau, eta, bereziki, haurrak babesteari eta nazioarteko adopzioko lankidetzari buruz, Hagan,1993ko maiatzaren 29an egindako Hitzarmena, eta Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legea.
Adopzioan interesa duenak edo, hala badagokio, adoptatzaileak egoitza non, hango foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari dagokio adopzioa nola izapidetzen eta kudeatzen den kontrolatu eta jarraitzea.
Dagokion akreditazioa lortzeko interesa duten erakundeek jarraian zehazten diren betebehar objektiboak akreditazioa indarrean dagoen bitartean bete beharrekoak izango dituzte:
Irabazi-asmorik gabeko eta legez eratutako elkartea edo fundazioa izan behar du, eta dagokion erregistroan inskribaturik egon, jarduteko lurralde-eremuaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egoitza soziala izatea, eta akreditazioa atzerriko zein herrialderako eskatzen den, han ere ordezkaritza izatea. Egitura politiko-administratibo deszentralizatua duen herrialdea bada, ordezkari bat baino gehiago izatea onar daiteke.
Estatutuetan jasota dagoen helburua izatea adingabeak babestea, betiere indarrean dagoen legeria eta aplikatzekoak diren nazioarteko arauetan jasotako printzipioak betez (besteak beste, Nazio Batuen 1989ko azaroaren 20ko Konbentzioa, haurren eskubideei buruzkoa; eta, Hagan,1993ko maiatzaren 29an, egindako Hitzarmena, haurrak babesteari eta nazioarteko adopzioko lankidetzari buruzkoa.
Ordezkaritza-, zuzendaritza- eta administrazio-organoetan beren zintzotasunagatik eta nazioarteko adopzioaren arloan duten prestakuntza edo esperientziagatik gaituak diren pertsonak edukitzea.
Bitarteko material nahikoa izatea, baita herritarren arretarako bulego iraunkor bat ere, nazioarteko adopzioaren arloko bitartekotza-lanak egingo dituena. Bulego hori Euskal Autonomia Erkidegoan egongo da, eta bertatik bertarako zerbitzua emango du astelehenetik ostiralera, egunean, gutxienez, lau orduz; ordutegi horretatik kanpo, berriz, telefonoz edo telamatika bidez emango da zerbitzua.
Diziplina anitzeko lantaldea izatea Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua; lantalde hori osatu behar dute, gutxienez, zuzenbidean lizentziadun batek, psikologian lizentziadun batek eta gizarte-lanean diplomaturiko beste batek. Lantaldeko kideek trebeak izan behar dute beraien lanbideetan, eta esperientzia izan behar dute haur eta familiekiko ekintza sozialean, baita nazioarteko adopzioari buruzko gaietan ere. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen jarduerari laguntzeko boluntarioak egon daitezke, baina diziplina anitzeko lantaldea osatzen dutenek legez kontratatuta eta behar bezala ordainduta egon behar dute, eta inola ere ez zaie ordainduko egindako izapide eta gestioen arabera bakarrik.
Jatorrizko herrialdean legezko ordezkari bat izatea, zeinek ondoko baldintza hauek bete beharko baititu:
Pertsona fisikoa izango da. Salbuespenez, pertsona juridikoa izan ahalko da, baldin eta jatorrizko estatuko araudiak hala eskatzen badu. Egitura politiko-administratibo deszentralizatua duen estatua bada, ordezkari bat baino gehiago izatea onar daiteke.
Jarduera burutuko duen jatorrizko estatuan izatea egoitza.
Gizarte-alorrean esperientzia duen profesionala izango da, eta herrialdea, hango legedia eta adingabeak babesteko erakundeak ezagutzen dituela egiaztatu beharko du. Ezingo da izan administraziokoa, ezta adingabeen babeserako instituzio publiko edo pribatuetakoa ere, eta ez du esku-hartzerik izango adingabeen adoptagarritasuna deklaratu aurreko prozeduretan. Ezingo du izan, halaber, laugarren maila arteko odol-ahaidetasunik edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasunik, adierazitako zentroetan lan egiten duten funtzionario, enplegatu edo agintariekin.
Lan-kontratu, merkataritza-kontratu edo mandatu zibil bidez lotuko zaio Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari; egin beharreko lanen arabera ordainduko zaio, eta ez du kobratuko amaitzen duen espediente bakoitzeko. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea da ordezkariak erakundearen izenean egiten dituen ekintzen erantzule. Eta ekintza horiek Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak ikuskatuko ditu.
Estatuko autonomia erkidego batek edo jatorrizko herrialderen batek Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile izateko akreditazio edo baimena kendu ez izana, erakundeak berak azioarteko adopzioaren arloko lanetan bertan ziharduela egindako zerbaitegatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko espedienteen mugimendu ekonomikoetarako kontu-korronte bakar eta independentea izatea.
Erakunde horiek, akreditazioak irauten dien bitartean, preskripzio tekniko hauek ere bete behar dituzte:
Jarduera-proiektu bat aurkeztea. Bertan bermatu behar du, batetik, nazioarteko adopzioari buruzko printzipioak eta arauak errespetatuko dituela, eta, bestetik, jardun behar dueneko atzerriko herrialdean eskumena duten erakunde administratibo eta judizialek behar bezala hartuko dutela esku. Proiektu horrek zehaztu behar ditu diziplina anitzeko lantaldea osatzen dutenen jarduera eta funtzioak, baita funtzio horiek adingabearen jatorrizko herrialdean edo Autonomia Erkidegoan garatzeko metodologia ere.
Azterketa ekonomiko bat eta aurrekontu xehatu bat aurkeztea, urtean izapidetzea aurreikusten duen espediente-kopuruari buruzkoa. Azterketa horrek justifikatuko ditu, batetik, adopzio-espedienteak izapidetzean sortzen diren gastu zuzenak, eta, bestetik, erakundearen mantenimendu-, egitura- eta langile-gastuak eta beste zeharkako gastu batzuk. Gastu horien arabera kalkulatuko da, hain zuzen ere, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak pertsonengandik jaso ditzakeen ordainsariak, eta horrela, egiaztatuta geldituko da ez dagoela bidegabeko irabazirik, ez eta neurriz kanpoko kosturik ere. Gastu zuzenen baturak eta erakundearen ordainsariek osatuko dute izapidetzearen guztizko kostua, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak baimendutakoa.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren egitekoa izango da, herrialde bakoitzaren kasuan Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileei akreditazioa eman behar zaien ala ez zehaztea, betiere Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legearen 4.1 artikulua betez.
Artikulu horretako inguruabarrik herrialde jakin batean adoptatzea eragozten duenik ez gertatzea ezinbestekoa den arren, zuzendaritza horrek zehaztu ahal izango du Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile gisa akreditazioa lortuko duten erakundeen kopurua mugatua izatea komeni dela, eta zehaztu ahal izango du, halaber, ezaugarri bereziak izan behar dituzten ala ez, betiere parametro hauek kontuan hartuta:
Jatorrizko herrialdeetan adoptagarri dauden haurrei buruzko informazioa, eta bertako adopzio-politika.
Euskal Autonomia Erkidegoko adopzio-eskabideen kopurua eta herrialde horretarako eskabide kopurua, azken urteetakoa.
Herrialde horretarako akreditazioa duten Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak izatea.
Herrialdeak Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kopuruari ezartzen dizkion mugak.
Hala badagokio, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile baten bidez izapidetzeko betebeharra, herrialdeak berak edo dagokion foru aldundian gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen sailak ezarritakoa.
Nazioarteko adopzio-prozesuetan bitartekotza egiteko, berariazko akreditazioa beharko da, Erakunde Laguntzaileak esku hartu nahi duen herrialde bakoitzerako. Egitura politiko-administratibo deszentralizatua duten herrialdeak badira, estatu edo eskualde bakoitzak emandako akreditazioa beharrezkoa izan daiteke.
Dagokion akreditazioa lortzeko eskabideak Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzan aurkeztu behar dira.
Erakundeak, eskabidearekin batera, dekretu honen 6. artikuluak aipatzen dituen betebeharrei buruzko egiaztagiriak aurkeztu behar ditu.
Aurkeztutako agiriak aztertzerakoan akatsik edo hutsunerik atzemanez gero, eskatzaileari eskatu zaio, 10 eguneko epean akatsa konpon dezala edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzala; eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela eta eskabidea artxibatu egingo dela, aurrez ebazpena eman ondoren.
Akreditazioa emateko, ebazpena emango du Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoaren proposamenez, eta, betiere, dagokion administrazio-espedientea izapidetu eta dekretu honetan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzan akreditazio-eskabidea aurkeztu eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, ebazpena jakinaraziko da.
Gehienezko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, erakunde eskatzaileak eskabidea onartutzat jo ahal izango du.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa betez (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa kontsulta-organoa da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzarena. Hauxe da bere egitekoa: zuzendaritza horri aholkularitza ematea, nazioarteko adopzioarekin lotura duen orori dagokionez; nazioarteko adopzioaren arloko jarduerak koordinatzea; eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen gaikuntzari buruzko azterketak egin eta proposamenak egitea.
Batzorde hori bost kidek osatuko dute: bik Eusko Jaurlaritza ordezkatuko dute, eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazio, kontrol eta ikuskapenerako eskumena duen zuzendariak izendatuko ditu. Beste hirurak, berriz, lurralde historikoak ordezkatuko dituzte, eta foru aldundi bakoitzean gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak izendatuko ditu.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkarietako batek batzordearen lehendakaritza hartuko du, eta besteak idazkaritza.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak Erakunde Laguntzaileari atzerriko herrialde batean jarduteko ematen dion akreditazioak ez du eraginkortasunik izango, harik eta delako herrialde horretan jarduteko baimena agintari eskudunen ebazpen formalaren bidez jaso arte, betiere baimen hori beharrezko baldin bada, adingabeen jatorrizko herrialdean bitartekotza-lana egiteko.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak ebazpen horren kopia aurkeztu beharko du, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzan. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak baimen hori egiaztatzen duenean, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak akreditazioa emango du, eta ofizioz inskribatuko du Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile hori Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan, jarduerari ekin diezaion. Erakundeak, urtebeteko epean, baimen horren berri formalki ematen ez badu, aurreko akreditazioa, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak emandakoa, ezeztatuta geldituko da.
Jatorrizko herrialdeak erakundeari baimenik ematen ez dion bitartean lurralde horretan jarduteko, erakundeak honako hauek egin ahal izango ditu: herrialde horretan adoptatzeko behar diren baldintza eta betebeharrei buruzko informazioa eman interesdunei, beste informazio erabilgarria eman eta eskabideen aurre-inskripzioen erregistroaz arduratu, kontratu-ondoriorik gabe.
artikulu. Indarraldia.
Herrialde baterako akreditazio-epea izango da adingabearen jatorrizko herrialdeak horretarako ezarritako berbera; gehienez ere, hiru urtekoa. Akreditazio-aldi bakoitzaren azken hilabetearen hasieran, erakundeak beste hiru urterako luzapena eska dezake. Aurreko akreditazioa lortzea ahalbidetu zuten baldintza, bitarteko edo proiektuetan aldaketarik proposatuz gero, 6. artikuluan adierazi bezala aurkeztu beharko dira, bertan zehazten diren agiri eta guzti. Hogeita hamar eguneko epean, berariazko ebazpena emango da, akreditazioa luzatzeko edo ez luzatzeko arrazoi eta guzti.
Erakunde Laguntzaileak baja eskatu ahal du, hiru urteko akreditazio-aldia amaitu baino lehen, betiere hasita dauden espedienteen izapideei kalterik eragiten ez badie.
Akreditazioari amaiera emanez gero, erakunde laguntzailea behartuta dago hasitako espediente guztien izapideen berri ematera, eta behar izanez gero, diru-sarrerak itzuli beharko ditu, eman gabeko zerbitzuen zatiari dagozkionak. Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak interesdunei jakinaraziko die zeintzuk diren amaitu gabeko espedienteen izapideak egiten jarraitu ahal izango duten Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari entzun ondoren, erakundeari espediente berriak ematea aldi baterako etetea erabaki dezake, arrazoitutako ebazpenaren bidez, bitartekotza-erakundeen jardunari eragiten dioten lege-aldaketak gertatzen direnean, herrialde jakin batean ematen diren izendapenen eta izapidetzen ari diren espedienteen kopuruaren artean alde handia dagoela egiaztatzen denean edo hala aurreikusten denean, edo beste edozein gorabehera larrik horretarako bidea ematen duenean. Aldi baterako etete hori Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak berak eska dezake.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen Zuzendaritzak baliogabetu egingo du herrialde baterako eman den akreditazioa, baldin eta atzerriko herrialdeak Erakunde Laguntzailea ezgaitzen badu.
Hiru urteko epea amaitu aurretik ere baliogabetu dezake akreditazioa arrazoitutako ebazpen baten bidez, betiere Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoari aholkua eskatu eta dagokion espedientea eman ondoren. Kasu hauetan egin ahal izango du hori:
Akreditazioa emateko eskakizunak betetzeari uztea, edo, nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren baimenik gabe, eskakizun horietan dauden baldintzak aldatzea.
Urtebeteko epean ez izapidetzea nazioarteko adopzioko espediente bakar bat ere.
Zehatzeko ahalmena erabiltzeko eskumena duen EAEko Administrazio-organoak honako hauek ezartzea akreditazioa duen erakundeari: nazioarteko adopziorako bitartekotza-zerbitzua aldi baterako ixteko zehapena, nazioarteko adopziorako bitartekotza-zerbitzua behin betiko ixteko zehapena, edo aldi baterako ezgaitzea, nazioarteko adopziorako bitartekotza-zerbitzuaren titularitatea izatetik.
Akreditazioa baliogabetzeko espedienteari hasiera ematen bazaio, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak ezingo du kautelarki beste espedienterik bere gain hartu, eta ezingo du, gai horretan eskumena duen zuzendaritza-organoaren baimenik gabe, zenbatekorik jaso, harik eta espedientea ebazpen den arte.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile bati akreditazioa baliogabetuz gero, erakunde horrek dagokion likidazioa egin beharko du, hain zuzen ere, bere jarduera amaitu arte adoptatzaileengandik jaso dituen zenbatekoena, eta eman gabeko zerbitzuen zatiari dagozkion diru-sarrerak ere itzuli egin beharko ditu, halakorik izanez gero. Era berean, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak foru aldundietan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari eman beharko dizkio jatorrizko herrialdeko agintari eskudunen aurrean erregistratu ez diren espediente guztiak. Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak interesdunei jakinaraziko die amaitu gabeko espedienteen izapideak zein beste erakundek (Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea) egin ditzakeen.
Adingabe adoptagarrien jatorrizko herrialderen batek bere lurraldean esku hartzeko akreditaturiko Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kopurua mugatzen badu, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritza lankidetzan arituko da Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin, muga horrek ezarritako gehienezko kopuruaren arabera, Erakunde Laguntzaileen akreditazioa ahalbidetzeko, eta interesa duten gainerako erakundeen eskabideak ezetsi egingo ditu.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak honako betebehar hauek bete beharko ditu, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak akreditazioa ematen dionean:
Adingabeak babesteari eta adopzioari buruzko legedia zehatz-mehatz ezagutu eta bete behar du, bai Estatukoa, bai Autonomia Erkidegokoa, bai eta akreditatua izan deneko atzerriko herrialdean indarrean dagoena ere.
Akreditazioa zein jarduera eta zereginetarako lortu duen, jarduera horiek egin beharko ditu, indarrean dagoen araudia betez, eta Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak emandako jarraibide eta argibideen arabera.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen Zuzendaritzaren kontrol-jarduerak erraztuko ditu.
Adingabearen adopzioagatik ordainsaririk ez duela jasoko bermatu behar du.
Edozein irregulartasun, gehiegikeria nahiz bidegabeko irabaziren berri baldin badu, agintari eta entitate eskudunei jakinarazi beharko die, eta, hala bada, salatu. Beste herrialde batean bizi diren adingabeen adopzio-prozesuan nahitaez egin beharreko gastuen ordainean jasotakoaz bestelako finantza-mozkina hartuko da bidegabeko irabazitzat.
Akreditazio-eskabidean edo jarduera-proiektuan 6. artikuluko betekizunei buruz adierazitako datu garrantzitsuenen edozein aldaketaren berri eman beharko dio Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzari, zeinek, hala badagokio, delako aldaketa baimenduko duen.
Dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari aurkeztuko dizkio jatorrizko herrialdeko agintari eskudunen aurrean erregistratu ez diren adopzio-espedienteak, edozein arrazoi dela medio, izapideak adopziorik lortu gabe bertan behera uzten baldin badira.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzara urteko memoria bat bidaliko du, eta bertan honako hauek jasoko dira:
Ekitaldian zehar egindako jarduerei buruzko txostena (hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 31 baino lehen).
Langileen kontratu-egoerari buruzko txostena (hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 31 baino lehen).
Ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiaren aurrekontua (hurrengo ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen).
Ekitaldi ekonomikoa amaitu ostean, kontu-ikuskapen bat egingo zaio, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak zehaztutako moduan; zuzendaritza horrek izendatu ahal izango du kontu-ikuskapena egingo duen erakundea. Kontu-ikuskapenaren txostena zuzendaritza horretara bidaliko da ikuskapenaren ondorengo urtearen martxoaren 31 baino lehen.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile baten gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideek eta erakundean zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek atzerriko herrialdean dagoen ordezkaria barne, honako jardute-araubideari jarraitu beharko diote:
Erakundean egiten duten jardunarekin batera, ezingo dute egin adingabeen babesarekin edo adopzioarekin zerikusia duen sektore publikoko beste jarduera bat, ezta beste erakunde akreditatu batean ere.
Adoptatzaile eta adoptatuengandik jaso duten informazioa isilean edukitzera behartuta daude. Nolanahi ere, idatziz jakinarazi behar diote eskatzaileen egokitasuna ziurtatu zuen agintaritzari, bitartekotza-lanaren bidez dakizkiten datu edo gertaera guztiak, baldin eta aldatu egiten badituzte egokitasun-aitorpena emateko kontuan izan ziren inguruabarrak pertsonalak eta familiari dagozkionak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen langileek eta gobernu eta ordezkaritza-organoetako kideek ezin izango dute erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuez baliatu.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen langileek eta gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideek ezin izango dute entitatearen bitartekotza-lanetan aritu honelako zerbait gertatzen baldin bada:
Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo gai horretako ebazpenak eragin diezaiokeen beste batean.
Auziren bat izatea interesdunen batekin.
Laugarren maila arteko odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna izatea interesdunetako edozeinekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo horiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan.
Gaian zerikusi zuzena duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu-harremana izatea edo pertsona horri azken bi urteetan edozein era, baldintza eta tokitan lan-zerbitzuak eskaini izatea.
Nazioarteko adopzio-espedientearen izapideei ekin baino lehen, honako hau eskuratu beharko du Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak dagokion foru aldundian gizarte zerbitzuetako eskumena duen sailetik: eskatzaileei buruzko txosten psikosoziala eta Egokitasun Ziurtagiria.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea zein herrialderako edo herrialdetarako akreditatu eta baimendu den, herrialde horretako edo horietako adingabeei buruzko adopzio-eskaerak izapidetu beharko ditu.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak ez du nazioarteko adopziorako eskabiderik onartuko, eskatzaileak erakunde horretan, besteren batean nahiz zuzenean foru aldundi bakoitzeko gizarte zerbitzuetako sail eskudunean nazioarteko adopziorako beste eskabideren bat eginda badauka.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak ezingo du espediente bera aldi berean izapidetu herrialde batean baino gehiagotan. Eskabide baten izapideak hasiz gero, adopzio-prozesua amaitu edo ezeztatu egin beharko da, herrialde berean nahiz beste batean izapide berriak egiten hasi aurretik.
Artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoek xedaturikoa gorabehera, behin espedientea adingabeen jatorrizko herrialdean sartu ondoren, adopzio prozedura gelditzen bada, eta geldialdi hori noiz arte luzatuko den jakiterik ez badago, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak, salbuespen gisa, baimena eman diezaieke egoera hori pairatzen dutenei, hala eskatzen badute behintzat, bigarren espediente bat izapidetu dezaten beste herrialde batean. Irizpide berari jarraituko zaio, baldin eta, espedientea jatorrizko herrialdean erregistratzen denetik, bi urte baino gehiago igaro badira, eta adopzioa egiaztatu ez bada. Eskabide horrek, dena den, hiru baldintza izango ditu izapidetzerakoan:
Bi eskabideetako bat, besterik gabe, eten egingo da kautelarki, beste herrialdeko adingabearen familiak onartutako aurre-izendapena egin bezain laster. Herrialde batean adopzioa gauzatzen den unean, ezeztatuta geldituko da beste herrialdeko eskabidea.
Bigarren eskaera egin zaion herrialdeko erakunde eskudunak espedientearen berezitasunaren berri izan behar du.
Inongo aurre-izendapenik gertatu ez delarik, adingabea adoptatzeko eskaera egin zitzaion lehen herrialdean zegoen salbuespenezko egoera hori amaitu bada, eskatzaileek nahitaez aukeratu beharko dute irekitako espedienteetako bat, eta besteari uko egin.
Atzerrian eratutako adopzioak familia biologikoarekiko lotura juridikoak hausten ez baditu, ondorengo arauak hartuko dira kontuan: haurrak babesteari eta nazioarteko adopzioko lankidetzari buruz, Hagan, 1993ko maiatzaren 29an egindako Hitzarmenaren 27. artikulua, eta Kode Zibileko 9.5 artikuluaren 5. paragrafoa.
Erakunde Laguntzaileak ezingo du onartu beste espedienterik, baldin eta bere proiektuan Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak onartutakoan aurreikusitako espedienteen gehienezko kopurura iritsi bada. Beharrezkoa izanez gero, gehienezko kopuru hori igotzea proposatu ahalko da, eta horretarako, baliabideak gehitu eta kostuak birdoitu beharko dira.
NAZIOARTEKO ADOPZIORAKO ERAKUNDE LAGUNTZAILEEN funtzioak eta jarduerak
Adopzioa gauzatu aurretik, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen funtzioak honako hauek izango dira:
Informazioa eta aholkuak eskaini behar ditu, adopzioak herrialde bakoitzean dituen berezitasunei buruz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen ondorio juridikoei buruz.
Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko adopzioko izapideak egiteko jasotako eskabideen erregistroa egin behar du, sarrera-hurrenkeraren arabera, eta bertan adierazi behar du Egokitasun Ziurtagiria noiz jaso den, kontratua noiz sinatu den, eta espedientearen izapideen hurrengo pausuak noiz emango diren.
Nazioarteko adopzioari buruzko espedientea beteko du. Horretarako, beharrezko agiriak eskatu, eta, hala badagokio, itzuli, eta beroiek legezkotzeko nahiz kautotzeko egin behar diren gestioak egingo ditu.
Eskatzaileentzako prestakuntza-, trebakuntza- eta laguntza-ekintzak garatuko ditu, urtero, adopzio-prozesuan zehar.
Espedientea osatzen duten agiri guztiak bidali behar dizkio adingabearen jatorrizko herrialdean duen ordezkariari.
Espedientearen izapideak egiterakoan gertaturiko gorabehera guztien berri, eta espedientearen egoeraren berri eman behar die eskatzaileak bizi diren lurralde historikoko foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, eta baita eskatzaileei beraiei ere.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak burutu beharreko funtzioak eta jarduerak honako hauek izango dira:
Adopzio-espedientea osatzen duten agiriak bidaliko dizkio, bere ordezkariaren bitartez, herrialde horretako agintaritza publiko eskudunari nahiz agintariek horretarako gaitutako beste edozein erakunderi.
Adopzio-prozedura ikuskatu eta aktibatuko du, eta beharrezko harremanak izango ditu adopzio-arloko erakunde publiko administratibo eta judizial eskudunekin.
Hiru hilean behin, edo berritasunen bat dagoenean, izapideak nola dauden jakinarazi behar die eskatzaileei, baita dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari ere. Alderdi hauen gaineko informazioa eman behar die:
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak erregistratzen dituen eskabideak, alta ematekoak zein baja ematekoak.
Espediente bakoitzaren egoera (kontratuaren eguna, bidaltze-eguna, erregistratze-eguna, aurre-izendapenaren eguna eta adopzio-epaiaren eguna).
Adopzio osteko jarraipen-txostenak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak, hiru hilean behin, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopziorako eskumena duen Zuzendaritzari jakinarazi behar dio zenbat eskabide erregistratu dituen (altak eta bajak), eta aldi horretan zenbat adopzio egiaztatu diren.
Adingabearen aurre-izendapenari buruzko agiria jaso behar du adingabearen jatorrizko herrialdeko organismo ofizialarengandik.
Adingabeari buruzko beharrezko informazioa jasoko du, aurre-izendapenak dagokion foru aldundian gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen sailaren baimena eta eskatzaileen onarpena jaso dezan.
Aurre-izendapen horren berri emango dio, lehenik, dagokion foru aldundian gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, horrek bere oniritzia edo desadostasuna arrazoiturik eman dezan. Erabaki horrek zehaztuko du prozesuak aurrera egingo duen ala ez.
Ondoren, aurre-izendapena eta foru aldundiko gizarte zerbitzuetako sail eskudunaren erabakia jakinaraziko die interesdunei, eta adingabeari buruz jaso dituen datu guztiak emango dizkie datu pertsonalak izan ezik. Halaber, adingabea adoptatu nahi duten ala ez jasoko du idatziz, eta horren kopia foru aldundira bidaliko du.
Aurre-izendapena onartzeko edo ukatzeko agiria eta, hala badagokio, eskatzaileen onarpen- edo ukatze-agiria aurkeztuko ditu, adingabearen jatorrizko herrialdean aurre-izendapena eman zion erakunde ofizialean duen ordezkariaren bitartez.
Hala behar izanez gero, gestioak egingo dituzte, interesdunek ahalordeak eman diezazkien abokatuei eta prokuradoreei edo gaitutako beste profesional batzuei, adingabearen jatorrizko herrialdeko organo judizial eskudunen aurrean jarduteko.
Jatorrizko herrialdeko erakunde eskudunak eska ditzakeen dokumentuak edo aurkezturiko dokumentuen eguneratzeak osatu eta aurkeztuko ditu ordezkariaren bidez, behar bezala legeztaturik eta kautoturik.
Adingabeak EAEn sartzeko eta bizitzeko betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu behar du, bai eta atzerriko ebazpenari eraginkortasuna aitortzeko behar diren agiri guztiak eskura dituela ere.
Adoptatua izan behar duena behar bezala prestatzen lagunduko du, betiere legeak horretarako ahalbidetzen badu, eta adingabearen adinaren arabera.
Adopzioaren azken izapideak egiteko, adingabearen jatorrizko herrialdera noiz joan daitezkeen esango die interesdunei.
Dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari bidaliko dio adostasun-ziurtagiria, zeina jatorrizko herrialdeko agintaritza zentral eskudunak emango duen, adopzioa Hagako Hitzarmenarekin bat datorrela egiaztatzeko, betiere, delako herrialdeak hitzarmen hori berretsi duenean.
Adingabea bere jatorrizko herrialdean jaso behar den momentuan, erakundeak bertan egon behar du, interesdunei beharrezko argibideak emateko eta izapide judizialetan eta legalizatzeei dagozkienetan laguntzeko, baita adingabearen jatorrizko herrialdean dauden espainiar kontsuletxeetan egin beharreko gestioak egiten laguntzeko ere.
Jatorrizko herrialdeko izapideak amaitu eta adingabea hona iristen denean, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak honako hauek egin behar ditu:
Eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari aurkeztuko dio, adopzioa edo, hala egokituz gero, adopzioa helburu duen neurria eratu dela frogatzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua baita horren zinpeko itzulpena ere, adopzio edo neurri hori eratu eta hilabeteko epean.
Adingabearen etorreraren berri emango dio ofizialki eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, adingabea iritsi eta hilabeteko epean.
Adoptatzaileek adopzioa Erregistro Zibil eskudunean inskribatzen dutela egiaztatuko du, baldin eta adingabea bere jatorrizko herrialdetik irten baino lehen espainiar kontsuletxean inskripzio hori egin ez badute.
Dagokion foru aldundiko gizarte-zerbitzuetako sail eskudunari eta adingabearen jatorrizko herrialdeko erakunde eskudunari jakinaraziko die, adopzioari buruzko ebazpena Erregistro Zibil Nagusian nahiz kontsuletxean inskribaturik dagoela. Erregistroko inskripzioaren kopia bat emango dio foru aldundiari, inskribatu eta hilabeteko epean.
Adopzio sinplea edo ez osoa edo adopzioa helburu duen neurria eratu bada, beharrezko laguntza emango du adopzioa judizialki eratzeko proposamenerako.
Adingabearen jatorrizko herrialdeak hala eskatzen badu, jarraipen-txostenak egingo ditu, adingabea familia berrira nola egokitzen ari den ikusteko; herrialdeak esango dio zenbatero egin behar dituen txosten horiek. Foru aldundi bakoitzeko gizarte zerbitzuetako sail eskudunak, dena den, txostenari oniritzia eman beharko dio, adingabearen jatorrizko herrialdeko organo eskudunari bidali baino lehen. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak, adopzioaren osteko jarraipen-txostenik ezin badu egin, justifikatu egin behar du, foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailaren aurrean, eta sail horrek emango du baimena txosten horiek beste Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile batek edo irabazi asmorik gabeko erakunde batek egin ditzan. Kasu horretan, bai adopzio osteko txostenak adingabearen jatorrizko herrialdera bidaltzea, bai nazioarteko adopziorako bitartekotza-kontratutik sortutako obligazioak, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen erantzukizun izango dira, hain zuzen ere, izenpetutako bitartekotza-kontratua betez, nazioarteko adopziorako espedientearen izapideetan bitartekotza-lanak egin dituen erakundearena. Familia bada Nazioarteko Adopziorako Euskal Erakundeari eragozten diona jarraipen-txostena egitea, erakundeak ahal bezain laster jakinarazi behar dio hori foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, horrek dagozkion neurriak har ditzan.
Adingabearen jatorrizko herrialdeko organo eskudunari igorriko dizkio jarraipen-txostenak, dagokion aldundian gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailak ikus-onetsiak.
Hiru hilean behin, foru aldundi bakoitzean gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari jakinaraziko dio, aldi horretan zein adingabe iritsi den adoptatuta edo adopzioa helburu duten neurriekin, horien espedienteen izapideak egiten esku hartu baldin badu.
Akreditatutako erakundeak ordainsari bat jaso dezake eskatzaileengandik, ondoko gastuei aurre egiteko: eskabideak izapidetzetik sortutako zeharkako gastuak, ordezkariaren gastuak eta jarduerak, eta erakundearen mantenimendu, aseguru, azpiegitura eta langile-gastu orokorrak.
Erakundeak jasoko duen ordainsaria izango da, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak hari akreditazioa ematean baimentzen duena. Nolanahi ere, ordainsari horri behar bezala baimendutako berrikuspenak egin ahal izango zaizkio.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak eta haren euskarri den elkarte edo fundazioak ez dute onartuko dohaintzarik, azken bi urteetan (edo datozenetan), euren bitartekotzaren bidez, nazioarteko adopzio bat egin(go) duten pertsonengandik. Halaber, erakundeari, ordezkariari edo langileei ezingo zaie egin beste ordainketarik, hemen adierazitakoez gain.
Erakunde Laguntzaileak eskatzaileei pasako dizkie jarraian adierazten diren kontzeptu hauei dagozkien kostu errealak, euren espedientearen kudeaketak sortu dituen gastuei aurre egin ahal izateko:
Agiriak lortu, itzuli, legezkotu, kautotzea, eta antzeko gestioak egitea, bai, estatu espainiarrean, bai atzerrian.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileaz kanpokoak diren pertsona fisiko edo juridikoei fakturatutako zerbitzuak direla-eta emandako ordainsariak.
Herrialdeko agintaritzak eskatutako tasa edo tarifak, halakorik eskatzen badu.
Adingabearen mantenu-gastuak, hala ezartzen duen legedia duen herrialdeen kasuan. Nolanahi ere, gastu horiek ezin dute izan adoptatzaileak adingabearen aurre-izendapena onartu aurrekoak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak egin dituen jarraipen-txostenak (adingabea familia berrira egokitzeari buruzko txostenak).
Gastu horiek guztiak ordaintzeko, eskatzaileek funts-hornidura bat egingo dute. Ordainketa horiek guztiak, izan estatu espainiarrekoak, izan jatorrizko herrialdekoak, Erakunde Laguntzaileak egingo ditu, eta gero, behin izapideen fasea amaituta edo kontratua deseginda, justifikatu egingo ditu ziurtagiri edo fakturen bidez. Ordainketak atzerriko instituzio ofizialei egin behar zaizkionean bakarrik ordaindu ahal izango dute zuzenean adoptatzaileek, betiere hala nahi badute edo ezarritako prozedurak hala eskatzen badu.
1. 6. artikuluan eskatutako azterketa ekonomikoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendariak, erakundeari akreditazioa ematearekin batera, kostu bat baimenduko du erakundea akreditatua izan deneko herrialde bakoitzean izapideak egin ahal izateko. Nolanahi ere, bereizi egingo dira erakundearen ordainsariei dagozkien zenbatekoak eta gastu zuzenak.
Beharrezkoa izanez gero, baimendutako kostu osoa aldatzeko eska daiteke, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago; halaber, urtero berrikustea eska daiteke, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera. Erakundeak ezingo du aldaketarik egin bere aldetik bakarrik.
Ordainketak eta funts-hornidurak zatikatu asmoz, hiru une bereiziko dira izapideetan:
Hasiera: kontratua izenpetzerakoan, erakundearen ordainsariaren % 40 ordainduko da, eta funts-hornidura bat egingo da aurre-izendapenera arte sortzen diren gastu zuzenetarako.
Aurre-izendapenaren onarpena: erakundearen ordainsariaren % 30 ordainduko da, familiak aurre-izendapena onartzen duenean, eta funts-hornidura egingo da, bidaiara bitartean sortzen diren gastu zuzenetarako.
Amaiera: adingabea jasotzeko egingo den bidaia aurreko hamabostaldian, erakundearen ordainsariaren gainerako % 30 ordainduko da, eta funts-hornidura bat egingo da, egiteko dauden gastu zuzenetarako adopzio osteko jarraipen-txostenak lantzeari dagozkion gastuak barne.
Ordainketak zatikatzeak ez du esan nahi fase bakoitzari kostu-esleipen bat egiten zaionik. Prozesua amaitu aurretik, kontratua desegiten bada, emandako zenbatekoen likidazio ekonomiko bat egin beharko da, berariaz eman diren zerbitzu eta jardueren arabera.
Izapideen kostuak eta horiek atalkako banaketa publikoak izango dira. Erakundearen bulegoan ikusgarri egongo da izapide-gastuetarako eman den urteko baimenari dagokion dokumentu ofizialaren kopia izapidetua, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak emandakoa. Bertan jasota egongo dira erakundeak jasotzen duen ordainsaria eta herrialde bakoitzerako adopzioi-izapideen gastu zuzenen zenbatespena. Dokumentu horren kopia eman egingo zaie eskatzen dutenei.
Erakunde Laguntzaileek eta eskatzaileek bitartekotza-kontratu bat sinatuko dute, behin eskatzaileek derrigorrezko egokitasun-aitorpena jaso dutenean. Kontratu-eredu horri jarraitu behar diote alderdiek, eta bakar bakarrik izango da dekretu honetan adierazten diren bitartekotza-eginkizunei buruzkoa (eranskinean jaso da eredu hori). Foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari eskatzaileei buruzko dokumentazioa eman eta hamabost eguneko epean, erakundeak kontratuaren kopia bidali beharko du Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopziorako eskumena duen zuzendaritzara, edo hala badagokio, dokumentazioa itzuli egingo du, kontratua ez sinatzeko arrazoiak barne hartzen dituen azalpen-txosten eta guzti.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen jardunaren ondorioz atera daitekeen sarrera-soberakina honetan erabiliko da: nazioarteko adopziorako espedienteak izapidetzeko kostuak gutxitzen, adingabe bat atzerrian adoptatzeak dakartzan gastu guztiei aurre egin ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak kontrolatu eta ikuskatuko dizkio Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari atzerriko adingabeen adopzioetan duen akreditazioaren arabera egindako bitartekotza-jarduerak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea bera beste autonomia-erkidego batean edo batzuetan ere akreditatua izan bada, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloan eskumena duen zuzendaritzak finkatuko du autonomia-erkidego horietako erakunde eskudunekiko koordinazioa, adierazitako kontrol hori egin ahal izateko.
Dekretu hau indarrean jarri aurretik gaitutako erakundeek lau hilabete izango dituzte, momentu honetatik aurrera, euren akreditazioa eskatzeko, dekretu honetan ezarritako baldintzen arabera. Akreditaziorik lortzen ez duten bitartean, ezingo diete ekin beste adopzio-prozedura batzuei. Epe hori igaro ondoren, indarra galduko dute dekretu honen aurreko gaikuntzek.
Aurreko araudiaren arabera gaitutako erakunderen batek akreditaziorik lortuko ez balu dekretu honetan ezarritako sistemaren bitartez, dekretu honetako 15. artikuluak ezarritakoa aplikatuko zaio.
Indargabetu egiten da urriaren 28ko 263/2003 Dekretua, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituena.
Nolanahi ere, indarrean jarraitzen du dekretu horren lehenengo xedapen gehigarriak, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen EAEko Erregistroa sortzen duenak.
Lehenengoa. Aldatu egiten da ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan jarraitu beharreko jarduna arautzen duena.
Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan jarraitu beharreko jarduna arautzen duen ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuaren 36.1 artikuluak honela esango du aurrerantzean:
Adopzioa Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile baten bitartekotzarik gabe bideratu bada, jarraipenari buruzko txostenak Foru Aldundiak egingo ditu, zuzenean edo kanpoko profesionalen bidez. Bestela, bitartekotza-lanetan jardun duen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak berak egingo ditu txosten horiek.
Foru Aldundiak baimen dezake txostenak beste Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile batek edo irabazi asmorik gabeko erakunde batek egitea, hori egitera zuzenean behartuta dagoen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak modu frogagarrian justifikatzen badu, ezin dituela egin txosten horiek. Kasu horretan, bai adopzio osteko txostenak jatorrizko herrialdera bidaltzea, bai nazioarteko adopziorako bitartekotza-kontratutik sortutako obligazioak, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen erantzukizun izango dira, hain zuzen ere, izenpetutako bitartekotza-kontratua betez, nazioarteko adopziorako espedientearen izapideetan bitartekotza-lanak egin dituen erakundearenak.
Bigarrena. Ordezko araubidea.
Dekretu honetan administrazio-prozedurari buruz aurreikusi gabeko alderdiei Herri-Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaie.
Hirugarrena. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
ABENDUAREN 27KO 277/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA
euskal autonomia erkidegoan nazioarteko adopziorako bitartekOtza egiteko kontratu-eredua
................................(e)n, ........ko ........................ren (e)an.
BILDUTA:
Batetik: .................................................................................................,
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen izenean eta ordez
(EAEko helbidea: ....................................................................................,
Bestetik: ................................................................................................,
bere izenean eta interesez (helbidea: .........................................................),
Bi alderdiek aitortzen dute badutela nahikoa lege-ahalmen, eta baimena ematen dute kontratua formalizatzeko.
AZALTZEN DUTE:
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea irabazi asmorik gabeko elkartea edo fundazioa dela, eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile gisa akreditatua izan dela, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak......................................... (e)an emandako ebazpenaren bidez.
Eskatzaileek, kontratu hau sinatu aurretik, adopziorako betekizun, prozesu eta baldintza guztiei buruzko informazioa jaso dutela.
Eskatzaileek lortu dutela .......................................................................(e)n adoptatzeko Egokitasun Ziurtagiria,
.........................................................................ko Foru Aldundiak emandakoa.
Eskatzaileek Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari eskatzen diotela nazioarteko adopzioan bitartekotza eta kudeaketa-lanak egiteko, eta horretarako, jarraian adierazten diren hizbaketen araberako zerbitzu-kontratu bat hitzartzen dela.
HIZBAKETAK
Lehenengoa. Kontratuaren xedea.
Kontratuaren xedea hau da: nazioarteko adopziorako espediente bat izapidetu ahal izateko, bitartekotza-zerbitzuak eskaintzea, betiere abenduaren 27ko 277/2011 Dekretua eta arlo horretako gainerako araudia betez (277/2011 Dekretua, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituena).
Bigarrena. Funtzioak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak baimendutako profesionalen bidez, bitartekotza-lanak egingo ditu, behar bezalako arduraz, eta hiru hilean behin edo berritasunen bat dagoen guztietan prozesuaren egoeraren berri emango die eskatzaileei.
Hirugarrena. Esklusibotasuna.
Eskatzaileek, kontratu hau sinatzearekin batera, konpromisoa hartzen dute, kontratua indarrean dagoen bitartean, ez dutela nazioarteko adopziorako beste prozedurarik hasiko beste herrialde batean edo Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile horren antzeko jarduna duen beste erakunde batekin. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak berariaz eman dezake horretarako baimena, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuaren 19.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Laugarrena. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen obligazioak.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak honako obligazio hauek izango ditu:
Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaile bati dagozkion funtzioak izango ditu, bai EAEn, bai adoptatua izan behar duen adingabearen jatorrizko herrialdean indarrean dagoen araudia betez.
Bere jarduerak burutzerakoan, lehentasuna emango dio beti adingabearen interes nagusiari, betiere honako hauetan ezarritakoa betez: haurrak babesteari eta nazioarteko adopzioko lankidetzari buruz, Hagan, 1993ko maiatzaren 29an egindako Hitzarmena, eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2012 Dekretua.
Adingabeak babesteari eta adoptatzeari buruzko legedia zehatz-mehatz ezagutu eta bete behar du, bai Estatukoa, bai Autonomia Erkidegokoa, bai eta akreditatua izan deneko atzerriko herrialdean indarrean dagoena ere.
Akreditazioa zein jarduera eta zereginetarako lortu duen, horiek egin beharko ditu, indarrean dagoen araudia betez, eta Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak emandako jarraibide eta argibideen arabera.
Informazioa eta aholkuak eskaini behar ditu, adopzioak herrialde bakoitzean dituen berezitasunei buruz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen ondorio juridikoei buruz.
Nazioarteko adopzioari buruzko espedientea beteko du. Horretarako, beharrezko agiriak eskatu, eta, hala badagokio, itzuli, eta beroiek legezkotzeko nahiz kautotzeko egin behar diren gestioak egingo ditu.
Eskatzaileentzako prestakuntza-, trebakuntza- eta laguntza-ekintzak garatuko ditu, urtero, adopzio-prozesuan zehar.
Espedientea osatzen duten agiri guztiak bidali behar dizkio adingabearen jatorrizko herrialdean duen ordezkariari.
Adopzio-espedientea osatzen duten agiriak bidaliko dizkio, bere ordezkariaren bitartez, herrialde horretako agintaritza publiko eskudunari nahiz bertako agintariek propio gaitutako erakundeari.
Adopzio-prozedura ikuskatu eta aktibatuko du, eta beharrezkoak diren harremanak izango ditu adopzio-arloko eskumena duten erakunde publiko administratibo eta judizialekin.
Hiru hilean behin edo berritasunen bat dagoen guztietan eskatzaileei izapideen egoerari buruzko informazioa emango die.
Adingabearen aurre-izendapenari buruzko agiria jasoko du haren jatorrizko herrialdeko organismo ofizialarengandik.
Adingabeari buruzko beharrezko informazioa jasoko du, dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak aurre-izendapena baimen dezan, eta eskatzaileek hura onar dezaten.
Aurre-izendapen horren berri emango dio. lehenik eta behin, dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, honek bere oniritzia edo desadostasuna arrazoiturik eman dezan. Erabaki horrek esango du prozesuak aurrera egingo duen ala ez.
Ondoren, aurre-izendapena eta foru aldundiko gizarte-zerbitzuetako sail eskudunaren erabakia jakinaraziko die interesdunei, eta adingabeari buruz jaso dituen datu guztiak datu pertsonalak izan ezik emango dizkie. Halaber, adingabea adoptatu nahi duten ala ez jasoko du idatziz, eta foru aldundira bidaliko du horren kopia.
Aurre-izendapena onartzeko edo ukatzeko agiria eta, hala badagokio, eskatzaileen onarpen edo ukatze-agiria aurkeztuko ditu, adingabearen jatorrizko herrialdean aurre-izendapena eman zion erakunde ofizialean duen ordezkariaren bitartez.
Hala behar izanez gero, egin beharreko gestioak burutuko ditu interesaturik daudenek ahalordeak eman diezazkien abokatu eta prokuradoreei edo gaitutako beste profesional batzuei, adingabearen jatorrizko herrialdeko organo judizial eskudunen aurrean jarduteko.
Jatorrizko herrialdeko organismo eskudunak eska ditzakeen dokumentuak edo aurkezturiko dokumentuen eguneratzeak osatu eta aurkeztuko ditu ordezkariaren bidez, behar bezala legeztaturik eta kautoturik.
Adingabeak EAEn sartzeko eta bizitzeko betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu behar du, bai eta atzerriko ebazpenari eraginkortasuna aitortzeko behar diren agiri guztiak eskura dituela ere.
Adoptatua izan behar duena behar bezala prestatzen lagunduko du, betiere legeak horretarako ahalbidetzen badu, eta adingabearen adinaren arabera.
Adopzioaren azken izapideak egiteko, adingabearen jatorrizko herrialdera noiz joan daitezkeen esango die interesdunei.
Adingabea bere jatorrizko herrialdean jaso behar den momentuan, erakundeak bertan egon behar du, interesdunei beharrezko argibideak emateko eta izapide judizialetan eta legalizatzeei dagozkienetan laguntzeko, baita adingabearen jatorrizko herrialdean dauden espainiar kontsuletxeetan egin beharreko gestioak egiten laguntzeko ere.
Adingabearen etorreraren berri emango dio ofizialki eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari, adingabea iritsi eta hilabeteko epean.
Adoptatzaileek adopzioa Erregistro Zibil Nagusian inskribatzen dutela egiaztatuko du, baldin eta adingabea bere jatorrizko herrialdetik irten baino lehen espainiar kontsuletxean inskripzio hori egin ez badute.
Adopzio ez osoa edo adopzioa helburu duen neurria eratu bada, beharrezko laguntza emango du adopzioa judizialki eratzeko proposamenerako.
Adingabearen jatorrizko herrialdeak hala eskatzen badu, jarraipen txostenak egingo ditu hark esaten duen bezain maiz adingabea familia berriari nola egokitzen ari zaion ikusteko. Foru aldundi bakoitzeko gizarte-zerbitzuetako sail eskudunak, dena den, txostenari oniritzia eman beharko dio, adingabearen jatorrizko herrialdeko organo eskudunari bidali baino lehen. Obligazio hori ez da izango, dagokion foru aldundiak berariaz horrela baimentzen badu, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2012 Dekretuaren 23.6 artikuluari jarraiki.
Adingabearen jatorrizko herrialdeko organo eskudunari igorriko dizkio jarraipen-txostenak, dagokion aldundian gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailak ikus-onetsiak.
Adopzio-eskatzaileei berariaz jakinaraziko die, zerbitzu eman dien Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile horren aurka, kexa eta erreklamazioak aurkez ditzaketela Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzan.
Bosgarrena. Adopzio-eskatzaileen obligazioak.
Eskatzaileek honako obligazio hauek izango dituzte:
Dagokion foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak ematen dituen trebakuntza eta prestakuntza-prozesuetan parte hartzea.
Egokitasun Aitorpenaren aurreko txosten psikosozialetan jasotzen diren egoera pertsonal zein familiarretan aldaketaren bat gertatuz gero, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari jakinaraztea.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari ordaintzea kontratuaren zortzigarren hizbaketan ezarritako moduan eta baldintzetan emandako zerbitzuen kostua, betiere, Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen Zuzendaritzak erakundearen ordainsari eta kostu zuzenei dagokienez baimendutakoaren arabera.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari ematea espedientea behar besteko arduraz izapidetzeko eskatutako agiri guztiak.
Jarraipen-elkarrizketetara joatea, adingabearen jatorrizko herrialdeak eskatutako moduan eta hark eskatu bezain maiz. Elkarrizketa horiek Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak egingo ditu, herrialde bakoitzeko protokoloa betez.
Seigarrena. Eskatzaileen eskubideak.
Eskatzaileek honako hauetarako eskubidea dute:
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearengandik nazioarteko adopziorako bitartekotza-zerbitzuak jasotzeko, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2012 Dekretuan ezarritako moduan.
Prozesu osoan zehar, informazioa jasotzeko, euren espedientearen egoerari buruz edo hari eragiten dion beste edozein gorabeherari buruz.
Egindako ordainketa guztien justifikagiriak jasotzeko, berariaz eskatu beharrik izan gabe.
Eman gabeko zerbitzuengatik ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, ordainketa-unea kontuan izan gabe.
Zazpigarrena. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailearen eskubideak.
Adopzioa izapidetzeko beharrezkoa den egiazko informazio eta dokumentazio guztia familiarengandik eskuratzeko eskubidea du.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak eskubidea du hasiak dituen izapideekin ez jarraitzeko, baldin eta arrazoi justifikaturik baldin badago, eta ordura arte emandako zerbitzuen kostua jaso dezake.
Zortzigarrena. Ordainketa-baldintzak.
Espedientea izapidetzearen kostu osoa (erakundearen ordainsariak eta gastu zuzenetarako funts-hornidura, non sartu behar baitira adingabea familia berrira egokitzeari buruz gerora egingo diren jarraipen-txostenen kostuak)................................. eurokoa da; Eusko Jaurlaritzan nazioarteko adopzioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak baimendu du zenbateko hori.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, honela zatikatuko dira ordainketak eta funts-hornidurak:
Hasiera: kontratua izenpetzerakoan, erakundearen ordainsariaren % 40 ordainduko da (..... euro), eta funts-hornidura bat egingo da (....... eurokoa) aurre-izendapenera arte sortzen diren gastu zuzenetarako.
Aurre-izendapenaren onarpena: aurre-izendapena onartutakoan, erakundearen ordainsariaren % 30 ordainduko da (..... euro), eta funts-hornidura bat egingo da (....... eurokoa) bidaiara arte sortzen diren gastu zuzenetarako.
Amaiera: adingabea jasotzeko egingo den bidaia aurreko hamabostaldian, erakundearen ordainsariaren gainerako % 30 ordainduko da (........... euro), eta funts-hornidura bat egingo da (............ eurokoa), egiteko dauden gastu zuzenetarako adopzio osteko jarraipen-txostenak lantzeari dagozkion gastuak barne.
Bederatzigarrena. Konfidentzialtasuna.
Eskatzaileei eta adingabeei buruzko informazioa eta dokumentazioa konfidentzialak dira, eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak prozesuan parte hartzen duten agintariei bakarrik eman ahal izango die informazio/dokumentazio hori. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak datu pertsonalak babesteari buruzko araudia errespetatuko du, baita kontratu honek indarra galtzen duenean ere. Espediente baten izapideak, eta hala badagokio, hitzemandako jarraipena amaitu ondoren, foru aldundian gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari bidaliko dio Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak bere eskuetan gelditu den dokumentazioa.
Hamargarrena. Kontratua suntsitzea.
Ondoko hauek dira kontratuari suntsitzeko arrazoiak:
Adopzio-eskatzaileek atzera egitea. Edozein momentutan edo edozein arrazoi dela medio, kontratuan atzera egin dezakete eskatzaileek, eta horren berri emango diote jakinarazpen frogagarri baten bidez Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileari.
Bi alderdien adostasuna.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak kontratuari uko egitea, arrazoi justifikatua dela medio, hasitako izapideekin jarraitu ezin badu.
Adopzio-eskatzaileek ordaindu behar dituzte eman diren zerbitzuak, eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak, berriz, eman gabeko zerbitzu eta jardueren zenbatekoak itzuliko dituzte, halakorik baldin badago.
Hamaikagarrena. Amaiera.
Kontratua amaitutzat joko da bertan ezarritako obligazioak nazioarteko adopzioaren izapideei eta adopzio osteko jarraipenari buruzkoak betetzen direnean.
Hamabigarrena. Berariaz men egitea.
Kontratu hau dela-eta sor daitezkeen desberdintasun edo arazoei dagokienez, alderdiek men egingo diote EAEko epaitegi eta epaimahaien jurisdikzioari, euren foruari ere uko eginez halakorik izanez gero.
Bi alderdiek, aurretik esandako guztiarekin ados daudela adierazteko, kontratu hau sinatzen dute, hasieran adierazten den lekuan eta egunean. Kontratu honen hiru ale ematen dira (ale bakoitza alde bakarrean idatzitako orriz osatua dago).