Arautegia
Inprimatu181/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Alokabide SA eta Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler/Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoen bat egitea onartu, Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler/Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietatea azkendu eta Alokabide SAren estatutuak aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4162
- Xedapen-zk.: 181
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren 2010-2013 Plan Zuzentzaileak bost ardatz nagusi ditu, eta ardatz horietatik laugarrena etxebizitza-politikaren aldeko baliabideak eta tresnak optimizatzea da.
Egun, aurrekontuei dagokienez, testuinguru ekonomiko zaila bizi dugu, eta hortaz, etxebizitza-politikaren aldeko baliabide eta tresnen eraginkortasun eta efikazia optimizatzea helburu estrategikoa da. Baliabide eta tresna horien artean ditugu Alokabide SA eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA
Alokabide SA 2000ko martxoaren 28an eratu zen, eskritura publiko bidez. Martxoaren 29ko 65/2011 Dekretuaren bidez, Alokabide SAk merkataritzako sozietate publiko eta anonimoko izaera hartu zuen, eta bere bazkide bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da. Dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau da Alokabide SAren xedea:
Etxebizitzak sustatu eta berritzea, eta lehen batean alokairuan jartzea; hala ere, hori ez da eragozpena izango etxebizitzok euren errentariei, edo horiei ez bada hirugarren batzuei, eskualdatzeko.
Sustatutako etxebizitzei dagokienez, era guztietako obrak, azterlanak, proiektuak eta mantenimendu-lanak esleitu eta kontratatzea.
Obrak, azterlanak, proiektuak eta lanak kontratatu eta esleitzea, lur-sailak urbanizatzeko; lur sail horiek, hain zuzen, etxebizitzak, lantegiak edo negozio-lokalak a) idatzi-zatian zehaztutako eran ustiatuko direnak eraikitzera edo, hala behar izanez gero, berritzera bideratuko dira.
Edozein eratako ondasun higiezin erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta jarduerak gauzatzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntzak horietan egitea.
Laguntza teknikoa hirugarrenei eskaintzea, eta teknika-, ekonomia-, industria-, merkataritza- eta komisio-zerbitzuak edo sozietatearen izaera eta jarduerekin bat datorren beste edozein zerbitzu ematea, trukean ordainketak jasoz.
Alokairu-erregimeneko etxebizitzak kudeatzea.
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 24.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Alokabide SAk berezko tresna eta zerbitzu tekniko izaera du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarentzat, sozietatearen kapitalean partaide diren gainerako erakundeentzat, eta haien mendeko erakunde autonomo eta gainerako erakunde publikoentzat.
Sozietatearen kapital osoa titulartasun publikokoa izango da; sozietateak, bestalde, berau berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten erakundeekin egingo du bere oinarrizko jarduera.
Sozietatea berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta gainerako erakundeek hari eskatu ahal izango diote haren xedearekin zerikusia duten lan, zerbitzu eta jarduerak egiteko, betiere horrek administrazio-ahala erabiltzea ez badakar.
Sailak edo erakunde gomendatzaileak, kudeatzeko gomendioaren bitartez, enkargatzen badizkio lanak sozietateari, haiek ezarritako jarraibideen arabera egin beharko ditu.
Aipatu kudeatzeko gomendioek tresna-izaera dute eta ez kontratuzkoa; beraz, barrukoak, agindupekoak eta menpekoak dira ondorio guztietarako. Sozietateak betebeharrekoak izango dira, eta honelaxe ordainduko dira: sozietatea Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko zein sailari dagoen atxikia, bada, sail horren arau organikoek zehaztu organoak nahikotasun ekonomiko eta finantzarioko irizpideaz finkatutako tarifen arabera, betiere sozietatea berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten beste entitateen partaidetzarekin.
Zerbitzu tekniko den aldetik sozietateari agindutako ezinbesteko jarduerak kasuan kasuko proiektu, memoria edo beste dokumentu tekniko batzuetan zehaztuko dira, eta dagokien aurrekontuan baloratuko, betiere ezarritako tarifen arabera.
Berezko tresna eta zerbitzu tekniko den aldetik, Alokabide SAk ezin izango du parte hartu berau berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten erakundeek deitutako lizitazio publikoetan; halere, lizitatzailerik aurkezten ez denean, lizitazioen helburu den zerbitzua esleitu ahal izango zaio.
Sozietatearen jarduerak zehazteak ez du esan nahi den-denei berehala ekingo zaienik, ezta batera egingo direnik ere; aitzitik, jarduera horiek egiteko aukera besterik ez da jasotzen, eta aukera hori gauzatuko da baldin eta sozietatearen administrazioak askatasun osoz hala irizten badio; halaber, jarduerok eten ahal izango dira, eta haiei berriz ekingo zaie administrazioak gizarte-interesekoak direla uste badu.
Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren bitartez eratu zen, eta bere bazkide bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da. Dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau da Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren xedea:
Etxebizitza Hutsaren Programa delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honako hauek: aipatu etxebizitzak berritu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.
Edozein lagapen-tituluren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea, errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko.
Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietateren beraren etxebizitzak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.
Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak berritzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.
Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako edozein bidez, eta indarreko araudiak zehaztutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari babesa ematea honako jarduera hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoari etxebizitzak lehentasunez eskuratzeko aitortutako eskubideaz lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jardueretan, hain zuzen; eskubide hori babes ofizialeko etxebizitzak eskualdatzeari dagokionez aitortu da; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriz, bai eta maiatzaren 6ko 103/1007 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko ematen den beste edozein araudirekin ere.
Etxebizitzak eskualdatzeko bitartekaritza-jarduerei dagokienez, eta, halakoak erosi ondoren, saldu edo alokatzeko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.
Horrenbestez, Alokabide SAren eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren jarduera alokairuarekin dago lotuta eta, hortaz, biek ala biek antzeko egitekoak dituzte. Hori dela-eta, bi sozieteen bat egiteak baliabideak arrazionalizatzea ekarriko du, bai eta antolakuntza-sinergiak sortzeko eraginkortasuna hobetzea eta erabakiak hartzerakoan koherentzia bermatzea ere.
Adierazitakoaren haritik, bi sozietateen administrazio-kontseiluek, 2011ko ekainaren 28an egindako bilera banatan, sozietateek bat egiteko prozesuari ekitea erabaki zuten. Zehazki, proposatutako eragiketaren arabera, bi sozietateak honela bateratuko dira: Alokabide SAk xurgatu egingo du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA.
Bat egite horren ondorioz, Alokabide SAk bere ondarearen barruan hartuko du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren ondarea, eta haren eskubideak eta betebeharrak ere eskuratuko ditu oinordetza unibertsalez.
Halaber, bat egite horren ondorioz, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA desegin egingo da likidaziorik gabe eta, era horretan, automatikoki azkenduko da.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 115. artikuluak honako hau xedatzen du: Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako merkataritza-sozietateak sortu eta azkentzeko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko III. tituluko IV. kapituluan eta titulu horretako xedapenetan ezarritakoa bete beharko da.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 20. artikuluak bere 3. paragrafoan honako hau ezartzen du: «Sozietate publikoak sortu eta azkentzeko, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa edo haren erakundeak halakoetan partaide nagusia izateko edo izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.»
Legegintzako Dekretu horren 22. artikuluak xedatzen duenez, «aurreko artikuluetan xedatutakoa aplikatzea eragotzi gabe, EAEko Ogasun Nagusiko gai propioei dagokienez, gai horiei buruzkoak dira eta beren beregi aplikagarriak zaizkien xedapenen arabera arautuko dira sozietate publikoak, eta xedapen horiekin kontraesanean ez dagoenean, zuzenbide pribatuaren arabera arautuko dira.»
Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari buruzko xedapenek ez dute aipamenik egiten sozietateen bat egiteko erregimenari buruz. Hori dela-eta, Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 22. artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat; hona hemen: «Bat egitearen ondorioz, inskribatutako bi sozietate edo gehiago sozietate bakar batean integratzeko, euren ondarea osorik transmititu beharko dute eta sortutako sozietatearen partaidetzak edo kuotak eman beharko zaizkie azkendutako sozietateko bazkideei; sortutako sozietatea, bestalde, berria izan daiteke edo bat egindako sozietateetako bat.» Beste aldetik, lege horren 23.2 artikuluak honako hau ezartzen du: «Sozietate batek beste bat edo gehiago xurgatuz gauzatzen bada bat-egitea, xurgatutako sozietateen ondarea eskuratuko du xurgatzaileak oinordetza unibertsalez; xurgatutakoak azkendu egingo dira, eta sozietate xurgatzailearen kapitala gehitu egingo dute dagokion kopuruan.»
Halaber, bat egite horren ondorioz, Alokabide SAk bere xedeen artean barne hartuko du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren jarduerak. Hortaz, bat egite horrek Alokabide SAren eraldaketa ekarriko du.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak honako hau xedatzen du: «Zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuaren eta sozietatea loturik duen saileko sailburuaren baimena beharko dute».
Alokabide SAren Administrazio Kontseiluak eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 28an egindako bilera banatan, aho batez onartu zuten, xurgatze bidez Bat Egiteko Proiektu Komuna proiektu horren arabera, Alokabide SAk Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA xurgatuko du; horrekin batera onartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluari proposatzea bat egite hori onartzea, Proiektu Komun horretan ezarritako eran, eta Alokabide SAren xedea aldatuta.
Horiek horrela, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 26an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Sozietatearen xede soziala hauxe da:
Etxebizitzak sustatu eta berritzea, eta, hasiera batean, alokatzea, hargatik eragotzi gabe etxebizitzok euren akuradunei eskualdatzea, edo, horiei ez bada, hirugarren batzuei.
Sustatutako etxebizitzekin lotutako obrak, azterlanak, proiektuak eta mantenimendu-lanak esleitu eta kontratatzea.
Obrak, azterlanak, proiektuak eta lanak kontratatu eta esleitzea, lur-sailak urbanizatzeko; lur sail horiek, hain zuzen, etxebizitzak, lantegiak edo negozio-lokalak a) idatzi-zatian zehaztutako eran ustiatuko direnak eraikitzera edo, hala behar izanez gero, berritzera bideratuko dira.
Edozein eratako ondasun higiezinak erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta jarduerak gauzatzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntzak horietan egitea.
Laguntza teknikoa hirugarrenei eskaintzea, eta teknika-, ekonomia-, industria-, merkataritza- eta komisio-zerbitzuak edo sozietatearen izaera eta jarduerekin bat datorren beste edozein zerbitzu ematea, trukean ordainketak jasoz.
Alokairu-erregimeneko etxebizitzak kudeatzea.
Etxebizitza Hutsaren Programa delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriz, bai eta arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko edozein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honako hauek: aipatu etxebizitzak berritu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.
Edozein lagapen-tituluren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea, errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko.
Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako edozein bidez, eta indarreko araudiak zehaztutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari babesa ematea honako jarduera hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoari etxebizitzak lehentasunez eskuratzeko aitortutako eskubideaz lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jardueretan, hain zuzen; eskubide hori babes ofizialeko etxebizitzak eskualdatzeari dagokionez aitortu da; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriz, bai eta maiatzaren 6ko 103/1007 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko ematen den beste edozein araudirekin ere.
Etxebizitzak eskualdatzeko bitartekaritza-jarduerei dagokienez, eta, halakoak erosi ondoren, saldu edo alokatzeko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 24.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Alokabide SAk berezko tresna eta zerbitzu tekniko izaera du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarentzat, sozietatearen kapitalean partaide diren gainerako erakundeentzat, eta haien mendeko erakunde autonomo eta gainerako erakunde publikoentzat.
Sozietatearen kapital osoa titulartasun publikokoa izango da; sozietateak, bestalde, berau berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten erakundeekin egingo du bere oinarrizko jarduera.
Sozietatea berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta gainerako erakundeek hari eskatu ahal izango diote haren xedearekin zerikusia duten lan, zerbitzu eta jarduerak egiteko, betiere horrek administrazio-ahala erabiltzea ez badakar.
Sailak edo erakunde gomendatzaileak, kudeatzeko gomendioaren bitartez, enkargatzen badizkio lanak sozietateari, haiek ezarritako jarraibideen arabera egin beharko ditu.
Aipatu kudeatzeko gomendioak tresna-izaera dute eta ez kontratuzkoa; beraz, barrukoak, agindupekoak eta menpekoak dira ondorio guztietarako. Sozietateak betebeharrekoak izango dira, eta honelaxe ordainduko dira: sozietatea Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko zein sailari dagoen atxikia, bada, sail horren arau organikoek zehaztu organoak nahikotasun ekonomiko eta finantzarioko irizpideaz finkatutako tarifen arabera, betiere sozietatea berezko tresna eta zerbitzu teknikotzat duten beste entitateen partaidetzarekin.
Berezko tresna eta zerbitzu tekniko den aldetik sozietateari agindutako ezinbesteko jarduerak kasuan kasuko proiektu, memoria edo beste dokumentu tekniko batzuetan zehaztuko dira, eta dagokien aurrekontuan baloratuko dira, betiere ezarritako tarifen arabera.
Berezko tresna eta zerbitzu tekniko den aldetik, Alokabide SAk ezin izango du parte hartu berau berezko tresnatzat duten erakundeek deitutako lizitazio publikoetan; halere, lizitatzailerik aurkezten ez denean, lizitazioen helburu den zerbitzua esleitu ahal izango zaio.
Sozietatearen jarduerak zerrendatzeak ez du esan nahi den-denei berehala ekingo zaienik, ezta batera egingo direnik ere; aitzitik, jarduera horiek gauzatzeko aukera besterik ez du esan nahi, eta gauzatu egingo dira baldin eta sozietatearen administrazioak askatasun osoz egoki irizten badio; halaber, jarduerok eten ahal izango dira, eta haiei berriz ekin, administrazioak gizarte-interesekoak direla uste badu.
Hemen zehaztutako jarduerak zuzenean garatu ditzake sozietateak, edo beste sozietate edo erakunde batzuetan parte hartuz.
Obren exekuzioa edo zerbitzu edo horniduren kontratazioa esleitzeko, Administrazio Publikokoak ez diren botere esleitzaileei buruz Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Jarraian zehazten diren arau juridikoak aldatu egiten dira; izan ere, «Etxebizitza Hutsaren Programa»ren erakunde kudeatzaile den aldetik «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» delakoaz egindako erreferentziak Alokabide SA sozietateaz egindakoak direla ulertu beharko da:
316/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta programa kudeatzeko ardura «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateari ematen diona -lehen, «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa ):
Titulua:
Sarrera, lehenengo, hirugarren eta laugarren paragrafoak.
artikulua
a) eta 3.2 artikuluak.
1 eta 4.2 artikuluak.
1 eta 5.1 b) artikuluak.
1 eta 6.2 artikuluak.
1, 7.2 eta 7.3 artikuluak.
Lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriak.
Ekainaren 1eko 100/2004 Dekretua, honako dekretu hau aldatzen duena: Dekretua, «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta programa kudeatzeko ardura «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateari ematen diona lehen, «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa):
Titulua:
Sarrera, lehenengo, hirugarren, laugarren eta bosgarren paragrafoak.
Artikulu bakarra edo Kontsolidatutako 316/2002 Dekretuko 7.1 artikulua.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Agindua, «Etxebizitza Hutsaren Programa»ren lagapen-baldintzei eta esleipen prozedurari buruzkoa:
Sarrera, lehenengo, bigarren eta laugarren paragrafoak.
artikulua
artikulua
1, 3.2, 3.3, 3.4 eta 3.5 artikuluak.
1 artikulua.
1 artikulua.
1 eta 7.5 artikuluak.
1 eta 9.2 artikuluak.
Lehenengo xedapen gehigarria.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 65/2011 DEKRETUA, martxoaren 29koa, Alokabide SA sozietatearen partaidetzak erosi, eta sozietate publikoa sortzea erabakitzen duena.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa.