Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

43/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1684
  • Xedapen-zk.: 43
  • Xedapen-data: 2011/03/22
  • Argitaratze-data: 2011/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 8koa 4/2009 Dekretuaz, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena bigarrenez aldatzen duen dekretuaren bidez, lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren sail-egitura berrantolatzeari ekin dio, eta sailei beste eskumen-esleipen batzuk egiteari.

Lehendakariaren dekretu horren babesean, «dogramendekotasuna» izeneko jarduera-arloa, lehen Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean zegoena, Osasun eta Kontsumo Sailaren eskumen-eremukoa izatera pasatu da.

Aipatutako jarduera-eremu hori berehala barnean hartzearen ondorioa da onartu behar izatea honako eskumen hauek: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urriaren 6ko 538/2009 Dekretuaren bidez ezarrita zuen egituraren arabera esleituta zuen alor horretako eskumenak.

Ondorioz, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurretik onartuta duela, eta Gobernu Kontseiluak 2011ko martxoaren 22an eztabaidatu eta onartu ondoren,

  1. Drogamendekotasunen Aholku Kontseilua eta Drogamendekotasunen Sailen Arteko Batzordea, Drogamendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 LEGEAk sortuaK.

  1. Osasun Sailburuordetzaren mendekoak izango dira hierarkikoki Osasun Publikoko Zuzendaritza, Osasun Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendaritza, Farmaziako Zuzendaritza eta Droga Gaietako Zuzendaritza.

11 bis artikulua. Droga Gaietako Zuzendaritza.

Droga Gaietako Zuzendaritzak, 5. artikuluan ezarritako funtzio orokorrez gain, honako funtzio hauek izango ditu:

  1. Drogamendekotasunen alorrean euskal politika integrala definitzea eta eremu horretako jardunetan sailen arteko eta erakundeen arteko bultzada gauzatzea tartean sartuta dauden gainerako sektore-eremuekin lankidetzan.

  2. Drogamendekotasunen Sailen Arteko Batzordea zuzentzea eta sustatzea, Drogamendekotasunen Aholku Kontseilua babestea eta laguntzea, baita Drogamendekotasunen Euskal Behatokia zuzentzea ere. Behatoki hori 1997ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez sortu zen, alor horretako ikerketa-, informazio- eta dokumentazio-zerbitzu gisa.

  3. Drogamendekotasunen arloko jarduna arautzen duten arauak ezarri, aldatu eta aplikatzearekin zerikusia duten proposamenak egitea.

  4. Drogamendekotasunei dagokienez, Prebentzioari, Laguntzeari eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak esleitzen dion zehatzeko ahala gauzatzea.

  5. Drogamendekotasunei dagokienez, prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatu eta sustatuko dituzten jarduerak bultzatzea.

  6. Drogamendekotasunen alorreko arriskuak eta kalteak gutxitzeko ekimenak bultzatzea.

  7. Espetxean eta espetxetik kanpo drogen mendean daudenei laguntza eta tratamendua emateko beharrezko baliabideak ematen laguntzea, osasun-arloan eskumena duten organoekin eta espetxe-instituzioekin batera.

  8. Drogamendekotasunak prebenitzeko programak eta ekimenak bultzatzea eta horiei eustea

  9. Gizarte-erakundeek, hedabideek eta herritarrek oro har drogamendekotasunei buruzko prebentzioan, laguntzan eta gizarteratzean parte har dezaten indartzea.

Gaur egun izapidetzen ari diren espedienteak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuan aurreikusitako organoren batek ebatzi behar baditu, Osasun eta Kontsumo Saileko egitura organikoa eta funtzionalari buruzko azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuan ezarritako organoek izapidetu eta ebatziko dituzte, aldatu eta eguneratu egin baita dekretu honen bidez. Hori guztia zer gaiei buruzkoak diren kontuan hartuta.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.