Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

38/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea ezabatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1680
  • Xedapen-zk.: 38
  • Xedapen-data: 2011/03/22
  • Argitaratze-data: 2011/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuak Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babespean, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu zuen, hasieran Jaurlaritzaren ekonomia jardueraren oinarrizko organo gisa. Hasierako araudia gero aldatu zen organo horren osaketa eta funtzioak egokitzeko Jaurlaritza ezberdinen eskaera funtzionaletara. Horrela, VIII. Legegintzaldiaren hasieran Jaurlaritza osatzeko koalizio akordioan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu zen azaroaren 29ko 396/2005 Dekretuaren bitartez, Jaurlaritzaren jarduera ekonomikoaren oinarrizko organo gisa eta politika sektorialen planifikatzeko eta koordinatzeko.

Hala ere, Gobernua sortu zenetik izandako esperientzian Ordezko Batzordeak barne koordinaziorako tresna gisa izan duen debaluazioak eta Gobernuaren oinarria alderdien koalizio bat ez izateak, baita egungo Gobernuak erakutsi duen borondateak murrizteko, egiturak lautzeko, eginkizun arloak batzeko, eduki zabaleko eginkizun arloak eraikitzeko borondateak, alegia oraingo organoen beharra eta eraginkortasuna aztertzea ekarri du.

Azterketa horretatik atera den ondorioa honako hau da: batzorde horri egotzitako planifikazio, koordinazio eta ebaluazio funtzioak Gobernuaren ordezko batzordearen partaidetzarik gabe bete ahal dira; hainbat sektoreetako araudian esleituta dituen funtzio erabakitzaileak dagozkion gaietan eskumenak dituzten Saileko titularrek bete ditzakete edo, hala balegokio, Gobernu Kontseiluak hartuko ditu bere gain; eta garrantzi erabakitzailea ez duten gainerako funtzioak ezabatu behar dira, organoaren izaera osagarriari atxikiak baitaude.

Ondorioz, Gobernu honek erabaki du Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea bertan behera uztea, une honetan erredundanteak diren formulak ez mantentzeko eta Gobernuaren jardueraren beharrezko koordinazioari tresna esanguratsuak ez gehitzeko, batez ere, ekonomia eta planifikazio orokorreko eremuetan.

Horren ondorioz, hauxe,

Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretuaren 20. artikuluan Ordezko Batzordeari egindako aipamena Jaurlaritzaren Kontseiluari egindako aipamen modura ulertu behar da. 1/1986 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako Idazkera onartzen du.

Ildo beretik, sektoreetako dekretuetan Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari behin betiko erabakiak hartzeko funtzioak esleitzen zaizkionean esleipen horiek aipatutako gaian eskumena duen Saileko titularrari egindakoak direla ulertu beharko da.

Sektoreetako dekretuetan Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari egindako gainerako aipamenak ez ipinitzat joko dira.

Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortzeari buruzko azaroaren 29ko 396/2005 Dekretua indargabetu egiten da.

Era berean, indargabetu egiten dira Dekretu honetan jarrita dagoenaren kontra dauden maila bereko edo maila baxuagoko xedapen guztiak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.