Arautegia
Inprimatu310/2010 DEKRETUA, azaroaren 23koa; honen bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak Agentzia horri atxikitzeko baldintzak arautzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6027
- Xedapen-zk.: 310
- Xedapen-data: 2010/11/23
- Argitaratze-data: 2010/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea onartzeak eragin handia izan zuen ekintza solidarioaren eremuan lankidetza publikoaren bilakaeran, lege horren bitartez jarduera horrek Euskadin izango zituen printzipioak, helburuak eta lehentasunak ezarri baitziren, eta, era berean, jarduera horren agenteak eta tresnak definitu baitziren orokorrean.
1/2007 Legearen azken xedapenen artetik lehenengoaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu beharko da, lege espezifiko baten bitartez, eta agentzia horrek planifikatu beharko du garapenerako lankidetzaren alorreko politika, eta politika hori kudeatu eta egikaritu beharko du, beti ere aurreikuspen hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legea onartuz beteko da.
5/2008 Legearen arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du, eta garapenerako lankidetzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailari atxikirik dago; horretaz gain, lege horretan honako hauek definitzen dira: helburuak eta eginkizunak, ahalmenak, administrazio-jardunaren printzipioak, bere egoitzaren kokapena eta gobernu-organoen (Lehendakaritza, Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza) zehaztapena, baita organo horien eginkizunak ere.
Ildo berean, 5/2008 Legeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren izaera eta arauketa langileen araubide juridikoarena, nahiz araubide ekonomikoarena, ondarearena eta kontratazioarena ezartzen ditu, eta aurreikusten du jarduerak abiarazteko data antolaketa- eta funtzionamendu-araudia onartzen duen dekretuan ezarriko dela.
Horri dagokionez, 5/2008 Legearen xedapen gehigarrietan ezartzen da Agentziaren jarduerak abiarazi aurretik izendatu beharko direla Kontseilu Errektoreko kideak eta jarduerak abiarazi aurretik eratu beharko direla Agentziaren organoak.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen azken xedapenen artetik lehenengoan ezartzen den agindua betez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua onartu zen.
Dekretu honek, arestian aipatutako araudia gauzatzeko, ordura arte Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzan destinoa zuten funtzionarioak Erakunde Publikoan nola txertatzen diren adierazten duten zirkunstantzia zehatzak ezartzen ditu.
Era berean, dekretu honetan honako hauei buruzko alderdiak biltzen dira: Erakunde publikoa aurretik zeuden harreman juridikoetan subrogatzea, espedienteen izapidetzea eta lekualdaketak formalizatzea, ordezkaritza eta defentsa epaiketan, ekonomia-kontrolaren eta kontabilitatearen araubidea, kontratuen araubidea, nortasun korporatiboa, datu pertsonalen tratamendua eta, azkenik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak laguntzeko zereginak bere gain hartzea, esleitu zaizkion eginkizunak behar bezala betetzeko Agentziak laguntza hori behar duenean.
Halaber, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen xedapen gehigarrien artetik lehenengoaren bigarren paragrafoan bilduta dauden aurreikuspenak betez, eta Agentziaren jarduerak abiarazi aurretik Erakunde Publikoaren Kontseilu Errektoreko kideak izendatu dira, eta ondorioz, Agentziaren organoak eratu dira.
Aurrekoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, Erakunde Publikoaren Kontseilu Errektoreak proposatuta, Agentziaren Zuzendaritzaren zuzendaria izendatuko du, eta izendapen horri eraginkortasuna emango zaio Agentziaren jarduera abiarazten denean.
Bestalde, aipatutako xedapen gehigarriaren hirugarren paragrafoan bildutako aurreikuspena ez da aplikatuko, agentziaren jarduerak aurrekontu-legea indarrean jartzen denean abiaraziko direlako.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, eta, 2010eko azaroaren 23an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta, honako hau
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2011ko urtarrilaren 1ean abiaraziko ditu bere jarduerak.
Gaur egun Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzan destinoa duten funtzionarioak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian sartuko dira Erakunde Publikoaren jarduera abiarazten den egunetik aurrera. Dekretu honen bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara transferitu behar diren bitarteko pertsonalen zerrenda dekretuaren eranskinean azaltzen da, eta honako alderdi hauek zehazten dira: izen-abizenak, kide den kidegoa eta eskala, enplegu harremana, betetzen duen postua, kodearen deskribapena, zuzkidura-zenbakia, plazaren izena eta zer baldintzatan betetzen duen, egungo administrazio-egoera, lortutako gradua eta osagarri pertsonala, hala badagokio.
Funtzionario horiek Agentzian sartuko dira atxikitzerakoan zeukaten administrazio-egoerari eutsiz, onartuta zituzten eskubide guztiak gordez, antzinatasunarena eta, hala badagokio, gradua finkatze arruntarena barne.
Aurreko puntuan aipatzen diren postuak ez badituzte funtzionario titularrek betetzen, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste posturen bat betetzen ari direlako edo postua gordetzeko eskubidea ematen duen beste egoeraren batean daudelako, dauden egoeran jarrai dezakete, baina garapenerako lankidetzaren agentzian orain esleitu zaien postura itzuli beharko dute egoera hori amaitu bezain laster.
Bitarteko funtzionarioek egungo loturari eutsiko diote titularra berriz itzultzen den arte, hutsik dagoen postua arauz bete arte edo postua amortizatu arte, eta Administrazio Orokorraren postuetara itzuliko dira aldi baterako zerbitzuak betetzeko, lotura amaitzen denean, eta denbora hori zenbatu egingo da poltsen baremazioa egiteko.
Premiak aztertzeko eta langileen plantilla onartzeko beharrezko prozesuak egin ostean,erakunde publikoaren zuzendaritzak proposatu ondoren, agentziaren kontseilu errektoreak bere lanpostuen zerrenda propioa onartuko du, eta zerrenda horretan funtzionarioek bete behar dituzten lanpostuak eta langileek bete behar dituztenak bereiziko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera. Era berean, lanpostuen zerrenda horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako orokorrean onartutako irizpideak errespetatu beharko ditu; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldez aurreko aginduzko txostena beharko da. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren jarriko da indarrean.
Nolanahi ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostuen zerrendan bildutako lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoen Kidegoak eta Eskalak antolatzeari buruzko otsailaren 25eko 1/2004 Legean aurreikusitakora egokituko dira, baita langileentzako erreserbatutako lanpostuetan aplikatu behar den lan-araudira ere.
Agentziako lanpostuen zerrendan etorkizunean egin litekeen beste edozein aldaketa, bai postu berriak sortzeko, edo lehendik zeuden postuen zuzkidura berriak sortzeko, bai edozein baldintza aldatzeko, agentziaren kontseilu errektoreak onartuko du; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako orokorrean onartutako irizpideak errespetatuko dira, baita arestian aipatutako prozedura osoa ere.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Agentziaren lanpostuak horretarako kontratatutako langileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek beteko dituzte, Agentziaren lanpostuen zerrendan azaltzen den deskribapenak ezartzen duenarekin bat etorriz, beti ere lanpostu horietako bakoitzari esleitzen zaizkion eginkizunen arabera.
Ahalmen publikoak berekin eramateagatik, funtzionarioentzat gordeta dauden postuak betetzeko prozesuen deialdia, kudeaketa eta ebazpena Funtzio Publikoaren alorrean eskumena duen Sailak gauzatuko ditu, beti ere publizitatearen, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioak kontuan hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Funtzio Publikoaren araudi erregulatzailea aplikatuz uneoro.
Langileentzako gordetako postuak betetzeari dagokionez, lanpostu horiek lortzeko araubidea, sarrera-proben baldintzak eta ezaugarriak, baita prozeduren deialdiak, kudeaketa eta ebazpena ere Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak gauzatuko ditu, beti ere publizitatearen, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioekin bat etorriz.
Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan azaltzen diren aurreikuspenak betetzeko, Agentziaren lan harremanen zerrendak zerbitzuei aplikatu beharreko hizkuntza-helburuak eta helburu horiek benetan bete nahi dituzten neurriak kontuan hartuta egingo dira, Hizkuntza Normalizatzeko Planak ezartzen duenaren arabera. Hizkuntza Normalizatzeko Plan hori egiteko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren laguntza eta bitartekoak (pertsonalak eta materialak) izango ditu.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostuen zerrenda berria indarrean jartzen denean, plaza horiek behin betiko beteko dira postu horiek funtzionarioentzat edo langileentzat diren kontuan hartuta aplikatu behar zaizkien prozeduren arabera, beti ere Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren derrigorrezko txostenak egin ondoren.
Garapenerako Lankidetzaren Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek, Erakunde Publiko berrian sartzen direnek, egungo administrazio-egoerari eutsiko diete eta eskubide guztiak gordeko dituzte, antzinatasunaren eta langileen gradua finkatzearen eskubideak barne, beti ere Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Irizpide bera aplikatuko da ondoren Agentziara sartzen diren funtzionarioei dagokienez ere, funtzionario horiek zerbitzu aktiboko egoerari eutsiko baitiote beren jatorrizko kidegoan, eta horretarako Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretua edo hura ordeztuko duen araudia eta prozedura arautzen duen 2006ko maiatzaren 30eko Agindua Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena aplikatuko dira.
Era berean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren funtzionarioei Herri Administrazioetako funtzionarioen egoera administratiboen arautegia onartzen duen azaroaren 11ko 339/2001 Dekretua edo hura ordezten duen araudia aplikatuko zaie.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, Agentziako langileen ordainsari-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzupeko langileentzat orokorrean ezarrita dagoena izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa aplikatuko zaie.
Aipatutako 5/2008 Legearen 14.2 artikuluan azaltzen den aurreikuspenaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kontratatutako langileak lan-eskubideei buruzko arauen bitartez arautuko dira, eta langile horiei, bertan sartu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoaren Zerbitzupeko Lan Kolektiboen Hitzarmena aplikatuko zaie, negoziazio kolektiboaren ostean beren berariazko hitzarmena onartu arte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Agentziari dagozkion eginkizun eta eskumenei buruzko alorretan gaur egun arte eusten dituen kontratu eta hitzarmenetan jatorria duten harreman juridiko subjektibo, eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esleitutako eginkizunak garatzeko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egindako kontratuen subrogazioa dagozkion emate- eta jasotze-akten bitartez formalizatuko da eta akta horiek, hurrenez hurren, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak sinatuko ditu Erakunde Publikoaren Zuzendaritzarekin batera. Akta horretan ordaintzeko edo kobratzeko dauden zenbatekoak bilduko dira esanbidez.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esleitutako eginkizunak garatzeko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hasitako eta abian jartzen direnean izapidetze-fasean dauden kontratazio-espedienteei dagokienez, espediente horiek jardunekin jarraituko dute esleitzen diren arte. Esleipena egin ostean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Sailaren posizioan subrogatuko da, kontratua formalizatzeko eta egikaritzeko.
Aurreko puntuetan azaltzen diren kasuetan, Ekonomia eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren baliabide ekonomikoen transferentzia egokiak egingo ditu, hala badagokio.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio esleitu zaizkion eta alor horretan lehen jarduten zuten erakundeek hasitako eta erakundearen jarduerak egiaz hasiko diren egunean bukatu gabe dauden eginkizunei buruzko espedienteak ebaztea eta egikaritzea.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eskumenei buruzko espedienteen ematea dagokion emate- eta jasotze-aktaren bitartez formalizatuko da, eta akta horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak sinatuko dituzte, hurrenez hurren.
Aurreko puntuetan azaltzen diren kasuetan, Ekonomia eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren baliabide ekonomikoen transferentzia egokiak egingo ditu, hala badagokio, aipatutako espedienteak kudeatzeko.
Epaiketaren kasuan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardunen ordezkaritza eta defentsa, Euskal Autonomia Erkidegoaren epaiketarako ordezkotza eta aldezpenari buruzko ekainaren 26ko 7/1986 Legearen arabera egingo da, eta ordezkaritza eta defentsa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Zerbitzu Juridiko Zentralei atxikitako letratuei dagokie.
Agentziaren ekonomia-kontrola ekonomia-finantzen kontrolaren eta kudeaketa-kontrolaren modalitatean gauzatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-kontrolari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen eta lege hori garatzeko araudiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren arabera.
Agentziak berak landuko du bere informazio ekonomiko-finantzarioa, beti ere Kontabilitateko Plan Orokorreko irizpideei jarraiki. Informazio ekonomiko-finantzario hori bat etorriko da Euskal Autonomia Erkidegoko araudian Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoentzat xedatutakorekin, baita Kontrol Ekonomikoko Bulegoak xede horrekin emandako jarraibideekin ere.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontratu-jarduera Agentziaren Mahaiaren bitartez gauzatuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 24. artikuluaren arabera.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bere marka-irudia ezarriko du, Eusko Jaurlaritzaren markarekin batera erabiliko du eta Eusko Jaurlaritzaren Korporazio Identifikazioari buruzko Eskuliburuaren arauak kontuan hartuta.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arduratuko da zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien kudeaketaz eta zeregin hori bere gain hartuko du lortzen den informazioaren tratamendu konfidentziala bermatuz, beti ere datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan araututako baldintzen arabera.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak behar diren kudeaketak egingo ditu fitxategien titulartasun-baldintzak eguneratzeko, eta, bereziki, bitartekotzaren alorrari dagozkionak bateratzeko.
Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lanpostuen zerrenda egunean jarri eta lanpostu horiek betetzen diren arte, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak behar den laguntza eta babesa emango dio erakunde publiko horri Agentziak esleituta dituen eginkizunak behar bezala betetzeko.
Bigarrena. Dekretu honetan aipatzen diren langileek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari atxikitzerakoan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen zerbitzupeko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan aurreikusitako aurrerapenak konpentsatu gabe badituzte eta/edo nomina-aurrerapenak itzuli gabe badituzte, horietaz baliatzen jarraituko dute aurrerapen horiek eman zitzaizkien baldintza berberetan.
Dekretu honek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 23an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
AZAROAREN 23KO 310/2010 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO DEL DECRETO 310/2010 DE 23 DE NOVIEMBRE
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari atxikitako funtzionarioak
Funcionarios adscritos a la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo
Destinoa
Destino Postua
Puesto Zuzkidura
Dotación Postuaren deskribapena
Descripción puesto Maila Nivel (I) D Oren maila
Nivel decomplemento de destino Maila Nivel (I) Kidegoa Cuerpo Izen-abizenak
Nombre y apellidos Dedikazioaren ehunekoa
Porcentaje dedicación Gradua
Grado EHR E Administrazio-egoera banakatua
Situación adm. desglosada Kargu-uztearen kausa banakatua
Causa cese con desglose Langileen urteko osagarria Compl. Per. anual
Vitoria-Gasteiz 510400 15 Administrazio orokorreko teknikaria
Técnico/a de la Administración General III-C 25 23 A01EU Etxabarri Saiz, Amaia 100 I Lanp. huts. bit. funtz. kob.
Func. int. cob. vacante
Vitoria-Gasteiz 510400 16 Administrazio orokorreko teknikaria
Técnico/a de la Administración General III-C 25 23 A01EU Dominguez Atxalandabaso, Javier 100 I Lanp. huts. bit. funtz. kob.
Func. int. cob. vacante
Vitoria-Gasteiz 520040 152 Administrari orokorra
Administrativo/a general VI-B 18 17 A07EU Canillas Sacristan, Raquel 100 I Tit. ord. bit. funtz.
Func. int. sustit. titular
Vitoria-Gasteiz 520040 152 Administrari orokorra
Administrativo/a general VI-B 18 17 A07EU Guilarte Valdivielso, Julia Amaia 100 18 A Titularra
Titular Zerbitzu bereziak
Servicios especiales
Vitoria-Gasteiz 520040 504 Administrari orokorra
Administrativo/a general VI-B 18 17 A07EU Durana Ibañez, Iñigo 100 I Lanp. huts. bit. funtz. kob.
Func. int. cob. vacante
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Lanpostuen Zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzeko dena.
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.
- Ikus: 95/2010 DEKRETUA, 2010eko martxoaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena.
- Garatzen du: 5/2008 LEGEA, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duena.