Arautegia
Inprimatu246/2010 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 343
- Xedapen-zk.: 246
- Xedapen-data: 2010/09/21
- Argitaratze-data: 2011/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.
Urriaren 30eko 1630/2009 Errege Dekretuak Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du abenduaren 16ko 2416/1994 Errege Dekretuak ezarritako Proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.
Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Haur Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 30eko 1630/2009 Errege Dekretuaren babesean.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko irailaren 21eko egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Fabrikazio mekanikoko diseinua.
Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
Iraupena: 2.000 ordu.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.
Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzea eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egitea eta proba-planak ezartzea.
Diseinatutako produktuak fabrikatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa prestatu, antolatu eta egunean edukitzea.
Osagaiak eta materialak hautatzea, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzea.
Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehaztea, horren funtzioa eta parametroak finkatuta.
Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marraztea, CADeko softwarea eta ekipoak erabilita.
Diseinuan aldaketak egitea, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
Moldeen diseinua optimizatzea, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatu, antolatu eta egunean edukitzea, baliabide ofimatikoak erabilita.
Bere jarduerarekin lotutako gorabeherak ebaztea, horien sorburuak identifikatuta eta erabakiak arduraz hartuta.
Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.
Taldekideengan berrikuntza, hobekuntza eta aldaketetarako egokitzapena sustatzea, lehiakortasuna areagotzeko.
Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.
Enpresa txiki bat sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.
Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.
Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.
Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda.
Osatutako lanbide-kualifikazioak:
FME037_3: Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0105_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea.
UC0106_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.
UC0107_3: Fabrikazio mekanikoko produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.
FME038_3: Txapa prozesatzeko tresnen diseinua (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0108_3: Txapa prozesatzeko tresnak diseinatzea.
UC0109_3: Txapa prozesatzeko tresnen eragiketa-prozesuak automatizatzea.
UC0110_3: Tresnaren dokumentazio teknikoa prestatzea.
FME039_3: Moldeen eta ereduen diseinua (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0111_3: Galdaketa- edo forjaketa-prozesurako moldeak eta ereduak diseinatzea.
UC0112_3: Moldearen eragiketa-prozesuak automatizatzea.
UC0113_3: Moldearen edo ereduaren dokumentazio teknikoa prestatzea.
Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:
QUI246_3: Polimero termoplastikoen transformazioaren antolamendua eta kontrola (ekainaren 8ko 730/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0780_3: Polimeroak transformatzeko moldeak eta tresneria diseinatzen, egiaztatzen eta optimizatzen parte hartzea.
QUI244_3: Kautxuaren transformazioaren antolamendua eta kontrola (ekainaren 8ko 730/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0780_3: Polimeroak transformatzeko moldeak eta tresneria diseinatzen, egiaztatzen eta optimizatzen parte hartzea.
QUI245_3: Polimero termoegonkorren eta horien osagaien transformazioaren antolamendua eta kontrola (ekainaren 8ko 730/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0784_3: Erretxinazko moldeak eta ereduak diseinatu eta eraikitzea, matrize polimerikoz osatutako materialak eta termoegonkorrak transformatzeko.
Irudi profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Delineatzaile proiektugilea.
CADeko teknikaria.
Produktuak garatzeko teknikaria.
Matrizeak garatzeko teknikaria.
Tresnak garatzeko teknikaria.
Moldeak garatzeko teknikaria.
Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:
Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzeko dimentsionatze-kalkuluak egitea eta proba-planak zehaztea.
Planoak egiteko marrazketa-teknikak aplikatzea eta produktuak diseinatzeko zehaztapen teknikoak finkatzea.
Osagai normalizatuak eta merkataritza-materialak identifikatzea, eta horien ezaugarriak duten erabilerarekin lotzea, produktua diseinatzean horiek hautatzeko.
Probak eta egiaztapenak planifikatzea, eta diseinatutako produktua homologatzeko horiek nola gauzatu zehaztea.
Fabrikazio mekanikoko sistemen funtzionamendu-ezaugarriak zehaztea, haien jarduera-zikloa ezartzea, dagozkien osagaiak hautatzea, eta potentzia- eta aginte-eskemak egitea, planteatutako soluzioa automatizatzeko.
Industria-marrazketari buruzko arauen arabera CADarekin lan egiteko teknikak aplikatzea, multzoko eta fabrikazioko planoak egiteko.
Fabrikazio-mugak identifikatzea, eta prototipoen fabrikazioan makinen eta prozesuen ahalmenak aztertzea, produktuaren diseinuan aldaketak egiteko.
Moldeak zehaztea, eta betetze- eta hozte-prozesua simulatzea, haien diseinua doitzeko.
Produktu mekanikoen fabrikazioari buruzko dokumentazio teknikoa, eta haien erabilerari buruzko dokumentazio osagarria prestatu, antolatu eta mantentzeko informatika-tresnak erabiltzea.
Lehiakortasuna areagotzeko prozesuen hobekuntzan eta berrikuntzan balioespen-adierazleak lan-taldea aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin lotzea.
Talde-lanaren litezkeen konbinazioak zehaztea, jardueraren gorabeherei erantzuteko eta produkzio-helburuak betetzeko.
Konpetentzia berriak identifikatzea (aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta), konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak defendatzea eta hainbat lanpostutara egokitzea.
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.
Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.
Produktu mekanikoen diseinua.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua.
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua.
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua.
Fabrikazioaren automatizazioa.
Fabrikazio mekanikoko teknikak.
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua.
Ingeles teknikoa.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Enpresa eta ekimen sortzailea.
Lantokiko prestakuntza
eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.
Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 13 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.
Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.
Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.
Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:
Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.
Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Lanbide Heziketako tituluetako gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten Errege Dekretuetan ezarritakoak izango dira. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, «Lantokiko prestakuntza» lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
Lanbide Heziketako edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatu behar da ziurtagiria.
Enpresa eta ekimena modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.
Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinaren jasotzen dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek urriaren 30eko 1630/2009 Errege Dekretuan ezarritako Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:
Industria-diseinuko teknikari espezialista, «Delineazioa» adarra.
Industria-delineazioko teknikari espezialista, «Delineazioa» adarra.
Abenduaren 16ko 2416/1994 Errege Dekretuak ezarritako Proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluak urriaren 30eko 1630/2009 Errege Dekretuan ezarritako Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikariaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.
Errege-dekretu honetan «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 ikastordu egiten badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.
Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 1.a
0247 Produktu mekanikoen diseinua 297 1.a
0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 2.a
0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 2.a
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 2.a
0431 Fabrikazioaren automatizazioa 198 1.a
0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 1.a
0433 Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua 50 2.a
E200 Ingeles teknikoa 40 2.a
0434 Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0435 Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a
0436 Lantokiko prestakuntza 360 2.a
Zikloa guztira 2.000
lanbide-modulua: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Kodea: 0245
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Fabrikazio mekanikoko produktuak marrazten ditu, irudikapen grafikoari buruzko arauak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktua marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokiena hautatu du, erakutsi nahi den informazioaren arabera.
Beharrezko irudikapen-tresnak eta euskarriak prestatu ditu.
Esku hutsez krokis bat egin du, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera.
Irudikatu beharreko objektuen tamaina kontuan izanda hautatu du eskala.
Produktua bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egin ditu.
Xehetasunak irudikatzean, haien eskala eta piezan duten posizioa identifikatu ditu.
Produktuaren ezkutuko zati guztiak irudikatzeko beharrezko ebakidurak eta sekzioak egin ditu.
Multzoen piezakatzeak irudikatu ditu.
Irudikapen grafikoko arauak kontuan hartu ditu, lerro mota eta haren lodiera irudikatzen duenaren arabera zehazteko.
Planoak tolesteko, berariazko arauak bete ditu.
Fabrikazio mekanikoko produktuen ezaugarriak ezartzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak arauen arabera interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Akotazio mota hautatzeko, produktuaren funtzioa edo horren fabrikazio-prozesua kontuan hartu du.
Kotak irudikatzeko, irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.
Perdoi dimentsionalak irudikatzeko, berariazko arauak kontuan hartu ditu.
Perdoi geometrikoek zehazteko sinbolo normalizatuak irudikatu ditu.
Planoan materialak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.
Planoan tratamenduak eta horien aplikazio-eremuak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.
Elementu normalizatuak irudikatzeko (torlojuak, larakoak, soldadurak, etab.), aplikatu beharreko araudia bete du.
Automatizazio-sistema pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak irudikatzen ditu, irudikapen-arauak aplikatuta, eta ekipoei eta elementuei buruzko oinarrizko informazioa zehaztuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Automatizazio-eskema bat irudikatzeko erak identifikatu ditu.
Sinbolo pneumatikoak eta hidraulikoak irudikapen grafikoko arauen arabera marraztu ditu.
Sinbolo elektrikoak eta elektronikoak irudikapen grafikoko arauen arabera marraztu ditu.
Sistemen osagai-zerrendak egin ditu.
Instalazioaren osagaiak zehazteko, merkataritza-erreferentziak erabili ditu.
Instalazioaren funtzionamendu-balioak eta horien perdoiak irudikatu ditu.
Instalazioen konexioak eta konexio-etiketak irudikatu ditu.
Produktu mekanikoak fabrikatzeko dokumentazio grafikoa prestatzen du, ordenagailuz lagundutako marrazketa-aplikazioak erabilita.
Ebaluazio-irizpideak:
CADaren aukerak eta lehenespenak hautatzeko, egin beharreko irudikapenaren ezaugarriak kontuan hartu ditu.
Irudikapen grafikoaren zatiak errazago identifikatzeko, marrazki-geruzak sortu ditu.
Objektuak bi eta hiru dimentsiotan irudikatu ditu.
Berariazko liburutegietan jasotako elementuak erabili ditu.
Piezaren edo multzoaren kotak, perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.
Piezen muntaia eta mugimendua simulatzeko, haiei murrizketak esleitu dizkie.
Multzo bateko piezen elkarreragina simulatu du, haien muntaia eta funtzionaltasuna egiaztatzeko.
Fitxategiak inportatu eta esportatu ditu, talde-lana ahalbidetzeko eta beste aplikazio batzuetarako datuak laga ahal izateko.
Planoak inprimatu eta tolesteko, irudikapen grafikoari buruzko arauak bete ditu.
Edukiak:
Fabrikazio mekanikoko produktuak irudikatzea.
Krokisak esku hutsez egitea.
Piezak irudikatzea (bistak, ebakidurak...).
Multzoko eta piezakako gorputzak irudikatzea.
Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.
Irudikapen grafikoko sistemak.
Bistak.
Ebakidurak, sekzioak eta hausturak.
Irudikapen-sistemak (perspektibak, diedrikoa...).
Lerro normalizatuak.
Multzoak.
Eskalak.
Industria-marrazketaren arauak.
Planoak tolestea.
Krokisa egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.
Lana metodikoki egitea.
Talde-lana baloratzea.
Fabrikazio mekanikoko produktuen ezaugarriak zehaztea.
Merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Piezak ezaugarriekin irudikatzea (dimentsioak, perdoiak, gainazaleko akabera...).
Multzoko eta piezakako planoak irudikatzea, perdoi geometrikoak, muntaia-distantziak, markak, piezen zerrenda eta bestelakoak barne hartuta.
Fabrikazio mekanikoko prozesuetarako sinbologia.
Perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalekoak.
Tratamendu termikoen, termokimikoen eta elektrokimikoen sinbologia.
Akotazioa.
Forma eta elementu normalizatuak (txabetak, hariak, gidariak eta bestelakoak).
Lotura soldatuen sinbologia.
Materialen zerrenda.
Dokumentazioa arauen arabera irudikatzearen garrantzia baloratzea.
Talde-lana baloratzea.
Automatizazio-eskemak irudikatzea.
Eskema pneumatikoetan eta hidraulikoetan osagaiak identifikatzea.
Eskema elektrikoetan eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.
Elementu pneumatikoen, hidraulikoen eta elektrikoen sinbologia.
Elementu elektrikoen, elektronikoen eta programagarrien sinbologia.
Osagaien arteko konexioen sinbologia.
Konexioen etiketak.
Dokumentazioa arauen arabera irudikatzearen garrantzia baloratzea.
Talde-lana baloratzea.
Produktu mekanikoen ordenagailuz lagundutako marrazketa (CAD).
Piezak, multzoak eta planoak CAD euskarrian irudikatzea.
CAD programak (2 eta 3 dimentsio).
Geruzak kudeatzea.
Marrazketa-aginduak.
Aldaketa-aginduak.
Akotazio-aginduak.
Solidoen aukerak eta aginduak.
Produktuen liburutegiak.
Materialak eta propietateak esleitzea.
Murrizketak esleitzea.
Marrazketa-fitxategiak kudeatzea.
Inprimatzea.
3Daren moduluak: pieza, txapa, planoa, soldadura eta multzoa.
Leherdura, itzaldura eta animazioa.
Eskuragarri dauden baliabideak (informatika-ekipoak) arretaz erabiltzea.
Talde-lana baloratzea.
lanbide-modulua: Produktu mekanikoen diseinua
Kodea: 0427
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 297 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 18
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Sistema mekanikoetan eta fabrikazio-prozesuetan erabiltzen diren elementuak, tresnak eta mekanismoak hautatzen ditu, horien funtzionaltasuna eta portaera aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Sistema mekanikoetan erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Mekanismoak zerrendatu ditu horiek sortzen duten mugimenduaren transformazioak kontuan izanda.
Transmisio-organoak eta horiek kate zinematikoetan betetzen duten funtzioa identifikatu ditu.
Makinen elementuak horiek betetzen duten funtzioarekin lotu ditu.
Piezak mekanizatzeko tresneria-soluzioak identifikatu ditu.
Mekanizazioko tresnak diseinatzeko erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Lubrifikazioak elementuen eta organoen portaeran dituen ondorioak behatu ditu.
Fabrikazio mekanikoko osagaien eta tresnen eraikuntza-soluzioak diseinatzen ditu, ezarritako eskakizunak haiek fabrikatzeko beharrezko baliabideekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Zehaztutako elementurako eskatutako nekeak interpretatu ditu.
Nekeak fabrikazio-mugekin lotu ditu.
Kate zinematikoak bete beharreko zehaztapenak adierazi ditu.
Elementuen perdoi geometrikoak eta gainazalekoak zehaztu ditu, mekanismo bakoitzerako eskatutako prestazioen eta doitasunen arabera.
Doikuntza mota mekanismoaren funtzioaren eta fabrikazio-kostuaren arabera hautatu du.
Aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.
Eraikuntza-soluzioak proposatu ditu.
Soluzio egokiena hautatu du, fabrikazioaren bideragarritasunaren eta kostuaren arabera.
Produktuak fabrikatzeko materialak hautatzen ditu, horien ezaugarriak diseinatutako produktuen eskakizun funtzional, tekniko, ekonomiko eta estetikoekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren elementuen, tresnen eta mekanismoen beharrekin lotu ditu.
Elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan gehien erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan erabiltzen diren materialen kodetzea interpretatu du.
Fabrikazio-prozesuek materialaren propietate-aldaketan duten eragina identifikatu du.
Materialaren propietateek fabrikazio mekanikoko prozesuen garapenean duten eragina identifikatu du.
Tratamendu termikoek eta termokimikoek elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan erabiltzen diren materialetan dituzten ondorioak deskribatu ditu.
Diseinutik abiatuta, tratamendu termikoek eta termokimikoek elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan sorrarazten dituzten anomaliak saihesteko era deskribatu du.
Erabilitako materialetan babesaren edo lubrifikazioaren beharra identifikatu du, horien bateragarritasun fisikoa edo kimikoa kontuan izanda.
Zehaztutako elementuen, tresnen eta mekanismoen osagaien dimentsioak kalkulatzen ditu, haien eskakizunak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Elementuak kalkulatzeko erabili beharreko formula eta unitate egokiak hautatu ditu, haien ezaugarrien arabera.
Transmisio-elementuen gainean diharduten esfortzuen balioa lortu du, transmititu beharreko nekeen arabera (gehieneko abiadura, eta gehieneko potentzia eta esfortzua, besteak beste).
Elementuak eta organoak dimentsionatu ditu, kalkuluak, arauak, abakoak, taulak, etab. aplikatuta, eta beharrezko segurtasun-koefizienteak egotzita.
Simulaziorako eta kalkulurako informatika-programak erabili ditu.
Higaduraren edo hausturaren pean dauden elementu normalizatuen bizitza baliagarria kalkulatu du.
Organoen osagaiak lubrifikatzeko eta ordezkatzeko maiztasuna ezarri du.
Elementuen, tresnen eta mekanismoen diseinuaren kalitatea ebaluatzen du, horien funtzionaltasuna eta fabrikagarritasuna aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Diseinuaren kalitatea ziurtatzeko prozedura deskribatu du.
Produktuaren elementu edo osagai kritikoak identifikatu ditu.
Akatsak izan ditzakeen sorburuak identifikatu ditu.
Akatsak sorraraz ditzakeen ondorioak identifikatu ditu.
Produktuaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, haren funtzionaltasuna hobetzeko.
Produktuaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, fabrikazioa hobetzeko.
Produktuaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, erreminta bereziak erabili behar izan gabe haren muntaia eta desmuntatzea hobetzeko.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik diseinuak optimizatu ditu.
Edukiak:
Makinen elementuak hautatzea.
Mekanismo-sistemen, makinaren elementu mekanikoen, eta mugimenduak transmititu eta transformatzeko organoen funtzionaltasuna identifikatu eta aztertzea. Ardatzei eta gidatze-sistemei eusteko elementuak.
Makinen kate zinematikoak aztertzea.
Oinarrizko kateen parametro zinematikoak kalkulatzea (irteerako abiadura, ebaketa-abiadura eta birak, aitzinamenduak).
Mekanizazioan gehien erabiltzen diren tresnen funtzionaltasuna identifikatu eta aztertzea.
Lubrifikatzaileen eta lubrifikazio-sistemen motak identifikatzea.
Lubrifikazioak makinaren sistema mekanikoen eta elementuen portaeran duten eragina aztertzea.
Sistema eta elementu mekanikoak (merkataritzakoak eta merkataritzaz kanpokoak). Tipologia eta ezaugarriak.
Mekanismoak (espekak, torlojuak eta engranaje-trenak, besteak beste).
Mugimenduak (lerradurakoak, errodadurakoak eta birakariak, besteak beste).
Mugimenduen transformazioa.
Ardatzei eta gidatze-sistemei eusteko elementuak. Tipologia eta ezaugarriak.
Kate zinematikoak.
Mekanizaziorako tresnak.
Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak.
Makinen eta horien funtzionamenduaren ikuspegi orokorra izateko interesa.
Produktu mekanikoen diseinua.
Fabrikazio mekanikoko osagai eta tresnetarako eskatutako ezaugarriak eta zehaztapenak aztertzea, eta beharrezko dokumentazioa bilatu, hautatu eta sailkatzea.
Proposatutako hautabideen zirriborro-krokisak egitea.
Fabrikazio-bideragarritasunari eta kostuari buruzko azterlana. Soluzio egokiena hautatzea.
Produktu mekanikoen eraikuntza-soluzioak garatzea.
Diseinuari buruzko eskakizunak betetzeko mekanismoak eta kate zinematikoa zehaztea.
Mekanismoaren osagaien perdoiak eta doikuntzak hautatu eta aplikatzea, mekanismoetarako eskatutako prestazioen, funtzioaren eta zehaztapenen arabera, eta horrek dakarren fabrikazio-kostua ere kontuan izanda.
Produktu mekanikoak diseinatzean segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak aztertu eta aplikatzea.
Produktu mekanikoak diseinatzean, erabili beharreko materiala eta energia minimizatzeari buruzko azterketa egitea.
Baldintzen orria. Ezarritako diseinu-eskakizunak. Aurreproiektua.
Hautabideak aztertu eta proposatzea.
Fabrikazio-bideragarritasuna eta kostua. Fabrikazio-prozesuen kostuak.
Produktu mekanikoen diseinua zehaztu eta garatzeko etapak.
Perdoi dimentsionalak.
Perdoi geometrikoak.
Doikuntzak.
Gainazalen kalitateak.
Perdoiak eta doikuntzak lortzeko kostuak.
Produktu mekanikoen diseinuan aplikatzekoak diren segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.
Eraginkortasuna diseinuan, materialak eta energia aurreztearekin eta arrazoiz erabiltzearekin lotuta.
Produktu mekaniko bat diseinatu eta zehazteak biltzen dituen esparruak eta teknikak zerrendatzeko gaitasuna.
Arazoak zehazten eta soluzioak ekartzen bete-betean parte hartzea.
Makinen eta horien funtzionamenduaren ikuspegi orokorra izateko interesa.
Materialak hautatzea.
Produktuak fabrikatzeko material multzoak identifikatzea, eta propietate garrantzitsuenak eta aplikazio ohikoenak zehaztea.
Fabrikazio mekaniko bidez lortutako osagaietan erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak, eta horien arteko lotura zehaztu eta deskribatzea.
Merkataritzako taulak eta katalogoak erabiltzea.
Elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan erabiltzen diren materialen kodetzea interpretatzea.
Elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan gehien erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatzea.
Materialen fabrikazio-prozesuaren, egituraren eta propietate mekanikoen arteko lotura aztertzea. Fabrikazio-prozesuan propietateek duten eragina identifikatzea.
Tratamendu termikoak eta gainazalekoak, eta horiek materialetan duten eragina identifikatu eta deskribatzea.
Diseinutik abiatuta, tratamendu termikoek eta termokimikoek elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan sorrarazten dituzten anomaliak saihesteko kontuan izan beharreko irizpideak identifikatzea.
Elementuak, tresnak eta mekanismoak diseinatzeko materialak eta tratamenduak hautatzea (mekanizagarritasuna, kostua...).
Materialen bateragarritasun fisiko edo kimikoaren arabera babes motak zehaztea.
Materialen erabilerarekin lotuta, gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balio etikoak zehaztea.
Materialen sailkapena. Propietateak eta aplikazioak.
Fabrikazio mekaniko bidez lortutako osagaietan erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak. Definizioa eta horien arteko lotura.
Merkataritzako taulak eta katalogoak. Merkataritzako propietateak eta formak.
Elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan erabiltzen diren materialen kodetze normalizatua.
Fabrikazio mekanikoko elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan gehien erabiltzen diren material metalikoak, zeramikoak, polimerikoak eta konposatuak.
Fabrikazioko egituraren/prozesuaren eta propietateen arteko lotura. Fabrikazio-prozesuan propietateek duten eragina.
Fabrikazioko egituraren/prozesuaren eta materialen propietateen arteko lotura, eta horien eragina fabrikazio-prozesuan.
Fabrikazio mekaniko bidez lortutako osagaietan erabiltzen diren tratamendu termikoak eta termokimikoak. TTT kurbak.
Tratamendu termikoek eta termokimikoek elementuetan, tresnetan eta mekanismoetan sorrarazten dituzten errore eta anomalia ohikoenak.
Mekanizagarritasunaren, kostuaren eta bestelako irizpideen eragina elementuak, tresnak eta mekanismoak diseinatzeko materialak eta tratamenduak hautatzean. Hautatzeko irizpideak.
Materialen arteko bateragarritasun fisikoa edo kimikoa.
Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.
Eskakizun tekniko, funtzional, ekonomiko eta estetikoei, eta horiek hautatu beharreko material eta tratamendu motarekin duten loturari buruzko ikuspegi orokorra izateko interesa.
Elementuak eta tresnak dimentsionatzea.
Formula eta unitate egokiak hautatu eta erabiltzea, makina-elementuaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Abakoak, taulak, arauak eta merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Elementuen dimentsioak kalkulatzea (hariak, errodamenduak, txabetak, zorroak, larakoak, malgukiak, gidarik, torlojuak, gurpil horzdunak, motorrak, etab.), segurtasun-koefizienteak aplikatuta.
Kate zinematikoak kalkulatzea.
Transmisio-elementuen gainean diharduten esfortzuak eta horiek sorrarazten dituzten deformazioak kalkulatzea, transmititu beharreko nekeen arabera (gehieneko abiadura, potentzia, gehieneko esfortzua).
Piezen eta tresna zatien dimentsioak kalkulatzea, sortutako esfortzuen eta deformazioen arabera, segurtasun-koefizienteak aplikatuta.
Simulazioa eta kalkulua egiteko informatika-programak aplikatzea.
Hausturaren eta higaduraren pean dauden merkataritza-elementuen bizitza kalkulatzea.
Lubrifikatzeko eta elementuak ordezkatzeko maiztasuna kalkulatzea.
Elementuak dimentsionatzea: beharrezko formulak eta unitateak.
Abakoak, taulak, arauak, merkataritza-katalogoak.
Segurtasun-koefizientea.
Abiaduraren, parearen, potentziaren eta errendimenduaren arteko lotura.
Materialen erresistentzia (trakzio-konpresioa, ebakidura, makurdura, gilbordura, bihurdura, konbinatuak).
Kontzeptuak: tentsioa, esfortzua, erresistentzia eta deformazioa (zurruntasuna).
Esfortzuen eta deformazioen diagramak.
Simulazioa eta kalkulua egiteko informatika-programak.
Elementu baten bizitza baliagarriaren kontzeptua.
Ordena eta garbitasuna.
Ardura eta zorroztasuna kalkuluan.
Ekimena elementuak eta tresnak dimentsionatzean.
Ordena eta metodoa prozeduretan.
Elementuen, tresnen eta mekanismoen diseinua egiaztatzea.
Diseinuaren kalitatea ziurtatzeko prozedura zehaztea.
Produktuaren elementu edo osagai kritikoak identifikatzea.
Produktuaren matxuraren litezkeen sorburuak identifikatzea.
Produktuaren akatsak sorraraz ditzakeen ondorioak identifikatzea.
AEAMa aplikatuta, diseinatutako elementuak eta tresnak aztertzea.
Ondorioak aurkeztea, eta produktuaren diseinurako aldaketa-proposamenekin lotuta ekarpenak justifikatzea.
Fabrikazio- eta mantentze-kostuari dagokionez diseinua optimizatzea.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzea.
Diseinuaren kalitatea ziurtatzeko kudeaketa-sistemak.
Elementu mekanikoen eta tresnen diseinuari aplikatutako AEAMa. Kontzeptua eta definizioa. Aurretiazko urratsak eta garapena. Ezaugarrien balioespena. Jarraipena.
Aldi bereko ingeniaritza. Kontzeptua.
Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.
Jarrera asertiboa talde-lanean sortzen diren arazoak eta gatazkak ebaztean.
lanbide-modulua: Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
Kodea: 0428
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 240 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 18
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnak hautatzen ditu, ebaketa- eta konformazio-prozesuak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Txapa ebaki eta konformatzeko prozeduren garapena interpretatu du, diseinatutako produktuak lortzeko.
Estanpazioko (forjaketako) prozeduren garapena interpretatu du, diseinatutako produktuak lortzeko.
Deformazio bidezko konformazio-prozesuak garatzeko beharrezko makinen, gailuen eta tresnen mugak identifikatu ditu.
Txaparen prozesatzea eta estanpazioa formak lortzeko beharrezko tresnekin lotu ditu.
Txapa prozesatzean materialak duen portaera azaldu du.
Forjaketa-prozesuetan materialak estanpetan duen portaera deskribatu du.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako eraikuntza-soluzioak diseinatzen ditu, lortu beharreko piezaren funtzioa ebaketa- eta konformazio-prozesuekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-bideragarritasunaren eta errentagarritasunaren ikuspegitik behar bezala justifikatutako eraikuntza-soluzioa proposatu du tresnarako.
Tresna eraikitzeko elementu estandarizatuak hautatu ditu.
Diseinuan, tresna fabrikatzeko tratamendu termikoak eta gainazalekoak zehaztu ditu.
Diseinatutako tresnaren balioespen ekonomikoa egin du.
Diseinuan aldaketak egin ditu, simulazioaren emaitzak kontuan izanda.
Tresnen diseinuan, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Baliabide materialetan eta prozesuen antolamenduan berrikuntzarako ekimen pertsonala eta prestasuna erakutsi ditu.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakutsi du.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnak fabrikatzeko materialak hautatzen ditu, horien ezaugarriak diseinatutako tresnen eskakizun funtzional, tekniko eta ekonomikoekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen beharrekin lotu ditu.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko gehien erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko erabiltzen diren materialen kodetzea interpretatu du.
Fabrikazio mekanikoko prozesuek txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen den materialaren propietateetan duten eragina identifikatu du.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen den materialaren propietateek fabrikazio mekanikoko prozesuetan duten eragina identifikatu du.
Tratamendu termikoek eta termokimikoek txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen diren materialetan dituzten ondorioak eta haien mugak deskribatu ditu.
Diseinutik abiatuta, tratamendu termikoek eta termokimikoek txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetan sorrarazten dituzten akatsak saihesteko era deskribatu du.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetan erabiltzen diren materialetan babesaren edo lubrifikazioaren beharra identifikatu du, horien bateragarritasun fisikoa edo kimikoa kontuan izanda.
Tresnaren osagaien dimentsioak kalkulatzen ditu, prozesuaren eta lortu beharreko piezaren eskakizunak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Esfortzu- edo karga-nekeak zehaztu ditu, haiek sorrarazten dituen fenomenoa aztertu ondoren.
Tresna diseinatzeko erabilitako osagaiak dimentsionatu ditu, matrizegintzan erabili beharreko formulak, taulak, abakoak eta arauak aplikatuta.
Elementuen kalkuluak aplikatzean, zehaztapen teknikoetan eskatutako segurtasun-koefizienteak erabili ditu.
Diseinuaren osagaien forma eta dimentsioa ezarri ditu, kalkuluen emaitzak kontuan izanda.
Elementu normalizatuak hautatu ditu, horiek jasaten dituzten nekeak eta fabrikatzaileak emandako ezaugarriak kontuan izanda.
Tresna kalkulatu eta dimentsionatzeko informatika-tresna egokiak erabili ditu.
Materialaren portaera aztertu du, elementu finituen bidezko simulazio-softwarea erabilita.
Tresna kalkulatzeko, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.
IKTek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutu du.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinuaren kalitatea ebaluatzen du, diseinatutako elementuen funtzionaltasuna eta fabrikagarritasuna aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Tresnaren elementu edo osagai kritikoak identifikatu ditu.
Tresnaren akatsak izan ditzakeen sorburuak identifikatu ditu.
Tresnaren akatsak izan ditzakeen ondorioak identifikatu ditu.
Tresnaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, haren funtzionaltasuna hobetzeko.
Tresnaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, fabrikazioa hobetzeko.
Produktuaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, erreminta bereziak erabili behar izan gabe tresnaren muntaia eta desmuntatzea hobetzeko.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik tresnaren diseinuak optimizatu ditu.
Edukiak:
Ebaki eta konformatzeko tresnak hautatzea.
Deformazio bolumetrikoko konformaziorako erremintak hautatzea (ijezteko makinak, ijezteko trenak, forjatzeko prentsak, forjatzeko eta tenkatzeko matrizeak).
Konformazio mekanikorako erremintak hautatzea.
Deformazio bolumetrikorako prozesuak (ijeztea, tenkatzea, estrusioa, forjatzea).
Konformazio mekanikorako prozesuak (tolestea, enbutizioa, ebaketa).
Deformazio bolumetrikoko konformaziorako erremintak (ijezteko makinak, ijezteko trenak, forjatzeko prentsak, forjatzeko eta tenkatzeko matrizeak).
Konformazio mekanikorako erremintak:
Trokel motak.
Trokel baten osagaiak: oinarri-plaka, matrize-plaka, puntzoia eta heldulekua, besteak beste.
Prentsak.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako eraikuntza-soluzioak diseinatzea.
Txapa- eta estanpazio-tresnetan bandaren pasaera finkatu eta eusteko gailuak hautatzea.
Matrizegintzan erabiltzen diren elementu normalizatuak hautatzea.
Elementu finituen bidez txapa- eta estanpazio-tresnak simulatzea (CAE).
Diseinuan eraginkortasuna balioestea, materialak eta energia aurreztearekin eta arrazoiz erabiltzearekin lotuta.
Diseinatutako tresnaren balioespen ekonomikoa.
Akatsen tipologia txaparen konformazio-prozesuetan.
Bandaren pasaera finkatu eta eusteko gailuak.
Elementu finituen bidezko simulazio-sistemak (CAE).
Matrizegintzan erabiltzen diren elementu normalizatuak.
Eraginkortasuna diseinuan, materialak eta energia aurreztearekin eta arrazoiz erabiltzearekin lotuta.
Prozesuen, makinen, gailuen eta tresnen mugak konformazio-tresnaren sorkuntzan.
Ebaketa- eta konformazio-prozesuei aplikatutako laneko segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.
Ebaketa- eta konformazio-prozesuei aplikatu beharreko laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko araudia betetzeko konpromiso etikoa.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako materialak hautatzea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako materialak sailkatzea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen diren tratamendu termikoen eta termokimikoen ondorioak deskribatzea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako merkataritza-elementuak erabiltzea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako erabiltzen diren tratamendu termikoak eta termokimikoak.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnetarako gehien erabiltzen diren material metalikoak, zeramikoak eta polimerikoak.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnak lubrifikatzea.
Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.
Tresna kalkulatu eta dimentsionatzea.
Ebaketan egindako esfortzuak zehaztea.
Matrize-oinarria dimentsionatzea.
Puntzonatzeko burua dimentsionatzea.
Puntzoiaren eta matrizearen arteko jokoa zehaztea.
Erauzte- eta egozte-indarrak zehaztea.
Tolesteko garapenak eta esfortzuak zehaztea.
Enbutizioko garapenak eta esfortzuak zehaztea.
Informatika-programak erabilita magnitudeak kalkulatzea.
Prentsako ebaketa. Piezaren antolaera.
Ebaketan egindako esfortzuak.
Puntzoiren eta matrizearen arteko jokoa.
Erauzte- eta egozte-indarrak.
Puntzioen banaketa.
Tolesteko garapenak eta esfortzuak.
Enbutizioko garapenak eta esfortzuak.
IKTek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.
Pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia betetzea.
Prozesatzeko tresnen diseinua egiaztatzea.
AEAMa aplikatuta diseinatutako tresnak aztertzea:
Tresnaren elementu edo osagai kritikoak identifikatzea.
Tresnaren matxuraren litezkeen sorburuak identifikatzea.
Tresnaren akatsak izan ditzakeen ondorioak identifikatzea.
Prozesatzeko tresnen edo osagaien segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzea.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik tresnaren diseinuak optimizatzea.
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinuari aplikatutako AEAMa.
Prozesatzeko tresnen edo osagaien segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzeko konpromiso etikoa.
Tresnen diseinua hobetzeko proposamenetan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua Kodea: 0429
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 120 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Galdaketako moldeak eta ereduak hautatzen ditu, prozesuen garapena aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldeak eta ereduak lortzeko prozeduren garapena interpretatu du, diseinatutako produktuak lortzeko.
Behin erabiltzeko ereduak baino berriro erabiltzekoak usatzea balioetsi du.
Moldekatze-prozesuak garatzeko beharrezko makinen eta gailuen mugak identifikatu ditu.
Galdaketa-prozesuetan materialak moldeetan duen portaera deskribatu du.
Galdaketa-prozesuen zenbatespen ekonomikoa egin du, egin beharreko pieza kopuruaren arabera.
Galdaketarako moldeen eta ereduen eraikuntza-soluzioak diseinatzen ditu, moldekatze-prozesua aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-bideragarritasunaren ikuspegitik behar bezala justifikatutako eraikuntza-soluzioa proposatu du molderako eta eredurako.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik diseinuak optimizatu ditu.
Diseinuan aldaketak egin ditu, simulazioaren emaitzak kontuan izanda.
Moldeen eta ereduen diseinuan, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Baliabide materialetan eta prozesuen antolamenduan berrikuntzarako ekimen pertsonala eta prestasuna erakutsi ditu.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakutsi du.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko materialak hautatzen ditu, horien ezaugarriak diseinatutako moldeen eta ereduen eskakizun funtzionalekin, teknikoekin eta ekonomikoekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak galdaketako moldeen eta ereduen beharrekin lotu ditu.
Galdaketako molde eta ereduetarako gehien erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen diren materialen kodetzea interpretatu du.
Fabrikazio mekanikoko prozesuek Galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen den materialaren propietateetan duten eragina identifikatu du.
Fabrikazio mekanikoko prozesuek Galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen den materialaren propietateetan duten eragina identifikatu du.
Tratamendu termikoek eta termokimikoek galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen diren materialetan dituzten ondorioak eta haien mugak deskribatu ditu.
Diseinutik abiatuta, tratamendu termikoek eta termokimikoek galdaketako moldeetan eta ereduetan sorrarazten dituzten akatsak saihesteko era deskribatu du.
Galdaketako molde eta ereduetarako erabilitako materialetan babesaren edo lubrifikazioaren beharra identifikatu du, horien bateragarritasun fisikoa edo kimikoa kontuan izanda.
Moldearen edo ereduaren osagaien dimentsioak kalkulatzen ditu, prozesuaren eta lortu beharreko piezaren eskakizunak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Esfortzu- edo karga-nekeak zehaztu ditu, haiek sorrarazten dituen fenomenoa aztertu ondoren.
Moldeak eta ereduak dimentsionatu ditu, erabili beharreko formulak, taulak, abakoak eta arauak aplikatuta.
Moldeen eta ereduen kalkuluak aplikatzean, zehaztapen teknikoetan eskatutako segurtasun-koefizienteak erabili ditu.
Kalkuluen emaitzak kontuan izanda moldeen eta ereduen forma eta dimentsioa ezarri ditu.
Moldea edo eredua kalkulatu eta dimentsionatzeko informatika-tresnak erabili ditu.
Simulazioko softwarea erabilita, galdaketa- eta hozte-prozesuan materialak duen portaera aztertu du.
Moldearen edo ereduaren materialaren portaera aztertu du, elementu finituen bidezko simulazio-softwarea erabilita.
Moldea edo eredua kalkulatzeko, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinuaren kalitatea ebaluatzen du, diseinatutako elementuen funtzionaltasuna eta fabrikagarritasuna aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldearen edo ereduaren elementu edo osagai kritikoak identifikatu ditu.
Moldearen edo ereduaren akatsak izan ditzakeen sorburuak identifikatu ditu.
Moldearen edo ereduaren akatsak izan ditzakeen ondorioak identifikatu ditu.
Moldearen edo ereduaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, haren funtzionaltasuna hobetzeko.
Moldearen edo ereduaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, fabrikazioa hobetzeko.
Moldearen edo ereduaren diseinuan aldaketak proposatu ditu, erreminta bereziak erabili gabe muntaia eta desmuntatzea hobetzeko.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik diseinuak optimizatu ditu.
Edukiak
Galdaketako moldeak eta ereduak hautatzea.
Produktuaren eta lortu beharreko pieza kopuruaren arabera galdaketa-prozesua hautatzea.
Galdaketarako moldeak eta ereduak zehaztea, prozesuan erabilitako baliabideen ahalmena eta produkzioaren eskakizunak kontuan hartuta.
Galdaketa-prozesuak.
Galdaketa-prozesuan erabiltzen diren materialak.
Moldekatzeko erremintak eta tresnak.
Molde motak: hondarrezkoak berdean, geruza lehorrekoak, buztinezkoak, furanikoak, CO2koak, metalezkoak, bereziak.
Eredu motak: berriro erabiltzekoak, behin erabiltzekoak.
Arrak.
Moldekatzeko makinen mugak.
Lan-taldean parte hartu eta lankidetzan aritzea.
Ideiak, iritziak eta esperientziak trukatzea.
Arazoak ebazteko ekimena.
Moldeen eta ereduen diseinua.
Betetzea eta solidotzea simulatzea.
Banantze-lerroa zehaztea. Moldearen arrak.
Barrunbeen betetzea banatzea.
Moldearen multzoa diseinatzea.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko kostuak kalkulatzea.
Moldeak, ereduak eta tresnak.
Elikatze-sistema: jaitsierako ontzia eta isurbideak.
Turbulentziak betetzean.
Moldearen hodi eta gainazalen higadura.
Zepa ezabatzea.
Gainezkabideak.
Gasen hustea.
Galdatze-tenperaturak.
Akatsen tipologia galdaketa-prozesuan.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko perdoiak.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko araudia.
Akaberak/ikuskapena.
Eraginkortasuna diseinuan, materialak eta energia aurreztearekin eta arrazoiz erabiltzearekin lotuta.
Autonomia zereginak gauzatzean.
Berrikuntzarekiko jarrera positiboa.
Arazoak ebazteko ekimena.
Molde eta ereduetarako materialak hautatzea.
Moldeen eta ereduen materialak eta tratamendu termikoak hautatzea, kontuan izanda:
Galdaketa-prozesua.
Transformazio-prozesuaren baldintzak.
Merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Materialen sailkapena.
Galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak.
Galdaketako molde eta ereduetarako gehien erabiltzen diren material metalikoak, zeramikoak eta polimerikoak.
Galdaketako molde eta ereduetarako erabiltzen diren tratamendu termikoak eta termokimikoak.
Diseinuari buruzko zehaztapenak, tratamendu termikoek eta gainazalekoek sorrarazten dituzten akatsak saihesteko.
Moldeak lubrifikatzea.
Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.
Lanarekin lotutako betebeharrekiko konpromisoa.
Osasunarekiko, ingurumenarekiko eta laneko segurtasunarekiko errespetua.
Moldeak eta ereduak dimentsionatzea.
Elikatze-kanalen dimentsioak kalkulatzea.
Hoztea/berotzea kalkulatzea.
Taulak, formulak eta abakoak erabiltzea.
Simulazioa eta kalkulua egiteko informatika-programak aplikatzea.
Segurtasun-koefizientea.
Molde baten bizitza baliagarria.
Moldearen gaindimentsionamendua.
Uzkurdurarako perdoiak.
Desmoldekatze-angeluak.
Erauzketarako perdoiak.
Akaberarako perdoiak.
Gainazalen akabera.
Distortsio-perdoiak.
Hozte irregularrak.
Arazoak ebazteko ekimena.
Autonomia eta metodoa zereginak gauzatzean.
Prozesatzeko tresnen diseinua egiaztatzea.
AEAMa aplikatuta moldeak eta ereduak aztertzea.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzea.
Fabrikazio-prozesuak aztertzea.
Kostuak kalkulatzea.
Fabrikazio- eta mantentze-kostuari dagokionez diseinua optimizatzea.
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinuari aplikatutako AEAMa.
Prozesu-orriak.
Moldeen mantentze-lanak.
Moldeak eta eredua injekzio-makinen gainean muntatzea.
Segurtasun-arauak betetzea.
Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.
Emaitzak sistematikoki egiaztatzea.
Arazoak ebazteko prozesua sistematikoki gauzatzea.
lanbide-modulua: Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
Kodea: 0430
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 140 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Polimeroak transformatzeko moldeak eta ereduak hautatzen ditu, moldekatze-prozesuak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldekatze-prozeduren garapena interpretatu du, lortu nahi diren produktu polimerikoen arabera.
Moldekatze-prozesuak garatzeko beharrezko makinen eta gailuen mugak identifikatu ditu.
Materialak moldekatze-prozesuan duen portaera deskribatu du.
Produktua lortzeko erabiliko den transformazio-prozesuaren baldintzak deskribatu ditu.
Moldekatze-prozesuen zenbatespen ekonomikoa egin du, egin beharreko pieza kopuruaren arabera.
Moldeen eta ereduen eraikuntza-soluzioak diseinatzen ditu, produkzioaren eskakizunak fabrikazioan erabiltzen diren baliabideekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldeen ezaugarriak transformatu beharreko polimeroaren propietateekin lotu ditu.
Fabrikazio-bideragarritasunaren eta errentagarritasunaren ikuspegitik behar bezala justifikatutako eraikuntza-soluzioa proposatu du molderako.
Moldea eraikitzeko elementu estandarizatuak hautatu ditu.
Diseinuan, moldea fabrikatzeko tratamendu termikoak eta gainazalekoak zehaztu ditu.
Moldea erabiliko deneko makinan munta daitekeela ziurtatu du.
Beharrezko mantentze-lanak egin ahal izateko iristerraztasuna eta manipulatzeko erraztasuna ziurtatu ditu.
Egin beharreko lanaren balioespen ekonomikoa eta denbora-balioespena egin ditu.
Moldeen diseinuan, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko materialak hautatzen ditu, horien ezaugarriak diseinatutako produktuen eskakizun funtzional, tekniko, ekonomiko eta estetikoekin lotu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak moldeen eta ereduen beharrekin lotu ditu.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko gehien erabiltzen diren merkataritza-elementuak identifikatu ditu.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen diren materialen kodetzea interpretatu du.
Fabrikazio mekanikoko prozesuek polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen den materialaren propietateetan duten eragina identifikatu du.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen den materialaren propietateek fabrikazio mekanikoko prozesuetan duten eragina identifikatu du.
Tratamendu termikoek eta termokimikoek polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen diren materialetan dituzten ondorioak eta haien mugak deskribatu ditu.
Diseinutik abiatuta, tratamendu termikoek eta termokimikoek polimeroetarako moldeen fabrikazioan sorrarazten dituzten akatsak saihesteko era deskribatu du.
Moldeen eta ereduen osagaien dimentsioak kalkulatzen ditu, prozesua eta lortu beharreko pieza aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Esfortzu- edo karga-nekeak zehaztu ditu, haiek sorrarazten dituen fenomenoa aztertu ondoren.
Tresna diseinatzeko erabilitako osagaiak dimentsionatu ditu, eskuragarri dauden formulak, taulak eta abakoak, eta indarrean dauden arauak aplikatuta.
Elementuen kalkuluak aplikatzean, zehaztapen teknikoetan eskatutako segurtasun-koefizienteak erabili ditu.
Moldea kalkulatu eta dimentsionatzeko informatika-tresnak erabili ditu.
Moldea kalkulatzeko, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Moldeen eta ereduen diseinuaren kalitatea ebaluatzen du, diseinatutako elementuen funtzionaltasuna eta fabrikagarritasuna aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldearen edo ereduaren elementu edo osagai kritikoak identifikatu ditu.
Akatsak izan ditzakeen sorburuak identifikatu ditu.
Akatsak izan ditzakeen ondorioak identifikatu ditu.
Moldearen diseinuan aldaketak proposatu ditu, haren funtzionaltasuna hobetzeko.
Moldearen diseinuan aldaketak proposatu ditu, fabrikazioa hobetzeko.
Moldearen diseinuan aldaketak proposatu ditu, erreminta bereziak erabili behar izan gabe haren muntaia eta desmuntatzea hobetzeko.
Fabrikazio-kostuaren eta mantentze-lanen ikuspegitik diseinuak optimizatu ditu.
Edukiak:
Polimeroak transformatzeko moldeak eta ereduak hautatzea.
Produktuaren eta kostuaren arabera transformazio-prozesua hautatzea.
Transformazio-prozesuaren eta produkzioaren eskakizunen arabera moldeak eta ereduak zehaztea.
Polimeroak transformatzeko prozesuak: injekzioa, koinjekzioa, biinjekzioa, gasaren bidez, uraren bidez, estrusioa, puztea, telekonformazioa, konpresio bidezko moldekatzea, transferentzia bidezko moldekatze, galdaketa bidezko moldekatzea.
Material polimerikoak: termoplastikoak, termoegonkorrak eta kautxua.
Materialen portaera moldekatzean.
Makinen mugak eta transformaziorako tresnak.
Moldeak.
Konformaziorako ereduak.
Taldean parte hartu eta lankidetzan aritzea.
Lan-metodoa.
Polimeroak transformatzeko moldeak eta ereduak diseinatzea.
Moldearen banantze-lerroa zehaztea, egoztea eta fabrikazio-baliabideak kontuan izanda.
Moldean barrunbeek izango duten banaketa hautatzea. Noioak banatu eta eustea.
Merkataritza-elementuak hautatzea.
Moldearen multzoa diseinatzea.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko kostuak kalkulatzea.
Moldearen funtzionamendua simulatzea.
Moldearen muntagarritasuna makinan.
Akatsen tipologia moldekatze-prozesuetan.
Moldekatze-prozesuan sorrarazitako esfortzuak.
Elikatze-sistema: kanal hotza, kanal beroa.
Galdaketako kanalak.
Hozteko/berotzeko zirkuituak.
Egozte-sistemak.
Moldeetan eta ereduetan erabiltzen diren elementu normalizatuak.
Finkatu eta atxikitzeko gailuak.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko araudia.
Eraginkortasuna diseinuan, materialak eta energia aurreztearekin eta arrazoiz erabiltzearekin lotuta.
Moldeak eta ereduak fabrikatzeko perdoiak.
Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.
Berrikuntzarekiko jarrera positiboa.
Arazoak ebazteko ekimena.
Autonomia zereginak gauzatzean.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko materialak hautatzea.
Moldeen elementuetarako materialak eta tratamendu termikoak hautatzea, kontuan izanda produktua, transformazio-prozesuaren baldintzak eta kostua.
Merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen diren materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak.
Polimetroak transformatzeko moldeen eta ereduen fabrikazioan erabiltzen diren material metalikoak, zeramikoak, polimerikoak eta konposatuak.
Materialen kostuaren eragina haiek hautatzean.
Polimeroetarako moldeak fabrikatzeko erabiltzen diren tratamendu termikoak eta termokimikoak.
Diseinuari buruzko zehaztapenak, tratamendu termikoek eta gainazalekoek sorrarazten dituzten akatsak saihesteko.
Materialen sailkapena.
Ingurumena babesteko konpromisoa.
Moldea dimentsionatzea.
Elikatze-kanalen dimentsioak kalkulatzea.
Egozte-indarrak kalkulatzea.
Hozteko/berotzeko zirkuituak kalkulatzea.
Elementu finituen bidezko simulazioa (CAE).
Taulak, formulak eta abakoak erabiltzea.
Piezen antolaera.
Moldekatze-prozesuan sorrarazitako esfortzuak.
Materialaren uzkurdura moldekatze-prozesuan.
Galdaketako kanalak.
Egozte-sistemak.
Erauzte-indarrak.
Hoztea.
Moldea dimentsionatzea.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko araudia.
Moldearen dimentsioei aplikatutako segurtasun-koefizienteak.
Arazoak ebazteko ekimena.
Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.
Prozesatzeko tresnen diseinua egiaztatzea.
AEAMa aplikatuta moldeak eta ereduak aztertzea.
Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzea.
Polimeroak transformatzeko moldeen eta ereduen diseinuari aplikatutako AEAMa.
Moldearen edo ereduaren elementu kritikoak.
Segurtasun-arauak betetzea.
Moldearen edo ereduaren diseinua hobetzeko proposamenetan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Fabrikazioaren automatizazioa
Kodea: 0431
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Erabilitako makina eta ekipo automatikoen funtzionamendu-zikloa ezartzen du, zehaztapen teknikoak eta lan-prozesua interpretatu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzio-makina bat automatizatzeko erabili ohi diren sistemak deskribatu ditu.
Automatizatu behar den prozesuaren fluxu-diagrama egin du.
Lan-sekuentzia ezarri du, kalitateari eta produktibitateari dagokienez exijitutako prestazioei erantzuteko.
Produkzio-sekuentziak irudikatzeko baliatzen diren sinbologia eta nomenklatura erabili ditu.
Funtzionamendu-zikloa zehaztu du, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia beteta.
Jarduerak arduraz garatu ditu eta lanbidearekiko konpromisoa erakutsi du.
Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.
Prozesua automatizatzeko erabili beharreko potentzia-elementuak hautatzen ditu, sistemaren eskakizunak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Eragingailu mota bakoitza aplikazioen ezaugarriekin eta haien prestazioekin lotu du.
Eragingailuaren teknologia hark prozesuaren barruan duen funtzioaren arabera hautatu du.
Eragingailuak dimentsionatu ditu, prozesuaren aldagai teknikoak kontuan izanda.
Kalkulua egiteko, ezarritako segurtasun-marjinak errespetatu ditu.
Elementuen kokapena diseinatu du, planteatutako beharrei erantzuteko.
Eragingailuen finkatze-sistemak zehaztu ditu, zein mugimendu eta esfortzuren pean dauden kontuan izanda.
Elementuak hautatzean, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Sisteman elementuak antolatzean, horien ondorengo mantentze-lanak ziurtatu ditu.
Elementu materialen balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera erakutsi du.
Prozesua automatizatzeko erabili beharreko informazio-kaptadoreen kokapena eta motak zehazten ditu, kaptadorearen ezaugarriak eta beteko duen funtzioa aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Kaptadore motak eta horiek detekta ditzaketen parametroak lotu ditu.
Fabrikazioa automatizatzeko erabili ohi diren kaptadoreen prestazioak deskribatu ditu.
Eskatutako funtzioa bete dezaten, kaptadoreen kokapena zehaztu du.
Beharrezko finkatze-tresnak eta -euskarriak zehaztu ditu.
Sisteman kaptadoreak antolatzean, horien ondorengo mantentze-lanak ziurtatu ditu.
Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak ebatzi ditu.
Segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako arau eta prozedurekiko errespetuzko jarrera izan du.
Instalazio automatizatuen aginte-eskemak diseinatzen ditu, eta automatizatu beharreko prozesura egokitutako teknologia hautatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Sistema automatizatuen agintean eta erregulazioan erabiltzen diren teknologiak deskribatzen ditu.
Aginte-teknologia bakoitza erabiltzeak dituen onurak eta eragozpenak balioetsi ditu.
Funtzionamendu-zikloaren baldintzak zehaztu ditu.
Hartutako soluzioa prozesuaren eskakizunak kontuan izanda arrazoitu ditu.
Aginte-zirkuituaren osagaiek betetzen dituzten funtzioak deskribatu ditu.
Eskemaren diseinuan, pertsonen, ekipoen eta instalazioaren segurtasunari, eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia bete du.
Sisteman aginte- eta erregulazio-elementuak antolatzean, horien ondorengo mantentze-lanak ziurtatu ditu.
Jarrera arduratsua eta prozesua hobetzeko interesa erakutsi du.
Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Sistema automatizatuen potentzia- eta aginte-eskemak irudikatzen ditu, eta ezarritako araudia interpretatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Eskemak sinbologia normalizatua erabiliz irudikatu ditu.
Eskemak modu argian eta ulergarrian aurkeztu ditu.
Software egokiaren bidez diseinatutako sistemaren funtzionamendua simulatu du.
Irudikatutako eskemak aurreikusita dagoen funtzionamendu-zikloa betetzen duela egiaztatu du.
Simulazioan antzemandako erroreak zuzendu ditu.
Osagaien eta horien ezaugarri teknikoen zerrenda egin du.
Lanak txukuntasunez eta garbi egin ditu.
Segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako arau eta prozedurekiko errespetuzko jarrera izan du.
Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.
Edukiak:
Sistema automatizatuak zehaztea.
Makinen zinematika eta horren eskakizunak aztertzea.
Automatizazio-soluzioak zehaztea.
Eragintzen erantzunaren eta aplikatu beharreko teknologiaren (pneumatikoa, hidraulikoa, elektrikoa) arteko lotura.
Lan-sekuentzia egokiak zehaztea.
Funtzionamendu-zikloa zehaztea.
Pneumatikaren, hidraulikaren eta elektrizitatearen oinarri fisikoak.
Ezaugarriak eta aplikazioak:
Automatizazio pneumatikoa eta elektropneumatikoa.
Automatizazio hidraulikoa eta elektrohidraulikoa.
Roboten eta automata programagarrien bidezko automatizazioa.
Litezkeen soluzioak alderatzea ahalbidetuko duen informazioa lortzeko interesa.
Autonomia lanean.
Eragingailuak hautatzea.
Eragingailuaren teknologia hautatzea.
Sisteman elementuak kokatu eta mantentzeko eraikuntza-soluzioak diseinatzea.
Kalkulua eta dimentsionamendua.
Merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Euskarria aztertzea eta eragingailua finkatzea.
Merkataritza-elementu egokia hautatzea.
Eragingailu bat (elektrikoa, pneumatikoa, hidraulikoa) finkatzeko sistema eta haren akoplamendua zehaztea.
Eragingailuak: moten eta ezaugarrien deskribapena.
Aplikazio ohikoenak.
Kalkuluak eta dimentsioak.
Mantentze-lanak eta kontserbazioa.
Segurtasun-faktoreak.
Euskarriak eta finkagailuak.
Fabrikazio-sistemak automatizatzeko elementuak hautatzean aplikatu beharreko arauei eustea.
Litezkeen soluzioak alderatzea ahalbidetuko duen informazioa lortzeko interesa.
Autonomia lanean.
Kaptadoreak hautatzea.
Merkataritza-katalogoak erabiltzea.
Hautatutako elementuaren finkapena eta kokapena aztertzea.
Kaptadorearen teknologia hautatzea.
Kaptadoreak: moten eta ezaugarrien deskribapena.
Aplikazio ohikoenak.
Dimentsionatzea eta muntaia.
Mantentze-lanak eta kontserbazioa.
Fabrikazio-sistemak automatizatzeko elementuak hautatzean aplikatu beharreko arauei eustea.
Litezkeen soluzioak alderatzea ahalbidetuko duen informazioa lortzeko interesa.
Autonomia lanean.
Eskemak diseinatzea.
Arazoak identifikatu eta ebaztea.
Planteatutako arazoetarako soluzio egokiena diseinatzea.
Agintearen teknologia hautatzea.
Funtzionamendu-zikloaren baldintzak zehaztea.
Informatika-tresnak erabilita zirkuitu sekuentzialak eta konbinazionalak diseinatzea.
Zirkuitu sekuentzialen eta konbinazionalen kontzeptuak.
Funtzioen sinplifikazioa.
Boole-ren aljebra.
Laneko arriskuen prebentziorako automatismoei aplikatu beharreko deseinu-arauak.
Fabrikazio-sistemak automatizatzeko zirkuituen diseinuari aplikatu beharreko arauei eustea.
Litezkeen soluzioak alderatzea ahalbidetuko duen informazioa lortzeko interesa.
Autonomia lanean.
Eskemak irudikatzea.
Eskemak irudikatu eta simulatzeko softwarea erabiltzea.
Erabilitako elementuen zerrenda.
Funtzionamendu-erroreak identifikatu eta zuzentzea.
Sinbologia pneumatikoa eta hidraulikoa.
Sinbologia elektrikoa eta elektronikoa.
Prozesuak irudikatzeko teknikak.
Elementuen zenbakera.
Ordena eta garbitasuna.
Eskemak irudikatzeko araudia betetzeko interesa.
Autonomia lanean.
lanbide-modulua: Fabrikazio mekanikoko teknikak
Kodea: 0432
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 11
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Txirbil-harroketako prozesuetan erabiltzen diren eragiketa-teknikak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta mugak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazio-prozedurak deskribatu ditu.
Forma geometrikoak, dimentsioak eta gainazal-kalitateak horiek sortzen dituzten makinekin eta dituzten mugekin lotu ditu.
Produktua lortzeko txirbil-harroketa bidezko mekanizazioak egin ditu, ezarritako prozedurari jarraituz eta segurtasun-baldintzetan.
Lortutako produktuaren kalitatea, eta eskatutako neurriak eta dimentsioak tresna egokiekin egiaztatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen eta lortutako kalitateen arabera produkzio-kostuak ebaluatu ditu.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Mekanizazio berezien prozesuetan erabiltzen diren eragiketa-teknikak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta mugak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Mekanizazio berezien bidezko fabrikazio-prozedurak deskribatu ditu.
Forma geometrikoak, dimentsioak eta gainazal-kalitateak horiek sortzen dituzten makinekin eta dituzten mugekin lotu ditu.
Produktua lortzeko mekanizazio bereziak egin ditu, ezarritako prozedurari jarraituz eta segurtasun-baldintzetan.
Lortutako produktuaren kalitatea, eta eskatutako neurriak eta dimentsioak tresna egokiekin egiaztatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen eta lortutako kalitateen arabera produkzio-kostuak ebaluatu ditu.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Ebaketa- eta konformazio-prozesuetan erabiltzen diren eragiketa-teknikak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta mugak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ebaketa eta konformazio bidezko fabrikazio-prozedurak deskribatu ditu.
Forma geometrikoak, dimentsioak eta gainazal-kalitateak horiek sortzen dituzten makinekin eta dituzten mugekin lotu ditu.
Produktua lortzeko ebaketa eta konformazio bidezko mekanizazioak egin ditu, ezarritako prozedurari jarraituz eta segurtasun-baldintzetan.
Lortutako produktuaren kalitatea, eta eskatutako neurriak eta dimentsioak tresna egokiekin egiaztatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen eta lortutako kalitateen arabera produkzio-kostuak ebaluatu ditu.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Galdaketa- eta moldekatze-prozesuen ezaugarriak eta mugak identifikatzen ditu, eta horiek gauzatzeko prozedurak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Moldekatze eta galdaketa bidezko fabrikazio-prozedurak deskribatu ditu.
Forma geometrikoak, dimentsioak eta gainazal-kalitateak horiek sortzen dituzten ekipoekin lotu ditu.
Prozesuek dituzten mugak deskribatu ditu.
Prozesuaren ondorioz moldeen eta ereduen diseinuan kontuan hartu beharreko alderdiak deskribatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen eta lortutako kalitateen arabera produkzio-kostuak ebaluatu ditu.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Soldadura-prozeduretan erabiltzen diren eragiketa-teknikak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta mugak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Soldadura bidezko fabrikazio-prozedurak deskribatu ditu.
Lotura soldatuak horiek sortzen dituzten ekipoekin lotu ditu.
Prozesuen mugak deskribatu ditu.
Prozesuaren ondorioz pieza soldatuen diseinuan kontuan hartu beharreko alderdiak deskribatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen eta lortutako kalitateen arabera produkzio-kostuak ebaluatu ditu.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Muntaia-teknikak aplikatzen ditu, muntaia egiteko erabiltzen diren prozeduren ezaugarriak eta mugak aztertu ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Muntatu eta desmuntatzeko prozedurak deskribatu ditu.
Teknikak ekipoekin eta tresnekin, eta horiek dituzten aplikazioekin lotu ditu.
Muntatu eta desmuntatzeko prozesuak egin ditu, ezarritako prozedurei jarraituz eta segurtasun-baldintzetan.
Muntatutako multzoaren kalitatea, eta eskatutako neurriak eta dimentsioak tresna egokiekin egiaztatu ditu.
Muntatu eta desmuntatzearen kostuak ebaluatu ditu, erabilitako prozesuen eta lortutako kalitateen arabera.
Prozesuen arriskuak identifikatu ditu.
Ingurumena babesteko aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu.
Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatu ditu, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak balioetsi ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.
Jardun- eta babes-plan prebentiboak diseinatu ditu eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu ditu.
Lanak egiteko aurreikusita dauden segurtasuneko, eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.
Laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.
Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumenaren gaineko eragina eta ondorengo gaikako erretiratzea kontuan izanda.
Egindako eragiketan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.
Edukiak:
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazio-prozesuak.
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa.
Zulatzeko, torneatzeko, fresatzeko, elektroesmerilatzeko, brotxatzeko eta zerratzeko erremintak hautatzea.
Zulatzeko, torneatzeko, fresatzeko, elektroesmerilatzeko, brotxatzeko eta zerratzeko osagarriak eta tresnak hautatzea.
Txirbil-harroketan egiten diren eragiketak neurtu eta egiaztatzea.
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioaren kostuak ebaluatzea.
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioak (zulatzea, torneatzea, fresatzea, brotxatzea, zerratzea, eslektroesmerilatzea).
Piezak lotu eta kokatzeko osagarriak eta tresnak, eta txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetarako erremintak.
Txirbil-harroketako makina-erremintak elikatzeko osagarriak (karga eta deskarga).
Metrologia: txirbil-harroketan egiten diren eragiketak neurtu eta egiaztatzea.
Mekanizazio-kostuak.
Makinaren ahalmena.
Arriskuak txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan.
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioaren ingurumen-alderdiak.
Ingurumena babesteko konpromiso etikoa txirbil-harroketa bidezko fabrikazio-prozesuetan.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ordena, garbitasuna eta kalitatea txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-eragiketetan.
Mekanizazio berezien bidezko fabrikazio-prozesuak.
Mekanizazio berezien bidezko fabrikazioa.
Mekanizazio berezietarako erremintak hautatzea.
Mekanizazio berezietarako lotzeko, kokatzeko, elikatzeko... osagarriak eta tresnak hautatzea.
Mekanizazio berezietan egiten diren eragiketak neurtu eta egiaztatzea.
Mekanizazio bereziaren kostua ebaluatzea.
Mekanizazio bereziak: urradura, elektrohigadura, laserra, ur-zurrusta, ultrasoinuak...
Mekanizazio berezietarako lotzeko, kokatzeko, elikatzeko... osagarriak eta tresnak.
Metrologia: mekanizazio berezietan egiten diren eragiketak neurtu eta egiaztatzea.
Makinaren ahalmena.
Mekanizazio bereziaren kostua.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
Ordena, garbitasuna eta kalitatea kontuan hartuz jardutea mekanizazio berezietarako eragiketetan.
Ebaketa eta konformazio bidezko fabrikazio-prozesuak.
Ebaketa eta konformazio bidezko mekanizazioa.
Ebaketarako edo konformaziorako beharrezko erremintak hautatzea.
Ebaketarako edo konformaziorako osagarriak eta tresneria hautatzea.
Ebaketa edo konformazio bidez egiten diren eragiketak neurtu eta egiaztatzea.
Ebaketaren edo konformazioaren kostua ebaluatzea.
Ebaketa eta konformazioa: puntzonatzea, tolestea, zizailatzea, txapa prozesatzea, kurbatzea eta forjatzea, besteak beste.
Metrologia: neurtu eta egiaztatzea.
Makinaren ahalmena.
Ebaketarako edo konformaziorako osagarriak eta tresneria.
Ebaketaren edo konformazioaren kostua.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
Ordena, garbitasuna eta kalitatea kontuan hartuz jardutea mekanizazio berezietarako eragiketetan.
Galdaketa- eta moldekatze-prozesuak.
Moldekatze- eta galdaketa-prozesuak aztertzea: altzairuaren moldekatzea eta galdaketa. Moldekatze-teknikak. Hondarretako moldekatzea. Galdaketa injektatua.
Plastikoen moldekatze bidezko prozesuak planifikatzea.
Galdaketa eta moldekatze bidez lortutako elementuak neurtu eta egiaztatzea.
Moldekatze bidez polimeroak galdatu edo transformatzearen kostua ebaluatzea.
Galdaketa- eta moldekatze-prozesuak.
Moldekatzea eta galdaketa: altzairuaren moldekatzea eta galdaketa. Moldekatze-teknikak. Hondarretako moldekatzea. Galdaketa injektatua.
Plastikoen moldekatzea.
Metrologia: neurtu eta egiaztatzea.
Makinaren ahalmena.
Moldekatze bidez polimeroak galdatu edo transformatzearen kostua.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
Soldadura-prozesuak.
Soldadura bidezko prozesuak aztertu eta aplikatzea. motak (oxiazetilenikoa, arkuzko elektrikoa, erresistentziazko elektrikoa; bereziak: TIG, MIG, MAG&).
Soldadura bidez lortutako elementuak neurtu eta egiaztatzea.
Soldaduraren kostua ebaluatzea.
Soldadura. motak (oxiazetilenikoa, arkuzko elektrikoa, erresistentziazko elektrikoa; bereziak: TIG, MIG, MAG&).
Metrologia: neurtu eta egiaztatzea.
Makinaren ahalmena.
Soldaduraren kostua.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
Muntaia bidezko prozesuak.
Piezak eta elementuak muntatzea: fabrikazio mekanikoko elementuak (makina-erreminten ekipoak, tresneria...) mihiztatzea, itsastea, desmuntatzea, etab.
Muntatutako multzoak neurtu eta egiaztatzea.
Muntaiaren kostua ebaluatzea.
Muntaia-prozesuak: mihiztatzea, itsastea, desmuntatzea, etab.
Metrologia: neurtu eta egiaztatzea.
Muntaiaren kostua.
Laneko arriskuen prebentzioa ezagutu eta balioestea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
Muntatu eta desmuntatzeko lanetan ordenaz, garbitasunez eta kalitatez jardutea.
Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen-babesa.
Instalazioen eta ekipoen arrisku-faktoreak eta -egoerak ebaluatzea.
Fabrikazio mekanikoko tekniketan beharrezkoak diren babes-baliabideak eta -ekipoak sailkatzea.
Sortutako hondakinak sailkatu eta biltegiratzea, horien toxikotasuna eta ingurumenaren gaineko eragina kontuan izanda.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia, fabrikazio-teknikekin lotuta.
Babes-baliabideak eta -ekipoak fabrikazio mekaniko tekniketan.
Hondakinen kudeaketari buruzko araudia.
Hondakinen tratamendua eta bilketa.
Instalazioetan eta ekipoetan ordenaz eta garbitasunez jardutea.
Arriskuen prebentziorako, eta banako eta taldeko segurtasunerako babes-baliabideak eta -ekipoak erabiltzea.
Ingurumena babestearen aldeko konpromiso etikoa.
lanbide-modulua: Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua
Kodea: 0433
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 50 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.
Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.
Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.
Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.
Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.
Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.
Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.
Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.
Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.
Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.
Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.
Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.
Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.
Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.
Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.
Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.
Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.
Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.
Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.
Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.
Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.
Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.
Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
Proiektua gauzatzean jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak zehazten ditu, eta aldagaien eta erabili beharreko tresnen hautaketa justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.
Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.
Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.
Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.
Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
Erabiltzaileen edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.
Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.
Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.
Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.
Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.
Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.
Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.
lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E200
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 40 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.
Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.
Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.
Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.
Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.
Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.
Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.
Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.
Edukiak:
Profilarekin lotzen diren ahozko mezuak ulertu eta sortzea.
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Profilarekin lotzen diren idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.
Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Puntuazio-markak erabiltzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Testu koherenteak lantzea.
Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.
Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.
Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.
Hizkuntzaren erregistroak.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Europako Curriculum Vitaearen eredua.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0434
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 99 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.
Ebaluazio-irizpideak:
Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.
Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.
Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
Edukiak:
Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.
Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&
Lana arautzearen beharra baloratzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.
Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.
Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena baloratzea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 0435
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 60 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
Edukiak:
Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburuaren kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.
Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga-arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0436
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 360 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek fabrikatutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.
Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.
Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.
Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.
Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.
Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.
Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.
Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.
Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.
Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.
Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.
Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.
Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.
Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.
Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.
Produktuen fabrikazio-planoak egiten ditu, irudikapen grafikoari buruzko arauak eta CAD teknikak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktua marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokiena hautatu du, erakutsi nahi den informazioaren arabera.
Bistak, ebakidurak eta sekzioak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.
Irudikatutako objektuaren forma normalizatuak (hariak, soldadurak, hozkadurak eta bestelakoak) ezaugarritu ditu.
Produktua kotatu du, fabrikazio-prozesuaren edo haren funtzionaltasunaren arabera.
Produktuaren perdoi dimentsionalak eta geometrikoak, eta gainazal-kalitateak zehaztu ditu, haren funtzionaltasuna eta enpresan erabiltzen diren irizpideak kontuan izanda.
Fabrikazio mekanikoko elementuak edo produktuak garatzen ditu, ingeniaritzako zehaztapenetatik eta ezarritako arauetatik abiatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialak erabilerarako propietateen eta ezaugarrien arabera hautatu ditu, haien zehaztapenak kontuan izanda eta ezarritako kostuen barruan.
Fabrikaziorako eta muntaiarako beharrezko elementu normalizatuak, eta horien kodeak eta izendapenak zehaztu ditu.
Irudikapen grafikoaren bidez forma geometrikoak zehaztu ditu, fabrikazio-prozesuen mugak kontuan izanda.
Elementuak kalkulatzeko erabili beharreko formula eta unitate egokiak zehaztu ditu, haien ezaugarrien eta materialen segurtasun-koefizienteen arabera.
Lortutako kalkuluen arabera, diseinatutako elementuen forma eta dimentsioak zehaztu ditu.
Informatika-programetan kalkulua eta simulazioa egiteko beharrezko informazioa zehaztu du, eta emaitzak interpretatu ditu.
Produktua eraikitzea ziurtatzen duten zehaztapen teknikoak identifikatu ditu (gehieneko esfortzua, potentzia eta gehieneko abiadura, besteak beste).
Garraiorako mugak kontuan izan ditu, eskuragarri dauden eremuak eta bestelako elementuekiko interferentziak aintzat hartuta.
Elementuen eraikuntza-ezaugarriak zehaztea ahalbidetzen duten beharrezko dokumentazioa eta informazio teknikoa kudeatu ditu (arauak, abakoak, taulak, prozesuak, etab.).
Diseinatutako produktuaren inguruko segurtasun-araudia aplikatu du.
Produktuaren garapenak diseinuari buruzko zehaztapenak eta ezarritako arauak betetzen dituela egiaztatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Diseinuaren garapena aztertu du, ezarritako prozedura aplikatuta.
Diseinuak araudi teknikoa, legezkoa eta segurtasunekoa betetzen dituela egiaztatu du.
Diseinatutako produktuaren eta horrek bete beharreko zehaztapen teknikoen arteko desbideratzeak identifikatu ditu.
Diseinuko AEAMa aplikatu du.
Diseinuaren ahulguneak eta puntu kritikoak identifikatu ditu.
atala. Espazioak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)
30 IKASLE AZALERA (m²)
20 IKASLE
Balio anitzeko gela 60 40
Diseinu-gela 60 40
Saiakuntzen laborategia 120 90
Automatismoen lantegia 90 60
Mekanizazio-lantegia 400 300
atala. Ekipamenduak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA
Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet
Produkzioa kudeatzeko softwarea
Mantentzea kudeatzeko softwarea
Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak
Diseinu-gela Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet
Eskanerra
Inprimagailua
Plotter-a
2D eta 3Dko CAD softwarea
Elementu finituen bidezko simulazio-softwarea (CAE): egiturak eta mekanismoak, txapa eta estanpazioko tresnak; termoplastikoak injektatzeko prozesua; eta metalen presio bidezko injekzioa
Metakrilatozko prototipo-moldeak
Prototipatze azkarreko makina
Saiakuntzen laborategia Zuzenean eta zeharka neurtzeko tresnak
Saiakuntza-makina unibertsala
Durometroa, zimurtasun-neurgailua
Automatismoen lantegia Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet
Automatizazioa simulatzeko softwarea Eskema hidraulikoak muntatzeko panel didaktikoak
Elementu hidraulikoak (zilindroak, balbulak, etab.)
Elementu elektrohidraulikoak (elektrobalbulak, detektagailuak, etab.)
Eskema pneumatikoak muntatzeko panel didaktikoak
Elementu pneumatikoak (zilindroak, balbulak, etab.)
Elementu elektropneumatikoak (elektrobalbulak, detektagailuak, etab.)
Eskema elektrikoak muntatzeko panel didaktikoak
Elementu elektrikoak (sakagailuak, erreleak, kontaktoreak, etab.)
Motor elektrikoak
Parametro elektrikoetarako neurgailuak
Eskemak marrazteko CADa
Fabrikazio-lantegia Mahai gaineko zulatzeko makina
Tornu paraleloa
Fresatzeko/mortasatzeko makina
Zinta-zerra
Elektroesmerilatzeko makina
Gainazal lauak artezteko makina
Artezteko makina zilindrikoa
Sartze bidezko elektrohigadurako makina
Hari bidezko elektrohigadurako makinak
Eskuzko prentsa
Prentsa mekanikoa
Kalibre digitalak
Kanpoko mikrometroak
Kanpoko erloju konparatzailea
Erloju konparatzailearen jokoa haztagailu zabukariarekin
Injektatzeko makinak
atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Fabrikazio mekanikoko diseinua» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa (1) Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0427 Produktu mekanikoen diseinua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0431 Fabrikazioaren automatizazioa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0433 Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0434 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0435 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0436 Lantokiko prestakuntza Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa
Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.
(1) Lanbide-modulu honetan, irakasteko lehentasunezko eskumena izango dute Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko «Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa» espezialitateko irakasleek, espezialitate horretako irakasleak dituzten ikastetxeetan; baina horrek ez dakar inolako eskubiderik irakasleak sartuta daudenaz bestelako kidego batekoa izateari dagokionez.
atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.
KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna
Lan-harremanetan diplomaduna
Gizarte-lanean diplomaduna
Gizarte-hezkuntzan diplomaduna
Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna
Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Industria-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan
Meatze-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan
Industria-diseinuko ingeniari teknikoa
Aeronautikako ingeniari teknikoa: aireontzietako espezialitatea, ekipo eta material aeroespazialetako espezialitatea
Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan
Nekazaritzako ingeniari teknikoa: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenetako espezialitatea, nekazaritza-mekanizazioko eta landa-eraikuntzetako espezialitatea
Herri-lanetako ingeniari teknikoa: eraikuntza zibiletako espezialitatea
Ontzi-makinetan diplomaduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko ikastetxeentzat, eta hezkuntza-administraziorako orientabideak.
LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK
0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
0427 Produktu mekanikoen diseinua
0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
0431 Fabrikazioaren automatizazioa
0434 Laneko prestakuntza eta orientabidea
0435 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide, irakaskuntzaren ondorioetarako
0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak
0433 Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua
Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide
Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide
Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Produktu mekanikoen garapena 0427 Produktu mekanikoen diseinua
Trokelak, moldeak eta tresneriak 0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
Fabrikazioaren automatizazioa 0431 Fabrikazioaren automatizazioa
Fabrikazio mekanikoko teknikak 0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak
Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0435 Enpresa eta ekimen sortzailea
Lantokiko prestakuntza 0436 Lantokiko prestakuntza
atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko.
KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA
UC0105_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea. 0427 Produktu mekanikoen diseinua
UC0106_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.
UC0109_3: Txapa prozesatzeko tresnen eragiketa-prozesuak automatizatzea.
UC0112_3: Moldearen eragiketa-prozesuak automatizatzea. 0431 Fabrikazioaren automatizazioa
UC0107_3: Fabrikazio mekanikoko produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.
UC0110_3: Tresnaren dokumentazio teknikoa prestatzea.
UC0113_3: Moldearen edo ereduaren dokumentazio teknikoa prestatzea. 0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
UC0108_3: Txapa prozesatzeko tresnak diseinatzea. 0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
UC0111_3: Galdaketa- edo forjaketa-prozesurako moldeak eta ereduak diseinatzea. 0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
UC0780_3: Polimeroak transformatzeko moldeak eta tresneria diseinatzen, egiaztatzen eta optimizatzen parte hartzea.
UC0784_3: Erretxinazko moldeak eta ereduak diseinatu eta eraikitzea, matrize polimerikoz osatutako materialak eta termoegonkorrak transformatzeko.
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko.
LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA
0245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa UC0107_3: Fabrikazio mekanikoko produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.
UC0110_3: Tresnaren dokumentazio teknikoa prestatzea.
UC0113_3: Moldearen edo ereduaren dokumentazio teknikoa prestatzea.
0427 Produktu mekanikoen diseinua UC0105_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea.
0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua UC0108_3: Txapa prozesatzeko tresnak diseinatzea.
0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua UC0111_3: Galdaketa- edo forjaketa-prozesurako moldeak eta ereduak diseinatzea.
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua UC0780_3: Polimeroak transformatzeko moldeak eta tresneria diseinatzen, egiaztatzen eta optimizatzen parte hartzea.
0431 Fabrikazioaren automatizazioa UC0106_3: Fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.
UC0109_3: Txapa prozesatzeko tresnen eragiketa-prozesuak automatizatzea.
UC0112_3: Moldearen eragiketa-prozesuak automatizatzea.