Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

244/2010 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6126
  • Xedapen-zk.: 244
  • Xedapen-data: 2010/09/21
  • Argitaratze-data: 2010/12/15

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuak, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituenak, ordeztu egin du uztailaren 22ko 1660/1994 Errege Dekretuak ezarritako Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren arautzea.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren babesean.

Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 21(e)(a)n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua honako elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Sareko informatika-sistemen administrazioa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Zerbitzariko sistema eragileak administratzea, eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan, sistemaren funtzionamendua ziurtatzeko.

    2. Sareko zerbitzuak administratzea (web, mezularitza elektronikoa eta fitxategi-transferentzia, besteak beste), eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan.

    3. Aplikazioak administratzea, eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan, antolamenduaren beharrei erantzuteko.

    4. Datu-baseak ezartzea eta kudeatzea, eta, eginkizun horretan, kudeaketa-softwarea instalatzea eta administratzea, kalitate-baldintzetan, ustiapenaren ezaugarrien arabera.

    5. Sistemaren errendimendua optimizatzea, eta, eginkizun horretan, hardware gailuak funtzionamendu-eskakizunen arabera konfiguratzea.

    6. Hardware gailuen errendimendua ebaluatzea, eta hobetzeko aukerak identifikatzea funtzionamendu-beharren arabera.

    7. Sare telematikoen azpiegitura zehaztea, eta, eginkizun horretan, eskemak egitea eta tresneria eta elementuak hautatzea.

    8. Komunikazio-tresneria sare telematikoen azpiegituretan integratzea, eta haien konektagarritasuna ziurtatzeko konfigurazioa zehaztea.

    9. Erabilgarritasun handiko konponbideak inplementatzea, merkatuan dauden aukerak aztertuta, sistema ezusteko egoeren aurrean babesteko eta berreskuratzeko.

    10. Fabrikatzailearen zehaztapenen eta segurtasun-planaren arabera gainbegiratzea segurtasun fisikoa, sistemaren zerbitzugintzan etenik izan ez dadin.

    11. Sistema eta datuak segurtatzea, erabiltzeko beharren eta ezarritako segurtasun-baldintzen arabera, hutsegiteei eta kanpoko erasoei aurrea hartzeko.

    12. Erabiltzaileak ustiapen-zehaztapenen arabera administratzea, sarbideak eta sistemaren baliabideen erabilgarritasuna bermatzeko.

    1. Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzea eta haren funtzionaltasuna berrezartzeko neurri zuzentzaileak hartzea.

    2. Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzea eta egitea (lan horiek programatuz eta betetzen direla egiaztatuz), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.

    3. Pertsona egokiarengana jotzea eta kontsultak egitea, eta mendekoen autonomia errespetatzen jakitea, komeni denean informatuz.

    4. Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko izpirituari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.

    5. Sor daitezkeen egoera kolektiboak gidatzea, gatazka pertsonaletan eta lanekoetan bitartekari gisa jardutea, lan-giro atseginean lagunduz, eta, une oro, zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jardutea.

    6. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    7. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    8. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

    9. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. IFC152_3: Informatika-sistemak kudeatzea (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0484_3: Sistemaren hardware gailuak administratzea.

      UC0485_3: Sistemaren oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea.

      UC0486_3: Informatika-tresneria segurtatzea.

    2. IFC156_3: Internet zerbitzuak administratzea (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0495_3: Web ingurune bat kudeatzeko softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea.

      UC0496_3: Mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea.

      UC0497_3: Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak eta multimedia-zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea.

      UC0490_3: Informatika-sisteman zerbitzuak kudeatzea.

    3. IFC079_3: Datu-baseak administratzea (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0223_3: Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea.

      UC0224_3: Datu-baseak kudeatzeko sistema bat konfiguratzea eta kudeatzea.

      UC0225_3: Datu-basea konfiguratzea eta kudeatzea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. IFC154_3: Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0493_3: Internet, intranet eta estranet inguruneetan web aplikazioak inplementatzea, egiaztatzea eta dokumentatzea.

  1. Lanbide-irudi honek datuak kudeatzeko sistemak eta sare-azpiegitura (intranet, Internet eta estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Sistemen administrazioko teknikaria.

    Informatikako arduraduna.

    Internet zerbitzuetako teknikaria.

    Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.

    Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.

    Telelaguntzako teknikaria.

    Datu-baseen administrazioko teknikaria.

    Sareetako teknikaria.

    Sistemen gainbegiratzailea.

    Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.

    Web inguruneetako teknikaria.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Oinarrizko softwarearen egitura aztertzea, sistema libreen eta jabedunen ezaugarriak eta prestazioak konparatuta, zerbitzariko sistema eragileak administratzeko.

    2. Oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea, dokumentazio teknikoari eta emandako zehaztapenei jarraiki, zerbitzariko sistema eragileak administratzeko.

    3. Mezularitzako softwarea eta fitxategiak transferitzekoa, besteak beste, instalatzea eta konfiguratzea, haien aplikazioarekin erlazionatuta eta dokumentazioari eta emandako zehaztapenei jarraiki, sareko zerbitzuak administratzeko.

    4. Kudeatzeko softwarea instalatzea eta konfiguratzea, zehaztapenei jarraiki eta aplikazio-inguruneak aztertuta, aplikazioak administratzeko.

    5. Kudeatzeko softwarea instalatzea eta administratzea, eta ustiapenarekin erlazionatzea, datu-baseak ezartzeko eta kudeatzeko.

    6. Hardware gailuak konfiguratzea, eta horien ezaugarri funtzionalak aztertzea, sistemaren errendimendua optimizatzeko.

    7. Sareko hardwarea konfiguratzea, haren ezaugarri funtzionalak aztertzea eta bere aplikazio-eremuarekin erlazionatzea, komunikazio-tresneria integratzeko.

    8. Interkonexio-teknologiak aztertzea, eta horien ezaugarriak eta aplikatzeko aukerak deskribatzea, sare telematikoaren egitura konfiguratzeko eta bere errendimendua ebaluatzeko.

    9. Sare telematikoen eskemak egitea software espezifikoa erabilita, sare telematikoaren egitura konfiguratzeko.

    10. Babesteko eta berreskuratzeko sistemak hautatzea, haien ezaugarri funtzionalak aztertuta, erabilgarritasun handiko konponbideak abian jartzeko.

    11. Tresneriaren eta instalazioen baldintzak identifikatzea, segurtasun-planak eta fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatuta, segurtasun fisikoa gainbegiratzeko.

    12. Kanpoko mehatxuen kontra babesteko teknikak aplikatzea, eta teknika horiek tipifikatzea eta ebaluatzea, sistema segurtatzeko.

    1. Informazio-galeren kontra babesteko teknikak aplikatzea, segurtasun-planak eta erabilera-premiak aztertuta, datuak segurtatzeko.

    2. Sistemaren baliabideak eta sarbideak esleitzea, ustiapenaren zehaztapenak aplikatuta, erabiltzaileak administratzeko.

    3. Monitorizazio-teknikak aplikatzea, emaitzak interpretatzea eta neurri zuzentzaileekin erlazionatzea, disfuntzioak diagnostikatzeko eta zuzentzeko.

    4. Atazen plangintza ezartzea, sistemaren jarduerak eta kargak aztertuta, mantentze-lanak kudeatzeko.

    5. Bere jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, arazoak konpontzeko, eta eguneratzeko eta berritzeko kulturari eusteko.

    6. Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea, erabakiak hartzeko prozesua aztertzea eta kontsultak egitea, horietan gidari izateko.

    7. Ikasteko aukerak eta horiek lan-munduarekin duten erlazioa identifikatzea eta baloratzea, eta merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    8. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatzea eta aztertzea, enpresa txiki bat sortzeko eta kudeatzeko.

    9. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Sistema eragileak ezartzea

    2. Sareak planifikatzea eta administratzea

    3. Hardware oinarriak

    4. Datu-baseak kudeatzea

    5. Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

    6. Sistema eragileak administratzea

    7. Sareko zerbitzuak eta Internet

    8. Web aplikazioak ezartzea

    9. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

    10. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

    11. Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua

    12. Ingeles teknikoa

    1. Laneko prestakuntza eta orientabidea

    2. Enpresa eta ekimen sortzailea

    3. Lantokiko prestakuntza

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta horiek eskuratzeko araudia. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen, eduki, iraupen, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu eta ebaluazio-irizpide berekoak badira. Horiek Lanbide Heziketako tituluen gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretuetan daude ezarrita. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Lanbide-heziketako edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuan ezarritako Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Enpresetako informatikako teknikari espezialista, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

    Enpresa-informatikako teknikari espezialista, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

  2. Uztailaren 22ko 1660/1994 Errege Dekretuak ezarritako Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluak urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuan ezarritako Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Indargabetuta geratzen dira 353/1998 Dekretua, abenduaren 1ekoa, Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen duena, eta Dekretu honen aurka egiten duten lerrun bereko edo txikiagoko arauak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 21an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0369 Sistema eragileak ezartzea 264 1.a

0370 Sareak planifikatzea eta administratzea 198 1.a

0371 Hardware oinarriak 99 1.a

0372 Datu-baseak kudeatzea 198 1.a

0373 Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132 1.a

0374 Sistema eragileak administratzea 120 2.a

0375 Sareko zerbitzuak eta Internet 120 2.a

0376 Web aplikazioak ezartzea 100 2.a

0377 Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea 60 2.a

0378 Segurtasuna eta erabilgarritasun handia 100 2.a

0379 Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua 50 2.a

E200 Ingeles teknikoa 40 2.a

0380 Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0381 Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0382 Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Sistema eragileak ezartzea

    Kodea: 0369

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 264 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 15

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sistema eragileak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak aztertzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistema baten elementu funtzionalak identifikatu ditu.

        2. Sistema eragile baten ezaugarriak, funtzioak eta arkitektura identifikatu ditu.

        3. Hainbat sistema eragile, horien bertsioak eta erabiltzeko lizentziak konparatu ditu, haien eskakizunak, ezaugarriak eta aplikazio-eremuak kontuan hartuta.

        4. Hainbat sistema eragileren instalazioak egin ditu.

        5. Sistema eguneratzeko eta berreskuratzeko teknikak aurreikusi eta aplikatu ditu.

        6. Sistemaren eta hasierako prozesuaren gorabeherak konpondu ditu.

        7. Sisteman instalatutako softwarea eta horren jatorria ezagutzeko tresnak erabili ditu.

        8. Egindako instalazioei eta hautemandako gorabeherei buruzko euskarri-dokumentazioa landu du.

      2. Oinarrizko softwarea konfiguratzen du, eta, eginkizun horretan, informatika-sistemaren ustiapen-premiak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaile-kontuak, taldeak, profilak eta pasahitz lokalen politikak planifikatu, sortu eta konfiguratu ditu.

        2. Sistemarako sarbidea segurtatu du kontu-direktibak eta pasahitz-direktibak erabilita.

        3. Zerbitzu eta prozesuen gainean jardun du sistemaren beharren arabera.

        4. Sare-protokoloak instalatu, konfiguratu eta egiaztatu ditu.

        5. Izenak ebazteko metodo bakoitza aztertu eta konfiguratu du.

        6. Sistema eramangarrietarako sistema eragileen erabilera optimizatu du.

        7. Makina birtualak erabili ditu sistema eragileak konfiguratzeko lanak egiteko eta emaitzak aztertzeko.

        8. Oinarrizko softwarea konfiguratzeko lanak dokumentatu ditu.

      3. Sistemaren informazioa segurtatzen du, eta, eginkizun horretan, prozedurak deskribatzen ditu eta babeskopiak eta sistema hutsegite-toleratzaileak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hainbat fitxategi-sistema konparatu ditu, eta horien artean dauden aldeak eta bakoitza inplementatzearen abantailak aztertu ditu.

        2. Sistema eragilearen direktorio-egitura deskribatu du.

        3. Sistemaren konfigurazio-fitxategiak (bitarrak, aginduak eta liburutegiak) gordetzen dituzten direktorioak identifikatu ditu.

        4. Diskoak administratzeko tresnak erabili ditu partizioak, unitate logikoak, bolumen bakunak eta bolumen banatuak sortzeko.

        5. Biltegiratze erredundanteko sistemak (RAID) ezarri ditu.

        6. Babeskopia-planak inplementatu eta automatizatu ditu.

        7. Disko-kuotak administratu ditu.

        8. Egindako eragiketak eta hondamenen aurrean berreskuratzeko jarraitu beharreko metodoak dokumentatu ditu.

      4. Informazioa zerbitzarietan zentralizatzen du, eta, eginkizun horretan, domeinu-egiturak administratzen ditu eta abantailak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Domeinuak inplementatu ditu.

        2. Erabiltzaile-kontuak eta ordenagailu-kontuak administratu ditu.

        3. Domeinuko erabiltzaileen informazio pertsonala zentralizatu du profil mugikorrak eta karpeta pertsonalak erabilita.

        4. Segurtasun-taldeak sortu eta administratu ditu.

        5. Antzeko ezaugarriak dituzten erabiltzaileak errazago administratzeko txantiloiak sortu ditu.

        6. Domeinuko objektuak antolatu ditu errazago administratzeko.

        7. Makina birtualak erabili ditu domeinuak administratzeko eta horien funtzionamendua egiaztatzeko.

        8. Domeinuaren egitura eta egindako lanak dokumentatu ditu.

      5. Domeinuetarako sarbidea administratzen du, eta, eginkizun horretan, segurtasun-eskakizunak aztertu eta errespetatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Domeinuari ordenagailuak gehitu dizkio.

        2. Domeinurako baimenik gabeko sarreren blokeoak aurreikusi ditu.

        3. Baliabide lokaletarako eta sareko baliabideetarako sarbidea administratu du.

        4. Segurtasun-eskakizunak kontuan hartu ditu.

        5. Talde-direktibak inplementatu eta egiaztatu ditu.

        6. Talde-direktibak esleitu ditu.

        7. Zereginak eta gorabeherak dokumentatu ditu.

      6. Errendimendu-arazoak hautematen ditu, sistema tresna egokiekin monitorizatuta, eta prozedura dokumentatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistema batean monitoriza daitezkeen objektuak identifikatu ditu.

        2. Gertaera motak identifikatu ditu.

        3. Denbora errealean monitorizatzeko tresnak erabili ditu.

        4. Errendimendua monitorizatu du kontagailu-erregistroen eta sistemaren jarraipeneko erregistroen bidez.

        5. Errendimendu-alertak planifikatu eta konfiguratu ditu.

        6. Biltegiratutako errendimendu-erregistroak interpretatu ditu.

        7. Sistema simulazio-tekniken bidez aztertu du errendimendua optimizatzeko.

        8. Euskarri-dokumentazioa eta gorabeheren dokumentazioa landu du.

      7. Baliabideen erabilera eta atzipena ikuskatzen du, sistemaren segurtasun-premiak identifikatuta eta errespetatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaile-eskubideak eta segurtasun-direktibak administratu ditu.

        2. Ikuska daitezkeen objektuak eta gertaerak identifikatu ditu.

        3. Ikuskapen-plana landu du.

        4. Ikuskapenek sistemaren errendimenduan dituzten ondoreak identifikatu ditu.

        5. Gertaera zuzenak eta okerrekoak ikuskatu ditu.

        6. Sistemaren baliabideen atzipen-ahaleginak eta atzipenak ikuskatu ditu.

        7. Ikuskapen-erregistroak kudeatu ditu.

        8. Ikuskapen-prozesua eta horren emaitzak dokumentatu ditu.

      8. Software espezifikoa bezero/zerbitzari egiturarekin ezartzen du, eskakizun funtzionalei erantzunez.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Software espezifikoa instalatu du dokumentazio teknikoaren arabera.

        2. Esku-hartzerik gabeko instalazioak egin ditu.

        3. Eguneratze-zerbitzari bat konfiguratu eta erabili du.

        4. Gorabeherei konponbidea aurkitzeko jardun-protokoloak planifikatu ditu.

        5. Gorabeherei konponbidea aurkitzeko jardun-protokoloak bete ditu.

        6. Laguntza teknikoa eman du sarearen bitartez, eta gorabeherak dokumentatu ditu.

        7. Ikus-gidak eta eskuliburuak prestatu ditu sistema eragileak edo aplikazioak erabiltzen irakasteko.

        8. Egindako lanak dokumentatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Software librea eta jabeduna instalatzea.

        Hainbat sistema eragile libre eta jabedun aztertzea, eskakizun, ezaugarri, aplikazio-eremu eta abarren arabera.

        Hainbat sistema eragile libre eta jabedun instalatzea (Linux, Windows&), hurrenez hurrengo abiarazte-kudeatzaileekin.

        Sistemak eguneratzea eta berreskuratzea: berreskuratzeko tresnak (Active Partition Recovery edo DIY DataRecovery DiskPatch&) eta testeatzekoak (PC-Check edo Ontrack Data Advisor&) erabilita. Gailu-kontrolatzaileen eguneratzeak eta mantentze-lanak.

        Sistemaren gorabeherak konpontzea, bai funtzionaltasunari dagozkionak bai abiarazteko prozesukoak: Abioko Erregistro Maisuaren (MBR) tresnak (Bootmagic edo MBR Tool), BIOS/CMOSari dagozkionak (BIOS Utility edo DISKMAN), besteak beste.

        Sisteman instalatutako softwarea eta horren jatorria ezagutzeko tresnak erabiltzea. Aida, System Analyser edo PC-Config&

        Egindako instalazioei eta hautemandako gorabeherei buruzko euskarri-dokumentazioa lantzea.

        Informatika-sistema baten elementu funtzionalak:

        Prozesatzeko unitate zentrala: CPU.

        Memoria nagusia.

        Bigarren mailako biltegiratze-unitateak.

        Hedapen-txartelak: grafikoa, soinua, sarea&

        Periferikoak: monitoreak, teklatua, sagua, inprimagailuak&

        Sistema eragileak:

        Eskakizunak.

        Motak: libreak eta jabedunak.

        Bertsioak.

        Ezaugarriak: erabiltzaile bakarrekoak/anitzekoak&

        Funtzioak.

        Arkitektura: bezero/zerbitzari.

        Lizentziak eta lizentzia motak.

        Tresnak:

        Sistemaren informazioa jasotzekoak.

        Sistemak eguneratzeko eta berreskuratzekoak.

        Sistemaren gorabeherak konpontzekoak.

        Testeatzekoak.

        Optimizatzaileak.

        Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurretik kontuan hartu beharrekoak ezagutzea eta baloratzea.

        Sistema eguneratzeko eta berreskuratzeko teknikak erabiltzea aurreikusteak dakartzan abantailak baloratzea.

      2. Oinarrizko softwarea administratzea.

        Erabiltzaile-kontuak, taldeak, profilak eta pasahitz lokalen politikak planifikatzea, sortzea eta konfiguratzea.

        Kontu-direktibak eta pasahitz-direktibak erabiltzea.

        Zerbitzuak eta prozesuak administratzea.

        Sare-protokoloak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

        Izenak ebazteko hainbat metodo konfiguratzea.

        Sistema eramangarrietarako sistema eragileen erabilera optimizatzea.

        Sistema eragile libreak eta jabedunak ingurune birtualizatuetan konfiguratzea.

        Oinarrizko softwarea konfiguratzeko lanen dokumentazioa egitea.

        Kontuen administrazioa:

        Erabiltzaile-kontuak.

        Talde-kontuak

        Profil lokalak.

        Pasahitzen politikak.

        Erabiltzaile-kontuen eta pasahitzen segurtasuna:

        Kontu-direktibak.

        Pasahitzen direktibak.

        Sare-protokoloak:

        Sarea konfiguratzeko fitxategiak.

        Sareko bezero bateko TCP/IP protokoloaren konfigurazioa.

        Izenak ebaztea:

        Metodoak.

        Konfigurazioak.

        Sistemaren zerbitzuak:

        Erregistroak.

        Konfigurazio-fitxategiak.

        Sistemaren prozesuak.

        Sistema eragilearen tresnak eta utilitateak.

        Hainbat kasuistikatan izenak ebazteko metodorik egokiena baloratzea.

        Hainbat sistema eragile konfiguratzearen emaitzak baloratzea.

      3. Informazioa administratzea eta segurtatzea

        Hainbat fitxategi-sistema aztertzea: FAT, FAT32, NTFS, EXT2, EXT3, besteak beste.

        Diskoak administratzeko tresnak erabiltzea partizioak, bolumen eta unitate logikoak (Partition Magic, Norton Disk Doctor&), bolumen bakunak eta bolumen banatuak (RAID 0) sortzeko, desfragmentatzeko eta txekeatzeko.

        Biltegiratze erredundanteko sistemak (RAID) ezartzea. Hardwarearen hutsegite-tolerantzia. Software bidezko RAID1 eta RAID5.

        Babeskopia-planak inplementatzea eta automatizatzea: osoa, inkrementala eta diferentziala.

        Disko-kuotak administratzea: kuota-mailak eta abisu-mailak.

        Egindako eragiketei eta hondamenen aurrean berreskuratzeko jarraitu beharreko metodoei buruzko dokumentazioa egitea.

        Sistema eragilearen direktorio-egitura:

        Fitxategi-sistemen motak (FAT, FAT32, NTFS, EXT2, EXT3&).

        Fitxategien edukitzaileak.

        Sistemaren konfigurazioaren edukitzaileak (bitarrak, aginduak eta liburutegiak).

        Biltegiratze erredundanteko sistemak (RAID):

        Bolumen banatuak (RAID 0).

        Hardware bidezko hutsegite-tolerantzia (RAID1).

        Software bidezko hutsegite-tolerantzia (RAID5).

        Babeskopiak:

        Motak (osoa, inkrementala eta diferentziala).

        Babeskopia-planak.

        Babeskopien programazioa.

        Sistemak hondamenen aurrean berreskuratzeko metodoak:

        Abiarazteko diskoak eta berreskuratzeko diskoak.

        Sistemaren babeskopiak.

        Sistema kontsola bidez berreskuratzea.

        Berreskuratze-puntuak.

        Zerbitzarien irudiak sortzea eta berreskuratzea.

        Hainbat fitxategi-sistema inplementatzearen aldeak eta abantailak baloratzea.

        Ohikoak ez diren inguruneetan konfiantzarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta moldatzeko autonomia izatea (enpresaren lekualdatzeak, antolakuntzako aldaketak, eta abar).

      4. Domeinuak administratzea.

        Zerbitzarien domeinuak inplementatzea. LDAP protokoloa.

        Erabiltzaile-kontuak eta ordenagailu-kontuak administratzea.

        Erabiltzaileen profil mugikorrak eta nahitaezkoak eta dagozkien karpeta pertsonalak erabiltzea.

        Segurtasun-taldeak sortzea eta administratzea.

        Erabiltzaileak administratzeko txantiloiak sortzea.

        Domeinuko objektuak administratzeko antolatzea.

        Domeinuak administratzea eta horien funtzionamendua egiaztatzea.

        Domeinuaren egituraren eta egindako lanen dokumentazioa egitea.

        Zerbitzarien domeinuak:

        Domeinu kontzeptua. Azpidomeinuak.

        Domeinu bat muntatzeko behar diren baldintzak.

        Bezero-zerbitzari egitura.

        Kontuen administrazioa:

        Kontu lehenetsiak.

        Erabiltzaile-txantiloiak.

        Ingurune-aldagaiak.

        Taldeen administrazioa:

        Motak.

        Habiaraketa-estrategiak.

        Talde lehenetsiak.

        Zerbitzarien domeinu bat inplementatzean egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea eta zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikustea.

      5. Domeinurako sarbidea administratzea.

        Domeinuari ordenagailuak gehitzea. Baimenak eta eskubideak.

        Baliabide lokaletarako eta sareko baliabideetarako sarbidea administratzea. SAMBA, NFS&

        Talde-direktibak inplementatzea, egiaztatzea eta esleitzea.

        Zereginen eta izandako gorabeheren dokumentazioa egitea.

        Sareko segurtasuna:

        Baimenak eta eskubideak.

        Sareko baimenak.

        Baimen lokalak.

        Herentzia. Baimen eraginkorrak.

        Baimenak eskuordetzea.

        Sarbide-kontroleko zerrendak.

        Talde-direktibak:

        Erabiltzaile-eskubideak.

        Segurtasun-direktibak.

        Direktibaren objektuak.

        Direktiben esparrua.

        Txantiloiak.

        Domeinurako baimenik gabeko sarreren blokeoak aurreikustea.

        Segurtasun-eskakizunak baloratzea.

      6. Sistemaren errendimendua gainbegiratzea.

        Denbora errealean monitorizatzeko tresnak erabiltzea.

        Errendimendua kontagailu-erregistroen eta sistemaren jarraipeneko erregistroen bidez monitorizatzea.

        Errendimendu-alertak planifikatzea eta konfiguratzea.

        Errendimendu-erregistroak interpretatzea.

        Sistema simulatuen errendimendua NT Registry Optimizer edo CCleaner tresnekin optimizatzea.

        Euskarri-dokumentuak eta gorabeherenak lantzea.

        Monitorizazioa:

        Monitoriza daitezkeen objektuak.

        Motak:

        Denbora errealekoa edo jarraitua.

        Prozesuena edo aplikazioena.

        Gertaeren erregistroak.

        Errendimendu-arazoak:

        Motak.

        Detektatzeko tresnak.

        Errendimendua analizatzeko tresnak.

        Aplikazioen, prozesuen eta azpiprozesuen kudeaketa. IB Process Manager eta Process Explorer bezalako tresnak, besteak beste.

        Errendimendu-arazoak detektatzeko eta errendimendua ahal den heinean optimizatzeko elementu materialen (tresnak eta ordenagailuak) balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea (ekarpen positiboa).

        Sistemaren errendimenduan sortzen diren arazoen aurrean, eta errendimendua hobetzeko elementu gisa ere, konponbide teknikoak arakatzeko interesa izatea.

      7. Segurtasun-direktibak eta ikuskapenak.

        Erabiltzaile-eskubideak eta segurtasun-direktibak administratzea.

        Gertaera zuzenak eta okerrekoak ikuskatzea.

        Sistemaren baliabideen atzipen-ahaleginak eta atzipenak ikuskatzea.

        Ikuskapen-erregistroen kudeaketa eta informazioa. Sistema eragilearen erregistroa.

        Ikuskapen-prozesuari eta horren emaitzei buruzko dokumentuak egitea.

        Sistemaren eta datuen segurtasun-eskakizunak.

        Erabiltzaile-eskubideak eta segurtasun lokaleko direktibak.

        Ikuskapenaren esparrua:

        Ikuskapenaren helburuak.

        Ikuska daitezkeen alderdiak.

        Ikuska daitezkeen objektuak eta gertaerak.

        Ikuskapen-mekanismoak.

        Alarmak eta ekintza zuzentzaileak.

        Ikuskapen-teknikak eta -tresnak.

        Ikuskapenek sistemaren errendimenduan dituzten ondoreak baloratzea.

      8. Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa ematea.

        Gorabeherak konpontzeko software espezifikoa instalatzea.

        Esku-hartzerik gabeko instalazioak egitea. Erantzunen fitxategiak inplementatzea.

        Eguneratze-zerbitzari bat konfiguratzea eta erabiltzea.

        Gorabeherei konponbidea aurkitzeko jardun-protokoloak planifikatzea eta betetzea:

        Gorabeheren parteak.

        Jardun-protokoloak.

        Sarearen bitartez laguntza teknikoko lanak egitea. Urruneko administrazioa.

        Sistema eragileak edo aplikazioak erabiltzen irakasteko ikus-gidak eta eskuliburuak prestatzea.

        Egindako lanak eta hautemandako gorabeherak dokumentatzea.

        Instalazio motak:

        Esku-hartzerik gabeko instalazioak eta esku-hartzedunak.

        Bezero-lizentziak eta zerbitzari-lizentziak.

        Gorabeheren aurrean jarduteko protokoloak.

        Eguneratze automatikoen zerbitzariak.

        Sistema eragileak eta aplikazioak instalatzeko eta konfiguratzeko eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa interpretatzea eta aztertzea.

        Sortzen diren gorabeheren aurrean, eta softwarea ezartzeko prozesua hobetzeko elementu gisa ere, konponbide teknikoak ikertzeko interesa izatea.

  2. lanbide-modulua: Sareak planifikatzea eta administratzea.

    Kodea: 0370

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 198 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Datu-sareen egitura ezagutzen du, eta horien elementuak eta funtzionamendu-printzipioak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-sareen etengabeko hedapena eta bilakaera bultzatzen duten faktoreak identifikatu ditu.

        2. Sareetan erabiltzen diren transmisio-bideak bereizi ditu.

        3. Dauden sare motak eta horien topologiak ezagutu ditu.

        4. Sare-arkitekturak eta horiek osatzen dituzten mailak deskribatu ditu.

        5. Komunikazio-protokoloaren kontzeptua deskribatu du.

        6. Protokolo-pilek sare-arkitektura bakoitzean duten funtzionamendua deskribatu du.

        7. Datu-sareen elementu funtzionalak, fisikoak eta logikoak, aurkeztu eta deskribatu ditu.

        8. Sareak elkarrekin konektatzeko gailuak bereizi ditu zein maila funtzionaletan kokatzen diren kontuan hartuta.

      2. Ordenagailuak eta periferikoak sare kableatuetan eta hari gabekoetan integratzen ditu, eta haien funtzionamendua eta prestazioak ebaluatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare kableatuetarako eta hari gabekoetarako estandarrak identifikatu ditu.

        2. Zuzeneko kableak, gurutzatuak eta kontsolakoak muntatu ditu.

        3. Egiaztagailuak erabili ditu hainbat kable motaren konektagarritasuna egiaztatzeko.

        4. IP helbideratze logikoko sistema erabili du sareko helbideak eta azpisare-maskarak esleitzeko.

        5. Sare-moldagailu kableatuak eta hari gabekoak konfiguratu ditu hainbat sistema eragiletan.

        6. Gailuak sare kableatuetan eta hari gabekoetan integratu ditu.

        7. Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektagarritasuna egiaztatu du hainbat konfiguraziotan.

        8. Sare baten mapa fisikoa eta logikoa irudikatzeko aplikazioak erabili ditu.

        9. SNMP protokoloan oinarritutako aplikazioen bidez monitorizatu du sarea.

      3. Kommutadoreak administratzen ditu, eta horiek sarean integratzeko konfigurazio-aukerak ezartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kommutadoreak elkarrekin eta lan-estazioekin konektatu ditu.

        2. Kommutadorearen LEDek ematen duten informazioa interpretatu du.

        3. Hainbat metodo erabili ditu kommutadorea konfiguratzeko moduan sartzeko.

        4. Kommutadorearen konfigurazioa gordetzen duten fitxategiak identifikatu ditu.

        5. Kommutadorearen MAC helbideen taula administratu du.

        6. Atakaren segurtasuna konfiguratu du.

        7. Kommutadorearen sistema eragilea eguneratu du.

        8. Kommutadorearen sistema eragileak eskaintzen dituen komandoak erabili ditu, izan litezkeen gorabeheren jarraipena egitea ahalbidetzen dutenak.

        9. Kommutadore batean Spanning Tree Protocol protokoloaren funtzionamendua egiaztatu du.

        10. Erroko zubia hautatzeko prozesua zehazten duten parametroak aldatu ditu.

      4. Bideratzaile baten oinarrizko funtzioak administratzen ditu, eta hura sarean integratzeko konfigurazio-aukerak ezartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bideratzailearen LEDek ematen duten informazioa interpretatu du.

        2. Hainbat metodo erabili ditu bideratzailea konfiguratzeko moduan sartzeko.

        3. Bideratzailearen abiarazte-sekuentziaren etapak identifikatu ditu.

        4. Bideratzailea oinarrizko mailan konfiguratzeko eta administratzeko komandoak erabili ditu.

        5. Bideratzailearen konfigurazioa gordetzen duten fitxategiak identifikatu ditu eta dagozkien komandoen bidez kudeatu ditu.

        6. Bide estatikoak konfiguratu ditu.

        7. Bideratzailearen sistema eragileak eskaintzen dituen komandoak erabili ditu, izan litezkeen gorabeheren jarraipena egitea ahalbidetzen dutenak.

        8. Bideratzailea IP helbide dinamikoen zerbitzari gisa konfiguratu du.

        9. Trafikoa iragazteko bideratzailearen ahalmenak deskribatu ditu.

        10. Sarbide-kontroleko zerrendak kudeatzeko komandoak erabili ditu.

      5. Sare lokal birtualak konfiguratzen ditu eta horien aplikazio-eremua identifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare lokal birtualak (VLAN) erabiltzeak dakartzan abantailak deskribatu ditu.

        2. Sare lokal birtualak inplementatu ditu.

        3. Sare lokal birtualetan gorabeheren diagnostikoa egin du.

        4. Lotura nagusiak konfiguratu ditu.

        5. Bideratzaile bat erabili du hainbat sare lokal birtual elkarrekin konektatzeko.

        6. Sare lokal birtualak zentralizatuta administratzeko protokoloak erabiltzeak dakartzan abantailak deskribatu ditu.

        7. Administrazio zentralizatuko protokoloen arabera lan egiteko konfiguratu ditu kommutadoreak.

      6. Sarea administratzeko lan aurreratuak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, bideratze-protokolo dinamikoak aztertu eta erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. RIPv1 bideratze-protokoloa konfiguratu du.

        2. Sareak RIPv2 protokoloarekin konfiguratu ditu.

        3. Hutsegiteen diagnostikoa egin du RIP protokoloa erabiltzen duen sare batean.

        4. IPv4 helbideetan luzera aldakorreko maskarak erabiltzeko premia baloratu du.

        5. Sare nagusi bat tamaina desberdinetako azpisareetan zatitu du VLSM (Variable-Length Subnet Masking) teknika erabilita.

        6. Sare-elkarteak egin ditu CIDR (Classless Inter-Domain Routing) erabilita.

        7. Bideratzaile batean OSPF (Open Shortest Path First) protokoloa gaitu eta konfiguratu du.

        8. Bide lehenetsi bat ezarri eta hedatu du OSPF protokoloa erabilita.

      7. Sare pribatuak sare publikoekin konektatzen ditu, eta, eginkizun horretan, hainbat teknologia identifikatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sareko helbideen itzulpena (NAT - Network Address Translation) erabiltzeak dituen abantailak eta eragozpenak deskribatu ditu.

        2. NAT erabili du sareko helbideen itzulpen estatikoa egiteko.

        3. NAT erabili du sareko helbideen itzulpen dinamikoa egiteko.

        4. «Frame Relay», RDSI eta ADSL teknologien ezaugarriak deskribatu ditu.

        5. «Wifi» eta «Wimax» teknologien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak deskribatu ditu.

        6. UMTS eta HSDPA teknologien ezaugarriak deskribatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Sareak ezaugarritzea.

        Sareetan erabiltzen diren transmisio-bideak ezaugarritzea.

        Sare motak eta horien topologiak ebaluatzea.

        Sare-arkitekturak eta horiek osatzen dituzten mailak deskribatzea.

        Protokolo-pilek sare-arkitektura bakoitzean duten funtzionaltasuna deskribatzea.

        Datu-sareen elementu funtzionalak, fisikoak eta logikoak, banan-banan aipatzea.

        Sareak elkarrekin konektatzeko gailuak sailkatzea, zein maila funtzionaletan kokatzen diren kontuan hartuta.

        Terminologia: LAN, MAN eta WAN sareak, topologiak, arkitekturak, protokoloak.

        Zenbaki-sistema hamartarra, bitarra eta hamaseitarra. Sistemen arteko bihurketa.

        Sare-arkitektura.

        Transmisio-bideak.

        Topologiak.

        Interkonexio-gailuak.

        Informazioa kapsulatzea.

        Protokoloak eta zerbitzuak.

        Protokolo-pilak.

        OSI eredua. 7 mailak.

        TCP/IP eredua.

        Ethernet teknologiak.

        OSI eredua eta Ethernet.

        Ethernet kableatu motak.

        Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

        Datu-sareen etengabeko hedapena eta bilakaera bultzatzen duten faktoreak identifikatzeko prestasuna izatea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

      2. Elementuak sarean integratzea.

        Sare kableatuetarako eta hari gabekoetarako estandarrak banan-banan aipatzea eta deskribatzea.

        Zuzeneko kableak, gurutzatuak eta kontsolakoak eraikitzea eta egiaztatzea.

        IP helbideak eta azpisare-maskarak konfiguratzea.

        Sare-moldagailu kableatuak eta hari gabekoak hainbat sistema eragiletan konfiguratzea.

        Sare kableatuak eta hari gabekoak elkarrekin konektatzeko gailuak konfiguratzea.

        Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektagarritasuna hainbat konfiguraziotan egiaztatzea.

        Sare baten mapa fisikoak eta logikoak software tresnen bitartez diseinatzea.

        Sarea SNMP protokoloan oinarritutako aplikazioen bidez monitorizatzea.

        Bitarteko fisikoak.

        Banda-zabalera eta transferentzia-tasa.

        Kable metalikoak (ardazkidea, STP eta UTP).

        Transmisioan eragina duten faktore fisikoak.

        Hari gabeko konexioa. Mikrouhinen eta irratiaren uhin-espektroak. Topologiak. WLANean elkartzea eta autentifikatzea.

        Autentifikazio-zerbitzariak.

        Helbideratzea.

        Talka- eta broadcast-domeinuak: kontzentragailuak, kommutadoreak, errepikagailuak eta zubiak.

        IPv4 eta Ipv6 helbideak eta sare-maskarak.

        Helbideratze dinamikoa (DHCP).

        Moldagailuak.

        Moldagailu haridunak: instalazioa eta konfigurazioa.

        Hari gabeko moldagailuak: instalazioa eta konfigurazioa.

        Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

      3. Kommutadoreak konfiguratzea eta administratzea.

        Kommutadoreak elkarrekin konektatzea.

        Kommutadorearen konfigurazioa.

        Kommutadorearen MAC helbideen taula administratzea.

        Atakaren segurtasuna konfiguratzea.

        Kommutadorearen sistema eragilea eguneratzea.

        Gorabeheren jarraipena egitea gertaeren fitxategien eta komandoen bidez.

        Spanning Tree Protocol mantentzea.

        Erroko zubia hautatzeko prozesua zehazten duten parametroak konfiguratzea.

        Kommutadorearen ataken egoera monitorizatzea.

        Sarearen segmentazioa. Dakartzan abantailak.

        Kommutadoreak eta talka- eta broadcast-domeinuak.

        Kommutadorearen LEDak.

        Sareen segmentazioa.

        Kommutadorea konfiguratzeko harekin konektatzeko moduak.

        Kommutadorearen konfigurazioa.

        Sare-begiztak eta trafiko-oldeak.

        Spanning tree: erroko zubia, ataken egoera.

        Kommutadoreen (switch) sailkapena.

        MAC helbideen taularen konfigurazio estatikoa eta dinamikoa.

        Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

        Kommutadoreak konfiguratzeko eta administratzeko lanetan zorrotz jokatzea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

      4. Bideratzaileak oinarrizko mailan konfiguratzea eta administratzea.

        Hainbat metodo erabiltzea bideratzailea konfiguratzeko moduan sartzeko: kontsolako kablea, telnet saioa, nabigatzailea&

        Bideratzailea oinarrizko mailan konfiguratzeko eta administratzeko komandoak erabiltzea.

        Bideratzailearen konfigurazioa dagozkion komandoen bidez babestea eta lehengoratzea.

        Bide estatikoak konfiguratzea.

        Komandoak erabiltzea gorabeheren jarraipena egiteko eta bideratzailearen egoera monitorizatzeko.

        Bideratzailea IP helbide dinamikoen zerbitzari gisa konfiguratzea.

        Bideratzailearen trafiko-iragazkiak konfiguratzea.

        Sarbide-kontroleko zerrendak kudeatzea.

        PCak bideratzaile gisa konfiguratzea.

        Bideratzaileak LAN eta WAN sareetan.

        Bideratzailearen osagaiak: LED adierazleak, kanpoko konexioak, barneko osagaiak, besteak beste.

        Bideratzailea hasieran konfiguratzeko harekin konektatzeko moduak.

        Abiarazte-sekuentzia.

        Bideratzailea konfiguratzeko komandoak.

        Bideratzailea administratzeko komandoak.

        Bideratze estatikoaren konfigurazioa.

        Sarbide-kontroleko zerrenden (ACL) definizioa eta kokapena.

        Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Bideratzailea konfiguratzeko eta administratzeko lanetan zorrotz jokatzea.

      5. Sare birtualak.

        Sare lokal birtualak (VLAN) inplementatzea.

        Sare lokal birtualetan gorabeherak diagnostikatzea.

        Gailuen arteko lotura nagusiak konfiguratzea.

        Hainbat sare lokal birtual elkarrekin konektatzeko bideratzailea konfiguratzea.

        Sare lokal birtualak zentralizatuta administratzeko protokoloak erabiltzea eta konfiguratzea.

        Sare lokal birtual asimetrikoak konfiguratzea.

        Hiru geruza edo mailako sare lokalen diseinua (nukleoa, banaketa eta sarbidea). Abantailak.

        Sare birtualen ezarpena eta konfigurazioa.

        Sare lokal birtualen motak: estatikoak eta dinamikoak.

        Kommutadore eta bideratzaileetako lotura nagusien definizioa.

        IEEE802.1Q protokoloa.

        VTP protokoloa.

        Sare lokal birtual asimetrikoak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      6. Protokolo dinamikoak konfiguratzea eta administratzea.

        RIP bideratze-protokoloak konfiguratzea.

        RIP protokoloa erabiltzen duen sare batean hutsegiteak diagnostikatzea.

        IPv4 helbideetan luzera aldakorreko maskarak erabiltzea.

        VLSM teknika erabiltzea sare bat hainbat azpisaretan zatitzeko.

        Sare-elkarteak diseinatzea CIDR erabilita.

        OSPF bideratze-protokoloa konfiguratzea.

        Bide lehenetsiak ezartzea eta hedatzea OSPF protokoloa erabilita.

        Bidera daitezkeen protokoloak eta bideratze-protokoloak.

        Bideratze-protokolo motak: distantzia-bektorea, loturaren egoera, hibrido orekatua.

        Sistema autonomoak: barneko eta kanpoko bideratze-protokoloak.

        Protokolo anitzeko bideratzea.

        Klase gabeko bideratzea.

        Sare-azpizatiketa eta luzera aldakorreko maskaren erabilera (VLSM).

        RIPv2 protokoloa; RIPv1 protokoloarekiko konparazioa.

        RIPv1 protokoloaren konfigurazioa eta administrazioa.

        RIPv2 protokoloaren konfigurazioa eta administrazioa.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      7. LAN sare batetik interneterako sarbidea konfiguratzea.

        NAT konfiguratzea sareko helbideen itzulpen estatikoa egiteko.

        NAT konfiguratzea sareko helbideen itzulpen dinamikoa egiteko.

        «Frame Relay», ISDN eta ADSL loturak konfiguratzea.

        Loturak UMTS eta HSDPA teknologia mugikorrekin konfiguratzea.

        WAN lotura-protokoloak:

        Kableatuak: «Frame Relay», ISDN eta ADSL.

        Teknologia mugikorrak: UMTS eta HSDPA.

        WIMAX.

        WIFI eta WIMAX teknologien arteko desberdintasunak.

        NAT:

        Barneko helbideratzea eta kanpoko helbideratzea.

        Jatorriko NAT eta helburuko NAT.

        NAT estatikoa, dinamikoa, gainkargakoa (PAT) eta alderantzizkoa.

        NATen konfigurazioa.

        NATeko gorabeheren diagnostikoa.

        PATen konfigurazioa.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

  3. lanbide-modulua: Hardware oinarriak

    Kodea: 0371

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 99 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mikroinformatika-tresneria, osagaiak eta periferikoak konfiguratzen ditu, eta horien ezaugarriak eta multzoarekiko erlazioa aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikroinformatika-tresneriaren bloke funtzionalak osatzen dituzten gailuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        2. Tresneria abian jartzeko prozesuan esku hartzen duten elementu fisikoen eta logikoen eginkizuna deskribatu du.

        3. Tresneriaren arkitektura orokorra eta gailuen arteko konexio-mekanismoak aztertu ditu.

        4. Mikroinformatika-tresneria utilitate espezifikoekin konfiguratzeko (hardwarea eta softwarea) parametroak ezarri ditu.

        5. Tresneriaren prestazioak ebaluatu ditu.

        6. Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatu ditu.

        7. Matxurak eta horien iturriak identifikatu ditu.

        8. Gailu periferikoak eta horien komunikazio-mekanismoak sailkatu ditu.

        9. Gailuen arteko hari gabeko komunikazio-protokolo estandarrak erabili ditu.

      2. Helburu orokorreko softwarea instalatzen du, eta haren ezaugarriak eta aplikazio-inguruneak ebaluatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Software motak lizentziaren, banaketaren eta helburuaren arabera katalogatu ditu.

        2. Informatika-sistemak hainbat produkzio-ingurunetan erabiltzearekin lotutako software behar espezifikoak aztertu ditu.

        3. Fitxategiak kudeatzeko, datuak berreskuratzeko eta sistema mantentzeko eta optimizatzeko utilitateak instalatu eta ebaluatu ditu.

        4. Oinarrizko segurtasuneko utilitateak instalatu eta ebaluatu ditu.

        5. Bulegotika-softwarea eta erabilera orokorrekoa instalatu eta ebaluatu du.

        6. Dokumentazioa eta laguntza interaktiboak kontsultatu ditu.

        7. Sisteman instalatutako utilitateak ezabatzearen, aldatzearen eta eguneratzearen ondoreak egiaztatu ditu.

        8. Aplikazio garraiagarriak eta garraiaezinak probatu eta konparatu ditu.

        9. Instalatutako softwarearen eta bere lizentziaren ezaugarrien inbentarioak egin ditu.

      3. Tresneriaren oinarrizko softwarea berreskuratzeko prozedurak gauzatzen ditu, eta horretarako, prozedurak aztertu eta memoria osagarrian biltegiratutako irudiak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Software irudiak biltegiratzeko eta lehengoratzeko memoria osagarrien euskarri egokiak identifikatu ditu.

        2. Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio edo irudi baten arteko aldea ezagutu du.

        3. Tresnerian konfigura daitezkeen abiarazte-sekuentziak identifikatu eta probatu ditu.

        4. Diskoen partizioak egiteko tresnak erabili ditu.

        5. Irudiak egiteko hainbat utilitate eta euskarri erabili ditu.

        6. Irudiak hainbat kokalekutatik lehengoratu ditu.

      4. Datuak prozesatzeko zentroetako hardware espezifikoa ezartzen du, eta ezaugarriak eta aplikazioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hardware konfigurazio pertsonalen eta enpresakoen artean dauden desberdintasunak ezagutu ditu.

        2. Hardware konponbide espezifikoak ezartzea eskatzen duten inguruneak aztertu ditu.

        3. Enpresa-konponbideetarako hardware osagai espezifikoen xehetasunak eman ditu.

        4. Datuak prozesatzeko zentro baten segurtasun fisikoari, antolakuntzari eta giro-baldintzei dagozkien oinarrizko eskakizunak aztertu ditu.

        5. Etenik gabeko elikatze-sistemak eta tentsio-egonkorgailuak ezarri ditu.

        6. Beroan konekta daitezkeen biltegiratzeko eta elikatzeko hardware gailuak behar bezala manipulatu ditu.

        7. Hardware gailuak instalatzeko eta konfiguratzeko erabili diren prozedurak, gorabeherak eta parametroak dokumentatu ditu.

        8. Inbentarioak egiteko tresnak erabili ditu, eta hardware gailuen ezaugarriak erregistratu ditu.

        9. Hardwarearen dokumentazio teknikoa, kontrolatzaileak, utilitateak eta osagarriak sailkatu eta antolatu ditu.

      5. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Tresneria eta periferikoak konfiguratzea: ordenagailuen arkitektura.

        Informatika-tresneria osatzen duten osagaiak eta gailuak instalatzea eta konfiguratzea.

        Mikroinformatika-tresneria utilitate espezifikoekin konfiguratzeko (hardwarea eta softwarea) parametroak ezartzea.

        Tresneria konfiguratzea eta egiaztatzea.

        Tresneriaren prestazioak ebaluatzea.

        Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatzea.

        Gailuen arteko hari gabeko komunikazio-protokolo estandarrak erabiltzea.

        Sareekin konektatzea.

        Ordenagailu baten eskema eta egitura.

        Elementu funtzionalak eta azpisistemak.

        Informatika-sistema baten osaera:

        Prozesatzeko unitate zentrala:

        Kontrol-unitatea (CU).

        Unitate aritmetiko-logikoa (ALU).

        Erregistroak.

        Memoria.

        Sarrera-irteerako azpisistema.

        Bus-arkitektura motak.

        Interfazeak.

        Informatika-tresneria mihiztatzeko integrazio-osagaiak:

        Txasisa, elikatze-sistema eta hozte-sistema.

        Plaka nagusiak:

        Forma-faktoreak (AT, ATX, BTX...).

        Mikroprozesadoreen zokaloak (ZIF, LGA, Slot&).

        Memoria-erretenak (SIMM, DIMM, RIMM&).

        Txipseta.

        Kontroladoreak (IDE, SATA, SCSI&).

        Hedapen-erretenak (ISA, PCI, AGP, PCI Express&).

        Sarrera-irteerako konektoreak (USB, Serie, Paralelo, Firewire&).

        Prozesadoreak:

        Modeloak, bilakaera eta ezaugarriak.

        Memoriak:

        Motak (SDRAM, RDRAM, DDR, DDR II, DDR III&).

        Biltegiragailuak. Kontroladoreak.

        Periferikoak:

        Gailuak konektatzeko moldagailuak.

        Komunikazio-mekanismoak.

        Interkonexio-mekanismoak eta teknikak.

        Ordenagailu baten abiarazte-sekuentzia. Aukerak.

        Segurtasun-arauak.

        Ordenagailua konfiguratzeko software txertatua.

        Konexio- eta komunikazio-teknikak.

        Informatika-sistemen arteko komunikazioak.

        Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

      2. Informatika-sistema baterako erabilera eta helburu orokorreko softwarea instalatzea.

        Software motak lizentziaren, banaketaren eta helburuaren arabera katalogatzea.

        Informatika-sistemak hainbat produkzio-ingurunetan erabiltzearekin lotutako software behar espezifikoak aztertzea.

        Aplikazioen eskakizunak aztertzea.

        Aplikazioak instalatzea eta probatzea.

        Aplikazioak konparatzea. Ebaluazioa eta errendimendua.

        Fitxategiak kudeatzeko, datuak berreskuratzeko eta sistema mantentzeko eta optimizatzeko utilitateak instalatzea eta ebaluatzea.

        Oinarrizko segurtasuneko utilitateak instalatzea eta ebaluatzea.

        Bulegotika-softwarea eta erabilera orokorrekoa instalatzea eta ebaluatzea.

        Dokumentazioa eta laguntza interaktiboak kontsultatzea.

        Sisteman instalatutako utilitateak ezabatzearen, aldatzearen eta eguneratzearen ondoreak egiaztatzea.

        Aplikazio garraiagarriak eta garraiaezinak probatzea eta konparatzea.

        Instalatutako softwarearen eta bere lizentziaren ezaugarrien inbentarioa egitea.

        Ingurune eragileak.

        Aplikazio motak.

        Ustiapen-inguruneen beharrak.

        Helburu orokorreko softwarea:

        Bulegotika eta dokumentazio elektronikoa.

        Irudia, diseinua eta multimedia.

        Programazioa.

        Internet zerbitzuetarako bezeroak.

        Neurrira eginiko softwarea.

        Beste zenbait software interesgarri.

        Utilitateak:

        Konpresoreak.

        Sistemaren monitorizazioa eta optimizazioa.

        Fitxategien kudeaketa eta datu-berreskurapena.

        Diskoen kudeaketa. Fragmentazioa eta partizio-kudeaketa.

        Segurtasuna.

        Biruskontrakoak, espioikontrakoak eta suebakiak.

        Beste zenbait utilitate interesgarri.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

      3. Software irudiak sortzea. Sistema baten oinarrizko softwarearen babeskopia.

        Diskoen partizioak tresna espezifikoak erabilita egitea.

        Ordenagailuan konfigura daitezkeen abiarazte-sekuentziak identifikatzea eta probatzea.

        Software irudiak biltegiratzeko eta lehengoratzeko memoria osagarrien euskarri egokiak identifikatzea.

        Irudiak egitea hainbat utilitate eta euskarri erabilita.

        Irudiak disko finkoan lehengoratzea hainbat kokalekutatik.

        Diskoen partizioak:

        Partizio motak:

        Partizio nagusiak.

        Partizio hedatuak eta logikoak.

        Partizioak erabiltzeko arrazoiak.

        Diskoen partizioak egiteko tresnak.

        Sistema bat abiarazteko aukerak.

        Irudiak sortzea:

        Irudiak sortzeko prozesua.

        Partizioaren/diskoaren irudiak egiteko utilitateak eta euskarriak.

        Irudiak lehengoratzea:

        Irudiak lehengoratzeko prozesua.

        Irudiak lehengoratzeko utilitateak.

        Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio edo irudi baten arteko aldea.

        Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio edo irudi baten arteko aldea ezagutzea.

        Datuak berreskuratzea ziurtatzeko babeskopia-sistemak erabiltzea zein garrantzitsua den jabetzea

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

      4. Datuak prozesatzeko zentroetan hardwarea ezartzea.

        Hardware konponbide espezifikoak ezartzea eskatzen duten inguruneak aztertzea.

        Datuak prozesatzeko zentro baten segurtasun fisikoari, antolakuntzari eta giro-baldintzei dagozkien oinarrizko eskakizunak aztertzea.

        Etenik gabeko elikatze-sistemak eta tentsio-egonkorgailuak ezartzea.

        Beroan konekta daitezkeen biltegiratzeko eta elikatzeko hardware gailuak manipulatzea.

        Hardware gailuak instalatzeko eta konfiguratzeko erabili diren prozedurak, gorabeherak eta parametroak jasotzeko dokumentazioa sortzea.

        Inbentarioa egitea, eta hardware gailuen ezaugarriak erregistratzea.

        Hardwarearen dokumentazio teknikoa, kontrolatzaileak, utilitateak eta osagarriak sailkatzea eta antolatzea.

        Ordenagailu pertsonalen, sailetako sistemen eta ordenagailu handien arkitekturak.

        Hardware konfigurazio pertsonalen eta enpresakoen artean dauden desberdintasunak.

        Datuak prozesatzeko zentro baten egitura. Antolamendua.

        Datuak prozesatzeko zentro baten giro-baldintzak.

        Segurtasun fisikoa.

        Enpresa-konponbideen osagai espezifikoak:

        Bastidoreak edo rack-ak.

        Beroan konekta daitezkeen gailuak.

        Diskoak.

        Elikatze-iturriak.

        Urruneko kontrola.

        Erabilgarritasun handiko arkitekturak.

        Hardwarea inbentariatzeko tresnak.

        Bitarteko materialetan eta prozesuen antolamenduan berritzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

      5. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

        Makinak eta erremintak erabiltzea segurtasun-arauak errespetatuta.

        Ingurumena kutsa dezaketen poluzio-iturriak identifikatzea.

        Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak maneiatzean, istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

  4. lanbide-modulua: Datu-baseak kudeatzea

    Kodea: 0372

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 198 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 11

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Datu-baseen elementuak ezagutzen ditu, horien funtzioak aztertzen ditu eta kudeatzeko sistemen erabilgarritasuna baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Biltegiratze-sistema logikoak eta horien funtzioak aztertu ditu.

        2. Datu-base motak identifikatu ditu erabilitako datu-ereduaren arabera.

        3. Datu-base motak identifikatu ditu informazioaren kokalekuaren arabera.

        4. Datu-baseak kudeatzeko sistema baten erabilgarritasuna ezagutu du.

        5. Datu-baseak kudeatzeko sistema baten elementu bakoitzaren funtzioa deskribatu du.

        6. Datu-baseak kudeatzeko sistemak sailkatu ditu.

      2. Eredu logiko normalizatuak diseinatzen ditu, eta, eginkizun horretan, entitate/erlazio diagramak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entitate/erlazio diagramen berezko sinbologiaren esanahia identifikatu du.

        2. Tresna grafikoak erabili ditu diseinu logikoa irudikatzeko.

        3. Diseinu logikoaren taulak identifikatu ditu.

        4. Diseinu logikoaren taulak osatzen dituzten eremuak identifikatu ditu.

        5. Diseinu logikoaren taulen arteko erlazioak identifikatu ditu.

        6. Gako-eremuak definitu ditu.

        7. Osotasun-arauak aplikatu ditu.

        8. Normalizazio-arauak maila egokiraino aplikatu ditu.

        9. Diseinu logikoan eratu ezin diren murrizketak identifikatu eta dokumentatu ditu.

      3. Datu-baseen diseinu fisikoa egiten du, eta, eginkizun horretan, morroiak, tresna grafikoak eta datuak definitzeko lengoaia erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Biltegiratze-egitura fisikoak definitu ditu.

        2. Taulak sortu ditu.

        3. Datu mota egokiak hautatu ditu.

        4. Tauletan gako-eremuak definitu ditu.

        5. Diseinu logikoan islatutako murrizketa guztiak ezarri ditu.

        6. Proba-datuen multzo baten bitartez egiaztatu du inplementazioa ereduarekin bat datorrela.

        7. Morroiak eta tresna grafikoak erabili ditu.

        8. Datuak definitzeko lengoaia erabili du.

        9. Datu-hiztegia definitu eta dokumentatu du.

      4. Biltegiratutako informazioa kontsultatzen du, eta, eginkizun horretan, morroiak, tresna grafikoak eta datuak manipulatzeko lengoaia erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontsultak egiteko tresnak eta sententziak identifikatu ditu.

        2. Kontsulta sinpleak egin ditu taula baten gainean.

        3. Laburpen-balioak sortzen dituzten kontsultak egin ditu.

        4. Hainbat taularen edukiaren gaineko kontsultak egin ditu barne-konposizioen bitartez.

        5. Hainbat taularen edukiaren gaineko kontsultak egin ditu kanpo-konposizioen bitartez.

        6. Azpikontsultak dituzten kontsultak egin ditu.

        7. Kontsulta jakin bat aurrera eramateko aukera baliodunen abantailak eta eragozpenak baloratu ditu.

      5. Biltegiratutako informazioa aldatzen du, eta, eginkizun horretan, morroiak, tresna grafikoak eta datuak manipulatzeko lengoaia erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-basearen edukia aldatzeko tresnak eta sententziak identifikatu ditu.

        2. Tauletan datuak txertatu, ezabatu eta eguneratu ditu.

        3. Kontsulta bat exekutatzearen emaitzazko informazioa taula batean sartu du.

        4. Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartu ditu.

        5. Zeregin konplexuak aurrera eramateko sententzien gidoiak diseinatu ditu.

        6. Transakzioen funtzionamendua ezagutu du.

        7. Transakzio batek sortutako aldaketak partzialki edo erabat deuseztatu ditu.

        8. Erregistroak blokeatzeko politika bakoitzaren ondorioak identifikatu ditu.

      6. Informazioa segurtatzeko zereginak gauzatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haiek aztertzen ditu eta informazioa babesteko eta transferitzeko mekanismoak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Babeskopiak administratzeko tresna grafikoak eta komando-lerrokoak identifikatu ditu.

        2. Babeskopiak egin ditu.

        3. Babeskopiak lehengoratu ditu.

        4. Datuak inportatzeko eta esportatzeko tresnak identifikatu ditu.

        5. Datuak hainbat formatutara esportatu ditu.

        6. Hainbat formatutako datuak inportatu ditu.

        7. Errore-mezuek eta erregistro-fitxategiek emandako informazioa behar bezala interpretatu du.

        8. Informazioa kudeaketa-sistemen artean transferitu du.

    2. Edukiak:

      1. Informazioa biltegiratzeko sistemak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistemak sailkatzea.

        Informazio-sistemetarako sarrera:

        Prozesuari orientatutako informazio-sistemak:

        Fitxategiak: diseinu logikoa, diseinu fisikoa.

        Fitxategien kudeaketa, fitxategiekiko elkarrekintza.

        Fitxategi motak (lauak, indexatuak, lasterbideak, eta abar).

        Datuei orientatutako informazio-sistemak:

        Datu-baseak.

        Datu-baseak:

        Kontzeptuak, erabilerak eta motak datu-ereduaren eta informazioaren kokalekuaren arabera.

        Datu-base baten arkitektura: barneko maila, kontzeptuala eta kanpokoa.

        Datu-baseak kudeatzeko sistemak:

        Funtzioak: deskribapena, manipulazioa, kontrola.

        Osagaiak.

        Giza baliabideak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema baten erabilgarritasuna ezagutzea.

        Lanbideko zereginak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.

      2. Datu-baseen diseinu logikoa.

        Problema irudikatzea: E/E diagramak (entitateak eta erlazioak). Kardinalitatea.

        E/E diagramatik eredu erlazionalera pasatzea.

        Erlazioak transformatzea: 1:1, 1:N, M:N.

        Normalizazio-arauak maila egokiraino aplikatzea.

        Tresna grafikoak erabiltzea diseinu logikoa irudikatzeko.

        Osotasun-arauak aplikatzea.

        Diseinu logikoan eratu ezin diren murrizketak dokumentatzea.

        Datu-baseen diseinu kontzeptuala:

        Entitate/erlazio eredua.

        Ereduaren osagaiak: entitatea (sendoa eta ahula), erlazioa, atributuak.

        Entitate/erlazio eredu hedatua: ISA erlazioak (orokortzea eta espezializazioa).

        Eredu erlazionala: eredu erlazionalaren terminologia. Erlazio baten ezaugarriak. Gako nagusiak eta gako arrotzak.

        Eredu erlazionala: helburuak.

        Datu-base erlazionalen egitura:

        Erlazioa edo taula.

        Tuploa.

        Gakoak (hautagaia, nagusia, ordezkoa, arrotza).

        Normalizazioa:

        Lehenengo Forma Normala (1FN).

        Mendetasun funtzionalak:

        Bigarren Forma Normala (2FN).

        Hirugarren Forma Normala (3FN).

        BoyceCodd-en Forma Normala (BCFN).

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Lanbideko zereginak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.

      3. Datu-baseen diseinu fisikoa.

        Kudeaketa-sistemak emandako tresna grafikoak erabiltzea datu-basea inplementatzeko.

        Datu-baseak sortzea, aldatzea eta ezabatzea.

        Taulak sortzea, aldatzea eta ezabatzea.

        Datu mota egokia eta gako-eremuak hautatzea.

        Tresna grafikoak erabiltzea diseinu logikoa irudikatzeko.

        Proba-datuen multzo baten bitartez egiaztatzea inplementazioa ereduarekin bat datorrela.

        Datu-hiztegia definitzea eta dokumentatzea.

        Diseinu logikoan islatutako murrizketa guztiak ezartzea (gehitu, aldatu, ezabatu, aktibatu eta desaktibatu).

        SQL lengoaiaren elementuak: komandoak, klausulak, eragileak, funtzioak.

        Idazketa-arauak.

        Datuak definitzeko lengoaia (DDL):

        Datu-basearen sorrera eta objektuak.

        Taulak sortzea:

        Datu motak.

        Murrizketak: nuluak debekatzea, balio bakarrak, gako nagusia, gako arrotza.

        Baliozkotze-murrizketak.

        Erabiltzaile-taulen kontsulta.

        Datu-hiztegia eguneratuta mantentzearen garrantzia baloratzea.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

      4. Kontsultak egitea.

        Kudeaketa-sistemak emandako tresna grafikoak erabiltzea kontsultak egiteko.

        Kontsulta sinpleak egitea taula baten gainean.

        Laburpen-balioak sortzen dituzten kontsultak egitea.

        Hainbat taularen edukiaren gaineko kontsultak egitea barne-konposizioen bitartez.

        Hainbat taularen edukiaren gaineko kontsultak egitea kanpo-konposizioen bitartez.

        Azpikontsultak dituzten kontsultak egitea.

        Datu-kontsultak SQLrekin.

        SELECT sententzia: sintaxia:

        Kalkuluak.

        Testu-kateaketa.

        Where baldintzak (balio logikoak, Like, Is Null).

        Eragileen lehentasuna.

        Erregistroak hautatzea eta ordenatzea. Balio nuluen tratamendua.

        Order By klausula.

        Laburpen-kontsultak:

        Erregistro-taldekatzea:

        Group By klausula.

        Taldeekin kalkuluak egiteko funtzioak.

        Murrizketak:

        Having klausula.

        Taula anitzen gaineko kontsultak: taulen biderkadura kartesiarra, taulak elkartzea, kontsultak batzea.

        Barneko eta kanpoko konposizioak.

        Ikuspegiak: sortzea, ikuspegi-zerrenda, ikuspegiak ezabatzea.

        Konbinazio bereziak: bildurak, ebakidurak, diferentzia.

        Kontsulta konplexuak. Funtzioak: zenbakizkoak (biribiltzea, matematikoak), karaktereenak, nuluekiko lanekoak, data eta tarteenak, bihurketakoak.

        Azpikontsultak:

        Errenkada anitzeko azpikontsultak erabiltzea: Any, All, In, Not In.

        Update eta Delete instrukzioa erabiltzea.

        Kontsulta jakin bat aurrera eramateko aukera baliodunen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

      5. Datuak editatzea.

        Kudeaketa-sistemak emandako tresna grafikoak edo kudeatzaileaz kanpoko tresnak erabiltzea informazioa editatzeko (txertatzea, ezabatzea, eguneratzea).

        Transakzioen eta kontsulten hainbat eredu erabiltzea.

        Erregistroak blokeatzeko politika bakoitzaren ondorioak identifikatzea.

        Kontsulta bat exekutatzearen emaitzazko informazioa taula batean sartzea.

        Transakzioak: DML lengoaia.

        Insert, Delete eta Update sententziak.

        Transakzioak prozesatzeko sententziak: Commit, Rollback, Grant.

        Kontsulta baten errenkadak abiapuntutzat hartuta erregistroak betetzeko sententziak: Insert Into& Select.

        Beste DDL instrukzio batzuk: sekuentziak, sinonimoak.

        Konkurrentzia-arazoak: blokeo-politikak.

        Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartzea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

      6. Gidoiak eraikitzea.

        Zeregin konplexuak aurrera eramateko sententzien gidoiak diseinatzea.

        Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartzea.

        Transakzio batek sortutako aldaketak partzialki edo erabat deuseztatzea.

        Gidoiak:

        Sarrera.

        Gidoi motak: gidoi sinpleak, biltegiratutako prozedurak eta funtzioak, disparadoreak.

        Erabilgarri dauden tresnak:

        Sententzietarako gidoiak kodetzeko.

        Gidoiak arazteko.

        Sententzien gidoiak probatzeko.

        Programazio-lengoaia (PL/SQL, Transact-SQL&).

        Datu motak, identifikadoreak, aldagaiak, eragileak.

        Egiturak:

        Kontrolekoak.

        Funtzionalak: moduluak (prozedurak eta funtzioak).

        Jarduera teknikoen aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.

      7. Datuen segurtasuna kudeatzea.

        Kudeaketa-sistemak emandako tresna grafikoak eta utilitateak erabiltzea babeskopiak egiteko eta berreskuratzeko.

        Hutsegiteetatik berreskuratzea.

        Babeskopiak egitea eta lehengoratzea.

        Datuak inportatzeko eta esportatzeko tresna grafikoak eta utilitateak erabiltzea.

        Babeskopiak administratzeko tresna grafikoak eta komando-lerrokoak identifikatzea.

        Datuen segurtasuna:

        Konfidentzialtasuna.

        Osotasuna.

        Erabilgarritasuna.

        Babeskopiak egiteko eta berreskuratzeko sententziak.

        Datu-transferentzia:

        Datuak migratzea datu-baseak kudeatzeko hainbat sistemen artean.

        Beste datu-base batzuekin konektatzea.

        Datu-baserako urruneko sarbidea kudeatzea.

        Gure lanbide-jardueraren ondoreak arrazionalizatzea eta haren ondorio positiboak eta negatiboak bereiztea.

        Errore-mezuek eta erregistro-fitxategiek emandako informazioa behar bezala interpretatzea.

  5. lanbide-modulua: Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

    Kodea: 0373

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Markatzeko lengoaien ezaugarriak ezagutzen ditu, eta, eginkizun horretan, kode zatiak aztertu eta interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Markatzeko lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatu ditu.

        2. Markatzeko lengoaiek informazioa tratatzeko eskaintzen dituzten abantailak ezagutu ditu.

        3. Markatzeko lengoaiak sailkatu ditu eta adierazgarrienak identifikatu ditu.

        4. Markatzeko lengoaien aplikazio-esparruak bereizi ditu.

        5. Helburu orokorreko markatzeko lengoaia baten beharra eta aplikazio-esparru espezifikoak ezagutu ditu.

        6. XML lengoaiaren berezko ezaugarriak aztertu ditu.

        7. XML dokumentu baten egitura eta arau sintaktikoak identifikatu ditu.

        8. Ongi osatutako XML dokumentuak sortzeko beharra eta horrek prozesaketan duen eragina kontrastatu du.

        9. Izen-espazioek eskaintzen dituzten abantailak identifikatu ditu.

      2. Markatzeko lengoaiak erabiltzen ditu informazioa web-aren bitartez transmititzeko, dokumentuen egitura aztertzen du eta horien elementuak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web-arekin erlazionatutako markatzeko lengoaiak eta horien bertsioak identifikatu eta sailkatu ditu.

        2. HTML dokumentu baten egitura aztertu du eta osatzen duten sekzioak identifikatu ditu.

        3. HTML lengoaiaren etiketa eta atributu nagusien funtzionaltasuna ezagutu du.

        4. HTML eta XHTML lengoaien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezarri ditu.

        5. XHTML lengoaiak informazioa kudeatzeko sistemetan duen erabilgarritasuna ezagutu du.

        6. Tresnak erabili ditu web dokumentuak sortzeko.

        7. Estilo-orriak erabiltzeak ekartzen dituen abantailak identifikatu ditu.

        8. Estilo-orriak aplikatu ditu.

      3. Eduki-kanalak sortzen ditu, eta, eginkizun horretan, sindikazio-teknologiak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Edukiak sindikatzeak informazioa kudeatzeko eta transmititzeko ekartzen dituen abantailak identifikatu ditu.

        2. Edukiak sindikatzearen aplikazio-esparruak definitu ditu.

        3. Edukiak sindikatzeak oinarri hartzen dituen teknologiak aztertu ditu.

        4. Eduki-kanal baten egitura eta sintaxia identifikatu ditu.

        5. Eduki-kanalak sortu eta baliozkotu ditu.

        6. Kanalen funtzionaltasuna eta haietarako sarbidea egiaztatu ditu.

        7. Tresna bereziak erabili ditu, hala nola kanalen agregatzaileak eta direktorioak.

      4. XML dokumentuetarako baliozkotze-mekanismoak ezartzen ditu, eta haien sintaxia eta egitura definitzeko metodoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. XML dokumentuetan transmititutako informazioa eta arauak deskribatzeko beharra ezarri du.

        2. XML dokumentuak definitzearekin erlazionatutako teknologiak identifikatu ditu.

        3. Deskribapenean erabilitako egitura eta sintaxi espezifikoa aztertu ditu.

        4. XML dokumentuen deskribapenak sortu ditu.

        5. Deskribapenak erabili ditu XML dokumentuak lantzeko eta baliozkotzeko.

        6. Deskribapenak dokumentuekin lotu ditu.

        7. Tresna espezifikoak erabili ditu.

        8. Deskribapenak dokumentatu ditu.

      5. XML dokumentuen gaineko bihurketak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, prozesatzeko teknikak eta tresnak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. XML dokumentuak bihurtzeko beharra identifikatu du.

        2. Aplikazio-esparruak ezarri ditu.

        3. Inplikatutako teknologiak eta horien funtzionamendu-modua aztertu ditu.

        4. XML dokumentuak bihurtzeko eta egokitzeko erabilitako sintaxi espezifikoa deskribatu du.

        5. Bihurketa-zehaztapenak sortu ditu.

        6. XML dokumentuen bihurketarekin erlazionatutako tresna espezifikoak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        7. Bihurketak egin ditu irteerako hainbat formaturekin.

        8. Bihurketa-zehaztapenak dokumentatu eta araztu ditu.

      6. XML formatuko informazioa kudeatzen du, eta, eginkizun horretan, biltegiratze-teknologiak eta galdeketa-lengoaiak aztertu eta erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. XML dokumentuetan erabilitako informazioa biltegiratzeko metodo nagusiak identifikatu ditu.

        2. Informazioa XML formatuan biltegiratzearen eragozpenak identifikatu ditu.

        3. Informazioa biltegiratzeko teknologiak ezarri ditu haren ezaugarrien arabera.

        4. Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak erabili ditu informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

        5. Datu-base erlazionaletan biltegiratutako informaziotik abiatuta XML dokumentuak sortzeko teknika espezifikoak erabili ditu.

        6. XML datu-base natiboak kudeatzeko sistemen ezaugarriak identifikatu ditu.

        7. XML datu-base natiboak kudeatzeko sistemak instalatu eta aztertu ditu.

        8. XML datu-base natiboetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko teknikak erabili ditu.

        9. Informazioa tratatzeko eta biltegiratzeko eta XML dokumentuetan sartzeko lengoaiak eta tresnak identifikatu ditu.

      7. Informazioa kudeatzeko enpresa-sistemekin lan egiten du, eta informazioa inportatzeko, integratzeko, segurtatzeko eta ateratzeko lanak egiten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa-baliabideak kudeatzeko eta planifikatzeko sistemen abantailak ezagutu ditu.

        2. Enpresa-kudeaketako aplikazio nagusien ezaugarriak ebaluatu ditu.

        3. Enpresa-kudeaketako aplikazioak instalatu ditu.

        4. Aplikazioak konfiguratu eta egokitu ditu.

        5. Informaziorako sarbide segurua ezarri eta egiaztatu du.

        6. Txostenak sortu ditu.

        7. Bulegotika-aplikazioekin integratzeko lanak egin ditu.

        8. Informazioa ateratzeko prozedurak gauzatu ditu, informazioa tratatzeko eta hainbat sistemari gehitzeko.

        9. Laguntza-lanak eta gorabeherak konpontzekoak egin ditu.

        10. Aplikazioaren ustiapenari buruzko dokumentuak egin ditu.

    2. Edukiak:

      1. Markatzeko lengoaien ezaugarriak ezagutzea

        Markatzeko lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatzea.

        Markatzeko lengoaiek informazioa tratatzeko eskaintzen dituzten abantailak identifikatzea.

        Markatzeko lengoaia adierazgarrienak tipologiaren arabera sailkatzea.

        Helburu orokorreko markatzeko lengoaia baten aplikazio-esparrua identifikatzea.

        XML lengoaiaren berezko ezaugarriak identifikatzea.

        Markatzeko lengoaiak: motak eta adierazgarrienen sailkapena.

        XML lengoaia: egitura eta sintaxia.

        Etiketak.

        Metalengoaia.

        XML hiztegiak. Hiztegi komunak eta espezifikoak.

        XMLko izen-espazioak. Abantailak.

        Markatzeko lengoaiak eta web semantikoa.

        Edizio-tresnak.

        Mota honetako lengoaiekiko eta horien aplikazioarekiko interesa azaltzea.

      2. Web inguruneetan markatzeko lengoaiak erabiltzea.

        Web-ean erabiltzen diren markatzeko lengoaia ohikoenak identifikatzea.

        HTML dokumentu baten egitura eta etiketa nagusiak identifikatzea.

        HTML eta XHTML lengoaiak konparatzea: desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzea.

        Web orriak sortzeko editoreak eta web orriak diseinatzera eta garatzera zuzendutako tresnak, luzapenak eta plugin-ak instalatzea eta erabiltzea.

        XHTML orriak sortzea web editoreak erabilita.

        Estilo-orriak erabiltzearen abantailak identifikatzea.

        XHTML orrien gainean estilo-orriak aplikatzea.

        XHTML orriak eta CSS estilo-orriak baliozkotzea W3C erakundearen (World Wide web Consortium) automatikoki baliozkotzeko tresnak erabilita.

        Web proiektu baten dokumentazioa lantzea.

        Web inguruneetako markatzeko lengoaiak. HTML eta XHTML.

        XHTML lengoaiaren etiketa nagusiak.

        Estilo-orriak (CSS).

        Markatzeko lengoaien bitartez informazioa transmititzea.

        Usagarritasuna eta erabilerraztasuna.

        Organigramak, egiturak, diseinu-lerroa.

        Web proiektua garatzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Modu autonomoan aldatzeko eta hobetzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

        Web proiekturako ekarpenetan sormena izatea.

      3. Markatzeko lengoaiak edukiak sindikatzeari aplikatzea.

        Edukiak sindikatzeak informazioa kudeatzeko eta transmititzeko ekartzen dituen abantailak identifikatzea.

        Aplikazio-esparruak definitzea eta erabilera-kasuak identifikatzea.

        Eduki-kanalak sortzeko mekanismo ohikoenak identifikatzea.

        Eduki-kanal bat sortzea eta formatua baliozkotzea W3C erakundearen RSS kanalak baliozkotzeko tresnak erabilita.

        Kanal interesgarrien direktorio bat sortzea.

        Kanalen agregatzaile eta direktorio motak sailkatzea eta ohikoenak erabiltzea.

        RSS eta Atom.

        Agregatzaileak eta motak.

        Eduki-kanalak.

        Eduki-kanal baten XML egitura.

        Eduki-kanalen direktorioak.

        Abian jartzean eta erabiltzean sor daitezkeen zailtasunen aurrean autonomia izatea.

        Joera berriekiko interesa izatea.

        Ideiak eta konponbideak ekartzeko ekimena izatea.

      4. XML lengoaian eskemak eta hiztegiak definitzea.

        XML dokumentuen egitura eta baliozkotze-arauak deskribatzeko beharra identifikatzea.

        XML dokumentuen egitura eta baliozkotze-arauak deskribatzeko erabiltzen diren teknologiak identifikatzea.

        Web-eko XML hiztegi ohikoenen deskribapenak identifikatzea.

        XML dokumentuen deskribapenak sortzea.

        Deskribapenak XML dokumentuekin lotzea.

        XML dokumentuen deskribapenak baliozkotzea.

        XML dokumentuen deskribapenen dokumentazioa lantzea.

        XML dokumentuen egitura eta baliozkotze-arauak (DTD, XMLSchema).

        XML dokumentuen deskribapenak.

        Eskemak eta hiztegiak definitzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Helburuak lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Modu autonomoan aldatzeko eta hobetzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

      5. XML dokumentuak bihurtzea eta egokitzea.

        XML dokumentuak bihurtzeko beharrak eta horien aplikazio-esparruak identifikatzea.

        XML dokumentuak bihurtzeko (prozesatzea eta formatua ematea) teknologiak identifikatzea.

        XML dokumentuak hainbat formatutara bihurtzea.

        XML dokumentuak bihurtzeko tresna espezifikoak erabiltzea.

        Araztea eta emaitza egiaztatzea.

        Bihurketa-zehaztapenen dokumentazioa lantzea.

        XML dokumentuak bihurtzeko sintaxia.

        Aplikazio-esparruak.

        Bitarteko edo amaierako formatuak.

        Estilo-lengoaiak. CSS eta XSLT.

        Modu autonomoan aldatzeko eta hobetzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Sor daitezkeen zailtasun eta arazoen aurrean jarrera positiboa izatea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Konponbiderako ekarpenetan sormena izatea.

      6. Informazioa biltegiratzea.

        XML dokumentuetako informazioa biltegiratzeko metodo nagusiak identifikatzea.

        Datu-baseen kudeatzaile ohikoenek eskaintzen dituzten biltegiratze-mekanismoak eta euskarria identifikatzea.

        Informazioa XML formatuan biltegiratzearen abantailak eta eragozpenak identifikatzea.

        XML formatuan biltegiratzea zein kasuistikatan den egokiagoa identifikatzea.

        Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak erabiltzea informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

        Informazioa bilatzeko teknikak erabiltzea.

        Datu-base erlazionaletan biltegiratutako informaziotik abiatuta XML dokumentuak sortzea.

        XML datu-base natiboak kudeatzeko sistemen ezaugarriak identifikatzea.

        XML datu-base natiboak kudeatzeko sistemak instalatzea.

        XML datu-base natiboetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko eta manipulatzeko mekanismoak identifikatzea.

        Informazioa tratatzeko eta biltegiratzeko eta XML dokumentuetan sartzeko lengoaiak eta tresnak identifikatzea.

        Dokumentuak biltegiratzea.

        Biltegiratze-formatuak.

        Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

        XML dokumentuak galdekatzeko eta manipulatzeko lengoaia.

        XML biltegiratze natiboa.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Dauden aukera teknologikoak ezagutzeko eta, hala badagokio, zati batean espezializatzea bere gain hartzeko interesa izatea.

      7. Enpresa-kudeaketako sistemak.

        Enpresa-kudeaketako informazio-sistema ohikoenak eta integratzen dituzten funtzionaltasunak identifikatzea.

        Enpresa-kudeaketako informazio-sistema bat hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpide eta aldagai nagusiak identifikatzea.

        Kasuistika zehatz baterako hainbat tresna eta balizko konponbideak identifikatzea.

        Enpresa-kudeaketako informazio-tresna bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Moduluak integratzea.

        Autentifikazio-estrategiak identifikatzea.

        Sistemari modulu gehigarriak hedatzea.

        Enpresa-tresna kasuistika zehatz baterako pertsonalizatzea (irudi korporatiboa, txostenak, zerrendak, rolen eta baimenen politika).

        Bulegotika-tresnekin eta lankidetza- eta komunikazio-sistemekin (posta-sistema, egutegia, eta abar) integratzeko mekanismoak identifikatzea.

        Informazioa inportatzea eta esportatzea.

        Segurtasun-mekanismoak aplikatzea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa eta erabiltzailearena lantzea.

        Informazio-fluxuak.

        Enpresa-kudeaketako sistemak: ERP, CRM, kontabilitate-kudeaketa, proiektuen kudeaketa, nominen kudeaketa, eCommerce sistemak, eta abar.

        Enpresa-kudeaketako informazio-sistema bat hautatzeko irizpideak: alderdi funtzionalak, teknologikoak, ibilbide-orriak, estandarrak betetzea, software librea ala ez, lizentzien kostua, mantentze-zerbitzua, eta abar.

        Enpresa-kudeaketako tresnak ezartzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Erroreen eta balizko arazoen aurrean aldez aurreko jarrera ona izatea. Konponbideak bilatzeko autonomia izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

        Hartutako erabakiak profesionaltasunez argudiatzea.

  6. lanbide-modulua: Sistema eragileak administratzea

    Kodea: 0374

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 120 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Direktorio-zerbitzua administratzen du, zehaztapenak interpretatzen ditu eta hura sare batean integratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Direktorio-zerbitzuaren funtzioa, elementuak eta egitura logikoak identifikatu ditu.

        2. Direktorio-zerbitzuaren eskema zehaztu eta sortu du.

        3. Direktorio-zerbitzua zerbitzarian instalatu du.

        4. Direktorio-zerbitzua konfiguratu eta pertsonalizatu du.

        5. Direktorio-zerbitzua beste zerbitzu batzuekin integratu du.

        6. Direktorio-zerbitzuan bilaketa-iragazkiak aplikatu ditu.

        7. Direktorio-zerbitzua sare bateko erabiltzaileak zentralizatuta egiaztatzeko mekanismo gisa erabili du.

        8. Bezeroa direktorio-zerbitzuan integratzeko konfiguratu du.

        9. Tresna grafikoak eta komandoak erabili ditu direktorio-zerbitzua administratzeko.

        10. Direktorio-zerbitzuaren egitura eta ezarpena dokumentatu ditu.

      2. Sistemaren prozesuak administratzen ditu, eta eginkizun horretan, deskribatu egiten ditu eta segurtasun- eta eraginkortasun-irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hainbat kontzeptu deskribatu ditu: sistemaren prozesua, motak, egoerak eta bizi-zikloa.

        2. Etenak eta salbuespenak erabili ditu prozesadorearen barneko gertaerak deskribatzeko.

        3. Prozesua, haria eta lana bereizi ditu.

        4. Prozesuak sortzeko, manipulatzeko eta amaitzeko lanak egin ditu.

        5. Fitxategi-sistema erabili du sistemaren prozesuak erregistratzeko eta identifikatzeko euskarri logiko gisa.

        6. Tresna grafikoak eta komandoak erabili ditu sistemaren prozesuak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko.

        7. Sistemaren abiarazte-sekuentzia, inplikatutako prozesuak eta horien arteko erlazioa egiaztatu ditu.

        8. Segurtasun-neurriak hartu ditu identifikatu gabeko prozesuak agertu direnean.

        9. Sistemaren ohiko prozesuak, horien funtzioa eta beraien arteko erlazioa dokumentatu ditu.

      3. Sistemaren atazen automatizazioa kudeatzen du, eta, eginkizun horretan, eraginkortasun-irizpideak aplikatzen ditu eta komandoak eta tresna grafikoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sisteman ataza errepikakorrak automatizatzearen abantailak deskribatu ditu.

        2. Sistemaren komandoak erabili ditu atazak planifikatzeko.

        3. Segurtasun-murrizketak ezarri ditu.

        4. Sistemaren administrazioarekin erlazionatutako ataza errepikakor edo puntualen plangintzak egin ditu.

        5. Kontuen administrazioa automatizatu du.

        6. Atazak planifikatzeko tresna grafikoak instalatu eta konfiguratu ditu.

        7. Atazak planifikatzeko tresna grafikoak erabili ditu.

        8. Ataza automatikoen modura programatutako prozesuak dokumentatu ditu.

      4. Sareko sistema eragilea urrunetik administratzen du, horren garrantzia baloratzen du eta segurtasun-irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistemetan urrunetik sartzeko eta administratzeko metodoak deskribatu ditu.

        2. Saioari orientatutako zerbitzuak eta saioari orientatu gabekoak bereizi ditu.

        3. Sistema eragileak berak eskaintzen dituen urrunetik administratzeko tresnak erabili ditu.

        4. Urrunetik sartzeko eta administratzeko zerbitzuak instalatu ditu.

        5. Komandoak eta tresna grafikoak erabili ditu urrunetik sartzeko eta administratzeko zerbitzuak kudeatzeko.

        6. Urrunetik sartzeko erabiltzaile-kontuak sortu ditu.

        7. Urrunetik sartzeko eta administratzeko probak egin ditu sistema heterogeneoen artean.

        8. Transferitutako informazioa enkriptatzeko mekanismoak erabili ditu.

        9. Urrunetik administratutako sistemaren prozesuak eta zerbitzuak dokumentatu ditu.

      5. Inprimatze-zerbitzariak administratzen ditu, horien funtzioak deskribatzen ditu eta sare batean integratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Inprimatze-zerbitzarien eta sistemen funtzionaltasuna deskribatu du.

        2. Erabilitako atakak eta protokoloak identifikatu ditu.

        3. Sistema eragilean integratutako inprimagailuak kudeatzeko tresnak erabili ditu.

        4. Web ingurunean inprimatze-zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu du.

        5. Inprimagailu logikoak sortu eta sailkatu ditu.

        6. Inprimatze-taldeak sortu ditu.

        7. Inprimagailuak eta lan-ilarak kudeatu ditu komandoen eta tresna grafikoen bitartez.

        8. Sareko inprimagailuak sistema eragile desberdinen artean partekatu ditu.

        9. Inprimatze-zerbitzariaren eta sortutako inprimagailuen konfigurazioa dokumentatu du.

      6. Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzen ditu, eta horien elkarreragingarritasuna justifikatu eta bermatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sareko baliabideak hainbat sistema eragileren artean partekatzeko beharra identifikatu du.

        2. Segurtasun-mailak ezarri ditu sareko baliabide partekatuetarako bezeroaren sarbidea kontrolatzeko.

        3. Sarearen konektagarritasuna esparru edo agertoki heterogeneo batean egiaztatu du.

        4. Sareko baliabideak partekatzea ahalbidetzen duten zerbitzuen funtzionaltasuna deskribatu du.

        5. Sareko baliabideak partekatzeko zerbitzuak instalatu eta konfiguratu ditu.

        6. Instalatutako zerbitzuen funtzionamendua egiaztatu du.

        7. Taldean lan egin du sareko fitxategi-sistemetan eta inprimagailuetan sartzeko sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetatik.

        8. Instalatutako zerbitzuen konfigurazioa dokumentatu du.

      7. Sistema eragileetan script-lengoaiak erabiltzen ditu, horien aplikazioa deskribatzen du eta sistema eragilearen zerbitzuak administratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lengoaiaren egiturak erabili eta konbinatu ditu gidoiak sortzeko.

        2. Errore sintaktikoak eta exekuziokoak arazteko tresnak erabili ditu.

        3. Sistema eragilea konfiguratzeko gidoiak interpretatu ditu.

        4. Sistemaren gidoiak aldatu eta egokitu ditu.

        5. Zerbitzuak administratzeko gidoiak sortu eta probatu ditu.

        6. Atazak automatizatzeko gidoiak sortu eta probatu ditu.

        7. Sistema libreetan eta jabedunetan gidoiak ezarri ditu.

        8. Funtzio-liburutegiak kontsultatu eta erabili ditu.

        9. Sortutako gidoiak dokumentatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Direktorio-zerbitzua administratzea.

        Direktorio-zerbitzuak:

        Instalatzea.

        Konfiguratzea.

        Pertsonalizatzea.

        Beste direktorio-zerbitzu batzuekin integratzea.

        Bilaketa-iragazkiak aplikatzea.

        Domeinuak sortzea.

        Direktorio-zerbitzua egiaztatzeko mekanismo gisa erabiltzea.

        Direktorio-zerbitzuaren egitura eta inplementazioa dokumentatzea.

        Direktorio-zerbitzuak. LDAP:

        Definizioa.

        Elementuak.

        Nomenklatura.

        Eskema.

        Domeinuak:

        Funtzioak.

        Kontrolagailuak.

        Administratzen dituen objektuak: erabiltzaile globalak, taldeak eta ordenagailuak, besteak beste.

        Direktorio-zerbitzua administratzeko tresna grafikoak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      2. Sistemaren prozesuak administratzea.

        Sistemaren prozesuak sortzea, manipulatzea, kudeatzea eta ezabatzea. Agindu-lerroa. Ingurune grafikoa.

        Komandoak eta tresna grafikoak erabiltzea prozesuak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko.

        Abiarazte-sekuentzia eta bertan parte hartzen duten prozesuak aztertzea. Deabruak.

        Sistemaren prozesuak, horien funtzioa eta beraien arteko erlazioa aztertzea.

        Fitxategi-sistema prozesuak erregistratzeko eta identifikatzeko erabiltzea.

        Sistemaren ohiko prozesuak, horien funtzioa eta beraien arteko erlazioa dokumentatzea.

        Prozesuak:

        Motak, egoerak, egitura, lehentasunak.

        Prozesua, haria eta lana: desberdintasunak.

        Bizi-zikloak.

        Egoera-trantsizioak.

        Lehentasunak.

        Segurtasun-neurriak.

        Sistemaren mekanismoak. Prozesadorearen gertaerak:

        Etenak.

        Salbuespenak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      3. Atazak planifikatzea eta automatizatzea.

        Atazak automatizatzearen abantailak aztertzea.

        Atazak planifikatzeko komandoak erabiltzea.

        Segurtasun-murrizketak aplikatzea.

        Atazak planifikatzeko tresna grafikoak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

        Ataza automatikoen modura programatutako prozesuak dokumentatzea.

        Sistemaren informazioa kudeatzea errendimendua, estatistikak eta kuotak aztertuta.

        Direktorio-egitura:

        Kontrol-informazioaren eta edukiaren arteko desberdintasunak.

        Fitxategi-sistema.

        Sistemaren komandoak:

        Atazak automatizatzea:

        Kontuen administrazioa.

        Sistemaren administrazioa.

        Ataza errepikakorren plangintza.

        Programatutako prozesuak.

        Bilaketa.

        Segurtasun-murrizketak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      4. Urrunetik sartzeko eta administratzeko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

        Urrunetik sartzeko eta administratzeko zerbitzuak:

        Instalatzea.

        Kudeatzea.

        Tresnak erabiltzea: sistema eragilearen berezkoak (komandoak, tresna grafikoak). Sistemaz kanpokoak.

        Probak.

        Urruneko erabiltzaileen kontuak sortzea.

        Saioari orientatutako zerbitzuak eta saioari orientatu gabekoak bereiztea.

        Urrunetik administratutako sistemaren prozesuak eta zerbitzuak dokumentatzea.

        Urruneko sarbidea eta administrazioa:

        Protokoloak.

        Zerbitzuak.

        Tresnak.

        Eguneratzeak.

        Komunikazioko segurtasuna:

        Enkriptatzea.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      5. Inprimatze-zerbitzariak administratzea.

        Inprimatze-protokoloak eta atakak aztertzea.

        Inprimagailuak eta lan-ilarak kudeatzea.

        Inprimatze-zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Inprimagailu logikoak sortzea eta sailkatzea.

        Inprimatze-taldeak sortzea.

        Sareko inprimagailuak partekatzea.

        Inprimagailuak kudeatzeko tresnak erabiltzea.

        Inprimatze-zerbitzariaren eta sortutako inprimagailuen konfigurazioa dokumentatzea.

        Komunikazioa:

        Atakak.

        Inprimatze-protokoloak.

        Gailuak: zerbitzariak, inprimagailuak.

        Inprimatze-sistemak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      6. Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea.

        Sareko zerbitzuak:

        Instalatzea.

        Konfiguratzea.

        Funtzionaltasuna eta erabilera.

        Agertoki heterogeneoak:

        Sare heterogeneoak erabiltzea:

        Konektagarritasuna egiaztatzea.

        Sareko fitxategi-sistemak eta inprimagailuak erabiltzea.

        Baliabide partekatuak.

        Instalatutako zerbitzuen konfigurazioa dokumentatzea.

        Sistema heterogeneoak:

        Segurtasun-mailak.

        Baliabide partekatuak.

        Sareko fitxategi-sistemak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      7. Sistema eragile libreetan eta jabedunetan scripting lengoaiak aplikatzea.

        Hainbat sistema eragiletarako scripting lengoaiak aztertzea.

        Administrazio-lanetarako script-ak sortzea, araztea eta interpretatzea:

        Erabiltzaile-kontuak administratzea.

        Prozesuak kudeatzea:

        Sortzea.

        Ezabatzea.

        Kontrola.

        Komunikazioa.

        Sistemaren zerbitzuak.

        Erroreak araztea.

        Liburutegiak erabiltzea.

        Sortutako gidoiak dokumentatzea.

        Shell:

        Scripting lengoaiak sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

        Lengoaiaren egiturak.

        Baimenak.

        Sistemaren liburutegiak.

        Lanbidearen zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

  7. lanbide-modulua: Sareko zerbitzuak eta Internet

    Kodea: 0375

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 120 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Izenak ebazteko zerbitzuak administratzen ditu, aztertu egiten ditu eta zerbitzuaren segurtasuna bermatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Izenak ebazteko zerbitzu baten beharra izaten duten esparru edo agertokiak identifikatu eta deskribatu ditu.

        2. Izenak ebazteko mekanismo nagusiak sailkatu ditu.

        3. Izen-sistema hierarkikoen egitura, nomenklatura eta funtzionaltasuna deskribatu du.

        4. Izenak ebazteko zerbitzu hierarkikoak instalatu eta konfiguratu ditu.

        5. Zerbitzua prestatu du kanpoko baliabideen kontsultak beste izen-zerbitzari batera birbidaltzeko.

        6. Zerbitzua prestatu du beste zerbitzari batzuetatik datozen erantzunak biltegiratzeko eta banatzeko.

        7. Eremu berri bati dagozkion izenen erregistroak gehitu ditu, posta-zerbitzariei eta ezizenei dagozkien aukerekin.

        8. Izen-zerbitzarien konponbideak inplementatu ditu IP helbide dinamikoetan.

        9. Eremu-transferentziak egin ditu bi zerbitzariren edo gehiagoren artean.

        10. Instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak dokumentatu ditu.

      2. Automatikoki konfiguratzeko zerbitzuak administratzen ditu, identifikatu egiten ditu eta parametroak behar bezala esleitzen direla egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare-parametroak konfiguratzeko mekanismo automatizatuak eta eskaintzen dituzten abantailak ezagutu ditu.

        2. Sare-parametroak konfiguratzeko eskaera batean esku hartzen duten prozedurak eta jarraibideak azaldu ditu.

        3. Sare-parametroak konfiguratzeko zerbitzariak instalatu ditu.

        4. Zerbitzua prestatu du sare lokal bateko ordenagailuei oinarrizko konfigurazioa esleitzeko.

        5. Esleipen estatikoak eta dinamikoak konfiguratu ditu.

        6. Zerbitzuan konfiguratzeko aukera gehigarriak integratu ditu.

        7. Egindako prozedurak dokumentatu ditu.

      3. Web zerbitzariak administratzen ditu, horiek konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu eta zerbitzuaren funtzionamendua ziurtatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web zerbitzari baten funtzionamenduaren oinarri diren funtsak eta protokoloak deskribatu ditu.

        2. Web zerbitzariak instalatu eta konfiguratu ditu.

        3. Zerbitzariaren funtzionaltasuna areagotu du moduluak aktibatuta eta konfiguratuta.

        4. Gune birtualak sortu eta konfiguratu ditu.

        5. Zerbitzariaren autentifikazio-mekanismoak eta sarbide-kontrolekoak konfiguratu ditu.

        6. Ziurtagiri digitalak lortu eta instalatu ditu.

        7. Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak segurtatzeko mekanismoak ezarri ditu.

        8. Zerbitzua monitorizatzeko probak egin ditu.

        9. Zerbitzuaren erregistroak aztertu ditu estatistikak egiteko eta gorabeherak konpontzeko.

        10. Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa landu du.

      4. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak administratzen ditu, informazioa segurtatzen du eta informaziorako sarbidea mugatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren utilitatea eta eragiteko modua ezarri ditu.

        2. Fitxategiak transferitzeko zerbitzariak instalatu eta konfiguratu ditu.

        3. Erabiltzaileak eta taldeak sortu ditu zerbitzarian urrunetik sartzeko.

        4. Sarbide anonimoa konfiguratu du.

        5. Dauden sarbide-moduetan mugak ezarri ditu.

        6. Zerbitzarirako sarbidea egiaztatu du, bai modu aktiboan bai modu pasiboan.

        7. Bezeroekin probak egin ditu komando-lerroan eta modu grafikoan.

        8. Nabigatzailea fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren bezero gisa erabili du.

        9. Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa landu du.

      5. Posta elektronikoko zerbitzariak administratzen ditu, horiek konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu eta zerbitzuaren segurtasuna bermatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Posta elektronikoa bidaltzen eta hartzen esku hartzen duten protokoloak deskribatu ditu.

        2. Posta elektronikoko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu du.

        3. Erabiltzaile-kontuak sortu ditu eta horien sarbidea egiaztatu du.

        4. Posta-zerbitzariaren bidegabeko erabilerak eragozteko metodoak ezarri eta aplikatu ditu.

        5. Zerbitzuak instalatu ditu erabiltzaile-postontzietan dagoen posta urrunetik jaso ahal izateko.

        6. Posta elektronikoko bezeroak erabili ditu zerbitzarian sortutako kontuetatik posta bidaltzeko eta hartzeko.

        7. Sinadura digitala eta posta zifratua erabili ditu.

        8. Posta-zerbitzaria zerbitzu seguru gisa konfiguratu du.

        9. Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa landu du.

      6. Berehalako mezularitzako zerbitzuak, berri-zerbitzuak eta banaketa-zerrenden zerbitzuak administratzen ditu, eta erabiltzaileen sarbidea egiaztatu eta ziurtatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berehalako mezularitzako zerbitzuak, berri-zerbitzuak eta banaketa-zerrenden zerbitzuak deskribatu ditu.

        2. Berehalako mezularitzako zerbitzua instalatu eta konfiguratu du.

        3. Berehalako mezularitzako bezero grafikoak eta testu-modukoak erabili ditu.

        4. Berri-zerbitzua instalatu eta konfiguratu du.

        5. Banaketa-zerrenden zerbitzua instalatu eta konfiguratu du.

        6. Zerrenda mota eta baimendutako sarbide-moduak zehaztu ditu.

        7. Berehalako mezularitzako zerbitzuetarako, berri-zerbitzuetarako eta banaketa-zerrenden zerbitzuetarako erabiltzaile-kontuak sortu ditu eta sarbidea egiaztatu du.

        8. Berehalako mezularitzako zerbitzuak, berri-zerbitzuak eta banaketa-zerrenden zerbitzuak instalatzeari, konfiguratzeari eta erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa landu du.

      7. Audio-zerbitzuak administratzen ditu, banaketa-beharrak identifikatzen ditu eta formatuak egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Audio-zerbitzuaren funtzionaltasuna deskribatu du.

        2. Audioa banatzeko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu du.

        3. Audio-zerbitzarian sartzeko bezeroa instalatu eta konfiguratu du.

        4. Audio digitaleko formatuak ezagutu eta erabili ditu.

        5. Bezeroan audioa erreproduzitzeko tresnak erabili ditu.

        6. Audio-zerbitzuak nabigatzailearen bitartez erabili ditu.

        7. Audioa sindikatzeko eta harpidetzeko teknikak erabili ditu.

        8. Audio-zerbitzaria instalatzeari eta administratzeari buruzko dokumentazioa landu du.

      8. Bideo-zerbitzuak administratzen ditu, banaketa-beharrak identifikatzen ditu eta formatuak egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bideo-zerbitzuaren funtzionaltasuna deskribatu du.

        2. Bideo-zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu du.

        3. Bideo-zerbitzarian sartzeko bezeroa konfiguratu du.

        4. Bideo digitala konprimitzeko formatuak ezagutu eta erabili ditu.

        5. Bideoa sindikatzeko eta harpidetzeko teknikak erabili ditu.

        6. Bideokonferentzia-zerbitzuaren ezaugarriak eta bertan erabiltzen diren protokoloak deskribatu ditu.

        7. Bideokonferentzia egiteko tresna grafikoak instalatu eta konfiguratu ditu.

        8. Bideokonferentzia egiteko tresna grafikoak eta nabigatzaileak erabili ditu.

        9. Bideo-zerbitzaria eta bideokonferentzia-zerbitzua instalatzeari eta administratzeari buruzko dokumentazioa landu du.

    2. Edukiak:

      1. Domeinu-izenen zerbitzuak instalatzea eta administratzea.

        Zerbitzua instalatzea.

        Lehen mailako eta bigarren mailako eremuak konfiguratzea.

        Birbidaltzaileak erabiltzea.

        Eremu berri bati dagozkion izenen erregistroak kudeatzea: posta, ezizenak&

        Izen-zerbitzariak IP helbide dinamikoetan konfiguratzea.

        Eremu-transferentziak egitea bi zerbitzariren edo gehiagoren artean.

        Instalazioaren eta konfigurazioaren dokumentazioa lantzea.

        Izen-sistema lauak eta hierarkikoak.

        Izen-ebazleak. Domeinu-izen bat ebazteko prozesua.

        Erroko zerbitzariak eta lehen mailako domeinuak eta hurrengoak.

        Lehen mailako eta bigarren mailako eremuak. Eremu-transferentziak.

        Erregistro motak.

        Izen-zerbitzariak IP helbide dinamikoetan.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

        Lanak egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeak betetzeko konpromisoa izatea.

      2. Sarea automatikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzea eta administratzea.

        Sare-parametroak konfiguratzeko zerbitzariak instalatzea.

        Zerbitzua prestatzea sare lokal bateko ordenagailuei oinarrizko konfigurazioa esleitzeko.

        Sare lokaleko ordenagailu bezeroak prestatzea.

        Esleipen estatikoak eta dinamikoak konfiguratzea.

        Izen-zerbitzariekin integratzea.

        Zerbitzuan konfiguratzeko aukera gehigarriak integratzea.

        Instalazioaren eta konfigurazioaren dokumentazioa lantzea.

        Zerbitzuaren funtzionamendua: sare-parametroak konfiguratzeko eskaera batean esku hartzen duten mekanismoak.

        Sare-protokoloaren definizioa.

        Esleipenak. Motak.

        Parametroak eta konfigurazio-deklarazioak.

        Zerbitzuaren funtzionamendurako erabiltzen diren komandoak.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      3. Web zerbitzariak instalatzea eta administratzea.

        Instalatzea.

        Moduluak aktibatzea eta konfiguratzea.

        Gune birtualak sortzea eta konfiguratzea.

        Zerbitzariaren autentifikazio-mekanismoak eta sarbide-kontrolekoak konfiguratzea.

        Ziurtagiri digitalak kudeatzea.

        Zerbitzua monitorizatzea.

        Zerbitzuaren erregistroak aztertzea estatistikak egiteko eta gorabeherak konpontzeko.

        Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa lantzea.

        Web zerbitzari baten ezaugarri orokorrak.

        Web zerbitzari baten oinarrizko konfigurazioa.

        Moduluak: instalazioa, konfigurazioa eta erabilera.

        Gune birtualak. Sorrera, konfigurazioa eta erabilera.

        Autentifikazioa eta sarbide-kontrola.

        Ziurtagiriak. Ziurtagiri-zerbitzariak.

        Domeinu-izenen zerbitzuekiko integrazioa.

        Web nabigatzaileak. Itxura- eta erabilera-parametroak.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak segurtatzeko mekanismoak erabiltzearen garrantzia baloratzea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      4. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzea eta administratzea.

        Fitxategiak transferitzeko zerbitzua instalatzea.

        Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea zerbitzarian urrunetik sartzeko.

        Sarbide anonimoa konfiguratzea.

        Dauden sarbide-moduetan murrizketak konfiguratzea.

        Fitxategiak transferitzeko bezeroak komando-moduan eta modu grafikoan erabiltzea.

        Zerbitzua web zerbitzuarekin integratzea.

        Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa lantzea.

        Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren funtzionaltasuna.

        Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren konfigurazioa. Baimenak eta kuotak.

        Erabiltzaile motak eta zerbitzurako sarbide motak.

        Bezeroa konektatzeko moduak.

        Fitxategi-transferentzia motak.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren erabilgarritasuna baloratzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      5. Posta elektronikoko zerbitzua instalatzea eta administratzea.

        Posta elektronikoaren protokoloak deskribatzea.

        Posta elektronikoko zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Erabiltzaile-kontuak kudeatzea.

        Spam kontrako iragazkiak kudeatzea.

        Sarrerako eta irteerako posta-protokoloak konfiguratzea.

        Posta elektronikoko bezeroak konfiguratzea.

        Posta zifratua eta sinadura digitala erabiltzea.

        Instalazioari, konfigurazioari eta zerbitzua erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa lantzea.

        Mezuak transferitzeko protokoloa.

        Posta elektronikoko bezeroak.

        Posta-kontuak, ezizenak eta erabiltzaile-postontziak.

        Posta segurua: sinadura digitala eta mezu-zifratzea.

        Posta deskargatzeko protokoloak eta zerbitzuak.

        Beste zerbitzu batzuekiko integrazioa: web, direktorioa&

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Posta elektronikoko zerbitzariaren bidegabeko erabilerak eragozteko metodoak aplikatzea baloratzea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      6. Berehalako mezularitzako zerbitzuak, berri-zerbitzuak eta banaketa-zerrenden zerbitzuak instalatzea eta administratzea.

        Berehalako mezularitzako zerbitzua instalatzea eta konfiguratzea.

        Berehalako mezularitzako bezero grafikoak eta testu-modukoak konfiguratzea.

        Berri-zerbitzua instalatzea eta konfiguratzea.

        Banaketa-zerrenden zerbitzua instalatzea eta konfiguratzea.

        Erabiltzaile-kontuak kudeatzea.

        Berehalako mezularitzako zerbitzuak, berri-zerbitzuak eta banaketa-zerrenden zerbitzuak ikuskatzea.

        Instalazioari, konfigurazioari eta hiru zerbitzuak erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa lantzea.

        Berehalako mezularitzako zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

        Berehalako mezularitzako bezero grafikoak.

        Berehalako mezularitzako testu-moduko bezeroak.

        Berri-zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

        Berri-taldeak.

        Banaketa-zerrenden zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

        Banaketa-zerrendarako sarbide motak.

        Banaketa-zerrenda motak.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Berehalako mezularitzako zerbitzuekin, berri-zerbitzuekin eta banaketa-zerrenden zerbitzuekin erlazionatutako zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      7. Audio-zerbitzua instalatzea eta administratzea.

        Audio-zerbitzariak instalatzea eta konfiguratzea.

        Audio-bezeroak konfiguratzea. Nabigatzailea bezero gisa erabiltzea.

        Audio digitaleko fitxategiak eta formatuak bihurtzea.

        Sindikazio-tresnak konfiguratzea.

        Instalazioaren eta konfigurazioaren dokumentazioa lantzea.

        Audio-zerbitzuaren funtzionaltasuna.

        Audio-formatuak: mp3, wav, au, ogg&

        Streaming-zerbitzariak: icecast, vlc&

        Audioa sindikatzea eta harpidetzea. Podcast.

        Interneteko zerbitzari oso ezagunak: bezeroen konfigurazioa.

        Streaming-bezeroen konfigurazioa: Real Player, Windows Media Player, Quick Time&

        Nabigatzaileekiko integrazioa: plugin-ak.

        Beste zerbitzu batzuekiko integrazioa: web, posta&

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Audio-zerbitzuarekin erlazionatutako zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      8. Bideo-zerbitzua instalatzea eta administratzea.

        Bideo-zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Bideo-zerbitzarien bezeroa kudeatzea.

        Bideo digitala konprimitzeko fitxategiak eta formatuak bihurtzea.

        Sindikazio-tresnak konfiguratzea.

        Bideokonferentzia-tresnak instalatzea eta konfiguratzea. Nabigatzailea erabiltzea.

        Bideo-zerbitzaria eta bideokonferentzia-zerbitzua instalatzeari eta konfiguratzeari buruzko dokumentazioa lantzea.

        Bideo-zerbitzuaren funtzionaltasuna.

        Irudi-formatuak.

        Bideo-zerbitzariak: vlc, windows media services&

        Bideokonferentzia-zerbitzuaren ezaugarriak eta bertan erabiltzen diren protokoloak: udp, rtsp&

        Bideo-formatuak. Codecak eta erreproduzigailuak.

        Interneteko bideo-streaming-eko zerbitzari oso ezagunak.

        Bideoa sindikatzea eta harpidetzea.

        Beste zerbitzu batzuekiko integrazioa: web, posta&

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Bideo-zerbitzuarekin eta bideokonferentziarekin erlazionatutako zeregin edo jarduera tekniko berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

  8. lanbide-modulua: web aplikazioak ezartzea.

    Kodea: 0376

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 100 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Web aplikazioen garapen-ingurunea eta zerbitzariak prestatzen ditu, eta beharrezkoak diren funtzionaltasunak instalatu eta integratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Funtzionamendurako beharrezkoa den softwarea identifikatu du.

        2. Erabilitako teknologiak identifikatu ditu.

        3. Web zerbitzariak eta datu-baseen zerbitzariak instalatu eta konfiguratu ditu.

        4. Bezero- eta zerbitzari-inguruneetan prozesatzeko aukerak ezagutu ditu.

        5. Zerbitzarian kodea prozesatzeko beharrezkoak diren osagaiak eta moduluak gehitu eta konfiguratu ditu.

        6. Datu-baseetarako sarbidea instalatu eta konfiguratu du.

        7. Zerbitzarirako sarbideetan segurtasuna ezarri eta egiaztatu du.

        1. Web aplikazioak probatzera eta garatzera zuzendutako plataforma integratuak erabili ditu.

        2. Egindako prozedurak dokumentatu ditu.

      2. Eduki-kudeatzaileak ezartzen ditu, hautatu egiten ditu eta haien parametroen konfigurazioa ezartzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eduki-kudeatzaileen erabilera eta erabilgarritasuna baloratu du.

        2. Kudeatzen uzten duten webgunearen funtzionaltasun nagusiaren arabera sailkatu ditu.

        3. Hainbat eduki-kudeatzaile mota instalatu ditu.

        4. Eduki-kudeatzaileen ezaugarriak bereizi ditu (erabilera, lizentzia, besteak beste).

        5. Eduki-kudeatzaileak pertsonalizatu eta konfiguratu ditu.

        6. Eduki-kudeatzaileek berek eskaintzen dituzten segurtasun-mekanismoak aktibatu eta konfiguratu ditu.

        7. Funtzionamendu-probak egin ditu.

        8. Eduki-kudeatzaileak argitaratu ditu.

      3. Eduki-kudeatzaileak administratzen ditu, eskakizunetara egokitzen ditu eta informazioaren osotasuna bermatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eduki-kudeatzailearen moduluak egokitu eta konfiguratu ditu.

        2. Hainbat profil dituzten erabiltzaileak sortu eta kudeatu ditu.

        3. Moduluak integratu ditu funtzionaltasun-eskakizunak kontuan hartuta.

        4. Edukien babeskopiak egin ditu.

        5. Edukiak hainbat formatutan inportatu eta esportatu ditu.

        6. Txantiloiak kudeatu ditu.

        7. Sindikazio-funtzionaltasunak integratu ditu.

        8. Eguneratzeak egin ditu.

        9. Sarbide-txostenak lortu ditu.

      4. Web bulegotikako aplikazioak kudeatzen ditu, funtzionaltasunak integratzen ditu eta informaziorako sarbidea segurtatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web bulegotikako aplikazioen erabilgarritasuna ezagutu du.

        2. Aplikazioak funtzionaltasunaren eta prestazio espezifikoen arabera sailkatu ditu.

        3. Web bulegotikako aplikazioak instalatu ditu.

        4. Aplikazioak intranet batean integratzeko konfiguratu ditu.

        5. Erabiltzaile-kontuak kudeatu ditu.

        6. Erabiltzaileen sarbidean segurtasun-irizpideak aplikatu ditu.

        7. Aplikazioak elkarlanera zuzenduta erabili ditu.

        8. Aplikazioen erabilerari eta kudeaketari buruzko dokumentazioa landu du.

      5. Web dokumentuak sortzen ditu zerbitzariko script-lengoaiak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zerbitzariko script-lengoaia adierazgarrienak identifikatu ditu.

        2. Zerbitzariko script-lengoaien eta bezeroetan erabiltzen diren markatzeko lengoaien arteko erlazioa ezagutu du.

        3. Script-lengoaia jakin baten oinarrizko sintaxia ezagutu du.

        4. Lengoaiaren kontrol-egiturak erabili ditu.

        5. Funtzioak definitu eta erabili ditu.

        6. Informazioa sartzeko inprimakiak erabili ditu.

        7. Erlazionatutako hainbat web dokumenturen artean informazioaren iraunkortasuna segurtatzeko mekanismoak ezarri eta erabili ditu.

        8. Web dokumentura sartzen diren erabiltzaileak identifikatu eta segurtatu ditu.

        9. Erabiltzaile bakoitzaren ingurune espezifikoaren bakartzea egiaztatu du.

      6. Datu-baseetarako sarbidea duten web dokumentuak sortzen ditu zerbitzariko script-lengoaiak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web inguruneetan gehien erabiltzen diren datu-baseak kudeatzeko sistemak identifikatu ditu.

        2. Datu-baseak kudeatzeko sistemen eta zerbitzariko script-lengoaiaren arteko integrazioa egiaztatu du.

        3. Datu-baseak kudeatzeko sistemara sartzeko konexioa konfiguratu du script-lengoaian.

        4. Kudeatzailean datu-baseak eta taulak sortu ditu script-lengoaia erabilita.

        5. Datu-baseetan biltegiratutako informazioa lortu eta eguneratu du.

        6. Erabiltzaileen sarbidean segurtasun-irizpideak aplikatu ditu.

        7. Sistemaren funtzionamendua eta errendimendua egiaztatu du.

      7. Eduki-kudeatzaileetan aldaketak egiten ditu, eta haien itxura eta funtzionaltasunak egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eduki-kudeatzailearen direktorio-egitura identifikatu du.

        2. Erabiltzen dituen fitxategien funtzionaltasuna eta izaera (kodea, irudiak, konfigurazioa, besteak beste) ezagutu du.

        3. Egokitu eta gehitu behar diren funtzionaltasunak hautatu ditu.

        4. Aldaketek eraginpean hartzen dituzten baliabideak identifikatu ditu.

        5. Aplikazioaren kodea aldatu du funtzionaltasun berriak gehitzeko eta lehendik zeuden beste batzuk egokitzeko.

        6. Egindako aldaketek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        7. Egindako aldaketak dokumentatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Web aplikazioen zerbitzariak instalatzea.

        Funtzionamendurako beharrezkoa den softwarea identifikatzea.

        Erabilitako teknologiak identifikatzea.

        Merkatuan dauden web aplikazioen zerbitzariak identifikatzea.

        Hainbat aukera ebaluatzea, teknologia, funtzionaltasuna, erabiltzeko lizentzia edo kalitatea bezalako irizpideak kontuan hartuta.

        Bezero- eta zerbitzari-inguruneetan prozesatzeko aukerak ezagutzea.

        Web aplikazioen eta datu-baseen zerbitzariak instalatzea eta konfiguratzea.

        Web aplikazioen zerbitzarietan ohikoenak diren modulu eta luzapenen funtzioak identifikatzea.

        Zerbitzarian kodea prozesatzeko beharrezkoak diren moduluak konfiguratzea.

        Zerbitzarirako sarbideetan segurtasuna ezartzea.

        Web aplikazioak probatzera eta garatzera zuzendutako plataforma integratuak erabiltzea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa lantzea.

        Web zerbitzaria eta aplikazioen zerbitzariak. Desberdintasunak.

        Web aplikazioen zerbitzari motak.

        Erabiltzeko lizentziak.

        Funtzionamendu-eskakizunak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema.

        Kodea: script-lengoaiak bezeroan eta zerbitzarian. Motak.

        Moduluak eta osagaiak.

        Konfigurazio-parametroak.

        Instalatzeko eta abian jartzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak zorroztasunez lortzea. Sor daitezkeen zailtasunen aurrean autonomia izatea.

        Joera berriekiko interesa izatea.

        Instalazioaren eta konfigurazioaren arriskuei aurrea hartzea eta haiek prebenitzea.

      2. Eduki-kudeatzaileak instalatzea.

        Eduki-kudeatzaile motak orientazio funtzionalaren arabera sailkatzea (webguneak, blog komunitateak&).

        Webguneetako eduki-kudeatzaileen ezaugarri nagusiak identifikatzea.

        Aukera bakoitza ebaluatzea, funtzionaltasuna, teknologia, erabiltzeko lizentzia, heldutasuna, egonkortasuna, usagarritasuna edo kalitatea bezalako irizpideak kontuan hartuta.

        Merkatuko hainbat ostatatze-aukera identifikatzea. Hainbat irizpideren arabera konparatzea (zerbitzua, prezioa&).

        Webguneetako hainbat eduki-kudeatzaile instalatzea.

        Eduki-kudeatzaileak konfiguratzea eta datu-baseak kudeatzeko sistemekin integratzea.

        Segurtasun-mekanismoak konfiguratzea.

        Funtzionamendu- eta errendimendu-probak egitea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa lantzea.

        Eduki-kudeatzaileak. Motak.

        Eduki egituratua eta egituratu gabea.

        Web eduki-kudeatzaile (VCM) hedatuenak teknologien arabera.

        Webguneak.

        Erabiltzeko lizentziak.

        Konfigurazio-parametroak.

        Softwarearen errendimendua neurtzeko utilitateak eta hura optimizatzeko teknikak.

        Argitaratzea.

        Instalatzeko eta abian jartzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak zorroztasunez lortzea. Sor daitezkeen zailtasunen aurrean autonomia izatea.

        Joera berriekiko interesa izatea.

        Instalazioaren eta konfigurazioaren arriskuei aurrea hartzea eta haiek prebenitzea.

      3. Eduki-kudeatzaileak administratzea.

        Administratzeko web interfazea maneiatzea.

        Interfazea pertsonalizatzea. Txantiloiak kudeatzea.

        Hainbat profil dituzten erabiltzaileak kudeatzea.

        Edukien babeskopiak egitea.

        Interesa duten moduluak, osagaiak eta plugin-ak identifikatzea eta integratzea.

        Webgune bat sare sozialekin, web 2.0 tresnekin eta beste zenbaitekin integratzea.

        Gune eta eduki eleaniztunak sortzea.

        Edukiak hainbat formatutan inportatzea eta esportatzea.

        Sindikazio-funtzionaltasunak integratzea.

        Eguneratzeak egitea.

        Sarbide-txostenak lortzea.

        Interneten posizionatzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.

        Gune bat web eduki-kudeatzaile batean konfiguratzeko parametroak.

        Webguneak.

        Baimen-politika: erabiltzaileak, taldeak eta rolak.

        Sarbideen kontrola.

        Txantiloiak eta gaiak.

        Nabigazio-menuak.

        Edukien egitura. Edukien eskemak.

        Edukiaren kategorizazioa.

        Edukiak sindikatzea.

        Lokalizatzea eta barneratzea.

        Edukiak bilatzeko eta indexatzeko sistemak.

        Webguneen babeskopiak eta berreskuratzea.

        Moduluak, osagaiak eta plugin-ak.

        On line komunikaziorako tresnak: eduki-kudeatzailea, sare sozialak, web 2.0 tresnak&

        Georreferentziaziorako moduluak, gertaerak argitaratzeko, egutegiak integratzeko, sindikatzeko, sare sozialekin eta web 2.0 tresnekin integratzeko&

        Webgunea administratzeko eta mantentzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Joera berriekiko interesa eta modu autonomoan aldatzeko eta hobetzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

        Konponbiderako ekarpenetan sormena izatea.

      4. Web bulegotikako aplikazioak ezartzea.

        Web bulegotikako aplikazioen erabilgarritasuna ezagutzea.

        Egun dauden konponbideak identifikatzea.

        Konponbide horiek ebaluatzea, funtzionaltasuna, teknologia, erabiltzeko lizentzia, egonkortasuna edo kalitatea bezalako irizpideak kontuan hartuta.

        Aplikazioak funtzionaltasunaren eta prestazio espezifikoen arabera sailkatzea.

        Web bulegotikako aplikazioak edo, behar izanez gero, erlazionatutako osagairen bat instalatzea.

        Aplikazioak intranet batean edo barneko kudeaketa-sistemetan integratzeko konfiguratzea.

        Erabiltzaileak kudeatzea eta sarbidea kontrolatzea.

        Aplikazioak elkarlanera zuzenduta erabiltzea.

        Segurtasun-mekanismoak konfiguratzea.

        Funtzionamendu- eta errendimendu-probak egitea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa lantzea.

        Aplikazioak erabiltzeko aholku ematea.

        Erabiltzailearen arazoak konpontzea.

        Aplikazioen erabilerari eta kudeaketari buruzko dokumentazioa lantzea.

        Softwarea zerbitzu gisa (SaaS) banatzeko eredua.

        Aplikazio motak funtzionaltasunaren arabera.

        Erabiltzeko lizentziak.

        Autentifikazio zentralizaturako mekanismoak.

        Off line bezero aberatsak.

        Datuen inportazioa eta esportazioa.

        Gailu mugikorretatik eta PDA gailuetatik on line bulegotika-sistemetara sartzea.

        Abian jartzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak zorroztasunez lortzea. Abian jartzean eta erabiltzean sor daitezkeen zailtasunen aurrean autonomia izatea.

        Joera berriekiko interesa izatea.

        Erabiltzailearekiko komunikazioan errespetuz jokatzea.

      5. Web dokumentuak programatzea zerbitzariko script-lengoaiak erabilita.

        Zerbitzariko script-lengoaia adierazgarrienak identifikatzea.

        Zerbitzariko script-lengoaiak eta markatzeko lengoaiak integratzea.

        Algoritmoak erabiltzea.

        Informazioa sartzeko inprimakiak eta informazioa egiaztatzeko mekanismoak erabiltzea.

        Erabiltzaileen sarbidea kontrolatzea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa lantzea.

        Script-lengoaiak eta markatzeko lengoaiak. Motak.

        Sintaxia: datu motak, eragileak, kontrol-egiturak.

        Funtzio integratuak eta erabiltzaile-funtzioak. Prozedurak.

        Egungo parametroak eta parametro formalak.

        Erroreen kudeaketa.

        Inprimakiak.

        Erabiltzaileen autentifikazioa.

        Saioak eta cookieak.

        Interpretatzaileak.

        Kodea editatzeko tresnak eta garapen-inguruneak.

        Garapen framework-ak.

        Garapen-patroiak: MVC (Model View Controller) modelo-ikuspegi-kontrolatzaile erakoa.

        Web proiektua garatzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Erroreen eta balizko arazoen aurrean aldez aurreko jarrera ona izatea.

        Konponbideak bilatzeko autonomia izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

      6. Zerbitzariko script-lengoaietatik datu-baseetarako sarbidea izatea.

        Web inguruneetan gehien erabiltzen diren datu-baseak kudeatzeko sistemak identifikatzea.

        Funtzionaltasuna, erabiltzeko lizentzia edo kalitatea bezalako irizpideak kontuan hartuta ebaluatzea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistemak zerbitzariko script-lengoaiarekin integratzea.

        Script-lengoaia konfiguratzea datu-basearekin konektatzeko.

        Kudeatzailean datu-baseak eta taulak sortzea script-lengoaia eta SQL sententziak erabilita.

        Datu-baseetan biltegiratutako informazioa web orri batetik manipulatzea: kontsultak, txertatzeak, eguneratzeak eta ezabatzeak.

        Informazioa egiaztatzea.

        Erabiltzaileen sarbidea kontrolatzea.

        Funtzionamendua egiaztatzea eta errendimendu-probak egitea.

        Segurtasun-mekanismoak konfiguratzea.

        Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa lantzea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistemak. Motak.

        Datu-baseak.

        Taulak, eremuak eta atributuak.

        Datu motak.

        Taulen arteko erlazioak.

        Gakoak: nagusia eta arrotza.

        DDL - Datuak definitzeko lengoaia: datu-baseak sortzea eta definitzea.

        DML - Datuak manipulatzeko lengoaia: kontsultak, altak, bajak eta aldaketak.

        Datuen inportazioa eta esportazioa.

        Web proiektua garatzeko egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Erroreen eta balizko arazoen aurrean aldez aurreko jarrera ona izatea.

        Konponbideak bilatzeko autonomia izatea.

        Ideiak ekartzeko ekimena izatea, taldearekin lankidetzan jardutea eta komunikazioa errespetatzea.

      7. Eduki-kudeatzaileak egokitzea.

        Eduki-kudeatzailearen direktorio-egitura identifikatzea.

        Erabiltzen dituen fitxategien funtzionaltasuna eta izaera ezagutzea.

        Egokitu eta gehitu beharreko funtzionaltasunak hautatzea.

        Eduki-kudeatzailearen luzapen-mekanismoak identifikatzea.

        Aplikazioaren kodea aldatzea funtzionaltasun berriak gehitzeko eta lehendik zeuden beste batzuk egokitzeko.

        Egindako aldaketek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.

        Egindako aldaketen dokumentazioa lantzea.

        Eduki-kudeatzaile baten arkitektura.

        Eduki-kudeatzailearen fitxategiak: kodea, irudiak, konfigurazioa&

        Txantiloien eta CSS estilo-orrien sistema.

        Moduluak, plugin-ak eta osagaiak.

        Lanaren azken helburuak markatutako epeetan lortzeko profesionaltasunez eta erantzukizunez jokatzea.

        Erroreen eta balizko arazoen aurrean aldez aurreko jarrera ona izatea.

        Konponbideak bilatzeko autonomia izatea.

  9. lanbide-modulua: Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

    Kodea: 0377

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 60 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Datu-baseak kudeatzeko sistemak ezartzen ditu, horien ezaugarriak aztertzen ditu eta sistemaren eskakizunetara egokitzen da.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-baseak kudeatzeko sistema baten elementu bakoitzaren erabilgarritasuna eta funtzioa ezagutu du.

        2. Datu-baseak kudeatzeko sistema nagusien ezaugarriak aztertu ditu.

        3. Datu-baseak kudeatzeko sistema hautatu du.

        4. Instalazioa gauzatzeko beharrezkoa den softwarea identifikatu du.

        5. Hardware eskakizunak bete direla egiaztatu du.

        6. Datu-baseak kudeatzeko sistemak instalatu ditu.

        7. Instalatzeko prozesua dokumentatu du.

        8. Errore-mezuek eta erregistro-fitxategiek emandako informazioa interpretatu du.

        9. Instalazioaren gorabeherak konpondu ditu.

        10. Datu-baseak kudeatzeko sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

      2. Datu-baseak kudeatzeko sistema konfiguratzen du, eta zehaztapen teknikoak eta ustiapen-eskakizunak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kudeatzeko sistema abiarazteko eta geldiarazteko baldintzak deskribatu ditu.

        2. Datu-basearen motorra hautatu du.

        3. Administrazio-kontuak segurtatu ditu.

        4. Kudeatzeko sistemaren tresnak eta bezero-softwarea konfiguratu ditu.

        5. Kudeatzeko sistemaren sareko konektagarritasuna konfiguratu du.

        6. Datu-baseen ezaugarri lehenetsiak definitu ditu.

        7. Konexioei dagozkien parametroak (denbora-mugak, konexio kopuru maximoa, besteak beste) definitu ditu.

        8. Konfiguratzeko prozesua dokumentatu du.

      3. Sarbidea kontrolatzeko metodoak ezartzen ditu, eta, horretarako, morroiak, tresna grafikoak eta kudeatzeko sistemaren lengoaiaren komandoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ikuspegi pertsonalizatuak sortu ditu erabiltzaile mota bakoitzarentzat.

        2. Taulen eta ikuspegien sinonimoak sortu ditu.

        3. Erabiltzaile-kontuak definitu eta ezabatu ditu.

        4. Datu-baseen eta horien elementuen gaineko pribilegioak identifikatu ditu.

        5. Pribilegioak taldekatu eta destaldekatu ditu.

        6. Erabiltzaileei pribilegioak esleitu eta ezabatu dizkie.

        7. Erabiltzaileei pribilegio-taldeak esleitu eta ezabatu dizkie.

        8. Segurtasun-eskakizunak bete direla bermatu du.

      4. Kudeatzailea administratzeko atazak automatizatzen ditu, deskribatu egiten ditu eta sententzien gidoiak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Administrazio-atazak automatizatzearen garrantzia ezagutu du.

        2. Gidoiak exekutatzeko metodoak deskribatu ditu.

        3. Gidoiak idazteko erabilgarri dauden tresnak identifikatu ditu.

        4. Atazak automatizatzeko gidoiak definitu eta erabili ditu.

        5. Disparadoreak aktiba ditzaketen gertaerak identifikatu ditu.

        6. Disparadoreak definitu ditu.

        7. Fluxu-kontroleko egiturak erabili ditu.

        8. Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartu ditu.

      5. Sistemaren errendimendua optimizatzen du, monitorizazio-teknikak aplikatzen ditu eta egokitzapenak egiten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kudeatzeko sistemarako erabilgarri dauden monitorizazio-tresnak identifikatu ditu.

        2. Indizeak sortzearen abantailak eta eragozpenak deskribatu ditu.

        3. Taula eta ikuspegietan indizeak sortu ditu.

        4. Datu-basearen egitura optimizatu du.

        5. Kudeatzeko sistemaren baliabideak optimizatu ditu.

        6. Kontsulten errendimenduari buruzko informazioa lortu du, haiek optimizatzeko.

        7. Errendimendu-alertak programatu ditu.

        8. Sistema eragilearen konfigurazioan aldaketak egin ditu kudeatzailearen errendimendua hobetzeko.

      6. Erabilgarritasun-irizpideak aplikatzen ditu, aztertu egiten ditu eta kudeatzeko sistemaren konfigurazioa doitzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-base banatuen baliagarritasuna ezagutu du.

        2. Informazioa zatikatzeko politikak deskribatu ditu.

        3. Datu-base banatu homogeneo bat ezarri du.

        4. Datu-base banatu bat sortu du lehendik zeuden hainbat datu-base integratuta.

        5. «Nodo» maisu bat eta hainbat «morroi» konfiguratu ditu lehenengoaren erreplikazioa gauzatzeko.

        6. Kate-erreplikazioko sistema bat konfiguratu du.

        7. Nodo jakin batzuk geldiarazteak sistema banatu eta erreplikatuen gainean duen eragina egiaztatu du.

    2. Edukiak:

      1. Datu-baseak kudeatzeko sistema bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema nagusien ezaugarriak aztertzea.

        Eskakizun jakin batzuetarako datu-baseak kudeatzeko sistema egokiena hautatzea.

        Bi geruzako datu-baseak kudeatzeko sistema bat instalatzea:

        Hardware eta software eskakizunak aztertzea.

        Instalazio-parametroak definitzea.

        Errore-mezuek eta erregistro-fitxategiek emandako informazioa interpretatzea.

        Instalazioaren gorabeherak konpontzea.

        Instalatzeko prozesua dokumentatzea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema bat konfiguratzea zehaztapen teknikoei eta ustiapen-eskakizunei jarraiki:

        Abiarazteko eta geldiarazteko baldintzak deskribatzea.

        Datu-basearen motorra hautatzea.

        Administrazio-kontuak begiratzea.

        Konexioei dagozkien parametroak (denbora-mugak, konexio kopuru maximoa, besteak beste) definitzea.

        Sareko konektagarritasuna konfiguratzea.

        Kudeatzeko sistemaren tresnak eta bezero-softwarea konfiguratzea.

        Datu-baseen ezaugarri lehenetsiak definitzea.

        Konfiguratzeko prozesua dokumentatzea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistemaren funtzionamendua egiaztatzea:

        Abiaraztea eta geldiaraztea.

        Konektagarritasuna eta informaziorako sarbidea.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema:

        Bilakaera.

        Funtzioak.

        Osagaiak.

        Bi geruzakoak eta hiru geruzakoak.

        Arkitektura:

        ANSI/SPARC.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema motak:

        Datu-ereduaren arabera:

        Datu-baseak kudeatzeko sistema erlazionalak.

        Objektuei orientatutako datu-baseak kudeatzeko sistemak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema objektu-erlazionalak.

        Gune kopuruaren arabera:

        Zentralizatua.

        Banatua.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema komertzialak eta libreak:

        Libreak

        Ez libreak.

        Ez libreak eta doakoak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema bat instalatzeko eta konfiguratzeko parametro adierazgarriak:

        Datu-baseak kudeatzeko sistemaren datu-egiturei dagozkienak.

        Diskoetako biltegiratze-egiturei dagozkienak.

        Memoria partekatuko eremuei dagozkienak.

        Sistemaren beste ingurune-parametro batzuk.

        Datu-hiztegiaren egitura.

        Monitorizatzeko tresnak: aztarnak, LOG fitxategiak&

        Datuen babesari buruz indarrean dagoen lege-araudia.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema baten elementu bakoitzaren erabilgarritasuna eta funtzioa onartzea.

        Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

      2. Informaziorako sarbidea.

        Sarbidea kontrolatzeko metodoak ezartzea, eta, horretarako, morroiak, tresna grafikoak eta kudeatzeko sistemaren lengoaiaren (SQL&) komandoak erabiltzea.

        Erabiltzaileak sortzea eta ezabatzea.

        Erabiltzaile eta rolei datu-basearen gaineko pribilegioak esleitzea eta ezabatzea.

        Erabiltzaile eta rolei datu-basearen objektuen gaineko pribilegioak esleitzea eta ezabatzea.

        Rolak sortzea eta ezabatzea.

        Roletan pribilegioak taldekatzea.

        Erabiltzaileei rolak esleitzea eta ezabatzea.

        Ikuspegi pertsonalizatuak sortzea erabiltzaile mota bakoitzarentzat.

        Sinonimoak sortzea eta ezabatzea.

        Datu-basera sartzeko metodoak ezartzeko beharrezkoak diren tresna grafikoak eta kudeatzeko sistemaren lengoaiaren (SQL&) sententziak.

        Datu-basearen erabiltzaileak:

        Motak:

        Administratzailea.

        Programatzailea.

        Arrunta.

        Sortzea.

        Aldatzea.

        Ezabatzea.

        Pribilegioak:

        Motak:

        Sistemarenak edo datu-basearen gainekoak.

        Datu-basearen objektuen gainekoak.

        Rolei eta erabiltzaileei pribilegioak esleitzea eta ezabatzea.

        Rolak:

        Motak:

        Aurredefinituak.

        Erabiltzailearenak.

        Erabiltzaileei rolak esleitzea eta ezabatzea.

        Ikuspegiak:

        Sortzea.

        Ezabatzea.

        Sinonimoak:

        Sortzea.

        Ezabatzea.

        Sistemarako sarbide-puntuak.

        Segurtasun-eskakizunak betetzeko interesa izatea.

        Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartzea.

      3. Atazak automatizatzea: administrazio gidoiak eraikitzea.

        Administrazio-atazak gidoien bidez planifikatzea.

        Atazak automatizatzeko gidoiak definitzea eta erabiltzea.

        Disparadoreak definitzea eta fluxu-kontroleko egiturak erabiltzea.

        Gidoiak idazteko eta exekuzio-prozedurak sortzeko tresnak eta sententziak (PL/SQL, Transact-SQL&).

        Gidoiak:

        Gidoi motak:

        Gidoi sinpleak.

        Biltegiratutako prozedurak eta funtzioak.

        Disparadoreak.

        Gidoiak exekutatzeko metodoak.

        Gertaerak:

        Eragiketekin lotuak:

        Erregistroak txertatzekoak.

        Erregistroak eguneratzekoak.

        Erregistroak ezabatzekoak.

        Disparadoreak:

        Disparadoreak sortzea.

        Disparadoreak ezabatzea.

        Salbuespenak:

        Motak:

        Aurredefinituak.

        Erabiltzaileak definituak.

        Administrazio-atazak automatizatzearen garrantzia baloratzea.

        Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartzea.

      4. Errendimendua optimizatzea: monitorizatzea eta optimizatzea.

        Datu-basearen egitura optimizatzea.

        Kudeatzeko sistemaren baliabideak optimizatzea.

        Taula eta ikuspegietan indizeak sortzea.

        Kontsulten errendimendua aztertzea, haiek optimizatzeko:

        Datu-baseak kudeatzeko sistemaren parametroak doitzea kontsulten exekuzioa optimizatzeko.

        Errendimendu-alertak programatzea.

        Sistema eragilea konfiguratzea kudeatzailearen errendimendua hobetzeko.

        Kudeatzeko sisteman erabilgarri dauden monitorizazio-tresnak: aztarnak, LOG fitxategiak, alerten definizioa, eta datu-baseak kudeatzeko sistemaren beste tresna batzuk.

        Monitoriza daitezkeen elementuak eta parametroak:

        Memoriako biltegiratzea.

        Diskoko lekua.

        Prozesuak.

        Indizeak:

        Sortzea.

        Ezabatzea.

        Indizeak sortzearen abantailak eta eragozpenak.

        Indizeak kudeatzeko tresnak eta sententziak.

        Errendimendu-alertak sortzeko tresnak.

        Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

        Elementu materialen (tresnak eta ordenagailuak) balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea (ekarpen positiboa).

      5. Datu-base banatuei eta erreplikatuei erabilgarritasun-irizpideak aplikatzea.

        Datu-base banatu homogeneo bat ezartzea.

        Datu-base banatu bat sortzea lehendik zeuden hainbat datu-base integratuta.

        Datu-base banatuen gaineko kontsultak optimizatzea.

        «Nodo maisua» eta «nodo morroiak» konfiguratzea.

        Kate-erreplikazioko sistema bat konfiguratzea.

        Nodo jakin batzuk geldiarazteak sistema banatu eta erreplikatuen gainean duen eragina egiaztatzea.

        Datu-base banatuak:

        Abantailak eta eragozpenak.

        Datu-baseak kudeatzeko sistema banatuen motak:

        Datu-baseak kudeatzeko sistema lokalen arabera (homogeneoak/heterogeneoak).

        Datuen banaketaren arabera (zentralizatuak / zentralizatu gabeak).

        Nodoen autonomiaren arabera (konposatuak / federatuak / base anitzekoak).

        Datu-baseak kudeatzeko sistema banatu baten osagaiak:

        Prozesadore lokalak.

        Datu banatuen prozesadorea.

        Hiztegi globala.

        Zatikatze-teknikak: bertikala, horizontala, mistoa.

        Kontsulta banatua.

        Transakzio banatuak.

        Erreplikazioa.

        Datu-base banatuen baliagarritasuna baloratzea.

        Segurtasun-eskakizunak betetzeko interesa izatea.

        Informazioaren osotasuna eta konsistentzia mantentzeko neurriak hartzea.

  10. lanbide-modulua: Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

    Kodea: 0378

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 100 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Informazioa segurtasunez tratatzeko jarraibideak eta jardunbideak hartzen ditu, eta informatika-sistema baten ahulguneak ezagutzen ditu, baita sistema segurtatzeko beharra ezagutu ere.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistemetan informazioaren pribatutasuna, koherentzia eta erabilgarritasuna segurtatzearen garrantzia baloratu du.

        2. Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko aldeak deskribatu ditu.

        3. Informatika-sistema baten ahulgune nagusiak tipologiaren eta jatorriaren arabera sailkatu ditu.

        4. Ingeniaritza sozialeko teknikek informatika-iruzurretan duten eragina kontrastatu du.

        5. Pasahitzen politikak hartu ditu.

        6. Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratu ditu.

        7. Teknika kriptografikoak aplikatu ditu informazioa biltegiratzeko eta transmititzeko.

        8. Babes perimetraleko plan integral bat ezartzeko beharra ezagutu du, batez ere sare publikoekin konektatutako sistemetan.

        9. Auzitegi-azterketaren faseak identifikatu ditu sistema baten kontrako erasoen aurrean.

      2. Segurtasun aktiboko mekanismoak ezartzen ditu, eta kontraneurriak hautatu eta exekutatzen ditu sistemaren kontrako mehatxu edo erasoen aurrean.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistema baten kontrako mehatxu logiko nagusiak sailkatu ditu.

        2. Ordenagailu batean instalatutako aplikazioen jatorria eta egiazkotasuna eta sistema eragilearen eguneratze-egoera egiaztatu du.

        3. Eraso ohikoenen anatomia eta erabilgarri dauden neurri prebentiboak eta aringarriak identifikatu ditu.

        4. Hainbat mehatxu, eraso eta software maltzur mota aztertu ditu kontrolpeko exekuzio-inguruneetan.

        5. Mehatxuak detektatzeko eta software maltzurra ezabatzeko aplikazio espezifikoak ezarri ditu.

        6. Zifratze-teknikak, sinadura eta ziurtagiri digitalak erabili ditu sare publikoen erabileran oinarritutako lan-ingurunean.

        7. Hari gabeko sareetan erabilitako protokoloen segurtasun-neurriak ebaluatu ditu.

        8. Sistema batean exekutatzen diren sareko zerbitzuak inbentariatzeko eta kontrolatzeko beharra ezagutu du.

        9. Bidegabeko sarrerak detektatzeko sistema motak eta horien ezaugarriak deskribatu ditu.

      3. Informatika-sistema batean urrunetik sartzeko teknika seguruak ezartzen ditu, eta segurtasun-plana interpretatu eta aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare publikoekiko konexioa duten sistemen agertoki tipikoak deskribatu ditu, barneko sarea gotortzeko beharra dutenak.

        2. Sistema baten arriskuguneak sailkatu ditu, segurtasun perimetraleko irizpideen arabera.

        3. Komunikazio-protokolo seguruak eta horien erabilera-esparruak identifikatu ditu.

        4. Sare pribatu birtualak konfiguratu ditu hainbat mailatako protokolo seguruen bitartez.

        5. Zerbitzari bat ezarri du urruneko kokalekuetatik barneko sarera sartzeko atebide gisa.

        6. Urruneko erabiltzaileen atebidean zeharreko sarbidean erabil litezkeen autentifikazio-metodoak identifikatu eta konfiguratu ditu.

        7. Atebidean urruneko autentifikazio-zerbitzari bat instalatu, konfiguratu eta integratu du.

      4. Informatika-sistema segurtatzeko suebakiak ezartzen ditu, horien prestazioak aztertzen ditu eta barneko sarerako trafikoa kontrolatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Suebakien ezaugarriak, motak eta funtzioak deskribatu ditu.

        2. Trafikoa iragazten duten mailak sailkatu ditu.

        3. Sareko gune jakin batzuetarako sarbideak mugatzeko suebakien instalazioa planifikatu du.

        4. Suebaki batean iragazkiak konfiguratu ditu iragazteko arauen zerrenda abiapuntutzat hartuta.

        5. Suebakiko gertaeren erregistroak aztertu ditu arauak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko.

        6. Suebakiak inplementatzeko hainbat aukera probatu ditu, bai softwarekoak bai hardwarekoak.

        7. Bezeroetan suebakiek eragindako konektagarritasun-arazoak diagnostikatu ditu.

        8. Suebakien instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzko dokumentazioa landu du.

      5. Proxy zerbitzariak ezartzen ditu, eta zerbitzuaren funtzionamendu segurua bermatuko duten konfigurazio-irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Proxy motak, horien ezaugarriak eta funtzio nagusiak identifikatu ditu.

        2. «Proxy-cache» zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu du.

        3. Proxy-an autentifikazio-metodoak konfiguratu ditu.

        4. Proxy bat modu gardenean konfiguratu du.

        5. Proxy zerbitzaria erabili du web sarbidean murrizketak ezartzeko.

        6. Bezeroetatik proxy-rako sarbide-arazoak konpondu ditu.

        7. Proxy-aren funtzionamendu-probak egin ditu, eta tresna grafikoekin monitorizatu du haren aktibitatea.

        8. Proxy zerbitzari bat alderantzizko moduan konfiguratu du.

        9. Proxy zerbitzarien instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzko dokumentazioa landu du.

      6. Erabilgarritasun handiko konponbideak ezartzen ditu, birtualizazio-teknikak erabiltzen ditu eta proba-inguruneak konfiguratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabilgarritasun handiko konponbideak inplementatzea behar duten suposizioak eta egoerak aztertu ditu.

        2. Sistema baten etengabeko funtzionamendua segurtatzeko hardware konponbideak identifikatu ditu.

        3. Sistemen birtualizazioak erabilgarritasun handiko konponbideak inplementatzeko eskaintzen dituen aukerak ebaluatu ditu.

        4. Zerbitzari erredundante bat ezarri du, zerbitzari nagusia eroriz gero zerbitzuek martxan jarraituko dutela bermatzeko.

        5. Karga-orekatzaile bat ezarri du barneko sarearen sarreran.

        6. Biltegiratze erredundanteko sistemak ezarri ditu zerbitzarien eta gailu espezifikoen gainean.

        7. «Kluster» sistemen baliagarritasuna ebaluatu du sistemaren fidagarritasuna eta produktibitatea areagotzeko.

        8. Gero eta eskari handiagoa duen sistema baterako etorkizuneko konponbideak aztertu ditu.

        9. Erabilgarritasun handiko beharrak dituzten hainbat suposiziotarako konponbideak eskematizatu eta dokumentatu ditu.

      7. Datuen segurtasunari eta babesari buruzko legeria eta araudia ezagutzen du eta bere garrantzia baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu pertsonalen babesari buruzko legeria deskribatu du.

        2. Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatzeko premia zehaztu du.

        3. Datu-fitxategien tratamenduan eta mantentzean esku hartzen duten lege-figurak identifikatu ditu.

        4. Dagozkion datu pertsonalak jendearen eskueran jartzeko betebeharra kontrastatu du.

        5. Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko egungo legeria deskribatu du.

        6. Informazioaren segurtasuna kudeatzeari buruzko arauak kontrastatu ditu.

        7. Aplikatzekoa den lege-araudia ezagutu eta errespetatu beharra ulertu du.

    2. Edukiak:

      1. Informatika-segurtasuneko jarraibideak hartzea.

        Informatika-sistema baten ahulguneen arrazoi nagusiak sailkatzea, tipologiaren (fisikoak, logikoak) eta jatorriaren (gizakiak eragindako mehatxuak edo hondamen naturalak, sarbide-kontrola, informatika-instalazioen berezkoak) arabera.

        Auzitegi-azterketaren faseak identifikatzea sistema baten kontrako erasoen aurrean: gorabehera identifikatzea (ebidentziak bilatzea eta biltzea), ebidentzia begiratzea, ebidentzia aztertzea eta gorabehera dokumentatzea.

        Pasahitzen politikak hartzea (luzera minimoak, zenbaki, letra eta puntuazio-marken konbinazioa, indarraldia, eta abar).

        Informazio enkriptatua transmititzea eta biltegiratzea.

        Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko aldeak:

        Segurtasun fisikoa eta giro-segurtasuna:

        Ordenagailuen eta zerbitzarien kokapena eta babes fisikoa.

        Etenik gabeko elikatze-sistemak.

        Segurtasun logikoa:

        Kriptografia.

        Sarbide-kontroleko zerrendak.

        Pasahitzen politikak ezartzea.

        Biltegiratze-politikak.

        Babeskopiak eta babeskopiako irudiak.

        Biltegiratze-euskarriak.

        Ingeniaritza sozialeko teknikek informatika-iruzurretan duten eragina (phishing edo arrantza, nigeriar iruzurra edo 419 iruzurra, besteak beste).

        Aplika daitezkeen pasahitzen politikak (luzera minimoak, zenbaki, letra eta puntuazio-marken konbinazioa, indarraldia, eta abar).

        Sistema biometrikoak: gizakiaren ezaugarri fisikoak eta portaerari dagozkionak, hala nola hatz-markak, erretina, irisa, aurpegi-patroiak edo ahotsa, autentifikazioari begira neurtzeko eta analizatzeko teknologiak.

        Informazioaren pribatutasuna, koherentzia eta erabilgarritasuna segurtatzearen garrantzia baloratzea.

        Pasahitzen politika ezartzearen garrantzia baloratzea.

        Babes perimetraleko plan integral bat ezartzeko beharra onartzea, batez ere sare publikoekin konektatutako sistemetan.

        Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratzea.

      2. Segurtasun aktiboko mekanismoak ezartzea.

        Mehatxu logikoen mota nagusiak sailkatzea.

        Ordenagailu batean instalatutako aplikazioen jatorria eta egiazkotasuna eta sistema eragilearen eguneratze-egoera egiaztatzea.

        Mehatxuak detektatzeko eta software maltzurra ezabatzeko aplikazio espezifikoak ezartzea (biruskontrakoak, spyware eta adware kontrakoak&) eraso eta software maltzurrei (birusak, troiarrak, harrak, rootkit-ak, keylog-ak&) kontra egiteko Internet konexioa duten exekuzio-ingurune birtualetan.

        Zifratze-tresnak (PGP&), sinadura eta ziurtagiri digitalak (Sinadura&) erabiltzea.

        Eraso ohikoenen aurreko neurri prebentiboak eta aringarriak:

        Erasoen sailkapena.

        Erasoen anatomia eta software maltzurraren analisia.

        Tresna prebentiboak. Instalatzea eta konfiguratzea.

        Tresna aringarriak. Instalatzea eta konfiguratzea.

        Sistemak eta aplikazioak eguneratzea.

        Sare publikoekiko konexioaren segurtasuna.

        Jarraibide eta jardunbide seguruak.

        Mehatxu logiko, eraso eta software maltzur motak: birusak, troiarrak, harrak, rootkit-ak, keylog-ak&

        Bidegabeko sarrerak detektatzeko sistema motak eta horien ezaugarriak: biruskontrakoak, spyware eta adware kontrakoak&

        Kriptografia: oinarrizko kontzeptuak, Kerckhoffs-en arauak, eraso motak, testuaren iturria, sekretu perfektua, nahastea, erredundantzia eta bakartasun-distantzia.

        Sinadura eta ziurtagiri digitalak: gako publikoa eta gako pribatua, erakunde ziurtagiri-jaulkitzaileak&

        Sare korporatiboko segurtasuna:

        Sareetako trafikoaren monitorizazioa.

        Hari gabeko komunikazioetarako protokoloetako segurtasuna: WEP, WPA, WPA2, IPSEC.

        Sareko zerbitzuen arrisku potentzialak.

        Sartzeko ahaleginak.

        Hari gabeko komunikazioetarako protokoloetako segurtasun-neurriak baloratzea.

        Sistema batean exekutatzen diren sareko zerbitzuak inbentariatzeko eta kontrolatzeko beharra onartzea.

      3. Urrunetik sartzeko teknikak ezartzea. Segurtasun perimetrala.

        Sistema baten arriskuguneak sailkatzea, segurtasun perimetraleko irizpideen arabera.

        Sare pribatu birtualak konfiguratzea hainbat mailatako protokolo seguruen bitartez.

        Zerbitzari bat ezartzea barneko sarera sartzeko atebide gisa.

        Urruneko erabiltzaileen atebidean zeharreko sarbidean autentifikazio-metodoak konfiguratzea.

        Atebidean urruneko autentifikazio-zerbitzari bat instalatzea, konfiguratzea eta integratzea.

        Sare pribatu birtualak (VPN):

        Linea dedikatuen aldean dituzten abantailak eta eragozpenak.

        Zifratze-teknikak. Gako publikoa eta gako pribatua:

        VPN sare-mailan. SSL, IPSec.

        VPN aplikazio-mailan. SSH.

        Segurtasun perimetrala (suebakiak, IDak, IPak, wireless) eta zerbitzu tipikoak: sendmail, ftp, samba, eta abar.

        Azpisare babestuko arkitektura ahula.

        Azpisare babestuko arkitektura sendoa.

        Komunikazio-protokolo seguruak: IPv6; SSL; HTTPS, S-HTTP eta S/MIME.

        Urruneko sarbide-zerbitzariak:

        Autentifikazio-protokoloak.

        Sarbide-parametroen konfigurazioa.

        Autentifikazio-zerbitzariak.

        Urruneko erabiltzaileen atebidean zeharreko sarbideko autentifikazio-metodoak.

        Komunikazio-protokolo seguruak erabiltzearen garrantzia baloratzea.

      4. Suebakiak instalatzea eta konfiguratzea.

        Trafikoa iragazten duten mailak sailkatzea.

        Suebakien instalazioa planifikatzea.

        Suebaki batean iragazkiak konfiguratzea iragazteko arauen zerrenda abiapuntutzat hartuta.

        Suebakiko gertaeren erregistroak aztertzea arauak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko.

        Suebakiak inplementatzeko aukerak egiaztatzea, bai softwarekoak bai hardwarekoak.

        Bezeroetan suebakiek eragindako konektagarritasun-arazoak diagnostikatzea.

        Suebakien instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzko dokumentazioa lantzea.

        Suebakia (firewall):

        Ezaugarriak.

        Mugak.

        Motak (sare-mailan, aplikazio-mailan).

        Suebakien funtzioak.

        Suebakiak inplementatzeko aukerak, bai softwarekoak bai hardwarekoak:

        IP konfiguratzea.

        IPTables kudeatzea.

        Baimendutako komunikazioak ezartzea.

        ICMP eta TCP trafikorako segurtasuna ezartzea.

        Suebakien eredu-teknikak: Packet filter, Application Gateway, Circuit-level Gateway, Proxy server.

        Suebakiak ezartzearen garrantzia baloratzea.

      5. Proxy zerbitzariak instalatzea eta konfiguratzea.

        «Proxy-cache» zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Proxy bat modu gardenean eta alderantzizko moduan konfiguratzea.

        Proxy zerbitzaria erabiltzea web sarbidean murrizketak ezartzeko.

        Bezeroetatik proxy-rako hainbat sarbide-arazo konpontzea.

        Proxy-aren funtzionamendu-probak egitea eta haren aktibitatea monitorizatzea.

        Proxy zerbitzarien instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzko dokumentazioa lantzea.

        Proxy-ak:

        Proxy motak: gardenak, anonimoak (sinpleak, zaratatsuak, anonimotasun-maila handikoak).

        Ezaugarriak: eskaintzen dituen zerbitzuak, ataka estandarra, erabiltzen duen protokoloa, erabilitako IP barrutia.

        Funtzio nagusiak: aplikazioak, audioa/bideoa, txata, faxa, FTP, Groupware, IRC, zerrendak, posta, berriak (news), Telnet, Web.

        Proxy zerbitzariak instalatzea:

        Proxy baten cachean biltegiratzea konfiguratzea.

        Iragazkiak konfiguratzea.

        Proxy bezeroak instalatzea eta konfiguratzea.

        Proxy-etako autentifikazio-metodoak:

        NTLM.

        NetLibrary Authentication Server.

        IIS 6.0 F1.

        Proxy zerbitzariak ezartzearen garrantzia baloratzea.

      6. Erabilgarritasun handiko konponbideak ezartzea.

        Ingurune birtualizatu batean zerbitzari erredundante bat ezartzea.

        Barneko sarerako karga-orekatzaile bat ezartzea: Microsoft Internet Security and Acceleration Server (ISA Server), Linux Virtual Server (LVS).

        Biltegiratze erredundanteko sistemak ezartzea: RAID1, RAID5 eta RAID10.

        Erabilgarritasun handiko beharrak dituzten hainbat suposiziotarako konponbideak eskematizatzea eta dokumentatzea.

        Erabilgarritasun handiko konfigurazioen analisia:

        Etengabeko funtzionamendua.

        Datuen osotasuna eta zerbitzua berreskuratzea.

        Zerbitzari erredundanteak.

        «Kluster» sistemak.

        Karga-orekatzaileak.

        Sistemen birtualizazioa:

        Sistemen birtualizazioaren aukerak.

        Birtualizaziorako tresnak.

        Makina birtualak konfiguratzea eta erabiltzea.

        Erabilgarritasun handia eta birtualizazioa.

        Zerbitzuak birtualizazio bidez simulatzea.

        RAID sistemak. Mailak:

        RAID 0: Disk Striping.

        RAID 1: Mirroring edo Duplexing.

        RAID 0+1 eta RAID 10.

        RAID 2: Atzipen paraleloa disko espezializatuekin. Erredundantzia Hamming kodearen bitartez.

        RAID 3: Atzipen sinkronoa paritatera dedikatutako disko batekin.

        RAID 4: Atzipen independentea paritatera dedikatutako disko batekin.

        RAID 5: Atzipen independentea paritate banatuarekin.

        RAID 6: Atzipen independentea paritate bikoitzarekin.

        Kluster sistemak: Beowulf, Berkeley NOW, Google, Cluster PS2, Cluster X, Red Española de Supercomputación, Thunder, ASCI Q.

        Erabilgarritasun handiko konponbideak inplementatzea behar duten egoerak baloratzea.

        Kluster sistemen baliagarritasuna baloratzea.

        Erabilgarritasun handiko etorkizuneko konponbideak baloratzea.

      7. Segurtasunari buruzko legeria eta arauak.

        Datuen babesari buruzko legeak eta arauak hainbat suposiziotarako eskematizatzea: pertsonak, enpresak eta merkataritza elektronikoko negozioak.

        Datu pertsonalen babesari buruzko legeria.

        Datu-fitxategien tratamenduan eta mantentzean esku hartzen duten lege-figurak.

        Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko egungo legeria.

        Informazioaren segurtasuna kudeatzeari buruzko arauak.

        Aplikatzekoa den lege-araudia ezagutu eta errespetatu beharra onartzea.

        Dagozkion datu pertsonalak jendearen eskueran jartzeko betebeharra baloratzea.

        Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatzeko premia bere gain hartzea.

  11. lanbide-modulua: Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua

    Kodea: 0379

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 50 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

        2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.

        3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

        4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

        5. Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

        6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

        7. Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

        8. Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

        9. Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

      2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barne hartu eta garatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

        2. Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

        3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

        4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iritsiera identifikatu du.

        5. Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

        6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

        7. Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

        8. Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

        9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

      3. Proiektua osatzea eta gauzatzea planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotzen den dokumentazioa zehaztuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

        2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

        3. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

        4. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

        5. Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

        6. Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

        7. Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

        8. Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

      4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

        2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

        3. Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

        4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

        5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

        6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

        7. Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

      5. Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

        2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

        3. Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

        4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

        5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

  12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

    Kodea: E200

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 40 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

        2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

        3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

        4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

        5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

        6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

        7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

        8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

        9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

      2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

        2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

        3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

        4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

        5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

        6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

        7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

        8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

        9. Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

        10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

        11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

        12. Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

      3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

        2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

        3. Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

        4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        5. Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

    2. Edukiak:

      1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea

        Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

        Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

        Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

        Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

        Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

        Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

        Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

        Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

        Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

        Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

        Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

        Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

        Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

      2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

        Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

        Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

        Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

        Puntuazio-markak erabiltzea.

        Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

        Testu koherenteak lantzea.

        Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

        Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

        Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

        Hizkuntzaren erregistroak.

        Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

        Europako Curriculum Vitaearen eredua.

        Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

        Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

        Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

      3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

        Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

        Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

        Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

        Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

        Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

  13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Kodea: 0380

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 99 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

        2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

        3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

        4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

        5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

        6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

        7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

      2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

        2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

        3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

        5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

        6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

        7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

      3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

        2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

        3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

        5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

        6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

        7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

        8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

        10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

      4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

        2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

        3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

        4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

        5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

        6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

        7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

        8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

      5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

        2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

        3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

        4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

        5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

        6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

        7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

      6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

        2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

        3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

        4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

        5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

        6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

        7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

      7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

        2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

        3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

        4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

        5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

        6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

    2. Edukiak:

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

        Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

        Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

        Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

        Norberaren ibilbidea planifikatzea:

        Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

        Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

        Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

        Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

        Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

        Erabakiak hartzeko prozesua.

        Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

        Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

        Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

        Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

        Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

        Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

      2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

        Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

        Antolamendu-egiturak aztertzea.

        Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

        Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

        Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

        Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

        Lan-taldeen sorrera aztertzea.

        Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

        Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

        Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

        Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

        Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

        Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

        Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

        Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

        Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

        Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

        Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

      3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

        Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

        Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

        Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

        Nomina interpretatzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

        Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

        Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

        Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

        Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

        Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

        Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

        Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

        Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

        Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

        Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

        Lana arautzearen beharra baloratzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

        Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

        Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

        Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

      4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

        Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

        Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

        Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

        Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

        Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

        Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

        Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

        Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

        Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

      5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

        Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

        Arrisku-faktoreak aztertzea.

        Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

        Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

        Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

        Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

        Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

      6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

        Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

        Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

        Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

        Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

        Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

        Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

        Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

        Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

        Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

        Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

        Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

        Prebentzioaren plangintza enpresan.

        Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

        Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

        Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

        Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

      7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

        Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

        Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

        Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Larrialdi-egoerak aztertzea.

        Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

        Langileen osasuna zaintzea.

        Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

        Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

        Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

        Seinale motak.

        Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

        Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

        Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

  14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

    Kodea: 0381

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 60 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

        2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

        3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

        4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

        5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

        6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

        7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

      2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

        2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

        3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

        4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

        5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

        6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

        7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

        8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

      3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

        2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

        3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

        4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

        5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

        6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

        7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

        8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

        9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

        10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

        11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

        12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

      4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

        2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

        3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

        5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

        6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

    2. Edukiak:

      1. Ekimen sortzailea.

        Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

        Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

        Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

        Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

        Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

        Enpresaburuaren kontzeptua.

        Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

        Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

        Ekintzaileen arteko lankidetza.

        Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

        Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

        Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

        Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

        Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

      2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

        Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

        Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

        Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

        Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

        Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

        Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

        Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

        Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

        Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

        Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

        Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

        Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

        Genero-berdintasuna errespetatzea.

        Enpresa-etika baloratzea.

      3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

        Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

        Produkzio-plana prestatzea.

        Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

        Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

        Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

        Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

        Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

        Zerga-arloa enpresetan.

        Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

        Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

        Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

        Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      4. Administrazio-funtzioa.

        Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

        Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

        Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

        Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

        Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

        Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

        Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

        Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

  15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

    Kodea: 0382

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 360 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

        2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

        3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

        4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

        5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

        6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

      2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

          Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

          Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

          Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

          Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

          Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

          Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

          Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

        2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

        3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

        4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

        5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

        6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

        7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

        8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

        9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

        10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

      3. Garatu behar duen lan-prozedura antolatzen du, eta dokumentazio espezifikoa interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garatuko den lan motarako araudia edo bibliografia egokia interpretatu du.

        2. Egingo den prozesuaren edo lanaren faseak definitu ditu.

        3. Lana planifikatu du eta fase bakoitza sekuentziatu eta lehenetsi du.

        4. Eman dioten egitekoa garatzeko beharrezkoak diren tresneria eta zerbitzu osagarriak identifikatu ditu.

        5. Baliabide materialen hornikuntza eta biltegiratzea antolatu du.

        6. Faseak eta lanak egiteko ordena eta metodoa baloratu du.

        7. Egitekoaren arabera bete behar den araudia identifikatu du.

      4. Instalazioaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu ezarritako funtzionaltasunak eta beharrak abiapuntutzat hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prozesu nagusiak identifikatu ditu.

        2. Tresneriaren eta osagarrien ezaugarriak zehaztu ditu eta haien funtzioarekin erlazionatu ditu.

        3. Instalazioa osatzen duten tresneria eta elementuak dimentsionatu ditu.

        4. Instalazioaren programa eta osagaien inbentarioa egin du ezarritako zehaztapenen arabera.

        5. Hartu beharreko segurtasun-neurri nagusiak deskribatu ditu.

        6. Instalazioari aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

      5. Sare lokaleko zerbitzuak eta Internet zerbitzuak dituzten instalazioak diseinatzen, abian jartzen eta mantentzen parte hartzen du, eta, eginkizun horretan, egindako esku-hartzea dokumentatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-plana ezarritako kalitate-arauetara egokitu du.

        2. Instalazio-planak garatu ditu, eta etapak, egitekoen zerrendak eta aurreikusitako denborak definitu ditu.

        3. Sistema eragilea instalatu eta konfiguratu du.

        4. Sistema automatizatzeko atazak garatu ditu.

        5. Sistemaren funtzionaltasuna egiaztatu du ezarritako eskakizunen arabera.

        6. Ekipamenduen eta materialen hornidura-planak eta biltegiratze-baldintzak garatu ditu.

        7. Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        8. Datuen babeskopiak egin ditu ezarritako segurtasun-planaren arabera.

        9. Egindako esku-hartzea dokumentatu du eta esku-hartzeak iraun duen bitartean izan diren gorabeherak idatziz jaso ditu.

      6. Erabiltzaileei laguntzen die sistemaren ustiapenaren arazoak konpontzen, ezarritako arauen eta denboren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen beharrak identifikatu ditu.

        2. Sistemak egiten dituen prozesuak deskribatu ditu erabiltzaileek ulertzeko moduko adierazpideak erabilita.

        3. Gorabeherak aurreikusitako denboretan konpondu ditu.

        4. Erabiltzaileen prozesuen gainean esku hartu du ezarritako prozeduraren arabera.

        5. Sistemaren baliabideak erabiltzaileen beharretarako modu egokian esleitu ditu.

        6. Erabiltzaileei lagundu dien bitartean izan diren gorabeherak dokumentatu ditu.

        7. Instalazioen zerbitzu eta mantentze-lanetako argibideen eskuliburuak landu ditu.

  1. atala. Espazioak.

    Prestakuntza espazioa Azalera (m²)

    30 Ikasle Azalera (m²)

    20 Ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Gela teknikoa 60 40

    Laborategia 90 60

  2. atala. Ekipamenduak.

    Prestakuntza espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Irakaslearen ordenagailua

    Oinarrizko softwarea eta bulegotika-softwarea

    Ikus-entzunezko baliabideak: proiektagailua eta pantaila

    Inprimagailua

    Sare-instalazioa, Internet sarbidearekin

    Gela teknikoa Irakaslearen ordenagailua

    Ikus-entzunezko baliabideak: proiektagailua eta pantaila

    Ikasleen ordenagailuak, sarean instalatuak, Internet sarbidearekin

    Sarean konektatutako inprimagailua

    Oinarrizko softwarea (sareko sistema eragileak)

    Bulegotika-aplikazioen softwarea, irudien tratamendua, besteak beste

    Datu-baseak diseinatzeko software espezifikoa; datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzeko tresnak; erabiltzaileak administratzeko eta baimenak kudeatzeko tresnak; erregistro-fitxategiak (log) kudeatzeko tresnak; aldaketak, gorabeherak eta konfigurazioa kudeatzeko tresnak; funtzionaltasun gehigarriak; datu-baseekin konektatzeko moduluak: ODBC eta JDBC, besteak beste

    Birtualizaziorako software espezifikoa, SNMP protokoloan oinarritutako monitorizazio-tresnak, erabilgarritasun handiko zerbitzuak monitorizatzeko tresnak, besteak beste

    Hainbat sistema eragileren ISO irudiak, eta are aplikazio eta tresnenak ere

    Laborategia Lan-mahaiak:

    Zerbitzariak eta gailu gehigarriak instalatzeko bastidorea (rack)

    Hari gabeko kontzentragailuak eta kommutadoreak

    Hari gabeko sarbide-puntuak eta moldagailuak

    WAN bideratzaileak edo modemak (ADSL, ISDN&)

    Multimedia-gailuak: kamerak, entzungailuak, mikrofonoak, IP telefonoak&

    Sareko sistema eragilea eta Internet konexioa duten ordenagailuak

    Diagnosiko, segurtasuneko, biruskontrako eta komunikazioetako software espezifikoa, besteak beste

    Inprimagailua

    Ikasle / lan-mahai bakoitzeko erreminta-maleta. Giltza eta bihurkin sortak, hainbat motatakoak

    Polimetroak

    Sare-egiaztagailuak

    RJ-45 konektoreetarako bultzada-erremintak eta estanpaziokoak

    Sareak muntatzeko osagaiak

    Masa termikozko pistola

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

    Lanbide modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0369. Sistema eragileak ezartzea Informatika-sistemak eta -aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0370. Sareak planifikatzea eta administratzea Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0371. Hardware oinarriak Informatika-sistemak eta -aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0372. Datu-baseak kudeatzea Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0373. Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0374. Sistema eragileak administratzea Informatika-sistemak eta aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0375. Sareko zerbitzuak eta Internet Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0376. Web aplikazioak ezartzea Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

    Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0379. Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Informatika-sistemak eta -aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    E200. Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0380. Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0381. Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0382. Lantokiko prestakuntza Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Informatika-sistemak eta -aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Lan-harremanetan diplomaduna

    Gizarte-lanean diplomaduna

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    Informatika Estatistikan diplomaduna

    Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa

    Sistema-informatikako ingeniari teknikoa

    Telekomunikazio-ingeniari teknikoa, telematikako espezialitatea

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak titulartasun pribatuko ikastetxeentzat eta hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako ikastetxeentzat, eta hezkuntza-administrazioarentzako orientabideak.

    Lanbide moduluak Titulazioak

    0370. Sareak planifikatzea eta administratzea

    0372. Datu-baseak kudeatzea

    0373. Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

    0375. Sareko zerbitzuak eta Internet

    0376. Web aplikazioak ezartzea

    0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

    0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

    0380. Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0381. Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide

    0369. Sistema eragileak ezartzea

    0371. Hardware oinarriak

    0374. Sistema eragileak administratzea

    0379. Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

«Informatika sistemen administrazioa» heziketa zikloko lanbide moduluak (LOGSE, 1/1990) «Sareko informatika sistemen administrazioa» heziketa zikloko lanbide moduluak (LOE, 2/2006)

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika-sistemak 0369. Sistema eragileak ezartzea

Sare lokalak 0370. Sareak planifikatzea eta administratzea

Datu-baseak kudeatzeko sistemak 0372. Datu-baseak kudeatzea

0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

Programazioaren oinarriak

0373. Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

Informatika-sistemako funtzioen garapena 0374. Sistema eragileak administratzea

Kudeaketako informatika-aplikazioen ezarpena 0376. Web aplikazioak ezartzea

Lantokiko prestakuntza 0382. Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko.

    Konpetentzia atala Lanbide modulua

    UC0485_3: sistemaren oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea 0369. Sistema eragileak ezartzea

    UC0484_3: sistemaren hardware gailuak administratzea 0371. Hardware oinarriak

    UC0223_3: Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea 0371. Hardware oinarriak

    UC0225_3: Datu-basea konfiguratzea eta kudeatzea 0372. Datu-baseak kudeatzea

    UC0490_3: Informatika-sisteman zerbitzuak kudeatzea

    UC0485_3: sistemaren oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea 0374. Sistema eragileak administratzea

    UC0495_3: web ingurune bat kudeatzeko softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    UC0496_3: Mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    UC0497_3: Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak eta multimedia-zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea 0375. Sareko zerbitzuak eta Internet

    UC0493_3: Internet, intranet eta estranet inguruneetan web aplikazioak inplementatzea, egiaztatzea eta dokumentatzea 0376. Web aplikazioak ezartzea

    UC0224_3: Datu-baseak kudeatzeko sistema bat konfiguratzea eta kudeatzea 0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea

    UC0486_3: Informatika-tresneria segurtatzea 0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko.

    Lanbide modulua Konpetentzia atala

    0369. Sistema eragileak ezartzea UC0485_3: sistemaren oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    0369. Sistema eragileak ezartzea

    0371. Hardware oinarriak UC0223_3: informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea

    0371. Hardware oinarriak

    0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia UC0484_3: sistemaren hardware gailuak administratzea

    0372. Datu-baseak kudeatzea UC0225_3: datu-basea konfiguratzea eta kudeatzea

    0374. Sistema eragileak administratzea UC0490_3: informatika-sisteman zerbitzuak kudeatzea

    UC0485_3: sistemaren oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    0375. Sareko zerbitzuak eta Internet UC0495_3: web ingurune bat kudeatzeko softwarea instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    UC0496_3: mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    UC0497_3: fitxategiak transferitzeko zerbitzuak eta multimedia-zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea

    0376. Web aplikazioak ezartzea UC0493_3: internet, intranet eta estranet inguruneetan web aplikazioak inplementatzea, egiaztatzea eta dokumentatzea

    0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea UC0224_3: datu-baseak kudeatzeko sistema bat konfiguratzea eta kudeatzea

    0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia UC0486_3: informatika-tresneria segurtatzea

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.