Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

238/2010 dekretua, irailaren 14koa, Gizarte-zerbitzuen arloko Goi Ikuskaritzari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4510
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak arautu egiten du gizarte-zerbitzuen arloko goi ikuskaritza, betiere, batetik, gizarte-zerbitzuetarako eskubideaz baliatzea bermatzeko, eta, bestetik, aplikatzeko ordenamendu juridikoa errespetatu eta betetzen dela egiaztatzeko.

12/2008 Legearen 85. eta 86. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, izan ere, horietan definitzen baitira Goi Ikuskaritzaren eremua eta funtzioak, Eusko Jaurlaritzari dagokio, ikuskaritza horri doakionez, honakoak garatzea: funtzionamendu-araubidea, jarduera-prozedura, antolamendua eta langileen araubidea.

Aipatu legearen arabera, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza Eusko Jaurlaritzako honako sailari dagokio: gizarte-zerbitzuen arloan eskumena dituenari, betiere bere funtzioak garatuaz, hain justu ere, gizarte-zerbitzuen ohiko ikuskaritzari dagokionez gainerako herri-administrazioen funtzioak barik beste batzuk garatuaz. Bestalde, delako goi ikuskaritzak sustatu egin beharko du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtzionamendu koordinatua eta harmonikoa.

Goi Ikuskaritzak euskal herri-administrazioei (gizarte-zerbitzuen arloan eskudun direnei) soilik ireki ahal dizkie prozedurak; eta, bestalde, herri-agintaritza izanik eta legez doazkion funtzioak bete ahal izateko, agintaritzen eta pertsona fisiko eta juridikoen laguntza galda dezake, hain justu ere burutu behar dituen jarduketak gauzatzeko egoki deritzen haiena.

Zelan eta esleiturik dituen funtzioak munta eta garratzi handikoak diren, erabaki da ezen, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzako organoan erantzukizun handienekoa goi-kargudun bat izango dela, zehazki, zuzendari maila duena

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, lehendakariak aldez aurretik onarturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko I. kapituluko VII. tituluan aurreikusten da Gizarte Zerbitzuen arloko Goi Ikuskaritza, eta dekretu honen helburua da hartaz ondokoak erregulatzea: funtzionamendu-araubidea, antolamendua eta langileen araubidea.

  1. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 2. artikuluak zehaztutako eskubide subjektiboaz baliatu ahal izatea bermatzea Goi Ikuskaritzari dagokio, eta, halaber, aplikatzeko ordenamendu juridikoa errespetatu eta betetzen dela egiaztatzea.

  2. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 83. artikuluan ezarritakoak dira Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzaren funtzioak.

Goi Ikuskaritza organo administratibo baten bitartez gauzatuko da, zeinaren titularra zuzendari-maila duen goi-kargudun bat izango den eta Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloan eskumen dituen sailburuordetzaren menpe egongo den.

  1. Goi Ikuskaritzaz baliatzen diren funtzionarioek herri-agintaritzaren kontsiderazioa izanen dute, zehazki, ondorio guztietarako, eta agintaritzen eta pertsona fisiko eta juridikoen laguntza galda dezakete, hain justu ere euren funtzioak gauzatzeko egoki deritzeten haiena

  2. Eta hauek izango dira delako ikuskaritzaren jarduketak: Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen gaineko analisiak, ikerketa keta azterlanak, betiere sistemaren, bere osotasunean, funtzionamendua egokia eta orekatua denentz egiaztatzeko; eta horietarik ondorioztatuko dira, batetik, txostenak (ekimen propioz egindako idazkia bada), eta, bestetik, irizpenak (idazkia eskatu egin bazaio), eta indarreango araudia bete ez bada, doakion administrazioarentzako errekerimendu-proposamena.

Gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko buruak onartuko du Goi Ikuskaritzaren urteko jarduketen plana, betiere, aldez aurretik kontsulta eginez bai gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituzten gainontzeko euskal herri-administrazioei eta bai Goi Ikuskaritzari berari ere. Eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari planaren berri emango zaie.

  1. Goi Ikuskaritzaren prozedura administrazioaren kabuz hasiko da betiere, ekimen propioz edo goragoko organo baten aginduz.

  2. Gizarte-zerbitzuen araudia betetzen dela egiaztatzeko, Goi Ikuskaritzak, batetik, zerbitzuaren edo atxikitako zentroaren arduradunak dei ditzake, eta, bestetik, eskatu egin ditzake bai ikerketa egiteko beharrezko deritzen agiriak eta bai egoki deritzon beste edozein jarduketa ere. Goi Ikuskaritzak praktikatutako agiri, datu eta txostenen errekerimenduak, ezarritako epean egin beharko dira; edonola ere, ez da izango errekerimendua jasotzen denetik harako 10 egunena baino txikiagoa.

  3. Ikerketaren bidez edo Goi Ikuskaritzako funtzionario jardulearen bidez ondorioztatzen bada administrazio eskudunak araudiarekiko ez-betetzeren bat egin duela, errekerimendu-proposamen egokiaren bidez ohartaraziko da zirkunstantzia hartaz, eta 15 eguneko epea emango zaio egoki deritzona alegatu ahal dezan.

  4. Epe hori igaro ostean, Goi Ikuskaritzak errekerimendu-proposamena helaraziko dio gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko buruari eta, beharrezkoa bada, administrazio interesdunaren alegazioak; eta, sailburu hark ebatziko ditu, araudiarekiko ez-betetzerik ikusten ez badu prozedura artxibatuaz, edo eraginpeko administrazioari formalki eskatuaz ezen, atzemandako ez-betetzea zein irregulartasuna artezteko beharrezko neurriak har ditzala.

Goi Ikuskaritzak egindako jardueren berri emango zaie urtero Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari.

  1. Gizarte Zerbitzuetako Goi Ikuskaritzako ikuskatzaile lanpostuetan honakoak jardungo dira, nahitaez: edozein euskal administrazioko A eta B titulazioko taldeetako funtzionario publikoak, baldin eta gizarte-zerbitzuen arloan gutxienez bost urteko esperientzia badute.

  2. Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzarako esleitutako lanpostuen dotazioa, lanpostu-zerrenda egokien bidez zehaztuko da, betiere burutzeko diren jarduketen izaria eta konplexutasunaren arabera.

Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 6ko 538/2009 Dekretua aldatzea.

1. 2.A.2 artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

  1. Gizarte Gaietako Sailburuordetza.

    1. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

    2. Droga Gaietako Zuzendaritza.

    3. Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza.

    4. Immigrazio Zuzendaritza.

    5. Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza.

2. 9.2 artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

2. 2. Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren menpe dira zuzendaritza hauek:

  1. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

  2. Droga Gaietako Zuzendaritza.

  3. Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza.

  4. Immigrazio Zuzendaritza.

  5. Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza.

  1. Honako artikulua gehitzen da:

    1. artikulua bis. Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza.

      Dekretu honetako 8. artikuluak orokorrean ematen dizkion funtzioez gain, Goi Ikuskaritzako Zuzendaritzari honakoak ere badagozkio: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 83. artikuluak zehaztutakoak.

    Bigarrena. Indarrean sartzea.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

    Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

    MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.