Arautegia
Inprimatu231/2010 DEKRETUA, irailaren 7koa, Baso Osasuneko Mahia sortu eta arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4499
- Xedapen-zk.: 231
- Xedapen-data: 2010/09/07
- Argitaratze-data: 2010/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2008ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2008ko abenduaren 31ko 250. zenbakian argitaratu zen honako lege hau: 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. Eta basogintzako ekoizpenari buruzko III. tituluko VI. kapituluaren 45. artikuluan zera ezartzen du: Basogintza-ekoizpena sektorearen lehiakortasuna lortzera bideratuko da, merkatu globalizatuaren erronkei aurre egiteko xedez. Lehiakortasun horretara heltzeko beharrezkoa da, besteak beste, basogintzako osasun politikak gauzatzea, hala izurrei eta beste problema fitosanitario batzuei aurre egiteko. Basogintzako jarduera berritzea, basogintzako teknikak aplikatzea, genetikoki hobetutakoak izanik gaixotasunenei aurka egiten dien landareak erabiltzea, tratamendu fitosanitarioak egitea, etab., alderdi funtsezkoak dira basoen errendimendu ekonomikoa hobetzekotan. Helburu horiek jadesteari dagokionez, abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 46. artikuluko 2. paragrafoak zera ezartzen du: baso-osasuneko mahaia eratuko da, non parte direlarik nekazaritza-arloko euskal administrazioak eta basogintza-sektorea bera (sektoreko ordezkaritza-organoen bidez). Legediko agindu hori betetzearren, xedapen hau prestatu da, zeinak honako helburuak baititu: batetik, Baso Osasuneko Mahaia sortzea, eta, bestetik, mahai horren osaera eta funtzioak arautzea
Legean bertan jada zehazten zenez, dekretu honek finkatzen duen Baso Osasuneko Mahaia honakoek osatuko dute: euskal administrazioak eta basogintza-sektorea; eta honako funtzioak izanen ditu: gaixotasunei eta izurrei aurre egiteko jarduera-ildoak zehaztea, eta arlo fitosanitarioan garatu beharreko lehentasunezko ikerketa-ildoak finkatzea
Dekretu hau prestatzeko, eraginpeko administrazioei eta ordezkari sozial eta ekonomiakoei kontsulta egin zaie. Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutako izapideak egin dira.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Baso Osasuneko Mahaia kide anitzeko organo gisa sortzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari atxikia izango da. Atxikipen horrek ez du ekarriko aipatu sailaren egitura hierarkikoan integratzerik.
Baso Osasuneko Mahaiaren funtzioak honakoak dira:
Gaixotasunei eta izurriei aurre egiteko jarduera-ildoak determinatzea
Arlo fitosanitarioan garatu beharreko lehentasunezko ikerketa-ildoak finkatzea
Aipatu funtzioak betetzeko, Baso Osasuneko Mahaiak, batetik, egun diren kontrol-metodoak ebaluatu beharko ditu, eta, bestetik, ezagutu egin beharko ditu, beste eremu geografiko batzuetan, basoen osasunaren arloan beste talde batzuek dagitena
Baso Osasuneko Mahaia honakoek osatuko dute: lehendakari izango dena, lehendakariordea izango dena, idazkaria izango dena, eta bokal izango direnak.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio Baso Osasuneko Mahaiko Lehendakaritza, eta honako funtzioak izanen ditu:
Ohiko bilkuretarako eta bilkura berezietarako deialdiak erabakitzea eta aztergaiak finkatzea; horretarako kontuan izango ditu gainerako kideek sasoiz aurkeztutako eskaerak.
Bilkuretako buru izan eta bilkurak amaitutzat ematea, baita eztabaidetan moderatzaile-lanak egitea ere
Berdinketarik badago, bozketa ebaztea
Erabakien aktak eta ziurtagiriak bisatzea
Lehendakari kondizioari dagozkion egintzez baliatzea
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari dagokio lehendakariordetza, eta honako funtzioak izanen ditu:
Lehendakaritza duenaren ordezkak egitea, haren eskurantza guztietan
Ez baditu ordezkotzaz bereganaturik Lehendakaritzako funtzioak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkariaren funtzioez baliatzea
Saileko langileen artean izendatuko du lehendakariak, eta honako funtzioak izanen ditu:
Bilkuretara bertaratzea, hitza duela baina botorik gabe
Lehendakariaren aginduz, bileretarako deialdiak egitea
Gaiak bideratzeko prestakuntzak egitea
Idazkari izateak berez dakartzan gainerako funtzio guztiak
Egindako bileren aktak idatzi eta jasotzea.
Idazkariaren absentziarik bada, Baso Osasuneko Mahaiak izendatutakoak egingo ditu haren ordezkoak
Baso Osasuneko Mahaiko bokalak honakoak dira:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzako titularra.
Lurralde historikoetako aldundi bakoitzaren ordezkari bat, haien gobernu-organo bakoitzak izendatutakoa
«Neiker - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SA» sozietate publikoaren ordezkari bat
Euskadiko Zur Mahaiaren ordezkari bat.
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioaren ordezkari bat
Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak izendatuko ditu bokalak, eta euren agintaldia bi urtekoa izango da; izan ere, bi urtetik behin, euren karguei dagokienez, berretsi edo berrautatu egin beharko dira
Behar besteko aurrerapenaz jasotzea deialdia, non honakoak baitira zehazturik: bileretako aztergaiak eta gai horiei buruzko informazioa
Botoa emateko eskubideaz baliatzea, eta, kasua bada, boto justifikatzeko arrazoiak eta zioak adieraztea
Eskaerak eta galderak egitea
Bokalaren kondizioari dagozkion gainontzeko eskubideak
Bilerak prestatzeko lanetan, Baso Osasuneko Mahaiak sustatu eginen du informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea
Baso Osasuneko Mahaiko kideak izendatzeko orduan, betiere prestakuntza, gaitasun eta trebakuntza egokia dutenen artean, ahaleginak egingo dira gizon eta emakume kopurua berdintsua izan dadin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Lehenengoa. Kide anitzeko organoei dagokienez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan xedatutakoaz eraenduko da Baso Osasuneko Mahaia. Hala ere, Baso Osasuneko Mahaiak, kasua bada, funtzionamendurako egoki irizten dien barne-erregimeneko arauak onartu ditzake
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 7an
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.