Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

225/2010 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarraren funtzionamendu-erregimen eta osaketari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4143
  • Xedapen-zk.: 225
  • Xedapen-data: 2010/08/31
  • Argitaratze-data: 2010/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legeak Erabiltzaileen Batzarra sortu zuen, Uraren Euskal Agentziaren parte hartzeko organo gisa, eta batzarraren osaera legea garatzeko arauaren bidez ezarriko dela dio.

Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra arautzen duen abenduaren 4ko 220/2007 Dekretuak, berriz, aipatutako arauzko garapena egiten du, eta Erabiltzaileen Batzarraren osaera, kideen izendapena, zereginak eta funtzionamendu-erregimena ezartzen ditu.

Horiek horrela, Dekretu horren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Erabiltzaileen Batzarra ohiko bilkuratan elkartuko da, gutxienez urtean behin; eta edozein unetan bildu ahal izango da ezohiko bilkuran, bertako lehendakariak hala erabakitzen badu edota kideen erdiek eskatzen badute.

Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra arautzen duen abenduaren 4ko 220/2007 Dekretua aldatzeko justifikazioa organo hori partaidetzarako modu biziez hornitzea da, ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legearen eginkizunak bete ditzan, zeregin horiek egun indarrean dagoen jarduteko erregimen estuarekin bateraezinak baitira. Ildo horretatik, Erabiltzaileen Batzarreko bilerei maiztasun handiagoa emateak lortu nahi den bizitasuna ekarriko liokeela hobetsi da; horrela, Erabiltzaileen Batzarra ohiko bilkuratan gutxienez urtean birritan elkartuko dela xedatu da.

Proposamen hori Erabiltzaileen Batzarrak aztertu du eta aho batez onetsi du ohiko bilerak gutxienez bi izatea, sei hilabetean behin. Horrez gain, ezohiko bilerak ere egingo dira.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren erabakiarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abuztuaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Erabiltzaileen Batzarra ohiko bilkuratan elkartuko da gutxienez urtean birritan. Hala ere, Erabiltzaileen Batzarra edozein unetan bildu ahal izango da ezohiko bilkuran, bertako lehendakariak hala erabakitzen badu edota kideen erdiek eskatzen badute.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastiánen, 2010eko abuztuaren 31n.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.