Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

116/2010 DEKRETUA, apirilaren 13koa, Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3680
  • Xedapen-zk.: 116
  • Xedapen-data: 2010/04/13
  • Argitaratze-data: 2010/08/04

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuak Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du abenduaren 17ko 2216/1993 Errege Dekretuak ezarritako Ostatuko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko apirilaren 13an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Turismo-ostatuak kudeatzea.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2000 ordu.

Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da turismo-ostatuko establezimenduak antolatzea eta kontrolatzea, eta, horretarako, ezarritako enpresa-politikak aplikatzea, sailen helburuak, merkataritza-ekintzak eta establezimenduaren emaitza ekonomikoak kontrolatzea, ostatuen arloko zerbitzuak egitea eta bezeroen gogobetetasuna ziurtatzea.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Turismo-ostatuko establezimenduen berezko zerbitzuak koordinatzea, eta establezimendu horien sailak kudeatzeko eta kontrolatzeko antolamendu-egitura egokiak bideratzea.

    2. Negozio-aukerak eta merkatu berriak hautematea, eta metodo berritzaileak aplikatzea, horiekin lotzen diren inbertsiorako eta finantziaziorako aukerak aztertuz.

    3. Merkatua aztertzea eta ostatuaren oinarrizko produktua merkaturatzea, baita zerbitzu eta produktu osagarriak ere, erreserbak enpresa-eragimenaren irizpideekin kudeatuz.

    4. Solairu-saila kontrolatzea eta ikuskatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak ezarriz eta, hala badagokio, zerbitzua eginez.

    5. Harrera-saila kontrolatzea eta ikuskatzea, eta, hala badagokio, zerbitzua egitea, bezeroarentzako arreta ezarritako kalitate-mailarekin ziurtatuz.

    6. Establezimenduan bertan ekitaldiak antolatzea eta sustatzea, inplikatuta dauden sailekin koordinatuta, eta horretarako beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.

    7. Bezeroarentzako arreta zuzena, salmenta-osteko zerbitzua eta kexa eta erreklamazioen kudeaketa ikuskatzea, bezeroen gogobetetasuna lortzeko.

    8. Kudeaketa-sistema berritzaileak ezar daitezen proposatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak egokituz eta erabiliz.

    9. Turismo-ostatuko establezimenduetan laneko segurtasunari, ingurumenari eta higieneari buruzko arauak betetzen diren ikuskatzea.

    10. Bere kargura dauden langileak motibatzea eta funtzioak eta zereginak eskuordetzea, betiere parte-hartzea, errespetua, tolerantzia-jarrerak eta aukera-berdintasunaren printzipioak sustatuz.

    11. Nork bere enplegua sortzeko enpresa-espiritua mantentzea.

    12. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    1. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    2. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    3. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    4. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    5. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. HOT094_3: Harrera (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua eta abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0263_3: Merkataritza-ekintzak eta erreserbak egitea eta horien garapena kontrolatzea.

      UC0264_3: Harrerako berezko lanak egitea.

      UC0265_3: Ostatu-arloko sailak kudeatzea.

      UC1057_2 Turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

    2. HOT333_3. Ostatuetako garbiketak eta solairuak kudeatzea (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1067_3: Solairu-sailaren prozesuak definitzea eta antolatzea eta bezeroari arreta eskaintzea.

      UC1068_3: Solairu-sailaren prozesuak ikuskatzea.

      UC0265_3: Ostatu-arloko sailak kudeatzea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. HOT326_2: Landa-ostatua (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1042_2: Landa-ostatuaren berezko zerbitzuak kudeatzea eta merkaturatzea.

  1. Langile horrek sektore turistikoan egin ohi du lan, eta, batez ere, turismo-ostatuen azpisektorean, hoteletan zein hotelez kanpokoetan, hala nola osasun-egoitzetan, ospitaleetan, ikasle-egoitzetan, edozein modalitatekoak izanik ere.

  2. Oro har, besteren konturako langileak dira, ostatuak ibilgetuan inbertsio handia egitea eskatzen baitu. Harrera, erreserba, solairu eta ekitaldietako arlo funtzionaletan kudeaketa, zuzendaritza eta ikuskapeneko lanak egiten dituzte.

  3. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Turismo-ostatuetako zuzendariordea.

    Harrera-lekuko burua.

    Erreserben arduraduna.

    Erreserba-arloko burua.

    Kalitateko koordinatzailea.

    Gelazainburua edo solairu- eta garbiketa-zerbitzuko arduradun nagusia.

    Gelazainburuordea edo solairu- eta garbiketa-zerbitzuren ataleko arduraduna.

    Ostatu-kudeatzailea egoitzetan, ospitaletan eta antzekoetan.

    Ostatu-kudeatzailea landetxeetan.

    Ekitaldietako koordinatzailea.

    Turismo-ostatuko establezimenduetako salmenta-burua.

    Turismo-ostatuko establezimenduetako komertziala.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Kudeaketa-sistemak identifikatzea, eta establezimenduaren beharretarako egokitzapena eta prestazioak aztertzea, establezimenduaren ustiapena optimizatzearren.

    2. Turismo-establezimenduko sailak identifikatzea eta horien antolamendu-egiturak eta funtzioak aztertzea, kudeaketa-sistema berritzaileen ezarpena proposatzearren.

    3. Sektore turistikoa aztertzea eta establezimendu motak, helmuga turistikoak eta eskariaren joerak identifikatzea, negozio-aukerak hautemateko.

    4. Enpresaren baliabide ekonomikoak eta finantzarioak identifikatzea, eta kontabilitate-txostenak interpretatzea, inbertsio eta finantziazioko aukerak proposatzearren.

    5. Merkataritza-estrategiak ebaluatzea eta marketin-teknikak ezagutzea, turismo-establezimenduaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko.

    6. Erreserba motak eta sistemak ezaugarritzea eta aplikatzea, eta okupazioa kudeatzeko garaian duten eragin ekonomikoarekin lotzea.

    7. Solairu-saila eta harrera-saila aztertzea, eta sail horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak eta teknikoak ezagutzea.

    8. Harrera-saila ezaugarritzea, eta giza baliabideak eta baliabide materialak eta teknikoak ezagutzea, saila kontrolatzeko, ikuskatzeko edo gauzatzeko, hala badagokio.

    9. Ekitaldi motak aztertzea eta beren baliabideak zehaztea, baita ekitaldi horiek antolatzeko eta sustatzeko sailen arteko koordinazio-beharrak ere.

    10. Egindako zerbitzuaren kalitatea ezarritako estandarrekin lotzea eta bezeroari arreta emateko teknikak aplikatzea, arreta hori ikuskatzeko.

    11. Laneko segurtasuneko, ingurumeneko eta higiene eta osasuneko arauak identifikatzea, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia, enpresako esku-liburuak eta ezarritako dokumentazioa erabiltzea, arau horiek betetzen diren ikuskatzeko.

    12. Norberaren kargura dauden langileak motibatzeko estrategiak ezagutzea, eta langileak eraginkortasunez kudeatzeko eskuordetu daitezkeen funtzioak eta zereginak zehaztea.

    1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiarekin lotzen diren tresnak identifikatzea eta laneko elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

    2. Enpresaren egitura hierarkikoa aztertzea, eta lan-taldeko kideetako bakoitzaren rolak eta erantzukizunak identifikatzea, lan-taldea antolatzearren eta koordinatzearren.

    3. Inguruko errealitate sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea, eta norberaren eta besteen arrakasta-aukerak aztertzea, bizitza osoan espiritu ekintzailea mantentzeko.

    4. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.

    5. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duten lotura identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako espirituari eusteko.

    6. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    7. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Turismo-merkatuaren egitura.

    2. Protokoloa eta harreman publikoak.

    3. Turismo-marketina.

    4. Turismo-ostatuetako zuzendaritza.

    5. Solairu-sailaren kudeaketa.

    6. Harrera eta erreserbak.

    7. Ostatuko giza baliabideak.

    8. Ekitaldiak merkaturatzea.

    9. Ingelesa.

    10. Atzerriko bigarren hizkuntza.

    11. Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Legearen Ostalaritza eta Turismoa arloko Ostatu Administrazioko teknikari espezialista eta Harrerako teknikari espezialista tituluak abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuan ezarritako turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  2. Abenduaren 17ko 2216/1993 Errege Dekretuak ezarritako Ostatuko goi-mailako teknikariaren tituluak abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuan ezarritako turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  4. Ingeleseko lanbide-moduluaren ikaskuntzaren emaitzek, ebaluazio-irizpideek eta edukiek UC1057_2 konpetentzia-atalean ezarritakoarekin erlazionatuta dagoen guztia hartzen dute beren baitan, lanbide-jarduna errazteko tresna erabilgarria da-eta. Titulu akademikoaren berezko beste zenbait hizkuntza-konpetentzia ere sartzen dira.

  5. Lanbide arautuak.

    Heziketa- ziklo honi dagokion titulazioak ez du araututako lanbideetarako sarbiderik ematen.

    Bigarrena. Lanbide-jardunaren erregulazioa.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Errege Dekretu horretan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa.

  2. Era berean, Errege Dekretu horren lehen xedapen gehigarriko 1. atalean ezarritako titulazio akademikoen baliokidetasunak hartuko dira aintzat, lanbide arautuak garatzeko gaitzen duten xedapenak betetzearen kalterik gabe.

    Hirugarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu esleipena Kurtsoa

0171 1. Turismo-merkatuaren egitura 132 1.a

0172 2. Protokoloa eta harreman publikoak 132 1.a

0173 3. Turismo-marketina 165 1.a

0174 4. Turismo-ostatuetako zuzendaritza 260 2.a

0175 5. Solairu-sailaren kudeaketa 132 1.a

0176 6. Harrera eta erreserbak 165 1.a

0177 7. Ostatuko giza baliabideak 80 2.a

0178 8. Ekitaldiak merkaturatzea 80 2.a

0178 9. Ingelesa 165 1.a

0180 10. Atzerriko bigarren hizkuntza 120 2.a

0181 11. Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua 50 2.a

0182 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0183 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0184 14. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua:

    Kodea: 0171

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena. 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sektore turistikoa, haren bilakaera historikoa eta egungo egoera dagokion testuinguruan sartzen du, eta jarduera sozioekonomiko gisa dituen ondorioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sektore turistikoa ezaugarritzen duten oinarrizko elementuak definitu ditu.

        2. Turismoaren bilakaera aztertu du.

        3. Sektore turistikoarekin lotzen diren erakunde publikoak eta pribatuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        4. Turismo-jarduerak gune turistikoaren garapen ekonomikoari eta sozialari dagokionez duen garrantzia baloratu du.

        5. Turismoaren alorreko topaketa nazionalak eta nazioartekoak identifikatu ditu, baita sektorerako duten garrantzia ere.

        6. Teknologia berriek sektore turistikoan duten erabilera ezagutu du, baita turismoa dinamizatzeko elementu gisa duen eragina ere.

      2. Tipologia turistikoak identifikatzen ditu, eta eskariarekin eta aurreikus daitekeen bilakaerarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tipologia turistikoak definitu ditu, eta haien oinarrizko ezaugarriekin lotu ditu.

        2. Banaketa geografikoaren arabera kokatu ditu tipologia turistikoak.

        3. Kokapen espazialean eragina duten faktoreak zerrendatu ditu, betiere zonaren turismo motaren arabera.

        4. Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak deskribatu ditu.

        5. Turismo-tipologia nazionalen joerak aztertu ditu.

        6. Nazioarteko turismo-tipologien joerak aztertu ditu.

        7. Eskarian eragina duten faktoreak baloratu ditu, baita horien gainean eta horien banaketaren gainean sor dezakegun eragina ere.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzen du, eta haren osagai nagusiak eta bitartekaritza eta banaketako bideak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoa definitu du, eskaintzaren elementuekin eta oinarrizko egiturarekin batera.

        2. Bitartekaritza turistikoko bideak ezaugarritu ditu, baita banaketa-sistema berriak ere.

        3. Tipologiaren eta oinarrizko ezaugarrien arabera bereizi ditu turismo-ostatuko enpresak.

        4. Garraiobide turistikoak eta horiekin lotzen diren zerbitzuak identifikatu ditu.

        5. Eskaintza osagarria ezaugarritu du.

        6. Gune turistikoaren berezitasunak deskribatu ditu.

        7. Turismoak gune turistikoaren ekonomian duen garrantzia baloratu du.

      4. Eskaintza turistikoa eta gaur egungo joerak ezaugarritzen ditu, eta eragiten duten faktoreekin eta elementuekin lotzen du eskaintza.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoaren faktoreak kontzeptualizatu eta zehaztu ditu.

        2. Tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatu ditu bezeroak.

        3. Eskariaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak deskribatu ditu.

        4. Eskari turistikoaren motibazio nagusiak ezaugarritu ditu.

        5. Eskariaren urtarokotasuna ezaugarritu du, baita urtarokotasunaren joerak iraultzeko teknikak ere.

        6. Bezero motaren araberako erosketa metodologia aztertu du.

        7. Eskariaren gaur egungo joerak eta garatzeko bidean diren merkatuak ikertu ditu.

        8. Bezeroak ezagutzeak eskari turistikoaren dinamizatzaile gisa duen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Sektore turistikoaren testuingurua.

        Turismoaren bilakaera aztertzea.

        Jarduera turistikoak biztanleriagune baten garapenean duen garrantzia baloratzea.

        Turismoa: definizioa, ezaugarritzen duten elementuak eta sailkapen berriak.

        Sektore publikoarekin lotzen diren tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko erakunde publikoak eta pribatuak.

        Teknologia berriak informazio eta sustapen turistikoko iturri gisa baloratzea.

        Turismo-arloko langilea bere lanbidearen esparruan baloratzea.

      2. Tipologia turistikoak eta joerak identifikatzea.

        Tipologia turistiko bakoitzaren kokapen espazialean eragina duten faktoreak identifikatzea.

        Tipologia turistiko nagusien kokapen geografikoa finkatzea.

        Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak identifikatzea.

        Estatuko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Nazioarteko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Eskarian eragina duten faktoreak baloratzea eta horien aldatzeko ahalmena baloratzea.

        Tipologia turistikoak eta ezaugarriak.

        Gaur egungo turismo-joeren bilakaeraren gaineko interesa.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzea.

        Estatuko gune turistikoak identifikatzea.

        Eskaintza turistikoa. Definizioa eta eskaintza osatzen duten elementuak.

        Bitartekaritza turistikoa. Banaketa-bideak.

        Turismo-ostatuko enpresak. Definizioa. Tipologia eta ezaugarriak.

        Garraiobide turistikoak. Garraioarekin lotzen diren zerbitzuak.

        Eskaintza osagarria.

        Gune turistikoa. Gune igorlea eta gune hartzailea.

        Turismoak duen garrantzi ekonomikoaren balorazioa eta barne-produktu gordinerako ekarpena.

      4. Eskari turistikoa ezaugarritzea.

        Bezeroak tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatzea.

        Eskari turistikoaren motibazioak identifikatzea.

        Eskari turistikoaren gaur egungo joerak aztertzea.

        Bezero motaren araberako erosketa-metodologia aztertzea.

        Eskari turistikoa. Definizioa eta ezaugarriak.

        Eskari turistikoaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak.

        Eskariaren urtarokotasuna. Urtarokotasunaren joerak iraultzeko ekintzak.

        Bezeroak eskariaren elementu dinamizatzaile gisa ezagutzeko interesa.

  2. lanbide-modulua: Protokoloa eta harreman publikoak

    Kodea: 0172

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Protokolo instituzionala aplikatzen du, eta, horretarako, antolamendu-sistemak aztertzen ditu eta protokolo eta lehentasun ofizialen araudia erabiltzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Protokolo instituzionala osatzen duten elementuak definitu ditu.

        2. Ekitaldi ofizialetako presidentzia ezartzeko irizpideak finkatu ditu.

        3. Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera gonbidatuak antolatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

        4. Estatuko eta beste erakunde batzuetako protokolo eta lehentasun ofizialei buruzko araudia ezagutu du.

        5. Garatu beharreko ekitaldiaren araberako protokolo-programak egin ditu.

        6. Protokolo-ekitaldien diseinua eta plangintza ezaugarritu du.

        7. Ekitaldi moten araberako hainbat motatako gonbidapenak diseinatu ditu.

        8. Protokolo-ekitaldien barruan banderen arloko antolamendua zehaztu du.

      2. Enpresen protokoloa aplikatzen du, eta, horretarako, ekitaldiaren izaeraren eta motaren arabera eta helburu den publikoaren arabera, zein diseinu- eta antolamendu-elementu izango dituen deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Antolatu beharreko ekitaldien izaera eta mota ezaugarritu du.

        2. Protokolo eta komunikaziorako eskuliburua diseinatu du.

        3. Zein publikori zuzentzen zaion identifikatu du.

        4. Enpresetako protokolo-ekitaldien antolamendu eta diseinuko elementuak identifikatu ditu (presidentzia, gonbidatuak, eguna, ordua, lekua, etab.).

        5. Ekitaldiaren garapenean protokoloa zuzen aplikatu dela egiaztatu du.

        6. Ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezko dokumentazioa zerrendatu du, ekitaldi mota kontuan izanik.

        7. Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma landu du.

        8. Antolatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoa kalkulatu du.

      3. Harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzen ditu turismoaren esparruan, eta oinarri eta elementu horiekin lotzen diren teknikak hautatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Harreman publikoetako oinarriak eta printzipioak definitu ditu.

        2. Enpresa eta erakunde turistikoetako nortasun korporatiboaren elementuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        3. Sektore turistikoko erakunde publikoetako eta pribatuetako marka nagusiak identifikatu ditu.

        4. Irudi korporatiboaren kontzeptua eta horren osagaiak identifikatu eta sailkatu ditu.

        5. Enpresa eta erakunde turistikoek proiektatutako irudi motak ezagutu ditu.

        6. Komunikaziorako bideak eta prozesuak identifikatu ditu.

        7. Hitzezko eta hitzik gabeko adierazpeneko askotariko teknikak aplikatu ditu.

        8. Harreman publikoetako baliabideak ezagutu eta baloratu ditu.

        9. Komunikatu beharreko produktuaren arabera hautatu ditu hedabideak.

        10. Enpresa eta erakunde turistikoetako irudiaren, nortasun korporatiboaren, komunikazioaren eta harreman publikoen garrantzia baloratu du.

      4. Bezeroarekin komunikazioa ezartzen du, eta erabilitako teknikak erabiltzaile motarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroari emandako arreta zuzenaren helburuak aztertu ditu.

        2. Bezeroei arreta emateko teknikak ezaugarritu ditu.

        3. Bezeroari arreta emateko moduak bereizi ditu.

        4. Harreman zuzenaren eta zeharkakoaren ekintzak aplikatu ditu.

        5. Bezeroarekiko komunikazio-teknikak erabili ditu.

        6. Bezero motak ezaugarritu ditu.

        7. Bezeroari arreta emateko prozesuetako jarrerak eta trebetasunak erakutsi ditu.

        8. Taldea dinamizatzeko eta taldearen elkarreraginerako teknikak definitu ditu.

      5. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzen ditu, eta bezeroa behar bezala gogobetetzearekin lotzen diren ebazpen faseak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kontzeptu formalak eta ez-formalak definitu eta aztertu ditu.

        2. Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak ezagutu ditu.

        3. Kexen, erreklamazioen edo iradokizunen komunikazio-bideak identifikatu ditu, baita antolamenduan duten hierarkizazioa ere.

        4. Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratu du.

        5. Dagokion eskumenen esparruaren barruan bezeroaren gogobetetasuna lortzeko, kexen eta erreklamazioen kudeaketan jarraitu beharreko faseak ezarri ditu.

        6. Enpresa turistikoetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia bete du.

        7. Bezeroari arreta emateko eta kexak eta iradokizunak kudeatzeko eskuliburu korporatibo batek bildu behar dituen funtsezko puntuak diseinatu ditu.

      6. Bezeroari arreta behar bezala emateko jarrerak mantentzen ditu, eta jasotako tratuari dagokionez bezeroek zituzten iguripenak gainditzearen garrantzia aztertu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezero moten iguripenak aztertu ditu.

        2. Enpatiazko jarrera lortu du.

        3. Sinpatia-jarreraren garrantzia baloratu du.

        4. Bezeroekiko, goragokoekiko eta lankideekiko errespetuzko jarrera baloratu du une oro.

        5. Jarrera profesionala lortu du.

        6. Zuhurtasun-jarrera lortu du.

        7. Irudi korporatiboaren garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Erakunde-protokoloa aplikatzea.

        Gonbidatuen antolamenduaz arduratzea.

        Protokolo-ekitaldien proiekzioa.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak aztertzea.

        Protokolo-ekitaldietarako gonbidapenak diseinatzea.

        Protokolo-ekitaldietako banderak antolatzea.

        Protokolo instituzionala.

        Presidentzia motak.

        Gonbidatuen antolamendu-sistema.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak.

        Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako protokolo eta lehentasun ofizialen arloko araudiarekiko interesa azaltzea.

        Ekitaldien antolamenduan protokolo-arauak errespetatzea.

      2. Enpresa-protokoloa aplikatzea.

        Helburu den publikoa identifikatzea eta ekitaldia egokitzea.

        Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma lantzea.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua lantzea.

        Protokolo-ekitaldietarako aurrekontu ekonomikoak lantzea.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien motak eta helburuak.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien prozedurak.

        Protokolo-programetako dokumentazio motak.

        Antolatu beharreko ekitaldien programak eta kronogramak lantzeko ekimena izatea.

        Protokolo-ekitaldiak prestatzeko talde-lanetan laguntzea.

        Zorroztasunez jardutea protokolo-ekitaldietan arauak aplikatzean.

      3. Turismoaren esparruan harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzea.

        Harreman publikoak aplikatzea eta baloratzea turismoaren, enpresaren eta erakundeen esparruan.

        Irudi korporatiboaren osagaiak eta irudi motak aztertzea.

        Estatuko eta autonomia erkidegoetako turismoaren irudia aztertzea.

        Irudiko arrisku faktoreak baloratzea.

        Nortasunaren elementuak: markak, logotipoak, eskuliburu korporatiboak.

        Irudi korporatiboaren osagaiak.

        Giza harremanen baliabideak.

        Nortasun eta irudi korporatiboaren eta instituzionalaren kontzeptua.

        Irudi korporatibo motak, errealak eta proiektatuak.

        Irudi pertsonala eta gorputz-adierazpena zaintzea.

        Gizarte-trebetasunen gaineko interesa izatea.

        Irudian eragina duten arrisku faktoreak errespetatzea.

      4. Bezeroari arreta emateko eta harekin komunikatzeko teknikak.

        Bezeroari arreta ematearen helburuak baloratzea.

        Ahozko eta idatzizko adierazpenaren teknikak identifikatzea eta maneiatzea.

        Enpresako eta enpresaz kanpoko komunikazio-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoaren komunikazioan aplikatutako giza harremanetako baliabideak identifikatzea eta aztertzea.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak erabiltzea: hizkuntza, harrerarako lekua, irudi pertsonala.

        Bezeroekin komunikatzeko askotariko teknikak erabiltzea.

        Komunikazio-bideak.

        Bezero motak, harreman zuzena eta zeharkakoa.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak.

        Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren kontzeptua.

        Giza harremanen baliabideen motak bezeroarekiko harremanetan.

        Taldea dinamizatzeko teknikak.

        Talde-komunikazioko jardueretan laguntzea.

        Bezeroari arreta egokia emateko interesa azaltzea.

        Komunikazio pertsonala hobetzeko teknikak garatzean ekimena izatea.

      5. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

        Kexa, iradokizuna, erreklamazioa eta erreklamazio formala identifikatzea eta bereiztea.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak hautatzea.

        Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia aztertzea.

        Bezeroei arreta emateko eta kexak eta erreklamazioak kudeatzeko eskuliburu korporatiboa lantzea.

        Ostalaritzako enpresetarako kexa eta iradokizunetako informazioa biltzeko dokumentuak lantzea.

        Kexaren, erreklamazioaren, erreklamazio formalaren eta iradokizunaren kontzeptua.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetan bezeroaren kexak biltzeko moduak.

        Kexa eta erreklamazioen kudeaketaren faseak.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia. Autonomia Erkidegoetako, Estatuko eta Europar Batasuneko arauak.

        Bezeroen erreklamazioen sistemak, erreklamazio-orriak eta kontsumo-arbitrajea.

        Kexak eta iradokizunak biltzeko sistema motak, erreklamazio-orriak, iritziak eta bezeroen gogobetetasun-inkestak.

        Bezeroen datuak eta iritziak lortzeko tekniketan parte hartzea, informazioa biltzeko iturri gisa.

        Bezeroei etengabe behatzeko jarrera izatea bezeroen iritziaren informazioa lortzeko bide gisa, betiere ostalaritza eta turismoko enpresetako zerbitzuari dagokionez.

        Bezeroek ostalaritzako zerbitzuari buruz duten iritzia errespetatzea, eta zorroztasunez jardutea bezeroengandik jasotako informazioa aztertzeko garaian.

      6. Bezeroei arreta emateko jarrerak.

        Ostalaritzako bezeroaren tratuan eta zerbitzuan profesionaltasunez jardutearen garrantzia baloratzea.

        Lan-esparruaren barruan zuhurtasunaren garrantzia baloratzea.

        Enpresaren irudi korporatiboan bezeroei arreta emateko jarrerek duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak aplikatzea.

        Bezeroei arreta emateko oinarrizko arauak.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak.

        Ostalaritza eta turismoko enpresen zerbitzuan izan beharreko jarrera profesionalaren oinarrizko ezaugarriak.

        Ostalaritzako enpresetan bezeroei arreta emateko eta zerbitzatzeko tekniken gaineko interesa.

        Bezeroekiko, goragokoekiko, mendeko langileekiko eta lankideekiko errespetua.

        Zerbitzuan jarrera profesionala bilatzeko sentsibilizazioa.

  3. lanbide-modulua: Turismo-marketina

    Kodea: 0173

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 165 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Turismo-marketina ezaugarritzen du, eta berau osatzen duten oinarrizko elementuak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatu du.

        2. Zerbitzu-marketinaren berezitasunak, oro har, eta turismo-marketinaren berezko berezitasunak bereizi ditu.

        3. Turismo-marketinaren kontzeptuak, definizioak eta oinarrizko tresnak deskribatu ditu.

        4. Marketinaren bilakaera eta etapak bereizi ditu.

        5. Marketinaren tresnen garrantzia baloratu du.

        6. Marketina kontsumitzailearengana bideratzeko faktore eta irizpide eraginkorrak definitu ditu.

        7. Marketin-zuzendaritzako hainbat egitura eta ikuspegi alderatu ditu.

        8. Turismo-enpresaren merkataritza-funtzioan marketinaren beharra identifikatu du.

        9. Turismo-marketinaren joerak aztertu ditu.

      2. Merkatuaren segmentazioa eta produktuak/zerbitzuak merkatuan duen kokapena interpretatzen du, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuaren segmentazioa kontzeptualizatu eta sailkatu du.

        2. Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldagaiak aztertu ditu.

        3. Segmentazioa eraginkorra izateko baldintzak definitu ditu.

        4. Segmentazioak turismo-enpresetako merkataritza-estrategia diseinatzean duen garrantzia ezagutu du.

        5. Merkatu-segmentuak identifikatu eta baloratu ditu, baita produktuaren/zerbitzuaren arabera duten erakarmena ere.

        6. Merkatu-segmentuak estaltzeko estrategiak definitu ditu.

        7. Produktuak merkatuan duen kokapena identifikatu du.

        8. Merkataritza-tresnak baloratu ditu, baita merkatu-segmentuekin bateragarri izatea ere.

      3. «Marketing mix»aren elementuak identifikatzen ditu, eta sektore turistikoan duten aplikazioa ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. «Marketing mix»aren elementuak identifikatu ditu.

        2. Produktu baten bizi-zikloko etapak identifikatu ditu, baita erabaki estrategikoak hartzearekin duen lotura ere.

        3. Elementuen eta produktuaren mailak aztertu ditu, baita zerbitzugintza-sistema baten aplikazioa ere.

        4. Sektore turistikoetako marka-politikak ezaugarritu ditu, eta produktua gainerakoez bereiztearen garrantzia baloratu du.

        5. Prezioak eta bere baldintzatzaileek turismo-enpresetako merkataritza-tresna gisa duten garrantzia baloratu du.

        6. Sektore turistikorako prezio egokiak finkatzeko metodoen bidez kalkulatu ditu prezioak.

        7. Sektore turistikoan publizitatearen, harreman publikoen, salmenta-sustapenaren eta denda-marketinaren garrantzia ezagutu du.

        8. Turismo-azokek eta bestelako agindu profesionalek marketin-tresna gisa betetzen duten funtzioa baloratu du, eta beste sustapen-estrategia batzuekin duten aldea ezarri du.

        9. Sektore turistikoaren zuzeneko eta zeharkako banaketarako bideak eta/edo merkaturatzeko bideak identifikatu ditu.

        10. Banaketa globaleko sistemen garrantzia ezagutu du, baita industria turistikoan duten eragina ere.

      4. Teknologia berriak aplikatzen ditu turismo-marketinean, eta marketin horren politikak garatzean dituen aplikazioak eta aukerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Teknologia berriak eta horien erabilerak ezaugarritu ditu.

        2. Marketineko teknologia berrien aplikazioak identifikatu ditu.

        3. Turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak merkaturatzeko Sarea erabiltzea baloratu du.

        4. Datu-baseen aplikazio ofimatikoak erabili ditu.

        5. Merkataritza-ikerketarako eta lehiarako abantaila sortzeko, datu-basearen aplikazioa ezagutu du.

        6. Zuzeneko marketinean eragina duten faktoreak zehaztu ditu.

        7. Zuzeneko marketin-estrategia konbinatua garatzeko jarraibideak ezarri ditu.

      5. Marketin-plana ezaugarritzen du, eta enpresa motekin eta produktuen/zerbitzuen motekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketin-plana osatzen duten oinarrizko elementuak deskribatu ditu.

        2. Turismo-enpresa batean marketin-planak duen garrantzia baloratu du.

        3. Marketin-planarekin lotzen diren beste enpresa- eta erakunde-plan batzuk aztertu ditu.

        4. Marketin-planean eragina duten inguruneko faktore nagusiak identifikatu ditu.

        5. Merkatuko lehia eta potentziala aztertu du.

        6. Ekintza-plana egin du, eta estrategiak eta taktikak finkatu ditu bertan.

        7. Proposatutako estrategiak ezartzeko eta marketin-planaren helburuak lortzeko beharrezko baliabideak definitu ditu.

        8. Eskuratutako teknikekin marketin-planaren betetze-maila eta kalitatea kontrolatu du.

        9. Ezarritako jarraibideak erabiliz aurkeztu du marketin-plana inplikatutako arduradunen aurrean.

        10. Proposatutako marketin-plana osatzeak ingurumenaren gainean dituen eraginak baloratu ditu.

      6. Kontsumitzaileen eroste-erabakiaren prozesua ezagutzen du, eta motibazioak eta beharrak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-produktuen eta -zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatu ditu.

        2. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesuak dituen faseak identifikatu ditu.

        3. Eroste-erabakiaren prozesuan inplikatutako eragileak ezaugarritu ditu.

        4. Marketinaren, publizitatearen eta harreman publikoen eragin psikosoziala aztertu du, baita horiek erosteko prozesuan duten eragina ere.

        5. Erosketa-osteko prozesuko funtsezko puntuak eta leial bihurtzeko aukerak ezaugarritu ditu.

        6. Kalitate-kontroleko prozesuen bitartez, kontsumitzaileen ikuskera eta gogobetetasuna deskribatu eta baloratu du.

      7. Kontsumerismoaren irizpideak ezaugarritzen ditu eta gizartearekin, marketinarekin eta etikarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuko ekonomien berezitasunak eta kritikak ezaugarritu ditu.

        2. Kontsumerismoaren jatorria eta Espainian izan duen bilakaera identifikatu du.

        3. Enpresek egoera horren aurrean duten erreakzioa aztertzeko azterlanak egin ditu.

        4. Enpresen eta gizartearen erantzunak zehaztu ditu eta printzipio etikoak ezarri ditu.

        5. Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea babesten duten arauak identifikatu ditu.

        6. Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak aztertu ditu.

    2. Edukiak

      1. Turismo-marketina ezaugarritzea.

        Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatzea.

        Ostalaritzaren eta turismoaren sektorean marketina aplikatzea.

        Marketinaren funtzioaren bilakaera aztertzea: kontsumitzailearenganako orientazioa.

        Produktu ukigarrien eta turismo-zerbitzuen eta -produktuen arteko aldeak identifikatzea.

        Marketin-zuzendaritzan izan berri diren aldaketak eta etorkizuneko joerak deskribatzea.

        Marketina. Kontzeptua eta oinarrizko terminologia.

        Turismo-marketina. Kontzeptua eta oinarrizko elementuak.

        Produktu ukigarriak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-zerbitzuak eta -produktuak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-marketineko azken joerekiko interesa.

      2. Turismo-merkatuen segmentazioa interpretatzea.

        Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldaerak aztertzea.

        Segmentazioa turismo-enpresen merkataritza-estrategian aplikatzea.

        Merkataritza-tresnak aztertzea, baita segmentuekiko bateragarritasuna ere.

        Produktuak/zerbitzuak duen kokalekua identifikatzea, pertzepzio-mapak erabilita.

        Merkatuen segmentazioa: kontzeptua eta erabilera.

        Segmentazioa eraginkorra izateko eskakizunak.

        Merkatua eta horren segmentu guztiak estaltzeko marketinerako estrategia motak.

        Merkatuan duen kokalekua: Kontzeptua. Estrategiak. Kokatze-metodoak edo motak.

      3. Marketing mix-a eta horren elementuak identifikatzea.

        Produktuaren bizi-zikloa eta turismo-helmugak aztertzea.

        Turismo-produktu berrien garapena eta merkaturatze-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoko marka-politikak aztertzea eta produktua bereizteko estrategiak hautematea.

        Banaketa globaleko sistemak aztertzea, baita industria turistikoan duten eragina ere.

        Komunikazio-materialak diseinatzea eta lantzea.

        Turismo-azokak eta beste sustapen-estrategia batzuk alderatzea.

        Mix-aren estrategiak aplikatzea.

        Marketing mix: kontzeptua eta elementuak.

        Produktua/zerbitzua. Turismo-produktuen motak eta produktu horietako elementuen sailkapena.

        Zerbitzugintza.

        Prezioa. Prezio-politikaren helburuak eta estrategiak. Prezioak finkatzeko metodoak. Prezioak merkataritza-tresna gisa duen garrantzia.

        Banaketa/merkaturatzea. Sektore turistikoko zuzeneko eta zeharkako bideak.

        Komunikazioa: publizitatea, harreman pertsonalak, salmenten sustapenak, denda-marketina, turismo-azokak, Work-Shops, Fam-Trips eta beste batzuk.

        Ingurumenarekiko errespetua, produktuen diseinuan zein komunikazio-materialen diseinuan.

      4. Turismo-marketinera aplikatutako teknologia berrien analisia.

        Datu-baseak maneiatzea.

        Marketineko datu-base bat garatzeko helburu orokorrak identifikatzea.

        Euskarri-materialak identifikatzea eta zuzeneko marketineko politiken garapena identifikatzea.

        Teknologia berriek turismo-produktuen eta -zerbitzuen komunikazioan eta merkaturatzean duen eragina aztertzea.

        Turismoan zuzeneko marketineko teknikak garatzea, teknologia berriei dagokienez.

        Zuzeneko marketin konbinatuko estrategiak garatzea.

        Teknologia berriak: definizioa eta aplikazioak.

        Zuzeneko marketina: kontzeptua, eragina duten faktoreak eta motak.

        Marketina Interneten: kontzeptua eta elementuak.

        Aurrerapen teknologikoen gaineko jakin-mina.

        Teknologia berriek ingurumenaren gainean duten inpaktuarekiko sentsibilitatea.

      5. Marketin-plana ezaugarritzea.

        Turismo-enpresa baten kanpoko eta barruko egoera aztertzea: ingurunea, lehia, merkatua, barne-egoera.

        Egoeraren diagnostikoa. AMIA analisia egitea (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak).

        AMIA analisiaren emaitzen arabera definitzea helburuak.

        Helburuak lortzeko beharrezko estrategiak diseinatzea.

        Estrategiak gauzatzeko ekintza zehatzak deskribatzea eta horietarako aurrekontua ezartzea.

        Plana aurkeztea eta sustatzea.

        Marketin-planaren jarraipena eta kontrola egiteko sistema diseinatzea.

        Marketin-plana. Kontzeptua eta helburua.

        Marketin-planaren etapak.

        Marketin-planaren eta beste enpresa- eta erakunde-plan batzuen arteko lotura.

        Planaren ingurumen-ikuskapena.

        Objektibotasuna egoera aztertzean.

        Zorroztasuna diagnostikoan.

        Ardura kontrolean.

        Emaitzen egiazkotasunak duen garrantziaren balorazioa.

        Proposatutako marketin-plana osatzean, ingurumena babesteko sentsibilitatea.

      6. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesua interpretatzea.

        Turismo-produktuen eta -zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuan inplikatutako eragileak behatzea.

        Marketinak erosteko prozesuan duen eragina aztertzea.

        Sektore turistikoko kontsumitzaile berriak identifikatzea. Kontsumoaren joerak.

        Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak erabiltzea. Sektore turistikoko enpresetan betetzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuaren faseak.

        Erosketa osteko ekintzak eta leial egitea.

        Gainerakoen idei, behar eta motibazioekiko errespetua.

      7. Kontsumerismoaren irizpideak ezaugarritzea.

        Kontsumerismo deritzan gizarte-mugimenduari enpresak duen erantzuna eta erreakzioa aztertzea.

        Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea eta bere eskubideak arautzen dituen araudia aztertzea eta interpretatzea: legeria orokorra eta berariazkoa.

        Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak identifikatzea.

        Merkatuko ekonomiak: kontzeptua eta kritikak.

        Kontsumerismoa: kontzeptua eta bilakaera Espainian.

        Pertsonen hainbat esparrutako eskubideak eta betebeharrak arautuko dituzten legeak egotearen garrantzia baloratzea.

  4. lanbide-modulua: Turismo-ostatuetako zuzendaritza

    Kodea: 0174

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena. 260 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 16.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ostatu-arloa eta turismo-establezimenduko gainerako arloak koordinatzen ditu eta antolamendu-egitura aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Plangintzak enpresa-administrazioaren prozesuan duen garrantzia justifikatu du.

        2. Enpresa-plan nagusiak bereizi ditu.

        3. Sailen erabakiak hartzeko tresnak kontzeptualizatu ditu.

        4. Ostatu-arloko plangintza-prozesuak egin ditu, helburuak ezartzeko, erabakiak hartzeko eta bitartekoak hautatzeko.

        5. Helburuen araberako prozesuak ezartzeko oinarrizko elementuak identifikatu ditu.

        6. Arloen helburuak aldian behin berraztertzearen garrantzia baloratu du, eta zuzenketa-mekanismoak baloratu ditu.

        7. Turismo-ostatuko establezimenduak antolatzeko faktore eta irizpide eraginkorrak ezarri ditu.

        8. Hainbat motatako turismo-ostatuetako egiturarik eta sail-harremanik bereizgarrienak alderatu ditu.

        9. Enpresen antolamendu-organigramak egin ditu, turismo-ostatuak ezartzeko berariazko tipologien eta ezaugarrien arabera.

        10. Turismo-ostatuko establezimenduak antolatzeko Estatuko edo Autonomia Erkidegoko araudia ezagutu du.

      2. Enpresa-inbertsioko proiektu txikien errentagarritasun finantzarioa eta ekonomikoa zehazten du, eta finantziazio-sistemak ezaugarritzen eta baloratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa-ondarea osatzen duten elementuak kontzeptualizatu eta sailkatu ditu.

        2. Turismo-ostatuko enpresaren analisi finantzarioa eta ekonomikoa egin du.

        3. Establezimenduaren emaitzen kontua eta enpresa-balantzeak aztertu ditu.

        4. Enpresa-erabakien araberako inbertsio motak egitearen komenigarritasuna zehaztu du.

        5. Inbertsio motak identifikatu ditu, baita inbertsioak hautatzeko eta baloratzeko metodoak ere.

        6. Inbertsio-kontzeptua eta enpresaren finantziazio-iturriak definitu ditu.

        7. Zorpetze-maila kalkulatu du, enpresaren finantza-egituraren arabera.

        8. Kanpoko inbertsio-erabakiak edo autofinantziazio-erabakiak baloratu ditu.

        9. Kasuak kasu egokiena den finantziazioa hautatzeko metodoak ezarri ditu.

        10. Hauta daitezkeen finantziazio-iturrien kostua baloratu du.

      3. Bere gainbegiratupean dauden sailen ustiapen ekonomikoa kontrolatzen du, eta sarreren eta gastuen egitura ezagutzen eta zehazten du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa-plangintzaren arabera eta bertan betetzen dituzten funtzioen arabera egin ditu aurrekontuak.

        2. Enpresa-plangintzan eragina duten aurrekontu motak identifikatu ditu.

        3. Aurrekontu mota bakoitza osatzen duten elementuak ezaugarritu ditu.

        4. Turismo-ostatuko enpresaren antolamendurako eta plangintzarako hainbat motatako aurrekontuak egin ditu.

        5. Aurrekontuak egitean, mendeko langileekin koordinatuta jardun du.

        6. Sarreren eta gastuen egitura ezarri du, horien portaera orokorraren erreferentziak lortzeko.

        7. Ostatu-arloko aurrekontua kalkulatu du, eta sektoreko enpresen arteko aurkezpen normalizatuko metodoak jarraitu ditu.

        8. Aurrekontu-kontroleko metodoak ezarri ditu, eta, horretarako, balizko desbideratzeak zentzuz justifikatu ditu eta neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

      4. Kalitatea kudeatzeko sistemen aplikazioa kontrolatzen du eta turismo-ostatuko establezimenduaren kudeaketa eraginkorrago batean sistema horiek duten inplikazioa baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-ostatuko enpresen azpisektoreko kalitate-kontzeptua eta haren helburuak identifikatu ditu.

        2. Kalitate-sistemen aplikazioa baloratu du.

        3. Arau estandarizatuetan oinarritutako kalitate-sistemaren aplikazioa ezagutu du.

        4. Kalitate-sistema bat ezarri aurreko sistemak zehaztu ditu.

        5. Ostatu-arloko prozesuen diseinua eta elaborazioa finkatu du.

        6. Kalitatea kudeatzeko tresnak definitu ditu (autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexa eta iradokizunen sistemak).

        7. Kalitatea kudeatzeko sistema aplikatu du.

      5. Ingurumen-kudeaketako sistema koordinatzen du, eta ingurumen-kudeaketako sistemak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-ostatuko establezimenduetan ingurumen-kudeaketa zuzenaren beharraz jabetu da.

        2. Ingurumen-kudeaketa osatzen duten oinarrizko elementuak kontzeptualizatu ditu.

        3. Ingurumen-kudeaketako sistema ezarri aurreko analisia egin du.

        4. Ingurumen-kudeaketako sistemak bereizi ditu.

        5. Ingurumen-kudeaketako tresnak identifikatu ditu.

        6. Ingurumen-kudeaketako sistemaren dokumentuak erabili ditu.

        7. Eragiketen kontrola eta larrialdi-planen eta erantzun-ahalmenaren kontrola egin du.

        8. Hondakinen kudeaketa zuzena ziurtatu du.

      6. Landa-ostatuko establezimenduak zuzentzen ditu, eta horien tipologia, aplika dakiekeen araudia eta kudeaketaren eta zerbitzugintzaren berezitasuna aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Landa-inguruneko turismo-ostatuei eta horiekin lotzen diren jarduerei aplika dakiekeen araudia identifikatu du.

        2. Hainbat autonomia-erkidegotako landa-ostatuen tipologia ezaugarritu du.

        3. Gisa horretako establezimenduen kudeaketaren berezitasunak identifikatu ditu, establezimendu motaren, modalitatearen eta ezaugarrien arabera.

        4. Landa-ostatuaren arloko banaketa eta bitartekaritzako handizkari nagusiak eta erreserba-zentral nagusiak ezagutu ditu.

        5. Landa-ostatuetako ingurumen-kudeaketa integralerako prozesuak identifikatu ditu.

        6. Aztertzen ari den zona bateko berezko estilo arkitektonikoak eta eraikuntzak identifikatu ditu.

        7. Menuetan eskain daitezkeen zona bateko elaborazio tipikoak eta gastronomia-produkturik adierazgarrienak ezaugarritu ditu.

        8. Landa-ostatuko establezimenduetako berariazko kalitate-estandarrak aztertu ditu.

        9. Minusbalioren bat duten pertsonek landa-ingurunean izan ditzaketen zailtasunak eta horiei eman dakizkiekeen irtenbideak aztertu ditu.

        10. Landa-ostatuko establezimenduetan eskaini daitezkeen jarduerak identifikatu ditu, baita horien antolamendua eta garatu ahal izateko beharrezko baliabide materialak eta giza baliabidek ere.

    2. Edukiak:

      1. Ostatu-arloa koordinatzea.

        Enpresako analisi-tresnak erabiltzea eta erabakiak hartzea.

        Enpresa-antolamenduko motak, printzipioak eta sistemak aztertzea.

        Turismo-ostatuko enpresetako sail motak aztertzea.

        Ostatu-arloko enpresen organigramak interpretatzea, enpresa tipologiaren arabera eta jarduera motaren arabera.

        Enpresako helburuen araberako kudeaketa-prozesu baten oinarrizko elementuak identifikatzea.

        Turismo-ostatuko enpresak antolatzeko oinarrizko irizpideak identifikatzea eta hautatzea.

        Lanpostuak identifikatzea.

        Turismo-ostatuko establezimenduen Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudia.

        Plangintzaren kontzeptua eta oinarrizko terminologia.

        Enpresa-plan baten egitura.

        Enpresa-antolakundean erabakiak hartzeko eta analisiak egiteko tresnak.

        Antolakunde motak, sistemak eta printzipioak.

        Enpresen organigrama, motak eta formak.

        Turismo-ostatuko enpresetako lanpostuak eta sailak.

        Ostatu-enpresetako plangintza egoki baten garrantzia ezagutzea.

        Sail bakoitzeko lanpostuek turismo-ostatuko enpresetako beste sail eta lanpostu batzuekin dituzten loturak eta harremanak ezagutzeko interesa izatea.

      2. Enpresa-inbertsioko proiektu txikien errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa zehaztea.

        Enpresa-ondarearen osagaiak identifikatzea.

        Balantzeak eta emaitzen kontuak aztertzea.

        Turismo-ostatuko enpresetako analisi finantzarioen txostenak interpretatzea.

        Inbertsioak aukeratzea eta hautespen-metodoak aztertzea.

        Enpresaren finantziazio-iturriak identifikatzea eta iturri moten eta kostuen arabera hautatzeko metodoak aztertzea.

        Enpresaren finantziazio moduen kostuak kalkulatzea.

        Enpresa-ondarearen kontzeptua.

        Enpresa-ondarearen osagaiak eta ondare-markak.

        Kontabilitate-balantzea eta balantze motak.

        Emaitzen kontua eta osagaiak.

        Enpresaren finantza-analisiaren osagaiak eta garapena.

        Inbertsioaren kontzeptua eta inbertsio motak.

        Finantziazioaren kontzeptua.

        Enpresako finantziazio-iturriak: propioak, kapitala, autofinantziazioa, amortizazioa, kanpokoak.

        Jardueraren kudeaketari buruzko txostenak egiteko maneiatzen den enpresa bateko dokumentazio eta informazio guztiarekiko erreserba eta konfidentzialtasuna.

        Enpresa bateko txosten ekonomikoak eta finantzarioak egiteko zorroztasuna eta profesionaltasuna, independentzia eta inpartzialtasuneko irizpideak erabiliz.

        Enpresako jardun ekonomikoekin eta finantzarioekin lotzen den edozein erabaki hartzeko jarrera arduratsua.

      3. Ustiapen ekonomikoa kontrolatzea.

        Aurrekontuen eta epe laburreko eta luzeko enpresa-plangintzaren arteko lotura aztertzea.

        Enpresako sarreren eta gastuen egitura aztertzea.

        Turismo-ostatuko enpresetarako aurrekontu motak lantzea.

        Aurrekontu-kontrola egitea.

        Aurrekontuaren kontzeptua: xedea.

        Enpresako aurrekontu-kontrola.

        Enpresako sarreren eta gastuen egitura.

        Aurrekontuak kontrolatzeko metodoak, analisi-sistemak eta neurri zuzentzaileak.

        Aurrekontuen garrantzia baloratzea enpresen kudeaketan.

        Zorroztasunez jardutea aurrekontu-planteamenduetan, epe laburrekoak edo epe luzekoak izan.

        Aurrekontuak egiteko elkarlanean jardutea, eta enpresako mendeko langileek aurrekontuak egiteko lanetan parte hartu behar izatea kontuan izatea.

      4. Turismo-establezimenduetako kalitatea kudeatzea.

        Kalitate-teknikak aplikatzeko, turismo-ostatuko enpresetako helburu orokorrak eta instrumentalak identifikatzea.

        Kalitate-sistemen aplikazioa baloratzea.

        Kalitate-sistemetarako ostatu-arloaren prozesuak diseinatzea.

        Kalitate-tresnak maneiatzea.

        Turismo-ostatuko enpresetako kalitatea ezartzeko eta garatzeko ereduak aztertzea.

        Sektore turistikoko kalitatearen kontzeptua, elementuen bilakaera eta printzipio zuzentzaileak.

        Erabateko kalitateko eredua eta etengabeko hobekuntza.

        Kalitatea kudeatzeko tresnak: autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexa eta iradokizunen sistemak.

        Kalitatea kudeatzeko sistemak.

        Kalitate-ziurtagiriak.

        Enpresan kalitate-sistemak aplikatzearen garrantziaren balorazioa.

        Kalitatea kudeatzeko jardueretako parte-hartze aktiboa.

        Ekimena kalitate-tresnak erabiltzean.

      5. Ingurumen-kudeaketako sistema koordinatzea.

        Ingurumen-kudeaketako araudiak identifikatzea.

        Ingurumen-kudeaketako erabilerako tresnak erabiltzea eta aplikatzea.

        Hainbat zerbitzu-tipologia duten turismo-ostatuko enpresetarako ingurumen-kudeaketako plana lantzea.

        Ingurumen-kudeaketako sistema baten eragiketen kontrol-planak lantzea horren jarraipena egiteko, baita desadostasunena ere.

        Gertakizunei erantzuteko larrialdi-plana lantzea.

        Ingurumen-kudeaketaren kontzeptua osatzen duten oinarrizko elementuak.

        Ingurumen-kudeaketako araudiak.

        ISO 14.000:96 eta EMAS ingurumen-kudeaketako sistemak.

        Ingurumen-kudeaketako helburuak eta helmugak.

        Ingurumen-kudeaketako planak.

        Eragiketen kontrola eta larrialdi-planak, desadostasunen kudeaketa.

        Kontu-ikuskapenen sistemak: barnekoak eta kanpokoak.

        Hondakinen kudeaketa.

        Kontsumo energetikoaren kudeaketa.

        Ingurumen-kudeaketako sistemetako beharrezko dokumentazioa.

        Turismo-ostatuko establezimenduetan ingurumen-kudeaketa zuzenaren beharrarekin sentsibilizatzea.

        Ingurumen-kudeaketako hobekuntza-taldeetan parte-hartze aktiboa izatea.

        Ingurumen-kudeaketako jardun-neurriak hartzeko garaian ekimenez jardutea.

        Larrialdi-kasuetan jarduteko planekiko eta arauekiko interesa eta errespetua azaltzea.

      6. Landa-ostatuko establezimenduetako zuzendaritza.

        Landa-turismoko establezimenduetan jarduerak planifikatzea eta antolatzea.

        Landa-turismoa kudeatzea, tipologiaren, modalitatearen eta ezaugarri zehatzen arabera.

        Landa-turismoak oinarrizko zerbitzuekiko zerbitzu osagarri gisa eskain ditzakeen jarduera motak identifikatzea.

        Zonako adierazgarriak diren produktu gastronomiko eta elaborazio tipikoak hautatzea.

        Zonako artisautza herrikoiaren produktuak hautatzea.

        Turismo iraunkorraren eta landa-turismoaren garapenaren kontzeptua, landa-ostatuko enpresei aplika dakiekeena.

        Landa-turismoak eskain ditzakeen zerbitzu motak.

        Turismo iraunkorrarekin eta ingurumenarekin lotzen diren gaiekiko sentsibilizazio berezia izatea landa-ostatuan.

        Eskaintzen diren zerbitzuetarako irisgarritasunarekiko sentsibilizazio berezia izatea landa-ostatuan.

  5. lanbide-modulua: Solairu-sailaren kudeaketa

    Kodea: 0175

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Solairu-saila antolatzen du, eta establezimenduaren, langile kopuruaren, bezero motaren, okupazioaren eta errentagarritasunaren arabera justifikatzen du sailaren plangintza.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Solairu-saila antolatzeko hainbat eredu eta establezimendu motak eta modalitateak lotu ditu.

        2. Zerbitzugintzan eraginkortasun handiagoa lortzeko egokiak izan daitezkeen solairu-sailaren berezko prozesuak justifikatu ditu.

        3. Elementu materialak eta horien banaketa identifikatu eta justifikatu du, betiere ergonomia eta lan-jarioari buruzko irizpideen arabera eta establezimendu moten eta horien ezaugarrien arabera.

        4. Langile-beharrak zehazten dituzten faktoreak zerrendatu ditu, establezimendu motaren, bezeroen eta okupazioaren arabera.

        5. Sailaren berezko zerbitzugintza antolatzeko berariazko tresneria eta programa informatikoak zuzen erabili ditu.

        6. Lan-planak eta produktibitate-helburuak ezarri ditu.

      2. Solairu-sailaren produktuak, materialak eta ekipamenduak kontrolatzen ditu, eta birjartzeko, biltegiratzeko, kontserbatzeko eta baloratzeko prozesuak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ostatu-establezimenduetan gehien erabiltzen diren lentzeriako lanabesak, produktuak, tresnak, materialak eta piezak definitu eta sailkatu ditu.

        2. Hornikuntza-beharrak eta hornitzaileen hautespena finkatu du.

        3. Produktuak, materialak eta lanabesak behar bezala jaso ditu, eta eskaera eskatutakoari egokitzen zaiola egiaztatu du.

        4. Gehien erabiltzen diren biltegiratzeko irizpideak justifikatu ditu, betiere erabilgarri dauden espazioen arabera, produktu moten arabera, sarreren eta irteeren kudeaketaren arabera eta biltegiko produktuen kontrolaren arabera.

        5. Gutxieneko eta gehieneko bilkina eta segurtasun-bilkina kalkulatu du, baita garbiketa eta lentzeriako materialen eta produktuen segurtasun- eta txandakatze-maila eta inbentarioak ere.

        6. Bere kontrolpean dauden izakinak baloratu ditu, gehien erabiltzen diren irizpideen arabera.

        7. Sektoreko enpresetan ohikoenak diren eskaera-prozesuak ezaugarritu ditu.

      3. Instalazioen, makineriaren eta tresneriaren mantentze-egoera berraztertzen du, eta kontserbatzeko eta mantentzeko sistemak eta prozedurak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Solairu, mantentze eta harrerako sailen artean mantentze-arloan ezartzen diren komunikazioko eta koordinazioko prozedurak deskribatu ditu.

        2. Instalazioen kontserbazio-egoerari dagozkien kontrol-dokumentuak eta emaitzen ebaluazio-txostenak landu ditu.

        3. Solairu-sailean gehien erabili ohi diren tresneria, makineria, erreminta eta lanabes motak azaldu ditu, baita horien funtzionamendua, aplikazioak, erabilera, garbiketa eta mantentze-lanak ere.

        4. Instalazioak, tresneria eta lanabesak mantentzeko protokoloak ezarri ditu, eta prozesuetan erabilitako produktuak optimizatzeko protokoloak finkatu ditu, beharrezkoak ez diren kostuak eta higadurak saihestuz.

        5. Hainbat prozesutan erabiltzen den tresneriaren eta makineriaren mantentze prebentiborako azterketa-sistema egokiak justifikatu ditu.

        6. Garbiketarako tresnerian, makinerian, lanabesetan eta produktuetan beharrezko babesak identifikatu ditu, eta indarrean dagoen segurtasun- eta higiene-araudia zuzen interpretatu du.

      4. Ostatu-unitateen eta zona komunen garbiketa eta doikuntza ikuskatzen du eta zerbitzugintzako prozesuak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hainbat gainazal garbitzeko eta tratatzeko sistemak eta metodoak identifikatu ditu.

        2. Gelak, zona nagusia eta eremu komunak garbitzeko eta doitzeko prozesu osoak deskribatu ditu.

        3. Garbiketa-prozesuen eta mendeko langileen gaineko kontrol-mekanismoak finkatu ditu.

        4. Ostatu-unitateak, zona nagusiak eta eremu komunak kargura dituen langileen artean esleitzeko mekanismoak ezarri ditu, betiere ezarritako kalitate-mailak une oro kontuan izanik.

        5. Ostatu-unitate bakoitzaren okupazio-egoera koordinatu du harrera-sailarekin.

        6. Garbiketa, desinfekzioa, txukuntasuna, dekorazioa eta bezeroekiko arreta, bestalde, finkatutako estandar ezin hobeetan ezarritakoak direla berraztertu du.

        7. Garbitzera eta lisatzera eraman beharreko arropa sailkatzeko metodoak eta irizpideak ezagutu ditu, baita garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta aurkezteko prozedurak ere.

        8. Arropa sinpleak josteko eta egiteko teknikak deskribatu ditu, baita ostatu-establezimenduetan arropa konpontzeko beharrezko bitarteko materialak ere.

        9. Garbiketa eta lentzeriako zerbitzu zuzena bermatuko duten kontrol-mekanismoak zehaztu ditu.

      5. Ostatu-eremuko eta zona publikoetako dekorazioa eta girotzea gainbegiratzen du, eta estilo arkitektonikoak, altzariak, elementu apaingarriak, argiztapena eta egungo joerak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Joera arkitektoniko adierazgarrienak, eta turismo-ostatuko establezimenduetan gehien erabiltzen diren estaldura eta altzari motak ezaugarritu ditu.

        2. Turismo-ostatuko establezimenduetan gehien erabiltzen diren elementu apaingarriak definitu ditu.

        3. Argiztatzeko eta kolorea emateko teknikak zehaztu ditu, eta koloreen esanahi psikologikoan eta ikus-komunikazioan duten eragina interpretatu eta azaldu du.

        4. Altzarien konposizio eta konbinaziorako oinarrizko arauak identifikatu ditu, erosotasun, errentagarritasun eta funtzionalitateari buruzko irizpideen arabera.

        5. Turismo-ostatuko establezimenduetan apaindura eta dekorazio tipikoen eta berritzaileen aplikazioak landu ditu.

        6. Enpresa-politikaren, establezimendu motaren, helburu den publikoaren eta azken joeren araberako dekorazio-planak egin ditu.

        7. Turismo-ostatuko establezimenduetan diseinuaren estilo eta joera berriak baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Solairu-saila antolatzea.

        Solairu zonetako, eremu publikoetako, garbitegiko eta lentzeriako espazio fisikoak antolatzea.

        Tresneria, makinak eta altzariak plantan kokatzea eta banatzea.

        Lan-planak antolatzea.

        Denborak kalkulatzea eta esleitzea. Kronometratzea.

        Ordutegiak eta lan-txandak egitea.

        Antolamendu eskemak egitea eta zereginak banatzea.

        Solairu-saila antolatzeko ereduak.

        Solairu-sailaren lan-planak.

        Produkzio-jarduera neurtzeko metodoak.

        Produkzioa hobetzeko metodoak.

        Ergonomian oinarritutako metodoak.

        Esperientzian oinarritutako metodoak.

        Giza baliabideak eta baliabide materialak.

        Zereginak zuzen antolatzeko eta banatzeko interesa.

        Langileen kudeaketa eta motibazio egokiaren garrantziaren balorazioa.

        Espazio fisikoen banaketa eta aprobetxamenduaren garrantziaren gaineko kontzientziazioa.

      2. Solairu-saileko produktu materialak eta tresneria kontrolatzea.

        Hornitzaileak hautatzea.

        Erosketa eskaera egitea.

        Produktuak hartzea.

        Eskaerak egiaztatzea.

        Inbentarioak egitea.

        Izakinen balorazioa.

        Biltegiko ingurumen-kudeaketako arauak betetzen diren egiaztatzea.

        Hornidura-beharrak identifikatzeko metodoak.

        Erosketa-prozesuak.

        Hornidura-sistemak eta prozesuak.

        Biltegiko bilkinen kalkulua.

        Biltegian txukuntasunak duen garrantzia baloratzea.

        Erantzukizunez eta elkarlanean jardutea baliabideen kudeaketan.

      3. Instalazioen, altzarien eta tresneriaren mantentze egoera berraztertzea.

        Mantentze-lanak egitea.

        Dokumentazioa lantzea eta betetzea.

        Instalazioen kontserbazio-maila kontrolatzea.

        Mantentze prebentiboko ohitura egokiak finkatzea.

        Beste sail batzuekiko harremanak, funtzioak eta helburuak.

        Solairu-saileko, eremu publikoetako, garbitegiko eta lentzeriako eskumenak, betiere tresneria, instalazioak eta altzariak mantentzearen arloan.

        Mantentze motak: prebentiboa, zuzentzailea eta mistoa.

        Laneko segurtasun- eta higiene-arauak.

        Instalazioak, altzariak eta tresneria mantentzeko lanetan aurreikuspenez jarduteko interesa.

      4. Ostatu-unitateen eta zona komunen garbiketa eta doikuntza ikuskatzea.

        Tresneria eta altzariak garbitzeko eta gainazalak tratatzeko sistemak, prozesuak eta metodoak aztertzea eta ebaluatzea.

        Oinarrizko materialak eta tresneria aplikatzea.

        Emaitzen jarraipena eta kontrola egitea.

        Solairu-saileko, eremu publikoetako, garbitegiko eta lentzeriako berezko lokalak, instalazioak, altzariak, tresneria eta materialak erabiltzean segurtasun, higiene, garbiketa eta mantentze-arloko arauak, teknikak eta metodoak aplikatzea.

        Produkzioa egunero kontrolatzea.

        Hornigaien kontsumoa kontrolatzea.

        Garbitzeko, lisatzeko eta josteko prozesuak koordinatzea.

        Solairuetako, garbitegiko eta lentzeriako prozesuak garbitasunez eta txukuntasunez egitea.

        Sailari dagozkion lokalak, instalazioak, altzariak eta tresneria garbitzeko programak.

        Bajak eta bazterketak egiteko sistemak.

        Produktuak erabiltzeko baldintzak. Erabilerako eta prebentzioko arriskuak.

        Kontrol-dokumentuak.

        Garbitegiko eta lentzeriako azpisailaren funtzionamendua.

        Errentagarritasun-irizpideak.

        Arriskuak identifikatzeko eta garbiketa-prozesuetan prebenitzeko interesa azaltzea.

        Zereginak koordinatzearen garrantzia baloratzea.

        Solairuetako, garbitegiko eta lentzeriako prozesuetan garbitasunez eta txukuntasunez jardutea.

      5. Ostatu-eremuko eta zona komunetako dekorazioa eta giroa ikuskatzea.

        Solairu eta eremu publikoetako altzariaren estilo eta joera arkitektonikoak identifikatzea.

        Dekorazioko eta girotze-arloko materiala ostatu-kategoriaren eta -formularen arabera sailkatzea.

        Turismo-ostatuko establezimenduetan dekorazioko eta girotze-arloko teknikak baloratzea.

        Altzariak kokatzeko eta banatzeko zereginak egitea.

        Altzariak eta dekorazioa ostatuaren ezaugarrien, funtzioen, aplikazioen, motaren eta kategoriaren arabera.

        Dekorazioko baliabideak eta motak.

        Girotze musikala.

        Argiztatze-sistemak.

        Estaldurak, alfonbrak eta errezelak.

        Dekorazio-teknikak.

        Lore- eta fruta-dekorazioa.

        Gaitasun artistikoak eta dekoraziokoak garatzeko motibazioa.

        Turismo-ostatuko enpresetako joera, estilo eta diseinu berriekiko interesa.

      6. lanbide-modulua: Harrera eta erreserbak

        Kodea: 0176

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena. 165 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Harrera-saila gainbegiratzen du eta sailaren antolamendua aztertzen du, turismo-establezimenduaren, langile kopuruaren, bezero motaren, okupazioaren eta errentagarritasunaren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Harrera, erreserba eta atezaintzako sailen eta azpisailen berezko helburuak, funtzioak eta zereginak deskribatu ditu.

            2. Establezimendu tipologiaren, enpresa-helburuen, eskaintzaren segmentazioaren, eta funtzionalitatearen arabera sailak antolatzeko irizpideak azaldu ditu.

            3. Sailaren funtzionamendurako beharrezkoak diren barneko eta kanpoko informazio-iturriak finkatu ditu.

            4. Zerbitzugintzan eraginkortasun handiagoa lortzeko egokiak izan daitezkeen harrera, erreserba eta atezaintzako sailaren eta azpisailen berezko prozesuak justifikatu ditu.

            5. Elementu materialak eta harrera, erreserba eta atezaintzako arloetan elementu horiek duten banaketa identifikatu eta justifikatu du, ergonomia eta lan-jarioari buruzko irizpideen arabera eta ostatu-establezimendu moten eta horien ezaugarrien arabera.

            6. Langile-beharrak zehazten dituzten faktoreak zerrendatu ditu, establezimendu motaren, bezeroen eta okupazioaren arabera.

            7. Harrera, erreserba eta atezaintzako kudeaketaren berezko informatika-aplikazioekin egin du lan.

            8. Txandak aldatzean, saileko langileen artean informazioa trukatzeko protokoloak ezarri eta gainbegiratu ditu.

          2. Establezimenduaren okupazioa optimizatzen du eta hainbat erreserba-sistema eta motak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erreserba-azpisailaren berezko helburuak, funtzioak eta zereginak deskribatu ditu.

            2. Turismo-ostatuko establezimenduen eskaintza identifikatu du.

            3. Bezero motaren edo erreserba-iturri motaren araberako prozedurak jarraitu ditu.

            4. Bezeroekin eta erreserba-iturriekin negoziatutako baldintzak eta kontratuak interpretatu ditu.

            5. Prezioak eta tarifak, legezko alderdiak eta eska daitezkeen bermeak identifikatu ditu.

            6. Erreserbak kudeatzeko sistemekin egin du lan, eta bezero motaren, erreserba-iturriaren edo okupazio-mailaren araberako prezioak eta tarifak diseinatu ditu.

            7. Jasotako erreserbak bildu, erregistratu eta artxibatu ditu eta, horretarako, erreserbetarako informatika-aplikazioak erabili ditu.

            8. Bezeroek edo erreserba-iturriek eskatuta, erreserbak aldatu edo ezeztatu ditu, eta kasuak kasu bidezkoak diren penalizazioak aplikatu ditu.

            9. Aurreikusitako erreserba- eta okupazio-mailak gainbegiratu ditu eta desbideratzeak zuzentzeko protokoloak ezarri ditu, okupazio-aurreikuspenen arabera.

            10. Erreserbek sortutako dokumentazioa identifikatu du, gainerako sailei horien berri emateko eta ondoren tratatzeko.

          3. Bezeroak sartu aurretik eta sartzean egin beharreko eragiketak formalizatzen ditu eta eragiketa horiekin lotzen diren zereginak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Bezeroak iritsi aurretik, eta erregistratutako sarreretan oinarrituta, aurreikusitako iritsieren zerrendak lortu ditu.

            2. «Overbooking» edo gainokupazioko kasuetan jarraitu beharreko protokoloak ezarri ditu eta, horretarako, beti bete du indarrean dagoen legeria eta hartu ditu kontuan errentagarritasun ekonomikoko irizpideak.

            3. Ostatu-unitateak jasotako erreserbei esleitzea, betiere bezeroen eskaeretan, ostatu moten erabilgarritasunean eta funtzionalitate-irizpideetan oinarrituta.

            4. Bezeroa sartu aurretik, sailen arteko harremanak deskribatu ditu solairu, sukalde eta areto sailen artekoak eta turismo-ostatuaren ezaugarrien arabera harremana beharrezkoa den sailen artekoak.

            5. Establezimenduan sartzean, bezeroak erregistratzearen ondoriozko dokumentu guztiak identifikatu eta bete ditu erreserba dutenak edo erreserbarik gabekoak, eta, horretarako, informatika-aplikazioak maneiatu ditu.

            6. Bezeroen aurretiazko erregistro-metodoak definitu ditu.

            7. Ostatu-unitatera sartzeko elementuak eta egiaztapen-txartelak jaulki ditu, baita arreta bereziko aginduak ere, hala badagokio.

            8. Bezeroak establezimendura iristean behar dituen hainbat informazio motak zehaztu ditu.

            9. Ekipajea lekuz aldatzeko eta instalatzeko protokoloak aplikatu ditu, eta bezeroa ostatu-unitatera lagundu du.

            10. Turismo-ostatuko establezimenduetako zerbitzu, ezaugarri, prezio eta erreserbei dagokienez indarrean dagoen legezko araudia bete du.

          4. Bezeroen egonaldian harrera-zerbitzua egin eta kontrolatzen du eta fase horren ondoriozko eragiketak aztertzen eta aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ostatu, bezero eta guztizko okupazioaren araberako okupazio-zerrendak landu ditu.

            2. Turismo-establezimenduen okupazio-plangintza landu eta eguneratu du.

            3. Harrera-sailari dagozkion informatika eta telekomunikazioetako bitartekoekin egin du lan.

            4. Eskuz edo bitarteko informatiko bidez kudeatu du logelen rack-a, establezimenduaren ezaugarri teknikoen arabera.

            5. Egonaldiaren estatusa aldatzearen edo eskari berezien kasuan jarduteko protokoloak ezarri ditu, betiere bezeroen eskariaren mende.

            6. Bezeroen egonaldiaren estatusa aldatzeak balorazio ekonomikoa eskatzen badu, bezeroei eman beharreko informazioa eta zein euskarritan emango den zehaztuko du.

            7. Bezeroen eskariak betetzeko garaian beharrezkoak diren prozedurak deskribatu ditu (ostatu-unitatea aldatzea, mantentzea, aparteko eskariak).

            8. Harrerako berezko prozesuak identifikatu ditu.

            9. Atezaintzako berezko prozesuak ezaugarritu ditu, eta horien artean daude: posta bideratzea, mezuak ematea, telekomunikazioez arduratzea, esnagailu-funtzioa betetzea, atzerriko moneta trukatzea, segurtasun-kutxak alokatzea, beste establezimendu batzuetan zerbitzuak erreserbatzea, ibilgailuak alokatzea, artikulu txikiak saltzea, ostatu-unitateetara sartzeko beste elementu edo egiaztapen-txartel batzuk jaulkitzea, instalazioetara sartzeko kontrola.

            10. Bezeroen eguneko kontsumoak edo apartekoak erregistratu ditu, bitarteko informatikoen bidez.

          5. Bezeroen irteerako zerbitzuak egin eta kontrolatzen ditu, faseak deskribatzen ditu, eta prozedura estandarizatuak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ostatu-unitate, bezero eta kopuruen araberako irteera-zerrendak egin ditu.

            2. Aurretik finkatutako informazio-metodoak aplikatu ditu, sailei data jakin baterako ostatu-hartzaileen irteera jakinarazteko.

            3. Bezero bakoitzaren irteeran, egonaldia ekonomikoki baloratu du eta, hala badagokio, bezero bakoitzaren kontsumoak eta apartekoak baloratu ditu.

            4. Bezeroen fakturaziorako legezko dokumentu eta dokumentu formal guztiak bete ditu.

            5. Turismo-ostatuko establezimenduek onartzen dituzten ordainketa-sistemak azaldu eta aplikatu ditu.

            6. Ordainketa bermatzeko segurtasun-sistemak eta legezko araudia aplikatu du.

            7. Bezeroen egonaldiari eta irteerari dagokion dokumentazio guztia artxibatzeko eta gordetzeko prozesuak deskribatu ditu.

            8. Txandak aldatzean eta eguneko itxiera egitean, kutxako kontaketa egin eta kalkulatu du.

            9. Kreditu-politikan eragina duten aldagaiak ezagutu ditu, balizko arriskuak kontuan izanik.

            10. Bezeroen egonaldiaren osteko prozesu guztiak identifikatu ditu.

          6. Turismo-ostatuetako berezko segurtasun-sistemak kontrolatzen ditu, eta antolamendu-egitura eta segurtasun-kontingentziak aplikatzekoak diren segurtasun-elementuekin eta -neurriekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Turismo-ostatuko establezimenduen berezko segurtasun-sistemen helburuak eta funtzioak deskribatu ditu.

            2. Segurtasun-arloan gerta daitezkeen kontingentzia nagusiak identifikatu ditu.

            3. Segurtasun-tresneria eta tresneria horren aplikazioak identifikatu ditu.

            4. Ekipamendu horien erabilera eta identifikatutako kontingentziak lotu ditu.

            5. Antolamendu-egituraren arabera aplika daitezkeen segurtasun-sistemaren elementuak identifikatu ditu.

            6. Turismo-ostatuko establezimenduetako segurtasunaren inguruan jarraitu beharreko protokoloak deskribatu ditu.

            7. Establezimendu bakoitzaren antolamenduan banatuta egon daitezkeen segurtasuneko berariazko funtzioak ezaugarritu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Harrera-saila gainbegiratzea eta antolatzea.

            Harrera-saila antolatzea.

            Giza baliabideen eta baliabide materialen eta ekonomikoen kudeaketan negoziazio-teknikak aplikatzea.

            Harrerako lanak antolatzeko eta kontrolatzeko bilerak dinamizatzea.

            Lan-plangintza ezartzea eta zereginen lehentasuna finkatzea.

            Langile-beharrak zehaztea.

            Laneko txandak eta zereginak esleitzea.

            Harrera-sailaren helburuak, funtzioak eta zereginak.

            Harrera-sailaren egitura fisikoa, antolamendukoa eta funtzionala.

            Harreraburuaren eta beste sail batzuetako buruen eta zuzendaritzaren arteko harremanak.

            Taldean eta jardueran integratzea.

            Jarrera aktiboa eta dinamikoa izatea langileak kontrolatzeko.

            Harrera-saila kontrolatzeko, antolatzeko eta berritzeko garaian testuingurura egokitzea.

          2. Establezimenduaren okupazioa optimizatzea.

            Erreserba-eragiketak egitea.

            Ezeztatzeko, aldatzeko eta penalizatzeko sistemak erabiltzea.

            Okupazioa kontrolatzeko teknikak erabiltzea eta aztertzea.

            Erreserbak kudeatzeko informatika-sistemak aplikatzea.

            Sailen arteko kudeaketarako eta informaziorako teknikak erabiltzea.

            Erreserba-azpisailaren berezko helburuak, funtzioak eta zereginak.

            Turismo-establezimenduetako eskaintza: ostatu-unitateak, zerbitzuak, osagarriak, establezimenduaren banaketa-planoak.

            Erreserba-iturrien, bezeroen eta okupazio-mailaren araberako tarifen diseinua.

            Erreserbak hartzeko prozedura: banakakoak eta taldekoak. Bezero moten ezaugarriak.

            Bidaia-agentziekin eta -enpresekin egindako ostatu-kontratuak. Negoziazioa.

            Overbooking. Gainokupazioa.

            Erreserba-dokumentazioa. Artxibo historikoa.

            Prezio, berme eta erreserbei buruzko legezko araudia.

            Zorroztasuna erreserbak zuzen hartzean eta ondoren kudeatzean.

          3. Bezeroak sartu aurretik eta sartzean egin beharreko eragiketak formalizatzea.

            Ostatu-unitateen erabilgarritasuna kontrolatzea.

            Overbooking-egoerak aztertzea: sailen arteko kudeaketa eta informazioa bideratzea.

            Ostatu-unitateak esleitzean, funtzionaltasun-irizpideak hautatzea.

            Erreserba duten edo erreserbarik ez duten bezeroak onartzeko prozedurak egitea.

            Bezeroak aurretik erregistratzeko metodoak erabiltzea.

            Establezimenduaren barne-informazioa lantzea eta kanpoko informazioak aztertzea.

            Overbooking: kontzeptua eta kausak. Irtenbideak.

            Gainokupazioa.

            Non-shows.

            Bezeroaren sarrerari buruzko dokumentazioa.

            Bezeroen erregistroa.

            Bezeroei zuzendutako informazio motak.

            Aplikatzekoa den legezko araudia.

            Okupazioaren kudeaketa egokiaren garrantziaren balorazioa.

            Informazioa helarazteko interesa.

          4. Bezeroen egonaldietan sortutako eragiketak kontrolatzea eta egitea.

            Kontratatutako zerbitzuak aldatzeko eragiketak egitea:

            Bezeroak eskatuta edo establezimenduaren eskakizunen ondorioz.

            Harrera eta atezaintzako zerbitzuak eta prozedurak definitzea:

            gutunak, mezuak, esnagailua, moneta-trukea, segurtasun-kutxen alokairua, barneko zein kanpoko beste zerbitzu batzuen erreserba edo salmenta, eta abar.

            Kontsumoak erregistratzeko eta baloratzeko sistemak hautatzea eta erabiltzea.

            Zerrenda operatiboen motak.

            Kontrol-dokumentuak: planning, rack, slip.

            Bezeroen egonaldian zerbitzuak egitean enpatia izatea.

          5. Bezeroen irteerako eragiketak kontrolatzea eta egitea

            Bezeroen irteeraren eraginpean dauden sailentzako informazioa lantzea eta helaraztea.

            Zerbitzuak fakturatzeko lan guztiak egitea.

            Ordaintzeko eta kobratzeko legezko araudia aplikatzea, araudi orokorra eta, zehazki, sektore turistikoarena.

            Bezeroaren egonaldiaren osteko prozesuak egitea eta merkataritzaren eta leial bihurtzearen ikuspuntutik baloratzea.

            Irteera-zerrendak egitea.

            Fakturazio-kontuak: karguak, ordainketak, mistoak.

            Fakturazio-prozesuaren diagrama.

            Kobratzeko sistemak: eskudirutan, kreditua, gonbidapenak, doako zerbitzuak, komisioen likidazioak.

            Kreditu-politikak: komisioak eta arriskuak.

            Fakturatzeari eta kobratzeari dagozkion dokumentuak eta artxiboak.

            Zorroztasuna zerbitzuak fakturatzean.

            Arreta kobratzeko zereginetan.

          6. Turismo-ostatuko establezimenduetako segurtasun-sistemak kontrolatzea

            Arriskuen prebentziorako prozedurak eta tresnak identifikatzea.

            Larrialdi-kasuetarako prozedurak lantzea.

            Ostatuko segurtasun-kontzeptua.

            Segurtasun-zerbitzua: tresneria, instalazioak eta langileen prestakuntza.

            Segurtasun eta larrialdiko planak.

            Aseguruak. Estaltzen dituzten arriskuak.

            Turismo-ostatuko establezimenduetako segurtasun eta prebentzioaren alorreko legezko araudia.

            Segurtasun-alorreko araudia behar bezala betetzearen garrantzia onartzea.

          7. lanbide-moduluak: Ostatuko giza baliabideak Kodea: 0117

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena. 80 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Arloko langileen aukeraketa proposatzen du eta lanbide-profilak ezaugarritzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Plantilla planifikatzeko etapak eta langile-beharrak identifikatu ditu.

                2. Langile erdikualifikatuen eta kualifikatuen lanpostuak definitzeko metodo nagusiak aztertu ditu.

                3. Langile erdikualifikatuak eta kualifikatuak hautatzeko metodo nagusiak aztertu ditu.

                4. Lan-taldeetako postu bakoitzaren erantzukizun-mugak, funtzioak eta zereginak definitu ditu.

                5. Lanbide-jarduera adierazgarrienen lan-denborak ebaluatu ditu.

                6. Sailaren edo arloaren esparruan printzipio deontologiko bereizgarriak baloratu ditu.

              2. Giza baliabideak planifikatzen ditu eta mendeko langileen antolamendu-sistemak aztertzen eta aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mendeko langileek bete beharreko funtzioak ezaugarritu ditu.

                2. Mendeko langileen artean funtzioak esleitzeko sistemak ezarri ditu.

                3. Establezimenduak behar bezala funtzionatzeko beharrezko txandak definitu ditu.

                4. Mendeko langileentzako lerrunak esleitzeko irizpideak diseinatu ditu.

                5. Mendeko langileen ordutegi-koadrantea finkatu du.

                6. Enpresaren helburuen eta irizpideen eta langileen eskakizunen arabera egin du oporren egutegiaren plangintza.

                7. Indarrean dagoen legezko araudia hartu du aintzat.

                8. Lan-esparruan indarrean dagoen legezko araudia baloratu du.

              3. Turismo-establezimenduaren antolamendu-egituran integratzen ditu mendeko langileak, eta langileak kudeatzeko tresnak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Integrazio-funtzioaren helburua justifikatu du, antolamendu-funtzioaren funtzio osagarri gisa.

                2. Langileak kudeatzeko tresnetan barne hartzen diren kontzeptuak ezagutu ditu.

                3. Sartu berri diren langileen harrerarako eskuliburuak landu ditu.

                4. Lanpostuaren eta garatu beharreko funtzioaren araberako egokitzapen-aldiak diseinatu ditu.

                5. Motibazio-neurri gisa, taldeen arteko komunikaziorako teknikak aplikatu ditu (agintea eskuordetzea, ekimen pertsonala, sormena eta erantzukizuna).

                6. Suspergarri-sistemak kontzeptualizatu eta ezaugarritu ditu.

                7. Langile berri bakoitzak garatu behar dituen eragiketa eta prozesurik adierazgarrienak identifikatu ditu.

                8. Lanbidea betetzearen eta lortu beharreko emaitzen ebaluazio-irizpideak ezarri ditu.

              4. Mendeko langileak zuzentzen ditu eta langileen zuzendaritzarako teknikak ezagutu eta aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negoziazioko ohiko prozesuak eta egoerak identifikatu ditu turismo-ostatuko establezimenduetako arloaren edo sailaren esparruan.

                2. Erabakiak hartzeko prozesuen sekuentzia logikoa eta eraginak azaldu ditu.

                3. Antolakundeko zuzendariaren eta buruaren irudia justifikatu du.

                4. Taldeak eta laneko bilerak zuzentzeko eta dinamizatzeko teknikak deskribatu ditu, sailari edo arloari aplikatzekoak zaizkionak.

                5. Mendeko langileak motibatzeko prozesuak definitu ditu.

                6. Produktibitatea suspertzeko politikak diseinatu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Langileak hautatzea.

                Enpresako langileen beharrak aurreikusteko prozesua diseinatzea.

                Ostatu-enpresetako lanpostuak definitzea jarduera motaren arabera.

                Langileak hautatzeko metodo nagusiak aztertzea.

                Ostalaritzako sailetako edo arloetako printzipio deontologikoak baloratzea.

                Langileak hautatzea eta aukeraketaren arduradunen iritziak baloratzea.

                Plantillaren plangintza egiteko etapak eta sistemak.

                Ostatu-enpresetako lanpostuak definitzeko metodoak.

                Ostatu-enpresetako lan-arloen funtzio eta zeregin nagusiak.

                Enpresako plantillaren plangintza eta aurreikuspena egiteko tresnak.

                Zorroztasuna ostatu-enpresetako lanpostuak definitzean.

                Langileak hautatzeko ardura dutenen iritziekiko errespetua.

              2. Giza baliabideen plangintza egitea.

                Langileen zuzendaritzako tekniketako joerak baloratzea.

                Enpresako komunikazio-teknikak maneiatzea, argibideak ematea eta iritziak trukatzea.

                Langileek iritzi eta iradokizun profesionalak emateko garaian parte har dezaten sustatzeko teknikak hautatzea eta erabiltzea.

                Funtzioak eta zereginak antolatzeko eta planifikatzeko teknikak aplikatzea.

                Langileen zuzendaritza-arloko teknikak.

                Langileak kudeatzeko tresnak.

                Enpresetako komunikazio-teknikak.

                Iritziak eta iradokizunak emateko sistemetan parte hartzeko teknikak.

                Enpresan funtzioak eta zereginak esleitzeko sistemak eta irizpideak.

                Lanaren antolamendua ezartzeko sistemak eta irizpideak, txanden, ordutegien eta oporren arabera.

                Ostatu-enpresen arloko kudeaketako, komunikazioko eta lan-harremanetako legezko arau nazionalak eta autonomikoak.

                Langileen zuzendaritza eta kudeaketako joera berriekiko interesa.

                Enpresako komunikazio-teknikak erabiltzeko ekimena eta partaidetza.

                Lan-talde bateko kideen iritzi profesionalekiko errespetua.

                Ostalaritza-enpresetako langileak motibatzearen garrantziagatiko interesa.

              3. Enpresaren egituraren mendeko langileen integrazioa.

                Sartu berri diren langileen harrerarako eskuliburuak lantzea.

                Sartu berri diren langileen egokitzapenerako aldiak eta programak diseinatzea, bete beharreko funtzioaren arabera.

                Langileak enpresan integratzeko pertsonen eta taldeen arteko komunikazio-teknikak hautatzea, hala nola agintea eskuordetzea, ekimena, sormena, eta erantzukizuna.

                Ostalaritza-sektoreko langileentzako prestakuntza-programak lantzea, sail bakoitzaren arabera.

                Langileen jardun profesionala ebaluatzeko irizpideak hautatzea.

                Giza baliabideen kontzeptua.

                Langile bat enpresan integratzeko tekniken barruko harrerako eskuliburua.

                Langileak enpresan integratzera egokitutako pertsonen eta taldeen arteko komunikaziorako teknikak.

                Integraziora zuzendutako enpresako pizgarri-sistemak.

                Integraziora zuzendutako prestakuntza-programak.

                Langileen jardun profesionalaren emaitzak ebaluatzeko oinarrizko irizpideak eta printzipioak.

                Enpresara sartu berri diren langileen integrazioaren eta egokitzapenaren gaineko sentsibilizazioa.

                Langile berriak enpresan eta beren lanpostuetan integratzen laguntzeko jarrera.

              4. Langileen zuzendaritza.

                Negoziazioko ohiko prozesuak eta egoerak identifikatzea turismo-ostatuko establezimenduen arloan.

                Negoziazio-prozesu batean antolakundeko zuzendariaren eta buruaren funtzioak baloratzea.

                Langileak motibatzeko prozesuak eta pizgarri-politikak hautatzea eta baloratzea.

                Jarduera, txanda eta oporretako aldiak eta programak diseinatzea.

                Aldi baterako lan-gatazketan negoziatzeko eta gatazka horiek ebazteko sistemak.

                Negoziazio-prozesu batean antolakundeko zuzendariaren eta buruaren funtzioak.

                Taldeak eta lan-bilerak zuzentzeko eta dinamizatzeko teknikak.

                Langileak motibatzeko prozesuak eta pizgarri-politikak.

                Ostatu-enpresetan jarduera-programak, ordutegi-koadranteak, egun libreak, txandak eta oporrak esleitzeko ereduak.

                Parte hartze aktiboa izatea lan-taldeen bileretan eta arreta jartzea taldea dinamizatzeko tekniketan.

                Lan-taldeen jardueretan elkarlanean eta integratuta jardutea.

                Jarrera arduratsua izatea lan-gatazkak negoziatzeko prozesuetan.

          8. lanbide-modulua: Ekitaldiak merkaturatzea

            Kodea: 0178

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 80 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ekitaldien eskaintza merkaturatzen du eta establezimenduaren ezaugarriekin eta eskariarekin lotzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldien merkatuko eskaintza aztertu du, eta zerbitzuak, langileak, instalazioak, tresneria eta zerbitzu osagarrien hornitzaileak ezaugarritu ditu.

                2. Ekitaldien eskaria osatzen duten aldagaiak ezaugarritu ditu.

                3. Ekitaldi mota bakoitza osatuko duten zerbitzuak zehaztu ditu.

                4. Prezioen politika diseinatu du.

                5. Eskaintzen diren produktuak banatzeko estrategiak landu ditu.

                6. Komunikazio-estrategiak eta horien garapen fase bakoitzean lor daitezkeen helburuak deskribatu ditu.

                7. Programatutako ekintza komertzialen eraginkortasun-maila ebaluatzeko aukera ematen duten tresnak eta aldagaiak ezarri ditu.

                8. Bezeroen, kanpoko zerbitzuen hornitzaileen eta eskainitako zerbitzuen datu-basea diseinatu du, datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudia betez.

              2. Ekitaldiak merkaturatzeko saila antolatzen du eta horren plangintza justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sailaren helburuak eta antolamendua identifikatu du.

                2. Ekitaldiak antolatzeko eta gauzatzeko zereginean inplikatuta dauden sailekin koordinatzeko eta komunikatzeko bideak definitu ditu.

                3. Eskainitako produktuak sortzeko edo hobetzeko proiektuak egin ditu, betiere bezeroen eskaeretan edo aurreko ekitaldien historikoetan oinarrituta.

                4. Sailaren salmenta eta emaitza ekonomikoen maila egokiak kalkulatu ditu.

                5. Zerbitzu osagarriak egingo dituzten enpresak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

                6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin eta aplikazio ofimatikoekin egin du lan.

                7. Norbanakoaren lana talde-lanean barne hartu du.

                8. Ekitaldi erreserbatuen eta kontratatuen kronograma diseinatu du.

                9. Establezimenduko gainerako sailekin salmenta gurutzatuak egiteko aukerak aztertu ditu.

              3. Ekitaldien plangintza egiten du eta horien tipologiarekin eta helburuekin lotzen ditu kudeaketa-metodoak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etorkizuneko ekitaldien eskarien eskaintzak bideratu ditu.

                2. Kontratatu beharreko ekitaldia garatu ahal izateko establezimenduaren baliagarritasuna aztertu du.

                3. Ekitaldi bakoitzaren oinarrizko zerbitzuak bezeroen eskakizunetara moldatu ditu.

                4. Ekitaldia helburuaren arabera antolatzeko metodoak iradoki ditu, betiere sormenari eta orijinaltasunari garrantzia emanez.

                5. Hornitzaileekin eta bezeroekin negoziatzeko teknikak eta prozedurak aztertu ditu.

                6. Ekitaldia egiteko kanpo-zerbitzuak kontratatzeko beharrak definitu ditu.

                7. Guztizko aurrekontua eta zerbitzuen araberako xehapena kalkulatu du.

                8. Bezeroek ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezkoa den informazioa berresteko metodoak zehaztu ditu.

                9. Ordaintzeko baldintzak eta bermeak definitu ditu, baita bezeroek kontratatu beharreko zerbitzuak baieztatzeko prozedurak ere.

                10. Ezarritako dokumentu-kudeaketako protokoloak jarraitu ditu.

              4. Ekitaldiak gainbegiratzen ditu eta aldez aurretik ezarritako kalitate-estandarrak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldiaren programaren denbora- eta espazio-garapena gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak ezarri ditu, ezarritako kalitate-mailen arabera.

                2. Ekitaldiaren programaren denbora- eta espazio-garapena gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak ezarri ditu, ezarritako kalitate-mailen arabera.

                3. Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera ezaugarritu ditu muntatzeko sistemak.

                4. Sailak eta kanpoko enpresak egin beharreko zerbitzuaren antolakundean koordinatu eta gainbegiratu ditu.

                5. Ekitaldiaren garapenean establezimenduaren denda-marketina planifikatu eta kontrolatu du.

                6. Ekitaldia egitean sortutako ezustekoak arretaz eta berehala ebatzi ditu.

                7. Estrak baimentzeko eta berresteko metodoak definitu ditu.

                8. Pertsona baimenduak instalazioetara sartzeko kontrol-metodoak ezarri ditu.

                9. Gogobetetasunari buruzko galdera-sortak diseinatu ditu.

              5. Ekitaldien benetako itxiera kontrolatzen du, eta prozesu ekonomikoa eta egindako zerbitzuaren kalitatea aztertzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bezeroen gogobetetze-mailari buruzko galdera-sortak erregistratu eta interpretatu ditu.

                2. Egindako ekitaldiaren alderdi sendoak eta hobe daitezkeen alderdiak hautemateko metodoak ezarri ditu.

                3. Kontabilitate-dokumentuak bildu ditu eta horiek bideratzeko ardura duen sailari helarazi dizkio.

                4. Bezeroari ekitaldiaren emaitza ekonomikoaren berri emateko metodoak ezarri ditu.

                5. Bezeroek bideratutako zuzenketa-eskaerak ebazteko prozesua definitu du.

                6. Establezimendurako interes edo prestigio berezia duten ekitaldien material grafikoak biltzeko sistema ezarri du (argazkiak, bideoak, hedabideetan izandako agerpena, ...).

                7. Sailaren datu-basearekin egin du lan eta datu-basea eguneratu du.

                8. Salmenta-osteko jardunak definitu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ekitaldiak merkaturatzea.

                Ekitaldi bakoitza osatzen duten zerbitzuak identifikatzea.

                Ekitaldi bakoitzerako prezioak diseinatzea.

                Eskaintza banatzeko estrategiak lantzea.

                Komunikazio-estrategiak lantzea.

                Programatutako merkataritza-ekintzak ebaluatzea.

                Bezeroen eta kanpoko zerbitzuen hornitzaileen datu-basea maneiatzea.

                Merkaturatzea diseinatzean sormen-teknikak erabiltzea.

                Ekitaldietako azken joerak aztertzea.

                Establezimenduko sailen artean salmenta gurutzatuak egiteko aukerak aztertzea.

                Turismo-ostatuko establezimenduek eskaintzen dituzten ohiko eta ezohiko ekitaldiak.

                Datuen babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea.

              2. Ekitaldiak merkaturatzeko sailaren antolamendua.

                Ekitaldiak antolatzeko eta gauzatzeko zereginean inplikatuta dauden sailekin koordinatzeko metodoak eta komunikatzeko bideak ezartzea.

                Helburuen araberako kontrola kudeatzea.

                Prozesuen araberako kontrola kudeatzea.

                Lan-taldeak definitzea.

                Eskaintzen den produktu bakoitza saltzeko maila egokiak kalkulatzea.

                Hornitzaileak hautatzea.

                Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eta aplikazio ofimatikoak erabiltzea.

                Eskainitako ekitaldien kronogramak diseinatzea.

                Ekitaldiak merkaturatzeko sailaren antolamendua: motak eta helburuak.

                Prozesuen eta helburuen arabera kontrolatzeko metodoak.

                Norbanakoaren lana talde-lanean barne hartzea.

              3. Ekitaldien plangintza egitea.

                Negoziatzeko teknika eta prozedurak aztertzea.

                Kontratatutako ekitaldiaren garapena estaltzeko establezimenduaren ezaugarriak eta oinarrizko zerbitzuak aztertzea.

                Oinarrizko zerbitzuak bezeroen eskakizunetara egokitzea.

                Kanpoko zerbitzuak kontratatzeko beharra baloratzea.

                Ekitaldiaren eta zerbitzuen aurrekontu orokorra kalkulatzea.

                Bezeroekin komunikatzeko metodoak diseinatzea.

                Ordaintzeko baldintzak eta bermeak finkatzea.

                Dokumentuak kudeatzea.

                Antolatu beharreko ekitaldiaren arabera sekuentziatzea muntatzeko sistema.

                Ekitaldiak antolatzeko modalitateak.

                Hornitzaileekin eta bezeroekin negoziatzeko teknikak eta prozedurak.

                Egindako lanean txukuntasunez eta sistematikoki jardutea.

                Ekitaldiak diseinatzean sormena eta orijinaltasuna baloratzea.

              4. Ekitaldiak gainbegiratzea.

                Eskaintzen diren zerbitzuak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak ezartzea.

                Ekitaldi mota bakoitzerako denda-salmentako teknikak aplikatzea.

                Aparteko zerbitzuak baimentzeko eta berresteko metodoak diseinatzea.

                Antolatutako ekitaldietara sartzeko kontrol-sistemak diseinatzea.

                Ebaluaziorako galdera-sortak diseinatzea.

                Denda-salmenta: definizioa eta teknikak.

                Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna.

              5. Ekitaldien itxiera kontrolatzea.

                Egindako ekitaldiaren itxierako faseak deskribatzea.

                Gogobetetasunari buruzko galdera-sorten bidez jasotako informazioa tabulatzea eta prozesatzea.

                Bezeroei fakturak zein epetan eta modutan helarazten zaien ezartzea.

                Faktura zuzentzeko prozesuak definitzea.

                Salmenta-osteko jardunak definitzea.

                Establezimenduari prestigio eta publizitate positiboa eskaintzen dioten ekitaldien material grafikoak biltzeko sistemak ezartzea.

                Kontabilitate-dokumentazioa.

                Bezeroekiko edo hornitzaileekiko enpatia eta adeitasuna.

                Sentsibilitatea kexen eta faktura zuzentzeko eskaeren tratamenduan doitasunez eta zorroztasunez jokatzeko garaian.

          9. lanbide-modulua: Ingelesa

            Kodea: 0179

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 165 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Edozein komunikazio-bitarteko bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

                2. Hizkuntza estandarrean ahoskatutako irrati bidezko mezuen helburua eta bestelako material grabatuaren edo erretransmitituaren helburua ezagutu du, eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu du.

                3. Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

                4. Hiztunaren ikuspuntuak eta jarrerak identifikatu ditu.

                5. Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

                6. Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

                7. Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

                8. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

              2. Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Independentzia-maila handiarekin irakurri du, eta irakurmenaren abiadura eta estiloa testuetara eta xedeetara egokitu du eta erreferentzia-iturri egokiak modu selektiboan erabili ditu.

                2. Bere espezialitateari dagozkion gutunak interpretatu ditu, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.

                3. Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.

                4. Testua aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du.

                5. Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.

                6. Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

                7. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu.

                8. Bere espezialitateko jarraibide luzeak eta zailak interpretatu ditu.

              3. Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak ematen ditu, eta egoeraren edukia aztertzen du eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokitzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

                2. Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

                3. Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun-maila egokiaz egin du.

                4. Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

                5. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                6. Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

                7. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                8. Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

                9. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

              4. Sektoreko edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak xedearekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Espezialitatearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.

                2. Informazioa zuzentasunez, doitasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta/edo eman du.

                3. Txostenak idatzi ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.

                4. Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

                5. Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

                6. Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatzi batzuk laburbildu ditu, eta, horretarako, hiztegi zabala erabili du, errepikapenak saihestearren.

                7. Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

              5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ahozko mezuak ulertzea.

                Ahozko mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea zuzenekoak zein telefono bidezkoak, irrati bidezkoak edo grabatuak.

                Ahozko testu baten ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                Ostatu-kudeaketaren sektoreko berariazko terminologia.

                Ahozko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak. Adibidez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak,...

                Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

                Ulertzeko interesa izatea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

                Mezuak, testuak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                Edozein euskarri tradizionaletan edo telematikoetan (fax, e-posta, burofaxa) emandako testuak ulertzea.

                Sektorearekin lotzen diren mota guztietako testu-tipologiak ezagutzea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Turismo-ostatuko sektoreko berariazko terminologia.

                Idatzizko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren, zalantzaren eta desioaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                Ulertzeko interesa izatea.

                Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak ulertzeko beharrezko baliabideak erabiltzen autonomiaz jardutea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                Informazio-iturriekiko jarrera erreflexiboa eta kritikoa izatea.

              3. Ahozko mezuak sortzea.

                Honako hizkuntza-baliabideak ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak erabiltzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: hitz egiteko txanda hartzea, mantentzea eta lagatzea, sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea, eta abar.

                Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa erabiltzea: intonazio-ereduak erabiltzea.

                Gramatika-baliabideak, ahozko mezuak sortzeari dagokionez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak,...

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

                Sektore turistikoaren berezko terminologia.

                Fonetika, intonazioa eta erritmoa, ahozko mezuei dagokienez.

                Ikasgelan ingelesa erabiltzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              4. Idatzizko testuak sortzea.

                Hainbat euskarritan emandako sektoreko dokumentu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.

                Testu koherenteak lantzea:

                Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                Testuaren mota eta formatua.

                Hizkuntza-aldaera.

                Erregistroa.

                Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.

                Sektorearen berariazko terminologia egokia erabiltzea.

                Egitura sintaktikoak hautatzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Testuak igortzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa.

                Beste baliabide batzuk: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast&

                Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

                Denbora-erlazioak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

                Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko autonomia izatea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              5. Ingelesarekin lotzen diren kultura-elementurik adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.

                Ingelesa hizkuntza duten herrialdeetako kultura-elementu esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

          10. lanbide-modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza

            Kodea: 0180

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 120 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Hizkuntza estandarrean egindako ahozko diskurtso argi eta errazetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du eta mezuaren eduki globala identifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezua lanbide-testuinguruan kokatu du.

                2. Mezuaren ideia nagusia jaso du.

                3. Mezuan biltzen den berariazko informazioa identifikatu du.

                4. Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatu du.

                5. Hedabide baten bitartez emandako mezu baten ideia nagusiak atera ditu.

                6. Ikusitako komunikazio-egoera baten argumentuaren haria identifikatu du.

                7. Ikusitako sekuentzia batean ageri diren rolak finkatu ditu.

              2. Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lanbide-esparruko berariazko testuak modu ulerkorrean irakurri ditu.

                2. Erabilitako terminologia doitasunez identifikatu du.

                3. Bere lanbideari dagokion testu batetik, informaziorik adierazgarriena atera du.

                4. Testu espezifiko errazen zuzeneko eta alderantzizko itzulpenak egin ditu, eta, horretarako, kontsultarako materiala eta hiztegi teknikoak erabili ditu.

                5. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                6. Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.

                7. Nolabaiteko independentziaz irakurri ditu hainbat motatako testuak, eta irakurtzeko estiloa eta abiadura egokitu egin du, ohikoak ez diren esamoldeen zailtasunekin topo egin arren.

              3. Ahozko mezu errazak, argiak eta ondo egituratuak egiten ditu, eta eskuratutako hizkuntza-egiturekin lotzen du mezuaren xedea.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Formula errazak, loturak eta elkarreragin-estrategiak erabilita komunikatu da.

                2. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                3. Bere lanbide-sektoreko lan-arloko lehentasunak eman ditu aditzera.

                4. Hurbileko lanbide-ingurunea nolabaiteko etorriarekin deskribatu du.

                5. Lanbide-sektoreko produkzio-prozesu baten berezko jarduerak sekuentziatu ditu.

                6. Dagokion espezialitatearen barruko gai baten aurkezpen laburrak eta prestatuak modu argian egin ditu.

                7. Bere mailara egokitutako aurkezpenetan protokolo-arauak erabili ditu.

                8. Lanbideari buruzko galdera laburrak erantzun ditu.

                9. Berariazko informazioa arin samar trukatu du, eta, horretarako, egitura sinpleko perpausak erabili ditu.

              4. Testu sinpleak lantzea eta gramatika-arauak testuen helburuarekin lotzea.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Hainbat motatako dokumentuetan eskatzen den oinarrizko informazioa bete du.

                2. Lan-eskaintza jakin bat abiapuntu izanik, lan-eskaera egin du.

                3. Curriculum laburra idatzi du.

                4. Gaineratutako ikus-euskarriekin eta hizkuntza-gakoekin osatu da testu jakin bat.

                5. Komunikazio-xede zehatza izango duen txosten laburra egin du.

                6. Argibide jakin batzuk abiapuntu izanik, eta eredu batzuen arabera, idatzi du merkataritza-gutuna.

                7. Testu sinpleen laburpen laburrak egin ditu eta lanbide-ingurunearekin lotu ditu.

              5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ahozko mezuak ulertzea.

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatzea: eskakizuna, haserrea, ironia.

                Elkarrizketa batean edo komunikazio-egoera batean parte hartzen dutenen lanbide-rolak zehaztea.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

                Ahozko hizkuntzaren mailak: egunerokoa, protokolozkoa, lanbidearen arabera.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Arau eta protokolo sozioprofesionalekiko errespetua azaltzea.

              2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

                Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Prentsan agertutako lan-eskaintza interpretatzea.

                Hiztegiak eta kontsultarako beste material eta iturri batzuk erabiltzea.

                Sektoreko berezko lanbide-terminologia.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa. web-orriak.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

              3. Ahozko mezuak sortzea.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea eta beste batzuk, erantzun laburrei erantzunez eta informazio zehatzak trukatuz.

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Sektoreko lan-lehentasunak adieraztea.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Lanbidearen, jardueren eta hurbileko lan-ingurunearen berezko terminologia.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Bere mailari dagozkion aurkezpen sinpleetako protokolo arauak.

                Koherentziaz galdetzeko eta erantzuteko egitura sinpleak.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              4. Idatzizko testuak sortzea.

                Sektoreko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Curriculum vitaea lantzea, aurkezpen edo motibazioko gutun batekin batera.

                Lanbide-arloko idatzizko hizkuntzaren erregistroak.

                Curriculuma aurkezteko eredua.

                Merkataritza-gutunen ereduak: eskariak, fakturak, erreserbak, izena emateko orriak.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

                Dokumentuak betetzeko garaian zuzentasuna baloratzea.

              5. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntzaren herrialdeetako kultura-elementu eta protokolo esanguratsuenak.

                Hainbat herrialdetako sektoreko berezko alderdi sozioprofesionalak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          11. lanbide-modulua: Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua

            Kodea: 0181

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 50 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ostatu-arloko merkatua, produktuak, antolamendu ekonomiko eta produktiboa eta aukerak identifikatzen ditu, eta ezarri nahi den proiektuarekin lotzen du guztia.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ikastetxearen ingurunean dagoen sektoreko enpresa-ehuna sailkatu du, enpresaren tamainaren eta elaboratutako produktu motaren arabera.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

                3. Ostatu-merkatua aztertu du: txosten ekonomikoak, salmenten estatistikak, sektorearen berezko beste estatistika batzuk (okupazioa, RevPar, etab.), lanbidearen arloko aldizkarietako informazioa, handizkari espezializatuak, erreserba-zentralak eta beste batzuk, betiere kontsumo-joerak identifikatuz.

                4. Sektoreko enpresen lehiakortasuna aztertu du, eskaintzen den produktu/zerbitzu motaren arabera.

                5. Konplexutasun teknologikoa eta produktuen elaborazioaren kostu ekonomikoa aztertu du, baita produktuen/zerbitzuen eskaintza ere.

                6. Beharrezko giza baliabideen eta baliabide materialen erabilgarritasuna aztertu du.

                7. Produktu/zerbitzu mota bakoitzerako merkaturatze-biderik ohikoenak identifikatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan erabilitako logistika zehaztu du, eta, besteak beste, biltegiratzearen, garraioaren, denda-marketinaren eta abarren beharrak.

                9. Ostatu-arloko zerbitzuen/produktuen eskaintzarekin lotzen den berariazko legeria identifikatu du.

                10. Elikagaien sektoreari, laneko segurtasunari eta ingurumen-segurtasunari dagokionez sektorean eragina duen araudia identifikatu du.

                11. Sektoreko enplegu eta autoenplegu aukerak hauteman ditu.

                12. Lortutako informazioaren arabera hautatu du produktu edo zerbitzu sorta/lerro jakin baterantz bideratzea proiektua.

              2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotzen den ostatuko proiektua diseinatzen du, eta bideragarritasun ekonomikoa eta teknologikoa aztertzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektorearekin lotzen diren proiektuak tipologiaren arabera sailkatu ditu.

                2. Proiektua ezartzeko zonaren edo eskualdearen egokitasuna aztertu du.

                3. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta proiektuaren iritsiera identifikatu du.

                4. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari eta ekonomikoari buruzko azterlana egin du.

                5. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

                6. Proiektua egiteko beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                7. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia zehaztu ditu.

                8. Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu du.

                9. Proiektua aplikatzeko baldintza-orria landu du.

                10. Proiektuaren kalitatea bermatzen duten adierazleak definitu ditu.

              3. Proiektua gauzatzeko plangintza definitzen du, eta garapenaren faseak eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Dauden beharrak eta egin beharreko eragiketak identifikatu ditu eta atera ditu proiektutik.

                2. Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

                3. Jarduera bakoitzerako beharrezko logistika eta baliabideak finkatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

                5. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

                6. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

                7. Proiektuarekin lotzen diren ingurumen-arriskuak eta horien inplikazioak zehaztu ditu.

                8. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

                9. Proiektua garatzeko beharrezko balorazio ekonomikoa egin du.

                10. Proiektua gauzatzean kalitatea bermatzen duten adierazleak definitu ditu.

                11. Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

              4. Proiektua kudeatzen du eta jarraipen eta kontroleko prozedura definitzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ezarritako plangintzaren arabera esleitu du eragiketen jarduna.

                2. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

                3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak kudeatzeko prozedura definitu du (gertakariaren analisia, irtenbidea eta erregistroa).

                4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

                5. Proiektua amaitzeko eta ixteko prozedura definitu du.

                6. Jarduerak eta proiektua amaitzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                7. Proiektuaren baldintza-orria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du.

              5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

          12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

            Kodea: 0182

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 99 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak:

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea.

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

                Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                Lana arautzearen beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

            Kodea: 0183

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena. 60 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak:

              1. Ekimena.

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                Enpresaburuaren kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa.

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

            Kodea: 0184

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena. 360 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek turismo-ostatuko zerbitzuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

                3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

                5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

                6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

                7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

                8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                  Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna...).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

              3. Solairu-arloko jarduerak gauzatzen eta koordinatzen ditu eta, horretarako, kontrolerako bitartekoak, tresneria eta ekipamendua identifikatzen eta erabiltzen ditu eta ezarritako argibideen eta arauen arabera aplikatzen ditu teknikak eta prozedurak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Solairu-saileko prozesu bakoitzari lotzen zaion dokumentazioa eta jasotako jarraibideak interpretatu ditu.

                2. Sailaren zerbitzuak egiteko beharrezkoak diren elementu materialak, produktuak eta tresnak identifikatu eta kokatu ditu.

                3. Tresneria, materialak eta produktuak behar bezala erabili eta berraztertu ditu, egin beharreko jardueren arabera.

                4. Lentzeria, garbiketa-produktuak eta tresneria biltegiratzeko, sailkatzeko eta kontrolatzeko lanak egitean eta bezeroei eta tresneriari arreta jartzean, ezarritako irizpideak eta arauak aplikatu ditu.

                5. Instalazioen mantentze- eta kontserbazio-egoera kontrolatu du eta txostenak egin ditu.

                6. Establezimenduko ostatu-unitateak, zona nagusiak eta eremu komunak garbitzeko eta prest uzteko prozesuak gauzatu eta gainbegiratu ditu.

                7. Sailaren antolamenduan parte hartze zuzena izan du.

                8. Lentzeriarekin eta garbitegiarekin lotzen diren prozesuak gauzatu eta gainbegiratu ditu.

                9. Establezimenduko ostatu-eremuak eta zona nagusiak apaintzeko eta girotzeko lanetan hartu du parte.

                10. Laneko segurtasunaren eta higienearen arloko arauak eta jarraibideak bete ditu, baita establezimenduko ingurumen-kudeaketari eta hondakinei buruzko politika ere.

              4. Erreserba, harrera eta atezaintzako arloetako jarduerak gauzatzen eta koordinatzen ditu eta, horretarako, kontrolerako bitartekoak, tresneria eta ekipamendua identifikatzen eta erabiltzen ditu eta ezarritako argibideen eta arauen arabera eta bezeroen egoeraren arabera aplikatzen ditu teknikak eta prozedurak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismo-establezimenduan merkaturatu beharreko zerbitzuen eskaintza identifikatu du.

                2. Harrera, atezaintza eta erreserbako prozesuetako bakoitzari lotzen zaion dokumentazioa eta jasotako argibideak interpretatu ditu.

                3. Sailaren kudeaketarako informatika-aplikazioekin egin du lan.

                4. Bezero motaren edo erreserba-iturriaren araberako erreserbak kudeatzeko prozedurak jarraitu ditu.

                5. Turismo-ostatuko establezimenduetan erreserben eta prezioen alorrean eska daitezkeen tarifak, bermeak eta legezko alderdiak identifikatu ditu.

                6. Bezeroak sartu aurretik eta sartzen direnean egin beharreko eragiketak modu ordenatuan eta sekuentziatuta finkatu ditu.

                7. Bezeroen egonaldian eta irteeran harrerako eta atezaintzako zerbitzua egin eta kontrolatu du.

                8. Establezimenduko segurtasun-sistemen eta larrialdien prebentzioko sistemen helburuak, elementuak eta erabilera deskribatu ditu.

              5. Ekitaldiak merkaturatzeko edo salmentako sailaren jarduerak gauzatzen ditu eta, horretarako, kontrolerako bitartekoak, tresneria eta ekipamendua erabiltzen ditu eta ezarritako argibideen eta arauen arabera aplikatzen ditu teknikak eta prozedurak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Establezimenduak eskaintzen dituen ekitaldiak merkaturatzeko prozesuetako bakoitzarekin lotzen den dokumentazioa eta jasotako argibideak interpretatu ditu.

                2. Ekitaldiak merkaturatzeko estrategiak eta prezioak diseinatzeko politikak hartu ditu aintzat

                3. Sailaren kudeaketarako informatika-aplikazioekin egin du lan.

                4. Etorkizuneko ekitaldien eskarien eskaintzak bideratu ditu eta horien jarraipena egin du.

                5. Negoziatzeko eta saltzeko hainbat prozedura aztertu du.

                6. Kontratatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu orokorra eta horren xehapena landu du.

                7. Kontratatutako ekitaldiaren garapena gainbegiratzeko eta kontrolatzeko lanetan hartu du parte.

                8. Salmenta osteko eragiketak egin ditu, baita bezeroaren gogobetetasunaren jarraipena ere.

  1. atala. Espazioak.

    Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Garbitegiko eta lentzeriako lantegia 90 60

    Harrerako ikasgela 40 40

    Ostatuko ikasgela 40 40

  2. atala. Ekipamenduak.

    Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Sarean instalatutako ordenagailuak, abiadura handiko inprimagailua, proiektagailua, Internet.

    Turismo-ostatuak kudeatzeko informatika-softwarea.

    Ofimatikako softwarea (testu-prozesadorea, datu-basea, aurkezpenak, kalkulu-orria, etab.).

    Arbela

    Ikus-entzunezko bitartekoak, atzerriko hizkuntzetarako komunak (telebista, DVDa, bideoa, CD-zinta irakurgailua, etab.).

    Garbitegiko eta lentzeriako lantegia Jostura-materiala.

    Garbiketarako orga hornituak.

    Garbiketarako materiala.

    Xurgagailuak.

    Lentzeriako ekipamendua.

    Garbigailua.

    Lehorgailua.

    Lisatzeko guneak.

    Apalategiak.

    Lan-mahaiak.

    Garbitegiko eta lentzeriako altzariak.

    Aulkiak.

    Dekorazio-materiala.

    Ordenagailua eta inprimagailua.

    Hainbat materialez bereizitako lurzorua (zura, moketa, plastikoa, zeramika, ...).

    Harrerako ikasgela Fotokopiagailua.

    Ordenagailua.

    Inprimagailua.

    Ateak irekitzeko txartelen eta zerbitzu-karguen grabagailua.

    Harrerako altzariak (mostradorea, bulegoko eserlekuak, artxibagailuak, etab.).

    Informazio-erakustokia.

    Ostatuko ikasgela Logela bikoitz osoa.

    Bainugela ekipatua.

    Txartel bidez aktibatzen den atea eta tresneria elektrikoa.

    Logelako edaritegia.

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena turismo-ostatuak kudeatzeko teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0171 Turismo-merkatuaren egitura Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak. Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0176 Harrera eta erreserbak. Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa. Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0178 Ekitaldiak merkaturatzea. Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0174 Turismo-ostatuetako zuzendaritza Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0177 Ostatuko giza baliabideak Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0173 Turismo-marketina. Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0181 Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0179 Ingelesa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0180 Atzerriko bigarren hizkuntza Atzerriko hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0182 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0183 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0184 Lantokiko prestakuntza Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Enpresa eta ekimen sortzailea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Ostalaritza eta turismoa Turismoan diplomaduna.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

    Lanbide-moduluak Titulazioak

    0171 Turismo-merkatuaren egitura

    0172 Protokoloa, harreman publikoak eta bezeroaren arreta.

    0173 Turismo-marketina.

    0174 Turismo-ostatuetako zuzendaritza

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    0176 Harrera eta erreserbak.

    0177 Ostatuko giza baliabideak

    0178 Ekitaldiak merkaturatzea.

    0179 Ingelesa

    0180 Atzerriko bigarren hizkuntza

    0181 Turismo-ostatua kudeatzeko proiektua

    0182 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0183 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Heziketa-zikloko lanbide-moduluak: Ostatua (LOGSE 1/1990) Heziketa-zikloko lanbide-moduluak: Turismo-ostatuak kudeatzea (LOE 2/2006)

Harrera eta bezeroarenganako arreta 0176 Harrera eta erreserbak.

0177 Ostatuko giza baliabideak

0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

Solairuen kudeaketa 0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

Ostatuaren antolamendua eta kontrola 0174 Turismo-ostatuetako zuzendaritza

Turismo-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzea 0173 Turismo-marketina.

0171 Turismo-merkatuaren egitura

Atzerriko hizkuntza 0179 Ingelesa

Atzerriko bigarren hizkuntza 0180 Atzerriko bigarren hizkuntza

Laneko prestakuntza eta orientabidea 0182 Laneko prestakuntza eta orientabidea

Lantokiko prestakuntza 0184 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

    UC0263_3: Merkataritza-ekintzak eta erreserbak egitea eta horien garapena kontrolatzea. 0173 Turismo-marketina.

    UC0264_3: Harrerako berezko lanak egitea. 0176 Harrera eta erreserbak.

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

    UC0265_3: Ostatu-arloko sailak kudeatzea. 0176 Harrera eta erreserbak.

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    UC1067_3: Solairu-sailaren prozesuak definitzea eta antolatzea eta bezeroari arreta eskaintzea. 0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

    UC1068_3: Solairu-sailaren prozesuak ikuskatzea. 0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    UC1057_2 Turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin. 0179 Ingelesa (*)

    (*) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko Lege Organikoaren 66.4. artikuluan xedatutakoaren arabera baliozkotu ahal izango da.

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

    0176 Harrera eta erreserbak.

    0173 Turismo-marketina.

    0171 Turismo-merkatuaren egitura UC0263_3: Merkataritza-ekintzak eta erreserbak egitea eta horien garapena kontrolatzea.

    0176 Harrera eta erreserbak.

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak. UC0264_3: Harrerako berezko lanak egitea.

    0176 Harrera eta erreserbak.

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    0177 Ostatuko giza baliabideak UC0265_3: Ostatu-arloko sailak kudeatzea.

    0174 Turismo-ostatuetako zuzendaritza UC1042_2: Landa-ostatuaren berezko zerbitzuak kudeatzea eta merkaturatzea.

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa.

    0177 Ostatuko giza baliabideak UC1067_3: Solairu-sailaren prozesuak definitzea eta antolatzea eta bezeroari arreta eskaintzea.

    0175 Solairu-sailaren kudeaketa. UC1068_3: Solairu-sailaren prozesuak ikuskatzea.

    0179 Ingelesa UC1057_2 Turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.