Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

74/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 2075
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/04/19

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuak Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du maiatzaren 28ko 811/1993 Errege Dekretuak ezarritako Analisi eta kontroleko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegorako ezartzea Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, betiere Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atereak dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Kimika.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatzea eta koordinatzea. Eginkizun horretan, prozesuko eta amaitutako materia eta produktuen gaineko era guztietako saiakuntzak eta analisiak egingo dira, ikerkuntzara eta kalitate-kontrolera bideratuak, lortutako emaitzak interpretatuko dira eta laborategiko jardunbide egokien arauak betez jardungo da.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Produktu motarako teknika analitikorik egokiena zehaztea, dokumentazio espezifikoa interpretatuta.

    2. Laginaren zehaztapen analitikorako beharrezkoak diren materialak eta tresneria ezarritako baldintzetan prestatzea eta mantentzea.

    3. Laginketa-plana antolatzea eta indarrean dauden ezarritako arauak aplikatuta hartzea lagina.

    4. Analisia egin aurretik lagina prestatzea, laborategiko oinarrizko eragiketen bitartez, eta erabili behar den teknikara egokitzea.

    5. Saiakuntzak eta analisiak egitea produktu baten propietate fisikoak, kimikoak, mikrobiologikoak eta bioteknologikoak ezaugarritzeko, konpetentzia teknikoko arauak eta laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak beteta jardunez.

    6. Analisian lortutako datuak ebaluatzea, dagozkion txosten teknikoak idaztea eta ezarritako euskarrietan erregistratzea.

    7. Laborategian egiten diren jarduera guztietan ingurumena babesteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta neurriak betetzen direla ziurtatzea.

    8. Laborategiaren berezko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea, eta etengabe eguneratuta egitea.

    9. Lantokia garbi eta txukun mantentzea, eta konpetentzia teknikoko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.

    10. Behar denean pertsona egokiarengana jotzea eta kontsultak egitea, eta mendekoen autonomia errespetatzen jakitea, komeni denean informatuz.

    11. Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko izpirituari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.

    12. Sor daitezkeen egoera kolektiboak gidatzea, gatazka pertsonaletan eta lanekoetan bitartekari gisa jardutea, lan-giro atseginean lagunduz, eta, une oro, zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jardutea.

    1. Laborategian garatutako analisi-metodo eta produktu berrien ikerketan parte hartzea.

    2. Aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.

    3. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    4. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    5. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    6. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. QUI020_3: Saiakuntza mikrobiologikoak eta bioteknologikoak (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0052_3: Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea, prozedura eta arau espezifikoak aplikatuta.

      UC0053_3: Laginketa-plana antolatzea eta laginak hartzea.

      UC0054_3: Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

      UC0055_3: Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

    2. QUI021_3: Saiakuntza fisikoak eta fisiko-kimikoak (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0052_3: Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea, prozedura eta arau espezifikoak aplikatuta.

      UC0053_3: Laginketa-plana antolatzea eta laginak hartzea.

      UC0056_3: Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

      UC0057_3: Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

    3. QUI117_3 Analisi kimikoa (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0052_3: Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea, prozedura eta arau espezifikoak aplikatuta.

      UC0053_3: Laginketa-plana antolatzea eta laginak hartzea.

      UC0342_3: Analisi kimikorako tresna bidezko teknikak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

      UC0341_3: Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

  1. Lanbide-irudi honek hainbat sektoretako enpresa edo laborategietan egiten du lan, bai kalitate-kontrolera eta ikerkuntzara bideratutako materia eta produktuetan saiakuntza fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta tresna bidezkoak egin behar dituztenetan eta bai, besteak beste, ingurumenaren edo elikagaien arloetan proba mikrobiologikoak eta bioteknologikoak egin behar dituztenetan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Titulartasun publikoko edo pribatuko laborategietako analista.

    Laborategi kimikoko analista.

    Laborategi mikrobiologikoko analista.

    Materialen laborategiko analista.

    Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.

    Transformazio-industrietako laborategiko analista.

    Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.

    Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.

    Edateko uren eta hondakin-uren analista mikrobiologikoa.

    Farmazia-industriako kontrol mikrobiologikoko analista.

    Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista.

    Kimika industrialeko laborategiko teknikaria.

    Askotariko manufaktura-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.

    Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.

    Eraikuntza-materialen saiakuntzetako teknikaria.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Materialak eta erreaktiboak sailkatzea eta hautatzea, haiek manipulatzeko eta kontserbatzeko baldintzak identifikatuta, hornikuntza eta biltegiratzea antolatzeko.

    2. Kontrolatu beharreko produktuak identifikatzea eta ezaugarritzea, haiei lotutako dokumentazio espezifikoa aztertuta, analisi-metodo egokiena hautatzeko.

    3. Beharrezkoak diren materialak eta tresneria hautatzea, haien ezaugarriak egingo den analisi motarekin erlazionatuta, prestatzeko eta ezarritako baldintzetan mantentzeko.

    4. Laginketa-plana deskribatzea, laginek bete behar dituzten ezaugarriak aztertuta, gero laginak hartzeko.

    5. Oinarrizko eragiketak ezaugarritzea, berekin dakartzaten materiaren transformazioak analizatuta, laginak analizatzeko prestatzeko.

    6. Analisi-teknikak identifikatzea, horien abantailak eta aplikazioak aztertuta, saiakuntzak eta analisiak egiteko.

    7. Lortutako datuak aztertzea eta interpretatzea, eta emaitzak aurkezteko teknikak identifikatzea, azken horien balioduntasuna ebaluatzeko.

    8. Ingurumena babesteko eta laneko arriskuak prebenitzeko neurriak deskribatzea, eta laneko prozeduretan aplikatzekoa den araudia identifikatzea, ingurumena babesteko neurriak eta arauak betetzen diren ziurtatzeko.

    9. Datuak tratatzeko eta kudeatzeko hainbat informatika-programa ezagutzea eta emaitza analitikoen prozesaketarekin erlazionatzea, laborategiko jarduerei aplikatzeko.

    10. Lan-taldeko osagaietako bakoitzaren rolak deskribatzea eta kasu bakoitzaren erantzukizuna identifikatzea, kontsultak egiteko.

    11. Haren jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, berrikuntzaren izpirituari eusteko.

    12. Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea eta erabakiak hartzeko prozesua aztertzea, horietan gidari izateko.

    1. Produktuak analizatzeko eta garatzeko metodoak berritzearen garrantzia baloratzea eta analisi-teknika berritzaileak ezagutzea, horiek ikertzen eta garatzen parte hartzeko.

    2. Laborategi bateko lan-jarduerak aztertzea, eta, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko, prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    3. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, eguneratze eta berrikuntzako kulturari eusteko.

    4. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    5. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Lagintzea eta lagina prestatzea.

    2. Analisi kimikoak.

    3. Tresna bidezko analisia.

    4. Saiakuntza fisikoak.

    5. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

    6. Saiakuntza mikrobiologikoak.

    7. Saiakuntza bioteknologikoak.

    8. Laborategiko kalitatea eta segurtasuna.

    9. Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek eta, horien artean, Kimika irakasgaia gainditu dutenek.

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuan ezarritako Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Elikadurako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

    Esneki-analisietako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

    Analisietako eta oinarrizko prozesuetako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

    Laborategiko kimikako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

    Laborategiko teknikari laguntzaile espezialista, «Kimika» adarra.

  2. Maiatzaren 28ko 811/1993 Errege Dekretuak ezarritako Analisiko eta kontroleko goi-mailako teknikariaren tituluak urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuan ezarritako Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  4. Araututako lanbideak.

    Heziketa-ziklo honi dagokion titulazioak ez du araututako lanbideetarako sarbiderik ematen.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIEGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0065 1. Lagintzea eta lagina prestatzea 231 1.a

0066 2. Analisi kimikoak 297 1.a

0067 3. Tresna bidezko analisia 200 2.a

0068 4. Saiakuntza fisikoak 132 1.a

0069 5. Saiakuntza fisiko-kimikoak 132 1.a

0070 6. Saiakuntza mikrobiologikoak 180 2.a

0071 7. Saiakuntza bioteknologikoak 120 2.a

0072 8. Laborategiko kalitatea eta segurtasuna 99 1.a

0073 9. Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua 50 2.a

E200 10. Ingeles teknikoa 40 2.a

0074 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0075 12. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0076 13. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Lagintzea eta lagina prestatzea

    Kodea: 0065

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Laginketa-plana antolatzen du, eta, eginkizun horretan, haren etapa sekuentzial bakoitzeko prozedurak eta baliabideak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laginketa-prozedura normalizatua landu du, kalitate-adierazleak kontuan hartuta.

        2. Laginketa-tipologia bakoitzerako lan-prozedura normalizatuak (LPN) eta aplikatzeko argibideak azaldu ditu.

        3. Lagin adierazgarri bat lortzeko lagin kopurua eta laginen tamaina ezarri ditu.

        4. Laginketa-teknika ezarri du eskatutako zehaztapen analitikoak kontuan hartuta.

        5. Materialak eta tresneria identifikatu ditu kantitatea, egonkortasuna eta saiakuntza kopurua kontuan hartuta.

        6. Laginak hartzeko unea eta maiztasuna eta haiek analizatu arteko atzerapen-denbora maximoak erabakitzeko irizpideak ezarri ditu.

        7. Laginak baztertzeko eta errefusatzeko irizpideak zehaztu ditu.

        8. Laginketa-teknika ezarri du eskatutako zehaztapen analitikoak kontuan hartuta.

      2. Lagina hartzen du, eta, eginkizun horretan, hainbat teknika aplikatzen ditu haren izaera eta egoera kontuan hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laginketa-teknikak sailkatu ditu eta haien abantailak eta eragozpenak justifikatu ditu.

        2. Materialak, lanabesak eta tresneria kodetuak erabili ditu eta asepsia-baldintzak kontrolatu ditu.

        3. Laginak hartzea eta horien lekualdatzea gauzatu du, eta laginen adierazgarritasuna bermatu du eta kutsadurak eta asaldurak kontrolatu ditu.

        4. Laginketak eta saiakuntzak «in situ» egiteko tresneria prestatu du eta laginaren izaerarekin erlazionatu du.

        5. Ontzia laginaren eta zehaztu behar den parametroaren arabera prestatu du.

        6. Erregistratzeko, etiketatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko prozedurak deskribatu ditu, eta trazagarritasuna ziurtatu du.

        7. Laginketak analisiaren emaitzen fidagarritasunean duen garrantzia baloratu du.

        8. Lagina hartu, kontserbatu, lekualdatu eta manipulatzean segurtasun-arauak aplikatu ditu.

      3. Laginak tratatzeko tresneria eta laborategiko instalazio osagarriak prestatzen ditu, eta, eginkizun horretan, konpetentzia teknikoko arauak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laginak prestatzeko tresneria eta horren aplikazioak identifikatu ditu.

        2. Laborategiko zerbitzu osagarriak zerrendatu ditu.

        3. Tratatu behar den laginaren propietateekin bat datozen tresneria eta materialak hautatu ditu.

        4. Tresneria eta lanabesak prestatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        5. Tresneria eta instalazioak muntatzeko lanak antolatu ditu, zerbitzu osagarrietarako konexioak doitu ditu eta segurtasun-arauak kontuan hartu ditu.

        6. Materiala prestatu du eta garbitasunari eta ordenari buruzko arauak aplikatu ditu.

        7. Zerbitzu osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        8. Laborategiko zerbitzu osagarriak erabiltzeko eta prest jartzeko mantentze-lanak aplikatu ditu.

      4. Lagina prestatzen du, eta, eginkizun horretan, egingo den analisi edo saiakuntzarekin erlazionatzen du teknika.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lagina tratatzeko oinarrizko eragiketak identifikatu ditu.

        2. Oinarrizko eragiketak zuzentzen dituzten printzipioak azaldu ditu.

        3. Oinarrizko eragiketak tratatuko den laginaren arabera hautatu ditu.

        4. Saiakuntzak eta ondorengo analisia egitea ahalbidetuko duten oinarrizko eragiketa beharrezkoak aplikatu ditu.

        5. Oinarrizko hainbat eragiketa batzen dituzten prozeduren bidez tratatu du lagina.

        6. Lagina prestatzerakoan segurtasun-arauak eta konpetentzia teknikoko arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Laginketa-plana antolatzea.

        Laginketa-planak egitea/interpretatzea.

        Laginketa-prozedura normalizatu bat idaztea.

        Laginketa-arau ofizialak aztertzea.

        Laginketako ariketak egitea eta ebaztea.

        Laginketa-teknika egokia hautatzea.

        Laginketaren unea eta maiztasuna zehaztea.

        Laginketa-puntuak hautatzea/ezartzea.

        Laginen kopurua eta tamaina zehaztea, eta haien adierazgarritasuna eta homogeneotasuna ziurtatzea.

        Laginketa-plana: oinarriak eta metodologia.

        Kalitate-maila onargarria (KMO edo AQL).

        Laginketa-planen motak.

        Aldakortasuna eta eragiketa-kurba bereizgarria.

        Laginketa-planetarako kalitate-indizeak.

        Laginketa-prozedura normalizatua.

        Laginak hartzeko arau ofizialak.

        Laginketan sortutako hondakinak tratatzeko sistemak.

        Laginketak analisiaren multzoan dituen inplikazioak.

        Akatsen prebentzioa laginak manipulatzean.

        Laginketaren garrantziaz jabetzea.

        Ematen dizkioten egitekoetan inplikatzea.

        Esleitu dizkioten lanak egiteko prestasuna, zorroztasuna, ordena eta garbitasuna.

      2. Laginak hartzea.

        Laginketako materiala eta tresneria maneiatzea eta mantentzea.

        Laginketako materiala eta tresneria prestatzea.

        Laginak hartzearen, manipulatzearen eta kontserbatzearen eta laginean zehaztu beharreko parametro(ar)en arteko erlazioa.

        Lagin homogeneoak eta adierazgarriak lortzea, lagintzeko, manipulatzeko, etiketatzeko, markatzeko eta erregistratzeko prozedurak aplikatuta.

        Laginak hartzean segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak aplikatzea.

        Lagina manipulatzeko, kontserbatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoak.

        Laginak erregistratzeko, etiketatzeko eta markatzeko sistemak.

        Laginketan erabiltzen diren aparatu eta tresneria eskuzkoak eta automatikoak.

        Laginketako materiala eta tresneria prestatzeko sistemak.

        Laginak hartzeko teknikak.

        Laginketa motak: Solidoen, uraren eta beste likidoen, eta gasen laginketa.

        Lagin bereziak hartzea.

        Laginketa baldintza egokietan egitea eta gero lagina behar bezala maneiatzea zein garrantzitsua den baloratzea.

        Jardueretan inplikatzea eta talde-lanean integratzea.

        Segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betetzeko errespetua izatea.

        Esleitu dizkioten lanak egiteko prestasuna, zorroztasuna, ordena eta garbitasuna.

      3. Laginak tratatzeko tresneria prestatzea.

        Tresneria muntatzeko, prest jartzeko eta mantentzeko eragiketak egitea.

        Laginak tratatzeko materiala garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak erabiltzea.

        Tresneria prestatzean segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak aplikatzea.

        Laginak prestatzeko tresneria eta laborategiko zerbitzu osagarriak:

        Berokuntza-sistemak.

        Hotz-instalazioak.

        Presio- eta huts-sistemak.

        Balantzak eta material bolumetriko orokorra eta espezifikoa.

        Laborategiko uren tratamendua: destilazioa, truke ionikoa, alderantzizko osmosia, ultrairagazpena.

        Tresneriaren oinarriak, osagaiak eta funtzionamendua.

        Laginak tratatzeko materiala garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak. Erabilitako produktuak eta materiala.

        Laginak tratatzeko tresneriaren segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak.

        Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Materiala eta tresneria errespetatzea eta zaintzea.

        Jarduerak garatzeko autonomia eta ekimena izatea.

      4. Laginak prestatzea.

        Lagina tratatzeko teknika eta aparatu egokiak hautatzea.

        Laginak prestatzeko erabilitako tresneria deskribatzea.

        Analisirako laginak tratatzeko laborategiko oinarrizko eragiketak egitea, prozedura egokiak erabilita.

        Datuak eta neurriak hartzea eta eragiketa bakoitzari dagozkion kalkuluak egitea.

        Laginak prestatzean eta sortutako hondakinak tratatzean segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak aplikatzea.

        Laborategiko oinarrizko eragiketak: oinarriak, aplikazioak eta honakoetan erabilitako tresneria eta prozedurak:

        Aurretratamenduko eragiketak.

        Bereizte mekanikoak.

        Bereizte termikoak.

        Bereizte difusionalak.

        Laginak prestatzeko segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak.

        Ordena, garbitasuna eta metodoa laborategiko oinarrizko eragiketak egitean.

        Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

        Ekimena eta autonomia izatea.

  2. lanbide-modulua: Analisi kimikoak

    Kodea: 0066

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 297 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 15

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Analisi kimikorako materialak eta erreaktiboak sailkatzen ditu, eta horien propietateak eta portaera kimikoa ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erreaktiboak identifikatu ditu izaera kimikoa eta purutasuna kontuan hartuta.

        2. Erreakzio kimikoak deskribatu ditu eta haien aplikazio analitikoekin erlazionatu ditu.

        3. Oreka kimikoaren kontzeptua definitu du, eta haren garapenean eragina duten faktoreak deskribatu ditu.

        4. Analitoak identifikatzeko probak hautatu ditu, eta haien propietate kimikoekin erlazionatu ditu.

        5. Analisi kimiko baten ezaugarriak eta bertan gertatzen diren erreakzioak azaldu ditu.

        6. Prozesu analitikoetan beharrezkoak diren oinarrizko eragiketak aplikatu ditu.

        7. Ordena- eta garbitasun-irizpideak aplikatu ditu tresneria eta materialak prestatzean.

      2. Disoluzioak prestatzen ditu, eta, eginkizun horretan, masa eta kontzentrazioen kalkuluak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Emandako erreakzio batean inplikatutako erreaktiboen masak eta kontzentrazioak kalkulatu ditu lege kimikoak aplikatuta.

        2. Disoluzioak hainbat kontzentrazio-unitatetan adierazi ditu.

        3. Eskatutako kontzentrazioko disoluzioak zehazteko beharrezkoak diren material bolumetrikoak eta erreaktiboak hautatu ditu.

        4. Gertatzen diren erreakzioak identifikatu ditu.

        5. Aparatuak eta materialak arau estandarizatuen eta kalitate-arauen arabera kalibratu ditu.

        6. Disoluzioa erreferentziako erreaktibo normalizatu baten aurrean baloratu du.

        7. Disoluzioak prestatzeko prozesu osoan kalitate-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumena babestekoak aplikatu ditu.

      3. Analisi kuantitatiboaren teknikak aplikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, gertatzen diren erreakzio motak eta analisi horietan dituzten aplikazioak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Analisi kimiko kuantitatiboko tekniken oinarriak zerrendatu ditu.

        2. Lagin motarako, kantitaterako, kontzentraziorako eta matrizerako teknika egokia hautatu du.

        3. Lana planifikatu du, eta sekuentziatu eta etapa kritikoak zehaztu ditu.

        4. Erreaktibo adierazleak behar bezala hautatu ditu, eta horien erabilera gertatzen diren erreakzioekin erlazionatu du.

        5. Analisi grabimetrikoak eta bolumetrikoak egin ditu, eta metodo horiek oinarri dituzten teknika fisiko-kimikoekin erlazionatu ditu.

        6. Balorazio baten baliokidetasun-puntuak zehaztu ditu hainbat metodo grafikoren bidez.

        7. Kontraste-probak eta zurizko probak erabili ditu, eta akats analitikoekin eta horiek minimizatzearekin lotu ditu.

        8. Analisiak egitean ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

      4. Funtzio organikoak analizatzen ditu, eta gertatzen den erreakzio mota deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Funtzio taldeen erreakzio bereizgarriak identifikatu ditu.

        2. Lagin bateko funtzio taldeak identifikatu ditu propietateak kontuan hartuta.

        3. Lagin baten osagaiak identifikatu ditu oinarrizko analisiaren bidez dagozkion erreakzioak aplikatuta.

        4. Analisia egin aurretik lagina tratatu du bereizte-teknikak erabilita.

        5. Laginaren deribatu analitikoak prestatu ditu egitura zehazteko.

        6. Saiakuntza organikoen teknikak aplikatu ditu laginen osagaiak identifikatzeko.

        7. Analisia egin aurreko behaketek produktu baten ezaugarri fisikoak zehazteko duten ahalmen orientatzailea baloratu du.

        8. Substantzia organikoekin erlazionatutako segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak aplikatu ditu.

      5. Analisian lortutako emaitzak baloratzen ditu, eta horien koherentzia eta balioduntasuna zehazten du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lortutako emaitzak onartzeko edo baztertzeko irizpideak ezarri ditu.

        2. Lortutako datuak aldez aurretik definitutako emaitzak onartzeko edo baztertzeko irizpideei loturik aztertu ditu.

        3. Analitoaren azken kontzentrazioa lortu du, grafikoak eta dagozkien kalkuluak abiapuntutzat hartuta.

        4. Datuak euskarri egokietan erregistratu ditu, eta beharrezkoak diren erreferentziak adierazi ditu.

        5. Azken emaitzak bere baitan hartu behar dituen zifra esanguratsuak ondorioztatu ditu.

        6. Lortutako emaitzak ebaluatu ditu, taulak, patroiak edo ezarritako arauak erabilita.

        7. Datuak tratatzeko programak erabili ditu maila aurreratuan.

        8. Txostenak egin ditu zehaztapenei jarraiki.

        9. Emaitzen ebaluazioaren prebentzio-ekintzak eta ekintza zuzentzaileak kontuan hartu ditu.

        10. Analisi kimikoaren garrantzia eta emaitza analitikoen fidagarritasuna baloratu ditu.

        11. Analisian lortutako emaitzen ebidentzia errespetatu du.

    2. Edukiak:

      1. Analisi kimikorako materialak eta erreaktiboak sailkatzea.

        Produktu kimikoak identifikatzea: egoera, izaera kimikoa, purutasuna...

        Estekiometriaren burutzapen praktikoak: erreakzio kimikoaren errendimendu-kalkuluak.

        Analisi kimikoak sailkatzea: kualitatiboak eta kuantitatiboak.

        Analisi kimikoan bereizte-teknikak aplikatzea (iragaztea, dekantatzea, erauztea...).

        Segurtasun-datuen fitxak maneiatzea.

        Erreakzio kimikoa: ekuazio kimikoa eta erlazio ponderala. Erreakzio-mekanismoak.

        Erreakzio-abiadura. Aldatzen duten faktoreak: kontzentrazioa, tenperatura, zatiketa-maila...

        Katalizatzaileak eta inhibitzaileak.

        Estekiometria. Erreaktibo mugatzaileak.

        Oreka kimikoa. Oreka-konstantea. Oreka homogeneoak eta heterogeneoak.

        Orekan eragina duten faktoreak: presioa, bolumena, kontzentrazioa. Le Chatelier-en printzipioa.

        Ur-disoluzioko orekak. Disoziazioa. Disoluzio indargetzaileak.

        Zuzeneko metodoen bidezko analisi kualitatiboa.

        Erreakzio motak: azido-base, erredox, prezipitazioa&

        Laborategiko ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Produktu kimikoak arretaz maneiatzea.

      2. Disoluzioak prestatzea.

        Masak eta bolumenak neurtzea.

        Aparatu bolumetrikoak eta balantzak arau estandarizatuen eta kalitate-arauen arabera kalibratzea.

        Material bolumetrikoa behar den kontzentrazioaren arabera hautatzea.

        Erreaktiboak eta patroi-disoluzioak prestatzea eta normalizatzea.

        Kontzentrazioen kalkuluak egitea.

        Disoluzioak prestatzea eta baloratzea, eta etiketatzea.

        Disoluzioa: kontzeptua eta propietateak.

        Disoluzio baten kontzentrazioa eta hori adierazteko erak.

        Patroi-disoluzioak. Faktorizazioa.

        Diluzioak.

        Erreaktiboak, adierazleak.

        Kalitate-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumena babestekoak betetzea baloratzea.

        Prozesuaren faseetan ordenarekiko eta garbitasunarekiko interesa izatea.

      3. Analisi kuantitatiboaren teknikak aplikatzea.

        Material grabimetrikoa eta bolumetrikoa maneiatzea eta garbitzea.

        Balorazio-kurbak lortzea. Dauden kontzentrazioak kalkulatzea.

        Neutralizazio-bolumetriak aplikatzea lan-prozedura normalizatuen (LPN) arabera eta laneko jardunbide egokiei (LJE) jarraiki.

        Prezipitazio-bolumetriak aplikatzea lan-prozedura normalizatuen (LPN) arabera eta laneko jardunbide egokiei (LJE) jarraiki.

        Teknika konplexometrikoak aplikatzea lan-prozedura normalizatuen (LPN) arabera eta laneko jardunbide egokiei (LJE) jarraiki.

        Erredox bolumetriak aplikatzea lan-prozedura normalizatuen (LPN) arabera eta laneko jardunbide egokiei (LJE) jarraiki.

        Teknika grabimetrikoak gauzatzea.

        Metodo grabimetrikoen sentikortasuna, zehaztasuna eta espezifikotasuna kalkulatzea.

        Emaitzazko hondakin ez-organikoetarako konponbideak proposatzea.

        Saiakuntza analitikoen sentikortasuna eta erreaktiboen selektibitatea.

        Analisi bolumetrikoaren oinarrizko kontzeptuak.

        Balorazio-kurbak: baliokidetasun-puntua eta amaiera-puntua. Adierazleak.

        Analisi-metodo bolumetrikoak:

        Azido-base neutralizazioa.

        Prezipitazioa.

        Konplexometria.

        Erredox.

        Grabimetriako kontzeptu orokorrak. Baldintzak. Akatsen sorburu nagusiak. Prezipitatuen formazioa.

        Prezipitatuaren lehorketa eta osaera. Kaltzinazioa.

        Analisi-metodo grabimetrikoak (prezipitazioa, lurruntzea, estalketa elektrolitikoa, bestelako prozedurak).

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzea baloratzea.

        Lan-plangintza baloratzea.

        Ordenak eta garbitasunak prozesuaren faseetan duten eragina.

        Analisia gauzatzean jarrera zorrotza, bizkorra eta garbia izatea.

      4. Funtzio organikoen analisia.

        Konposatu organikoak formulatzea.

        Lagin organiko baten elementuak zuzeneko metodoen bidez identifikatzea.

        Nahaste organikoak bereiztea (disolbagarritasunaren arabera).

        Substantzia organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko metodoak aplikatzea.

        Kimika organikoan erreakzio-mekanismoak praktikoki aplikatzea.

        Konposatu organiko sinpleen sintesia egitea.

        Substantzia organikoak kuantifikatzeko zenbakizko kalkuluak eta grafikoak egitea.

        Emaitzazko hondakin organikoak tratatzeko eta biltegiratzeko konponbideak proposatzea.

        Karbono-atomoa eta lotura motak: sinplea, bikoitza eta hirukoitza. Konjugazioa.

        Funtzio organiko nagusiak.

        Isomeria kontzeptua eta motak.

        Aktibitate optikoa.

        Talde organiko funtzional nagusien azterketa. Propietate fisikoak eta kimikoak.

        Erreakzio-mekanismoen definizioa eta orokortasunak.

        Kimika organikoko erreakzio motak: adizioa, ordezkapena, ezabapena, halogenazioa, esterifikazioa, nitrazioa...

        Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak betetzea baloratzea.

        Ingurumen-arauak errespetatzea eta betetzea baloratzea.

        Analisia gauzatzean jarrera zorrotza, bizkorra eta garbia izatea.

        Laneko jardunbide egokiak betetzea.

        Autonomia eta ekimena baloratzea.

      5. Analisi kimikoen emaitzak baloratzea.

        Akatsak eta zifra esanguratsuak baloratzea.

        Emaitza esperimentalak eta egindako kalkuluak biribiltzea.

        Datuak tratatzeko programak erabiltzea maila aurreratuan.

        Emaitza analitikoak ebaluatzea taulak, patroiak edo ezarritako arauak erabilita.

        Analisien txostenak eta buletinak egitea dagozkien zehaztapenen arabera (laneko jardunbide egokiak (LJE)).

        Analisi kimikoko akats motak: zehaztuak, zehaztugabeak eta barkaezinak.

        Estatistika-kalkuluak: batez bestekoa, mediana.

        Terminoen definizioa: doitasuna eta zehaztasuna.

        Bat ez datozenak onartzeko eta errefusatzeko irizpideak. Konfiantza-mugak.

        Ziurgabetasunak kalkulatzeko metodoak.

        Estatistika-kalkuluak eta irudikapen grafikoa.

        Jardueretan inplikatzea baloratzea.

        Emaitzak konfidentzialtasunez tratatzea.

  3. lanbide-modulua: Tresna bidezko analisia

    Kodea: 0067

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 200 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Tresna bidezko teknikak hautatzen ditu, eta neurtu behar diren parametroekin eta bitartearekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresna bidezko metodoak eta teknikak aztertu ditu.

        2. Kalitate-eskakizunen arabera behar den analisiaren ezaugarriak baloratu ditu.

        3. Analisiaren bitartea ezarri du eskatutako irizpideen arabera.

        4. Analisian neurtu behar diren parametroak definitu ditu hautatutako tresna bidezko ekipamenduen arabera.

        5. Laginaren baldintzatzaileak baloratu ditu teknika hautatzeko.

        6. Dokumentazio teknikoa kontsultatu du metodo eta teknika egokiena hautatzeko.

        7. Etapa analitiko bakoitzerako beharrezkoak diren denborak eta baliabideak ezarri ditu hautatutako teknikaren arabera.

        8. Hautatutako lan-metodoari eta tresna bidezko teknikari datxezkien arriskuak identifikatu ditu.

      2. Tresna bidezko ekipamenduak, materialak, laginak eta erreaktiboak prestatzen ditu eta neurtu behar diren parametroekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresna bidezko ekipamenduaren osagaiak identifikatu ditu eta funtzionamenduarekin erlazionatu ditu.

        2. Ekipamenduak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du eta analitora egokitu du.

        3. Ekipamenduaren kalibraketa egiaztatu du eta neurketarekin lotutako ziurgabetasuna baloratu du.

        4. Osagarriak tresna bidezko analisiaren arabera hautatu ditu.

        5. Erreaktiboak hautatu ditu propietateak eta analisirako eskatutako kalitatea kontuan hartuta.

        6. Erreaktiboak analisi motaren arabera behar den doitasunarekin pisatu ditu.

        7. Patroi egokiak erabili ditu, horien kalitatea eta dakartzaten erreakzioak kontuan hartuta.

        8. Izan litezkeen interferentziak prebenitzeko edo minimizatzeko tratatu ditu laginak.

        9. Tresneriaren garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

        10. Erreaktiboen segurtasun-fitxak identifikatu ditu, haien erabilera, propietateak eta arriskua ezagutzeko.

      3. Laginak analizatzen ditu tresna bidezko analisi-teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Analisia egiteko lan-prozedura normalizatua kontsultatu du.

        2. Lagin kopuru egokia analizatu du.

        3. Analisia egiteko sekuentzia zuzenari jarraitu dio.

        4. Neurri-unitate zuzenak erabili ditu tresnaren irakurketa egin duenean.

        5. Zuriak erabili ditu akats sistematikoak zuzentzeko.

        6. Analisi mota bakoitza zuzentzen duten legeak adierazi ditu.

        7. Analisia egin ondoren tresneria garbi eta berriz erabiltzeko prest utzi du.

        8. Sortu diren hondakinak ezaugarrien arabera bereizi ditu, ondoren kudeatzeko.

        9. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak aplikatu ditu.

      4. Emaitzak interpretatzen ditu, eta lortutako balioak aplikatzekoa den araudiarekin edo ezarritako beste irizpide batzuekin konparatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Emaitza lortzeko kalkuluak behar bezala egin ditu.

        2. Ziurgabetasunak kalkulatu ditu, zehaztu egin ditu, iturriak identifikatu eta kuantifikatu egin ditu.

        3. Datu susmagarriak onartzeko eta baztertzeko irizpideak aplikatu ditu.

        4. Kalkulu-orriak edo datuak tratatzeko beste informatika-programa batzuk erabili ditu emaitza lortzeko.

        5. Substantzien hainbat konstante eta parametro kimikoren taulak behar bezala maneiatu ditu.

        6. Erreferentziako balioak identifikatu ditu analizatutako analitoaren arabera.

        7. Emaitzen ziurgabetasuna prozesu analitikoaren kalitatearekin erlazionatu du.

        8. Emaitzak ebaluatu ondoren hautemandako akatsak argitzen dituzten zergatikoak aztertu ditu.

        9. Substantziari aplikatzekoa den araudia kontsultatu du.

        10. Txosten teknikoak ezarritako eran idatzi ditu.

    2. Edukiak:

      1. Tresna bidezko teknikak hautatzea.

        Analisirako aldez aurreko irizpideak hautatzea, eskatutako parametro analitikoei dagokienez.

        Erabili beharreko tresna bidezko teknika eta metodoa egin beharreko analisiaren arabera hautatzea eta justifikatzea.

        Dauden teknikak eta metodoak laborategian erabilgarri dauden bitartekoekin konparatzea eta horietara egokitzea.

        Tresna bidezko analisiaren printzipioak eta ezaugarriak.

        Tresna bidezko metodoen sailkapena:

        Metodo elektrokimikoak.

        Metodo optikoak.

        Teknika espektroskopikoak.

        Bereizte-metodoak.

        Tresna bidezko analisietan esku hartzen duten parametroak.

        Tresna bidezko analisi-teknika hautatzea baldintzatzen duten faktoreak.

        Analisi mota hautatzean ekimena ezagutzea eta baloratzea.

        Lan-metodo berrien eta bete beharreko araudiaren aurrean jarrera positiboa izatea.

        Analisi konplexuetan koordinazioa eta talde-lana baloratzea eta teknikak eta langileak elkartzeko proposatzea.

      2. Tresna bidezko analisirako ekipamenduak, erreaktiboak eta laginak prestatzea.

        Laginak hartzeko eta prestatzeko eragiketak gauzatzea.

        Erreaktiboak kontzentrazio egokietan prestatzea.

        Erabili beharreko ekipamenduak eta tresnak prest jartzea.

        Teknika analitikoan esku hartzen duten aldagaien balioetan analisien emaitzak hobetzeko egin litezkeen aldaketak justifikatzea.

        Kalibratzeko metodoak aplikatzea eta zenbakizko kalkuluak eta grafikoak egitea, kalibratze-kurben bitartez, pronostikoa kuantifikatzeko.

        Tresna bidezko analisirako laginak egokitzea.

        Ekipamenduak eta tresnak prest jartzea eta funtzionaraztea.

        Tresna bidezko ekipamenduak mantentzea eta garbitzea.

        Analisia prestatzeak dakartzan laneko arriskuak.

        Analisia prestatzeak dakartzan ingurumen-arriskuak.

        Ekipamenduak prest jartzeko eta laginak eta erreaktiboak prestatzeko lanetan txukun eta ordenatuta jardutea.

        Ekipamenduak prest jartzeko eta laginak eta erreaktiboak prestatzeko lanetan zorrotz eta autonomiaz jardutea.

        Ekipamenduak garbitzeko, funtzionarazteko eta mantentzeko jardueretan segurtasun-irizpideak aintzat hartzea.

        Tresna bidezko analisirako ekipamenduekin lotutako arriskuak ebaluatzea.

      3. Laginak tresna bidezko teknika analitikoen bidez analizatzea.

        Metodo elektrokimikoak aplikatzea: zuzeneko metodo elektrokimikoak eta balorazio elektrokimikoak.

        Analisi-teknika espektroskopikoak eta ez-espektroskopikoak aplikatzea.

        Bereizte-metodo kromatografikoak aplikatzea.

        Substantziak erreferentziako patroien bidez eta emaitzak interpretatzeko beste bitarteko batzuen bidez identifikatzea.

        Kalibratze-kurbak dagokien analisi-bitartearen arabera lortzea eta analitoak haien bidez kuantifikatzea.

        Prozeduraren garapenean anomaliak eta interferentziak hautematea, identifikatzea eta zuzentzea.

        Lege elektrokimikoak.

        Potentziometria.

        Konduktimetria.

        Elektrograbimetria.

        Turbidimetria eta nefelometria.

        Errefraktometria.

        Polarimetria.

        Espektrofotometria ikusgai-ultramorea.

        Akoplamendu induktibo bidezko plasma-igorpenezko espektroskopia (ICP).

        Atomo-xurgapenezko espektrofotometria.

        Espektroskopia infragorria.

        Masa-espektroskopia.

        Paper-kromatografia, geruza fineko kromatografia eta zutabe-kromatografia.

        Gas-kromatografia.

        Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC).

        Truke ionikoko kromatografia.

        Elektroforesia.

        Manipulatu beharreko produktuekin eta erabili beharreko tresneriarekin lotutako segurtasun- eta higiene-arauak betetzeko interesa izatea.

        Analisia txukun eta ordenatuta egitea.

        Analisiak zorrotz eta autonomiaz egitea.

        Lan-metodo berrien eta bete beharreko araudiaren aurrean jarrera positiboa izatea.

      4. Tresna bidezko analisiaren emaitzak interpretatzea.

        Analisi kualitatibo eta kuantitatibo batean tresna bidezko hainbat analisi-teknikaren erregistroak eta datu-grafikoak interpretatzea.

        Zenbakizko kalkuluak eta grafikoak egitea pronostikoa identifikatzeko eta kuantifikatzeko.

        Datuak eta emaitzak hainbat euskarritan erregistratzeko baliabideak erabiltzea.

        Hondakinak protokoloetan ezarrita dauden prozeduren arabera tratatzea eta ezabatzea.

        Hondakinen trazagarritasuna, ezabapena eta tratamendua bermatzeko irizpideak.

        Datuak tratatzeko informatika-programak.

        Propietate kimikoen datu-taulak eta grafikoak.

        Emaitzen interpretazioa baloratzea.

        Lan-metodo berrien eta bete beharreko araudiaren aurrean jarrera positiboa izatea.

        Hondakinak behar bezala ezabatzearen eta tratatzearen garrantzia baloratzea.

  4. lanbide-modulua: Saiakuntza fisikoak

    Kodea: 0068

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Analisiaren baldintzak prestatzen ditu, eta laginaren izaera saiakuntza motarekin erlazionatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prozesu analitikoa planifikatu du eta etapa bakoitza identifikatu du.

        2. Material motarako araudi edo bibliografia egokia interpretatu du.

        3. Materialen propietateak eta parametro fisikoak definitu ditu.

        4. Saiakuntza fisikoen motak identifikatu ditu.

        5. Probetak prestatzeko prozedurak aztertu ditu.

        6. Probetak forma eta dimentsio normalizatuetara egokitu ditu.

        7. Saiakuntzaren xede den material mota eta bere ezaugarriak identifikatu ditu.

        8. Materialaren ezaugarriak eta erabilera analizatutako parametroekin erlazionatu ditu.

        9. Segurtasuneko arau eta prozeduren pean jardun du.

        10. Sortu diren hondakinak ezaugarrien arabera bereizi ditu, ondoren kudeatzeko.

      2. Tresneria prestatzen du, eta haren eraikuntza-elementuak eta funtzionamendua interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneria egokia hautatu du neurtu behar den parametroaren arabera.

        2. Tresneriaren eraikuntza-elementuak deskribatu ditu eta osagai bakoitzaren funtzioa adierazi du.

        3. Tresneriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du, eta oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.

        4. Tresneria neurtu behar den parametrora eta material motara egokitu du.

        5. Tresneria kalibratu du eta neurketarekin lotutako ziurgabetasuna baloratu du.

        6. Tresneria erabiltzeko baldintza ezin hobeetan edukitzeko mantentze-lanen beharra baloratu du.

        7. Tresneria erabiltzearekin lotutako arriskuak ebaluatu ditu.

        8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

        9. Tresneriaren garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

      3. Laginak saiakuntza fisikoen teknikak aplikatuta analizatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Saiakuntza motak parametroen arabera sailkatu ditu.

        2. Saiakuntza mota bakoitza zuzentzen duten lege fisikoak identifikatu ditu.

        3. Saiakuntza gauzatzeko lan-prozedura normalizatua aztertu du.

        4. Saiakuntza probeta kopuru egokiarekin egin du, gauzatze-sekuentzia zuzenari jarraiki.

        5. Altzairua edo burdinurtua behaketa mikroskopikoaren bidez identifikatu du.

        6. Saiakuntza egin ondoren tresneria garbi eta berriz erabiltzeko prest utzi du.

        7. Konpetentzia teknikoko arauak aplikatu ditu.

        8. Sortu diren hondakinak ezaugarrien arabera bereizi ditu, ondoren kudeatzeko.

        9. Datuak modu egokian erregistratu ditu (taulak, grafikoak, besteak beste), datuak tratatzeko informatika-programa aurreratuak erabilita.

      4. Emaitzak aztertzen ditu eta ezarritako estandarrekin konparatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Emaitza lortzeko kalkuluak egin ditu, aldagai bakoitzerako unitate egokiak kontuan hartuta.

        2. Kalkulu-orriak edo beste informatika-programa batzuk erabili ditu emaitza lortzeko.

        3. Emaitza adierazi du saiatutako probeten edo egindako neurketen batez besteko balioa eta neurketaren doitasuna (desbideratze estandarra, bariantza, besteak beste) kontuan hartuta.

        4. Materialen ezaugarrien taulak behar bezala maneiatu ditu.

        5. Lortutako emaitza material beraren erreferentziako patroiekin kontrastatu du.

        6. Materialei buruzko araudia aplikatu du, emango zaion erabileraren arabera.

        7. Saiatutako materialak indarrean dagoen araudia edo fabrikatzaileak emandako zehaztapenak betetzen dituen aztertu du.

        8. Datuak txosten teknikoetan islatu ditu laborategian ezarritako eran.

        9. Txostenak ezarritako eran eta denboran aurkeztu ditu.

        10. Prozesu osoan kalitatearen garrantzia kontuan hartu du.

    2. Edukiak:

      1. Saiakuntza fisikoetarako baldintzak prestatzea.

        Oreka-diagramak eraikitzea eta interpretatzea.

        Material solidoen egiturak interpretatzea eta haien propietateekin erlazionatzea.

        Materialak identifikatzea eta sailkatzea.

        Material bakoitzean propietate garrantzitsuenak zehaztea.

        Azal-tratamenduak sailkatzea lortu beharreko babes mota kontuan hartuta.

        Hondakinak etiketatzea eta biltegiratzea.

        Prozesaketa-metodoek materia baten propietateen gainean duten eragina aztertzea.

        Lotura kimikoen motak: ionikoa, kobalentea eta metalikoa.

        Egoera-aldaketak eta konstante fisikoak.

        Saiakuntza fisikoen moten oinarria.

        Material motak:

        Ezaugarriak.

        Propietateak.

        Aplikazioak.

        Lortzeko metodoak.

        Osaerak.

        Tratamenduak.

        Tratamendu termikoak: sailkapena, oreka-diagramak, osagarriak eta osagaiak.

        Korrosioa eta babesa: korrosioaren mekanismoa. Korrosioa hedatzea.

        Segurtasun-araudia betetzeko eta prozesuan esku hartzeko interesa izatea.

        Balizko arazoak konpontzeko autonomia izatea.

        Jasotzen dituen argibideak zuhurtasunez interpretatzea eta gauzatzea.

      2. Saiakuntza fisikoetarako tresneria prestatzea.

        Era askotako tresneria maneiatzea eta erabiltzea.

        Neurtzeko aparatuen oinarrizko eskemak interpretatzea.

        Aparatuaren prestazioak deskribatzea, emaitzaren fidagarritasuna patroi egokiekin zehaztea eta, hala badagokio, kalibratze-kurbak erabiltzea.

        Mantentzeko eta kalibratzeko eragiketak antolatzea.

        Laborategiko erabilgarritasunak aztertu eta saiakuntza antolatzea.

        Arau ofizialak hautatzea eta interpretatzea eta barnean erabiltzeko lan-prozedura normalizatuak idaztea.

        Saiakuntzak eta probak egiteko tresneria.

        Oinarrizko mantentze-lanak egiteko teknikak eta prozedurak.

        Saiakuntza fisikoen tresneriarekin lotutako arriskuak.

        Parametroak erregulatzea eta tresneria kalibratzea.

        Tresneria garbitzeko, funtzionarazteko eta mantentzeko jardueretan zorrotz jokatzea.

        Tresneria kalibratzeko premia baloratzea, emaitza fidagarriak lortzeko lehen urrats gisa.

        Aparatuak eta tresneria erabiltzeko baldintza ezin hobeetan mantentzeko premia baloratzea.

      3. Laginak saiakuntza fisikoen bidez analizatzea.

        Egin beharko diren saiakuntzak hautatzea material motaren eta zehaztu beharreko propietatearen arabera, eta erabili beharreko tresneriarekin erlazionatzea.

        Material desberdinetako probetak prestatzea eta saiakuntza fisikoak egitea.

        Material desberdinetako probeta metalografikoak prestatzea, tratamendu desberdinekin, eraso egokia hautatuta.

        Probeta metalografikoak mikroskopikoki behatzea eta ondorioak ateratzea.

        Saiakuntza fisikoen oinarriak.

        Materialen ezaugarrien saiakuntza fisikoak. Saiakuntza mekanikoak: saiakuntza suntsitzaileak eta saiakuntza ez-suntsitzaileak edo akats-saiakuntzak.

        Saiakuntza metalografikoak eta espektrografikoak.

        Materialak narriatzeko prozesuak eta materialaren propietateetan duten eragina.

        Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzeko interesa izatea.

        Laneko jardunbide egokietan (LJE) ezarrita dauden jarduteko arauak eta prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzeko interesa izatea.

      4. Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea.

        Datuak tratatzeko informatika-programa aurreratuak erabiltzea.

        Propietate fisikoen datu-taulak eta grafikoak erabiltzea.

        Erregistroak aztertzea eta grafikoak interpretatzea.

        Lortutako emaitzak patroi eta taulekin konparatuta baliozkotzea.

        Lortutako emaitzen txostenak egitea.

        Narriadura-prozesuan propietateak aldatu izana justifikatzea.

        Prozesu osoan kalitate-arauak aplikatzea.

        Unitateak eta unitate-aldaketa.

        Datuak eta emaitzen estatistika-tratamendua.

        Analisi-buletinak. Betetzea.

        Erregistroak eta grafikoak interpretatzeko metodoak.

        Txostenak aurkeztean zorrotz jokatzea.

        Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.

        Emaitzen azterketa egitean eta horiek interpretatzean autonomia izatea.

      5. lanbide-modulua: Saiakuntza fisiko-kimikoak

        Kodea: 0069

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 132 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Analisiaren baldintzak prestatzen ditu, eta laginaren izaera saiakuntza motarekin erlazionatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Termodinamikaren printzipioak deskribatu ditu.

            2. Materiaren solido-egoera, likido-egoera eta gas-egoera ezaugarritu ditu.

            3. Saiakuntza fisiko-kimikoen motak identifikatu ditu.

            4. Substantzien bereizgarri diren konstante fisiko-kimikoak definitu ditu.

            5. Substantzia baten konstante fisiko-kimikoen balioa haren purutasunarekin erlazionatu du.

            6. Analisirako lagina ezaugarrien eta neurtu behar diren parametroen arabera egokitu du, ezarritako protokoloari jarraiki.

            7. Materiaren egoera-aldaketen diagramak interpretatu ditu.

            8. Disoluzioen propietateak ezarri ditu, eta substantzia puruen aldean konstante fisiko-kimikoak nola aldatzen diren zehaztu du.

            9. Prozesu analitikoa planifikatu du eta etapa bakoitza eta lotutako arriskuak identifikatu ditu.

            10. Sortu diren hondakinak ezaugarrien arabera bereizi ditu, ondoren kudeatzeko.

          2. Saiakuntza fisiko-kimikoetarako tresneria prestatzen du eta neurtu behar diren parametroekin erlazionatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresneriaren osagaietariko bakoitzaren funtzioa adierazi du.

            2. Tresneria egokia hautatu du neurtu behar den parametroaren arabera.

            3. Tresneria mantentzeko lanak egin ditu eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du.

            4. Tresneria kalibratu du eta neurketarekin lotutako ziurgabetasuna baloratu du.

            5. Saiakuntza gauzatzeko beharrezkoak diren muntatze-lanak prestatu ditu.

            6. Tresneria erabiltzeko baldintza ezin hobeetan mantendu beharra baloratu du.

            7. Tresneria erabiltzearekin lotutako arriskuak ebaluatu ditu.

            8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

            9. Tresneriaren garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

          3. Laginak saiakuntza fisiko-kimikoak aplikatuta analizatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Saiakuntza mota bakoitza zuzentzen duten legeak identifikatu ditu.

            2. Saiakuntza gauzatzeko lan-prozedura normalizatua aztertu du.

            3. Saiakuntza gauzatzeko sekuentzia zuzena ezarri du.

            4. Lagin kopuru egokia saiatu du.

            5. Saiakuntza gauzatzean konpetentzia teknikoko arauak aplikatu ditu.

            6. Saiakuntza egin ondoren tresneria garbi eta berriz erabiltzeko prest utzi du.

            7. Sortu diren hondakinak ezaugarrien arabera bereizi ditu, ondoren kudeatzeko.

            8. Datuak modu egokian erregistratu ditu (taulak, grafikoak...), informatika-programak edo bestelako euskarriak erabilita.

            9. Jarrera ordenatua eta metodikoa izan du.

          4. Emaitzak ebaluatzen ditu eta ezarritako estandarrekin konparatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Emaitza lortzeko beharrezkoak diren kalkuluak ezarri ditu.

            2. Kalkulu-orriak edo datuak tratatzeko beste informatika-programa batzuk erabili ditu emaitza lortzeko.

            3. Aldagai bakoitzerako unitate egokiak kontuan hartu ditu.

            4. Emaitza adierazi du saiatutako laginen edo egindako neurketen batez besteko balioa eta neurketaren doitasuna (desbideratze estandarra, bariantza, besteak beste) kontuan hartuta.

            5. Substantzien propietate fisiko-kimikoen taulak maneiatu ditu.

            6. Lortutako emaitza substantzia beraren erreferentziako patroiekin edo propietate fisiko-kimikoen taulekin kontrastatu du.

            7. Saiatutako substantziak indarrean dagoen araudia edo fabrikatzaileak emandako zehaztapenak betetzen dituen egiaztatu du.

            8. Substantzia identifikatzeko edo ezaugarritzeko ondorioak lortu ditu.

            9. Txostenak ezarritako eran eta denboran aurkeztu ditu.

            10. Prozesu osoan kalitatearen garrantzia kontuan hartu du.

        2. Edukiak:

          1. Saiakuntza fisiko-kimikoetarako baldintzak prestatzea.

            Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak aplikatzea.

            Termodinamikaren printzipioak aplikatzea materiaren propietateak azaltzeko.

            Termodinamikaren printzipioei buruzko zenbakizko kalkuluak egitea.

            Lagina saiakuntza fisiko-kimikorako prestatzea.

            Laginak saiakuntzaren baldintzen arabera hartzea baloratzea.

            Lagin adierazgarria hartzea.

            Substantzia puruen oreka-diagramak interpretatzea.

            Bi substantziaren edo gehiagoren fase-diagramak interpretatzea.

            Disoluzioei eta horien propietateei buruzko ariketak egitea.

            Disolbagarritasun-kurbak egitea.

            Grafikoak eta taulak erabiltzea.

            Termodinamika: printzipioak, erreakzio endotermikoak eta exotermikoak, termometria.

            Lagin motak.

            Lagin adierazgarria.

            Saiakuntza-baldintzak:

            Fase-orekak.

            Fase-aldaketak osagai bateko eta gehiagoko sistemetan.

            Palankaren araua.

            Bi osagaiko sistemak: lurrun-likidoa, likido-likidoa, solido-likidoa.

            Hiru osagaiko sistemak.

            Materiaren egoera eta propietateak.

            Solido-egoera.

            Likido-egoera.

            Gas-egoera.

            Disoluzioak.

            Disolbagarritasun-diagramak.

            Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak errespetatzea.

            Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

          2. Saiakuntza fisiko-kimikoetarako tresneria prestatzea.

            Saiakuntzetako tresneria maneiatzea eta erabiltzea:

            Neurtu beharreko propietateari neurtzeko tresna bat esleitzea.

            Teknika bat aplikatzean tresna baten erabilera justifikatzea.

            Aparatuaren osagaiak eta horietariko bakoitzaren eginkizuna deskribatzea.

            Aparatuaren prestazioak deskribatzea.

            Aparatua muntatzea.

            Oinarrizko mantentze-lanak:

            Aparatua erabiltzea eta garbitzea.

            Tresneria kalibratzea.

            Kalibratze-kurbak egitea.

            Honakoak neurtzeko saiakuntzetako tresneria:

            Dentsitatea.

            Biskositatea.

            Gainazal-tentsioa.

            Tenperatura.

            Masa.

            Bolumena.

            Bero espezifikoa, sorra, etab.

            Presio osmotikoa.

            Urtze-puntuak.

            Tresneria kalibratzeko metodoa. Kalibratze-kurbak.

            Saiakuntza fisiko-kimikoen tresneriarekin lotutako arriskuak:

            Kimikoa.

            Elektrikoa.

            Ekipamenduak garbitzeko, funtzionarazteko eta mantentzeko jardueretan segurtasun-irizpideak aintzat hartzea.

            Aparatua garbi eta baldintza egokietan mantentzeko interesa izatea.

            Saiakuntza fisiko-kimikoetarako tresneria prestatzean segurtasun-arauak, ordena eta garbitasuna aplikatzeko interesa izatea.

          3. Laginak saiakuntza fisiko-kimikoen bidez analizatzea.

            Lan-prozedura normalizatuak aplikatzea.

            Saiakuntzak gauzatzea.

            Honakoak zehaztea:

            Gas baten zabalkuntza-koefizientea.

            Solidoen eta likidoen dentsitatea.

            Biskositatea.

            Gainazal-tentsioa.

            Bero espezifikoa.

            Urtze-puntuak.

            Substantzia bakoitza ezaugarritzeko metodo egokiena zehaztea eta gauzatzea.

            Konpetentzia teknikoko arauak aplikatzea.

            Saiakuntza moten printzipio fisikoa. Arkimedes-en printzipioa, etab.

            Produktu kimikoak ontziz aldatzea.

            Produktu kimikoak biltegiratzea.

            Sortutako hondakinak kudeatzea.

            Lanak egitean segurtasun-arauak, ordena eta garbitasuna aplikatzeko interesa izatea.

            Saiakuntza garatzeko ekimena izatea.

            Erabakiak hartzeko autonomia izatea.

          4. Saiakuntza fisiko-kimikoen emaitzak ebaluatzea.

            Datuak interpretatzea eta erregistratzea.

            Datuak tratatzeko informatika-programa aurreratuak erabiltzea.

            Grafikoen eta kalibratze-kurben ariketak egitea. Grafikoak interpretatzea.

            Kalibratze-kurbak, grafikoak eta taulak eta abakoak interpretatzea.

            Analisi-buletinak betetzea.

            Txostenak egitea.

            Kalitatea segurtatzea.

            Datuak erregistratzea. Metodo zientifikoa.

            Datuak tratatzeko informatika-programak.

            Grafiko mota erabilienak:

            Abakoak.

            Estatistika.

            Txostena; osagaiak.

            Txostenak ezarritako denboran aurkeztea.

            Txostenak entregatzean zorrotz jokatzea.

      6. lanbide-modulua: Saiakuntza mikrobiologikoak

        Kodea: 0070

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 180 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Laginak eta hazkuntza-inguruneak prestatzen ditu eta analisi mikrobiologikoaren teknikarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mikroorganismoak ezaugarrien arabera hainbat familiatan sailkatu ditu.

            2. Hazkuntza-inguruneak sailkatu eta beren propietateak deskribatu ditu.

            3. Analisi-prozesuan bete behar diren asepsia- eta esterilizazio-baldintzak identifikatu ditu.

            4. Laginari prestatzeko eta homogeneizatzeko eragiketak aplikatu dizkio.

            5. Beharrezko diluzioak egin ditu laginean espero zen karga mikrobianoaren arabera.

            6. Hazkuntza-inguruneak eta materiala modu egokian prestatu ditu autoklabean esterilizatzeko, eta esterilitate-kontrola egin du.

            7. Norbera eta taldea babesteko ekipamendua erabili du mikrobiologiako lanarekin lotutako arriskuei aurrea hartzeko.

            8. Hondakinak esterilizatu egin ditu gero ezabatzeko.

          2. Tresneria prestatzen du eta osagaiak eta funtzionamendua identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mikrobiologiako laborategi baten berezko materiala eta tresneria identifikatu ditu.

            2. Tresneriaren osagaiak eta funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

            3. Tresneriak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren garbiketa- eta mantentze-lanak egin ditu.

            4. Tresneria kalibratu du eta neurketarekin lotutako ziurgabetasuna baloratu du.

            5. Tresneria erabiltzeko baldintza ezin hobeetan edukitzeko mantentze-lanen beharra baloratu du.

            6. Tresneria erabiltzearekin lotutako arriskuak ebaluatu ditu.

            7. Tresneriaren garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan laneko segurtasun-neurriak hartu ditu.

            8. Tresneria prestatzean, lan ordenatua eta metodikoa beharrezkoa dela baloratu du.

          3. Saiakuntza mikrobiologikoak egiten ditu eta dagozkien teknika analitikoak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mikroskopio motak eta horien ezaugarriak deskribatu ditu.

            2. Tindaketa- eta behaketa-teknikak deskribatu ditu.

            3. Prestakin mikroskopikoak behatu ditu azterketa eta tipifikazio mikrobiologikoa egiteko.

            4. Saiakuntza gauzatzeko etapak deskribatu ditu, eta kontaketa motak ezaugarritu ditu.

            5. Ereiteko eta isolatzeko hainbat teknika aplikatu ditu, ereindako laginak inkubatu ditu eta mikroorganismo motarako inkubazio-parametro egokiak kontuan hartu ditu.

            6. Hainbat kontaketa-teknika aplikatu ditu, espero den karga mikrobiologikoa kontuan hartuta.

            7. Bakterioak identifikatzeko eta ezaugarritzeko probak aplikatu ditu.

            8. Saiakuntzei lan-prozedura normalizatuak aplikatu dizkie.

            9. Bakterio patogenoak toxina motarekin eta sor ditzaketen gaixotasunekin erlazionatu ditu.

            10. Bakterioak osasun-kalitateko markatzaile gisa erabili ditu.

          4. Emaitzak ebaluatzen ditu eta ezarritako estandarrekin konparatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mikrobio-kontaketa lortzeko kalkuluak gauzatu ditu.

            2. Datu-base informatizatuak erabili ditu bakterioak identifikatzeko.

            3. Kopuru probableenaren taulak zuzen interpretatu ditu.

            4. Kontaketarako kalibratze-kurbak irudikatu ditu.

            5. Emaitza adierazi du notazio zuzena erabilita.

            6. Lortutako emaitzen garrantzia eta izan lezaketen ondorea kontuan hartu ditu.

            7. Aplikatzekoa den araudia kontsultatu du, eta analizatutako substantziak indarrean dagoen araudia edo erreferentziako irizpide mikrobiologikoak betetzen dituen zehaztu du.

            8. Emaitzak txosten tekniko batean islatu ditu laborategian ezarritako eran.

            9. Bi edo hiru klaseko laginketa-programa batekin lotutako aldagaiak behar bezala interpretatu ditu.

            10. Prozesu osoan trazagarritasuna ziurtatzearen garrantzia kontuan hartu du.

        2. Edukiak:

          1. Saiakuntza mikrobiologikoetarako laginak eta hazkuntza-inguruneak prestatzea.

            Analisirako laginak hartzea, garraiatzea eta prestatzea.

            Mikrobiologiako material espezifikoa manipulatzea eta esterilizatzea.

            Hazkuntza-inguruneak hautatzea.

            Inguruneak esterilizatzea eta prestatzea.

            Ingurune eta materialen esterilitatea kontrolatzea.

            Norbera eta taldea babesteko ekipamendua erabiltzea.

            Hondakinak tratatzea eta ezabatzea.

            Mikroorganismo motak. Sailkapena. Aldeak eta antzekotasunak.

            Laginak hartzeko eta garraiatzeko teknikak. Ontzi motak. Homogeneizazioa eta diluzioa.

            Hazkuntza-inguruneak eta erabilerak. Hazkuntza-inguruneak prestatzeko teknika orokorra.

            Asepsia- eta esterilizazio-baldintzak. Deskontaminatzeko eta esterilitatea kontrolatzeko metodoak.

            Segurtasun biologikoari buruzko arauen garrantzia baloratzea.

            Laborategiko jardueretan ordena, garbitasuna eta metodoa izatea.

            Talde-lanerako gaitasuna izatea.

            Autonomia eta ekimena izatea.

          2. Saiakuntza mikrobiologikoetarako tresneria prestatzea.

            Tresneria abian jartzea.

            Parametroak erregulatzea eta tresneria kalibratzea.

            Tresneria garbitzea eta esterilizatzea.

            Tresneriaren eta lan-eremuen esterilitatea kontrolatzea.

            Mikrobiologiako tresneriaren oinarrizko mantentze-lanak egitea.

            Hondakinak tratatzea eta ezabatzea.

            Norbera eta taldea babesteko ekipamendua erabiltzea.

            Mikrobiologiako laborategiko materialak eta aparatuak.

            Asepsia- eta esterilizazio-baldintzak. Tresneria deskontaminatzeko eta esterilitatea kontrolatzeko metodoak.

            Saiakuntza mikrobiologikoen tresneriarekin lotutako arriskuak.

            Tresneriaren asepsia eta kalibratze zuzenaren garrantzia baloratzea.

            Laborategiko jardueretan ordena, garbitasuna eta metodoa izatea.

            Talde-lanerako gaitasuna izatea.

            Autonomia eta ekimena izatea.

          3. Saiakuntza mikrobiologikoak gauzatzea.

            Mikroskopioa maneiatzea.

            Mikroorganismoak ereitea eta berrereitea.

            Mikroorganismoak lagin bakoitzerako baldintza egokietan haztea eta inkubatzea.

            Hazkuntza puruak lortzea.

            Mikroorganismoak proba biokimiko eta test-bateria komertzialen bitartez identifikatzea.

            Saiakuntzak teknika mikrobiologiko bizkorren bidez egitea.

            Analisi mikrobiologikoaren oinarriak eta etapak.

            Mikroorganismoak kontatzeko teknikak.

            Bakterioak identifikatzea eta ezaugarritzea.

            Antibiogramak.

            Identifikatzeko proba biokimikoak eta proba anitzeko sistema komertzialak.

            Mikroorganismo markatzaileak (adierazleak eta indizeak).

            Elikagaien mikrobiologia.

            Lagin atmosferikoen mikrobiologia.

            Lurrazaleko uretako eta hondakin-uretako mikroorganismo talde nagusiak.

            Ingurumen-kutsadurako proba mikrobiologikoak.

            Analisi mikrobiologikoan higiene- eta asepsia-arauak aplikatzeko sentsibilizazioa.

            Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak betetzea.

            Laborategiko jardueretan ordena, garbitasuna eta metodoa izatea.

            Lan-prozedura normalizatuen (LPN) jarraipena egitea.

            Laneko jardunbide egokiak (LJE) betetzea.

          4. Saiakuntza mikrobiologikoen emaitzak ebaluatzea.

            Datuak erregistratzea.

            Datuak estatistikoki eta informatikoki tratatzea.

            Analisi-buletinak betetzea.

            Kontaketarako kalibratze-kurbak irudikatzea.

            Emaitzak kalkulatzea.

            Txostenak idaztea eta aurkeztea.

            Emaitza baloratzea aplikatzekoa den araudia edo irizpide mikrobiologikoak kontsultatuta.

            Kopuru probableenaren taulak erabiltzea.

            Trazagarritasuna eta kalitate analitikoa.

            Analisiari buruzko informazioa erregistratzea eta kontrolatzea.

            Analisi mikrobiologikoari aplikatutako oinarrizko araudia.

            Erreferentziako irizpide mikrobiologikoak.

            Mikroorganismoak identifikatzeko datu-base informatizatuak.

            Trazagarritasuna ziurtatzea.

            Laneko jardunbide egokiak (LJE) betetzeko interesa izatea.

            Lan-prozedura normalizatuen (LPN) jarraipena egitea.

            Talde-lanerako gaitasuna izatea.

      7. lanbide-modulua: Saiakuntza bioteknologikoak

        Kodea: 0071

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 120 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Proteinak eta azido nukleikoak erauzten ditu eta hautatutako teknika laginaren matrizearekin erlazionatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Asepsia-baldintzak eta hondakinak manipulatu eta ezabatzekoak identifikatu ditu.

            2. Lagina, materialak eta erreaktiboak erauziko den materialaren arabera prestatu ditu.

            3. Erauzteko beharrezkoak diren materialak eta erreaktiboak deskribatu ditu, eta horien oinarri zientifikoa eta teknologikoa azaldu du.

            4. Tresneria kalibratzeko eta mantentzeko lanak egin ditu.

            5. Erauzteko prozesuaren fase guztiak deskribatu ditu.

            6. Erreaktibo guztiak ordenan gehitu ditu hautatutako katearen zatia erauzteko.

            7. Laginen eta euskarrien kutsadura gurutzatuaren iturriak identifikatu ditu.

            8. Erauzitako produktuak erregistratu, etiketatu eta kontserbatu egin ditu, gero analizatzeko.

            9. Arrisku biologikoen aurreko prebentzio-jarraibideak aplikatu ditu.

          2. Azido nukleikoak klonatzen ditu biologia molekularreko prozedurak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Bioinformatikako teknikak aplikatu ditu informazioa bilatzeko eta simulazioak egiteko.

            2. Azido nukleikoen sekuentzia errekonbinante bat nola lortzen den deskribatu du fluxu-diagrama bat erabilita.

            3. Beharrezkoak diren materialak eta erreaktiboak deskribatu ditu, eta horien oinarri zientifikoa eta teknologikoa azaldu du.

            4. Materialak, tresneria eta erreaktiboak prestatu ditu.

            5. Azido nukleikoen zatiak ebaki eta lotu ditu errestrikzio-entzimak eta ligasak erabilita.

            6. Polimerasaren kate-erreakzioaren (PCR) teknika aplikatu du isolatzeko eta anplifikatzeko.

            7. Isolatutako genearentzako klonazio-bektore egokia identifikatu du.

            8. Bektorea ostalari egokian sartu du.

            9. Sekuentzia nukleotidiko errekonbinantea duten zelula ostalariak bereiztea ahalbidetzen duten hazkuntza-ingurune diferentzialak prestatu ditu.

            10. Segurtasun-arauak eta ingurumena babestekoak aplikatu ditu.

          3. Mikroorganismoak eta proteinak identifikatzen ditu saiakuntza immunologikoak eta genetikoak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Teknika immunologiko nagusiak, mikroorganismoen molekula mota zehaztekoak eta immunoentzimatikoak deskribatu ditu.

            2. Lagina saiakuntza genetiko eta immunologikoetarako prestatzeko teknikak deskribatu ditu.

            3. Saiakuntzan inplikatutako materialak, tresneria eta erreaktiboak deskribatu ditu.

            4. Erreaktibo guztiak ordenan gehitu ditu mikroorganismoak identifikatzeko.

            5. Elektroforesi-teknika aplikatu du azido nukleikoak eta proteinak isolatzeko.

            6. Saiakuntza egitean kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

            7. Dagokion txostena egin du eta emaitzak aztertu ditu.

            8. Norbera eta taldea babesteko ekipamendua erabili du bioteknologiako lanarekin lotutako laneko arriskuei aurrea hartzeko.

            9. Hondakinak kontrolatu eta ezabatu egin ditu, gero kudeatzeko, ezarrita dauden arauen arabera.

            10. Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

          4. Agente toxikoak eta mutagenikoak identifikatzen ditu toxikotasuneko eta mutagenesiko saiakuntzak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Toxikotasuna eta mutagenikotasuna aztertzeko teknika nagusiak deskribatu ditu.

            2. Beharrezkoak diren hazkuntza-inguruneak deskribatu ditu, eta horien osaera lortu nahi den xedearekin erlazionatu du.

            3. Saiakuntzarako beharrezkoak diren tresneria, hazkuntza-inguruneak, materialak eta erreaktiboak prestatu ditu.

            4. Agente toxikoei edo mutagenikoei beharrezkoak diren diluzioak aplikatu dizkie, haien ondorioak neurtu ahal izateko.

            5. Aztertutako agentearen toxikotasuna edo mutagenikotasuna ebaluatu du.

            6. Saiakuntza negatibo bat egin du alde esanguratsuen agerpena behatzeko.

            7. Saiakuntza egitean kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

            8. Lortutako emaitzak euskarri egokietan erregistratu ditu.

            9. Dagokion txostena egin du eta emaitzak aztertu ditu.

            10. Laneko segurtasun-arauak eta ingurumena babestekoak aplikatu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Proteinak eta azido nukleikoak erauztea.

            Bioteknologiako laborategiko materiala, erreaktiboak eta aparatuak identifikatzea.

            Inguruneak eta tresneria prestatzea.

            Laginak prestatzea.

            Laginak erregistratzea eta kontserbatzea.

            Proteinak erauzteko teknikak aplikatzea.

            Azido nukleikoak erauzteko teknikak aplikatzea.

            Erauzkinak etiketatzea, erregistratzea eta kontserbatzea.

            Hondakinak kudeatzea eta ezabatzea.

            Erauzketa molekularreko tekniken printzipioak.

            Asepsia- eta segurtasun-arauak.

            Ekipamenduak garbitzeko, funtzionarazteko eta mantentzeko jardueretako segurtasun-arauak.

            Asepsia- eta segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumena babestekoak betetzea, agente biologikoei eta genetikoki eraldatutako organismoei dagozkienak berariaz kontuan hartuta.

            Ekipamenduak garbitzeko, funtzionarazteko eta mantentzeko jardueretan segurtasunarekiko interesa izatea.

            Ematen dizkioten egitekoetan inplikatzea.

          2. Proteinak identifikatzea, sekuentziatzea eta analizatzea.

            Proteinen teknika elektroforetikoak aplikatzea.

            Proteinak tindatzeko eta analizatzeko teknikak aplikatzea.

            Proteinen teknika elektroforetikoak.

            Proteinak tindatzeko eta analizatzeko teknikak.

            Proteinak sekuentziatzeko teknologia. Datu-base bioinformatikoak.

            Saiakuntza immunologikoak: ELISA, Inmunoblotting (WB)&

            Jardueretan inplikatzea eta talde-lanean integratzea.

            Segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betetzeko errespetua izatea.

            Esleitu dizkioten lanak egiteko prestasuna, zorroztasuna, ordena eta garbitasuna.

          3. Mikroorganismoak identifikatzea.

            Hazkuntza-teknikak eta teknika fisiologikoak gauzatzea.

            Mikroorganismoen molekula mota zehazteko teknikak aplikatzea.

            Hazkuntza-teknikak eta teknika fisiologikoak.

            Identifikazio-teknika mikrobiologikoak.

            Mikroorganismoen molekula mota zehazteko teknikak.

            Saiakuntza immunologiko serotipatuak: ELISA, RIA&

            Ordena, garbitasuna eta metodoa laborategiko oinarrizko eragiketak egitean.

            Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

            Ekimena eta autonomia izatea.

          4. DNA errekonbinantearen teknologia. Klonazioa.

            Proteinen eta DNAren datu-baseak maneiatzea.

            Sekuentzia-lerrokatzeak garatzea.

            Anplifikazioa (PCR), motak. Klonak isolatzea.

            Anplifikatuak elektroforesi bidez bereiztea.

            Geletik DNA erauztea eta araztea.

            DNA errekonbinantearen teknologiaren aplikazioak. Hibridazioa.

            Azido nukleikoen zatiak ebakitzea eta klonazio-bektoreari lotzea.

            Klonazio-bektorea ostalari egokian sartzea.

            Hazkuntza-ingurune diferentzialak prestatzea sekuentzia errekonbinantea duten zelulak bereizteko.

            Hondakinak ezabatzea.

            Bioinformatika. Biologia konputazionala eta informatika biomedikoa. Proteinen eta DNAren datu-baseak. Sekuentzia-lerrokatzeak.

            DNA errekonbinantearen teknologia. Klonazioa.

            Errestrikzio-entzimak eta adierazpen-entzimak.

            Zelula ostalariak.

            Anplifikazio-metodoak (PCR), motak. Klonak isolatzea.

            Anplifikatuak elektroforesi bidez bereizteko sistemak.

            Geletik DNA erauzteko eta arazteko sistemak.

            Mikroorganismoak identifikatzeko metodoak.

            Bektoreak.

            DNA errekonbinantearen teknologia. Hibridazioa.

            Zelula- eta mikrobio-hazkuntzak mantentzea.

            Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

            Materiala eta tresneria errespetatzea eta zaintzea.

            Segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak errespetatzea.

            Jarduerak garatzeko autonomia eta ekimena izatea.

          5. Agente toxikoak eta mutagenikoak ezaugarritzea.

            Toxikotasun-saiakuntzak egitea.

            Suszeptibilitate-probak gauzatzea.

            Kontzentrazio minimo inhibitzailea (KMI) zehaztea.

            Mutagenikotasun-saiakuntzak egitea; Ames-en testa.

            Mutanteak hautatzea eta isolatzea.

            Toxina naturalak. Toxiko antropogeniko nagusiak. Toxina biologikoak.

            Mutazioak; mutazio motak.

            Agente mutagenoak, motak.

            Mutanteak hautatzeko eta isolatzeko metodoak.

            Segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betetzeko errespetua izatea.

            Ordena, garbitasuna eta metodoa laborategiko oinarrizko eragiketak egitean.

            Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

            Ekimena eta autonomia izatea.

      8. lanbide-modulua: Laborategiko kalitatea eta segurtasuna

        Kodea: 0072

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 99 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Laborategian kalitatea kudeatzeko sistemak aplikatzen ditu eta kalitate-arauak ezagutzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laborategian aplikatzekoak diren kalitate-arauak deskribatu ditu.

            2. Kalitatea normalizatzearen eta ziurtatzearen abantailak azaldu ditu.

            3. Kalitate-sistemaren elementuak laborategiko jarduerarekin erlazionatu ditu.

            4. Kalitate-arauen bitartez ongi egindako lana lortu du.

            5. Kalitatea kudeatzeko sistema batean erabiltzen diren dokumentuak deskribatu ditu.

            6. Laborategiko jardueraren prozedurak dokumentatu ditu.

            7. Auditoria motak identifikatu ditu eta kalitatearen ebaluazioarekin erlazionatu ditu.

          2. Analisiaren emaitzak estatistika-tresnak aplikatuta tratatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Saiakuntzekin lotutako estatistika-parametroak identifikatu ditu.

            2. Emaitzen ziurgabetasuna kalkulatu du.

            3. Analisi baten emaitzak ebaluatu ditu eta datuak estatistika-emaitzara estrapolatu ditu.

            4. Informatika-euskarria erabili du datuak bilatzeko, tratatzeko eta aurkezteko.

            5. Kalibratzeko eta parametroak zehazteko metodoak azaldu ditu (kalibratze-zuzena, adizio estandarra, barneko patroia eta beste batzuk).

            6. Esangura-saiakuntzak aplikatu ditu, bi laginen doitasuna konparatu du eta lortutako emaitzak interpretatu ditu.

            7. Saiakuntza edo analisi batean egin behar den neurketa kopuru minimoa zehaztu du, estatistika-kontzeptuak aplikatuta.

            8. Lortutako emaitza bakoitzerako ziurgabetasuna zehazteko premia baloratu du.

          3. Analisi eta saiakuntzetako laborategietan konpetentzia teknikoko arauak aplikatzen ditu eta emaitzaren fidagarritasunarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Konpetentzia teknikoko arauen (LJE, UNE-EN ISO/ EC17025) helburuak identifikatu ditu, eta haien aplikazio-eremua azaldu du.

            2. Konpetentzia teknikoko arauak aplikatu ditu saiakuntzaren parametroak zehazteko.

            3. Tresneriaren eta saiakuntzen kontrolak eta horien maiztasuna zehaztu ditu kalitate-plana abiapuntutzat hartuta.

            4. Lan-prozedura normalizatuak prestatu ditu lagintzeko eta analizatzeko eragiketetan aplikatzeko.

            5. Parametroak, matrizeak eta teknika analitikoak ziurtatzeko prozedurak deskribatu ditu.

            6. Kalitatea kudeatzeko sistema konpetentzia teknikoa segurtatzearekin erlazionatu du.

            7. Kalitatea kontrolatzeko planak aplikatu ditu eta laborategi barneko eta laborategi arteko programetako balio ezaguneko laginak konparatu ditu.

          4. Segurtasun-neurriak aplikatzen ditu eta laborategiko arrisku-faktoreak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laborategiko jarduerarekin lotutako arriskuak eta horien faktoreak identifikatu ditu.

            2. Laborategian aplikatzekoak diren segurtasun-arauak zehaztu ditu.

            3. Arriskuguneak identifikatu ditu eta horiek behar bezala seinaleztatzeko neurriak proposatu ditu.

            4. Erreaktiboen arteko bateragarritasunak identifikatu ditu, haiek manipulatzean eta biltegiratzean arriskuak saihesteko.

            5. Tresneria abian jartzean zaindu behar diren puntu kritikoak hauteman ditu.

            6. Produktu kimikoak egonkortasunaren edo agresibitatearen arabera biltegiratu ditu eta bakoitza bere piktogramaren bidez identifikatu du.

            7. Produktu kimikoak ontziratzeari, etiketatzeari, garraiatzeari eta biltegiratzeari aplikatzekoa den segurtasun-araudia identifikatu du.

            8. Laborategian aplikatutako larrialdi-planak interpretatu ditu.

            9. Norbera babesteko ekipamendua identifikatu du.

          5. Ingurumena kudeatzeko sistemak aplikatzen ditu, arrisku-faktoreak eta ingurumen-inpaktua aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laborategiari aplikatzekoak diren ingurumen alorreko arauak eta prozedurak identifikatu ditu.

            2. Laborategiko jarduerarekin lotutako ingurumen-alderdiak identifikatu ditu.

            3. Ordena- eta garbitasun-arauak arrisku-faktoreekin erlazionatu ditu.

            4. Kutsatzaile kimikoak, fisikoak eta biologikoak izaeraren, osaeraren eta organismoan izan ditzaketen ondorioen arabera sailkatu ditu.

            5. Irizpide egokiak aplikatu ditu laborategian erabilitako produktu kimikoak berreskuratzeko eta hondakinak minimizatzeko.

            6. Hondakinek sortutako inpaktua minimizatzen esku hartzen duten parametroak identifikatu ditu.

            7. Laborategietan sortutako hondakinen tratamenduari dagozkion arauzko eskakizunak identifikatu ditu.

            8. Prebentzio-neurriak aplikatu ditu jarduera bakoitzaren arrisku espezifikoaren arabera, eta ordezko sistemak proposatu ditu arrisku-mailaren arabera.

            9. Kutsatzaile mota bakoitzak osasunaren gainean sor ditzakeen ondorioak identifikatu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Kalitatea kudeatzeko sistemak aplikatzea.

            Laborategien berezko egiaztatze-sistemak eta orokorrak bereiztea: ISO edo EFQM.

            Prozesu bakoitzari esleitutako dokumentazioa idaztea.

            Dagozkien profilak definitzea prozesuan esleitutako erantzukizun-mailaren arabera.

            Kudeaketaren eraginkortasuna neurtzeko aukera ematen duten adierazleak aztertzea.

            Bat ez etortzeak konpontzea.

            ISO egiaztatze baten edo EFQM ebaluazio positibo baten abantailak eta eragozpenak ebaluatzea.

            Kalitate-arauak.

            Laborategiko jardunbide egokiak.

            Laborategiko kalitate-eskuliburuak eta sistemak.

            Kalitate-sistemen dokumentuak.

            Laborategia egiaztatzea.

            Kalitatearen auditoria eta ebaluazioa.

            Kudeaketa-sisteman definitutako prozesuak garatzeko ekimena izatea.

            Prozesuan esleitutako erantzukizunak betetzean (kalitateari, segurtasunari edo ingurumenari dagozkionak) seriotasunez jardutea.

            Bat ez etortzeak konpontzeko eta neurri zuzentzaileak hartzeko interesa izatea.

            Kanpoko zein barneko auditoriak edo ebaluazioak egiten parte hartzea.

          2. Emaitza analitikoak tratatzea.

            Unitate egokiak eta bihurketa-faktoreak aztertzea.

            Doitasuna eta zehaztasuna hobetzeko metodoak aplikatzea.

            Balioak ebaluatzea.

            Balio esanguratsuak eta lotutako magnitudeak identifikatzea.

            Kalibratze-zuzena egitea eta erregresio-zuzena aztertzea.

            Kalibraketa hainbat metodoren arabera egitea.

            Estatistika kalkuluei aplikatzea informatika-programen bidez.

            Balioak eta egindako estatistika-azterketak grafikoki irudikatzea.

            Akats motak eta horien tratamendua aztertzea.

            Datuak, analisiak eta grafikoak abiapuntutzat hartu eta txostenak egitea.

            Emaitza analitikoak adierazteko metodoak.

            Estatistika aplikatua.

            Esangura-saiakuntzak.

            Erregresio-zuzena ebaluatzea.

            Informazioa antolatzea. Datuen estatistika-tratamendurako programak.

            Txostenak egiteko teknikak.

            Datuak eta horietatik abiatuta egin beharreko kalkuluak hautatzeko jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

            Saiakuntzak zorrotz egitea pertsonek eragindako akatsak gutxitzeko.

            Egin beharreko analisietan eta aurkeztutako datuak berrikustean ekimena izatea.

          3. Analisi eta saiakuntzetako laborategietan konpetentzia teknikoko arauak aplikatzea.

            ISO/IEC 17025 araua aztertzea.

            Neurketen eta nazioko eta nazioarteko patroien arteko trazagarritasunerako baldintzak zehaztea.

            Saiakuntza bakoitzerako neurketa-patroiak definitzea.

            Kalibraketa- eta saiakuntza-prozedura baliozkotuak gauzatzea.

            Tresneria eta instalazioak egoera onean edukitzeko argibide teknikoak idaztea.

            Ziurtatzeko eskakizunak aztertzea.

            Saiakuntzen baliozkotzea egiaztatzeko ereduak zehaztea.

            Konpetentzia teknikoko arauak.

            Neurketen trazagarritasuna. Kalibraketa. Erreferentziako materialak.

            Saiakuntzako materialen kalitatea segurtatzea.

            Parametroak, matrizeak eta teknika analitikoak ziurtatzeko sistemak.

            Prozedurei eta argibide teknikoei saiatuki jarraitzea.

            Talde-lanean laguntzea hala eskatzen duten lanetan.

            Hautemandako bat ez etortzeei neurri zuzentzaileak aplikatzeko ekimena izatea.

          4. Segurtasun-neurriak aplikatzea.

            Produktu kimikoak eta laborategiko tresneria erabiltzearekin lotutako arriskuak aztertzea.

            Identifikatutako arriskuekin lotutako prebentzio-neurriak ezartzea.

            Erabilitako segurtasun-sistemen inbentarioa egitea.

            Erabilitako produktu kimikoen eta horien ezarritako muga-balioen zerrendak egitea.

            Larrialdi-plana eta egin beharreko simulakroak aztertzea.

            5S-ak eta horien ondorio diren betebeharrak laborategiei aplikatzea.

            Produktuak eta hondakinak behar bezala biltegiratzea: aldi baterako eta epe luzerako biltegiak.

            Segurtasun-teknikak.

            Prebentzio-neurrien plangintza.

            Arriskuen azterketa.

            Norbera babesteko ekipamendua.

            Produktu kimikoekin lan egiteak duen arriskuaren prebentzioa. Araudia. Produktu kimikoen manipulazioa.

            Laborategian laneko arriskuei aurrea hartzeko sistemak.

            Larrialdi-plana.

            Ordena- eta garbitasun-arauak. 5S-ak.

            Laborategian banako segurtasun-neurriak baloratzea.

            Produktu kimikoen segurtasun-fitxetako arauak betetzeko jarrera ordenatua izatea.

            Produktuak eta hondakinak zorrotz biltegiratzea.

          5. Ingurumena kudeatzeko sistemak aplikatzea.

            Hondakinentzako espazio bereiziak kokatzea.

            Hondakin bakoitzarentzako etiketak inprimatzea.

            Erabilitako piktogramak eta kodeak identifikatzea.

            Isurketak izanez gero euste-sistemak erabiltzea.

            Erabilitako ingurumen-segurtasuneko sistemei buruzko datuak biltzea.

            Ingurumenaren gainean eragina duten istripuetarako simulakroak egitea.

            Sortutako hondakinak eta horien kantitatea eta arriskugarritasuna murrizteko moduak aztertzea.

            Gas-kutsatzaileak deskribatzea eta ke-kanpaien bidez ezabatzea.

            Ingurumen-legeria eta aplikatzekoak diren administrazio-baldintzak eta horien betetze-maila identifikatzea eta biltzea.

            Laborategian ingurumena kudeatzeko sistemak garatzea, eraginpean hartzen duten prozeduren bitartez.

            Identifikatutako hondakinak (hiri-hondakinak edo arriskutsuak) behar bezala kudeatzea.

            Laborategietan kutsatzaileak sailkatzea.

            Prebentzio-teknikak eta ingurumena babestekoak.

            Ingurumen-larrialdien aurreko jarduna. Larrialdi-plana.

            Laborategian ingurumen-kutsatzaileak neurtzea.

            Ingurumen-legeria.

            Ingurumena kudeatzeko sistemak.

            Hondakinen kudeaketa.

            Hondakinak biltzeko espazioak zorrotz banatzea.

            Hondakinak bereizteko ingurumen-prozeduren jarraipena egitea.

            Ingurumenaren gainean eragina duten ekintzak (uretara debekatutako isurketak eta bestelakoak) ez gauzatzea.

            Isurketarik edo beste ingurumen-gorabeherarik izanez gero jarduteko simulakroetan laguntzea.

            Ingurumenarekin zerikusia duten zereginetan ekimena izatea.

            Ordena eta garbitasuna ingurumen-istripuak saihesteko modu gisa baloratzea.

            Ingurumen-betebeharrak saiatuki betetzea.

            Legeriak ingurumen-gaietan ezarritako betebeharretan autonomia izatea.

            Ingurumeneko larrialdi-planaren ondorio diren lanak koordinatzeko interesa izatea.

      9. lanbide-modulua: Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua

        Kodea: 0073

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 50 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

            2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.

            3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

            4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

            5. Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

            6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

            8. Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

            9. Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

          2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

            2. Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

            3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

            4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iritsiera identifikatu du.

            5. Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

            6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

            7. Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

            8. Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

            9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

          3. Proiektua ezartzea edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

            2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

            3. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

            4. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu. Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

            5. Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

            6. Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

            7. Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

          4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

            2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

            3. Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

            4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

            5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

            6. Erabiltzaileen edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.

            7. Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

          5. Proiektua aurkeztu eta defendatzen du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

            2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

            3. Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

            4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

            5. Proiektua behar bezala babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

      10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

        Kodea: E200

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 40 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

            8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

            9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

            5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

            8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            9. Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

            10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

            11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

            12. Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            5. Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

        2. Edukiak:

          1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

            Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

            Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Puntuazio-markak erabiltzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Testu koherenteak lantzea.

            Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

            Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

            Hizkuntzaren erregistroak.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Europako Curriculum Vitaearen eredua.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0074

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 99 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak:

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea.

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0075

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 60 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak:

          1. Ekimen sortzailea.

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0076

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 360 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Organigramak abiapuntu izanik, kalitate-kontroleko sailaren eta enpresako gainerako sailen arteko antolamendu-erlazioak eta erlazio funtzionalak interpretatu ditu.

            3. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

            4. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            5. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            6. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

            7. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            8. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            9. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta ezarritako enpresako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Garatu behar duen lan-prozedura antolatzen du, eta dokumentazio espezifikoa interpretatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zehaztu behar den analisi motarako araudia edo bibliografia egokia interpretatu du.

            2. Lana planifikatu du eta egitekoak sekuentziatu eta lehenetsi ditu.

            3. Analisia garatzeko beharrezkoak diren tresneria eta zerbitzu osagarriak identifikatu ditu.

            4. Prozesuaren faseak definitu ditu.

            5. Baliabide materialen hornikuntza eta biltegiratzea antolatu du.

            6. Lanak egiteko ordena eta metodoa baloratu du.

            7. Laginketa-prozedura normalizatua landu du, kalitate-adierazleak kontuan hartuta.

            8. Arriskuen prebentzioari dagokionez, bete beharreko araudia identifikatu du.

          4. Tresneria eta zerbitzu osagarriak ezarrita dauden prozeduren arabera prestatzen ditu, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresneriaren eta zerbitzu osagarrien mantentze-lanak egin ditu, ezarritako prozeduren eta argibideen arabera.

            2. Zerbitzu osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

            3. Tresneria eta materialak hautatu ditu egin behar den oinarrizko eragiketaren arabera.

            4. Tresneria eta lanabesak deskribatutako metodoari jarraiki kalibratu eta prestatu ditu.

            5. Laginketa-tresneria hautatu du eta asepsia-baldintzak kontrolatu ditu.

            6. Laborategiko tresneria eta lanabesak garbi eta ordenatuta mantendu ditu.

            7. Prestaketa-faseak garatzean, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.

          5. Laborategiko zehaztapenen arabera egiten ditu analisiak eta saiakuntzak, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dokumentazio teknikoa kontsultatu du metodo eta teknika analitiko egokiena hautatzeko.

            2. Analitoak identifikatzeko teknika hautatu du, eta haien propietate kimikoekin erlazionatu du.

            3. Erreaktiboak hautatu ditu egin behar den analisi mota kontuan hartuta.

            4. Laginketa-teknika hautatu du eskatutako zehaztapen analitikoak kontuan hartuta.

            5. Lagina saiakuntzaren baldintzetara egokitzeko beharrezkoak diren oinarrizko eragiketak hautatu ditu.

            6. Disoluzioak prestatu ditu eta patroi-erreaktibo baten aldean baloratu ditu.

            7. Identifikatu beharreko laginerako analisi-tresna egokiak hautatu ditu.

            8. Lagina ezaugarritzea ahalbidetuko duten beharrezko saiakuntza- edo analisi-teknikak aplikatu ditu.

            9. Lanean sortutako hondakinak ezabatzeko teknikak aplikatu ditu.

            10. Substantzia organikoekin erlazionatutako segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak aplikatu ditu.

          6. Emaitzak aztertzen ditu eta ezarritako estandarrekin konparatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Emaitzak ebaluatu ditu, taulak, patroiak eta ezarritako arauak erabilita.

            2. Saiakuntzen eta analisien emaitzei buruzko txostena egin du zehaztapenei jarraiki.

            3. Esangura-saiakuntzak aplikatu ditu, bi laginen doitasuna konparatu du eta lortutako emaitzak interpretatu ditu.

            4. Azken emaitzak bere baitan hartu behar dituen zifra esanguratsuak ondorioztatu ditu.

            5. Datu susmagarriak onartzeko eta baztertzeko irizpideak aplikatu ditu.

            6. Analitoaren azken kontzentrazioa kalkulatu du, grafikoak eta dagozkien kalkuluak abiapuntutzat hartuta.

            7. Lortutako emaitza produktu edo material beraren erreferentziako patroiekin kontrastatu du.

            8. Emaitzen ebaluazioaren prebentzio-ekintzak eta ekintza zuzentzaileak aplikatu ditu.

            9. Datuak euskarri egokietan erregistratu ditu, eta beharrezkoak diren erreferentziak adierazi ditu.

            10. Prozesu osoan kalitatearen garrantzia kontuan hartu du.

  1. atala. Espazioak.

    Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Analisi kimiko eta fisiko-kimikoen laborategia 120 90

    Tresna bidezko analisien laborategia 120 90

    Saiakuntza fisikoen laborategia 120 90

    Mikrobiologiako eta bioteknologiako laborategia 120 90

  2. atala. Ekipamenduak.

    Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria.

    Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet.

    Analisi kimikoen eta fisiko-kimikoen laborategia Erreaktiboak gordetzeko segurtasun-armairua

    Destilagailua

    Balantza analitikoa

    Desmineralizazio-zutabea

    Irabiagailu magnetiko bero-emailea

    Huts-ponpa

    Zentrifugadorea

    Lehortzeko labea

    Laborategiko material orokorra

    Tratamendu-labea

    Konduktimetroa

    pH-metroa

    Kolorimetroa

    Lurrungailu birakaria

    Murgilduzko termostatoa

    Espektrofotometro ikusgai-ultramorea

    Bahegailua

    Errota

    Lagingailuak

    Saiakuntza fisikoen laborategia Irakaslearentzako mikroskopio petrografikoa

    Balantza

    Mikroskopio metalografikoa

    Tratamendu-labea

    Probetak prestatzeko tresneria

    Durometroa

    Gatz-lainoaren ganbera

    Dentsimetro sorta

    Alkoholimetro sorta

    Polarimetroa

    Kalibreak eta mikrometroak

    Termometro multzoa

    Abbe errefraktometroa

    Biskosimetro sorta

    Urtze-puntua zehazteko tresneria

    Saiakuntza fisikoetako oinarrizko materiala

    Mikrobiologiako eta bioteknologiako laborategia Lupa binokularra

    Balantzak

    Autoklabea

    Homogeneizagailua

    Jario laminarreko kanpaia

    Hazkuntza-labeak

    Hozkailua eta izozkailua

    Murgilduzko termostatoa

    Mikrobiologiako material orokorra

    Pipeta automatikoak

    Koloniak kontatzeko tresneria

    Mikroskopiako tresneria

    Termozikladoreak

    Elektroforesiko tresneria

    Immunodetekzioko tresneria

    Tresna bidezko analisien laborategia Bereizmen handiko kromatografo likidoa (HPLC)

    Atomo-xurgapenezko espektrofotometroa

    Gas-kromatografoa

    Espektrofotometro ikusgai-ultramorea

    Titradorea

    Infragorria

    Potentziometroa

    Konduktimetroa

    Laborategiko material orokorra

    Mufla eta labeak

    Balantza analitikoak

    Elektroforesiko tresneria

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

    Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0065 Lagintzea eta lagina prestatzea Laborategia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0066 Analisi kimikoak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0067 Tresna bidezko analisia Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0068 Saiakuntza fisikoak Laborategia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0069 Saiakuntza fisiko-kimikoak Laborategia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0070 Saiakuntza mikrobiologikoak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0071 Saiakuntza bioteknologikoak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0072 Laborategiko kalitatea eta segurtasuna Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0073 Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Laborategia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0074 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0075 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0076 Lantokiko prestakuntza Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Laborategia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.

    Kidegoak Espezialita-teak Titulazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Analisi eta kimika industriala Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialitatea.

    Baso-ingeniari teknikoa, baso-industrietako espezialitatea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Laborategia Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

    Lanbide-moduluak Titulazioak

    0070 Saiakuntza mikrobiologikoak

    0071 Saiakuntza bioteknologikoak Kimikan lizentziaduna.

    Biokimikan lizentziaduna.

    Farmazian lizentziaduna.

    Elikagaien zientzia eta teknologian lizentziaduna.

    Albaitaritzan lizentziaduna.

    Bioteknologian lizentziaduna.

    0067 Tresna bidezko analisia

    0066 Analisi kimikoak

    0072 Laborategiko kalitatea eta segurtasuna Kimikan lizentziaduna.

    Biokimikan lizentziaduna.

    Ingurumen-zientzietan lizentziaduna.

    Ingeniari kimikoa.

    Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialitatea.

    0065 Lagintzea eta lagina prestatzea

    0068 Saiakuntza fisikoak

    0069 Saiakuntza fisiko-kimikoak Kimikan lizentziaduna.

    Ingeniari kimikoa.

    Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialitatea.

    Analisi eta kontroleko goi-mailako teknikaria.

    E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

    0074 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0075 Enpresa eta ekimen sortzailea Zuzenbidean lizentziaduna.

    Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna.

    Zientzia aktuarial eta finantzarioetan lizentziaduna.

    Politika- eta administrazio-zientzietan lizentziaduna.

    Lanaren zientzietan lizentziaduna.

    Ekonomian lizentziaduna.

    Psikologian lizentziaduna.

    Soziologian lizentziaduna.

    Industria-antolamenduko ingeniaria.

    Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

«Analisia eta kontrola» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOGSE, 1/1990) «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa 0065 Lagintzea eta lagina prestatzea

0066 Analisi kimikoak

0067 Tresna bidezko analisia

Saiakuntza fisikoak

0068 Saiakuntza fisikoak

0069 Saiakuntza fisiko-kimikoak

Analisi mikrobiologikoa 0070 Saiakuntza mikrobiologikoak

Laborategiko segurtasuna eta ingurune kimikoa

Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa 0072 Laborategiko kalitatea eta segurtasuna

Lantokiko prestakuntza 0076 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

    UC0053_3: Laginketa-plana antolatzea eta laginak hartzea. 0065 Lagintzea eta lagina prestatzea

    UC0341_3: Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea. 0066 Analisi kimikoak

    UC0342_3: Analisi kimikorako tresna bidezko teknikak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea. 0067 Tresna bidezko analisia

    UC0056_3: Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea. 0068 Saiakuntza fisikoak

    UC0057_3: Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea. 0069 Saiakuntza fisiko-kimikoak

    UC0054_3: Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea. 0070 Saiakuntza mikrobiologikoak

    UC0055_3: Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea. 0071 Saiakuntza bioteknologikoak

    UC0052_3: Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea, prozedura eta arau espezifikoak aplikatuta. 0072 Laborategiko kalitatea eta segurtasuna

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

    0065 Lagintzea eta lagina prestatzea UC0053_3: Laginketa-plana antolatzea eta laginak hartzea.

    0066 Analisi kimikoak UC0341_3: Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

    0067 Tresna bidezko analisia UC0342_3: Analisi kimikorako tresna bidezko teknikak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

    0068 Saiakuntza fisikoak UC0056_3: Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

    0069 Saiakuntza fisiko-kimikoak UC0057_3: Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

    0070 Saiakuntza mikrobiologikoak UC0054_3: Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

    0071 Saiakuntza bioteknologikoak UC0055_3: Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

    0072 Laborategiko kalitatea eta segurtasuna UC0052_3: Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea, prozedura eta arau espezifikoak aplikatuta.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.