Arautegia
Inprimatu71/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Kimika-instalazioko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 4642
- Xedapen-zk.: 71
- Xedapen-data: 2010/03/02
- Argitaratze-data: 2010/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.
Otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuak Kimika-instalazioko teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du maiatzaren 28ko 814/1993 Errege Dekretuak ezarritako Kimika-instalazioko prozesu-eragiketetako teknikariaren tituluaren erregulazioa.
Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegorako ezartzea Kimika-instalazioko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, betiere Kimika-instalazioko teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuaren babesean.
Kimika-instalazioko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta lanbide-ingurunea deskribatzen da); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Kimika-instalazioko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Kimika-instalazioko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Kimika-instalazioa.
Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.
Iraupena: 2.000 ordu.
Lanbide-arloa: Kimika.
Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.
Titulu honen konpetentzia orokorra da produktu kimikoak lortzeko eta transformatzeko prozesuetan oinarrizko eragiketak eta kontrolekoak egitea. Eginkizun horretan, sistemak, tresneria eta zerbitzu osagarriak eraginkor mantenduko dira, prozesuaren aldagaiak kontrolatuko dira produktuaren kalitatea ziurtatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteko dira.
Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
Fabrikazio-prozesurako materialak hartzea, banatzea, biltegiratzea eta erregistratzea.
Tresneria abian jartzea eta tresneriaren eta zerbitzu osagarrien eraginkortasuna eta materia eta produktuen erabilgarritasuna egiaztatzea, prozesuaren eskuliburuei jarraiki.
Prozesu kimikoa gauzatzea, eta, eginkizun horretan, nahasteak, disoluzioak, bereizteak eta oinarrizko beste zenbait eragiketa egitea, zuzen fabrikatzeko arauen arabera.
Makinak, tresneria eta instalazioak behar den doitasunarekin erabiltzea, prozedura-zehaztapenen eta segurtasun-arauen arabera.
Prozesua kontrolatzea, eta, eginkizun horretan, aldagaien balioak egiaztatzea, behar izanez gero doitzea eta behar diren materialen eta zerbitzu osagarrien hornidura ziurtatzea, prozedura-zehaztapenen arabera.
Produktuaren kalitatea egiaztatzea prozesu-orrian definitutako oinarrizko saiakuntzak eginda.
Tresneria ezarritako protokoloetan adierazitako eragiketak gauzatuz geldiaraztea, interferitzen duen gainerako tresneriarekin koordinatuta.
Produktua biltegiratzeko eta bidaltzeko egokitzea, kalitateko eta segurtasuneko prozedurei jarraiki.
Ahalik eta azpiproduktu eta hondakin gutxien sortzea eta, hala badagokio, haiek berrerabiltzea, prozesuaren eraginkortasuna areagotzeko.
Trazabilitatea ziurtatzea, eta, eginkizun horretan, produktuek produkzio-etapetan zehar egiten duten ibilbidea erregistratzea.
Lan-eremuak eta instalazioak erabiltzeko egoera onean daudela ziurtatzea eta, horretarako, beharrezkoak diren lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Ezusteko egoeren eta larrialdien aurrean beharrezkoak diren neurriak hartzea, baretasunez eta bere burua kontrolatuta jardutea eta ezarritako argibideei jarraitzea.
Gainerako kideekin harreman eraginkorra izatea, hala egin behar diren lanetan, nola txandak aldatzean, besteen lana errespetatzea eta azal daitezkeen zailtasunak gainditzen laguntzea.
Aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.
Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.
Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.
Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.
Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.
Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.
Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:
Osatutako lanbide-kualifikazioak:
QUI018_2: Kimika-instalazioko oinarrizko eragiketak (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
" UC0045_2: Prozesu kimikoaren eragiketak egitea.
" UC0046_2: Kimika-instalazioko makinak, tresneria eta instalazioak prestatzea eta egokitzea.
" UC0047_2: kimika-instalazioan kontrol lokala egitea.
" UC0048_2: zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.
QUI110_2: energia-instalazioetako eta zerbitzu osagarrietako eragiketak (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
" UC0320_2: makinak, tresneria eta energia-instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak prestatzea.
" UC0321_2: makinak, tresneria eta energia sortzeko eta banatzeko instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak erabiltzea.
" UC0322_2: energia-instalazioetan eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.
" UC0048_2: zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.
Lanbide-irudi honek kimika-sektoreko enpresetan egiten du lan, produkzioko, harrerako, igorpen edo bidalketako, egokitzapeneko, hornikuntza logistikoko, energiako eta zerbitzu osagarrietako arloetan, hala oinarrizko kimikaren nola kimika transformatzailearen azpisektorean.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
" Tratamendu kimikoko instalazioetako operadore nagusia.
" Hausteko, birrintzeko eta substantzia kimikoak nahasteko makinen operadorea.
" Tratamendu kimiko termikoko instalazioetako operadore nagusia.
" Substantzia kimikoak iragazteko eta bereizteko tresneriaren operadorea.
" Destilazioko eta erreakzio kimikoko tresneriaren operadorea.
" Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako operadorea.
" Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen operadoreen arduraduna.
" Kimika-instalazioetako energia sortzeko instalazioetako eta eragiketa osagarrien instalazioetako operadorea.
" Urak iragazteko, bereizteko eta arazteko tresneriaren operadorea.
" Munizioak eta lehergaiak fabrikatzeko makinen operadorea.
" Osagarri fotografikoak eta zinematografikoak fabrikatzeko makinen operadorea.
" Produktu kimikoak tratatzeko instalazioetako beste zenbait operadore.
" Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen beste zenbait operadore.
" Ongarriak fabrikatzeko tresneriaren operadoreak.
" Urak tratatzeko instalazioetako operadoreak.
" Elektrizitatearen baterako sorkuntzako instalazioak erabiltzen laguntzeko langileak.
Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:
Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Materialak eta produktu kimikoak identifikatzea eta sailkatzea, eta haien ezaugarriak eta propietateak biltegiratzeko, hartzeko, manipulatzeko eta transformatzeko baldintzekin erlazionatzea.
Prozesu kimikoko instalazioak eta tresneria ezagutzea, eta horien funtzionamendu-printzipioak eta abiarazteko edo geldiarazteko aplikazioak deskribatzea.
Oinarrizko eragiketak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta prozesu kimikoan jarduteko haien oinarriak deskribatzea.
Segurtasunari, kalitateari eta ingurumenari buruzko arauak ezagutzea eta prozesuaren funtzionamendu onarekin erlazionatzea, behar bezala aplikatzeko.
Tresneriaren funtzionamendu-printzipioak aztertzea, eta prozedura-zehaztapenekin eta makinak, tresneria eta instalazioak erabiltzeko eskatutako segurtasun-arauekin eta doitasunarekin erlazionatzea.
Kontrol lokaleko elementuak identifikatzea eta erregulatzea, eta fabrikazio-prozesua kontrolatzeko neurtu behar diren aldagaiekin erlazionatzea.
Produktuaren ezaugarriak identifikatzea eta neurtzea, eta analisi-teknikak aplikatzea produktuaren kalitatea egiaztatzeko.
Eragiketa-sekuentzia aztertzea, eta tresneria geldiarazteko prozesuaren gaineko inplikazioak identifikatzea.
Ontziratzeko eta paketatzeko eragiketak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta produktua egokitzeko oinarriak deskribatzea.
Logistikarekin lotutako dokumentazioa eta araudia ezagutzea, eta bidaltzeko eta garraiatzeko produktuaren ezaugarriekin erlazionatzea.
Fabrikazio-prozesuen ondorio diren azpiproduktuak eta hondakinak identifikatzea eta sailkatzea, eta haien ezaugarriak zehaztea, minimizatzeko eta berrerabiltzeko.
Produktuaren lotearekin lotutako dokumentazioa deskribatzea eta betetzea, eta haren prozesaketarekin eta logistikarekin erlazionatzea, trazabilitatea ziurtatzeko.
Lehen mailako mantentze-lanak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta tresneriaren eta elementuen funtzionamendu onarekin erlazionatzea, lan-eremuak eta instalazioak erabiltzeko egoera onean daudela ziurtatzeko.
Arrisku-egoerak ezagutzea eta sailkatzea, eta prebentzio-araudiak identifikatzea, ezusteko egoeren eta larrialdien aurrean beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
Gatazkak konpontzeko eta komunikatzeko teknikak aztertzea, eta horrekin lotutako elkarreragin proaktiboak deskribatzea, gainerako kideekin harreman eraginkorra izateko.
Kimika-sektoreko enpresa bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.
Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, eguneratze eta berrikuntzako kulturari eusteko.
Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
Parametro kimikoak.
Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak.
Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak.
Prozesu kimiko industrialen kontrola.
Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak.
Kimika-industrian materialak garraiatzea.
Uren tratamendua.
Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak.
Ingeles teknikoa.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Enpresa eta ekimen sortzailea.
Lantokiko prestakuntza.
eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntza-aldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.
Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.
Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.
Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.
Kimika-instalazioko teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:
Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.
Kimika-instalazioko teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen Batxilergoaren modalitate berekoak direnean.
Kimika-instalazioko teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
«Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.
«Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.
Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.
Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuan ezarritako Kimika-instalazioko teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:
Instalazioko eragiketetako teknikari laguntzailea (Kimika).
Kimikako eragiketetako teknikari laguntzailea (Kimika).
Maiatzaren 28ko 814/1993 Errege Dekretuak ezarritako Kimika-instalazioko prozesu-eragiketetako teknikariaren tituluak otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuan ezarritako Kimika-instalazioko teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.
Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.
Araututako lanbideak.
Dekretu honetako 0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak lanbide-moduluak «Galdaren operadore industrialaren» kualifikazio indibidualeko txartela eskuratzeko ezarritako prestakuntza jasotzen du, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren arabera.
Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0109 1. Parametro kimikoak 132 1.a
0110 2. Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak 231 1.a
0111 3. Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak 198 1.a
0112 4. Prozesu kimiko industrialen kontrola 147 2.a
0113 5. Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak 231 1.a
0114 6. Kimika-industrian materialak garraiatzea 165 1.a
0115 7. Uren tratamendua 189 2.a
0116 8. Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak 126 2.a
E100 9. Ingeles teknikoa 33 1.a
0117 10. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a
0118 11. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a
0119 12. Lantokiko prestakuntza 380 2.a
Zikloa guztira 2.000
lanbide-modulua: Parametro kimikoak
Kodea: 0109
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Produktu kimikoak sailkatzen ditu, eta horien propietateak, formulazioa eta nomenklatura deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Elementu kimikoak ordenatzeko irizpideak zehaztu ditu.
Konposatu kimiko ez-organikoen nomenklatura eta formulazioa aplikatu ditu.
Konposatu kimiko organikoen nomenklatura eta formulazioa aplikatu ditu.
Lotura kimikoen mota nagusiak eta horien propietateak deskribatu ditu.
Kimikako terminologia erabili du.
Konposatu kimikoak egoera fisikoaren eta funtzio taldearen arabera sailkatu ditu.
Produktu eta konposatu kimikoak propietateen arabera ordenatu ditu.
Produktu eta konposatu kimikoak egoeraren eta ezaugarrien arabera biltegiratu ditu.
Sistema barreiatuak prestatzen ditu, eta disoluzioak prestatzeko era propietateekin, ezaugarriekin eta kontzentrazioarekin justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Disoluzioaren, solutuaren, disolbatzailearen, disolbagarritasunaren, asetasunaren eta gainasetasunaren kontzeptuak deskribatu ditu.
Tresneria prestatu du disoluzioak egiteko.
Nahasteak eta disoluzioak hainbat neurri-unitatetan lortzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin ditu.
Disoluzioak doitasun- eta kontzentrazio-eskakizunen arabera prestatu ditu.
Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aplikatu ditu.
Disoluzioak prestatzeko prozesuari datxezkion arriskuak deskribatu ditu.
Lagina hartzen du, eta produktuen analisian duen garrantzia baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Laginak hartzeko metodo guztiak, eskuzkoak eta automatikoak, identifikatu ditu.
Laginak hartzeko tresneria laginaren egoeraren arabera prestatu du.
Lagina hartu du laginketa-planean ezarritako prozedurari jarraiki.
Lagina ontzi egokian gorde du.
Lagina behar bezala erregistratu du.
Lagina bere izaerarako baldintza egokietan kontserbatu du.
Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aplikatu ditu.
Lagina hartzeko prozesuari datxezkion arriskuak deskribatu ditu.
Aldagai fisiko-kimikoak «in situ» neurtzen ditu, eta produktu kimikoak propietateetatik abiatuta identifikatzen ditu, prozesu kimikoa kontrolatzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurtzeko prozedura interpretatu du.
Materiala eta tresnak prestatu ditu neurketa egiteko.
Aldagai fisiko-kimikoen balioak «in situ» neurtu ditu.
Lortutako emaitza erreferentziako balioekin kontrastatu du.
Lortutako emaitzak behar diren doitasun eta unitateekin adierazi ditu.
Lortutako datuak beharrezkoak diren kalkulu eta grafikoen bidez tratatu ditu.
Lortutako balioak adierazitako euskarrian erregistratu ditu.
Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aplikatu ditu.
Neurtzeko prozesuari datxezkion arriskuak deskribatu ditu.
Neurtzeko prozesuan sortutako hondakinak tratatu ditu.
Edukiak:
Produktu kimikoak sailkatzea.
Nomenklatura orokorra eta konposatu kimiko ez-organikoen formulazio orokorrerako irizpideak erabiltzea.
Konposatu organikoak eta ez-organikoak bereiztea.
Konposatuak osagaien arteko junturako lotura motaren arabera bereiztea.
Dauden lotura moten ezaugarri orokorrak aztertzea.
Konposatu organikoak funtzio taldeen arabera sailkatzea.
Konposatu kimikoen propietate orokorrak identifikatzea, haien izaera organikoa edo ez-organikoa gorabehera.
Etiketatzeko sistemak eta ontzi motak identifikatzea.
Biltegiratzeko sistemak aztertzea, etiketen bidez identifikatutako bateraezintasunak kontuan hartuta.
Produktu kimiko batetik abiatuta sortutako hondakinak ezaugarritzea.
Produktu kimikoak maneiatzeak dituen arriskuak aztertzea.
Elementu kimikoen motak: taula periodikoa.
Formulazio ez-organikoa (hidruroak, oxidoak, hidroxidoak, azidoak eta gatzak).
Formulazio organikoa (hidrokarburoak, funtzio nitrogenatuak eta oxigenatuak).
Lotura motak: ionikoa, kobalentea eta metalikoa.
Etiketak eta biltegiratzeko sistemak zorrotz interpretatzea.
Konposatu organikoak eta ez-organikoak sailkatzeko irizpideei saiatuki jarraitzea.
Talde-lanean laguntzea hala eskatzen duten zereginetan.
Produktu kimikoak maneiatzeko banako segurtasun-neurriak baloratzea.
Arauak eta prozedurak betetzeko jarrera ordenatua izatea.
Disoluzioak prestatzea.
Disoluzio batean esku hartzen duten substantziak eta horien arteko erlazioa identifikatzea.
Kontzentrazioaren adierazpenak eta horien balioaren esanahia baloratzea.
Konposatu kimikoak disolbagarritasun-mailaren eta propietate orokorrenen arabera baloratzea.
Konposatu kimikoak disolbagarritasunaren arabera sailkatzea.
Disoluzioak osatzen dituzten substantzien eta horien kontzentrazioen arabera sailkatzea.
Disoluzioak prestatzean dauden arriskuak aztertzea.
Disoluzioak (kontzentrazioa, solutua, disolbatzailea, asetasuna, disolbagarritasuna).
Disoluzioak prestatzeko tresneria.
Disoluzioak prestatzeko teknikak.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.
Ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak.
Kontzentrazio-unitateak.
Disoluzioak prestatzean gauzak ordenatuta eta garbi edukitzea baloratzea.
Disoluzio bat prestatzearekin erlazionatutako zereginetan talde-lanean laguntzea.
Laborategiko lanean banako segurtasun-neurriak baloratzea.
Arauak eta prozedurak betetzeko jarrera ordenatua izatea.
Laginak hartzea.
Laginketa-sistema egokia eta prozeduran zehaztutako baldintzak hautatzea.
Lagintzeko moduak eta lagindu beharreko produktua sailkatzea, ondorioak atera ahal izateko.
Lagintzeko prozedura betetzea.
Lagina kontserbatzeko irizpideak identifikatzea.
Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aztertzea.
Laginak maneiatzean eta hartzean dauden arriskuak aztertzea.
Laginketa-teknikak.
Lagina kontserbatzeko eta garraiatzeko teknikak.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.
Ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak.
Lagina hartzen esku hartzen duen tresneria guztiaren behar bezalako egoera baloratzea.
Laginak kodetzen eta etiketatzen zorrotz jokatzea.
Laginak hartzean banako segurtasun-neurriak baloratzea.
Arauak eta prozedurak betetzeko jarrera ordenatua izatea.
Aldagai fisiko-kimikoak neurtzea.
Konposatu baten ezaugarri fisiko-kimikoen eta neurri-sistema bat hautatzearen arteko erlazioa.
Neurketa egiteko materiala eta baldintzak prestatzea.
Neurketa egiteko materialen egoera eta giro-baldintzak baloratzea.
Lortutako emaitzak kanpoko erreferentzia batekin baloratzea (trazabilitatea).
Lortutako balioak grafikoen bidez irudikatzea.
Neurri-sistemak neurtu beharreko magnitudearen arabera sailkatzea.
In situ metodoak eta laborategikoak bereiztea.
Aparatuek, nahitaezko doikuntzari eta kalibratzeari dagokionez, zein baldintzatan egon behar duten baloratzea.
In situ saiakuntza ohikoenak: dentsitatea, biskositatea.
Materiaren propietate fisiko-kimikoak neurtzeko tresnak.
Hautatzeko, instalatzeko, doitzeko, kalibratzeko eta irakurtzeko irizpideak.
Lanean eta aparatuak mantentzen zorrotz jokatzea.
Neurtzeko aparatuak maneiatzean garbitasun- eta ordena-baldintzak zorrotz betetzea.
Neurtzerakoan eta sortutako hondakinak tratatzerakoan ingurumena errespetatzeko jarrera izatea.
Jardunbide egokiei jarraitzea, bereziki segurtasunaren eta sortutako hondakinen gaineko gaietan.
Ordena- eta garbitasun-irizpideak aintzat harturik jardutea.
lanbide-modulua: Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
Kodea: 0110
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 231 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko tresneria manipulatzen du, eta produktuak gehitzeko ordena justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontzentrazio jakineko hainbat nahaste eta disoluzio mota prestatu ditu teknika eta tresneria egokien bidez.
Solidoak eta fluidoak dosifikatzeko eragiketak egin ditu.
Erabilitako tresneriaren osagaien xehetasunak eman ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Nahastea edo disoluzioa lortzeko kalkuluak egin ditu.
Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteari buruzko arauak aplikatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Bereizte mekanikoko tresneria manipulatzen du, eta, eginkizun horretan, erabilitako teknika mota partikula solidoen ezaugarriekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Bereizte mekanikoko tresneriaren funtzionamendua eta elementu nagusiak deskribatu ditu.
Tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak identifikatu ditu.
Tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Tresneria prozesuaren arabera abiarazteko edo geldiarazteko ezarritako sekuentziak deskribatu ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Behar izan denean, bereizte mekanikoko eragiketak egiteko kalkuluak egin ditu.
Bereizte mekanikoko eragiketak egin ditu.
Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteari buruzko arauak aplikatu ditu.
Bereizte mekanikoko tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Bereizte difusionaleko tresneriarekin lan egiten du, eta, eginkizun horretan, hautatutako teknika prozesuaren sarrerako produktuaren edo elikatze-produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Bereizte difusionaleko tresneriaren funtzionamendua deskribatu du.
Tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Tresneria difusionala lan-prozeduraren arabera abiarazi/geldiarazi du.
Bereizte difusionalarekin lotutako materiaren balantzeak egin ditu.
Bereizte difusionaleko eragiketak egin ditu, eta prozesuaren parametroak kontrolatu ditu.
Tresneria garbitzeko prozedura egokiak bete ditu.
Erretxinak, zeolitak eta tresneria difusionaleko beste bereizte-elementu batzuk lehengoratu ditu.
Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteari buruzko arauak aplikatu ditu.
Bereizte difusionaleko tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Produktu burutuak ontziratzeko eta egokitzeko tresneria maneiatzen du, eta tresneria hori produktuak identifikatzeko, aurkezteko eta kontserbatzeko zein garrantzitsua den justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktu burutuak ontziratzeko tresneria, instalazioak eta espazioak deskribatu ditu.
Produktuak egokitzeko erabiltzen diren materialak ezaugarritu ditu, eta produktuaren propietateekin erlazionatu ditu.
Dosifikatzeko teknika bakoitza deskribatu du produktuaren ezaugarrien arabera.
Etiketak jarri ditu, produktuaren identifikazioaren, trazabilitatearen eta arriskugarritasunaren printzipioak beteta.
Produktua egokitzeko prozesuan kutsadura gurutzatuari aurrea hartu dio.
Produktu kimikoak izaera fisiko-kimikoaren arabera ontziratzeko moduak azaldu ditu.
Paketatzeko teknikak deskribatu ditu eta produktuaren geroztiko manipulazioan zer-nolako eragina duten azaldu du.
Hondakinak minimizatzeari buruzko ingurumen-gomendioak errespetatu ditu.
Ontziratzeko eta paketatzeko eragiketekin lotutako arriskuak aztertu ditu.
Ontziratzeko eta paketatzeko lerroetan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Edukiak:
Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko tresneria manipulatzea.
Nahasteko eta dosifikatzeko tresneriaren aldagaiei kontrola aplikatzea.
Arrisku pertsonalak, materialak eta ingurumenekoak aurreikustea.
Nahasteko eta dosifikatzeko prozesuetan ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak aplikatzea.
Lehen mailako mantentze-lanak gauzatzea, nahasteko eta dosifikatzeko tresneriarekin loturik.
Nahasteko eta dosifikatzeko prozesuetan kalkuluak egitea.
Aparatuen plano xumeak grafikoki irudikatzea eta interpretatzea.
Prozesu-simulagailuak erabiltzea.
Tresneria xumeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Nahasteko tresneria.
Dosifikatzeko tresneria.
Nahasteko eta dosifikatzeko eragiketen oinarriak eta aldagai garrantzitsuenak.
Laneko arauak errespetatzea.
Aldagaiak eta gorabeherak erregistratzea.
Lan-eremua garbi edukitzea eta ingurumena errespetatzea.
Bereizte mekanikoko tresneria manipulatzea.
Bereizte mekanikoko tresneriari kontrola aplikatzea.
Arrisku pertsonalak, materialak eta ingurumenekoak aurreikustea.
Lehen laguntzetako teknikak simulatzea.
Lehen mailako mantentze-lanak gauzatzea, bereizte mekanikoko tresneriarekin loturik.
Bereizte mekanikoko tresnerian ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak aplikatzea.
Bereizte mekanikoei teknika analitikoak aplikatzea.
Aurreko eragiketetan kalkuluak egitea.
Aparatuen plano xumeak grafikoki irudikatzea eta interpretatzea.
Prozesu-simulagailuak erabiltzea.
Tresneria xumeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Sakabanatzeko eta bahetzeko tresneria.
Bereizte hidraulikoko tresneria: sedimentazioa, zentrifugazioa, flotazioa&
Fluidifikatzeko tresneria.
Iragazteko tresneria.
Bereizte magnetikoko eta elektrikoko tresneria.
Bereizte mekanikoko eragiketen oinarriak eta aldagai garrantzitsuenak.
Laneko arauak errespetatzea.
Aldagaiak eta gorabeherak erregistratzea.
Lan-eremua garbi edukitzea eta ingurumena errespetatzea.
Bereizte difusionaleko tresneriarekin lan egitea.
Bereizte difusionaleko tresneriari kontrola aplikatzea.
Arrisku pertsonalak, materialak eta ingurumenekoak aurreikustea.
Lehen mailako mantentze-lanak gauzatzea, bereizte difusionaleko tresneriarekin loturik.
Bereizte difusionaleko tresnerian ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak gauzatzea.
Aurreko eragiketei aplikatutako materiaren eta energiaren balantzeak egitea.
Aparatuen plano xumeak grafikoki irudikatzea eta interpretatzea.
Prozesu-simulagailuak erabiltzea.
Tresneria xumeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Erauzteko tresneria.
Lurruntzeko, destilatzeko eta errektifikatzeko tresneria.
Kristaltzeko eta lehortzeko tresneria.
Xurgatzeko eta adsorbatzeko tresneria.
Truke ionikoko tresneria.
Bereizte difusionaleko eragiketen oinarriak eta aldagai garrantzitsuenak.
Laneko arauak errespetatzea.
Aldagaiak eta gorabeherak zehatz erregistratzea.
Lan-eremua garbi edukitzeko eta ingurumena errespetatzeko interesa izatea.
Produktu burutuak ontziratzeko eta egokitzeko eragiketak.
Ontziratzeko eta egokitzeko tresneriari kontrola aplikatzea.
Arrisku pertsonalak, materialak eta ingurumenekoak aurreikustea.
Lehen mailako mantentze-lanak gauzatzea, ontziratzeko eta egokitzeko tresneriarekin loturik.
Ontziratzeko eta egokitzeko tresnerian ordenatzeko eta garbitzeko prozedura aplikatzea.
Ontziratzeko eta egokitzeko eragiketei buruzko kalkuluak egitea.
Aparatuen plano xumeak grafikoki irudikatzea eta interpretatzea.
Prozesu-simulagailuak erabiltzea.
Tresneria xumeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Dosifikatzeko eta ontziratzeko teknikak.
Aurreko eragiketen oinarriak eta aldagai garrantzitsuenak.
Laneko arauak errespetatzea.
Aldagaiak eta gorabeherak zehatz erregistratzea.
Lan-eremua garbi edukitzeko eta ingurumena errespetatzeko interesa izatea.
lanbide-modulua: Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
Kodea: 0111
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Transformazio kimikoko eragiketak prest jartzen ditu, eta haien ezaugarri nagusiak ezagutzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Erreakzio motak deskribatu ditu.
Erreaktibo mugatzailea eta erreakzio baten errendimendua zehaztu ditu.
Erreakzioan esku hartzen duen energia zehaztu du.
Erreakzioetako orekak interpretatu ditu.
Erreakzio-abiaduran esku hartzen duten faktoreak zehaztu ditu.
Erreakzio kimikoak esku hartzen duen materiaren izaeraren arabera sailkatu ditu.
Fabrikazio kimikoko prozesuetan elektrokimika aplikatu du.
Erreakzio kimikoan esku hartzen duten erreaktiboak eta materialak identifikatu ditu, prozesuaren estekiometria eta errendimendua kontuan hartuta.
Erreakzioan esku hartzen duten produktu, azpiproduktu eta erreaktiboen berezko arriskuak identifikatu ditu.
Erreakzio kimikoaren arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Erreaktoreekin lan egiten du, eta lehengaien, tresneriaren eta kontzentrazioen baldintzak eta erreakzio kimikoak burutzeko baldintzak ezartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-prozesu etengabeak eta etenak bereizi ditu.
Erreaktore mota bakoitzaren osagaiak zehaztu ditu.
Prozesu kimikoko materialen fluxuak, sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak identifikatu ditu.
Erreakzio kimikoan esku hartzen duten aldagaiak doitu ditu: denbora, tenperatura, agitazioa, kontzentrazioa eta materien egoera fisikoa.
Erreaktoreak kontrolatzeko eta erregulatzeko eragiketak azaldu ditu.
Neurri zuzentzaile egokienak aplikatu ditu, izandako desbideratzeen arabera.
Erreaktoreen lehen mailako mantentze-lanen xehetasunak eman ditu.
Erreaktoreak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen xehetasunak eman ditu.
Ingurumen alorreko arau eta gomendioen arabera jardun du.
Arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera jardun du.
Biorreaktoreekin lan egiten du, eta eragiketaren parametroak prozesu biologikoaren eraginkortasunarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Biorreaktoreen funtzionamenduan eragina duten faktoreak ezarri ditu.
Biorreaktore mota bakoitza eta dagozkion aplikazio nagusiak identifikatu ditu.
Biorreaktore mota bakoitzaren osagaiak zehaztu ditu.
Prozesu biologikoko materialen fluxuak, sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak identifikatu ditu.
Erreakzioan esku hartzen duten aldagaiak doitu ditu: egonaldia, tenperatura, pH-a, [O2], agitazioa, mantenugaien eta produktuaren kontzentrazioa eta materien egoera fisikoa.
Biorreaktoreak kontrolatzeko eta erregulatzeko eragiketak azaldu ditu.
Neurri zuzentzaile egokienak aplikatu ditu, izandako desbideratzeen arabera.
Erreaktoreen lehen mailako mantentze-lanen xehetasunak eman ditu.
Erreaktoreak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen xehetasunak eman ditu.
Arriskuei aurrea hartzeko arauen eta ingurumen-arauen arabera jardun du.
Erreakzio kimikoko eragiketak prozesuaren osotasunean integratzen ditu, eta fabrikazio kimikoaren prozesu-diagramak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kimika-industriako fabrikazio-prozesu ohikoenak deskribatu ditu.
Prozesu-diagrametan erabiltzen den sinbologia identifikatu du.
Prozesu-diagramak aztertu ditu eta, bertan, neurtzeko tresneria eta lanabesak identifikatu ditu.
Kimika-industriaren antolamendu-egitura identifikatu du.
Prozesu kimikoak fabrikazioko erreakzio-eragiketen eta oinarrizko eragiketen konbinazio gisa interpretatu ditu.
Fabrikazio kimikoko prozesuak fluxu-diagramen bitartez ezaugarritu ditu.
Edukiak:
Transformazio kimikoko eragiketak prest jartzea.
Erreakzio kimikoetan esku hartzen duten erreaktiboak sailkatzea eta identifikatzea, eta berezko arriskuekin lotzea.
Kalkulu estekiometriko eta errendimendu-kalkulu errazak.
Instalazioan edo laborategian erreakzioak egitea eta honako hauek aztertzea:
Erreaktiboak prestatzea.
Produktuen identifikazioa.
Estekiometria.
Katalizatzailearen portaera.
Errendimendua.
Disoluzio elektrolitikoetan eroankortasuna neurtzea.
Erreakzio elektrokimikoen praktikak egitea eta aldagaien eragina aztertzea.
Erreakzio kimikoen arriskugarritasun-maila identifikatzea.
Lehen laguntzetako teknikak simulatzea.
Formula kimikoak, erreakzioak eta ekuazio kimikoak:
Estekiometria.
Erreaktibo mugatzailea eta errendimendua.
Erreakzio kimikoak:
Motak.
Esku hartzen duten materien araberako eta aplikazioen araberako sailkapena.
Termokimika:
Erreakzio-energia.
Erreakzio exotermikoak eta endotermikoak.
Berezko erreakzioak.
Elektrokimika:
Elektrokimikaren hastapenak. Definizioak.
Erreakzio elektrokimikoetan eragina duten aldagaiak.
Gelaxka elektrokimikoen deskribapena. Pila galbanikoak.
Teknika elektrokimikoen aplikazio industrialak: produktuak araztea, metalen korrosioa, babes-estaldurak, uren tratamendua, elektrodialisia, eta abar.
Erreakzio-abiadura. Zinetika kimikoa: erreakzio-mekanismoak.
Erreakzio-abiaduran eragina duten faktoreak.
Katalizatzaileak. Motak. Lehengoratzea.
Oreka kimikoa:
Masa-ekintzaren legea. Oreka-konstantea.
Orekan eragina duten faktoreak. Le Chatelier-en printzipioa.
Sistema homogeneoak eta heterogeneoak.
Erreakzio kimikoek ingurumenaren gainean sortzen duten eragina minimizatzen ahalegintzea.
Produktu kimikoak segurtasunez maneiatzeko arropa eta lanabes egokiak erabiltzea.
Erreaktoreekin lan egitea.
Hondakinak berrerabiltzeko eta ezabatzeko prozedura errazak aplikatzea.
Prozesu kimikoak sailkatzea.
Prozesuan esku hartzen duten parametroak laborategian egindako simulazio baten bidez identifikatzea.
Prozesuaren une jakin baten hartutako lagin bat analizatzea aldagaiak kontrolatzeko.
Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko problema errazak ebaztea, laneko unitateak eta parametroak behar bezala erabilita.
Erabilitako erreaktoreak eta tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia adieraziko duten fitxak egitea.
Erreaktoreen lehen mailako mantentze-lanak egiteko sekuentziak aplikatzea.
Erreaktoreetan izandako desbideratzeetan neurri zuzentzaile egokienak hartzea.
Prozesu etengabeak eta etenak.
Erreaktoreak:
Motak, ezaugarriak eta osagaiak.
Erreakzio-aldagaiak: hasierako baldintzak, erreaktore mota, egoera, baldintza, besteak beste.
Erreaktoreen kontrola eta erregulazioa.
Erreaktoreetako materiaren eta energiaren balantzeak:
Funtsezko kontzeptuak: masaren kontserbazioaren printzipioa, beroa, lana, energia, eta abar.
Materialen fluxuak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak: sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak.
Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko eragiketak:
Nahasteko teknikak eta teoria.
Nahasgailu eta dosifikagailu motak.
Erreaktoreak kontrolatzeko eta erregulatzeko eragiketak.
Kalkuluak eta analisiak egiterakoan ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratzea.
Arrisku pertsonal, material eta ingurumenekoen gainean sentsibilizatzea.
Erreaktiboak eta produktuak behar bezala maneiatzeko jarrera arretatsua eta zuhurra izatea.
Biorreaktoreekin lan egitea.
Instalazioan edo laborategian mikroorganismoak eta mantenugaiak maneiatzea.
Biorreakzioaren ondorio diren produktuek eragindako kutsadura saihesteko prebentzio-neurriak ezartzea.
Laborategian biorreakzio xumeen kasu praktikoak egitea, aldagaiak analizatzeko eta prozesuaren eraginkortasunean duten eragina aztertzeko. Benetako prozesuarekiko aldeak azaltzea.
Biorreaktoreetan materialen fluxuak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak identifikatzea: sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak.
Tresneria prozesuaren arabera abiarazteko edo geldiarazteko lan-plana aplikatzea.
Biorreaktoreen lehen mailako mantentze-lanen fitxak egitea.
Biorreaktoreetan izandako desbideratzeak zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
Prozesu mikrobiologikoen oinarria. Biorreakzioak.
Biorreaktore eta osagai motak:
Etengabea, erdietengabea, etena.
Nahaste perfektua, tubularra, birzirkulazioa, pistoi-fluxua, eta abar.
Prozesu biologikoaren eraginkortasunean eragina duten faktoreak: pHa, mantenugaien kontzentrazioa, agitazioa, tenperatura, [O2], besteak beste.
Biorreaktoreak kontrolatzeko eta erregulatzeko eragiketak.
Biorreaktoreen aplikazio nagusiak:
Kimika-industria.
Uren eta isurkinen arazketa.
Farmazia-industria.
Produktu biologikoak eta kimikoak arretaz maneiatzea.
Biorreaktoreen ordena, garbitasuna eta segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak baloratzea.
Tresneria behar bezala erabiltzea, erabilera-arau egokiak aplikatuta.
Hondakin kutsatzaileekin eta horien tratamenduarekin zerikusia duen ingurumena babesteko araudia aplikatzea.
Prozesu biologikoen esparruan teknika berrietara egokitzeko ahalmena izatea.
Erreakzio kimikoa prozesu industrialean integratzea.
Fabrikazio-tresneria eskemen eta fluxu-diagramen bitartez interpretatzea.
Fabrikazio kimikoko prozesuak fluxu-diagramen bitartez ezaugarritzea. Tresneria eta lanabesak identifikatzea.
Tresneria laborategi-mailan maneiatzea, fabrikazio-prozesu bat simulatuta.
Ikastetxearen ingurune geografikoaren hurbileko fabrikazio-prozesu bat simulatzeko beharrezkoa den tresneria hautatzea.
Kimika-industriaren antolamendu-egitura.
Fabrikazioko prozesu kimikoak oinarrizko eragiketen konbinazio gisa.
Kimika-industriako fabrikazio-prozesu ohikoenen azterketa sinplifikatua:
Fintzea.
Kimika organikoa.
Kimika ez-organikoa.
Farmakoen fabrikazioa.
Kosmetikoen fabrikazioa.
Papergintza.
Horietariko bakoitzean honakoak modu errazean azaltzea:
Oinarrizko eragiketak eta erreakzio kimikoak.
Lehengaiak, bitarteko produktuak eta azkenak.
Fabrikazio-tresneriaren osagaiak.
Tresneriaren eta lanabesen nomenklatura.
Fluxu-diagramak. Sinbologia.
Kimika-instalazioaren plano eta eskema orokorrak.
Prozesuak garatzeko ekimena izatea: nork bere kasa informazioa bilatzeko eta tratatzeko ahalmena izatea. Motibazio ekintzailea prozesuak garatzean. Metodo edo sistema berriekiko interesa azaltzea eta horiek kontrastatu eta barneratu nahi izatea.
Lanak egitean autonomia eta espiritu kritikoa izatea.
lanbide-modulua: Prozesu kimiko industrialen kontrola
Kodea: 0112
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 147 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Prozesu industrialeko eragiketak kontrolatzeko parametroak zehazten ditu, eta, eginkizun horretan, harekin lotutako informazio teknikoa aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzio industrialeko prozesu kimiko baten barneko kontrol-beharrak deskribatu ditu.
Prozesu kimiko industrial baten funtzionamendu eta kontrol zuzenean esku hartzen duten parametro nagusiak identifikatu ditu.
Prozesu kimiko industrialen kontrola definitzen duten parametroen artean dauden erlazioak zehaztu ditu.
Kontrol-begiztak identifikatu ditu produkzio-prozesuaren berme gisa.
Prozesu industrialetan jarduten duten neurri motak bereizi ditu.
Neurtzeko tresnen ezaugarriak deskribatu ditu.
Neurtzeko tresnak funtzioaren eta erantzunaren arabera sailkatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen tresnerian eta kontrolean eta industriako ekipamendu osagarrietan erabiltzen den sinbologia grafikoa interpretatu du.
Aldagaiak (presioa, maila, emaria, tenperatura) neurtzen ditu eta horiek neurtzeko tresnekin erlazionatzen ditu, prozesuaren martxa behatzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
Presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko tresnak, horien funtzionamendu-printzipioak eta sinbologia identifikatu ditu.
Prozesuaren kontrolean integratuta dauden presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko tresnen funtzioa baloratu du.
Etengabeko neurketak eta aldizkako neurketak bereizi ditu.
Tresnaren ezaugarriak garatu ditu (eskala, eremua, sentikortasuna, bitartea, besteak beste).
Produkzio-egoeretan prozesu industriala erregulatzeko erabiltzen diren aldagaietariko bakoitza neurtzeko ohiko unitateak zehaztu ditu.
Irakurritako balioa dagokion kontsignarekin erlazionatu du eta dagozkion ondorioak atera ditu.
Parametro-neurketaren errore motak interpretatu ditu, bai konstanteak bai proportzionalak.
Alarmen erregistroak eta datuak euskarri egokietan bildu eta ordenatu ditu.
Tresnak garbitzeko eta mantentzeko erregistro egokiak identifikatu ditu.
Tresnak garbitzeko eta mantentzeko lanak egin ditu.
Prozesu industrialeko eragiketak erregulatzen ditu, eta kontrol-begizta osatzen duten elementuak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesu baten erregulagarritasunean eragina duten prozesuen ezaugarriak deskribatu ditu.
Tresnerian eta kontrolean erabiltzen den nomenklatura definitu eta erabili du, hala nola kontsigna-puntua, errorea, tresna itsua.
Serbosistemetan, erregulagailuetan eta sistema logikoetan oinarritutako kontrol-sistema automatikoak bereizi eta konparatu ditu.
Kontrol-begizta baten elementuak deskribatu ditu eta kontrol-begizta ireki batenak eta itxi batenak bereizi ditu.
Instalazioko kontrol-begiztak in situ eta tresneriaren planoetan identifikatu ditu.
Produkzio-funtzioei loturik (kalitatea, mantentze-lanak, produkzioa eta segurtasuna) egin behar diren kontrolak deskribatu ditu.
Erregulagailuen doikuntzetan dauden kontrol-aukerak (dena ala ezer ez, proportzionala, deribatiboa, integrala) eta horiek prozesuan duten eragina deskribatu eta aztertu ditu.
Prozesuak kontrolatzeko metodoak deskribatu ditu: eskuzkoa, automatikoa, erdiautomatikoa.
Kolore-kodeak, tutuerien zenbakiak eta logotipoak segurtasun-informazioarekin erlazionatu ditu.
Balbula automatikoak maneiatzen ditu eta prozesuaren kontrolean duten eragina justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontrol-balbulen osagai guztiak identifikatu ditu (serbomotorra, balbula-gorputza, posizionagailua, obturadorea, besteak beste).
Balbula automatikoen ezaugarriak zehaztu ditu.
Kontrol-balbulen posizioa in situ eta planoetan identifikatu du.
Ekipamenduaren geldialdietan balbularen egoera definitu du.
Kontrol-balbulak mantentzeko eragiketen xehetasunak eman ditu.
Kontrol-balbulekin lotuta dauden arriskuen xehetasunak eman ditu.
Automata programagarriak (PLC) maneiatzen ditu, eta fabrikazio-prozesuan betetzen duten funtzioa ezagutzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-prozesu osagarrien automatizazioan erabiltzen den tresneria identifikatu du.
Kontrolatzaile logiko programagarrien (PLC) lengoaien funtzio bereizgarriak fabrikazio-tresneriarekin egin behar diren eragiketekin erlazionatu ditu.
PLCaren programazioan datuak sartzeko eta informazioa garraiatzeko eta biltegiratzeko erabiltzen diren sistemak identifikatu ditu.
PLCan programatutako eragiketen sekuentzia egiaztatu du prozesuko faseen arabera.
PLCa kontrolatzeko programaren parametroak zehaztu ditu bete behar den funtzioa abiapuntutzat hartuta.
Lan-baldintzak doitu ditu hautemandako desbideratzeen arabera.
Automatekin zerikusia duten prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak aztertu ditu.
Edukiak:
Prozesu industrialeko eragiketak kontrolatzeko parametroak zehaztea.
Prozesu industrial baten produkzio-eskema orokorra egitea.
Ereduzko hainbat prozesu industrialetan prozesuen kontrolaren oinarrizko kontzeptuak identifikatzea (eskaria, hornidura, aldagai erregulatua, kontsigna-puntua, eta abar).
Oinarrizko parametro fisiko-kimikoak zehaztea (masa, bolumena, dentsitatea, hezetasuna, pHa eta beste zenbait).
Prozesu baten bereizgarri izan daitezkeen propietate lineal, masiko, termiko, hidrodinamiko, elektriko eta optiko nagusiak jasoko dituen eskema bat egitea.
Neurtzeko hainbat tresna kalibratzea.
Haien osagaiak tresneriaren diagramen laguntzarekin sailkatzea.
Hainbat prozesu xumeren tresneriaren diagramak egitea.
Prozesu-industriaren kontrola: produkzio-eskema orokorrean duen garrantzia.
Prozesu baten kontrolagarritasuna definitzen duten ezaugarriak.
Kontrolaren oinarrizko kontzeptuak.
Neurketa industrialak. Neurketaren eta unitatearen definizioa. Erroreak neurketan. Etengabeko neurketak eta aldizkako neurketak.
Neurketa motak: zuzenak, homologoak eta ordezkapen bidezkoak.
Betetzen duten funtzioaren araberako tresna motak.
Erantzunaren araberako tresna motak.
Tresnen ezaugarriak. Eskalak.
Neurtzeko tresnak.
Erregulatzeko tresnak.
Transduktoreak: seinalearen tratamendua.
Amaierako kontrol-elementuak.
Tresneriaren terminologia eta sinbologia.
Kolore-kodeak eta tutuerien zenbakiak.
Tresnen kalibraketa.
Informazioa ordenatuta eta sistematizatuta tratatzea.
Egindako eskemen diseinuetan autonomia eta ekimena izatea.
Egindako diagrama eta eskemetan aurkezpen arretatsua baloratzea.
Datuak zorrotz interpretatzea eta aztertzea.
Aldagaiak neurtzea.
Presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko unitateak maneiatzea eta elkarrekin erlazionatzea.
Tresnen eskala mota zehaztea.
Tresnen eskaletako zeroa (edo balio minimoa) eta ehuna (edo balio maximoa) egiaztatzea.
Emaitzak biltzea eta interpretatzea.
Neurtutako aldagaien datuak aztertzea eta kontserbatzea.
Tresnarik egokiena hautatzea prozesua, horren segurtasuna eta fabrikatutako produktuaren kalitate-eskakizunak kontuan hartuta.
Erroreak neurketan: absolutua eta erlatiboa.
Errore motak: pertsonalak, metodokoak eta instrumentalak.
Prozesu-industriako aldagai bereizgarrienak:
Presioa:
Presioa neurtzeko unitateak eta tresnen eskalak.
Presioa neurtzeari aplikatutako funtzionamendu-printzipio fisikoak.
Presioa neurtzeko aparatuak prozesuaren edo fabrikatu beharreko produktuaren arabera.
Maila:
Maila neurtzeko unitateak eta tresnen eskalak.
Maila neurtzeari aplikatutako funtzionamendu-printzipio fisikoak.
Maila neurtzeko aparatuak prozesuaren edo fabrikatu beharreko produktuaren arabera.
Emaria:
Emaria neurtzeko unitateak eta tresnen eskalak.
Emaria neurtzeari aplikatutako funtzionamendu-printzipio fisikoak.
Emaria neurtzeko aparatuak prozesuaren edo fabrikatu beharreko produktuaren arabera.
Tenperatura:
Tenperatura neurtzeko unitateak eta tresnen eskalak.
Tenperatura neurtzeari aplikatutako funtzionamendu-printzipio fisikoak.
Tenperatura neurtzeko aparatuak prozesuaren edo fabrikatu beharreko produktuaren arabera.
Neurtzeko tresnek emandako informazioa tratatzen eta izan litezkeen erroreak aztertzen txukun eta zorrotz jokatzea.
Tresnak maneiatzerakoan segurtasun-arauak erabat errespetatzea.
Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.
Prozesu kimiko industrialeko eragiketak erregulatzea.
Tresneriaren diagrametan agertzen diren tresnak eta elementu osagarriak interpretatzea.
Prozesu jakin baten eskema abiapuntutzat hartuta, kontrolatu beharreko aldagaiak eta inplementatu beharreko tresnak zehaztea.
Kontrol-lanak zerrendatzea eta produkzioko, kalitateko, mantentze-lanetako eta segurtasuneko funtzioekin erlazionatzea.
Prozesuen kontrola simulatzeko softwarea erabiltzea.
Kimika-prozesuko industria batzuen eskema orokorrak (petrokimika, plastikoak, papera, ongarriak eta beste zenbait).
Kontrol-begiztak: begizta irekia (Feedforward) eta begizta itxia (Feedback).
Kontrol-begizta itxi baten osagaiak:
Elementu primarioak.
Transduktoreak eta bihurgailuak.
Hargailuak (adierazleak eta erregistragailuak).
Kontrol-begizta itxi baten osagaiak:
Erregulagailuak (barne-osaera eta aurrealdea).
Erregulagailuetako doikuntzak:
Ekintza mota (zuzenekoa edo alderantzizkoa).
Kontsigna (barrukoa edo kanpokoa).
Funtzionamendu automatikoa edo eskuzkoa.
Beste zenbait kontrol-ekintza:
Teilakatua.
Duplex.
Arrazoizkoa edo proportziozkoa.
Autohautatzailea.
Aurreelikadurarekin (Feedforward).
Ezarritako kalitate-arauak errespetatzea eta betetzea.
Simulazio-lanetan parte hartzeko jarrera izatea eta ideiak eta iradokizunak ematea.
Kontrol-kontsola eta panelei etengabe erreparatzea.
Kontrol-sistemetan izan daitezkeen hutsegiteen aurrean erantzuteko gaitasuna izatea.
Kontrol automatikoko balbulak maneiatzea.
Kontrol-balbula baten osagaiak ezagutzea eta identifikatzea.
Hainbat balbula mota identifikatzea.
Balbula baten Cv koefizientea eta ezaugarria aldatzean gertatzen den efektua simulagailuan egiaztatzea.
Prozesuaren kontrolean esku hartzen duten balbulak eta haren segurtasunaz arduratzen direnak in situ eta tresneriaren diagrametan zehaztea.
Kontrol-balbula baten osagaiak.
Balbulak kontrol-begiztan duen eragina.
Kontrol-balbula baten dimentsionamendua. Balbula-koefizientea kalkulatzea hainbat fluidorentzat (likidoak, gasak, ur-lurruna eta solido esekiak dituzten likidoak).
Kontrol-balbula baten ezaugarriak: lineala, isoportzentuala eta irekitze lasterrekoa.
Segurtasun-balbulak.
Hiru bideko balbulak: nahasleak eta bereizleak.
Balbulako fluidoaren sarrerako eta irteerako presioaren balioen eragina. Sortutako efektuak.
Hainbat balbula mota, hainbat parametroren arabera (fluidoaren izaera oldarkorra, obturadorearen forma, eskuzkoa edo automatikoa, eta abar).
Balbulak maneiatzearekin lotuta dauden arriskuak.
Segurtasun- eta higiene-arauak kontrol industrialeko prozesuetan.
Fabrikazio-argibideekiko ordena eta zorroztasuna.
Kontrol-balbulak mantentzeko arauak errespetatzea.
Alarma-egoeretan edo ekipamenduen geldialdietan segurtasun-balbulen egoerari erreparatzea.
Fabrikazio-lanetan inplikatutako taldeekin integratzeko eta lankidetzan jarduteko gaitasuna.
Automata programagarriak maneiatzea.
Automata programagarri zehatz baten sarrera-irteerako gailuak identifikatzea.
Oinarrizko prozesuak kontrolatzeko programa errazak egitea PLCen lengoaietan.
Panel, kontsola eta kontrol-geletan sinoptikoak interpretatzea.
PLCaren programaren parametroak zehaztea, bete beharreko funtzioak abiapuntutzat hartuta.
Automata programagarria kontrol-elementu gisa.
PLCen egitura orokorra:
Prozesatzeko unitate zentrala (CPU).
Memoriak: ROM, RAM (datuena eta erabiltzailearena).
Sarreren eta irteeren sistemak (S/I).
Sarrerako gailuak (sakagailuak, ibiltarte-amaierak, etengailuak, hurbiltasun-detektagailuak, kontaktu osagarriak eta beste zenbait).
Irteerako gailuak (erreleak, transistoreak eta triacak).
Programazio-lengoaiak (Ladder, Grafcet eta beste zenbait).
Sinbologia eta irudikapen grafikoa.
PLCen kontrol-jardunen programazioa hobetuko duten iradokizunak egiteko ekimena izatea.
Automatizazio errazak programatzeko eta sekuentziatzeko metodo ordenatua erabiltzea.
Egiaztapen esperimentalak egitea baloratzea.
Automatekin zerikusia duten prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatzea eta zorrotz betetzea.
lanbide-modulua: Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
Kodea: 0113
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 231 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Galdarak maneiatzen ditu, eta eragiketa- eta kontrol-parametroak lortutako lurrunaren propietateekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Galdara mota bakoitzaren osagaiak zehaztu ditu.
Galdarak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Hainbat lurrun mota sortu ditu.
Lurruna energia termiko eta mekaniko gisa zehaztu du.
Galdarak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu eta prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Galdaretan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Goi-presioko tresneriaren araudia betez jardun du.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Galdarekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Labeak maneiatzen ditu, eta eragiketa- eta kontrol-parametroak produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Labe mota bakoitzaren osagaiak zehaztu ditu.
Labeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Labeen eraginkortasun energetikoa kalkulatu du keen analisiaren bitartez.
Erregai mota guztiak identifikatu ditu.
Errekuntza egokia lortzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin ditu.
Labeak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu eta prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Labeetan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Labeekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Bero-trukagailuak maneiatzen ditu, eta energia-balantzea bero-transmisioaren printzipioekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Beroa transmititzeko moduak deskribatu ditu.
Trukagailu motak identifikatu eta deskribatu ditu.
Trukagailuak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Materiaren eta energiaren balantzeak egin ditu.
Trukagailuak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu eta prozesuaren parametroekin erlazionatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Trukagailuetan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Trukagailuekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Lurrun-turbinak maneiatzen ditu, eta energia termikoaren eta energia mekanikoaren arteko erlazioa aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Turbina motak identifikatu eta deskribatu ditu.
Turbinak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Turbinak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Turbinetan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Turbinekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Hozte industrialeko tresneria maneiatzen du, eta prozesuaren eskakizunetan eta ingurumen-inpaktuan duen garrantzia baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Hotza lortzeko moduak deskribatu ditu.
Hozte industrialeko tresneria motak identifikatu eta deskribatu ditu.
Hozte industrialeko tresneria abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Hozteko tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Hozteko tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Hozte industrialeko tresneriarekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Energia elektrikoa baterako sorkuntzaren bidez lortzen du, eta hori eraginkortasun energetikoa areagotzeko zein garrantzitsua den baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Energia transformatzeko mekanismoak deskribatu ditu.
Baterako sorkuntzako tresneriaren osagaien xehetasunak eman ditu.
Baterako sorkuntzako tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Baterako sorkuntzako tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Baterako sorkuntzako tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Baterako sorkuntzako tresneriarekin lotutako segurtasun-arauak eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak betez jardun du.
Hozteko dorreekin lan egiten du, eta ingurumen-inpaktua murrizten betetzen duten funtzioa aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Hozteko dorreen osagaiak zehaztu ditu.
Hozteko dorreak ingurumen-inpaktua murrizteko zein garrantzitsuak diren deskribatu du.
Hozteko dorreak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Hozteko dorreak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Hozteko dorreetan oinarrizko mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Hozteko dorreekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardun du.
Edukiak:
Galdarekin lan egitea.
Galdarei aplikatutako oinarrizko matematikako kontzeptuak eta presio eta tenperatura unitateak maneiatzea.
Galdara baten zatiak eta segurtasun-elementuak identifikatzea. Eska daitezkeen baldintzak.
Galdarak ezaugarri nagusien arabera sailkatzea.
Ke-hodiko galdaren eraikuntza-xedapen orokorrak interpretatzea:
Sutegi lauak eta uhinduak. Sutegiko ganberak, tutuak, tiranteak eta larakoak. Tutu-plaketan tutuak finkatzea.
Tiranteak, barra tenkatuak, matrazuak, kartelak.
Ke-kaxak. Erregistro-ateak; gizakia, burua, eskua eta gas-espantsioa.
Ur-hodiko galdaren eraikuntza-xedapen orokorrak interpretatzea:
Sutegia. Lurrungailua. Kolektoreak. Danborrak eta domoak.
Tutuak, danborrak eta kolektoreak finkatzea. Erregistroko eta gas-espantsioko ateak. Ekonomizagailuak. Aire-berogailuak. Gainberogailuak. Birberogailuak.
Galdara bertikalak, field tutuak, garretarako pantaila-tutuak, istanteko lurruntzeko galdarak, hodibihurrak.
Berokuntza-azalera zehaztea: erradiazioa eta konbekzioa.
Galdaretan bero-transmisioa bereiztea antolaeraren arabera eta zirkulazioaren arabera.
Galdaretarako osagarriak eta elementu gehigarriak bereiztea:
Ixteko balbulak, asentu-balbulak eta uhate-balbulak. Euste-balbulak, asentu-balbulak, klapeta-balbulak eta disko-balbulak. Segurtasun-balbulak.
Deskarga azkarreko balbulak. Purga iraunkorreko balbulak. Maila-adierazleak, txorrotak eta zutabea. Flotagailu eta elektrodo bidezko maila-kontrolak. Maila termostatikoaren mugagailuak. Elikatze-uraren ponpak. Elikatze-uretarako ur-injektoreak, astoak eta turbinak. Manometroak eta termometroak. Presostatoak eta termostatoak. Erregailu motak. Errekuntza-tresneriaren elementuak.
Ke-hodiko galdarak eta ur-hodiko galdarak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea:
Lehen abiaraztea: ikuskapenak. Zerbitzuan jartzea. Zerbitzuz kanpo jartzea. Presioa igoarazten duten arrazoiak. Maila bat-batean jaitsarazten duten arrazoiak. Galdara baten eta beste batzuen arteko komunikazioa edo inkomunikazioa.
Hainbat motatako lurrunak sortzea.
Galdaretan lehen mailako mantentze-lanak, azterketak eta aldian behingo garbiketak egitea, galdarak erabiltzeko eta geldialdi luzean kontserbatzeko eskuliburuen arabera.
Galdaretarako ura ezaugarritzea.
Desgasifikazio termikoa eta gehigarri bidezkoa, pH-aren erregularizazioa, kondentsatuen berreskurapena eta egin beharreko purgen erregimena interpretatzea.
Energia-baliabideen motak.
Energiaren kontserbazioaren printzipioa.
Egoera-aldaketak: lurruntzea eta kondentsazioa.
Bero-transmisioa: erradiazioa, konbekzioa eta eroapena.
Ur-lurrun motak: asea, gainberotua eta birberotua.
Ur-lurrunarekin lotutako energia-taulak.
Lurrun-bolumen espezifikoak. Bero espezifikoa.
Lurrunaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa.
Errekuntzaren prozesuaren printzipioak, aire-bolumen teorikoak eta keak. Tximiniak. Tiro naturala eta behartua. Depresioko eta gaindepresioko sutegiak. Erregaientzako gehigarriak.
Galdarei buruzko orokortasunak. Definizioak.
Ke-hodiko galdaren eta ur-hodiko galdaren osagaiak.
Galdaren elementu osagarriak eta segurtasunekoak.
Kontrola galdarei aplikatua.
Lurrun-sareak: lurrun-hodiak, kondentsazioa eta purgadoreak.
Galdaretarako uraren ezaugarriak. Deskaltzifikagailuak eta desmineralizagailuak.
Ur afluente eta efluenteen tratamenduak. Uraren kalitatea zehaztea.
Goi-presioko tresneria arautzen duen erregelamendua eta araudia:
Presiopeko aparatuen arautegia.
2060/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa. Galdarei, ekonomizagailuei eta gainberogailuei dagokien zatia.
Proba hidraulikoak eta eguneroko eragiketa-parteak egiteko metodoak.
Goi-presioko tresneria arautzen duen araudiarekiko interesa izatea.
Galdarak ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak betetzea.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-arauei jarraiki jardutea.
Labeekin lan egitea.
Hainbat erregairen bero-ahalmena zehaztea, horren arabera sailkatzea eta erregaiak manipulatzeak dakartzan arriskuak identifikatzea.
Labearen energia-ekarpena eta segurtasuna kontrolatzea, neurtzeko tresnekin eta labea erregulatzeko elementuekin lan eginez.
Labeak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Labeen eraginkortasun energetikoa kalkulatzea keen analisiaren bitartez.
Errekuntza egokia lortzeko beharrezkoak diren kalkuluak egitea.
Labe motaren arabera egin behar diren mantentze-lanak identifikatzea.
Labeekin lotuta dauden lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Energia termikoaren iturriak, konbentzionalak eta ordezkoak.
Errekuntza-prozesua. Erregai eta erregarri motak.
Labe mota bakoitzaren osagaiak.
Erregailu motak.
Erregai motak. Erregaiak eraginkortasunez erabiltzeko kontuan hartu beharreko faktoreak (bero-potentzia, errauts-edukia, egoera fisikoa, besteak beste).
Labeak kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak, prozesuaren parametroekin erlazionatuta.
Labeen elementu osagarriak eta segurtasunekoak.
Lan-eremuan edo langunean eta erabiltzen dituen tresneria, zerbitzu edo produktuetan ordenari eta garbitasunari buruzko arauak betetzea.
Labeekin lotutako arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-arauei jarraiki jardutea.
Lan-taldean integratuta jardutea.
Trukagailuekin lan egitea.
Trukagailuetan beroa transmititzeko mekanismoak interpretatzea eta haietan gehien erabiltzen diren materialen bero-eroankortasunen taulak maneiatzea.
Balbulak maneiatzea eta adierazleak kontrolatzea (presioa, tenperatura, besteak beste) trukagailu motaren bat abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko.
Trukagailuak garbitzeko metodoak hautatzea, gerta daitezkeen inkrustazio moten arabera.
Materiaren eta energiaren balantze xumeak egitea.
Lan-eremua antolatzea mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Trukagailuetan lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Bero eta tenperatura unitateak.
Materiaren eta energiaren balantzea.
Bero-transmisioaren kontzeptua: eroapena, konbekzioa eta erradiazioa.
Bero-trukagailu motak.
Kontrola trukagailuei aplikatua.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoekiko interesa izatea.
Trukagailuekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak baloratzea.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-prozedurak betetzea.
Turbinekin lan egitea.
Turbinak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Lan-eremua antolatzea mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Turbinetan oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Turbina motak: deskribapena.
Turbinei aplikatutako kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak.
Turbinak ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak betetzea.
Turbinekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.
Hozte industrialeko tresneriarekin lan egitea.
Hozteko makinetan gehien erabiltzen diren hozgarriak sailkatzea, horien erabileraren eta prozesagarritasunaren arazo tipikoak kontuan hartuta.
Hozteko makina baten zati nagusiak eskemen bitartez interpretatzea, eta zati bakoitzaren eta erregulatzeko eta kontrolatzeko osagarri eta elementuen funtzioak adieraztea.
Hozte industrialeko tresneria abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Hozte industrialeko tresneria motak identifikatzea eta deskribatzea: konpresoreak, xurgapenezko hozte-sistema, eta abar.
Lan-eremua antolatzea mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Hozteko tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Hotz-instalazio baten mantentze-lanen fitxa erabiltzea mantendu beharreko elementuak identifikatzeko.
Hozgarri motak eta horiek erabiltzeko baldintzak. Ur-lurrun motak eta horien erabilera, osaeraren eta kalitatearen arabera.
Printzipio fisikoak. Tresneriaren funtzionamendua eta identifikazioa. Prozesuen eta tresneriaren benetako informazioa aztertzea.
Hozte industrialeko tresneria motak.
Hotza lortzeko hainbat modu.
Hozteko tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak.
Hozteko tresneria ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak zorrotz betetzea.
Hozte industrialeko tresneriarekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betetzea.
Lan-taldean integratuta jardutea.
Energia elektrikoa baterako sorkuntzaren bidez lortzea.
Baterako sorkuntzako tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketak egitea.
Lan-eremua antolatzea mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Baterako sorkuntzako tresnerian oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Energiaren kontserbazioaren printzipioa.
Energia transformatzeko mekanismoak.
Baterako sorkuntzako tresneriaren osagaiak.
Baterako sorkuntzako tresneria kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak.
Baterako sorkuntzako tresneria ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak betetzea.
Baterako sorkuntzako tresneriarekin lotutako segurtasun-arauak eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak betetzea.
Hozteko dorreekin lan egitea.
Hozteko dorreak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak gauzatzea.
Lan-eremua antolatzea mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Hozteko dorreetan lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Tresneria laborategiko eta lantegiko eskalan prestatzeko, gidatzeko eta mantentzeko eragiketei dagozkien prozedurak eta teknikak.
Hozteko dorreen osagaiak.
Hozteko dorreak ingurumen-inpaktua murrizteko zein garrantzitsuak diren.
Hozteko dorreei aplikatutako kontrola eta erregulazioa.
Lan-eremuan edo langunean eta erabiltzen dituen tresneria, zerbitzu edo produktuetan ordenari eta garbitasunari buruzko arauak betetzea.
Hozteko dorreekin lotutako segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betetzea.
Lanbide-itxaropenak eta norberaren gaitasunak kontrastatzea ahalbidetuko duen informazioa lortzeko interesa izatea.
lanbide-modulua: Kimika-industrian materialak garraiatzea
Kodea: 0114
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 165 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Solidoak garraiatzen ditu, eta garraioaren baldintzak produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Material solidoen propietateak eta ezaugarriak identifikatu ditu.
Material solidoak ordenatu eta sailkatu ditu ezaugarri fisiko eta kimikoen arabera eta haiek manipulatzeak dakarren arriskua kontuan hartuta.
Solidoak manipulatzeko ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta teknikak zehaztu ditu.
Solidoak garraiatzeko berezko tresneriaren eta instalazioen eraikuntza-elementuak aztertu ditu.
Solidoen garraioa kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Solidoen garraioa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak ezarri ditu.
Mantentze-lanak baliabide propioen edo eskatutako beste batzuen bidez gauzatzeko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu ditu.
Lehen mailako mantentze-lanak egin ditu eta horien beharra justifikatu du.
Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu manipulatzeko eragiketetan.
Solidoak manipulatzeko eragiketekin zerikusia duten ingurumena babesteko arauak eta gomendioak aplikatu ditu.
Fluidoak garraiatzen ditu, eta garraio-instalazioen eraikuntza-elementuak ezaugarritzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Likidoen propietateak eta ezaugarriak identifikatu ditu.
Kimika-industrian erabiltzen diren airearen eta gasen propietateak eta ezaugarriak deskribatu ditu.
Fluido baten garraiorako portaera aztertu du.
Fluidoak garraiatzeko tresneriaren osagaiak identifikatu ditu.
Fluidoen garraioari aplikatutako irudikapenari eta sinbologiari buruzko arauak identifikatu ditu.
Garraio-tresneria abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko sekuentziak ezarri ditu prozesuaren arabera.
Fluidoen garraioa kontrolatzeko eta erregulatzeko elementuak deskribatu ditu.
Mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu ditu.
Fluidoak garraiatzeko instalazioen lehen mailako mantentze-lanen xehetasunak eman ditu.
Fluidoak garraiatzeko eragiketetan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.
Ponpak maneiatzen ditu, eta ponpa motak prozesuaren beharrekin eta likidoaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Likidoak garraiatzeko erabiltzen diren ponpak identifikatu ditu.
Ponpen funtzionamendu-printzipioak eta ezaugarriak azaldu ditu.
Ponpen eraikuntza-elementuak identifikatu ditu.
Likidoak ezin hobeto garraiatzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin ditu.
Ponpak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu ditu.
Ponpen lehen mailako mantentze-lanen xehetasunak eman ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudiari jarraiki maneiatu ditu ponpak.
Konpresoreekin lan egiten du, eta konpresore motak bulkatuko den gasarekin eta prozesuaren eskakizunekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Gasak garraiatzeko erabiltzen diren konpresoreak identifikatu ditu.
Konpresoreak tipologiaren arabera sailkatu ditu.
Konpresoreen funtzionamendu-printzipioak eta ezaugarriak azaldu ditu.
Konpresoreen eraikuntza-elementuak identifikatu ditu.
Konpresoreak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egin ditu.
Mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu ditu.
Lehen mailako mantentze-lanen xehetasunak eman ditu.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudiari jarraiki maneiatu ditu konpresoreak.
Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzen ditu, eta horien propietateak biltegiratzeko baldintzekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lehengaiak eta produktu burutuak biltegiratzeko baldintzak eta irizpideak identifikatu ditu.
Produktu kimikoak biltegiratze industrialean sailkatzeko moduak aztertu ditu.
Produktu solidoak, likidoak eta gaseosoak biltegiratzeko teknika nagusiak ezarri ditu.
Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzeko berezko tresneriaren eta instalazioen eraikuntza-elementuak aztertu ditu.
Produktuak biltegiratzeko erabiltzen diren kontrol- eta erregulazio-elementuak deskribatu ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Produktu kimikoak biltegiratzeko tresnerian eta instalazioetan lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Lan-eremua antolatu du mantentze-lanak baliabide propioen edo kanpokoen bidez gauzatzeko.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu.
Segurtasun-arauak eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak betez jardun du.
Edukiak:
Solidoak garraiatzea.
Material solidoen propietateak identifikatzea.
Material solidoak propietateen arabera sailkatzea.
Garraio-sistema hautatzea solidoaren ezaugarrien arabera.
Hainbat fabrikatan garraio-instalazioak identifikatzea.
Solidoen garraioan arrisku-egoerak identifikatzea.
Garraio mota bakoitzerako segurtasun-neurri egokiak hautatzea.
Material solidoak, propietateak eta ezaugarri fisiko-kimikoak:
Tamaina, dentsitatea, hezetasuna, hauskortasuna, beroarekiko sentikortasuna.
Produktu solidoak kargatzea eta deskargatzea.
Produktu solidoen mugimenduak: garraio-tresneria (uhal garraiatzaileak, noriak, putzupadak, bibrazio-tresneria, eskorgak, eta abar).
Garraio pneumatikoa eta hidraulikoa.
Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia:
Garraio-tresneriari aplikatutako segurtasun-teknikak.
Prebentzio-teknikak.
Babes-teknikak.
Makinetan lan egiteko arauak:
Solidoak garraiatzeko sistemak ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak.
Ordenarekin eta garbitasunarekin zorrotz jokatzea.
Segurtasuneko eta ingurumeneko arauak errespetatzea.
Fluidoak garraiatzea.
Likidoen propietate estatiko bereizgarriak zehaztea.
Likidoak propietateen arabera sailkatzea.
Zirkulazio-erregimen mota bakoitza sailkatzea.
Fluidoak garraiatzeko zirkuituak interpretatzea.
Tutuerien eroapen-osagarriak identifikatzea.
Likidoak: propietate eta ezaugarri fisiko-kimikoak (dentsitatea, biskositatea, presioa).
Likidoak garraiatzeko eta banatzeko eragiketak:
Zirkulazio-erregimenak.
Energiaren kontserbazioaren teorema: Bernoulli-ren ekuazioa.
Karga-galerak.
Tutuerien ezaugarriak, instalazioa eta osagarriak:
Tutueria normalizatuak.
Tutueriak muntatzea eta instalatzea.
Tutuerien osagarriak.
Airearen eta beste gas batzuen osaera eta ezaugarriak (gasen presioaren, bolumenaren eta tenperaturaren arteko erlazioa).
Gasak garraiatzeko eta banatzeko eragiketak (zerbitzu orokorretarako eta tresneriarako airea eta bestelako gasak tratatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak. Osagarriak, muntatzeko lanak).
Fluidoen garraioari aplikatutako kontrola: segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia.
Kimika-industriari aplikatzekoak diren irudikapenari eta sinbologiari buruzko arauak.
Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak aplikatzea.
Fluidoak garraiatzeko tresneria ordenatzeko eta garbitzeko prozedurak aplikatzea.
Gas-garraioaren ingurumen-inpaktuarekiko interesa izatea.
Ponpekin lan egitea.
Ponpa motak identifikatzea.
Hainbat ponparen kurba bereizgarriak interpretatzea.
Ponpak muntatzeko eragiketak egitea.
Ponpetan lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Likidoak bulkatzeko sistemak: ponpak (xurgatze-ahalmena, xurgatze-altuera maximoa, kurba bereizgarriak, funtzionamendu-puntua, serieko eta paraleloko sistemak).
Ponpa motak:
Ponpa birakariak.
Txandakako ponpak.
Ponpa zentrifugoak.
Ponpak: deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta geldiaraztea.
Ponpa baten lana Bernoulli-ren ekuazioan.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.
Ponpen lehen mailako mantentze-lanak.
Segurtasun-arauak inguruneari eta ingurumenari aplikatzea.
Konpresoreekin lan egitea.
Konpresoreak identifikatzea.
Konpresore bat abiaraztea, gidatzea eta geldiaraztea.
Lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Gasak bulkatzeko sistemak: konpresoreak (ezaugarriak, funtzionamendu-printzipioa, eraikuntza-elementuak, instalazio osagarriak, gasaren hozgarria).
Konpresore motak:
Bolumetrikoak (enboloa eta errotorea).
Palak (zentrifugoa eta axiala).
Konpresoreen lehen mailako mantentze-lanak.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.
Segurtasun-arauak aplikatzea.
Materialak biltegiratzeko lanetan ingurumen-inpaktuarekiko interesa izatea.
Funtzioak garatzeko ekimena izatea.
Materialak biltegiratzeko lanetan ordena eta garbitasuna aplikatzea.
Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzea.
Biltegiko produktu kimikoak biltegiratzea, ordenatzea, sailkatzea eta inbentariatzea.
Ontziak hautatzea, biltegiratutako garraioaren izaera kontuan hartuta, araudiaren arabera.
Produktu kimikoak segurtasun-arauak aplikatuta maneiatzea.
Produktu kimiko industrialak izaera eta toxikotasuna kontuan hartuta hautatzea.
Produktu solidoak, likidoak eta gaseosoak biltegiratzean arrisku pertsonalak eta materialak identifikatzea.
Produktu kimikoak ordenatzeko, sailkatzeko eta biltegiratzeko sistemak:
Multzo bateraezin nagusiak.
Produktu kimikoen arteko bateraezintasunak.
Izakinak identifikatzeko eta kontrolatzeko sistemak.
Inbentarioa. Inbentarioak egiteko faseak.
Ontziratzeko teknikak: ontzi motak.
Gasak biltegiratzeko sistemak:
Gas-botilak.
Petrolio-gas likidotua (PGL).
Gas-materialak biltegiratzeko arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia:
Presiopeko ontzietarako eta produktu sukoi edo toxikoen ontzietarako kodeak eta sinboloak.
Botilak identifikatzeko araudia.
Likidoak biltegiratzeko sistemak.
Likidoak biltegiratzeko arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia:
Solidoak biltegiratzeko moduak.
Solidoak biltegiratzeko arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia:
Ordenarekin eta garbitasunarekin zorrotz jokatzea.
Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak aplikatzea.
lanbide-modulua: Uren tratamendua
Kodea: 0115
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 189 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Prozesu industriala urez hornitzen du eta haren erabilera ur motekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Ur-iturri nagusiak deskribatu ditu.
Produkzio industrialeko prozesuetan ura lehengai gisa eta erreakzio-ingurune gisa nola erabiltzen den aztertu du.
Urak zerbitzu osagarri gisa dituen erabilerak identifikatu ditu.
Prozesuan eskatzen diren ur-beharrak baloratu ditu parametroen eta erabileren arabera.
Industrian ura erabiltzearekin lotutako arazoak deskribatu ditu eta arazo horiek saihesteko ura aldez aurretik tratatu beharra azaldu du.
Ura fabrikazio-prozesuan sartzeko baldintzak ezarri ditu.
Prozesurako eta zerbitzu osagarrietarako ura biltegiratzeko baldintzen xehetasunak eman ditu.
Ura biltzearen eta isurtzearen lege-alderdiak deskribatu ditu.
Ura aurrezteko eta iraunkortasunez erabiltzeko gogoetak egin ditu.
Prozesuaren sarrerako eta irteerako uren parametroak kontrolatzen ditu, eta uren erabilera edo xedearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Uretan dauden ezpurutasunak ezaugarritu ditu.
Uraren parametro fisikoak, fisiko-kimikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak deskribatu ditu.
Laginak hartzeko eta uraren parametroen eta ezpurutasunen in situ analisiak egiteko teknikak hautatu ditu.
Analisia egiteko behar diren tresneria eta zerbitzu osagarriak hautatu eta prestatu ditu.
Parametro interesgarriak analizatu ditu.
Ordenari, garbitasunari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak bete ditu.
Analisiaren emaitzak legeriak sarrerako eta isurketako uretarako agintzen dituen datuekin konparatu ditu.
Dagozkion buletinak eta txostenak bete eta erregistratu ditu.
Sarrerako ura tratatzen du, eta ur moten propietateak eta erabilerak erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesu industrialetan sarrerako ura tratatzeko eragiketak eta faseak identifikatu ditu.
Ura tratatzeko eragiketa bakoitzak oinarri dituen printzipioak azaldu ditu.
Ura tratatzeko lanabesak, tresneria eta instalazioak eragiketa bakoitzari loturik deskribatu ditu.
Tratamenduaren etapa bakoitzean kontrolatu behar diren aldagaiak identifikatu ditu.
Ura erabileraren eta prozesu bakoitzean behar den kalitatearen arabera tratatu du.
Aplikatzekoa den lege-araudia identifikatu du.
Tresneriaren eta instalazioen mantentze-lan prebentibo eta operatiboen sistematika protokolizatu du.
Ordenari, garbitasunari, laneko segurtasunari eta ingurumen-prebentzioari buruzko arauak bete ditu.
Dagozkion buletinak eta txostenak bete eta erregistratu ditu.
Prozesuaren irteerako ura arazten du, eta tratamenduak ura berrerabiltzearekin eta lege-araudiarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Askotariko hondakin-urak identifikatu ditu era askotako prozesu industrialen arabera.
Aplikatzekoa den legerian oinarrituta egin daitezkeen askotariko tratamenduak deskribatu ditu.
Isurtzeko ura arazteko sekuentzia estandarra deskribatu du.
Ura arazteko eragiketa fisiko-kimikoek eta mikrobiologikoek oinarri dituzten printzipioak azaldu ditu.
Ura arazteko lanabesak, tresneria eta instalazioak eragiketa bakoitzari loturik deskribatu ditu.
Arazketaren etapa bakoitzean kontrolatu behar diren aldagaiak identifikatu ditu.
Ura berrerabiltzearen eta kasu bakoitzean aplikatzekoa den lege-araudiaren arabera araztu du.
Tresneriaren eta instalazioen mantentze-lan prebentibo eta operatiboak garatu ditu.
Ordenari, garbitasunari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak bete ditu.
Dagozkion buletinak eta txostenak bete eta erregistratu ditu.
Ura arazteak ingurumen-inpaktuan duen garrantzia baloratu du.
Edukiak:
Prozesu industrialetako ur-hornidura.
Ur mota bakoitza ezaugarritzea.
Prozesu industrialetan uraren erabilerak identifikatzea.
Uraren propietateen eta produkzio-prozesuetan lehengai eta osagarri gisa erabiltzearen arteko erlazioa.
Ura biltegiratzeko sistemak deskribatzea.
Urari buruzko legeria identifikatzea: biltzea eta isurtzea.
Ura naturan: uraren zikloa.
Uraren kontsumo iraunkorra: urak bizitzarako duen garrantzia.
Prozesu industrialean behar den ura. Uraren erabilera industrialak.
Ur motak jatorriaren arabera: ur-baliabideen sailkapena, uraren propietate fisiko, kimiko eta mikrobiologikoen arabera.
Uraren eskakizunak prozesu industrialaren arabera: lehengai gisa eta zerbitzu osagarrietan.
Uraren erabilera industrialari lotutako teknologiak. Ura erabiltzeak sortzen dituen arazoak: korrosioa, inkrustazioak, higadura, ugaltze biologikoa, kutsadura.
Ura biltegiratzea: kokapena, prozesu industriala eta ingurunea kontuan hartuta.
Ura eta legeriak.
Uraren garrantzia eta arduraz kontsumitu beharra baloratzea, bai bizitza pertsonalean, bai prozesu industrialetan.
Uraren kalitatearekin eta prozesu industrialetako erabilerarekin zerikusia duten alderdi guztiak ezagutzeko interesa izatea.
Jardueretan inplikatzea eta talde-lanean integratzea.
Ur afluenteen eta efluenteen parametroak kontrolatzea.
Uraren ezaugarri fisikoak, fisiko-kimikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak deskribatzea.
Uraren kutsatzaileak eta horiekin erlazionatutako parametroak identifikatzea.
Urak analizatzeko tresneria eta materiala prestatzea.
Ur-laginak hartzeko eta tratatzeko teknikak aplikatzea.
Uren analisiak in situ eta laborategian egitea.
Analisien emaitzak ezarrita dauden unitateetan adierazteko kalkuluak egitea.
Txostenak, buletinak eta erregistroak betetzea.
Analisien emaitzak ebaluatzea, eta ur mota bakoitzerako araudiarekin eta legeriarekin erlazionatzea.
Uraren parametro fisikoak, fisiko-kimikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak, eta horiek adierazteko unitateak.
Uraren ezpurutasun eta kutsatzaile ohikoenak: solido esekiak eta materia koloidala, olioak eta koipeak, materia organikoa, metal astunak, konposatu aromatikoak, mantenugaiak.
Uraren egoera neurtzeko tresnak: pH-metroa, konduktibimetroa, turbidimetroa, oximetroa, ioi selektiboak, oxigeno-eskari kimikoa (OEK), oxigeno-eskari biokimikoa (OEB), karbono organiko totala (KOT).
Galdaretako uraren kalitateak eta eskakizunak (ITC-MIE-AP1 kontsultatuz), farmakopearako eta elikagaien industrietarako.
Indarrean dagoen legeriaren arabera industriak isurtzen duen urari neurtu eta kontrolatu behar zaizkion parametroak.
Uren analisiak egiteko erabiltzen diren tresneria, materialak eta produktuak manipulatzean segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betetzea.
Analisiak ordenarekin, zorrotz eta garbitasunez egitea.
Zereginak garatzeko ekimena eta autonomia izatea.
Ur afluentearen tratamenduak.
Ur afluentea tratatzeko eragiketen diagramak egitea eta interpretatzea.
Uren tratamenduetan erabiltzen diren gehigarriak identifikatzea eta prestatzea.
Etapa bakoitzean kontrolatu beharreko parametroak identifikatzea.
Prozesu industrialetarako uraren tratamenduei aplikatzekoa den legeria eta araudia interpretatzea.
Ur afluentea tratatzeko etapen diagrama orokorra:
Solido esekiak tamainaren arabera bereiztea: iragaztea.
Solido esekiak dentsitatearen arabera bereiztea: dekantazioa/flotazioa.
Dispertsio koloidaleko solidoak bereiztea: koagulazioa eta malutapena.
Ioi disolbatuak bereiztea: desmineralizazioa.
Gas-ezpurutasunak bereiztea.
Ultrairagazketa eta nanoiragazketa.
Alderantzizko osmosia, eta tratamendu konbinatuak osmosiaren eta trukatzeko erretxinen bidez.
Elektrodesionizazioa (EDI).
Destilazioa.
Beste zenbait bereizte eta tratamendu: desodorizazioa, klorazioa, oxidazioa, ozono bidezko desinfekzioa, agente fisikoen bidezko desinfekzioa (izpi ultramoreak, erradiazio ionizatzaileak).
Prozesu industrialetarako ura tratatzeko erabiltzen diren produktu kimikoak.
Galdaretarako, hozteko eta prozesurako ur gordina tratatzeko prozedura.
Prozesu industrialen sarrerako urei aplikatzekoak diren legeria eta araudia.
Uren tratamenduaren alorreko azken berrikuntzak ezagutzeko interesa izatea.
Ur afluentea tratatzeko eragiketetan laguntzea.
Esleitu dizkioten zereginak betetzea eta lana modu autonomoan eta arduraz egitea.
Ur efluenteak araztea.
Ur efluentea tratatzeko faseen diagramak egitea eta interpretatzea.
Tratamenduen oinarriak eta tratamendu horietarako erabiltzen diren tresneria, lanabesak eta instalazioak deskribatzea.
Etapa bakoitzean kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatzea.
Prozesu industrialen irteerako urei aplikatzekoa den legeriaren eta araudiaren arabera egin behar diren tratamenduak zehaztea.
Efluenteak tratatzeko eragiketei buruzko dokumentazioa identifikatzea eta betetzea.
Ur efluentea arazteko etapen diagrama orokorra:
Aurretratamendua: iragazketa lodia. Homogeneizazioa. Azido-base neutralizazioa. Olioak eta antzekoak bereiztea. Hareak eta antzekoak dekantatzea, solido esekiak ezabatzeko.
Tratamendu primarioak: dispertsioko solidoen koagulazioa eta malutapena eta solido esekien dekantazioa, partikula koloidalak ezabatzeko.
Tratamendu sekundario aerobioa: tratamendu biologiko aerobioa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa ezabatzeko.
Tratamendu sekundario anaerobioa: tratamendu biologiko anaerobioa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa ezabatzeko.
Tratamendu tertziarioak: iragazketa. Ikatz aktiboaren bidezko adsortzioa. Ozono bidezko oxidazioa. Prezipitazioa. Neutralizazioa. Mantenugaiak ezabatzea. Tratamendu bereziak.
Lohien tratamendua: flotazio, zentrifugazio edo iragazketa bidezko loditzea. Digestio bidezko edo tratamendu kimiko edo termikoaren bidezko egonkortzea. Deshidratazioa. Egokitzea eta geroztik erabiltzea (errausketa, konpostajea eta bestelako aprobetxamenduak).
Ura arazteko tresneriaren mantentze-lanak egitea eta funtzionamendua kontrolatzea: iragazkiak garbitzea, erreaktiboak dosifikatzea, mikroorganismoak birsortzea.
Prozesu industrialen irteerako urei aplikatzekoak diren legeria eta araudia.
Ura araztea ingurumena kontserbatzeko zein garrantzitsua den baloratzea.
Urak tratatzeko sistemak hobetzeko teknologiak garatzeko interesa izatea.
Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.
Indarrean dauden legeria eta araudia betetzen dela egiaztatzeko interesa izatea.
lanbide-modulua: Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak
Kodea: 0116
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 126 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Tresneriaren, makinen eta instalazioen elementu mekanikoak identifikatzen ditu, eta betetzen duten funtzioa eta multzoan duten eragina deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Tresneriaren eta instalazioen multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismo nagusiak identifikatu ditu.
Betetzen duten funtzioa eta elementuen oinarrizko ezaugarri teknikoak deskribatu ditu.
Mugimendua transmititu eta transformatzen duten elementu mekanikoak deskribatu ditu, eta prozesuko tresnerian haien presentzia ezagutu du.
Elementu mekanikoak egiten duten transformazioaren arabera sailkatu ditu.
Multzoetako piezen eta elementuen erlazio funtzionalak deskribatu ditu.
Mekanismoetan erabiltzen diren materialen propietateak eta ezaugarriak identifikatu ditu.
Higadurak ager daitezkeen elementu eta piezen zati edo puntu kritikoak identifikatu ditu, eta haiek sorrarazten dituzten kausak arrazoitu ditu.
Elementu mekanikoen funtzionamenduan kontuan hartu beharreko prebentzio- eta segurtasun-neurriak aztertu ditu.
Instalazio pneumatikoetan esku hartzen duten elementuak ezagutzen ditu, eta betetzen duten funtzioa eta instalazio osoan duten eragina aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Pneumatikak aire konprimitua aplikatzeko teknika gisa dituen erabilerak deskribatu ditu.
Aire konprimituaren propietateak definitu ditu.
Aire konprimitua sortzeko eta tratatzeko zirkuituak identifikatu ditu, eta haien elementu nagusien eginkizuna deskribatu du.
Aire konprimitua banatzeko sareak eta haien babes-elementuak identifikatu ditu.
Erregulatzeko eta kontrolatzeko elementu pneumatikoak identifikatu ditu, eta instalazioetan haien presentzia ezagutu du.
Eragintzako edo laneko elementu pneumatikoak deskribatu ditu, eta prozesuko tresnerian haien presentzia identifikatu du.
Zirkuitu pneumatiko sinple eskuzkoen, erdiautomatikoen eta automatikoen eskemen funtzionamendua deskribatu du.
Instalazio pneumatikoen anomaliarik ohikoenak eta horien neurri zuzentzaileak banan-banan aipatu ditu.
Aire konprimitua sektoreko prozesuak automatizatzeko zein erabilgarria den baloratu du.
Instalazio hidraulikoen elementuak ezagutzen ditu eta betetzen duten funtzioa deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Sistema hidraulikoak energia sortzeko eta transmititzeko baliabide gisa deskribatu ditu.
Hidraulikaren oinarrizko printzipio fisikoak banan-banan aipatu ditu.
Fluido hidraulikoak eta horien propietateak banan-banan aipatu ditu.
Elementu hidraulikoak horien sinbologiarekin erlazionatu ditu.
Unitate hidraulikoa eta horren elementu funtzionalak eta babes-elementuak identifikatu ditu.
Laneko elementu hidraulikoak egin behar diren mantentze-lanen motarekin erlazionatu ditu.
Zirkuitu hidrauliko sinpleen eskemen funtzionamendua deskribatu du.
Instalazio hidraulikoak sektoreko prozesuak automatizatzeko erabiltzeak dituen abantailak eta eragozpenak baloratu ditu.
Instalazio hidraulikoen anomaliarik ohikoenak eta horien neurri zuzentzaileak aipatu ditu.
Instalazio elektrikoen elementuak identifikatzen ditu, eta instalazio osoan betetzen duten eginkizuna deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Barneko instalazio elektrikoen oinarrizko egitura deskribatu du.
Zirkuitu elektrikoak babesteko, maniobratzeko eta konektatzeko elementuak ezagutu ditu.
Tresneria industrialari aplikatutako instalazio elektrikoen funtzionamendua haien linea bakarreko eskemarekin erlazionatu du.
Babesteko eta maniobratzeko elementuak sektoreko tresneriari aplikatutako instalazio elektrikoen funtzionamendu zuzenarekin eta babesarekin erlazionatu ditu.
Sektoreko oinarrizko instalazio aplikatuetan magnitude elektrikoak (tentsioa, intentsitatea, potentzia eta tentsio-erortzea, besteak beste) kalkulatu ditu.
Sektoreko instalazio elektriko aplikatuetan behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) argibide teknikoak aplikatu direla egiaztatu du.
Kontrolatzeko eta maniobratzeko elementu elektrikoak eta horien funtzioa ezagutu ditu.
Babesteko gailuen ezaugarri elektrikoak haiek babestu behar dituzten linea eta hargailu elektrikoekin erlazionatu ditu.
Osagai elektrikoak/elektronikoak maneiatzeko aplikatu behar diren segurtasun- eta prebentzio-baldintzak deskribatu ditu.
Sektoreko tresneria industrialaren akoplamenduan esku hartzen duten makina elektrikoak eta eraikuntza-elementuak identifikatzen ditu, eta horien funtzionamendua eta aplikazioak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Sektoreko tresnerian eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatu ditu.
Makina elektrikoak tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatu ditu.
Makina elektrikoen funtzionamendua, ezaugarriak eta sektorean duten aplikazioa deskribatu ditu.
Ezaugarrien plakako informazioa instalazioaren magnitude elektriko eta mekanikoekin erlazionatu du.
Makina elektrikoen eta horien babesen konexio-eskema (abiaraztea eta biraketa-inbertsioa) dagokien sinbologiaren bidez irudikatu du.
Makinen kontsumoa haien hutseko eta kargako funtzionamendu-erregimenarekin eta haien babes elektrikoekin erlazionatu du.
Makina elektrikoak elikatzeko instalazioetan behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) argibide teknikoak aplikatu direla egiaztatu du.
Makina elektrikoak sektoreko tresneria industrialari akoplatzeko sistemak identifikatu ditu.
Makina elektrikoak tresneriari atxikitzeko sistemak erlazionatu ditu (mugimendu mota, transmisio-potentzia, zarata, bibrazioak, besteak beste).
Funtzionatzen ari diren zirkuitu eta makina elektrikoak manipulatzeko aplikatu behar diren segurtasun- eta prebentzio-baldintzak deskribatu ditu.
Lehen mailako mantentze-lanak aplikatzen ditu, eta erabilitako prozedurak inplikatutako tresneriarekin eta instalazioekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Tresneriari egin behar zaizkion lehen mailako (oinarrizko) mantentze-lanetariko bakoitzaren prozedurak deskribatu ditu.
Lehen mailako mantentze-lan prebentiboak/zuzentzaileak egin behar zaizkien elementuak identifikatu ditu.
Tresnerian eta instalazioetan izaten diren matxura ohikoenak adierazi ditu.
Lehen mailako mantentze-lanak egiteko behar diren tresneria eta erremintak identifikatu ditu.
Mantentze-lanak egin ahal izateko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak zehaztu ditu.
Motor elektrikoak abiarazi ditu edo haien biraketa-noranzkoa alderantzikatu du, eta prozesuak iraun duen bitartean funtsezko magnitudeak neurtu ditu.
Tresnerian eta instalazioetan oinarrizko elementuak mantentzeko edo aldatzeko teknikak aplikatu ditu.
Egindako mantentze-lanak euskarri egokian erregistratu ditu.
Lehen mailako mantentze-lanetan instalazioa eta tresneria garbitzeko eta koipeztatzeko eta haien egoera egiaztatzeko eragiketak deskribatu ditu.
Tresneriaren eta instalazioen mantentze-lanen alorrean prebentzioari eta segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia aztertu du.
Edukiak:
Elementu mekanikoak identifikatzea.
Tresneriaren eta instalazioen multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismo nagusiak identifikatzea.
Elementu mekanikoak egiten duten transformazioaren arabera sailkatzea.
Higadurak ager daitezkeen elementu eta piezen zati edo puntu kritikoak identifikatzea, eta haiek sorrarazten dituzten kausak arrazoitzea.
Makinak eta tresneria mantentze-lanetarako prestatzeko eragiketak egitea.
Elementu mekanikoen higadura baloratzea: lubrifikazioa eta mantentze-lan prebentiboak.
Prozesu kimikoetan maiz erabiltzen diren materialak.
Tresneria eta instalazioetako material nagusien portaera eta propietateak. Korrosioa.
Merkaturatzeko nomenklatura eta siglak.
Makinen zinematika eta dinamika.
Mugimendua transmititu eta transformatzen duten elementu mekanikoak: irudikatzeko sinbologia.
Elementu mekanikoek betetzen duten funtzioa eta haien oinarrizko ezaugarri teknikoak.
Elementu mekaniko osagarriak eta loturakoak: funtzionamendua eta lehen mailako mantentze-lanak.
Elementu mekanikoak maneiatzeko kontuan hartu beharreko prebentzio- eta segurtasun-neurriak ezagutzeko interesa izatea.
Mantentze-lanak prozesu kimikoaren segurtasunerako zein garrantzitsuak diren baloratzea.
Beste ikaskide batzuekin koordinatzea eta haien iritziak errespetatzea.
Instalazio pneumatikoen elementuak ezagutzea.
Aire konprimitua sortzeko eta tratatzeko zirkuituak identifikatzea, eta haien elementu nagusien eginkizuna deskribatzea.
Aire konprimitua banatzeko sareak eta haien babes-elementuak identifikatzea.
Erregulatzeko eta kontrolatzeko elementu pneumatikoak identifikatzea, eta instalazioetan haien presentzia ezagutzea.
Eragintzako elementu edo eragingailu pneumatikoak identifikatzea, eta prozesuko tresnerian haien presentzia identifikatzea.
Zirkuitu pneumatiko sinple eskuzkoen, erdiautomatikoen eta automatikoen eskemen funtzionamendua identifikatzea.
Aire konprimituaren propietateak.
Pneumatikak aire konprimitua aplikatzeko teknika gisa dituen erabilerak.
Aire konprimitua sortzeko eta tratatzeko zirkuituak: elementuak, funtzionamendua, sinbologia, mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.
Aire konprimitua banatzeko sareak: ezaugarriak eta eraikuntza-materialak.
Aire konprimitua sektoreko prozesuak automatizatzeko zein erabilgarria den baloratzea.
Beste sail batzuekin koordinatzea, lantegikoarekin batik bat.
Instalazio hidraulikoen elementuak ezagutzea.
Unitate hidraulikoa eta horren elementu funtzionalak eta babes-elementuak identifikatzea.
Banatzeko eta erregulatzeko elementu hidraulikoak dagozkien sinbologiarekin, mantentze-lanekin eta segurtasun-neurriekin erlazionatzea.
Laneko elementu hidraulikoak dagokien sinbologiarekin eta egin behar diren mantentze-lanen motarekin erlazionatzea.
Instalazio hidraulikoen anomaliarik ohikoenak eta horien neurri zuzentzaileak identifikatzea.
Zirkuitu hidrauliko sinpleen eskemak interpretatzea.
Hidraulikaren oinarrizko printzipio fisikoak.
Unitate hidraulikoa: oinarriak, elementuak, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.
Banatzeko eta erregulatzeko elementu hidraulikoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Laneko elementu hidraulikoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Fluido hidraulikoak eta horien propietateak.
Instalazio hidraulikoak sektoreko prozesuak automatizatzeko erabiltzeak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.
Instalazio hidraulikoen ingurumen-inpaktuarekiko interesa izatea.
Mantentze-lanak prozesu kimikoaren segurtasunerako zein garrantzitsuak diren baloratzea.
Instalazio elektrikoen elementuak identifikatzea.
Zirkuitu elektrikoak babesteko, maniobratzeko eta konektatzeko elementuak ezagutzea.
Sektoreko oinarrizko instalazio aplikatuetan magnitude elektrikoak (tentsioa, intentsitatea, potentzia eta tentsio-erortzea, besteak beste) kalkulatzea.
Tresneria industrialari aplikatutako instalazio elektrikoen funtzionamendua haien linea bakarreko eskemarekin erlazionatzea.
Sektoreko instalazio elektriko aplikatuetan behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) argibide teknikoak aplikatu direla egiaztatzea.
Babesteko gailuen ezaugarri elektrikoak haiek babestu behar dituzten linea eta hargailu elektrikoekin erlazionatzea.
Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.
Oinarrizko magnitude elektrikoak: definizioa eta unitateak.
Oinarrizko erlazioak. Instalazioen oinarrizko magnitudeak kalkulatzea.
Kontrolatzeko eta maniobratzeko elementu elektrikoak: sinbologia eta funtzionamendua.
Zirkuitu elektrikoak babesteko elementuak: sinbologia eta funtzioa.
Barneko instalazio elektrikoen oinarrizko egitura.
Osagai elektrikoak/elektronikoak maneiatzeko aplikatu behar diren segurtasun- eta prebentzio-baldintzak betetzea.
Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatzea.
Beste ikaskide batzuekin koordinatzea eta haien iritziak errespetatzea.
Makina elektrikoak identifikatzea eta tresneria industrialean akoplatzea.
Makina elektrikoen eta horien babesen konexio-eskema (abiaraztea eta biraketa-inbertsioa) dagokien sinbologiaren bidez interpretatzea.
Makina elektrikoak sailkatzea: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.
Makinen kontsumoa haien hutseko eta kargako funtzionamendu-erregimenarekin eta haien babes elektrikoekin erlazionatzea.
Makina elektrikoak elikatzeko instalazioetan behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) argibide teknikoak aplikatu direla egiaztatzea.
Makina elektrikoak eta tresneria industrialari atxikitzeko sistemak erlazionatzea (mugimendu mota, transmisio-potentzia, zarata, bibrazioak, besteak beste).
Makina elektriko estatikoak eta birakariak. Tipologia eta ezaugarriak.
Makina elektrikoen funtzionamendua eta eraikuntza-zatiak, eta sektorean duten aplikazioa.
Makina elektrikoak sektoreko tresneria industrialari akoplatzeko eta atxikitzeko sistemak.
Funtzionatzen ari diren zirkuitu eta makina elektrikoak manipulatzeko aplikatu behar diren segurtasun- eta prebentzio-baldintzak errespetatzea.
Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) betetzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko interesa izatea.
Beste ikaskide batzuekin koordinatzea eta haien iritziak errespetatzea.
Lehen mailako mantentze-lanak egiteko teknikak aplikatzea.
Makinen eta tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak (koipeztatzea, buxatzea, garbitzea, besteak beste) egitea, haien mantentze-lanen fitxetan ezarrita daudenak.
Tresnerian eta instalazioetan izaten diren matxura ohikoenak banan-banan aipatzea.
Tresneria substantzia eta baliabide egokiekin garbitzeko metodoak identifikatzea.
Tresneriari erabiltzeko eskuliburuetan ezarrita dauden aldian behingo azterketak egitea.
Motor elektrikoak abiaraztea edo haien biraketa-noranzkoa alderantzikatzea, eta prozesuak dirauen bitartean funtsezko magnitudeak neurtzea.
Egindako mantentze-lanak euskarri egokian erregistratzea.
Mantentze-lan prebentiboak: iragazkiak garbitzea, disko itsuak aldatzea, itxiturak estutzea, baltsak egokitzea, metxeroak garbitzea, koipeztatzea, purgatzea, arauzko azterketak.
Mantentze-lan zuzentzaileak (elementuak aldatzea).
Tresnerian eta instalazioetan oinarrizko elementuak mantentzeko edo aldatzeko teknikak.
Lehen mailako mantentze-lanak egiteko behar diren tresneria eta erremintak.
Mantentze-lanak egin ahal izateko lan-eremuak bete behar dituen baldintzak baloratzea.
Lehen mailako mantentze-lanetan instalazioaren eta tresneriaren egoera egiaztatzeko interesa izatea.
Tresneria eta instalazio elektrikoen mantentze-lanen alorrean prebentzioari eta segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzea: behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa (BTEE).
lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E100
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 33 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.
Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
Testuen deia nagusiak jaso ditu.
Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
Edukiak:
Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.
Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.
Protokolo-formulak idazki profesionaletan.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0117
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 105 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Lan-munduan txertatzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduan txertatzeko gune nagusiak identifikatu ditu.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.
Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.
Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
Edukiak:
Lan-munduan txertatzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea.
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduan txertatzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-munduan txertatzeko hautabidetzat baloratzea.
Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&
Lana arautzearen beharra baloratzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.
Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.
Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena baloratzea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 0118
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 63 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
Edukiak:
Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburuaren kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.
Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga-arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0119
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 380 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Prozesu kimikoko materialak prestatu eta horiekin saiakuntzak egiten ditu, lan-prozedura normalizatuei jarraiki.
Ebaluazio-irizpideak:
Lehengaiak eta produktu kimikoak eskatutako segurtasun-baldintzetan hartu ditu.
Lehengaiak eta produktu kimikoak ontzi egokietan eta eskatutako baldintzetan biltegiratu ditu.
Kalitate-kontrolerako laginak hartu ditu, ezarritako prozedurei jarraiki.
Saiakuntza errazak egin ditu, agindutako lanabesak eta materiala erabilita eta eskatutako doitasunarekin.
Saiakuntzen emaitzak lortzeko kalkuluak egin ditu.
Kontuan hartu behar den arrisku pertsonalen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia identifikatu du.
Prozesu kimikorako instalazioak eta zerbitzu osagarriak prestatzeko eragiketak egiten ditu, eta energiaren eta materialen hornidurarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesuan finkatutako baldintza termikoak ezarri ditu.
Ur-lurruna lortu du lurrun-galdaren bitartez.
Prozesu kimikoa gas industrialez hornitu du, ezarritako baldintzetan.
Fluidoak garraiatzeko ponpak eta konpresoreak prestatu ditu.
Zerbitzu osagarrietan ezusteko egoerak jakinarazi ditu.
Tresneriaren berezko arriskuak deskribatu ditu.
Kontuan hartu behar den arrisku pertsonalen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia identifikatu du.
Kimika-instalazioa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egiten ditu, eta ezarritako sekuentzia prozesu kimikoaren segurtasun-baldintzekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kimika-instalazioaren fluxu-diagrama interpretatu du, eta bertako tresneria identifikatu du.
Instalazioa segurtasun-baldintzak betez abiarazteko edo geldiarazteko prestatu du.
Instalazioa ezarritako eragiketa-sekuentziaren arabera abiarazi edo geldiarazi du.
Instalazioko tresneriak behar bezala funtzionatzen duela begiratu du eta prozesu kimikoan zehar hauteman dituen egoera anormalak jakinarazi ditu.
Produktu kimikoak lortu ditu, ezarritako prozesuko erreakzio kimikoen bitartez.
Larrialdi-egoeren aurrean behar bezala jokatu du.
Prozesu kimikoan, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.
Prozesu kimikoa kontrolatzeko eragiketak egiten ditu, eta prozesuaren optimizazioarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurtu behar diren prozesu kimikoko aldagaiak identifikatu ditu.
Prozesu kimikoko aldagaien irakurketa egin du.
Neurketako eta kontroleko datuak ezarritako euskarrian erregistratu ditu, ezarritako prozeduraren eta epeen arabera.
Kontrol-puntuen gainean jardun du, aldagaiak ezarritako bitartearen barruan mantentzeko.
Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu. Horretarako, prozesuaren gainean jardun du edo gorabeherak jakinarazi ditu.
Kontuan hartu behar den arrisku pertsonalen eta ingurumenekoen prebentzio-araudia identifikatu du.
Lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, eta tresneriaren errendimendua eta segurtasun-baldintzak ziurtatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Tresneria koipeztatzeko eragiketak egin ditu.
Neurtzeko tresnak kalibratzeko eragiketak egin ditu.
Lan-eremua eta tresneria prestatu ditu garbiketa eta mantentze-lanak egiteko.
Lan-eremuaren baldintzak mantentze-lanak egiteko egokiak direla egiaztatu du.
Mantentze-lanak lan-baimenean ezarritako baldintzei jarraiki egiten direla egiaztatu du.
Mantentze-lanak egin direla egiaztatu du.
Tresneria garbitzeko eragiketak egin ditu.
Mantentze-lanek iraun duten bitartean arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.
Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.
Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.
Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.
Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.
Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.
Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.
Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.
Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduan txertatzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.
Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.
Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.
Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.
Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.
Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.
Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.
Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.
atala. Espazioak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)
30 ikasle Azalera (m²)
20 ikasle
Balio anitzeko gela 60 40
Kimikako laborategia 90 60
Tresneria eta automatismoen lantegia 120 90
Kimika industrialeko lantegia 120 90
atala. Ekipamenduak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA
Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria
Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta arbel digitala eta Internet
Kimikako laborategia Erreaktiboak gordetzeko segurtasun-armairuak
Destilagailua
Balantza analitikoa
Desmineralizazio-zutabea
Irabiagailu magnetiko bero-emailea
Huts-ponpa
Zentrifugadorea
Lehortzeko labea
Laborategiko material orokorra
Tratamendu-labea
Konduktimetroa
pH-metroa
Kolorimetroa
Bahegailua
Errota
Lagingailuak
Dentsimetro sorta
Polarimetroa
Termometro multzoa
Abbe errefraktometroa
Biskosimetro sorta
Saiakuntza fisikoetako eta fisiko-kimikoetako oinarrizko materiala
Lupa binokularra
Homogeneizagailua
Pipeta automatikoak
Potentziometroa
Norbera babesteko ekipamendua, botikina, dutxa, begi-garbigailua, su-itzalgailua, suaren kontrako manta
Tresneria eta automatismoen lantegia Tresneria eta kontroleko instalazio pilotuak, honako elementu hauek dituztenak:
Erregulazio-elementuak. Kontrol-begizta sentsoredunak, eragingailuak, transmisoreak eta kontrolatzaileak. Kontrolatzaile logiko programagarriz hornitutako kontrol-panela; kontrol lokaleko sistemak (transmisoreak, bihurgailuak, erregulagailu pneumatikoak edo elektronikoak, sistema digital lokalak); amaierako kontrol-elementuak; eta abar.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE): betaurrekoak, maskarak, eskularruak, oinetakoak eta bestelakoak
Lehen laguntzetarako edo larrialdiei erantzuteko urgentziazko gailuak. Larrialdietako ekipamendu finkoak eta mugikorrak
Kimika industrialeko lantegia Arau-bilduma, fabrikazio-eskuliburu teknikoak eta produktu kimikoen katalogoak
Kimika-industriako oinarrizko eragiketei eta prozesuei buruzko instalazio pilotuak edo informatika-simulagailuak, honakoen gisakoak:
Solidoak garraiatzeko eta fluidoak ponpatzeko eta eroateko sistemak
Biltegiratzeko sistemak
Tamaina murrizteko, sailkatzeko, nahasteko eta dosifikatzeko instalazioak
Erreakzio-tresneria
Egokitzeko, ontziratzeko, etiketatzeko, kutxaratzeko eta paketatzeko tresneria
Laginak hartzeko tresneria eta lanabesak
Lehengaien, produktu osagarrien, produktu burutuen eta prozesuko efluenteen kalitatea egiaztatzeko sistemak
Neurtzeko eta saiakuntzak egiteko tresneria eta lanabesak (baskulak, balantzak, termometroak, manometroak, emari-neurgailuak, dentsimetroak, pH-metroak, bestelakoak)
Kimika-produkzioaren bereizgarriak diren analizagailu automatikoak eta lineako analizagailuak
Urak eta isurkinak arazteko tresneria
Erregistro-sistema eskuzkoak edo informatizatuak: erreminta eta lanabes osagarriak
Makinen eta garraio-tresneriaren segurtasun-sistemak
Segurtasuneko detektagailu eramangarriak
Taldea babesteko ekipamendua: begi-garbigailuak, su-, gas-, zarata- eta erradiazio-detektagailuak, alarmak eta bestelakoak
atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Kimika-instalazioa heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
0109 Parametro kimikoak Laborategia
Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0110 Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0111 Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0115 Uren tratamendua Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
0116 Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak Prozesu-eragiketak
Makinen mekanizazioa eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
E100 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
0117 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
0118 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
0119 Lantokiko prestakuntza Analisi eta kimika industriala
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Laborategia
Prozesu-eragiketak
Makinen mekanizazioa eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.
atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.
KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.
Lan-harremanetan diplomaduna.
Gizarte-lanean diplomaduna.
Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.
Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.
Analisi eta kimika industriala Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialitatea.
Baso-ingeniari teknikoa, baso-industrietako espezialitatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Makinen mantentzea eta mekanizazioa Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.
LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK
0111 Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
0115 Uren tratamendua
0117 Laneko prestakuntza eta orientabidea
0118 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.
0109 Parametro kimikoak
0110 Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola
0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.
Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.
E100 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.
0116 Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.
Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.
Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK
(LOE 2/2006)
Kimika aplikatua 0109 Parametro kimikoak
Kimika-instalazioko prozesu-eragiketak 0110 Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
0111 Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola 0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola
Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak 0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
0115 Uren tratamendua
Lantokiko prestakuntza 0119 Lantokiko prestakuntza
«FARMAZIA PRODUKTUEN FABRIKAZIO ERAGIKETAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK
(LOGSE 1/1990) «KIMIKA INSTALAZIOA» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK
(LOE 2/2006)
Kimika aplikatua 0109 Parametro kimikoak
Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola 0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola
Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak 0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
0115 Uren tratamendua
Lantokiko prestakuntza 0119 Lantokiko prestakuntza
«OREGINTZA ETA PAPERGINTZAKO ERAGIKETAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK
(LOGSE 1/1990) «KIMIKA INSTALAZIOA» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK
(LOE 2/2006)
Kimika aplikatua 0109 Parametro kimikoak
Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola 0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola
Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak 0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
0115 Uren tratamendua
Lantokiko prestakuntza 0119 Lantokiko prestakuntza
atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.
KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA
UC0045_2: Prozesu kimikoaren eragiketak egitea.
UC0046_2: Kimika-instalazioko makinak, tresneria eta instalazioak prestatzea eta egokitzea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea. 0110 Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
0111 Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
UC0047_2: Kimika-instalazioan kontrol lokala egitea.
UC0322_2: Energia-instalazioetan eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea. 0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola
UCO320_2: Makinak, tresneria eta energia-instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak prestatzea.
UC0321_2: Makinak, tresneria eta energia sortzeko eta banatzeko instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak erabiltzea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea. 0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:
LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA
0110 Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
0111 Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
0114 Kimika-industrian materialak garraiatzea
0116 Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak UC0045_2: Prozesu kimikoaren eragiketak egitea.
UC0046_2: Kimika-instalazioko makinak, tresneria eta instalazioak prestatzea eta egokitzea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.
0109 Parametro kimikoak
0112 Prozesu kimiko industrialen kontrola UC0047_2: Kimika-instalazioan kontrol lokala egitea.
UC0322_2: Energia-instalazioetan eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.
0113 Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
0116 Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak UC0320_2: Makinak, tresneria eta energia-instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak prestatzea.
UC0321_2: Makinak, tresneria eta energia sortzeko eta banatzeko instalazioak eta zerbitzu osagarrietakoak erabiltzea.
UC0048_2: Zuzen fabrikatzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betez jardutea.