Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

57/2010 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1021
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 2010/02/23
  • Argitaratze-data: 2010/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, alegia, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak emandako idazkeran ezarri zuen Justizia eta Herri Administrazio Saila osatuko zutela desegindako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko Justizia Sailburuordetzaren organoek eta unitateek; desegindako Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiko organoek eta unitateek (salbuespena Toki Araubidearen Zuzendaritza da, Jaurlaritzaren Lehendakaritzan sartuta dagoena, baina bere giza baliabideak eta baliabide materialak Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiko Auzibide Zuzendaritzari atxiki zaizkio); desegindako Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiaren organoek eta unitateek; eta Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren eta Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren organoek eta unitateek (sailburuordetza biak desegindako Ogasun eta Herri Administraziokoak dira).

Horri jarraituz, abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen eta haren bidez sartu ziren antolaketa-neurrien artean zeuden toki araubideko eginkizunak Auzibide Zuzendaritzari esleitzekoa eta elkarteen, fundazioen eta elkargo profesionalen arloko eginkizunak Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari ematekoa. Bi zuzendaritza horiek Araubide Juridikoaren Sailburuordetza barruan daude.

Bi zuzendaritzei gaur eman zaizkien eskumenak egoki kudeatu beharra dela eta, toki araubideari, elkarteei, fundazioei eta elkargo profesionalei buruzko eginkizunak atal administratibo berbera batean bateratzea komeni da horrela multzo bateratu horren eraginkortasuna nabari hobetu dadin.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko otsailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 2. artikuluaren 1.5 paragrafoa aldatzen da, honela idatzita geratu dadin:

  1. Araubide juridikoaren sailburuordetza:

    1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.

    2. Auzibide Zuzendaritza.

    3. Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da idatzita honela geratu dadin:

  1. Honako zuzendaritza hauek Araubide Juridikoaren Sailburuordetzaren mende egongo dira:

    1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.

    2. Auzibide Zuzendaritza.

    3. Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 24. artikuluan 1. paragrafoko f, g eta h letrak kentzen dira eta lehengo 3. paragrafoa 2. paragrafo bihurtzen da.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuari 26. artikulu bat gehitzen zaio idatzita honela jasota gera dadin:

  1. Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak, Dekretu honen 6. artikuluan aipatzen direnez gain, egiteko hauek izango ditu:

    1. Elkarteen araubide orokorra, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, elkarteen lurralde-bulegoak koordinatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, eta herri-onurako izaera eman zaien elkarteen babesletza.

    2. Autonomia Erkidegoaren eskumeneko fundazioen araubide orokorra, eta fundazio horien babesletza eta erregistroa.

    3. Profesionalen Elkargoen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen arabera, eta elkargo horiek beren sektore-eremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremanei kalterik egin gabe.

    4. Toki-araubideko gaiak aztertzea, horiei buruzko aholkuak eta irizpena ematea eta ebaztea betiere Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak badira.

    5. Toki-administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden edo sortzen diren datu-fitxategietatik izaera pertsonala dutenak antolatzea eta gainbegiratzea.

  2. Elkarteen Erregistroko lurralde-bulegoak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetan daude eta Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatuak dira.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriaren 5. paragrafoan «Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari» esaten den tokian «Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariari» jarri beharko da.

Indarreko arauetan edo xedapenetan Auzibide Zuzendaritzari eta Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari (bi zuzendaritza horiek desagertutako Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusikoak ziren) egiten zaizkien erreferentziak, baldin eta dekretu honen bosgarren artikuluan eginkizunekin loturarik badute, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari dagozkiola ulertuko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.