Arautegia
Inprimatu629/2009 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 250
- Hurrenkera-zk.: 6786
- Xedapen-zk.: 629
- Xedapen-data: 2009/12/22
- Argitaratze-data: 2009/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Azken Xedapenetatik Lehenengoan, honakoa ezarri du: sailburuek lehendakariari aurkeztuko dizkiote euren sailei dagozkien arautegi organikoei buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook. Jarraian, arautegi horiek jarraitu beharreko antolaketa-irizpideak ezarri dira Dekretuan.
Dekretu honetako 1. artikuluan xehatutako funtzio eta jardun-arloak egokitu egin behar dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Batzordearen aurrean sailburuak 2009ko ekainaren 22an egindako agerpenean aurkeztutako jardun-arloak gauzatzeko gai den egiturara. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sail berriak aurkeztutako organigramak erantzuna ematen dio beharrizan horri.
Horren harira, Eusko Jaurlaritzak 2009ko ekainaren 5ean (Ingurumenaren Munduko Eguna) sinatutako Urdaibaiko itunak beregain hartzen du zeharkako politikaren garapenarekiko konpromisoa. EcoEuskadi 2020 izendun konpromiso hori, lehendakariaren gidaritzarekin, lan-ildo gisa ezarrita dago eta Euskadi iraunkorra (ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik eta ingurumeneko ikuspegitik) lortzea sustatuko duten sektore-lineamenduak gainditzeko gai izatea da helburua.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak errespetu eta nagusitasunezko bidea sustatzeko konpromisoa hartu du, nazioarteko hitzarmenak betetze aldera, baldin eta horiek berotegi-efektua eragiten duten gas-isurketak murrizteko tresna eta arrazoizko neurriak ezartzen badituzte, eta isurketen eragina murrizten badute ingurumenaren arloan gure jardun-ildoko funtsezko oinarriak izango diren hauetan: klima-aldaketa eta biodibertsitatearen babesa. Bi elementu hauek elkarrekiko duten mendetasun handia ezagututa, ekoizpenerako eta kontsumorako egungo ereduen garapena sustatu nahi da, eredu ekoeraginkorragoa lortze aldera.
Lurralde Antolamenduari eta Urei dagozkien aurreikuspenak lurraldearen kudeaketa iraunkorrean oinarritzen dira, eta beren lehentasunen artean, besteak beste, honakoak daude: lurraldeen arteko oreka eta lotura, lurzoruaren eta baliabide hidrikoen erabilera arduratsua, eta gure paisaia-balioen garapena.
Landa-munduko garapen iraunkorra Eusko Jaurlaritza berriaren kezkarik nagusienetakoa da. Kezka horren atzean, sektorean erregistratzen diren jarduera anitzei buruz orain arte hartu izan diren neurriak (dela autonomia-mailan, dela estatu-mailan) daude. Testuinguru hirukoitz horretan kokatzen da sentsibilizazio-prozesua (handituz doana) sustatzeko konpromisoa, ingurumenarekiko errespetu handiagoa duen kudeaketa- eta ekoizpen-eredua duena; prozesu horren bidez, baliabide naturalen eta kultura-balioen babesa bermatu nahi da, eta kontsumitzaileari kalitate oneko produktu osasungarriak eskaini nahi zaizkio. Era berean, nahitaezkotzat jotzen da modernizazioaren, teknologia berriak sartzearen eta sektorea hobetzearen aldeko apustua berrestea, lehiakortasuna hobetu asmoz.
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-politikak, Arrantza Politika Bateratuaren (APB) alorrean erregistratutakoa, arrantza arduratsua lortzeko irizpide iraunkorrak sustatzearen alde egingo du lan, laneko arriskuen prestakuntza eta prebentzioan arreta berezia jarriko du eta eraldatze- eta merkaturatze-sektorearen berrikuntza eta akuikultura sustatuko ditu.
Elikagaien industriarekiko konpromisoa honako hauetan islatuko da: gure lehenengo sektoreak sortutako produktuen eraldatzea eta merkaturatzea sendotuko da eta industriaren integrazio bertikalaren maila areagotzeko neurriak hartuko dira, ekoizpenetik merkaturatzeraino balioa sortuz. Helburu horiek lortzeko, elikagaien sektorearen lehiakortasuna indartuko da, erronka berriei aurre egiteko, merkatuen globalizazioari dagokionez, bai eta kontsumitzaileen eskaera berriei dagokienez ere. Horretarako, inbertsioak babestu eta berrikuntzak sartuko dira.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikitako sozietateak eta lotura duten gainerako sozietateak eta fundazioak Saileko tresna gisa erabiltzen dira, Jaurlaritzak sektoreak eraldatu ahal izateko, balio erantsia sortzearen bidez. Enpresa eta fundazio horien kudeaketa zuzenduko duten irizpideak honakoak izango dira: gardentasuna, zehaztasuna eta zorroztasuna. Horretarako, baliabideak optimizatzeaz gain, sinergiak eta giza kapitalaren prestakuntza aprobetxatuko dira.
Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aldez aurretik onartuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran onartu ondoren, hauxe
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 14. artikulua garatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun-arloak hauek izango dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen baitan:
Ingurumenean eragiten duten jarduerak antolatu, ebaluatu eta kontrolatzea Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagozkion eskumenen, esparruan, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearekin bat etorriz.
Klimaren aldaketaren gaineko politika eta airearen eta lurzoruaren kalitatea babesteko politika koordinatzea.
Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.
Biodibertsitatearen babesa.
Garapen iraunkorraren bermea eta sustapena.
Lurralde, hidrologia eta itsasertzaren plangintza.
Hirigintzako plangintza lurraldeko plangintzara egokitzen dela kontrolatzea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskumenak betez.
Paisaien antolamendua eta babesa.
Lurraldeko informazioaren sistema.
Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko obra hidraulikoak eta jabari publiko hidraulikoaren eta itsas-lehortarraren babesa.
Diziplina hidraulikoa eta uretako ingurunearen babesa.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako sektoreen lehiakortasunaren sustapena.
Nekazaritza, baso eta abeltzaintzaren antolamendua.
Landa-garapena eta jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa, landa-ingurunean eta arrantza-guneetan.
Animalien eta landareen produkzioa eta osasuna.
Animalien babesa eta kontrola. Zoologia-guneak.
Ur kontinentaletako arrainez eta ehizaz baliatzeko araubideak.
Nekazaritza, abeltzaintza, baso, elikagai eta arrantzako sektoreetako elkarte, organizazio eta korporazio profesionalak.
Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntza.
Nekazaritza, elikagai, arrantza eta ozeanografia ikertzea; hala ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion funtzioak errespetatuko dira.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta merkaturatzea eta basoen lehenengo eraldaketako industriak.
Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaietako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna.
Mahastizaintza eta enologia.
Arrantzako antolamendua, itsas arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura.
Nabigazio eta arrantzako prestakuntza, kirol-nabigazioko irakaskuntza eta urpekaritza profesionala.
Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren gastuen Erakunde Ordaintzailea.
Aurreko atalean aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ondoko egitura orokor hau hartuko du:
Kide bakarreko organoak:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.
Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritza.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Ingurumen Sailburuordetza.
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza.
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.
Lurralde Plangintzaren eta Uren Sailburuordetza.
Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.
Elikagaien Kalitateko Zuzendaritza.
Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza.
Kide anitzeko organoak:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, honako organo kolegiatu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuan arautua; azken hori apirilaren 11ko 82/2002 Dekretuak aldatua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta urriaren 10eko 199/2000 Dekretuan arautua.
Klima-aldaketaren Euskal Bulegoa, apirilaren 7ko 77/2009ko Dekretuaren bidez sortua.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua, uztailaren 6ko 5/1989 Legearen bidez sortua.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua, otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuaren bidez sortua.
Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseilua, ekainaren 30eko 16/1994 Legearen bidez sortua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta irailaren 9ko 157/2008 Dekretuan arautua.
Lurralde Politikako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuan arautua.
Izurri-hilkariei buruzko Arautegia Garatu eta aplikatzeko Batzorde Teknikoa, 1990eko otsailaren 15eko Aginduan arautua; azken hori 2006ko irailaren 12ko Aginduak aldatua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bertako Abere-arrazen Kontseilua, abenduaren 26ko 373/2001 Dekretuaren bidez sortua.
Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea, apirilaren 12ko 90/2005 Dekretuaren bidez sortua.
Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea, otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren bidez sortua; azken hori 2002ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez garatua.
Landaberri, apirilaren 8ko 10/1998 Legearen bidez sortua eta ekainaren 2ko 95/1998 Dekretuaren bidez garatua.
Landa Garapeneko Kontseilu Aholku-emailea, apirilaren 8ko 10/1998 Legearen bidez sortua eta ekainaren 2ko 95/1998 Dekretuaren bidez garatua.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren abenduaren 29ko 10/2006 Legearen bidez sortua.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikaren abenduaren 23ko 17/2008 Legearen bidez sortua.
Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa, Nekazaritza eta Elikagintza Politikaren abenduaren 23ko 17/2008 Legearen bidez sortua.
Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikaren abenduaren 23ko 17/2008 Legearen bidez sortua.
Sektore Publikoa:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita daude honako Sozietate Publiko hauek:
IHOBE, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
Itsasmendikoi, S.A., Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B., Centro integral para la formación y promoción del medio rural.
Neiker, S.A., Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario.
Era berean, Uraren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita dago.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari honakoak dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak betetzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera sailari dagozkion funtzio eta jardun-arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskumenak betetzea, betiere, saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio.
Saileko organo gorena denez, saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola berak egingo ditu.
Sailburuari dagozkio, halaber, ondoko eskumen hauek erabiltzea:
Izendapen askeko lanpostuak betetzea eta aldi baterako langileak izendatzea.
Saileko organoen artean eskurantzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.
Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurretiazko baimenetik kanpo dauden hitzarmen eta akordioak baimentzea, sailaren berezko gaietan, eta berauek sinatzea.
Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Sailburuari beharrezkoa den laguntza eta aholkularitza ematea, sailari esleitutako eskumenak erabiltzeko eta eskumen horiei buruzko irizpide eta jardun-planak ezartzeko.
Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.
Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketak, eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta estatuan edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.
Landa Garapen Iraunkorreko Programa diseinatzea, eta, sailaren berezko eskumenen barruan, Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak tramitatzea.
Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasuneko araudia eta politikak egitean eta aplikatzean, indarrean dauden akordio eta arauen arabera.
Sailaren argitalpenak eta hedabide sozialekin dituen harremanak koordinatzea, sailari lotutako jarduera, erabaki eta politiken hedapena sustatzeko.
Sailaren plan estrategikoen gertaketa eta plan horien jarraipen-txostenen gertaketa koordinatzea, saileko sailburuordetzekin lankidetzan.
Urdaibaiko Ituna - EcoEuskadi 2020ri buruzko jarduerak diseinatu eta koordinatzea, Jaurlaritzako Lehendakaritzarekin lankidetzan.
Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-ikuskaritza egitea, Europar Batasuneko arauen eremuan.
Erakundeetako ekintzak proposatu eta kudeatzea, sailaren funtzioei dagokienez, eta jardunaldi, biltzar eta sailaren ekitaldi publiko eta ofizial mota oro antolatzea.
Informazio-sistemen, estatistikaren, azterketen eta analisien alorreko kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea, sailaren organo estatistiko espezifikoa ere zuzendaritza honi atxikita.
Zuzendaritza desberdinak eta saileko arloak sustatzea, koordinatzea eta beraiekin lankidetzan aritzea, bai eta organismo, erakunde, sozietate eta organoekin lankidetzan aritzea ere, baldin eta zuzendaritzara atxikita badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasunerako planean aurreikusitako neurriak betetzeko.
Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa ematea saileko sailburuari.
Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako gainerakoekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.
Saileko aholkularitza juridikoa, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan. Hor sartzen da: Funtzio horrek honakoak hartzen ditu bere gain: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, azterketak eta txosten juridikoak zuzentzea eta egitea, b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea eta c) nahitaezko legezkotasun-txostenak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu. Hala badagokio, aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako erakundeei lankidetza eta babesa emango die.
Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremana, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, beren ebazpenen jarraipena eta kontrola.
Jaurlaritzaren Kontseiluari edo bere organo eskuordetuei ezarri behar zaizkien espediente eta gaiak tramitatu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak tramitatu eta kontrolatzea ere.
Sailaren alorrean kontratazio-organo gisa jokatzea eta berorren kontratazio-espedienteak tramitatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egitea. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek. Bere eginkizuna izango da, idatz-zati honetan ezarritako eskumenen esparruan, Sektore Publikoko Kontratuen Legean araututako kontratazioaren arloko behin-behineko neurriak onartzea eta kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebaztea.
Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua egitea, beronen jarraipena koordinatzea, espedienteen tramitaziorako beharrezkoak diren gastuen baimenak onestea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea.
Sailaren eskumeneko arloetan ekonomiari buruzko azterketa eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.
Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitatea, Batasuneko arauen eremuan.
Unean-unean indarrean dauden diru-laguntzen egitarauekin bat etorriz, laguntza edo diru-laguntzen banaketa sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo diru-laguntza horren erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta gauzatzea, saileko zuzendaritzekin lankidetzan.
Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan.
Sailaren jarduerari dagokionez sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak koordinatzea eta horien jarraipena egitea, azken ebazpenera arte.
Sailera atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, langileen prestakuntza eta hobekuntzarako plan eta programak sustatuz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / Instituto Vasco de Administración Pública (HAEE/IVAP) erakundearekin lankidetzan.
Saileko langileak euskalduntzeko, euskara normalizatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko prozesua sustatzea.
Sailak langileen premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailean lanpostuen plantillak eta zerrendak osatzeko proposamenak egitea.
Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Justizia eta Herri Administrazio Sailari gai honetan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamenduak administratu eta iraunaraztea.
Saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta metodoen barne-antolaketa, arrazionalizazioa, aplikazio informatikoak, administrazio digitala eta informatizazioa lortzeko proposamenak egitea.
Saileko erregistro nagusia, agiritegia, liburutegia eta gainerako agiri-zentroak antolatu eta zuzentzea; hala ere, Justizia eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunen eskumenak errespetatu beharko dira.
Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.
Organo eskudunak administrazioaren berrikuntzaren eta modernizazioaren arloan egindako ekimen eta ildoak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den euskarria bermatzeko ardura duen organo gisa jokatzea.
Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek ezin hobeto funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekin dauden harremanak egokiro antolatzea, beren eskumeneko arlo desberdinetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.
I. ATALA
FUNTZIO OROKORRAK
Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Sailburuordetzaren, zuzendaritzen eta sailburuordetzaren menpeko gainerako administrazio-organo eta unitateen jarduerak zuzendu eta kudeatzea.
Jardun-politikak egitea eta sailburuari proposatzea.
Europako eta nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatuekin, elkarrizketa eta lankidetza sustatzea.
Sailburuordetzako organo eta unitateei zuzendutako jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, ondo funtziona dezaten.
Sailburuari laguntza teknikoa eskaintzea, dagozkion ardurapeko funtzioetan.
Ezarritako jardun-politikaren araberako xedapen-proiektu orokorrak proposatzea.
Sailburuordetzaren menpeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
Indarrean dagoen antolamendu juridikoak agintzen dien beste edozein funtzio, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei atxikitzen zaizkienak.
Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen menpe, edo sailburuaren menpe Kabinetearen eta Hedabideen zuzendariaren eta Zerbitzuetako zuzendariaren kasuan, ondoko eskumen orokorrak erabiltzea:
Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat.
Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu eta koordinatzea, organo gorenak emandako jarraibideen arabera.
Euren gainetik dauden organoei planak edo jardun-programak proposatzea, eskumena duten gaietan.
Beraiei esleitutako funtzioak betetzeko dagozkien administrazio-egintzak ematea.
Indarreko araudian aurreikusitako kasuetan, errekurtsoak ebaztea.
Indarrean dagoen antolamendu juridikoak agintzen dien beste edozein funtzio, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
II. ATALA
INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Ingurumen Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzako organoa da, eta, saileko sailburuaren begiradapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:
Ingurumen, biodibertsitate eta natura-ondarearen politika planifikatzea, programatzea eta koordinatzea.
Ingurumen, biodibertsitate eta natura-ondarearen gainean araudia proposatzea eta egikaritzapena koordinatzea.
Ingurumen, biodibertsitate eta natura-ondarearen politikako tresnak diseinatzea eta garatzea.
Kutsadurari aurre hartzeko eta klima-aldaketaren aurka borroka egiteko ingurumenaren kalitatea sustatzen duten politikak egitea.
Ingurumenean eragina duten jarduerak antolatzea, izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.
Bere eskumen-eremuari esleitutako eta ingurumenaren legedian jasotako baimenak eta ebazpenak ematea.
Ingurumen-eraginaren deklarazioa egitea, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduretara eskatzen duten plan, programa eta proiektuei dagokienez.
Lurzoruaren kalitatearen aitorpena bidaltzea.
Ingurumenaren gainean dauden foroetan partaidetza sustatzea.
Biodibertsitatea eta bere baliabideak babestea.
Ingurumenaren zaintza, ikuskaritza eta kontrola eta ingurumen-erantzukizunaren eskakizuna bultzatzea.
Ingurumenari buruzko informazioa, prestakuntza eta partaidetza eta gai horren gaineko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak.
Ingurumen Sailburuordetzaren menpe daude, hierarkikoki, honakoak: Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza eta Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Ingurumeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-politika prestatzea, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan jasotakoa, eta beronen jarraipena egitea.
Klima-aldaketaren aurkako politikaren plangintza prestatzea, eta beronen jarraipena egitea.
Udalerri mailan ingurumen-iraunkortasuna sustatzea, Tokiko Agenda 21-en bidez.
Ingurumen-gaien plangintza diseinatu eta begiztatzea eta ingurumenarekin lotutako azterketak egitea.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren egoerari eta ingurumen-adierazleei buruzko memoria egitea.
Plan eta programen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozedurak tramitatzea.
Ingurumen atmosferikoaren kalitatea ebaluatzea eta kontrolatzea.
Zarataren gaineko plangintza sustatzea.
Berotegi-efektua eragiten duten gas-isurketak baimentzea eta baimenok izapidetzea.
Europar Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau tramitatzea.
Ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko tekniken aplikazioa sustatzea ekoizpen-prozesuetan, dagozkion funts eta laguntzak kudeatuz.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko planeko I+G jarduerak sustatzea; sailari dagokio aipatutako plana gauzatzea.
Aholkularitza juridikoaz arduratzea eta arau-proiektuak egitea sailburuordetzaren berezko gaietan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta zehapen-espedienteak bideratzea ingurumenaren arloan.
Ingurumen-politikako tresnak garatzea eta aplikatzea, zuzendaritzaren funtzio-arloetan.
Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak ebaluatzea eta kontrolatzea, kutsadura akustikoa barne.
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Ingurumeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Ingurumen-baimen bateratuak tramitatu eta begiztatzea, hala badagokio, horiek baimentzeko proposamena eginez.
Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozedurak tramitatzea eta ingurumen-eraginari buruzko deklarazioen proposamenak egitea.
Ingurumenean eragina duten jarduerak administratiboki kudeatzea, sailkatutako jardueren lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak jartzeko txostenaren proposamena barne.
Zuzendaritzaren eskumeneko gaietan (hondakinak, lurzoruak, ikuskaritzak) planak egitea.
Hondakinen trafikoa zaindu eta kontrolatzea.
Hondakinak baloratzeko jarduerak sustatzea.
Hondakinak kudeatu eta ekoizteko baimenen proposamenak tramitatu eta egitea, eta ekoizpen eta kudeaketako urteko aitorpen eta memoriak ikuskatzea.
Hondakinak kudeatzeko sistema bateratuak baimentzeko proposamenak tramitatu eta egitea eta sistema horien bilketa, sailkapen eta birziklapenari buruzko informazioa kudeatzea.
Hondakinen inguruko enpresako prebentzio-planak tramitatzea, eta, hala badagokio, berauek onestea proposatzea.
Lurzoruaren kalitatea ebaluatzen dela kontrolatzea, prebentzio, babes eta berreskurapenerako neurriak zehaztu eta proposatuz, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko Legearen arabera.
Ingurumen-erantzukizunaren gaineko araudia betetzen dela kontrolatzea eta beronen jarraipena egitea.
Lurzoruaren kalitatea aitortzeko proposamenak izapidetu eta egitea.
Lurzoruaren kalitatea ikertzeko erakundeen kreditazio-proposamenak tramitatu eta egitea.
Ingurumena zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lanak.
Ingurumenean eragina duten larrialdi-egoeretan laguntzea.
Ingurumen-politikako tresnak garatzea eta aplikatzea, zuzendaritzaren funtzio-arloetan.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Ingurumeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Biodibertsitatea zaintzeko eta babesteko eta baliabideen eta natura-ondarearen erabilera iraunkorra sustatzeko azterketa, txosten, plan eta estrategiak egitea.
Balio ekologiko handia duten guneen eta ekosistema hauskorren arlokako plangintza egitea eta tramitatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko lur eta itsas baliabide naturalen antolamendurako planak egitea, tramitatzea eta berrikustea.
Natura-gune babestuen eta «Natura 2000» izeneko Europako sare ekologikoko lekuen deklarazioa sustatzea.
«Natura 2000» izeneko Europako sare ekologikoan sartzeko babes bereziko eremuak proposatu eta kudeatzea; hala ere, lurralde historikoetako foru organoek natura-gune babestuen kudeaketan dituzten eskumenak errespetatuko dira.
Natura-gune babestuen sarearen helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea eta beren erregistroa kudeatzea.
Txingudiko badia antolatzeko eta babesteko plan berezian jasotako aurreikuspenetan garatzen ari diren jarduerak gauzatzea.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak betetzen direla sustatzea eta horretan arreta jartzea, bere kudeaketa sustatu eta koordinatuz.
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa kudeatzea eta horien kudeaketa-planak egitea, Foru Aldundiekin lankidetzan.
Ingurumenaren gainean hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizaziorako planak egitea, Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzarekiko lankidetzan.
Ingurumenari buruzko informazioa kudeatzea, eta, gai horretan, parte-hartze publikoa sustatzea, ingurumenari buruzko datu-basea osatuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren, Naturzaintza-Natura Babesteko Aholku Kontseiluaren eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatu eta Kontseiluaren Idazkaritza eta babes teknikoa.
Euskal ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 bultzatzea, Ingurugelen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan.
Ingurumen-politikako tresnak garatzea eta aplikatzea, zuzendaritzaren funtzio-arloetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako zerbitzuko langileentzako ingurumen-prestakuntza sustatzea, funtzio publikoen arloan eskumena duen sailarekin lankidetzan.
Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programa egiteko orduan.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari esleitutako gaiak arautzen dituzten arauak hausteagatiko zehapen-espedienteak bideratzea.
III. ATALA
LURRALDE PLANGINTZAREN ETA UREN SAILBURUORDETZA
Lurralde Plangintza eta Uren Sailburuordetzak, saileko sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:
Lurralde, itsasertz, pasaia eta uren antolamenduari buruzko araudia planifikatu eta egitea.
Bere eskumeneko baimen eta ebazpenak ematea.
Hirigintzako plangintza eta lurraldeko plangintzaren zehaztapenak garatzen dituen hirigintzako antolamenduko tresnak sailburuari helaraztea, behin betiko onets ditzan, baldin eta berauek onestea Eusko Jaurlaritzari badagokio.
4/1990 Legean aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnak eta lurralde-plangintzako beste edozein tresna sustatzea, eta, hala badagokio, koordinatu, egin eta tramitatzea.
Lurralde-informazioaren sistema.
Lurralde Plangintzaren eta Uren Sailburuordetzaren menpe dago, hierarkikoki, Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza. Sailburuordetza horri dagokio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Uraren Euskal Agentziarekin duen harremanaz arduratzea. Era berean, erakunde horren koordinazio, ikuskaritza eta kontrolaz arduratu beharko da; hala ere, errespetatu egingo dira azken eremu horretan Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion funtzioak.
Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearen menpe, ondoko funtzioak egitea:
Lurralde eta itsasertzaren antolamenduko tresnak egitea, tramitatzea, eta, hala badagokio, aldatu eta berrikustea; hala ere, Jaurlaritzako beste organo batzuei esleitutako eskumenak errespetatu egingo dira.
Hirigintzako antolamenduko tresnak tramitatzea, baldin eta lurraldeko plangintzako zehaztapenak garatzen badituzte eta Eusko Jaurlaritzari badagokio berauek onestea.
Lurralde-antolamendu eta hirigintza-antolamenduko tresnen txosten teknikoak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Kontseiluaren funtzionamenduan, baita organo horien gainean Lurralde Antolamenduari buruzko 4/1990 Legeak eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak esleitutako gainerako funtzioak betetzea ere.
Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko erabakien proposamena egitea, Eusko Jaurlaritzari 4/1990 Legeko 26.1 artikuluan eta 2/2006 Legean esleitutako funtzioei dagokienez.
Plangintzaren Euskal Erregistroa kudeatzea.
Hirigintza ikuskatzea, lurralde-antolamenduari dagokionez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 218.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ikuskaritzaren eskumenaz arduratzeak bere gain hartzen du dagozkion zehapen-espedienteak bideratzea.
2/2006 Legeko 222. artikuluan aurreikusitako eskumenak, hirigintzako diziplinari dagokionez.
Lurralde eta paisaiaren antolamenduaren gaineko arau-proiektuak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Itsasertzaren babesa planifikatzea, kalitateko ereduak finkatuz eta mantentzean arreta jarriz.
Lurraldea eta, zehazki, industria-aurrien arazoaren eraginak jasan dituzten arloak leheneratzeko berariazko ekintzak.
Lurralde Informazioaren Sistema hobetzea eta zaintzea.
Eusko Jaurlaritzako oinarrizko kartografia ofiziala egitea eta GIS korporatiboari hornitzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantentzea kontrolatuz.
Autonomia Erkidegoko erakundeak koordinatzea, kartografia, geodesia eta informazio geografikoa sustatu, hobetu eta era orekatuan zaintzeko, eta estatuko eta Europako herri administrazioekin koordinatuta aritzea.
Euskadiko Plan Kartografikoa egitea eta Euskadiko Erregistro Kartografikoa martxan jartzea.
Sailari esleitutako jarduerak gauzatzeko desjabetze-ahala erabiltzea; hala ere, Jaurlaritzaren Kontseiluari eta haren barruko beste sailei dagozkien eskumenak errespetatu egingo dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen Idazkaritza eta babes teknikoa.
IV. ATALA
NEKAZARITZA ETA LANDA GARAPENEKO SAILBURUORDETZA
Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
Nekazaritza sustatu eta antolatzea.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.
Merkatuek Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan esku hartzea.
Europar Batasuneko ordainketak eta laguntzak.
Landa-garapenerako programak garatzea, sailaren eskumenen arloan.
Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioanitzarekin zerikusia duten politika eta erregelamendu europarrak garatzea eta kudeatzea.
Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin, eta Landaberrin sortzen diren lan-taldeen jarduerak sustatzea.
Landa Garapenari buruzko Legearen arabera Landaberriri txostena egitea dagozkion gaiak lantzea eta sustatzea.
Mahastizaintzaren antolamendua eta erregimena, maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen arabera.
Animaliak eta zoologia-guneak babesteko eta kontrolatzeko erregimena.
Nekazaritzako ekoizleekin eta landa-garapenerako elkarteekin harremana izatea eta berau sustatzea.
Nekazaritza eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatzea eta defendatzea.
Nekazaritza eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.
Elikaduraren segurtasuna sustatzea.
Ehiza.
Baso-antolamendua.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren menpe daude, hierarkikoki, honakoak: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitateko Zuzendaritza.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak egitea eta koordinatzea, sustapenekoak barne.
Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jarduerak eta ekoizpen bateratu eta ekologikoak egin eta koordinatzea; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.
Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatu Antolaketa Bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
Nekazaritza Politika Bateratuaren baitako jardun-programak egin eta koordinatzea.
Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea.
Animaliak babesteko neurriak garatzea.
Nekazaritza eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea.
Bere eskumeneko gaietan zehapen-ahalmena erabiltzea.
Natura-baliabideen kutsadura saihestu edo gutxitzen duten laborantza-moduei buruzko programak egitea.
Europar Batasunean animalien osasun eta ongizateari buruz dauden araudien praktikaren ezarpena sustatzea.
Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.
Araudian aurreikusitako baimenak ematea, genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.
Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea.
Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruz aurreikusten diren funtzioak betetzea.
Landa Errentamenduen Erregistro Berezia kudeatzea.
Nekazaritzako ekoizleen taldeak eta horiek Autonomia Erkidegoan dituzten loturak aitortu, erregistratu eta sustatzea, urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren arabera.
Ehiza.
Baso-antolamendua.
Mahastizaintza.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion eskumen guztiak bultzatu, bete eta koordinatzea.
Landaberriri beharrezko duen babes tekniko eta administratiboa ematea.
Landa-garapeneko laguntza-programak egin eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.
Landa-garapenaren gainean Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta erakunde kolegiatuetan Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta funtzioak betetzea.
Mendi-nekazaritzako eskualdeetarako eta alde behartsuetarako programak egin eta koordinatzea.
Agente ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.
Landa-eremuetako jardun ekonomikoa dibertsifikatzeko jarduerak egitea eta landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eustea.
Landa-ingurunean enpresa txiki eta ertainak sortzeko erraztasunak eta laguntza ematea.
Landa garapeneko elkarteekin harremana izatea eta berau sustatzea.
Nekazaritza eta landa-inguruneko prestakuntza antolatu eta sustatzea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako heziketa arautuko ikasketa-programak proposatzea.
Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuaz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.
Nekazaritza-turismoari dagozkion jarduerak gauzatzea.
Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuaz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.
Herri Administrazioen politika eta jardueren koordinazioa eta lankidetzarako proposamenak egitea, n) atalean ezarritako helburuak lortze aldera.
Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Elikagaien kalitatea kontrolatzea ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.
Pentsu eta ongarrien kalitatea kontrolatzea ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.
Ekoizpen-katean, elikagaien kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.
Elikagaien krisi-egoeren aurrean jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin koordinaturik.
Animalia-jatorrizko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.
Nekazaritza eta abeltzaintzako merkatuen esku-hartzearen eta arautzearen kudeaketa ikuskatzea.
Europar Batasuneko jardueretatik sortutako programak kudeatzea, Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzarekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien kalitate-bereizgarriei dagokienez.
Nekazaritza eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak ezartzea eta kontrolatzea, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz eta kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako dagozkien erakundeak sortuz eta kontrolatuz.
Euskal Autonomia Erkidegoaz gaineko kontseilu arautzaileetan parte hartzea.
Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak zuzentzea, nekazaritza, arrantza eta elikadurako ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionez.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren erregistro-zerrendari eta Euskadiko ekoizpen-eragileen erregistroari buruzko funtzioak garatzea, baita horien arauetan aurreikusitako gainerako funtzioak ere. Animalia-elikagaien sektorekoak diren eta erregistratuta eta baimenduta dauden establezimendu eta bitartekoen zerrenda-kudeaketa koordinatzea.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta krisi-egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.
Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpenaren Kalitatea Zaindu eta Iruzurrak Kontrolatzeko Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, zehapen-ahala barne.
Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, ekoizpen-katean eta elikagaien kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatze aldera.
Elikaduraren segurtasuna sustatzea.
V. ATALA
ARRANTZA ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO SAILBURUORDETZA
Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.
Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.
Urpekaritza profesionala.
Arrantzaleen kofradiak, arrantzako elkarte profesionalak eta arrantzako ekoizleen erakundeak.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.
Nabigazio eta arrantzako prestakuntza. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak sustatzea.
Nekazaritza, arrantza eta elikadurako produktuen merkaturatzea.
Enologia.
Teknologiak sustatzea nekazaritza, arrantza eta elikagaien industrian.
Teknologiaren ikerkuntza eta garapena.
Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzaren menpe daude, hierarkikoki, Arrantza eta Akuikulturaren Zuzendaritza eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen dibertsifikazioa lortzeko programak diseinatu eta gauzatzea.
Diru-laguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.
Arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko itsas eta arrantza-baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.
Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.
Itsasoko kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea eta dagozkion lizentziak igortzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea, beharrezkoa denean.
Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantzako sektorerako ezarritako tresna eta bermeari dagokionez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.
Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta bere erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.
Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.
Arrantzarako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, dagokion Jarraipen Batzordea ordezkatuz.
Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, funtzionamendu eraginkorra izatea bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatuz.
Bere eskumeneko gaietan zehapen-ahalmena erabiltzea.
Portu edota itsasertzen sektore-araudiak arrantzako administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.
Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak egin eta proposatzea.
Nabigazio eta arrantzako prestakuntza antolatu eta kudeatzea.
Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzako antolamendua eta kudeaketa gauzatzea.
Urpekaritza profesionala.
Arrantza eta Akuikulturaren Zuzendaritzari esleitutako gaietan Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta erakunde kolegiatuetan Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta funtzioak betetzea.
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industrietako lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak prestatu eta gauzatzea.
Nekazaritza eta Arrantzako Industrien Erregistroa kudeatzea, gainerako administrazio-erregistroekin lankidetzan.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien enpresetan sustapenerako programak eta jarduerak eta inbertsioak prestatzea eta gauzatzea.
Arrantza, nekazaritza eta elikagaien industrietako proiektu berrien erakarpena sustatzea.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektore eta enpresak finantzatzeko tresnak sustatzea.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreen eraldaketa eta merkaturatzea antolatu eta sustatzeko programak prestatu eta gauzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaien produktuen sustapen eta publizitateari buruzko programa eta jarduerak egin, kudeatzea eta laguntzea.
Euskal nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektorearen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea, azoka, erakusketa eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta kanpoan ere.
Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzarekin lankidetzan, Europar Batasuneko jardueretatik sortutako programak kudeatzea, nekazaritza, elikagai eta arrantzaren eraldaketa eta merkaturatzearen alorrean.
Enologia.
Ardo eta alkoholdun edariak botilaratzeko eta ontziratzeko makinen erregistroari eta enologia-produktuen erregistroari buruzko funtzioak garatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien lanbidearteko erakundeak aitortu, erregistratu eta sustatzea.
Nekazaritza eta arrantzako industria banaketaren industriarekin elkartzeko foroak ezartzea.
Basoen lehenengo eraldaketako industriak.
Nekazaritza, elikagai, arrantza eta ozeanografiako I+G+B planifikatu eta programatzea, arlo horretan hainbat jardun-ildo sustatu eta kudeatuz, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, beren eskumeneko esparruetan.
Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan, elikagai-ekoizpenen osasun eta kalitatearen baldintzak bereziki bermatzen dituzten ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-lanak diseinatzea, sustatzea eta gauzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatzea eta berau garatzea.
Nekazaritza, elikagai, arrantza eta ozeanografiaren ikerketako emaitzak hedatzea, produkzio sistema primarioetan eta eraldaketako sistemetan aplikatzeko.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.
Ikertzaile eta teknologoen prestakuntza bultzatzea, nekazaritza, arrantza eta elikagaien arloan.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaien laborategien arteko lankidetza koordinatzea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkaritza eta partaidetzako organoa izatea, berari esleitutako gai eta funtzioekin lotura duten organo eta erakundeetan.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzarekin lankidetzan, nekazaritza eta arrantzako eta horren barruko industrietako hondakinen kudeaketa-plana egitea.
Lehenengoa. Sailetako sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengoak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako funtzio eta eskumenak, egoerak dirauen bitartean eta sailburuak bestelako berariazko erabakirik eman ezean.
Bigarrena. Hainbat arauk Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-organoari esleitzen dizkioten funtzioak Dekretu honetan egiten den funtzio-banaketaren arabera egingo dira eta Ingurumen Sailburuordetzari egokitu zaizkio berariaz beste organo bati esleitu ez zaizkion funtzioak.
Hirugarrena. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen zuen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera diru-laguntzako programetan organoei esleitzen zitzaizkien funtzioak Dekretu honen arabera organo eskudunak direnei eman zaizkiela ulertuko da.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzeko Dekretua onesten ez den bitartean, honakoek jarraituko dute indarrean: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen duen eta bere antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituen martxoaren 20ko 47/2007 Dekretua eta Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzeko ekainaren 30eko 202/1996 Dekretua.
Honakoak geldituko dira indargabetuta: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen zuen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen zuen urriaren 11ko 290/2005 Dekretua; Arrantzaren arloko Aholkurako Estatu Mahaia arautzen zuen Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1996ko uztailaren 23ko Agindua; eta Dekretu honetan adierazitakoaren aurka doan beste edozein xedapen ere, maila altuagoa zein baxuagoa izanda ere.
AMAIERAKO XEDAPENAK
Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua baimenduko da, Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.
Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (32)
- Ikus: 85/2011 DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Itsasoko Gizarte Institutuak Bermeoko Nautika Arrantzako Lanbide Eskolan eskaintzen duen nautika-arrantzako heziketa-zerbitzuaren kudeaketa Itsasmendikoi S.A. Sozietate publikoari esleitzeko dena.
- Ikus: 45/2012 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen duena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena».
- Partzialki indargabetutakoa: 190/2003 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 4/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Aldatutakoa: 183/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.
- Aldatutakoa: 156/2012 DEKRETUA, abuztuaren 21eko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretua aldatzeko dena.
- Indargabetutakoa: 196/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
- Aldatutakoa: 212/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.
- Ikus: 77/2009 DEKRETUA, apirilaren 7koa, Klima-aldaketaren Euskal Bulegoaren gainekoa.
- Ikus: 17/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.
- Ikus: 157/2008 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearena.
- Ikus: 7/2008 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzkoa.
- Ikus: 47/2007 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Estatistika Organo Berezia sortzen duena eta bere antolamendu eta funtzionamendua ezartzen dituena.
- Ikus: 10/2006 LEGEA, abenduaren 29koa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzkoa.
- Ikus: 2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
- Indargabetzen du: 340/2005 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Indargabetzen du: 290/2005 DEKRETUA, urriaren 11koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
- Ikus: 90/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, animalien elikaduran kontrol ofizialak eta arriskuak prebenitzea antolatzeko dena.
- Ikus: 5/2004 LEGEA, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa.
- Ikus: 13/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa.
- Ikus: 373/2001 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Euskal Herriko bertako abere-arrazei eta arrazok sustatzea helburu duten elkarteei buruzkoa.
- Ikus: 199/2000 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautuko dituena.
- Ikus: 69/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzeko dena.
- Ikus: 95/1998 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Landaberriren eta Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariaren antolamendu eta funtzioamenduari buruzkoa.
- Ikus: 10/1998 LEGEA, apirilaren 8koa, Landa Ingurunearen Garapenerakoa.
- Ikus: 6/1998 LEGEA, martxoaren 13koa, itsas arrantzari buruzkoa.
- Ikus: 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko uztailaren 23koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Arrantzarako Aholku-mahai Nazionala arautzen duena.
- Ikus: 202/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzezkoa.
- Ikus: 164/1995 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko dena.
- Ikus: 16/1994 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa.