Arautegia
Inprimatu612/2009 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen Dekretua aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6525
- Xedapen-zk.: 612
- Xedapen-data: 2009/12/01
- Argitaratze-data: 2009/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bitartez, tasa eta prezio publikoei buruzko arau aplikagarriak berrikusi eta eguneratu ziren, lege-testua araupetuz, argituz eta bateratuz.
Bestalde, tasa eta prezio publikoen araupetzeak arauzko garapena izan zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 29ko 248/1998 Dekretuaren bitartez. Horrela garatu egin zen autokitapenekin eta honako hauekin lotutako zenbait alderdiri buruzko araudia: batetik, animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa, bereziki, zama pasatzearen figura; eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasa.
Dekretu honetan, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginera egokitzen da arauzko garapena, eta, aldi berean, kitapenari eta autokitapenari buruzko araupetzeari dagozkion zenbait alderdi zehazten dira, Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralaren eta Ordainketa-Pasabidea garatzearekin batera.
Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe
Dekretu honen helburua da tasen eta prezio publikoen kudeaketaren alderdi batzuk arautzea, oro har, bai eta animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasari dagokion kudeaketa ere, bereziki, zama pasatzearen figura, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasari dagokiona.
Prezio publikoen kitapena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 34. artikuluko 5. paragrafoari uko egin barik, eta, betiere, prezio publikoen zenbateko osoaren edo partzialaren aurretiazko ordainketa galdatzen ez bada, arestikoen kitapenetatik sortutako ordainagiriek jakinarazpenen ondorio berak izango dituzte; horretarako, gainera, honako ohar hauek ekarri beharko dituzte:
Nolako aurkarapen-bitartekoak erabil daitezkeen, zein organoren aurrean, eta zer epe egongo den haiek jartzeko.
Zorra zer toki, epe eta eratan ordaindu behar den.
Subjektu pasiboak autokitapena egingo du, eta ordainketa zerbitzua eman aurretik galdatuko da, honako tasa hauetan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa.
Administrazio-zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ondasun eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa.
Kirol-elkarteen eta -federazioen erregistroaren jardunarengatik ordaindu beharreko tasa.
Titulu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Euskararen ezagutza egiaztatzeko agiriak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Laketontziak erabiltzeko tituluengatik ordaindu beharreko tasa.
Gazte Txartela emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko ezagutza duten aterpekide-txartelak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
International Student Travel Confederation (ISTC) elkartearen nazioarteko abantailen txartela emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Trafikoaren inguruko jarduera eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa.
Segurtasun pribatuaren arloko jarduerak eta zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Industria, industria-segurtasun, energia eta meategien arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa, honako hauei dagokienez: lanbide-egiaztagiriak eta enpresa baimenduaren ziurtagiriak, abian jartzeko administrazioaren baimena behar duten jarduerak, eta beste tarifetan jasota ez dauden ziurtagiriak ematea.
Industriaren eta industria-segurtasunaren arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa, honako hauei dagokienez: ibilgailuen aldizkako azterketak, eta osasun-diagnostikoak egiteko X izpien instalazioak erregistroan inskribatzea.
Meatzeen arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa, honako honi dagokionez: meategiekin lotutako beste zerbitzu batzuk.
Nekazaritza-, basogintza- eta abere-industriak antolatu eta defendatzeagatik ordaindu beharreko tasa.
Mahastizaintza- eta ardogintza-arloko erregistro-liburuak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Jolaseko itsas arrantzarako baimena emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Angularen arrantzarako lizentzia emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa.
Farmazia-arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa.
Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa.
Osasun-arloko publizitateari buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa.
Osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeagatik ordaindu beharreko tasa.
Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko informatika-materiala eta kontrol eta zainketarako agiriak jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa.
Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuen erabiltzaile eta kontsumitzaileentzako erreklamazio-orriak eskuratzeagatik ordaindu beharreko tasa.
Kasu horietan, zerbitzu edo jarduera bakoitzari dagokion eskaria ez ezik, tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko du subjektu pasiboak. Horretarako, kasuan kasuko autokitapen-eredua bete beharko da, eta ateratzen den tributu-zorra finantza-erakunde laguntzaileetan sartuko.
Animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasaren autokitapena, dekretu honen II. tituluaren I. kapituluan jasotako xedapenen arabera egin beharko da.
Tasen autokitapenak egiaztatutakoan, organo kudeatzaileek -bidezkoa bada- kitapen osagarri egokia burutuko dute.
Faktura edo balio bereko agiria ematen denean, egin beharko da tasaren zama pasatzea, betiere sortzapenaren datatik lau urte bete ez badira.
Errakuntza atzeman bezain laster edo aurreko paragrafoko gainontzeko inguruabarrak agitu bezain laster, egin beharko da zuzenketa; betiere zamapetutako operazioari dagokion tasaren sortzapenetik lau urte bete ez badira, edo kontraprestazioa aldatzen duten inguruabarrak nahiz zamapetutako operazioaren eraginkortasun-eza eragiten duten inguruabarrak agitu zirenetik lau urte bete ez badira.
Jardunbidea edozein delarik ere, erregistro-liburua honelaxe eraman behar da: argitasunez eta zehaztasunez, daten araberako ordenan, zuriunerik gabe, tartekatze barik, eta urradura eta zirriborro barik. Kuotei eta operazioei buruzko oharretan errakuntzak edo hutsak atzeman bezain laster, zuzendu egin beharko dira.
Ekonomiari buruzko oharretan baloreak eurotan adierazi beharko dira.
Tasa ordaintzeko obligazioa dutenek eurek zehaztu beharko dute tributu-zorra, hain zuzen ere, hurrengo paragrafoetan agertzen diren arauetara egokitutako autokitapenaren bitartez. Salbuetsita geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 150. artikuluak aipatzen dituen erantzule subsidiarioak.
Autokitapenak, autokitapen-ereduan adierazten diren finantza-erakundeen bidez aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralean eta Ordainketa-Pasabidean ezarritako eran.
Kitapenaren epea: hilabete naturala.
Tributu arloan eskumenak dituen Sailak onartzen duen eredura egokituko da autokitapena; eta hori, bestalde, hileko kitapen-epearen hilabetean barik hurrengoaren lehenengo hogeita bost egunen barruan aurkeztu beharko da.
Hala ere, uztaileko kitapen-epeari dagozkion autokitapenak honako aldi hauetan aurkeztu ahal izango dira: abuztuko hilaren barruan zein irailaren lehenengo hogeita bost egun naturalen barruan.
Aurreko 4. paragrafoan aipatzen diren autokitapenez gain, urteko laburpen-aitorpen bat formulatu beharko dute subjektu pasiboek, hain zuzen ere, dekretu honetako I. eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa.
Urteko laburpen-aitorpenarekin batera, urte bakoitzeko likidazio-epe guztiei dagozkien autokitapenak ere aurkeztu beharko dira.
Urteko laburpen-aitorpenaz batera, urte bakoitzeko likidazio-epe guztiei dagozkien autokitapenak aurkeztu beharko dira.
Ordaintzeko obligazioa dutenek, edo haien ordezkariek, ondoren zehazten diren kontuetan sartu beharko dute autokitapenetatik ateratzen diren zerga-zorren zenbatekoa aurkezteko unean, Ekonomia eta Ogasun Sailak baimendutako kontuetan, alegia.
Artikulu honetan aurreikusitako prozeduren bitartez bakarrik lortu daitezke kapitulu honetan aipatzen den tasaren sarrerak».
Subjektu pasiboak, alde batetik, autokitatzeko betebeharra dekretu honen 13. artikuluan aurreikusten den moduan betetzen ez badu, eta, bestetik, beherago aipatzen den zuzendaritza modukoak formulatutako autokitapena aurkezteko eskariari kasurik ez badio egiten, Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzek ofizioz egingo dituzte behin-behineko kitapenak.
Dekretu honetan zehaztutako epearen barruan egin ez zuen autokitapena aurkezteko errekerimendua, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak egindakoa, subjektu pasiboari jakinarazten zaionetik hogeita hamar egun baliodun igarotakoan, ofiziozko behin-behineko kitapena egiteko prozedura hasi ahalko da.
Albaitaritza arloko laguntzaileen eta urgazleen diru-aurrerakina kentzearena aurkezten duten establezimenduetan, zehazki, abereak hiltzen dituzten establezimenduetan, Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzek aldizka egiaztatuko egingo dute ea albaitaritza arloko laguntzailerik eta urgazlerik den kasuan kasuko autokitapenetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 156. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 1ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
ABENDUAREN 1EKO 612/2009 DekretuaREN I. ERANSKINA
ANEXO I AL DECRETO 612/2009, DE 1 DE DICIEMBRE
EUSKO JAURLARITZA / GOBIERNO VASCO
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA / DEPARTAMENTO DE SANIDAD Y CONSUMO
Tasa: animalien eta euren produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolarengatik
Tasa por inspección y control sanitario de animales y sus productos
Urteko Laburpen-Kitapena / Declaración-Resumen Anual
Ekitaldia/Ejecicio 20........
OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA / DIRECCIÓN DE SALUD PÚBLICA
ZERGADUNA / OBLIGADO TRIBUTARIO
NAN edo IFZ
DNI o CIF Deiturak eta izena edo baltzu-izena
Apellidos y nombre o razón social
Helbidea
Domicilio
KITAPENA/LIQUIDACIÓN
Gaia
Concepto Abere-mota
Clase de ganado Unitate kop.
º de unidades Kuotak guztira
Total cuotas
Abereak hiltzea
Sacrificio de animales
Kanalak zatitzea
Operaciones de despiece
Biltegiratzea kontrolatzea
Control de almacenamiento
Zenbait sunbstantzia, animali bizi eta animalikien osasen aztertzea
Controles sanitarios de determinadas sustancias, residuos de animales vivos y sus productos
Tasak guztira
Total tasas 1
Kenketak, albaitari-laguntzaileen kostuengatik
Deducciones por costes de auxiliares veterinarios y ayudantes
Kenketak, autokontrolerako sitemaren funtzionamendu kostuengatik
Deducciones por costes de funcionamiento de sistemas de autocontrol
Kenketak guztira
7 2
Eguna / Fecha:
Sinadura / Firma: Emaitza
Resultado 1 - 2
Berandutza korrituak
Intereses de demora
Ordaindutakoa guztira
Total ingresado
ABENDUAREN 1EKO 612/2009 DekretuaREN II. ERANSKINA
ANEXO II AL DECRETO 612/2009, DE 1 DE DICIEMBRE
Hiltzeko, zatitzeko eta biltegiratzeko Kuoten Kitapenen Erregistro-Liburua
Libro Registro de Liquidación de Cuotas por la actividad de sacrificio, despiece y almacenamiento
Izena edo baltzu-izena / Nombre o razón social:
NAN edo IFZ / NIF o CIF:
Helbidea/Domicilio:
Eguna
Fecha Sarrerako agiriaren zenbakia
Número doc. entrada Abere mota gakoa
Clase de ganado clave Unitate kop.
º unid. Pisua
Peso Hiltzeko, zatitzeko eta biltegiratzeko tasak
Tasas sacrificio, despiece y almacenamiento Zenbait sunbstantzia, animali bizi eta animalikien osasun aztertzeagatik tasak
Tasas por control sanitario de determinadas sustancias y residuos de animales vivos y sus productos Kenketak, albaitari-laguntzaileen kostuengatik
Deducciones por costes de Auxiliares veterinarios y ayudantes Kenketak, autokontrole-rako sistemaren funtziona-mendu kostuengatik
Deducciones por costes de funcionamiento de sistemas de autocontrol
Unitateko edo tm-ko kuota
Cuota por unid. o tm Euroak guztira
Total euros Unitateko edo tm-ko kuota
Cuota por unid. Euroak guztira
Total euros Unitateko kuota
Cuota por unid. Euroak guztira
Total euros Unita-teko kuota
Cuota Por unid. Euroak guztira
Total euros
Guztiak
Totales
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.
- Aldatzen du: 248/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituena.