Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

607/2009 Dekretua, azaroaren 24koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6436
  • Xedapen-zk.: 607
  • Xedapen-data: 2009/11/24
  • Argitaratze-data: 2009/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, kendu eta aldatzen dituen eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailen egitura berrantolatu da, bai eta sailean saileko eskumenen esleipen berria ezarri ere.

Dekretu horren 10. artikuluak biltzen ditu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagozkion eginkizun eta jardun-arloak; dena den, manu hori aldatu egin da 4/2009 Dekretua aldatzeko den Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren arabera. Horren bidez, meteorologia arloa kendu egiten da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailetik eta Herrizaingo Sailean txertatzen da.

Arloak zehazteko aipatutako arauaren azken xedapenen arteko lehenengoan aurreikusitakoa betez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura eta eginkizunak ezartzen ditu dekretu honek, aipatutako xedapenetan adierazitako aurreikuspenei eta antolaketa-irizpideei jarraituz.

Atribuzio organiko eta funtzionala Sailaren politikaren lerro eta helburu orokorrekin lotzea funtsezkoa da Sailaren beraren egitura ezartzerakoan Hori horrela, egungo testuinguru ekonomiko honetan, egoera honi aurre egiteko erakunde publikoen esku-hartzearen premia ikusten den honetan, herri-lanak bizkortu beharra kontuan hartu da, etxebizitza arloan zein azpiegitura eta garraioen arloan, abantailak ekarriz sare ekonomiko guztira eta, batez ere, enplegua sortzeari, iraunkortasunari eta gizarte-kohesioari begira.

Ildo horretan, etxebizitza-arloan Sailburuordetzari agindutako eginkizunek herritarrek etxebizitza duin bat eskuratzeko zerbitzu publikoa gauzatzeko aukera izango dute helburu. Bestalde, herri-lan eta garraioen arloari gagozkiola, Euskadiren lurralde-egituraketa eta garraio-sistemaren interkonexioaren lotura apustu estrategikoa dira, garraio-politika integral eta iraunkorra eta azpiegitura handiei eman beharreko bultzada uztartzen dituen apustua. Horretarako, hainbat erakunde Sailari atxikiko zaizkio, bereziki, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa eta Eusko Trenbidea eta Euskadiko Kirol Portua sozietate publikoak.

Azken batean, Sailaren organoek antolamendu-elementu bat biltzen dute, bete behar dituzten proiektuak arin eta eraginkortasunez gauzatzea eta garapen sozial eta iraunkorrarekin lotzea ahalbidetzen duena.

Egiturari dagokionez bi sailburuordetza egongo dira, alde batetik, Etxebizitzakoa, eta bestetik, Garraio eta Herri Lanetakoa, eta horiek ere Zuzendaritzetan egituratzen dira bakoitzaren berariazko gaien arabera, eta Sailburuari Laguntzeko Kabinetearekin eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin osatuko da, sailburuari laguntzeko tresna gisa eta organo horizontal gisa jardungo dutenak, hurrenez hurren, biak ere sailburuaren mendeko direla zuzen-zuzenean.

Etxebizitza Sailburuordetzaren helburu nagusia sailaren eskumenak gauzatzea da, honako hauei dagokienez: lurzorua eta hirigintza, etxebizitza, arkitektura, plangintza, herritarrei laguntzea eta etxebizitzari dagozkion laguntzak kudeatzea, eta eraikuntzaren eta eraikuntzaren kalitatearen berrikuntza sustatzea.

Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzari honako arlo hauei buruzko eginkizunak dagozkio: trenbidea, bide-sarea, lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak, heliportu eta aireportuak, portuak eta itsas gaiak.

Bestalde, eta 4/2009 Dekretuan (maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, erregelamendu organikoak gidatu behar dituzten irizpideak zehazten dituena) azken xedapenen arteko lehenengoan xedatutakoari jarraiki, sailaren antolamendua modu koordinatuan ikusi nahi izan da, Sailburuordetzari esleitutako eginkizunak eraginkorrak izan daitezen eta gainjartzerik eragin ez dezaten horiek osatzen dituzten organoen artean; dena den, hierarkia-mailak ez dira ez gutxitu, ez ezabatu, ez eta organo kopurua gehitu ere. Eginkizun-esparruak modu orokor eta zabalean hartu dira kontuan, sailetako arloetan planteatzen diren premiei erantzun ahal izateko.

Horren ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzen dituen eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 4/2009 Dekretuak (Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatua) 10. artikuluan zehaztu dituen eginkizunak eta jardun-arloak dagozkio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari.

Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak baliatzeko, honako organo hauek izango ditu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak:

  1. Organo nagusiak:

    1. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    3. Etxebizitza Sailburuordetza.

      1. Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

      2. Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza.

      3. Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

    4. Garraio eta Herri Lan Sailburuordetza:

      1. Garraio Zuzendaritza.

      2. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

      3. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    Lurralde Historiko bakoitzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak eta Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua.

  3. Jarraian azaltzen diren organoak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari esleitu eta/edo lotu zaizkio, beren eraketa-arauetan ezarritakoaren arabera:

    1. Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Batzordea, urriaren 22ko 238/1996 Dekretuaren bidez sortua.

    2. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen bidez sortua.

    3. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak, azaroaren 20ko 8/1987 Legeak sortuak, eta Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoa.

    4. Hirigintza eta Etxebizitzarako Topagunea, lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak sortua.

    5. Merkantzia arriskutsuen garraiori dagokionez, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorreko Sarearen plangintzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea.

    7. Portuei dagokienez:

      Portuen Aholku Kontseiluak.

      Euskadiko Portuetako Aholku Organoa.

    8. Garraioen arloan, Euskadiko Garraio Agintaritza.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikita dago Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

Honako sozietate hauek ere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikita geratuko dira:

  1. Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA / Sociedad de Vivienda y Suelo de Euskadi SA (Visesa) sozietate publikoa.

  2. Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoa.

  3. Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa.

  4. Euskadiko Kirol Portua SA sozietate publikoa.

  5. Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoa.

  6. Euskotren Participaciones SA sozietate publikoa.

1. ATALA

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIOETAKO SAILBURUARI DAGOKIONEZ

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari dagozkio honako hauek:

  1. Gobernu Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak gauzatzea, bai eta Sailak onartutako eginkizun eta jardun-arloen esparruan indarreko legeriak esleituko dizkion eskumenak gauzatzea ere.

  2. Saileko Kontratazio Organo gisa jardutea 5.000.000 eurotik gorako lizitaziorako oinarrizko aurrekontua duten kontratuetan, beti ere, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak xedatutakoaren ildotik.

  3. Enpresa, erakunde eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak egitea, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion kasuetan izan ezik. Bereziki etxebizitza-arloan, lankidetza-hitzarmenak izenpetzea Toki Korporazioekin eta sektore publikoko erakundeekin, eta lankidetza-hitzarmenak, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu ondoren, interes publikoko jarduera ekonomiko pribatuak sustatu nahi dituzten partikularrekin. Beti ere, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak bazter utzi gabe.

  4. Sailburuek eta Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpenen aurka jarritako helegiteak ebaztea.

  5. Esleipen prozedura orokorraren mendeko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenaren baztertze-deklarazioa, baita gerora sortutako eta aldi-baterako kalifikazioarekin, berralojamendu-etxebizitzatzat hartu, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari buruzko araudi erregulatzaileak xedatutakoaren ondorioetarako.

  6. Etxebizitzak eskuratzea sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitza gisa sailkatzeko, ondarearen gaineko indarreko legeria bazter utzi gabe.

  7. Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak ezartzea eta zehaztea.

  8. Errentamendu-kontratuei aplika dakiekeen gehienezko errenta finkatu eta zehaztea.

  9. Etxebizitzaren arloan hertsatzeko isunak ezartzea, baldin eta zenbatekoa 12.000tik 30.000 eurora bitartekoa bada.

  10. Interesdunaren eskaerari erantzunez, zehapen-espedienteetan ezarritako isunak partzialki barkatzea, baldin eta zehapen-ebazpenetan ezarritako betebeharrak epearen edo luzapenaren barruan bete badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarritako isunak izan ezik (azken kasu horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio isunak barkatzea).

  11. Ondare-erreklamazioak ebaztea bere Sailaren arloetan.

  12. Saileko organo gorena den heinean, gainontzeko organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  1. Hirigintza-antolamenduko planak onartzea, Eusko Jaurlaritzari dagokion hirigintza-planeamendua garatzeko.

  1. Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak Sailburuari Laguntzeko Kabinetearen egitura osatuko duten behin-behineko pertsonalaren laguntza teknikoa eta aholkularitza berezia izango ditu. Sailburua aholkatuko du Sailaren edozein jardun-arloan, eta bereziki, honako arloetan: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren berezko eskumenak gauzatu ahal izateko hain beharrezkoak diren ekonomia eta lurralde plangintzari buruzko arloetan, eta komunikabideekiko harremanei eta ekitaldi publiko eta ofizialen antolaketari buruzko arloetan. d) Protokolo-harremanak eta, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanak koordinatzea, Jaurlaritzaren beste organo eta Sail batzuek dituzten eskumenak bazter utzi gabe.

  2. Saileko organoek behar adina informazio eta laguntza emango diote Sailburuari Laguntzeko Kabineteari, behar bezala burutu ditzan bere eginkizun guztiak.

    2. ATALA

    SAILBURUORDEEI DAGOKIENEZ

Sailburu titularraren zuzeneko ardura hierarkikoaren eraginpean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko sailburuordeei, oro har, honako eskumen hauek gauzatzea dagokie:

  1. Sailburuak eskuordetuta, Saila ordezkatzea.

  2. Sailburuordetzako 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak bazter utzi gabe.

  3. Sailburuordetzaren eta horren eraginpeko organoen jarduerak zuzentzea, eta ikuskatzea.

  4. Sailburuari Sailburuordetzaren araudia eta jarduera-planak proposatzea.

  5. Sailburuordetzak izapidetu beharreko eta sailburuordearen eskumenekoak diren gaiei dagokienez egokitzat joko dituen ebazpenak sailburuari proposatzea, eta haren eskumeneko gaiei buruzko erabakiak hartzea.

  6. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuei argibide eta zerbitzu-agindu egokiak ematea, zerbitzu horien funtzionamendu egokia bermatzeko.

  7. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuen proiektuak proposatzea, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak zehaztuz, Aurrekontu Aurreproiektua lantzeko.

  8. Zuzendariek, eta hala dagokionean, Sailburuordetzako Etxebizitzako lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako helegiteak ebaztea.

  9. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.

  10. Oro har, indarreko antolamendu juridikoak esleituko dizkien eginkizun guztiak, eta sailburuak haien esku propio utziko dituenak.

    3. ATALA

    SAILEKO ZUZENDARIEI DAGOKIENEZ

Zerbitzu zuzendariak sailburuaren zuzeneko ardura hierarkikoaren eraginpean egongo dira. Gainerako zuzendariak dagokien sailburuordearen zuzeneko ardura hierarkikoaren eraginpean egongo dira. Oro har, zuzendari guztiek honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Sailburuak eskuordetuta, Saila ordezkatzea.

  2. Zuzendaritzaren barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak bazter utzi gabe.

  3. Zuzendaritzaren jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, goragoko organoek emandako jarraibideen arabera.

  4. Zuzendaritzak izapidetu beharrekoak diren eta egokitzat joko dituzten ebazpenak goragoko organoei proposatzea, eta haien eskumeneko gaiei buruzko erabakiak hartzea.

  5. Ondare erantzukizuneko prozedurak hasi eta izapidetzea.

  6. Arau-garapeneko proposamena bere jardun-arloetan.

  7. Indarreko antolamendu juridikoak propio esleituko dizkien eginkizun guztiak, bai eta, Gobernuko zuzendariei oro har esleitu zaizkielako, erkideak diren eginkizunak ere.

    4. ATALA

    SAILEKO ORGANO HORIZONTALEI

    DAGOKIENEZ

  1. Dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Zerbitzu Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du:

    1. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.

    2. Saileko Kontratazio Organo gisa jardutea 5.000.000 eurotik beherako lizitaziorako oinarrizko aurrekontua duten kontratuetan, beti ere, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak xedatutakoaren ildotik.

    3. Saileko organoen arteko eta haien eta Gobernuko gainerako organoen arteko harremanak koordinatzea.

    4. Saileko Aurrekontu Aurreproiektua egiteko lanak zuzendu eta koordinatzea, bai eta saileko aurrekontu-kudeaketa antolatu, koordinatu eta horren jarraipena egitea ere; horren haritik, kudeaketa horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diete organo guztiei.

    5. Sailaren gastuak baimentzea, 1.000.000 eurotik beherakoak, dekretu honetan edo bestelako arauetan beste organo batzuei onartu zaizkien eskumenak bazter utzi gabe.

    6. Sailaren kontratazio-espedienteak izapidetzea.

    7. Saileko langileei buruzko plangintza, kontrola eta kudeaketa koordinatzea. Gainera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1 artikuluan bildutako eginkizunak betetzeko organo eskuduna da. Prestakuntza- eta hobekuntza-planak ere lantzen eta kudeatzen ditu, eta euskalduntzeko eta hizkuntza-normalizazioko prozesua sustatzen du.

    8. Jaurlaritzaren Kontseiluak edo haren organo delegatuek erabaki beharreko Sailaren gaiak izapidetzea eta aztertzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu beharrekoak ere.

    9. Laguntza juridikoa, aholkularitza, arauek eskatzen dituzten irizpenak ematea, eta hala badagokio, Sailetik eta akordio- edo hitzarmen-proposamenetatik ateratako araudia lantzea eta kontrolatzea, gainerako Zuzendaritzekin koordinatuta, eta Saileko gainerako organoei laguntzea, baita kontsulta-organoei eta Sailari atxikitako gainerako erakundeei ere.

    10. Sailaren eskumenekoak diren gaietan aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei dagozkien ebazpen-proposamenak aurkeztea, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren eginkizunei dagokionean 12 b) artikuluan zehaztutakoa gorabehera.

    11. Sailean sortutako gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, batez ere izaera ekonomikoa dutenei dagokienez, baita Sailaren jardun ekonomikoko jardun-ildoak planifikatzea eta programatzea ere beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoa duten planetako prestakuntza-prozesuetan ere, betiere haien jardun-arloetan eragina badute, eta beste zuzendaritza batzuen esku utzi ez badira.

    12. Sailaren Estatistika Organoa zuzentzea eta, organo horren bitartez, Sailaren estatistika plana lantzea.

    1. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza, Zuzendaritza eta Lurralde Ordezkaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta Saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eskumenak bazter utzi gabe.

    2. Administrazioa aldatu eta modernizatzeko eskumena duen organoak emandako ekimenak eta jarraibideak garatu eta gauzatzeko beharrezko euskarria bermatuko duen organo gisa jardutea, Sailaren jarduera-esparruan gai horrekin zerikusia duten Gobernuaren aurreikuspenak garatzeko.

    1. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak burutu, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak egin eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarreko arauak betez. Horren haritik, Saileko organoen eta Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

    2. Saileko zuzendaritzak eta arloak eta Sailaren eraginpeko erakunde autonomo, erakunde publiko eta organoak bultzatu, koordinatu eta laguntzea, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko. Guzti hori, Eusko Jaurlaritzako sailetan, organismo autonomoetan eta erakunde publikoetan berdintasun-politikak bultzatu eta koordinatzeko ardura duten unitate administratiboak arautzen dituen azaroaren 27ko 213/2007 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorrita.

    3. Sailak herritarren informaziorako eta arretarako dituen zerbitzuen (arretaren 2. eta 3. mailak) funtzionamendu egokia ziurtatzea, eta Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak behar bezala egituratzea. Horretarako, solaskide eragileak ziurtatuko ditu bere eskumen-eremuko gai guztietan.

    4. Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoari dagokionez, erreklamazioak ebaztea, kalte-ordainak finkatzea eta energiaren eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legeak 101. artikuluan ezarritako gainerako neurriak adostea, lege horren aplikazio-esparruan bildu beharreko kontratazioei gagozkiela.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpen-jarduera arautzen duen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluak Sail bakoitzari ematen dizkion egitekoak burutzea.

    6. Erregistro Orokorra kudeatzea, baita indarrean dagoen legediaren arabera antolaketa eta informatikaren arloetan Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.

    7. Titulartasun publikoko etxebizitzak, eranskinak eta lokal komertzialak administratu eta kudeatzea.

  2. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita geratuko da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Estatistika Organo Berezia, eta indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion eginkizunak garatuko ditu.

  1. Etxebizitza Sailburuordetza, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

    1. Lurzorua eta hirigintza.

    2. Etxebizitza.

    3. Arkitektura, eraikuntza, eta eraikuntzaren iraunkortasuna eta kalitatea.

    4. Irisgarritasunaren sustapena.

  2. Dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Etxebizitza Sailburuordetzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du sailburuordetza horrek:

    1. Lurzoruari, hirigintzari eta etxebizitzari buruzko politikaren plangintza eta gauzatzea ikuskatzea eta zuzentzea.

    2. Iraunkortasuna sustatzea, hiri-garapena eta arkitektura orientatzeko funtsezkoa den aldetik.

    3. Irisgarritasuna bultzatu eta sustatzea.

    4. Andeatutako hiri-areak eta birgaitze integratuko areak onera ekartzeko lanak bultzatu eta sustatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak bazter utzi gabe.

    5. Nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, edozein zenbatekotara iristen direla ere.

    6. Organikoki mendeko izango dituen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak koordinatu, antolatu eta zuzentzea, dagozkien zuzendarien mendetasun funtzionala aparte utzi gabe.

      1. Honako zuzendaritza hauek Etxebizitza Sailburuordetzaren zuzeneko ardura hierarkikokoaren mendean daude: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza, eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza baita Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak ere.

Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

  1. Arau-proiektuak egitea lurzoru eta hirigintza arloan.

  2. Izapideak egitea, eta, hala badagokio, hiri-antolamenduko eta lurzoruko tresnak lantzea, bai eta tresna horiek baliatzeko gestioak egitea ere, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen esparruan.

  3. Hiri-antolamenduko eta lurzoruko tresnei buruzko txostenak egitea, Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamenduaren esparruan, eta Sailaren berezko eskumenei loturik.

  4. Birgaitze integratuko areak eta area andeatuak deklaratzea, urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzeari begira.

  5. Konpromiso-akordioen eta lankidetza-hitzarmenen negoziazioa, idazkuntza, izapidetzea eta jarraipena pertsona fisiko eta juridikoekin eta herri-administrazioekin, lurra edota eraikinak lortzeko eta hirigintza-antolamendua eta -kudeaketa gauzatzeko, babes publikoko etxebizitzak eta txandakako alojamenduak sustatzeko.

  6. Sustapen publikoko eremuak urbanizatzeko obren gauzatzea planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

  7. Euskadiko Ondareari buruzko Legean aurreikusitakoaren esparruan Sailari esleitu zaion titulartasun publikoko lurzorua administratzea, eta lurzoru horren berariazko inbentarioa egitea, antolatzea eta kontrolatzea, aipatutako Legean aurreikusitakoa betez.

  8. Informazio geografikoko sistemak garatzea, eguneratzea eta mantentzea, non hirigintzako esparru eta sustapenak identifikatuko diren.

  9. Sailak garatutako jardueren eta beste sail batzuek agindutakoen ondorio diren desjabetze-espedienteak izapidetzea eta balio justuak eta berriz kokatzeko eskubideak onartzea.

  10. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzen eginkizunen koordinazioa, Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiei eta Lurzorua Balioesteko Batzorde Teknikoari dagozkionean.

  11. Sailak parte hartuko duen ondare-eragiketen eraginpeko eraikinen balorazio teknikoak egitea, haren eginkizunak betez eta Ekonomia eta Ogasun Sailarekin elkarlanean, bai eta beste eraikin batzuen balorazioak egitea edo haiek egiten laguntzea ere, Sail horren eskaerari erantzunez.

  12. Materialak, ereduak, artikuluak eta lan-gertakariak prestatzea eta diseinatzea, betiere dibulgaziozkoak eta lurzoru- eta hirigintza-arloko araudiari dagokionez.

  1. Etxebizitzen promozio adostuei dagokien deialdia, kudeaketa eta etekinak esleitzea.

Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

  1. Honako arlo hauei buruzko arauzko proiektuak egitea: etxegintza, birgaitzea, iraunkortasuna, berrikuntza teknikoa eta eraikuntzaren kalitatea. Etxegintza iraunkorreko eta energia-eraginkortasuneko arloan ziurtagiriak kudeatu eta ematea.

  2. Hirigintza eta eraikuntza iraunkorrak bultzatzeko sustapen-jarduerak.

  3. Sustapen zuzeneko etxebizitza sozialen arloko obren gauzatzea planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

  4. Eraikinak birgaitzea, baita azterlanak egin eta kontratatzea, eta plangintza eta berariazko ekintzak egitea ere, betiere hiri-birgaitze eta -biziberritzearen arloan.

  5. Arkitektura-proiektuak idaztea.

  6. Memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea lanak eta lan-proiektuak kontratatzeko.

  7. Etxebizitza sozialak edota zuzkidura-alojamenduak sustatzerakoan obrak zuzendu eta ikuskatzea.

  8. Sailak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen promozio adostuekin zerikusia duten proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, bai eta, hala badagokio, promozio horiekin zerikusia duten obren gauzatzea kudeatu, kontrolatu, eta horien jarraipen teknikoa egitea ere.

  9. Sailak sustatu dituen etxebizitzak eraiki edo birgaitzeko obrekin zerikusia duten proiektu teknikoak ikuskatzea, bai eta obra horien harreren kontrol teknikoa egitea ere.

  10. Sailaren sustapen zuzeneko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak ematea, dagokien deskalifikazioa, baita eskubideen indargabetzea eta eskubideen birgaitzea ere, hala dagokionean, eta etxebizitza horien aldatze-, hobetze- eta erreformatze-lanak baimentzea, kalifikazioa emandakoan.

  11. Irisgarritasuna sustatzea.

  12. Etxegintza, birgaitzea edo berrikuntza aztertzea, ebaluatzea eta kontrolatzea.

  1. Eraikuntza-kalitatea antolatu eta sustatzea, etxebizitzak eraiki eta urbanizazio-obrak egiterakoan.

  2. Eraikuntzaren sektorean kalitatea, iraunkortasuna eta lan-arriskuen prebentzioa integratzeko sistemak sustatzea; azken horri dagokionez, arlo horien eskumeneko organoen eskumenak hartuko dira kontuan.

  1. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategien egiaztagiriak ematea eta berritzea, eta arlo horri dagozkion lanak eta entseguak egitea.

  2. Proiektuak Ikuskatzeko Bulego gisa jardutea eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiei dagozkien eraikuntza-obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek proiektuak ikuskatzeko berariazko zerbitzurik ez badute eta haien eskaerari jarraituz, eta sail anitzeko eraikinei dagokienez Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak bazter utzi gabe.

  3. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko Batzordea eta Irisgarritasuna sustatzeko Euskal Kontseilua bultzatu eta laguntzea.

Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

  1. Aholkularitza juridikoa ematea eta arauzko proiektuak eta hitzarmenak egitea etxebizitza-politikaren arloan.

  2. Zuzendaritza honen eskumenekoak diren gaietan jarritako errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea. Salbuetsita geratzen dira sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehazpen-espedienteei buruzko ebazpenen aurkako gora jotzeko errekurtsoen ebazpen-proposamenak. Horiek Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio dekretu honetako 8. artikuluko j) letran xedatutakoaren arabera.

  3. Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardueren plangintza estrategikoa eta finantza-eta aurrekontu-programazioa.

  4. Etxebizitza-programaren Aurrekontu Aurreproiektuko proposamena lantzea, eta etxebizitza-programaren kudeaketa ekonomiko-finantzario eta administratiboa, Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinazio-eskumenak bazter utzi gabe.

  5. Partaidetza-sozietateen kudeaketa-informazioa integratzea eta haien jardueren jarraipena egitea.

  6. Etxebizitzaren, lurzoruaren eta urbanizazioaren arloetako finantza-neurrien kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa egitea.

  7. Etxebizitza-arloko planen proposamenak, eta babestekoak diren politikak eta esparruen finantzazioko eta erregimen juridikoko programak lantzea.

  8. Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioaren proposamena.

  9. Ikerlan, txosten eta argitalpen ekonomikoak egitea, etxebizitza-arloko politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko.

  10. Estatistika Planean sartzekoak diren Etxebizitza Sailburuordetzari buruzko operazioak proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari, baita gai horiei buruzko txostenak, azterlanak eta estatistika-analisiak egitea, Sailaren Estatistika Organoaren eskumenak gorabehera.

  11. Informazio-sistemen plan estrategiko eta operatiboak diseinatu eta ezartzea etxebizitza-programaren arloan, eta administrazio-informazioko sistemak diseinatu, mantendu eta kudeatzea, sektorearen errealitatea eta haren bilakaera behar bezala ezagutzen dela bermatzeko.

  12. Etxebizitza-arloan zerbitzuak emateko hobekuntza eta modernizazioko plan eta programak diseinatzea eta ezartzea, teknologia telematikoak bultzatuta, etengabeko hobekuntzako erremintak bultzatuta eta parte-hartzea bultzatuta, arlo horretan Jaurlaritzaren organo zentralek dituzten eskumenak izan ezik.

  1. Hitzarmenak prestatzea eta pizgarriak esleitzea alokairuko etxebizitzak sustatzeko erakunde publiko eta pribatuekin, baita alokairu-programen kudeaketa ere.

  2. Honako prozesu hauen zuzendaritza funtzionala: Etxebizitzen eskaria eta esleipena kudeatzea, auzokide-erkidegoetako alokairu-kontratuei dagokionean jabeen eta errentarien eskubideei buruzko informazioa, bitartekaritza eta kontziliazioa jabetza horizontalari dagokionean. Baita etxebizitza-arloan auzokide-erkidego eta partikularrentzako laguntza-ildoak proposatzea eta kudeatzea ere.

  1. Etxebizitza-zozketak planifikatu, koordinatu eta kontrolatzea, eta horiekin zerikusia duten aginduak argitaratzea.

  2. Kanpo-erakundeekin (udalak, sustatzaile pribatuak, kooperatibak) koordinatzea, haien etxebizitzak esleitzeko prozesuetan laguntzeko, eta haien beharretara egokitutako datu-baseak haien esku jartzeko.

  3. Sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehazpen-espedienteei hasiera ematea eta espediente horiek ebaztea. Baita 12.000 euro arteko hertsatzeko isunak ezartzea ere.

Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzari dagozkio, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunez gain:

  1. Jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:

    1. Garraioaren antolaketa, plangintza eta logistika.

    2. Herri-lanak.

    3. Lurreko, aireko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa.

    4. Itsas gaiak eta ibaiko nabigazioa.

    5. Portuak eta portuko jarduerak.

    6. Aireportuak, heliportuak eta lurreko zerbitzuak.

    7. Garraioko azpiegiturak.

      1) Lurreko azpiegiturak: bide-sarea eta trenbide-sarea.

      2) Itsas-ibaietako azpiegiturak: portuak, dartsenak eta barruko ur nabigagarriak.

      3) Aireko azpiegiturak: aireportuak eta heliportuak.

      4) Azpiegitura intermodalak.

      5) Kable bidezko azpiegiturak.

  2. Sailburuordetzaren jardute-arloari dagozkion zigor-espedienteei hasiera eman eta ebaztea, alor bakoitzean bete beharreko arauei jarraituz beste organo batzuei dagozkienak gorabehera.

  1. Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Garraio Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioaren Plan Zuzentzailea egitea, garraio arloan jarduera instituzional pribatu eta publikoentzako orientazio-tresna izatez gain, garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna ere izan dadin.

    2. Merkantzien eta bidaiarien garraioen plangintza eta antolamendua, bai eta garraioen inguruko jarduera lagungarri eta osagarriena ere.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko garraioaren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak eta haien goi mailako ikuskaritza burutzea.

    4. Garraioa modernizatzeko planak egitea.

    5. Garraio zerbitzuetarako emakida eta baimenen gainean Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako politika logistikoak garatzea, eta, bereziki, Atlantiar Arkuaren Mugaz gaindiko Plataforma Logistikoa bultzatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako zentroak eta oinarrizko eremuak planifikatzea, eta hala badagokio, Lurraldearen Arloko Plana idaztea.

    8. Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak ere.

    9. Garraio batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak.

    10. Aireko garraioaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenak.

    11. Zuzendaritzaren jarduketa eremuari dagozkion diru-laguntzak nola bideratu proposatzea.

    12. Sailburuordeari laguntzea hark agindutako gai eta jarduera guztietan.

    1. Sailaren ordezkari izatea autonomia erkidegoko eta autonomia erkidegoz gaindiko aholku mahaietan eta organoetan.

    2. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman, txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.

    2. Trenbideen zaintzari buruzko arauak ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.

  2. Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordeari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.

  3. Garraio Zuzendaritzari atxikita, Euskadiko Garraioaren Behatokia sortzen duen urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak garatuko ditu Euskadiko Garraioaren Behatokiak.

  4. Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraituz, Garraio Zuzendaritzak, Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoaren administrazio-tutoretza eta gainbegiraketa gauzatuko du, bai eta Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikoenak ere, sortuz gero.

  1. Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko garraio-azpiegituren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak egitea.

    2. Azpiegituretan eta haiek mantentzean egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

    3. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko lurraldearen arloko planak egitea, eta Garraio Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea Garraioaren Plan Zuzentzailea eta Lurraldearen Arloko Plana egiteko.

    4. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena.

    5. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako proiektuak egin eta onartzeko ekimena.

    6. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    7. Bilboko metropoli-trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aginpidekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak egitea.

    8. Lurreko eta aireko azpiegituren arloan jardunak egikaritzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzea, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak aparte utzi gabe.

    9. Autonomia Erkidegoaren trenbideen jabari publikoko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko ondareari dagokionez, kasuan kasuko organoek dauzkaten ahalmenak.

    10. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituraren alorreko ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea.

    11. EAEko Errepideen Plan Orokorraren Sareko errepideen mailaketa eta izenen gaineko proposamenak egitea eta euskal administrazioen titularitateko bide-sareko gainontzeko errepideen koordinazioa bultzatzea, kasuan kasuko administrazioekiko elkarlanean.

    12. EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta lurreko eta aireko garraioaren gaineko azpiegituren arloko planen Aurrerapena eta Proiektua egitea.

    1. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta arloko planak berraztertzeko behar diren jarduketak egin eta plan horien ohizko zein aparteko aldaketak prestatu eta proposatzea.

    2. Lurralde Historikoetako foru organoek bideen plangintza eta koordinazioaren gainean egiten dituzten proposamenei buruzko txostenak egitea, EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean aurreikusi bezalaxe.

    1. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko arloko planak gainbegiratzea, programa eta arau teknikoei dagokienez egoki burutzen ari den zaintzea eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea.

    2. EAEko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari eta, hala badagokio, Azpiegituren Arloko Planen batzordeei laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

    3. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren arloko planak lurralde eta hirigintza planeamenduarekin eta ukitzen dituen gainontzeko plangintza sektorialekin uztartzea, horrek ezertan galarazi gabe gainontzeko sailen ahalmenak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide, trenbide eta aireportuei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.

    5. Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

    6. Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

    7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.

    8. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman, txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.

  2. Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraituz, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak harremanak izango ditu Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca erakunde publikoarekin, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikitako erakunde instituzionala den aldetik, eta indarreko araudian horri buruz aurreikusten diren koordinazio-, gainbegiratze- eta kontrol-eginkizunak ere gauzatuko ditu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak egikaritu behar ditu Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, baita honako eginkizun hauek ere:

    1. Portuko jabari publikoa antolatzea.

    2. Autonomia Erkidegoaren portu azpiegituretako inbertsioen plangintza eta programazioa egin eta haiek mantentzeaz arduratzea, bai eta portu azpiegitura berrien plangintza egin eta garatzea ere.

    3. Portuetako Lurraldearen Plan Sektoriala erredaktatu eta taxutzea; lurralde eta hirigintza planeamendu orokorra garatuz portuko jabari publikoa osatzen duten zonaldeak antolatzeko edo azpiegitura obrak zuzenean egiteko planak erredaktatzea.

    4. Portualdean eragina izango duten hirigintza-planeamenduko tresnei buruzko txosten lotesleak egitea, aginpidedun hirigintzazko Administrazioak egindako txostenei buruzkoak, hain zuzen.

    5. Onartutako plan eta programen barruan, halakorik balego, obra eta instalazioetarako proiektuak onartzea, haiek burutzea eta idazteko ekimena.

    6. Portu azpiegiturako obra eta instalazioak egiten direla ikuskatu eta kontrol tekniko eta ekonomikoa gauzatzea.

    7. Portu azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.

    8. Desjabetze-ahalmena baliatzea Zuzendaritzari esleitutako jardunak egikaritzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak bazter utzi gabe.

    9. Zuzendaritzaren esku dauden gaiei ezarri beharreko legeria bete dadin, beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea.

    10. Portuetako zerbitzu aldeak nola erabili behar diren arautu eta haien garapenaren plangintza eta programazioa egitea, lurraldea antolatzeko eta hirigintza planifikatzeko tresnen arabera.

    11. Portu bakoitzaren Zerbitzu eta Zaintzari buruzko Araudiak egitea eta araudi hori betetzen den zaintzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    12. Zuzendaritzaren esku dauden gaietako legeria hausteagatik zabaldu beharreko zigor-espedienteak izapidetzea.

    1. Indarrean dagoen araudian aurreikusten diren portuko zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketaren bidez.

    2. Portuko jabari publikoen gaineko emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko espedienteak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzea.

    1. Portuko jabari publikoa norberarentzat erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatik eta portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasen kopurua proposatzea eta haien likidazioa.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas- eta ibai-garraioaren eta barruko ur nabigagarrien inguruan dagozkion eskumenak.

    3. Itsas garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntzak, Sailaren eskumenekoak badira, Itsas Arduralaritza Eskolak ematen dituenak barne, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuari jarraituz; baita Eskola horren zerbitzu ezberdinek eskaintzen dituzten jardueren prezio publikoen zenbatekoen proposamena ere.

    4. Honako plan hauek landu eta onartzea: barne-larrialdietako planak, istripuen ondoriozko itsasoko kutsadura kasuetarako plana, portuetan ontzietako hondakinak biltzeko eta babesteko planak eta araudiak eskatutako bestelako planak ere.

    5. Itsas-garraioak Garraioaren Plan Zuzentzailean eta Sare Intermodalen Sisteman parte hartzeko proposamena egitea.

    6. Zuzendaritzaren ardurapeko gaiei dagozkien diru-laguntzak nola eman proposatzea eta Kostaldearen Legeak arauturiko herri-lanak euskal itsasertzean egiteko beste administrazio batzuekiko elkarlanean jarduteko diru-laguntzak nola eman proposatzea.

    7. Zuzendaritzarekin zerikusi zuzena duten azterlan estatistikoak, txostenak eta ikerketak egitea.

    8. Itsas-garraioari dagokionean, itsas-garraioak Atlantiar Arkuaren Plataforma Logistikoan eta Garraioaren Plan Zuzentzailean parte hartu eta esku hartzeko proposamena egitea.

    9. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko txosten, irizpen eta xedapen arauemaileen aurreproiektuen gaineko espedienteak burutzea.

    10. Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kitatzea.

    11. Lurralde zerbitzuek kudeatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

  2. Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, gainera, «Euskadiko Kirol Portua SA» eta «Zumaiako Kirol Portua SA» sozietate publikoei administrazio-babesa eman eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikorik sortuz gero.

Lurralde Historiko bakoitzean Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza bat izango da, eta horren buruan lurralde-ordezkari bat egongo da. Etxebizitzako sailburuordearen mendeko organikoa izango da, eta dagokion zuzendariaren mendeko funtzionala. Honako eginkizun hauek esleitu zaizkio:

  1. Legeak eta xedapenak betetzen direla zaintzea, honako arlo hauetan Sailari esleitutako eskumenei dagokienez: lurzoru eta hirigintza, etxebizitza, arkitektura, eraikuntzako iraunkortasuna eta kalitatea eta irisgarritasunaren sustapena.

  2. Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu orokorren administrazioa eta hura osatzen duten administrazio-dependentzia eta -unitateen jardueren koordinazioa.

  3. Euskadiko Ondareari buruzko Testu Bategina onesteko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak bigarren xedapen gehigarria eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak etxebizitzari eta lurzoruari dagokienez emandako ebazpenak aplikatzearen ondorioz sortuko diren egoera juridikoak gauzatzeko beharrezkoak izango diren eskritura guztiak egilestea.

  4. Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak ematea, dagokien deskalifikazioa, baita eskubideen indargabetzea eta eskubideen birgaitzea ere, hala dagokionean, eta etxebizitza horien aldatze-, hobetze- eta erreformatze-lanak baimentzea, kalifikazioa emandakoan, eta hori guztia dekretu honen 11, j) artikuluan Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzari onartutako eskumena bazter utzi gabe. Era berean, onartutako proiektu-aldaketei buruz ebaztea sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa.

  5. Premia nabarmeneko arrazoiak direla-eta, etxebizitza-erregimen aldaketa ebaztea, baita ofizialki babestutako etxebizitza eta lokalen erabilera-aldaketa ere.

  6. Sustatzaileei luzapena emateari buruz ebaztea behin-behineko kalifikazioan finkatutako lanen egikaritzapen-epean, erosleei edo errentatzaileei sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak emateko epean eta salerosketako eskritura publikoa sinatzeko epean.

  7. Lanetarako udal-lizentzia eskatzea Sailak zuzenean sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak eraiki eta konpontzeko.

  8. Babes ofizialeko parkearen ikuskapena.

  9. Sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta etxebizitzen hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehazpen-prozeduren ikuskapena eta instrukzioa, prebentziozko eta kautelazko neurriak hartuta. Horretarako, lurralde-ordezkaritzetan administrazio-unitate berezi bat egongo da, zehapen-prozedura guztiak instruitzeko ardurarekin.

  10. Behin-behineko kalifikazioa indarrean dagoen bitartean, sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen guztizko prezioaren konturako diru-laguntzak jasotzeko aukera baimentzea.

  11. Sustatzaileari banku-abala edo aseguru-kontratua itzultzeari buruz ebaztea, behin betiko kalifikazioa emandakoan edo lanak legezko epearen barruan amaitutakoan.

  12. Sustapen publikoko etxebizitzetan, etxebizitza horien amortizazio aurreratua baimentzea, baita utzarazpen administratiboko espedienteak ebaztea ere etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta eraikuntza osagarrien okupatzaileen aurka, betiere horiek guztiak Autonomia Erkidegoaren jabetzakoak badira, abiaraztea eta beharrezkoak diren neurri guztiak egikarituz. Era berean, dagozkion salaketak jartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako etxebizitza eta lokalak bidegabe okupatzeagatik.

  1. Azaroaren 20ko 8/1987 Legeak sortutako Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiei administrazio-euskarria ematea.

  2. Hiri-etxebizitzen jabe eta errentatzaileen eskubide eta obligazioen arloko informazio-eginkizunak, baita kontratuen bisatu ofiziala eta erregistroa ere indarrean dagoen araudiak hori eskatzen duenean, Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialetako langileen eta ondarearen erregimenari eta destinoari buruzko urtarrilaren 30eko 15/2006 Dekretuaren 2. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera; baita bitartekotza eta adiskidetzekoak ere higiezinen jabeen eta horien eta maizterren artean sortzen diren gorabeheretarako, alderdi interesdunen aldez aurreko akordioarekin eta horien araudi erregulatzaileari jarraiki.

  1. Gazteentzako emantzipazioko oinarrizko errenta osatzen duten Estatuko laguntzen kudeaketarekin lotutako eginkizunak, azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan eta haren ondorengo zuzenketetan erregulatutakoak.

  2. Indarreko antolamendu juridikoak ematen dizkien gainerako eskumen, prerrogatiba eta eginkizunak.

Bizkaia eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte beren lurraldean dauden portuetan:

  1. Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak adierazitako portuetako obrak zuzentzea.

  2. Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak adierazitako portuetako obra eta instalazio proiektuak idaztea.

  3. Portuko jabari publikoa norberarentzat erabiltzeagatik edo ustiaketa berezia egiteagatik eta portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa, eta likidazio proposamena egitea.

  4. Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kudeatzea eta horiek kitatzeko proposamena egitea.

  5. Lurralde zerbitzuek kudeatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoei buruzko txostena egitea.

  6. Zuzendaritzak izapidetutako emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeko espedienteen gaineko txostenak egitea, bai eta indarrean dagoen legedian ezarritako kasuetan eta Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak eskatuz gero.

  7. Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela zaindu eta kontrolatzea, portualdeak eta bertako erabilpen eta jarduerak zaindu eta kontrolatzea, bai eta portu bakoitzeko zerbitzu eta zaintza arautegietan ezarritakoa betetzen dela begiratu eta kontrolatzea ere; indarrean dagoen legeria ez betetzeagatiko salaketak izapidetzea.

  8. Oro har, portuko erabilpen eta instalazioak antolatzeko gaietan ezarritakoa betetzeko eta portuko jabari publikoa kudeatu, ustiatu eta mantentzeko behar diren ekintzak egitea.

Lehenengoa. Ordezkapenen araubidea.

Sailburu, zuzendari eta lurralde-ordezkarien hutsuneen, absentzien edo gaixotasunen kasuetan, honako ordezkotza hauei jarraituko zaie:

  1. Sailburuordeei esleitutako eskumen eta eginkizunak haien mendeko Zuzendariek beteko dituzte, egituran ageri diren ordenaren arabera.

  2. Zuzendari eta lurralde-ordezkariei esleitutako eskumenak eta eginkizunak nagusi hierarkiko hurrenak beteko ditu, hurrengo atalean ezarritakoari dagokionez izan ezik.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumenak eta eginkizunak sailburuak izendatuko duenak beteko ditu.

    Bigarrena. Kudeaketarako gomendioak bitarteko propioei.

    Saileko kontratazio-organoak eskumena izango dute, baldintza berberetan, obrak gauzatzeko kudeaketa-gomendioa egiteko, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan aurreikusita dagoen moduan.

    ALDI BATERAKO XEDAPENAK

    Lehenengoa. Hasitako espedienteen erregimen iragankorra.

    Une honetan izapidetzen ari diren eta dekretu honetan esleitutako eskumen eta eginkizunei dagozkien espedienteei dagokienez, dekretu horretan ezarritako organoek izapidetu eta ebatziko dituzte, gaiaren arabera.

    Bigarrena. Estatistikarako Organo Bereziaren eginkizunak hartzeko erregimen iragankorra.

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Estatistika Organoa sortuko duen Dekretua onartzen ez den bitartean, desagertutako Garraio eta Herri Lan Sailaren Estatistika Organoak (Irailaren 11ko 144/2007 Dekretu bidez sortu zen eta bere funtzionamendua ezarri) hartuko ditu beren gain Etxebizitza Sailburuordetzari buruzko eginkizunak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistika Organoa sortu eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen duen ekainaren 20ko 129/2006 Dekretuan bildutakoak, hain zuzen.

Indargabetuta geratuko da dekretu honetan ezarritakoaren aurka dagoen maila bereko edo txikiagoko beste edozein xedapen; eta zehazki, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan jasotako Lurzoru eta Hirigintzako, Etxebizitzako, Arkitekturako, Etxegintzako, Eraikuntzako Iraunkortasun eta Kalitateko eta Irisgarritasunaren Sustapeneko arlo eta eginkizunei buruzko guztian.

Era berean, indargabetuta geratuko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretua eta aurreko hori aldatzen duen maiatzaren 25eko 97/2004 Dekretua.

Lehenengoa. Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren aldaketa.

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 34. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

  1. Plikak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, Lurzoru eta Hirigintza zuzendariak ebazpena emango du, deialdiaren onurak eskaintza onuragarrienari emanez, edota deialdia eman gabe utziz.

    Onurak esleitzeko, deialdiari dagozkion pleguetan finkatutako irizpideen arabera baloratuko dira aurkeztutako proposamenak.

Bigarrena. Dekretua garatzea.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari eskumena ematen zaio dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan, bai eta, bidezko txostenak aztertu ondoren, Zuzendaritzaren azpiko mailako unitate organikoak elkartu, sortu edo kentzeko ere, betiere horrek gastua handitzea ez badakar.

Hirugarrena. Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.