Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

514/2009 DEKRETUA, irailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 5181
  • Xedapen-zk.: 514
  • Xedapen-data: 2009/09/22
  • Argitaratze-data: 2009/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren bidez, Administrazioaren sail-egitura berrantolatu, eta sailen eskumenak esleitu dira. Horren ondorioz, Industriaren, Berrikuntzaren, Merkataritzaren eta Turismoaren arloak sail berean bilduta geratu dira.

Enpresa-jarduerari eusteko, lehiakortasuna hobetzeko, Sailaren jardunak ahalik eta eraginkortasunik handienarekin garatzeko eta Sailari esleitutako arloen funtzionamendu koordinatua lortzeko helburuekin, eta krisi ekonomikoaren testuinguruan, industria-politikari lotutako ekintzak hobeto koordinatzeko, berrikuntzan egindako ahaleginari eusteko eta merkataritzaren eta turismoaren arloetan sinergiak baliatzeko aukera emango duen egitura berri bat planteatu da.

Aurreikusitako egituraren bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zalantzarik egin gabe lagunduko die aldaketetara egokitzeko prest dauden enpresaburuei, eta enpresa-sektoreari laguntzeko eta gidaritza ahalbidetzeko politikak garatuko ditu. Gainera, Sailaren jardunak elkarrizketa soziala izango du oinarri, adostasuna, bikaintasuna eta gizarte-ongizatea errazteko tresna izango baita. Berrikuntza eta informazioaren gizarteak eskaintzen dituen tresnen erabilera Sailaren arlo guztietan garatuko dira, euskal enpresa-sare osora zabalduko dira, eta beren lehentasunetako bat nazioartekotzea izango da. Turismoaren bitartez, enpresa-sare osorako apeu gisa proiektatuko da Euskadiren irudia, eta enpresa-sareak jardueren arteko sinergiak baliatuko ditu.

Horri jarraiki, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko irailaren 22ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Dekretu honetan aurreikusitakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren (lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatua) 11. artikuluak esleitzen dizkion jardun-arloetan beteko ditu funtzioak.

Aurreko artikuluan adierazitako arloei dagozkien funtzioak betetzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila honako organo hauetan egituratu da:

  1. Organo nagusiak:

    1. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua.

    2. Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    3. Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetza.

    1. Plangintza eta Estrategia Zuzendaritza.

    1. Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza.

    1. Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

    2. Teknologia Zuzendaritza.

    3. Nazioartekotze Zuzendaritza.

    1. Industria eta Energia Sailburuordetza.

    1. Industria Garatzeko Zuzendaritza.

    2. Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza.

    3. Energia eta Meategien Zuzendaritza.

    1. Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.

    1. Merkataritza Zuzendaritza.

    2. Turismo Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    1. Lurralde historiko bakoitzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Ordezkaritzak.

  3. Autonomia Erkidegoko sektore publikoko honako erakunde hauek eta kide anitzeko honako organo hauek daude Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita:

    1. Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

    2. «Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial» (ISEB/SPRI) izeneko sozietate publikoa.

    3. Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo izeneko sozietate publikoa.

    4. Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.

    5. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

    6. Merkataritza Establezimendu Handien Batzordea.

    7. Merkataritzako Aholku Batzordea.

    8. Merkataritza Banaketaren Behatokia.

    9. Turismoko Aholku Batzordea.

Sailaren Zuzendaritza Batzordeak laguntza emango dio sailburuari Sailaren politikaren ikuskapena eta jarraipena egiten, haren jardueren plangintza orokorra prestatzen, eta agindutako beste gai guztietan.

Zuzendaritza Batzordea Saileko sailburuordeek, Zerbitzu Orokorretako zuzendariak, Plangintza eta Estrategiako zuzendariak, Komunikazio eta Kanpo Harremanetarako aholkulariak eta EEE, ISEB eta Basquetour erakundeetako zuzendari nagusiek osatuko dute, betiere sailburuaren zuzendaritzapean.

Era berean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak zehaztu beharreko beste pertsona batzuek hartuko dute parte Zuzendaritza Batzordean.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak jardungo du Zuzendaritza Batzordeko idazkari-lanetan.

  1. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari honako hau dagokio: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak erabiltzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuari jarraiki Sailari dagozkion funtzioen eta jardun-arloen eremuan indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion guztiak betetzea, betiere Dekretu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  2. Sailaren organo gorena denez gero, Sailari esleitutako organo, arlo eta jardun guztien zuzendaritzaz, koordinazioaz eta kontrolaz arduratuko da.

  3. Sailburuari dagokio, orobat, aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea (deialdi publikoa egin ondoren) eta aldi baterako langileak izendatzea.

  4. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren mende dago, zuzenean eta hierarkikoki, Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

  1. Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari honako funtzio eta jardun-arlo hauek dagozkio:

    1. Sailaren Aurrekontuaren Aurreproiektua lantzea, eta haren jarraipena eta aldaketak egitea.

    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, eta Sailaren kanpoko organoen aurrean aurrekontua gauzatzeko fase guztiak bideratzea.

    3. Sailaren eskumeneko arloei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak bideratzea.

    4. Jaurlaritzaren Kontseiluaren mende jarri behar diren eta eduki ekonomikoa eta aurrekontu-edukia duten Sailaren gaiak prestatzea.

    5. Sailari atxikitako giza baliabideak administratzea eta kudeatzea eta, horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea.

    6. Langileak prestatzeko eta hobetzeko planak eta programak lantzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak aparte utzi gabe.

    7. Saileko langileen euskalduntzea eta hizkuntza-normalizazioa lortzeko prozesua sustatzea, eta euskararen erabilera bultzatzea.

    8. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan indarrean dauden planetan eta arauetan aurreikusitako neurriak gauzatu daitezen sustatzea.

    9. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion esleipenak aparte utzi gabe.

    10. Sailaren aholkularitza juridikoa, Sailaren gainerako organoek beren gain hartu gabeko alderdietan.

    11. Sailaren zerbitzuen eta Sailean lan egiteko erabiltzen diren sistemen eta metodoen barne-antolamenduari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak lantzea, Sailaren gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunekin koordinatuta.

    12. Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, eta I+G eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek Sailean sustatzea.

    1. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta Saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    2. Sailaren bulegoen barne-erregimena babestea eta zaintzea, eta Sailari atxikitako ondarea eta haren ekipamendua administratzea eta kontserbatzea.

    3. Sailak herritarren informaziorako eta arretarako dituen zerbitzuen (2. eta 3. mailak) funtzionamendua kudeatzea, eta Herritarren Arretarako Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak egituratzea.

    4. Sailaren barruko eta sailen arteko komunikazio-organo gisa jardutea, eta Sailaren bulego guztiak eraginpean hartzen dituzten sailen arteko batzordeetan eta kontseiluetan parte hartzea.

    5. Jaurlaritzaren Kontseilura eta batzordeetara eraman beharreko Sailaren gaiak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak bideratzea.

    6. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpenen Zerbitzu Zentralari dagozkion eskumenak aparte utzi gabe.

    7. Sailaren politika garatzeko interesgarriak diren azterlanak eta azterketak sustatzea.

    8. Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko arloei, antolamenduari eta informatikari dagokienez Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.

    9. Prozedura judizialetan sartuta dauden Sailaren interesen jarraipena egitea, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunaren bitartez.

    10. Sailaren jardueraren inguruan sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta bideratzea.

    11. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  2. Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari dagokio, halaber, zuzenean eta hierarkikoki bere mende egongo diren lurralde-ordezkaritzak zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea.

  3. Zerbitzu Orokorretako zuzendaria Sailaren kontratazio-organoa izango da, eta kontratazioen ondoriozko gastua baimentzea dagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion eskumenak aparte utzi gabe.

  1. Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetza sailburuaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta honako funtzio hauek beteko ditu:

    1. Sailburuari laguntza eta aholkuak ematea, Sailari lotutako erakunde-funtzioak eta funtzio orokorrak betetzean.

    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, Sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakunde-ordezkaritzako egintzak bereziki kontuan hartuta.

    4. Sailaren organoen egintza publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

    5. Organo eskudunaren bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren, eta Eusko Legebiltzarraren eta beste erakunde batzuen arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea, betiere Dekretu honetan beste erakunde horiekiko harremanak beste organo bati esanbidez esleitzen ez bazaizkio.

    6. Sailaren plangintza estrategikoa eta, bereziki, klusterren politikarena.

    7. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak ematea.

    9. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta oso larritzat hartutako zigorrak ezartzea, legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

    10. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena denean izan ezik.

    11. Sailburuordetzaren arloei eta funtzioei lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    12. Bere eskumeneko arloetan Sailaren eta gainerako sailen zein eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea.

  2. Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzaren mende dago, zuzenean eta hierarkikoki, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritza.

Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari honako funtzio eta jardun-arlo hauek dagozkio:

  1. Lehiakortasun-politikaren jarraibideak eta orientazioak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta horien jarraipen-txostenak lantzea.

  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

  3. Klusterren politika (sortzen direnetik), klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta horiekiko harremanak garatzea, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak Sailaren politiken eta arloekin koordinatzea.

  4. Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta Sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.

  5. Indarrean dagoen araudian aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnen eta lehiakortasun-politikan eragina duten beste plan sektorial edo orokor batzuen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horien osaeran parte hartzea.

  6. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika lantzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea. Nolanahi ere, beste organo batzuei dagozkien eskumenak kontuan hartu behar dira.

  7. Sailaren berariazko estatistika-organoa zuzentzea.

  8. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  1. Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza sailburuaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki, eta honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio:

    1. Berrikuntza.

    2. Informazioaren eta jakintzaren gizartea.

    3. Teknologia.

    4. Nazioartekotzea.

  2. Berrikuntzaren arloan, EAEko industria-sarearen lehiakortasun-mailaren garapena eta hobekuntza sustatzeko jardun guztiak sartzen dira. Horiek sustatzeko, produkzio- eta banaketa-prozesuen eraginkortasuna eta malgutasuna sustatuko da, produktu berriak garatuko dira, produktuak merkatura bideratuko dira, markak kudeatuko dira, antolamendu-sistemak eta kudeaketaren kalitatea hobetuko dira, eta pertsonen lanbide-kualifikazioa, teknikoa eta enpresa-arlokoa bultzatuko da.

  3. Informazioaren eta jakintzaren gizartearen arloan, informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko eta sustatzeko jardunak sartzen dira, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste organo batzuek dituzten eskumenak aparte utzi gabe.

  4. Teknologiaren arloan, teknologia sortzera eta euskal enpresetan ezartzera bideratutako jardunak eta teknologiari lotutako ekimen-jardunaren kultura intentsiboa bultzatzeko jardunak sartuko dira.

  5. Nazioartekotzearen arloan, euskal enpresetan nazioarteko lehiakortasun-kultura sustatzera zuzendutako jardunak sartuko dira.

  6. Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak, gainera, honako funtzio hauek beteko ditu:

    1. Berrikuntzaren, teknologiaren, nazioartekotzearen eta ahalduntze teknologikoaren arloko planak, azterlanak eta politikak egitera bideratutako jardunak zuzentzea.

    2. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak ematea.

    4. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta oso larritzat hartutako zigorrak ezartzea, legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

    5. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena denean izan ezik.

    6. Sailburuordetzaren arloei eta funtzioei lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    7. Bere eskumeneko arloetan Sailaren eta gainerako sailen zein eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea.

    8. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatzea Estatuko Administrazioak berrikuntzaren eta teknologiaren arloan sustatutako organoetan edota batzordeetan.

    9. Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika ezartzeko estrategikoa den edozein azpiegitura teknologikoren eta berritzaileren kudeaketa-organoetan parte hartzea.

  7. Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza, Teknologia Zuzendaritza eta Nazioartekotze Zuzendaritza.

Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzari, 8. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako funtzioez gain, informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzera eta sustatzera bideratutako jardun guztiak dagozkio.

Honako hauek dira berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren berariazko funtzioak:

  1. Berrikuntzaren, kudeaketaren kalitatearen, pertsonen eta informazioaren eta jakintzaren gizartearen arloan jarduteko programak lantzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

  2. Berrikuntzaren arloan sentsibilizazioko, zabalkundeko eta prestakuntzako planak egitea.

  3. Giza baliabideen eta baliabide horien erabilera zabaltzearen eremuan enpresa-kudeaketa hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jardunetarako azterketak eta proposamenak lantzea.

  4. Lehiakortasun-planak garatzea, berrikuntzari, kudeaketaren hobekuntzari eta pertsonen prestakuntzari dagokienez.

  5. Euskal gizartean informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko neurriak sustatzea. Nolanahi ere, administrazio eta gobernu elektronikoen eremuan Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste organo batzuei dagozkien eskumenak kontuan hartu behar dira.

  6. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko-teknologikoekiko eta berrikuntzaren arloko erakunde arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organoa izatea, funtzio hori beste bati esleitu zaionean izan ezik.

  8. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin harremanak ezartzeko organoa da, baita enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jardunak, eta enpresek lanbide-gaitasunaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia era koordinatuan bultzatzeko organoa ere.

Honako hauek dagozkio Zuzendaritza horri: teknologia propioak sustatzea eta garatzea, Euskadiko industria-enpresetan teknologia aurreratuak txertatzea, erabilera kolektiboko azpiegitura teknologikoak sortzea, teknologiaren arloko proiektu berritzaile intentsiboetarako ekimen-jardunaren kultura sustatzea, eta ekintzaileak babestea horrelako proiektuak abian jartzean.

Honako hauek dira Zuzendaritzaren funtzioak:

  1. I+G+B arloan jarduteko eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen sorkuntza babesteko eta finantzatzeko programak, eta teknologiaren arloko enpresa-ideia berritzaile eta intentsibo berriak lantzeko eta abian jartzeko prozesuari lotutako tutoretza-programak lantzea eta gauzatzea.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkionak) kudeatzea, eta programa horien ondoriozko jarduerak eraginpean hartutako sailekin koordinatzea.

  3. Lurraldean zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea, eta ekintza horietan parte hartzea.

  4. Industria-lehiakortasuna hobetzeko azpiegitura teknologiko eraginkor bat sortzeko eta finkatzeko programak lantzea eta gauzatzea.

  5. Ikertzaileak prestatzeko eta erakartzeko jarduna bultzatzea.

  6. Teknologia-proiektu intentsiboetan ekimen-jardunaren kultura sustatzea.

  7. Ekimen-ekintzarako prestakuntza-jarduerak eta oinarri teknologikoko ekintzaileak trebatzeko jarduerak egitea.

  8. Ikerketa teknologikoko proiektuen azterketa, ebaluazioa eta jarraipena egitea.

  9. Enpresen eta teknologia eskaintzen duten erakundeen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

  10. Lehiakortasun-planak garatzea, teknologiaren hobekuntzari dagokionez.

  11. Zuzendaritzaren eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.

  12. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko eta teknologiaren arloko erakundeen arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organoa izatea.

Nazioartekotze Zuzendaritzari Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan nazioarteko lehiakortasun-kultura sustatzeko jardunak egitea dagokio. Kultura horrek enpresen eta sektore ekonomikoen egitura merkatuaren eskakizunetara eta nazioarteko proiekziora egokitzea bultzatuko du.

  1. Hona hemen Nazioartekotze Zuzendaritzaren berariazko funtzioak:

    1. Kanpoko merkataritza sustatzea.

    2. Euskal enpresak atzerrian ezartzen laguntzea, bai enpresa mistoak edo proiektu indibidualak sortzen, bai abian dauden proiektuetan parte hartzen.

    3. Euskadiko eta atzerriko enpresen arteko lankidetza-akordioak sustatzea.

    4. Enpresen arteko elkarlana bultzatzea, partzuergoen edo bestelako lankidetzen bitartez.

    5. Nazioartekotzea xede duten enpresetarako finantzaketa-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

    6. Kanpoko merkataritzako adituen prestakuntza babestea eta sustatzea.

    7. Nazioartekotzearen arloan diharduten erakundeen koordinazioa bultzatzea.

    8. Lehiakortasun-planak garatzea, nazioartekotzeari dagokionez.

    9. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  2. Euskadiko Nazioartekotze Batzordea Zuzendaritza honi atxikitzen zaio.

  1. Industria eta Energia Sailburuordetza sailburuaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki, eta honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio:

    1. Industria-sustapena

    2. Industria-antolamendua

    3. Ekintzaileen jarduera

    4. Industria-administrazioa

    5. Industria-segurtasuna

    6. Instalazio erradioaktiboak

    7. Energia

    8. Meategiak

  2. Industria-sustapenaren arloan, honako hauek sartuko dira: industria-enpresak eta lotutako zerbitzuen enpresak garatzen laguntzearen bidez produkzio-jarduera lehiakorraren sorkuntza sustatzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako jardun guztiak, enpresen lehiakortasunerako bultzada behar bezalako dimentsionamenduaren bidez, eta enpresen arteko taldeen sustapena.

  3. Industria-antolamenduaren arloan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak industria-enpresen jarduerari eusteko egindako jardun guztiak sartuko dira. Jarduerari eusteko, dauden tresnak erabili eta programa berriak garatuko dira, ez irauteko arrisku larrian dauden enpresei eta sektoreei, eta egoera ekonomikoaren ondorioz industria-gainbehera jasateko arriskuan dauden eskualdeei laguntzeko programak barne.

  4. Ekintzaileen jardueraren arloak ekimen-jardunaren kultura sustatzea eta ekintzaile berriak enpresa-proiektuak abian jartzean bultzatzea eta babestea izango du helburu.

  5. Industria-administrazioaren arloan, honako hauek sartuko dira: Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatu beharreko establezimenduetako jardun guztiak, eta industria-kalitatea eta segurtasuna lortzeko azpiegitura osatzen duten eragile publikoen zein pribatuen baimena eta kontrola. Horrez gain, metrologiari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari lotutako egintza guztiak, eta ibilgailuen segurtasunari eta suteen kontrako babesari lotutako funtzioak sartuko dira arlo horretan.

  6. Industria-segurtasunaren arloan, arau juridiko batek arautzen dituen edo arautu ditzakeen elementuak, mekanismoak edo teknikak erabiltzen edo barnean hartzen dituzten industriako instalazio, ekipo, jarduera eta prozesu guztiak legeztatzeko eta kontrolatzeko prozesuak sartuko dira, industria-administrazioaren arloari berariaz esleituta ez daudenean. Araupetze hori instalazioen edo ekipoen erabilerari, funtzionamenduari edo mantentzeari lotutako fasean gerta liteke, bai eta industria-produktuen produkzioari, erabilerari, biltegiratzeari edo suntsipenari lotutako fasean ere.

  7. Instalazio erradioaktiboen arloan, 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako x izpien aparatuen baimenari eta kontrolari lotutako jardun guztiak eta Segurtasun Nuklearreko Batzordearen kudeaketa-aginduen ondoriozkoak sartuko dira.

  8. Energiaren arloan, energiaren plangintzarekin zein energiaren eremuan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren produkzioari, biltegiratzeari, garraioari, banaketari eta merkaturatzeari lotutako jardueren administrazio-kudeaketarekin zerikusia duten Sailaren jardun guztiak sartuko dira.

  9. Meategien arloan, baliabide mineralen bilaketari, ikerketari edo ustiapenari lotutako jarduerekin eta ustiapenen segurtasunaren kontrolarekin zerikusia duten Sailaren jardun guztiak sartuko dira.

  10. Industria eta Energiako sailburuordeak, gainera, honako funtzio hauek beteko ditu:

    1. Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetan kontratuak egiteko prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101. artikuluan ezarritako erreklamazioak ebaztea eta gainerako neurriak erabakitzea, «Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía» (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren, eta haren mende dauden eta, hala badagokio, Lege horren aplikazio-eremuan sartu behar diren sozietate publikoen kontratazioei dagokienez.

    2. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak ematea.

    4. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta oso larritzat hartutako zigorrak ezartzea, legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

    5. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena denean izan ezik.

    6. Sailburuordetzaren arloei eta funtzioei lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    7. Bere eskumeneko arloetan Sailaren eta gainerako sailen zein eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea.

    8. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organoetan eta/edo batzordeetan ordezkatzea.

  11. Industria eta Energia Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Industria Garatzeko Zuzendaritza, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza, eta Energia eta Meategien Zuzendaritza.

Sustapen ekonomikoaren eta industria-enpresen jardueraren arloetan beteko diren eta helburu gisa industriaren esparruko sustapena, antolamendua, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna duten honako funtzio hauek dagozkio Industria Garatzeko Zuzendaritzari:

  1. Industriaren esparruko garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako laguntza-neurriak sustatzea.

  2. Berrindustrializatzeko premia bereziak dituzten Euskadiko eremuetan industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

  3. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

  4. Enpresen arteko talde egonkorren sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

  5. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez jarduteko programak eta proposamenak lantzea eta, enpresa horiek etorkizuna dutenean, horien bultzada sustatzea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eusteko.

  6. Zuzendaritzaren eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.

  7. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  1. Honako funtzioak dagozkio Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari:

    1. Industriako produktuei, ekipoei eta instalazioei buruzko araudiak betetzen diren jakiteko kontrola eta jarraipena egitea, honako arlo hauetan bereziki:

      Gas-erregaien biltegiratzeak.

      Produktu kimikoen biltegiratzeak.

      Gaseko, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak.

      Hozteko instalazioak.

      Jasogailuak (igogailuak eta dorre-garabiak).

      Presio-aparatuak.

      Istripu larrien prebentzioa.

      Ibilgailuak.

      Suteen aurkako babesa.

      Industria-segurtasunari buruzko araudiari lotutako beste edozein arlo.

    2. Industria Establezimenduen Erregistroari, metrologiari, industriaren esparruko kalitaterako eta segurtasunerako azpiegiturari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari lotutako jardun guztiak.

      2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako X izpien baimena eta kontrola, inguruneko erradiologia-ikuskapena eta arlo horretan esleituta dituen beste funtzio guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako. Nolanahi ere, Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak errespetatu behar dira.

    1. Industria-administrazioaren, industria-segurtasunaren eta instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, bideratzea eta ebaztea.

    2. Enpresen ekimen-jardunaren kultura sustatzea.

    3. Ekimen-ekintzarako prestakuntza eta, berariaz, ekintzailearen trebakuntza hobetzeko neurriak garatzea.

    4. Enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza-programak eta finantzaketa-programak lantzea eta gauzatzea.

    5. Enpresa-ideia berriak osatzeko eta abian jartzeko prozesurako tutoretza-programak lantzea eta koordinatzea, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan.

    6. Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatu ondoren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkaritzei esleitzen ez zaizkien industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloko funtzio guztiak.

    7. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  2. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

Energiaren eta meategien arloko honako funtzio hauek dagozkio Energia eta Meategien Zuzendaritzari:

  1. Energiaren arloan:

    1. Energia-iturrien energia-erregimena, produkzioa, prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.

    2. Energia berrien arloko ikerketa-planak aztertzea eta egitea.

    3. Energiaren kontserbazioa eta aurrezpena.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europar Batasuneko energia-plangintzan parte hartzea eta informatzea.

    5. Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legerian aurreikusitako parte-hartze funtzioak betetzea.

    6. Energiaren arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, bideratzea eta ebaztea.

    7. Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatu ondoren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkaritzei esleitzen ez zaizkien energiaren arloko funtzio guztiak.

  2. Meategien arloan:

    1. Meategien arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, bideratzea eta ebaztea.

    2. Mineral-meategien eta gainerako erreserba geologikoen eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.

    3. Meategietako jarduerek eraginpean hartutako naturguneak zaharberritzea. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumenak.

    4. Meatze-eremuari lotutako industriako produktuak, ekipoak eta instalazioak legeen arabera bete diren kontrolatzea, eta horren jarraipena egitea.

    5. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  1. Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza sailburuaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki, eta honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio:

    1. Merkataritza.

    2. Turismoa.

  2. Merkataritzaren arloan, merkataritza-egiturak eraberritzera eta modernizatzera bideratutako jardun guztiak garatuko dira eta, bereziki, merkataritza-sektorea sustatzera eta garatzera, banaketa-enpresen dimentsio ekonomikoa handitzera, merkataritza-enpresen sektorearen lehiakortasuna sustatzera, berrikuntza-prozesuak bultzatzera eta merkataritza-jarduera planifikatzera, antolatzera eta administratzera bideratutakoak, arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan.

  3. Turismoaren arloan, Euskadi merkatuetan turismo-jomuga gisa sendotzeko Sailak egindako jardun guztiak sartuko dira. Horretarako, gero eta neurri handiagoan beste produktu, segmentu eta merkatu batzuetara bideratuta egongo den sustapen- eta merkaturatze-politika bat garatuko da. Horrez gain, turismo-antolamendurako prozeduren lege-garapenari, koordinazioari eta kontrolari lotutako jardunak sartuko dira turismoaren arloan. Arlo horretan, halaber, Euskadiko turismo-jomugen eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jardunak sartuko dira.

  4. Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak, gainera, honako funtzio hauek bete beharko ditu:

    1. Merkataritza, Industria eta Nabigazio ganberak babesteko ahalmena, eta merkataritzako lehiaketen eta ferien sustapena eta jarraipena.

    2. Euskal erakundeen artean, eta erakunde horien eta turismoaren eta merkataritza-banaketaren sektoreko eragileen artean koordinatutako politika bat garatzea.

    3. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak ematea.

    5. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta oso larritzat hartutako zigorrak ezartzea, legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

    6. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena denean izan ezik.

    7. Sailburuordetzaren arloei eta funtzioei lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    8. Bere eskumeneko arloetan Sailaren eta gainerako sailen zein eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea.

    9. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila Estatuko Administrazioak merkataritzaren eta turismoaren arloan sustatutako organoetan edota batzordeetan ordezkatzea.

  5. Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Merkataritza Zuzendaritza eta Turismo Zuzendaritza.

  1. Honako funtzio hauek betetzea dagokio Merkataritza Zuzendaritzari:

    1. Berrikuntzaren, teknologia berriak sartzearen eta merkaturatzeko teknikak eta baliabideak hobetzearen bidez, enpresen eta merkataritza-egituren lehiakortasuna sustatzea, arlo horretan eskumenak dituzten Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan.

    2. Kalitate-prozesuen eta merkataritzan berrikuntza kudeatzeko prozesuen ezarpena sustatzea, eta banaketa-prozesuko kostuak arrazionalizatzera eta murriztera zuzendutako programak bultzatzea.

    3. Enpresen hazkundea, lankidetza eta integrazio estrategikoa sustatzea, merkaturatze-egitura integratuen bidez.

    4. Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteen sarea berriz diseinatzea, dauden giza baliabideak optimizatzeko eta Sailaren programak lortzera jartzeko.

    5. Merkataritza-proiektu berriak erakar daitezen sustatzea, bereziki hiri-inguruneetan merkataritza-jardueraren suspertzea babestea, eta merkataritza-sektorearen iraunkortasunera, kontziliaziora eta lurralde-orekara bideratutako programen garapena bultzatzea.

    6. Lurraldean merkataritza-antolamenduko irizpideen diseinuan eta ezarpenean beste batzuekin batera parte hartzea.

    7. Banaketaren sektorean profesionalizazioa bultzatzea eta ekimen-jardunaren kultura eta enpresa-kultura sustatzea enpresa-bikaintasuna lortzeko, arlo horretan eskumenak dituzten Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan.

    8. Banaketaren Euskal Behatokia jarraipen-organo gisa babestea, eta haren jarduna Estatuko eta Europako joera sektorialei zein joera sektorial orokorrei buruzko informazioa biltzera bideratzea, erabakiak hartzea errazteko eta erakundeen politiken eraginkortasuna hobetzeko, era horretan enpresak zein kontsumitzaileak pozik egon daitezen.

    9. Indarrean dagoen araudiak eta, bereziki, merkataritza-jarduerari buruzkoak eta hori garatzeko gainerako xedapenek Merkataritza Zuzendaritzari esleitzen dizkiotenak, eta arlo honetan beste organo batzuei esanbidez esleitu gabekoak.

    10. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  2. Merkataritza Establezimendu Handien Batzordea, Merkataritzako Aholku Batzordea eta Merkataritza Banaketaren Behatokia Merkataritza Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio.

  1. Honako funtzio hauek betetzea dagokio Turismo Zuzendaritzari:

    1. Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak lantzea.

    2. Turismoa antolatzeko prozedurak koordinatzea eta kontrolatzea: erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskapena. Zuzendaritzak turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiliko du, Turismoa Antolatzen duen martxoaren 16ko 6/1994 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

    3. Lurraldearen turismo-kudeaketa iraunkorra sustatzea eta, horretarako, turismoa dinamizatzeko planak eta eskualde mailako lankidetza-erakundeak bultzatzea.

    4. Azterketa sektorialak, balioespen eta azterketa estatistikoak, eta merkatu-azterlanak eta merkatu-txostenak sustatzea.

    5. Enpresa eta jomuga turistikoetan ziurtagiri bidezko kalitatearen garapena bultzatzea.

    6. Prestakuntzaren arloko jardunak sustatzea, jomugako giza baliabideen eskaintza sektoreko premietara hobeto egokitzeko, enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloan eskumenak dituzten Sailekin lankidetzan.

    7. Euskal turismorako I+G+B-ko berrikuntza-plan bat lantzea eta garatzea.

    8. Turismo-enpresa eta/edo turismo-produktu berrien sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak lantzea eta gauzatzea. Halaber, egungo sarea modernizatzeko jardunak zehaztuko dira.

    9. Azpisektoreetan zein jarduera-arloetan enpresen arteko lankidetza sustatzea, dimentsionamendu lehiakorragoa lortzeko.

    10. Laguntza sektorialak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.

    11. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko plana lantzea eta bultzatzea.

    12. Euskadin turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko teknologia berrien erabilera bultzatzea eta sustatzea.

    1. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

    2. Oro har, turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloan agintzen zaizkion beste funtzio guztiak betetzea.

      d), e), f), g) eta h) letretan adierazitako funtzioak arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan beteko dira.

      1. Turismoko Aholku Batzordea Turismo Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkaritza bat izango da Lurralde Historiko bakoitzean; zuzenean eta hierarkikoki, Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren mende egongo da, baina, funtzioei dagokienez, arloaren arabera dagokion sailburuordetzaren mendekoa izango da. Lurralde Ordezkaritzak Sailaren eskumenekoak diren industria, berrikuntza, merkataritza eta turismoaren arloko funtzio betearazleak izango ditu, jarduteko dagokion lurralde-eremuaren barruan.

Lehenengoa. Sailburuordetzen eta zuzendaritzen titularrak kanpoan edo gaixorik badaude edo kargu horiek betetzeke badaude, goragoko hurrenak beteko ditu horiei esleitutako funtzioak eta eskumenak, egoerak dirauen artean.

Bigarrena. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 284/2005 Dekretuari jarraiki diruz laguntzeko programetan organoei egiten zitzaien funtzio-esleipena Dekretu honen arabera eskudunak diren organoei ere egin zaiela ulertu behar da.

Hirugarrena. Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduan Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei buruz egiten diren aipamenak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkaritzei buruz ere egindakoak direla ulertu behar da, eta Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetako buruei buruz egindakoak, berriz, Industria, berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkariei buruz ere egindakoak direla.

Halaber, 2006ko abenduaren 4ko Agindu horretan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 285/2005 Dekretuari buruz egiten diren aipamenak Dekretu honi buruz egindakoak direla ulertu behar da.

Indargabetu egiten da Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretua.

Halaber, indargabetu egiten dira Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 4. artikuluko B) letraren 5. idatz-zatiko lehen paragrafoaren azken tartekia «eta pertsona kontsumitzaileen eskubide eta interesak defendatzeari», 4. artikuluko B) letraren 5. idatz-zatiko 5.2 puntuaren b) letra eta 5.3 puntua, eta 6. artikuluko B) letraren 2. idatz-zatiko f letra.

Lehenengoa. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, eta, bereziki, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Agindua aldatzeko eta, hala badagokio, indargabetzeko eta hori ordezkatuko duen beste Agindu bat onartzeko.

Bigarrena.­ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009 irailaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.