Arautegia
Inprimatu14/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Planaren 1. aldaketa, Trukutxo eta Amue eremuei dagokiena, behin betiko onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 600
- Xedapen-zk.: 14
- Xedapen-data: 2009/01/27
- Argitaratze-data: 2009/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana Jaurlaritzaren Kontseiluaren otsailaren 21eko 32/2006 Dekretu bidez onartu zen behin betiko. Plan horretan Eremu Funtzional osoaren antolamendua dago ezarrita, Aia, Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen eta Lurralde Antolamendurako Departamenduak elkarrekin sustatu dute Lurraldearen Zatiko Plan horren aldaketa, Azpeitiko Lasao-Badiolegiko ekonomi jardueretarako lurzorua Trukutxo eta Amueko eremuak erantsiz handitzeko.
Aldaketa horrekin, Lasaon, Anardi eta Badiolegiren artean dagoen Trukutxo izeneko barnebidea jarduera ekonomikoetarako indartu nahi da; hara eraman nahi dira dagoeneko finkatutako bizitegi guneen inguruan dauden industriako jarduerak; bestalde, Amue esparrua hiriberritu nahi da, Azpeitiko herrigunearen erdi-erdian baitago. Horretarako, gune hori bizitegirako garatu nahi da lehendik lehenetsita dauden ekonomia-jardueren ordez.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2007ko uztailaren 6an emandako Agindu bidez, aldaketa hori funtsezkoa ez zela adieraztea xedatu zuen; aldaketa hori izapidetzerakoan irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan aurreikusitako izapideak egin dira; dekretu horretan arautu zen funtsezkoak ez diren Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen aldaketak onartzeko prozedura.
Aipatutako Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketan sartuta daude Dekretu honen I. eranskin moduan argitaratzeko doazen Antolamenduko Arauak.
Bestalde, Dekretu honen II. eranskin moduan doa Planaren Aldaketan ingurumen alderdiak sartzeko erabakiaren derrigorrezko adierazpena, apirilaren 28ko 9/2006 Legean, plan eta programa jakinak ingurumenean duten eragina ebaluatzeari buruzkoan; eta 183/2003 Dekretuan, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura arautzen duenean xedatutakoa betetzeko. Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Indarrean dagoen Azpeitiko Udal Plangintza Aldaketa honetara egokitu beharko da, aldaketa indarrean sartzen denetik hasi eta bi urteko epean.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko urtarrilaren 27an. Lehendakaria, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua, ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.
Esparrua hirigintza-garapen berriak har ditzakeen esparrutzat jotzen da espresuki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean (isurialde kantauriarra) ezarritakoaren ondorioetarako. 2. artikulua. Trenbide-azpiegitura. Amueko esparruaren hirigintza-antolamenduak ebatzi egin beharko ditu Azpeitiko hirigunean zehar Urolako trenbideko trenen joan-etorriak, edo justifikatu egin beharko du planteatzen den Lurraldearen Zatiko Planean aurreikusten den lurralde-ereduaren araberako ordezko irtenbidea. 3. artikulua. Motorrik gabeko bide-sistema. Antolamenduak motorrik gabeko bideen trazadura berregokituko du, eta Amueko esparruan eta hurbileko ingurunean, Urola eta Ibaieder ibaien korridoreetako bidegorrien jarraitasun-baldintzak hobetuko ditu, ezarritako eta aurreikusitako tokiko sarearekin koordinatuta. 4. artikulua. Poluituta egon daitezkeen lurzoruen gaineko eragina. Amueko esparruan, bestalde, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 1/2005 Legean xedatzen dena hartu beharko da bereziki aintzat.
Bestalde, Urola ibaiaren ibilguaren 22 eta 23,5 puntu kilometrikoen artean instalazio siderurgikoaren proiektua tokian integratzea aginduko dute udal-plangintza orokorrak eta ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioari buruzko azterlanak. Urpean geratzeko arriskua ezabatzen dela justifikatu beharko da hidraulikoki, eta, ondorioz, Urola ibaiaren ezkerraldean eraikuntzak eta urbanizazioak ibilguarekiko gorde beharreko tarteak egokitu beharko dira, betiere Uren Euskal Agentziaren arabera. Edonola ere, ezkerraldean eta uretan gora dagoen haltzadia babesteko proposamenari eutsiko zaio, baita iparraldean eta ibilguaren ezkerraldean dagoen astigar zurien formazioa babesteko proposamenari ere. 3. Esku-hartzeak, beraz, puntualki berregokituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren (isurialde kantauriarra) ondorioz aplikatzekoak diren zehaztapenak abenduaren 22ko 415/1998 Dekretu bidez onartu zen Lurraldearen Arloko Plan hori. 6. artikulua. Trenbide-azpiegitura. Trukutxoko esparrura trenbidea sartzeko aukera barne hartu beharko da Planaren antolamenduan, merkantzien garraio iraunkorragoa ahalbidetzearren. 7. artikulua. Motorrik gabeko bide-sistema. Trukutxoko esparruko motorrik gabeko bide-trazadura berregokituko du antolamenduak, eta Urolako korridoreko bidegorriaren jarraitasuna bermatuko du.
Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarrita dagoenaren inguruko adierazpena: Trukutxo eta Amueko esparruetan Zarautz-Azpeitiko Funtzio-arloko Lurraldearen Zatiko Plana aldatzearen ingurukoa. Trukutxo eta Amueko esparruen inguruko Zarautz-Azpeitiko Funtzio-arloko Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketa idatzi eta bideratzeko lanak direla eta, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozesu etengabea egin da. Hertsiki, xedapen hauen arabera egin da prozedura: zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legea eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua (bereziki, lurralde-plangintzaren arloan).
Lurralde-plangintzan proposatutako aldaketaren oinarria lurralde-antolamenduan garapen iraunkorraren printzipioa sartzea da; lurraldeak duen harrera-gaitasuna, behar sozio-ekonomikoak eta ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspegia. Oinarrizko irizpide horietatik abiatuta, eta EAEko, Espainiako eta Europako ingurumen-politikako printzipio gidariekin bat, Corrugados Azpeitia enpresaren galdaketa eta ijezketa instalazioak beste toki batean kokatzeko beharrei erantzuten zaie; instalazio berriak modernoak eta esponjatuak izango dira, eta egungo araudiaren eta ingurumen-balioen araberakoak.
Instalazio berria jartzeko eta aukerak bilatzeko ingurumen-irizpide estrategiko gisa, abiaburuko premisak hauek dira: esparru horretako babes bereziko gune edo inguruak ez kaltetzea, esparru horretako lurralde-ereduagatik zaindutako leku osagarriak ez hondatzea, hiriko bizitegigune nagusietatik urruntzea, oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna erraztea eta esparrura garraio kolektiboan iristeko aukera ematea, enpresara eraman beharreko salgaiak errepidez ibilbide luzeetan garraiatzearen eragina txikiagotzea, eta enpresaren instalazio batzuetatik besteetara salgaiak garraiatzearen eragina murriztea.
Testuinguru horretan, indarrean dagoen lurralde-ereduak eskaintzen dituen aukerek (Urrestilla eta Oñartxoko igarobidea) ez diete erantzuten bideragarritasunerako helburu estrategikoei. Helburu horiek enpresaren kokapen alternatiboari dagozkio, eta Lasaon eta hirigunearen ipar-ekialdean finkatzen ari diren instalazioetatik hurbil kokatzea da xedea, trenbidearen ondoan, ibarrean burdinari lotuta gertatu den integrazio bertikalaren prozesuari eta horren inguruan sortzen diren eskalako ekonomia-multzoari eutsiz. Ingurumen-helburu estrategikoei ere ez diete erantzuten indarrean dagoen lurralde-ereduko aukerek: ibilbide labur zein luzeetan salgaiak errepidez garraiatzearen eragina murrizten ahalegintzea da helburua. Gainera, kalte egiten zaio Ibai Ederreko igarobideari (GI-2.635), kamioien zirkulazioa era esanguratsuan areagotuko litzatekeelako. Aintzat hartu diren beste premisa batzuei ere, adierazitako helburuei erantzuteko aukera ematen duten premisak izanik, ez zaie erantzunik aurkitu: hala nola, lurzoru artifizialdu zaharkituak edo erabilgarriak identifikatzea. Hori dela eta, Urolako bailarako ingurune hurbilera mugatu da bilaketa, eta leku bakarra identifikatu da, arrazoiren bat edo bestegatik babestuta ez dagoena eta, a priori, eragin kritikoak izan ez ditzakeena. Leku hori, hain zuzen ere, Anardi-Badiolegi ingurua da, Lasaoren hegoaldeak, eta Trukutxo toponimoarekin identifikatzea adostu da. Horren ondoko beste esparru batzuk ere aukerakotzat har zitezkeen, halaber, bideragarritasunaren irizpide estrategikoen ikuspegi hertsitik: hala nola, Zestoako bainuetxearen hegoaldean dagoen meandroa, Badiolegiren hegoaldean dagoen ibarra edo Loiolako ibarra. Hala ere, baztertu egin dira, ingurumenaren alorreko irizpide estrategikoak ezartzean. Egoera horretan, 25 Ha inguruko azalera duen Trukutxoko esparrua, proposatutako eskaerari erantzuteko moduko aukera dela egiaztatu da, aipatutako bideragarritasunaren eta ingurumenaren arloko irizpide estrategikoekin bat. Herritarren interesari men egitearen, partaidetzaren eta jendaurreko informazioaren printzipioak ere betetzen ditu. Dagokion IEBEan aurreikusitakoaren arabera, egoera berrian Azpeitiko herrirako Amueko esparrua berreskuratzeko posible den berrantolamendua, aldez aurretik ezarritako lurralde-ereduan sartzen da.
Horren ondorioz, plan bat sortzen da, eskaerari, helburuei eta etorkizunari doitua, eta, proposatutako antolamenduaren bidez, beharrei erantzuten die, lurraldeak duen harrera-ahalmena aintzat hartuz, hertsiki beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, eta ingurumena hobetzeko esku-hartzeak ezartzeko egoera baliatuz. Esku-hartze horiek oso esanguratsuak dira, Amueko hirigunea bere onera ekartzean, eta horren ondorio dira ingurumenaren eta hirigintzaren arloko zenbait hobekuntza: besteak beste, hiriguneko ingurumenaren kalitatea hobetzea eta ibaiertza nahiz Ibai-eder ibaiaren bazterrak oneratu-berreskuratzea. Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketan, bestalde, plangintzaren maila horretan beharrezkoak diren babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta neurri orekatzaileak biltzen dira. Aldi berean, beste hauek ere jasotzen dira, ingurumenaren gaineko eraginaren txosten bakarrean aipatu bezala: hirigintza-antolamenduko proposamenen zehazpena, ingurumenaren gaineko eraginen ebaluazioa, bai eta udalerriko plangintza orokorrean Trukutxoko hirigintza-esparruak duen muga zehatza ere. Era berean, mugaketa horrek ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuari eta bestelako garapen nahiz egikaritzapen tresna batzuei jarraitu beharko die. Orobat, kontrola eta segimendua egiteko programa bat aurkezten du, neurri horiek betetzea eta deskribatutako ingurumen-balioak mantentzea bermatzeko. Hori guztia, babes-neurriei, neurri zuzentzaileei eta neurri orekatzaileei gehitu behar zaie, garapen-plangintzako baldintza-agirietan. Ingurumenaren gaineko eraginaren txosten bakarrak adierazten duenez (Zarautz-Azpeitiko Funtzio-arloko Lurraldearen Zatiko Planaren Aldaketa bideratzeko prozesuan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak emana eta Trukutxo eta Amueko esparruei dagokiona), proposatutako aukeratzeko irizpideei esker, balioa ematen zaio proposatutako aukerari eta proposatutako ingurumen-irizpide estrategikoak ere funtsezkoak dira, proposatzen den kokalekuaren aukera ulertzeko. Bestalde, txostenean ez da ikusten eragin kritikoak izan ditzakeela uste den jarduerarik, eta Lurraldearen Zatiko Planaren Aldaketako edukiak ez dira zalantzan jartzen, ingurumenaren ikuspegitik.
Horren guztiaren arabera, Trukutxo eta Amueko esparruen kasuan Zarautz-Azpeitiko Funtzio-arloko Lurraldearen Zatiko Planean egingo den aldaketaren behin betiko onespenaren agiriak proiektu jasangarria eta lurralde-ereduan integratua eskaintzen du; egoera orokorrean eta aurreikusitako denboraldian Iraurgiko esparruaren beharrei erantzuteko ezarritako lurralde-eredua da. Eta gainera, erantzun egokia ematen dio agiri horrek ingurumenaren gaineko eraginaren txosten bakarrean proposatutako guztiari.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 32/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Urola Kostako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2016ko urriaren 28koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez hasieran onartzen baita Zarautz-Azpeitiko (Urola Kosta) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa.
- Ikus: 132/2018 DEKRETUA, irailaren 18koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren 2. aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa.
- Ikus: 183/2003 DEKRETUA, 2003ko uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena.