Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Dekretu proiektua: Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzko Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5451
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 2008/09/16
  • Argitaratze-data: 2008/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua sortu zuen, organo aholku-emailea izateko, eta 16. eta 17. artikuluetan, Kontseiluaren osaeraren eta funtzioen ildo nagusiak daude ezarrita.

Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuak 5/1996 Lege horren 16. eta 17. artikuluak garatzen zituen. Dekretu horrek aldaketak izan zituen geroago, azaroaren 3ko 298/1998 Dekretua eta uztailaren 3ko 124/2001 Dekretua betez. Gerora, dekretu horiek Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzko ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuak indargabetu zituen.

Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzko ekainaren 13ko 124/2006 Dekretua aldatzeko beharra, lehenik eta behin gizarte-zerbitzuetan eskumena duen Saileko sailburua Kontseiluaren Osoko Bilkuran eta Batzorde Iraunkor Delegatuan eskubide osoko kide gisa sartzeko beharrarekin justifikatzen da, sailburuaren parte-hartzea nahitaezkotzat jotzen baita. Izan ere, agindutako zereginei dagokionez, ageriko arrazoiez gain, 16. artikuluan Gizarte Gaietako sailburuordearen kargua duen pertsonari Kontseiluko lehendakariordearen kargua ematen zaio.

Aldaketaren edukia justifikatzen duen bigarren arrazoia sindikatu erakundeek eta konfederazioek Dekretu hau indarrean jarri arte zituzten lau kideko ordezkaritzara itzultzeko beharrarengatik ematen da. Behin Kontseiluaren Osoko Bilkura osatu ondoren, honako hau baloratu da; Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzen duten sindikatu erakundeen ordezkaritza 3 kidetara murriztearekin argi eta garbi Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten eta Kontseiluan azaroaren 3ko 298/1998 Dekretuan sartu zirenetik parte hartu duten 4 sindikatu erakundeak bertan jarraitzeko aukera galdu da.

Hirugarren arrazoi bat honako hau izango litzateke: gizarte-zerbitzuen sektorean parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen erakunde-ordezkaritza duten enpresa-erakundeen, sindikatu erakundeen eta konfederazioen artean kide kopuru paritario bat izendatzea.

Eta azkenik, aldaketa justifikatzen duen beste arrazoi bat honako hau da: gizarte-zerbitzuen eremuko erakundeen, sindikatuen, enpresa-erakundeen, kooperatiben eta profesionalen erakundeen aldeko kideei dagokienez, Herri Administrazioan dauden kideen kopuruan eman behar den derrigorrezko osaera paritarioa, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzko ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuko 4. artikuluaren 2. puntuan adierazten den moduan.

Azkenik, beharrezko aldaketa horien sartzea aprobetxatuko da arauaren idazketa bi puntutan hobetzeko: 1. gizarte-boluntariotzako erakundeak izendapena gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeak izendapenarengatik ordezkatzea, gaur egun duen izendapenari eta profilari hobeto erantzuten diola ulertuz; 2. Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluko organo ezberdinen barruan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuari buruzko erreferentzia gehitzea.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko irailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluan emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua bultzatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 13ko 4/2005 Legeak ezartzen duen moduan.

  1. Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran honako hauek daude ordezkatuta:

    1. Jaurlaritza.

    2. Foru Aldundiak.

    3. Udalak.

    4. Sindikatu erakundeak.

    5. Erabiltzaileen erakundeak.

    6. Gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeak.

    7. Enpresa-erakundeak eta kooperatibak.

    8. Gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten profesionalen erakundeak.»

  1. Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua berrogeita zortzi kidek osatzen dute; erdiak Herri Administrazioetakoak dira, eta beste erdiak d, e, f, g eta h idatz-zatietan adierazitako erakundeetakoak.

  1. Honako hauek dira Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluko kideak:

    1. Herri Administrazioen aldetik:

      Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Saileko sailburua; lehendakari gisa jardungo du.

      Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Saileko sailburuordea; lehendakariorde gisa jardungo du.

      Gizarte Ongizateko zuzendaria.

      Kide bat osasun-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat hezkuntza-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat etxebizitza-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat kultura-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat lan-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea ordezkatuz.

      Kide bat giza eskubideen arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat droga-mendetasunaren arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat gizarteratze-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat immigrazio-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat ekonomiaren eta plangintza ekonomikoaren arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat turismo-arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat herrizaingoaren arloan eskuduna den Saila ordezkatuz.

      Kide bat Eusko Legebiltzarreko Lan eta Gizarte Ekintza Batzordea ordezkatuz.

      Kide bat Foru Aldundi bakoitza ordezkatuz.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen lau ordezkari.

    2. Gizarte-zerbitzuen eremuko erakundeetakoak, sindikatuetakoak, enpresa-erakundeetakoak, kooperatibetakoak eta profesionalen erakundeetakoak:

      Kide bat Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen eta Erretiratuen Probintzia Elkarteen Lurralde Federazioa ordezkatuz.

      Kide bat Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren esparruan diharduten erakundeak ordezkatuz, Familia Batzorde Iraunkor Sektorialak proposatuta.

      Kide bat Euskal Autonomia Erkidegoan haurren esparruan diharduten erakundeak ordezkatuz, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialak proposatua.

      Kide bat Euskadiko Gazteriaren Kontseilua ordezkatuz.

      Kide bat gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen erakundeak ordezkatuz, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholku Batzordeak proposatua.

      Kide bat Elkartean Euskal Autonomia Erkidegoko Urritu Fisikoen Konfederazio Koordinatzailea ordezkatuz.

      Kide bat ezintasun intelektuala dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (FEVAS) ordezkatuz.

      Kide bat gaixo psikikoen eta senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa (FEDEAFES) ordezkatuz.

      Kide bat ezgaitasun sentsorialen esparruan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak ordezkatuz.

      Kide bat droga-mendetasunaren prebentzioaren eta gizarteratzearen esparruan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak ordezkatuz, Droga Mendetasunen Aholku Batzordeak proposatuta.

      Kide bat Etorkinei Laguntzeko Euskadiko GKEen Koordinakundea ordezkatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak proposatuta.

      Kide bat orientazio sexualagatiko diskriminazioaren kontra diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko gayen, lesbianen eta transexualen erakundeak ordezkatuz.

      Kide bat gizarteratzean eta gizarte-bazterketa larrian diharduten erakundeak ordezkatuz, Gizarteratze Batzorde Iraunkorrak proposatua.

      Lau kide gizarte-zerbitzuen sektorean parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen erakunde-ordezkaritza duten enpresa-erakundeak ordezkatuz, erakundeek berek izendatuak.

      Kide bat gizarte-zerbitzuen sektorean parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatibak ordezkatuz, kooperatibek berek izendatuak.

      Lau kide Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta langileen ordezkarien, enpresa-batzordeko kideen eta Herri Administrazioen organoetako kideen % 10 edo gehiago lortu duten sindikatuak ordezkatuz.

      Kide bat Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Laneko Diplomatuen Elkargo Ofizialak ordezkatuz.

      Kide bat Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak ordezkatuz.

«1. Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren Batzorde Iraunkor Delegatua Osoko Bilkuraren organo delegatua da. Osatzen dutenak honako hauek dira:

  1. Gizarte-zerbitzuen arloan eskuduna den Saileko sailburua.

  2. Gizarte-zerbitzuen arloan eskuduna den Saileko sailburuordea.

  3. Gizarte Ongizateko zuzendaria.

  4. Foru Aldundi bakoitza ordezkatzen duen kide bat.

  5. Hiru kide Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak ordezkatuz, EUDELek proposatuak eta Osoko Bilkuran horren ordezkaritza dutenen artean aukeratuak.

  6. Bederatzi kide gizarte-zerbitzuen eremuko erakundeak eta gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten sindikatuak, enpresa-erakundeak, kooperatibak eta profesionalen erakundeak ordezkatuz, erakunde horiek Osoko Bilkuran dituzten ordezkarien artean aukeratuak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko irailaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.