Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

157/2008 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 178
  • Hurrenkera-zk.: 5292
  • Xedapen-zk.: 157
  • Xedapen-data: 2008/09/09
  • Argitaratze-data: 2008/09/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea uztailaren 10eko 223/1984 Dekretuaren bidez sortu zen, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo aholkulari gorena izateko lurraldearen, itsasertzaren eta hirigintzaren antolamenduari buruzko gaietan, eta 1980ko maiatzaren 26ko Dekretuak deseginda dagoen Euskal Herriko Hirigintzako Batzordearentzat ezarritako eskumenak eta jarduera-araubidea izendatu zizkion behin-behingoz.

Batzordearen egitekoak eta eginkizunak Erakunde Komunen zerbitzuak Lurralde Historikoetara eskualdatzeko Dekretuetara egokitzeko, 278/1985 Dekretua, uztailaren 30ekoa, eman zen.

4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzkoak, lurralde-antolamendurako hainbat tresna ezarri zituen, eta bere tramitazioan Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak esku hartzea aurreikusten du.

4/1990 Legearen azken xedapenetako lehenengoak ezartzen duen lege-agindua betez, 263/1990 Dekretua, urriaren 2koa, onetsi zen, 1985ekoa indargabetu zuena eta gaur egunera arte indarrean egon dena hainbat alderditan aldatu bada ere.

2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, atal-multzoan zehar eta, berariaz, xedapen gehigarrietako lehenengoan, aldatu egin ditu aipatutako Batzordearen egitekoak, eta, ondorioz, eguneratu egin behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduera-araubidea arautzen dituen Dekretua.

Alde horretatik, 2/2006 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari txostenak egiteko agindua ematen dio aipatutako xedapen gehigarrietako lehenengoan eta 63, 77, 80, 91, 92, 94, 97, 105 eta 106 artikuluetan, eta hori Dekretu honetan jasota geratu da.

Bestalde, aukera baliatu da Batzordearen osaera aldatzeko, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura berrira egokituz, eta testu bakarrean biltzeko urriaren 2ko 263/1990 Dekretua eta horren aldaketak; Euskal Autonomia Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko dekretua da.

Gainera, kendu egin da 263/1990 Dekretuaren, urriaren 2koaren, 3. artikulua; izan ere, gaindituta dagoen aurreikuspena da, kontuan hartuta Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenaren xede den egiturazko antolamendua behar adina definituta dagoela 2/2006 Legean.

Beharrezko jo da 4. artikulua, Batzordeari aurkeztu behar zaion dokumentazioari buruzkoa, sartzea; izan ere, egungo legeriaren arabera udalek igorri behar dizkiote zuzenean espedienteak Batzordeari, dagokion txostena egin dezan.

Gainera, bosgarren artikuluan Batzordearen txostenen izaera loteslea arautu da. Hori jadanik araututa zegoen 263/1990 Dekretuaren 2.2 artikuluan, eta Dekretu honetako bosgarren artikulu honetan beharrezko jo diren hainbat zehaztasun eta azalpen baino ez dira jaso.

Horiek horrela, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa bat etorriz, Gobernu Kontseiluan 2008ko irailaren 9an egindako bilkuran gaia aztertu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo aholkulari eta koordinatzaile gorena da lurraldearen, itsasertzaren eta hirigintzaren antolaketaren alorrean.

  2. – Batzordearen antolaketak eta jarduerak Dekretu honetan jasotako arauak jarraitzen dituzte. Halaber, bere Erregelamendu Orokorrean jasotako arauak eta administrazio-prozedurari buruzko legeria orokorrean ezarritako zehaztapenak ere jarraitzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari (aurrerantzean Batzordea) legezko edo erregelamenduzko xedapenen bidez, Gobernu Kontseiluak, Lurralde Antolamenduaren arloan eskuduna den sailak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste edozein organok hala erabakita, txostenak egiteko izendatzen zaizkion eskumenez gain, Batzordeak honako eskumen hauek ere baditu: batetik, lurralde politikaren oinarrizko irizpideak prestatu behar ditu, euskal sektore publikoaren ekonomia-plangintzak ezarritakoari lotuz; eta bestetik, lurralde- eta hirigintza-plangintzarako jarduerak eta horiek egikaritzekoak koordinatzeko behar diren neurriak proposatu behar ditu. Jarduera horiek, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazioek gauzatuko dituzte.

  1. – Honako hauek dira Batzordearen egitekoak:

    1. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideei buruzko txostenak egingo ditu:

      1. Aurrerakina lurralde-administrazio guztietara eta interesdun jotzen diren gainerako erakunde publiko eta pribatuetara igorri aurretik (4/1990 Legearen 10.4 artikulua).

      2. Lurralde Antolamenduaren arloan eskuduna den sailak hasierako eta behin-behineko onespena eman aurretik (4/1990 Legearen 10.6 eta 10.8 artikuluak).

    2. Lurraldearen Zatiko Planen txostenak egingo ditu, hasierako eta ondoren behin-behineko onespena eman aurretik (4/1990 Legearen 13.5 eta 13.8 artikuluak).

    3. Alorreko Lurralde Planei buruzko txostenak egingo ditu, behin betiko onetsi aurretik (4/1990 Legearen 18.1 eta 20.1 artikuluak).

    4. Eusko Jaurlaritzak lurralde-antolamendurako tresnak eratu edo berrikusteko erabakia hartu aurretik, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen, Lurraldeko Plan Partzialen eta Alorreko Lurralde Planen, eta lurzoruaren araubideari buruz legerian aurreikusitako Lurralde Planen indarraldia bertan behera uzteari buruzko txostena egingo du (4/1990 Legearen 3.1 artikulua).

    5. Txostenak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan, Lurraldeko Plan Partzialetan edo Alorreko Lurralde Planetan zuzenketak egiteko erabakia hartu aurretik (4/1990 Legearen 17.3 artikulua).

    6. Txostenak egingo ditu egiturazko antolamendurako honako plan hauek eta ondorengo aldaketak behin betiko onetsi aurretik:

      1. Hiria Antolatzeko Plan Orokorrei buruzkoak, hiru hilabeteko epean (4/1990 Legearen 24. artikulua eta 2/2006 Legearen 91.2 artikulua).

      2. Bateragarritze Planei buruzkoak, bi hilabeteko epean (2/2006 Legearen 63 eta 92.4 artikuluak).

      3. Sektorekatze Planei buruzkoak, hiru hilabeteko epean (2/2006 Legearen 64 eta 94. artikuluak).

    7. Baimena emango du, behin betiko onetsi aurretik, aurreko paragrafoan aipatutako planak aldatzeko, baldin eta egiturazko antolamenduan aurreikusitako espazio libreei edo berdeguneei beste erabilera bat ematen badiete edo beste era batera zonakatzen badituzte (2/2006 Legearen 105.7 artikulua).

    8. Antolamendu xehatuko plan hauei eta beren aldaketei buruzko txostenak egingo ditu:

      1. Eusko Jaurlaritzako edo Foru Administrazioko sailen baten sektore-eskumenetan oinarritzen diren Plan Bereziak eta aipatutako tresnen aldaketak, hasierako onespena eman ondoren. Txostena bi hilabeteko epean egingo da (2/2006 Legearen 97.2 artikulua).

      2. Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak arautzen dituen Plan Bereziak eta horien aldaketak, lurzoru urbanizaezinari eragiten diotenean, behin betiko onespena eman aurretik. Txostena hiru hilabeteko epean egingo da (2006ko maiatzaren 30eko Erabakia, 2 eta 2. artikuluak eta 3. xedapen gehigarria.

        1. Organo eskudunak behin betiko onetsi aurretik, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara egokitzeko proposamenei buruzko txostenak egingo ditu (4/1990 Legearen 9.2 artikulua).

          1. Gobernu Kontseiluak baimena eman aurretik, 2/2006 Legearen 77.3 artikuluan aurreikusitako gehienezko eraikigarritasuna gehienez ere % 10 gehitzeari buruzko txostena egingo du. Halaber, 2/2006 Legearen 77. artikuluaren 4. atalean aurreikusitako gutxieneko eraikigarritasuna % 20 gutxitzeari buruzko txostena ere egingo du. Eta, Gobernu Kontseiluak baimena eman aurretik, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 77.1 artikuluan aurreikusten den gehienezko eraikigarritasuna baino eraikigarritasun handiagoen txostena egingo du, hiria eraldatu eta berritzeko eragiketen kasuetan.

          2. Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu aurretik, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoaren, 78, 79, 80 eta 81 artikuluetan ezartzen diren gutxieneko estandarrak igotzeari buruzko txostenak egingo ditu.

          3. Behin betiko onetsi aurretik, Baliabide Naturalak Antolatzeko Planei buruzko txostenak egingo ditu [16/1994 Legearen 7. artikulua eta 2/2006 Legearen xedapen gehigarrietako lehenengoa, 2.b) atala].

          1. Alorreko Lurralde Planetan aurreikusita dauden eta lurralde-izaera nabarmena duten herri-lanak katalogatuko ditu (4/1990 Legearen xedapen gehigarrietako bosgarrena).

          2. Babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean, etxebizitza-transferentziak eginez, bete ahal izateko plangintzak aldatzeko espedienteei buruzko txostenak egingo ditu etxebizitzaren arloan eskuduna den sailak onetsi aurretik (2/2006 Legearen 80.6 artikulua).

          1. Txostenak egingo ditu Gobernu Kontseiluak habilitazioa eman aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako foru-erakundeetako administrazioek, eraginpeko udalen aldetik adostasunik ez badago edo erantzunik ematen ez bada, bere esku duten lurzoruan, eta lurzoru hori plangintza egikarituz hirigintza-ikuspegitik eraldatzeko, jarduerak gauzatu ahal izateko antolamendu-, urbanizazio- eta egikaritze-tresnak aurkeztu, tramitatu eta onartu ahal izan ditzaten [2/2006 Legearen 142.3.b) artikulua].

          2. Txostenak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Autonomoaren iritzipean uzten diren plan eta jarduerei buruz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko edozein herri-administraziok sustatutakoak direnean eta lurraldean eragina dutenean; aintzat hartuko dira, hala ere, aipatu administrazioko beste organo batzuek dituzten eskumenak [2/2006 Legearen xedapen gehigarrietako lehenengoa, 2.a) atala].

          3. Eusko Jaurlaritzako edozein organok eskatzen dizkion txostenak egingo ditu [2/2006 Legearen xedapen gehigarrietako lehenengoa, 2.c) atala].

          4. Bizitegien, industriaren eta zerbitzuen garapenaren kuantifikazioaren alderdietan irizpideak ezarriko ditu, bai eta azpiegiturak, ekipamenduak eta natura-baliabideak, jarduerak eta materiak ere, duten helburuagatik Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direnean (uztailaren 16ko 5/1993 Legearen artikulu bakarra).

          5. Legezko edo erregelamenduzko xedapenen bidez agintzen zaizkion bestelako txostenak edo egitekoak.

  2. – Lurralde- eta hiri-antolamenduaren jarduera koordinatzearen arloan, Batzordeari honako hau egitea ere badagokio:

    1. Lurralde- eta hiri-antolamenduari buruzko azterketak egin daitezela proposatzea.

    2. Lurralde- eta hiri-antolamenduari buruzko ikerketa sustatzea eta koordinatzea.

    3. Lurralde-antolamenduari buruzko xedapenak eta neurri orokorrak gauzatu daitezela sustatzea eta Jaurlaritzako sailek sustatutakoei buruzko txostenak egitea.

    4. Indarrean dauden xedapenak biltzea, eta bateratu eta eguneratu daitezela sustatzea.

    5. Lurralde-antolamenduan eragiten duten Jaurlaritzako sailen alorreko politiken planifikazioa koordina-tzea.

    6. Herri Administrazio guztiei laguntzea lurralde-antolamenduan eragina duten eskumenak hobeto gauzatzea lortzeko.

    7. Lurzoruaren erabileren bateragarritasun- eta antolaketa-gaiak, inbertsioen koordinazioak planteatutakoak, aztertzea, lurralde-antolamendurako politikak zehaztutako helburuak lortzeko, hala badagokio, euskal alor publikoaren planifikazio ekonomikoa garatze aldera.

    8. Legezko edo erregelamenduzko xedapenen bidez agintzen zaizkion bestelako eginkizunak.

  3. – Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari dagokionez, maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 30. artikulua betez, aholku-batzorde horretako kideak izendatzeko proposatuko dio lurraldearen antolamenduan eskumena duen saileko sailburuari. Lurraldearen antolamenduko arazoei loturiko lanbidea edo ordezkaritza dutelako aproposak direla uste denak hautatuko dira.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak gehienez ere hiru hilabeteko epean egin beharko ditu Dekretu honen arabera egitea dagozkion txostenak. Ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 63 eta 97.2 artikuluetan aurreikusitako txostenak, aldiz, bi hilabeteko epean egingo ditu. Hirigintzako espedienteak behin-behingoz onetsi beharko dira, Ba-tzordeak nahitaezko txostena egin dezan, eta salbuespena 97.2 artikuluan aurreikusitakoa izango da, nahikoa izango baita hasierako onespenaren fasea gaindituta izatea.

  2. – Aurreko paragrafoan adierazitako epeak txostena eskatu eta Lurraldearen Antolamendurako Zuzendari-tzan espediente osoaren bi ale jaso ondoren hasten dira zenbatzen. Paragrafo honen ondorioetarako espediente osoa jaso dela ulertzen da honako dokumentazio hau jasotzen denean:

    1. Espedientearen tramitazio administratiboaren bi kopia legeztatu paper-formatuan.

    2. Hirigintzako espedientea osatzen duten dokumentu teknikoen bi kopia paper-formatuan, fase guztietan behar bezala eginbideratuta.

    3. Behin-behineko onespenaren edo fase baliokidearen dokumentu teknikoaren 3 CD. CD horien azalean espedientearen izena eta tramitazioaren fasea (behin behiko onespena) jasoko dira.

    4. Egin behar den txostena 4/1990 Legean, Lurralde Antolamenduari buruzkoan, aurreikusitako lurralde-antolamendurako tresnetako bati, edo bere aldaketei, buruzkoa denean, Lurralde Antolamendurako Batzordearen osoko bilkurako kideak adina dokumentu-ale aurkeztu beharko zaizkio Batzordeari, bai paper-formatuan bai CDtan.

  3. – Lehen atalean ezarritako epeak bukatzean nahitaezko txostena egin ez bada, aurrera jarraitu ahal izango da tramitazioarekin.

  4. – Batzordearen txosten nahitaezkoa eta loteslea espedientearen aldekoa guztiz eta baldintzarik gabe ez bada, aipatutako organoak berriz aztertu beharko du Batzordeak ez dela beste txostenik behar erabaki ezean. Kasu horretan, eskumena duen administrazioak zuzenean ebatziko ditu espedienteak, ondoren bigarren txosten bat egin beharrik izan gabe; betiere, Batzordeak adierazitako aldaketak eta zuzenketak sartuta egon beharko dira. Hartutako erabakiaren berri Batzordeari emango zaio 10 egun balioduneko epean gehienez ere, erabakia hartzen den egunetik zenbatzen hasita (2/2006 Legearen xedapen gehigarrietako lehenengoa).

  5. – Espedientea behin betiko onesteko eskumena duen administrazioak nahitaez igorri beharko dio espedientea behin betiko onesteko akordioaren edukia Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari gehienez ere 15 eguneko epean, akordioa hartzen den egunetik zenbatzen hasita. Gainera, dagokion Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Batzordeari hirigintza-espedientearen ale osoa igorriko zaio. Paragrafo honen ondorioetarako, espediente osoa jaso dela ulertuko da honako dokumentazio hau jasotzen denean: Hirigin-tzako espedientearen fase guztien behar bezala eginbideratutako dokumentu teknikoaren ale bat eta tramitazio administratiboaren kopia legeztatu bat. Behin betiko onespenaren dokumentu teknikoaren CD bat ere igorriko da. Aipatutako CDaren azalean espedientearen izena eta tramitazioaren fasea (behin betiko onespena) jasoko dira.

Batzordeak egindako txostenak lotesleak dira, honako kasu hauetan:

  1. Lurralde-antolamendurako tresnak onesten ez diren bitartean, Batzordearen irizpideak lotesleak izango dira bizitoki-, industria- eta zerbitzu-garapenaren kuantifikazioari buruzko alderdietan eta azpiegitura, ekipamendu eta baliabide naturalen arloan eta duten xedearen arabera Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren alor eta jardueretan (5/1993 Legearen, uztailaren 16koaren, artikulu bakarra).

  2. Batzordearen txostenaren xede diren plan orokorretan eta egiturazko ordenamenduaren gainerako planetan, eta dagozkien aldaketetan, txostenak adierazitakoa loteslea izango da plana lurralde-antolamendurako tresnei egokitzeari dagokionez eta, aplikagarri den araudiaren arabera eta onartutako udalez gaindiko proiektuen arabera, Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo lurraldeko Administrazioaren eskumeneko diren alderdi sektorial guztiei egokitzeari dagokionez, ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren txostena barne (2/2006 Legearen 91.2 artikulua).

    Aurrekoa gorabehera, Lurraldearen Antolamenduan eta Hirigintzan eskumenak dituzten administrazioen artean ezarritako eskumen-banaketa errespetatzeari dagokionez, Estatuko Administrazio Orokorraren eta foru-administrazioen edo erkidegoko administrazioen txostenen izaera loteslea berariazko araudian ezarritakoaren arabera ahalbidetuko da. Hau da, Batzordeak Batzordearen Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako epean igorriko zaizkion udalez gaindiko txostenak integratuko ditu.

    Alde horretatik, Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuari edo Estrategikoari buruzko txostenak, aipatutako ebaluazioa arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera sartuko dira Lurralde Antolamendurako Batzordean, eta bertan ezartzen den izaera loteslearekin.

  3. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen edo Lurraldeko Plan Partzialen edo Alorrekoen eta Dekretu honetako 3.1 artikuluko f), h) eta i) ataletan aurreikusitako tresnen artean kontraesana edo desadostasuna dagoenean.

  4. Berdeguneak eta zabalguneak egiteko lurzoruei eragiten dieten Antolamendu Planen aldaketetan, Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen baimena behar dutenean (ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 105.7 artikulua).

  5. Natura-baliabideak Antolatzeko Planetan [ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 7.e) artikulua eta ekainaren 30eko 2/2006 Legeko lehen xedapen gehigarriko 2.b) atala].

  1. – Batzordeak osoko bilkura, atal eta lantaldeen bidez jardungo du.

  2. – Batzordearen atalak eratu ahal izango dira, euren ezaugarriak direla eta, osoko bilkura osatzen duten kide guztien presentzia eskatzen ez duten gai jakinak azter-tzeko.

  3. – Atalen osaera, eskudantziak eta jarduera-arauak Lurraldearen Antolamenduaren arloan eskuduna den sailburuaren aginduz ezarriko dira, Batzordearen osoko bilkurak proposamena egin ondoren.

  4. – Osoko bilkuraren edo atalen iritzipean uzten diren gaiak aztertu eta prestatzeko, lantalde tekniko iraunkor edo bereziak sortu ahal izango dira, Batzordeak egoki irizten badio.

  1. – Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak hartuko du Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen Idazkaritzaren ardura. Zeregin horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

  2. – Batzordearen osoko bilkuraren edo atalen iritzipean uzten diren gaiak eta, hala badagokio, txosten-proposamenak, Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak prestatuko ditu erakunde iraunkorra den aldetik; salbuetsita geratuko dira Batzordearen lantalde teknikoren bati berariaz izendatutakoak.

  3. – Nolanahi ere, Dekretu honen 3. artikuluan aurreikusten diren txostenen proposamenak prestatzea, egitea eta aurkeztea Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari dagokio.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen osoko bilkura honela osatuko da:

    Lehendakaria: Lurraldearen Antolamenduaren arloan eskuduna den sailburua.

    Lehendakariordea: Lurraldearen Antolamenduaren arloan eskuduna den sailburuordea.

    1. Jarraian aipatzen diren sailen ordezkari bana, sailburuorde edo zuzendari mailakoa:

      1. – Herrizaingo Saila.

      2. – Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

      3. – Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

      4. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

      5. – Osasun Saila.

      6. – Kultura Saila.

      7. – Garraio eta Herri Lan Saila.

      8. – Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.

    2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea eta Lurraldearen Antolamenduan, Biodibertsitatean eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioan eskumena duten zuzendariak.

    3. Uraren Euskal Agentziako zuzendaria.

    4. Foru aldundi bakoitzaren bina ordezkari.

    5. Estatuko Administrazioaren ordezkari bat.

    6. Autonomia Erkidegoko lurralde osoan ezarpen handiena duen Udalen Elkartearen hiru ordezkari, lurralde historiko bakoitzeko bat.

  2. – Batzordearen Idazkaritzara igorriko dira a), c), d), e) eta f) letretan jasotako kideen izendapenak eta horien ordezkoenak.

  3. – Halaber, honako hauek ere osoko bilkuran parte hartuko dute, eta iritzia azaltzeko eskubidea izango dute, baina bozkatzekoa ez:

    1. Txostenaren xedea plan bat edo plan horren aldaketa denean eta planaren eragin-lurraldea plangintzaren arloan eskuduna den mankomunitate bat denean, mankomunitate hori osatzen duten udalerrietako ordezkari banak.

    2. Txostenaren xedea udalerri bakar bati eragiten dion plan bat edo planaren aldaketa denean, Udal horren ordezkari batek.

  4. – Batzordearen bilkuran idazkari-lanak Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzako funtzionario batek egingo ditu, Lehendakaritzak izendatuko du, eta iritzia azaltzeko eskubidea izango du, baina bozkatzekoa ez.

  5. – Halaber, Batzordearen osoko bilkuran, eta osoko bilkuraren lehendakariak eskatuta, parte hartu ahal izango dute artikulu honetako a) letraren lehenengo zenbakian jasota ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko gainerako sailetako ordezkariek. Dagokion sailak kasu bakoitzerako, eta berariaz eskumenekoak dituzten gaietarako, izendatutako sailburuorde edo zuzendariak izango dira, eta iritzia azal-tzeko eskubidea izango dute, baina bozkatzekoa ez.

  6. – Lehendakariak agintari eta aholkulari eskudunak deitu ahal izango ditu Batzordearen osoko bilkurara aztertu beharreko gaiak hobeto hausnartzeko, horiek ere iritzia azaltzeko eskubidea izango dute, baina bozkatzekoa ez.

  1. – Osoko bilkurari berariaz atalei izendatu ez zaizkien eginkizun guztiak dagozkio, eta, nolanahi ere, honako hauek:

    1. Batzordearen funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onestea.

    2. Beharrezko jotzen dituen lantalde teknikoak osa-tzea, eta lantalde horien osaera, eskudantziak eta jarduera-arauak ezartzea.

    3. Lurraldearen Antolamenduaren esparruan eskuduna den sailburuari Batzordearen atalak eratzea proposatzea, eta atal horien osaera, eskudantziak eta jarduera-arauak zehazki adieraztea.

    4. Dekretu honetako hirugarren artikuluaren lehenengo zenbakiko a), b), c), d), e), f.1), i), j), k), l), m), o), p) eta r) ataletan aurreikusitako txostenak egitea.

  2. – Batzordearen osoko bilkurak, halaber, esku hartu behar du hartu behar den erabakia bere eskumenekoa delako txostena edo proposamena Eusko Jaurlaritzari aurkeztu behar zaionean, Lurraldearen Antolamenduari buruzko gaietan, lurralde historiko bati baino gehiagori eragiten diotelako txostena bi atalek edo gehiagok egin behar duten gaietan eta legezko edo erregelamenduzko xedapenen bidez hala egitea eskatzen den guztietan.

  3. – Batzordearen lehendakariak ahalmena izango du, ebazpen arrazoituaren bidez, egoki deritzon edozein gairen edo espedienteren berri osoko bilkurari emateko edo osoko bilkurak txostena egin dezan aurkezteko, baita eginkizun hori atalen bati dagokionean ere.

  1. – Hirigintza-plangintzarako atalen xede nagusia, garrantzi txikiagoa dutelako osoko bilkuraren iritzipean jarri beharrik ez dauden lurralde-antolamendurako espedienteei buruzko txostenak egitea da.

  2. – Hirigintza-plangintzarako atalak honela osatuko dira:

    Lehendakaritza: Lurraldearen Antolamenduaren arloan eskuduna den sailburuordea.

    Lehendakariordea: Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria.

    Kideak.

    1. Uraren Euskal Agentziako zuzendaria.

    2. Dagokion Foru Aldundiaren ordezkari bat.

    3. Dagokion lurralde historikoko udal elkarteak Ba-tzordearen osoko bilkuran duen ordezkaria.

  3. – Plangintzara atalei aplikatzekoa izango da Ba-tzordearen osoko bilkurarentzat Dekretu honetako zortzigarren artikuluaren bi, hiru, lau, bost eta sei zenbakietan ezarritakoa.

  1. – Behin betiko onespena eman aurreko txostena Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen plangintza-atalak egingo du Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak aldatzeko espedienteen kasuan, eta salbuespenak honako hauek izango dira:

    1. Etxebizitzetarako kalifikatutako lurzoruan 50 etxebizitzatik gorako eta, gainera, plangintzan aurreikusitako egoitza-ahalmenaren % 50etik gorako aldaketa egiten bada.

    2. Jarduera ekonomikoetarako kalifikatutako lurzoruan plangintzari dagokionez 3 hektareatik gorako eta, gainera, plangintzan aurreikusitako ahalmenaren % 50etik gorako aldaketa egiten bada.

    3. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan edo Lurralde Plan Partzialetan zehaztutako Babes Bereziko Guneei eragiten badie.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeko plangintza-atalak egingo ditu, halaber, Dekretu honen hirugarren artikuluan aurreikusitako Plangintza Orokorreko Bateragarritze Planei, Sektorekatze Planei eta Plan Bereziei buruzko, eta plan horien aldaketei buruzko, txostenak ere.

Udalerriek euren plangintza ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzen ez duten bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak jarraituko du hiru hilabeteko epean Arau Subsidiarioen, Arau Osagarrien, Hiri Lurra Mugatzeko Proiektuen, Hirigintzako Jarduera Programen eta aipatutako plan eta programen aldaketen hirigintza-espedienteei buruzko txostenak egiten.

  • 397/1999 Dekretua, azaroaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Ba-tzordearen egitekoak, osakera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko dekretuaren hirugarren aldaketa egiteko dena.

  • 77/2002 Dekretua, martxoaren 26koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko Dekretuaren bosgarren aldaketa egiteko dena.

  • 133/2004 Dekretua, ekainaren 29koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko Dekretuaren seigarren aldaketa egiteko dena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.