Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

142/2008 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción / Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa (REASC/EEBE) Euskadin sortzen duena eta haien funtzionamendua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 4577
  • Xedapen-zk.: 142
  • Xedapen-data: 2008/07/22
  • Argitaratze-data: 2008/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Eraikuntzako azpikontratazioa arautzen duen urriaren 18ko 32/2006 Legearen 6. artikuluak Enpresa Bermatuen Erregistroaren sorrera aurreikusten du. Erregistro hori Lan-administrazioko Agintaritza eskudunaren mendekoa izango da, dagokion enpresaren -kontratista edo azpikontratista- helbide soziala kokatuta dagoen lurraldearen arabera.

Arestian adierazitako Legea garatzen duen abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretuaren II. kapituluan honako hau arautzen da zorrotz: alde batetik, kontratisten eta azpikontratisten inskripzioa (nahitaezkoa, prozedura, ondorioak, berritzea eta baliogabetzea) -1. Sekzioa-, eta beste alde batetik, Erregistroei buruzko arau orokorrak -2. Sekzioa-.

Halaber, abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinak aitorpen-ereduak, Enpresek adierazitako Erregistroan azaldu behar dituztenak, ezartzen ditu. Eredu horiek Arautegiaren xedapen-zatian ezarritako gutxieneko edukia bilduko dute, eta inskripzioa egiteko edo berritzeko eskabideari, datu-aldaketa jakinarazteari eta baliogabetzeko eskabideari buruzkoak dira.

Nolanahi ere, hirugarren xedapen gehigarriak aurreikusten du ereduak Euskal Autonomia Erkidegoetako berariazko premia eta hizkuntza ofizialetara egokitu behar direla.

Horregatik, eta autoantolaketaren eskubidea betez, bidezkoa da arau hau ematea; alde batetik, legez ezarritako eskumen-esleipenari dagokionez, eta, beste alde batetik, esleipenaren espezifikotasunak egokitzeari dagokionez, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen lurraldeko berezko hizkuntza koofiziala barne, jakina.

Horren ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoa

Honako hau da Dekretu honen helburua: eraikuntzako azpikontratazioa arautzen duen urriaren 18ko 32/2006 Legearen 6. artikuluan aurreikusitako Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción / Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroaren (REASC/EEBE) sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción / Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroak administrazio-izaera du, eta herritarrentzako nahiz Erregistro horretan sartzeko interesa duten erakunde publiko edo pribatuentzako zerbitzu publiko gisa eratuta dago.

  1. – Erregistroa eraikuntzako azpikontratazioa arautzen duen urriaren 18ko 32/2006 Legea garatzen duen 1109/2007 Errege Dekretuaren II. kapituluan biltzen diren arauen arabera arautuko da, eta enpresa kontratistaren edo azpikontratistaren helbide soziala dagoen Lurralde Historikoari dagokion Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde ordezkaria izango da lan-administrazioko agintaria.

  2. – Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroaren funtzionamendua eta kudeaketa sistema telematiko bidez gauzatuko da.

  1. – Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción / Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa bakarra izango da Euskal Autonomia Erkidego osorako, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikia eta horren menpekoa; nolanahi ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzetan deskontzentratuta egon daiteke.

  2. – Enpresa kontratistek edo azpikontratistek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren http://www.juslan.ejgv.euskadi.net atarian ezarritako lotura telematiko bidez izapidetuko dituzte beren eskabideak Enpresa Bermatuen Erregistroan, horretarako azaltzen diren berariazko inprimakiak erabiliz.

  3. – Erregistroaren Lurralde Historikoak dira inskripzio-espedienteak ebazteko, datu-aldaketak jakinarazteko, inskripzioak berritzeko eta baliogabetzeko organo eskudunak, baita berariazko ziurtagiriak egiteko ere.

  1. – Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 17. artikuluaren z bis 2) atala erantsi behar zaio eta honako eduki hau izango du:

    “z bis 2) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa eramatea, horiei dagokienez, Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen zaizkion eskumenak betez.”

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari eskumena eman zaio Dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko xedapenak har ditzan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Enpresa Kreditatuen Erregistroan enpresa-aitorpenerako eredua

Eskaera:

Inskripzioa

Berritzea

ENPRESA KREDITATUEN ERREGISTROA

ERAIKUNTZA SEKTOREA

(32/2006 Legea, urriaren 18koa).

Euskal Autonomia

Erkidegoa

(Sarrera Erregistroa)

INSKRIBATZEKO/BERRITZEKO ESKAERA

ENPRESA ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena

REAren izen-ematearen zenbakia

Helbidea

Herria

Probintzia

Herrialdea

IFZ

Kotizazio Nagusiaren Kodea

EJSN

jaunak/andreak

(NAN zk.:………...…….., jakinarazpenak jasotzeko helbidea: ,

udalerria:………………………….., probintzia: ……………………………, herrialdea……………………), jakinarazpenak jasotzeko ondoren adierazten den bitartekoak lehentasuna izan dezan adieraziz (markatu edo bete dagokion laukia)

Posta-zerbitzua adierazi den helbidera

Faxa (aurrezenbakia eta zenbakia)

Bestelakoak (adierazi)

eta gorago adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta ordezkaritzan jardunez (1), goian adierazi den eraikuntza-sektoreko Enpresa Kreditatuen Erregistroan bertaratu da eta honako hau

ADIERAZI DU:

1. Gorago adierazitako datuen enpresa ez dagoela Enpresa Kreditatuen Erregistroan inskribatuta eta Eraikuntzaren Sektoreko azpikontratazioa erregulatzen duen urriaren 18ko 32/2006 Legearen aplikazio-eremuaren barnean hartutako jarduerak egiteko eta lurraldean kokatutako eraikuntza-obrak azpikontratatzeko prozesuan esku hartzeko asmoa duela.

2. Enpresa horrek aipatu 32/2006 Legearen 4. artikuluko 1 eta 2.a) idatz-zatietan ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela eta, beraz, produkzio-antolaketa propioa duela, beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak dituela, eta kontratatzen dituen exekuzioan baliabide horiek erabiltzeko hitza ematen duela, dagozkion arriskuak, betebeharrak eta erantzukizunak bere gain hartuz eta obretan lanak antolatu eta gidatzeko dituen ahalmenak zuzenean gauzatuz; enpresan dituen giza baliabideek, zuzendaritza- eta produkzio-mailan, lan-arriskuen prebentzioan beharrezko prestakuntza dutela, baita indarreko legeriara egokitutako prebentzio-antolaketa ere; eta hitza ematen du betekizun horiek jardueraren egikaritza osoan zehar beteko dituela.

3. Ondorio horietarako, eskaera honek dituen lau orrialdeetan adierazitako datuak egia direla eta horri gaineratzen zaizkion egiaztagiriak benetakoak direla, eta horren ondorioz, lan-agintaritzari eskatzen dio ESKAERA hau aurkeztutzat eman dezala, gaineratzen diren agiriak barne, eta eraikuntzaren sektorean jardun ahal izateko, Enpresa Kreditatuen Erregistroan enpresa honen INSKRIPZIOA/BERRITZEA (ezabatu bidezkoa ez dena) gauzatzeko erabaki dezala.

……………………………., ………………(e)ko ………………….aren ………..(a)

Sin.: ...................................……………………………

1/4

ENPRESA ESKATZAILEAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Eraikuntza-obretan egin beharreko jardueraren deskribapen xehatua:

Enpresak duen produkzio-antolaketaren deskribapena:

Horretarako dituen baliabide materialen zerrenda (lokalak, instalazioak, lantaldeak, eta abar):

Enpresak dituen pertsona-baliabideen deskribapena (egungo plantilla, okupazio bakoitzerako kopurua, eta lanbide-prestakuntza mailak):

2/4

ENPRESA ESKATZAILEAREN PREBENTZIO EZAUGARRIAK

ENPRESAREN ANTOLAKETA PREBENTZIOAREN ALORREAN (2)

Baliabide propioak

Bere prebentzio-zerbitzua dauka

Prebentzio-zerbitzu mankomunatua dauka

Izendatutako langileak

Enpresaburuak berak hartu du bere gain

Besteren baliabideak

Besteren prebentzio-zerbitzua(k)

BERE GIZA BALIABIDEEN PREBENTZIO PRESTAKUNTZA

Enpresaren giza baliabideek lan-arriskuen prebentzioan duten prestakuntza-maila zehaztu (3):

Zuzendariak (beren prestakuntza-maila ohiko okupazioaren araberako taldeetan adieraziz):

Obrako langileak (beren prestakuntza-maila ohiko okupazioaren araberako taldeetan adieraziz):

3/4

ESKABIDEA BETETZEKO ARGIBIDEAK

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, dagokionaren arabera:

(1) Ordezkaritza bidez jarduterakoan: notario-ahalordearen eskritura, sinatzen duenari ahalmena emanez Aitorpen hau aurkezteko edo aitorlearen borondatea kreditatzeko Zuzenbidean onartuta dagoen edozein bitartekoren bidez. Espainian kokatuta ez dauden enpresen kasuan baliozkoa izango da kopia bidaltzea.

(2) Idatz-zati bakoitzean zehaztutako baliabide materialak eta giza baliabideak behar bezala antolatuta eta egituratuta daudela sendetsi beharko du enpresak, eta nahikoak direla lotutako enkarguak burutzeko.

(3) Enpresaren prebentzio-antolaketa kreditatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da: enpresak eta izendatutako langileak(ek) sinatutako izendapen-akta; enpresaren berezko prebentzio-zerbitzuaren eraketa-akta; prebentzio-zerbitzu mankomunatuaren eraketa-akta eta enpresa zerbitzu horri atxikitzearen akta; horretarako kreditatutako erakunde espezializatuekin formalizatutako kontzertua edo kontzertuak.

(4) Prestakuntza egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

ESKAERARI GAINERATZEN ZAIZKION DOKUMENTUEN ZERRENDA

Notario-ahalordearen eskritura edo ordezkaritza kreditatzen duen beste edozein bitarteko.

........................ (kopurua zehaztu) langileren/zuzendariren prebentzio-prestakuntzaren egiaztagiriak.

Izendatutako langileen izendapen-aktak.

Enpresaren berezko prebentzio-zerbitzuaren eraketa-akta.

Enpresaren prebentzio-zerbitzu mankomunatuaren eraketa-akta.

Enpresa prebentzio-zerbitzu mankomunatuari atxikitzearen akta.

Besteren prebentzio-zerbitzu gisa kreditatutako erakunde espezializatuekin formalizatutako kontzertua edo kontzertuak.

Data eta enpresaburuaren izenpea

Hala badagokio, ordezkariaren izenpea

(Kasu honetan, ordezkaritzaren kreditazioa gaineratu beharko da)

Izen-ematea praktikatzeko edo hori ukatu egingo dela erabakitzeko gehieneko epea hamabost egunekoa da, eskaera organo eskudunean izapidetzeko sartzen den egunetik zenbatzen hasita, ondorengo hamar egunen barruan jakinaraziz. Epe hori igaro ondoren ez bada ukatzeko ebazpenik eman, enpresa Erregistroan inskribatzeari buruzko egiaztagiria eskatu ahal izango da.

DATUEN BABESA.– Norberaren datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jakitera ematen zaizu “enpresa eskatzailearen datuak” atalean (1. or.) jasotako datuak kontsulta publikoko Erregistro batean gordeko direla. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan.

(Administrazioarentzat gordetako gunea)

4/4

B) DATU-ALDAKETA JAKINARAZTEKO EREDUA

ENPRESA KREDITATUEN ERREGISTROA

ERAIKUNTZA SEKTOREA

(32/2006 Legea, urriaren 18koa)

Euskal Autonomia Erkidegoa.

(Sarrera Erregistroa)

DATU ALDAKETAREN JAKINARAZPENA

ENPRESA ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena

REAren izen-ematearen zenbakia

Helbidea

Herria

Probintzia

Herrialdea

IFZ

Kotizazio Nagusiaren Kodea

EJSN

ALDATZEN DIREN ENPRESAREN DATUAK

jaunak/andreak

(NAN zk.:………...…….., jakinarazpenak jasotzeko helbidea: #9;

udalerria:………………………….., probintzia: ……………………………, herrialdea……………………), jakinarazpenak jasotzeko ondoren adierazten den bitartekoak lehentasuna izan dezan adieraziz (markatu edo bete dagokion laukia)

Posta-zerbitzua adierazi den helbidera

Faxa (aurrezenbakia eta zenbakia)

Bestelakoak (adierazi)

eta gorago adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta ordezkaritzan jardunez (1), goian adierazi den eraikuntza-sektoreko Enpresa Kreditatuen Erregistroan bertaratu da eta, Errege Dekretuko 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Goian aipatutako enpresari buruz Erregistroan agertzen diren identifikazio-datuak aldatu egin direla, eta aldaketa horrek honako datu hauek hartzen dituztela eraginpean:

Data eta enpresaburuaren izenpea

Hala badagokio, ordezkariaren izenpea

(Kasu honetan, ordezkaritzaren kreditazioa gaineratu beharko da)

DATUEN BABESA.– Norberaren datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jakitera ematen zaizu “aldatzen diren enpresaren datuak” atalean jasotako datuak kontsulta publikoko Erregistro batean gordeko direla. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan.

1/1

C) DEUSEZTATZEKO ESKAERA-EREDUA

ENPRESA KREDITATUEN ERREGISTROA

ERAIKUNTZA SEKTOREA

(32/2006 Legea, urriaren 18koa)

Euskal Autonomia Erkidegoa.

(Sarrera Erregistroa)

INSKRIPZIOA DEUSEZTATZEKO ESKAERA

ENPRESAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izena

REAren izen-ematearen zenbakia

Helbidea

Herria

Probintzia

Herrialdea

IFZ

Kotizazio Nagusiaren Kodea

EJSN

jaunak/andreak

(NAN zk.:………...…….., jakinarazpenak jasotzeko helbidea: #9;

udalerria:………………………….., probintzia: ……………………………, herrialdea……………………), jakinarazpenak jasotzeko ondoren adierazten den bitartekoak lehentasuna izan dezan adieraziz (markatu edo bete dagokion laukia)

Posta-zerbitzua adierazi den helbidera

Faxa (aurrezenbakia eta zenbakia)

Bestelakoak (adierazi)

eta gorago adierazitako datuak dituen enpresaren buru gisa edota haren izenean eta ordezkaritzan jardunez (1), ............................................(e)ko lan-agintaritzaren menpeko eraikuntza-sektoreko Enpresa Kreditatuen Erregistroan bertaratu da eta ESKATU DIO lan-agintaritzari eskaera hau aurkeztutzat eman dezala eta Enpresa Kreditatuen Erregistroan enpresa honen INSKRIPZIOAREN DEUSEZTAPENA gauza dezala.

……………………………., ………………(e)ko ………………….aren ………..(a)

Sin.: ……………………………

Data eta enpresaburuaren izenpea

Hala badagokio, ordezkariaren izenpea

(Kasu honetan, ordezkaritzaren kreditazioa gaineratu beharko da)

DATUEN BABESA.– Norberaren datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jakitera ematen zaizu “aldatzen diren enpresaren datuak” atalean jasotako datuak kontsulta publikoko Erregistro batean gordeko direla. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan.

1/1

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.