Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

89/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 3119
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/05/20
  • Argitaratze-data: 2008/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Instituzional

Testu legala

Otsailaren 11ko 26/2003 Dekretuaren bitartez, Euskadiren Venezuelako Ordezkaritza sortu eta arautu zen. Geroago, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategia onartu zuen eta VIII Legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak kanpo harremanen alorrean burutu beharreko jardun-ildoak planifikatzea erabaki zen.

Kanpo Harremanetarako estrategia horren jarduera ardatzen artetik, honako hauek nabarmendu behar ditugu: euskal gizataldeekiko harremanak; garapen lankidetza; nazioarteko erakunde aldeaniztunetan parte hartzea; ekonomia, industria eta kultura sustatzea; edo Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzak. Estrategia horren arabera, hain zuzen, Euskadiren Latinoamerikako ordezkaritzen egitekoak kontuan hartu beharko du ordezkaritza bakoitzaren eragin-eremu bat sortzea, hurbileko herrialdeetan sektoreko jarduketak egin ditzan, eta ordezkaritzak kokatutako herrialdeetatik hiru aldeko lankidetzan jarduteko aukera aztertzea.

Ildo horretan, Venezuelako Ordezkaritza sortu zenetik igarotako denborak erakutsi du komenigarria dela Kolonbia eta Venezuelako herrialdeak jarduera esparru izango dituen ordezkaritza bat sortzea, herrialde horietan batera eragin eta jarduteko. Latinoamerikako gainontzeko herrialdeek bezala, bi herrialde horiek ere egoera txarra bizi dutenez, komenigarria da Venezuelarekiko harremanak estutzea eta Kolonbiarekikoak indartzea, batez ere, garapen lankidetzan, euskal gizataldeekiko laguntzan eta harreman sozio-ekonomiko eta kulturaletan.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako 8/1994 Legeak helburutzat hartu zituen, besteak beste, gizarte, kultura eta ekonomia harremanak instituzionalizatzea eta atzerrian bizi diren euskaldunei bultzada eman eta babestea.

Garapen lankidetzarako alorrean ere otsailaren 22ko 1/2007 Legeak lankidetzaren helburutzat hartzen du giza garapen iraunkorra sustatzea eta txirotasuna sortzen duten egiturak aldatzea. Euskal administrazio publikoen zeregina da beren jardueren koherentzia eta koordinazioa zaintzea, helburu horretarako baliabide publikoak egoki erabili daitezen. Euskal Autonomia Erkidegoak elkartasunezko konpromiso iraunkorra du garapen bidean dauden herrialdeekin, eta aurrekontu operatiboaren % 0,7 ematen die.

Bi herrialde horietako garapen lankidetzak duen garrantziak, bi herrialdeotan euskal gizataldea ugaria izateak, bestelako zenbait eskumen alorretan dagoen lankidetzak eta, batez ere, eraginkortasunak gomendatzen dute Venezuelako Ordezkaritza bertan behera uztea eta Kolonbian eta Venezuelan jardungo duen beste ordezkaritza bat sortzea.

Horren ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritza sortu da, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren barruan.

Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritza da Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza organoa garapenerako lankidetzari, euskal gizataldeekiko harremanei eta sektore anitzeko interesen defentsa eta sustapenari dagokienez, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen baitan.

Aurreko artikuluan zehaztutako eremuaren barruan, Euskadiren Kolonbia Venezuelarako Ordezkaritzak zeregin hauek izango ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Kolonbian eta Venezuelan dituen gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzea eta horien bilgune izatea.

  • Bisitaldiak, bilerak eta informazio trukeak egiteko harreman organoa izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eragileei Kolonbia eta Venezuelan bilkurak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta horiei laguntzeko zentroa izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu eta jarduerei buruzko aholkularitza teknikoa, orientazioa eta informazioa ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eragileek Kolonbia eta Venezuelan izango dituzten beharren aurreikuspenak balioztatzea eta dagozkien proposamenak bideratzea.

  1. ¿ Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritzaren titularrak zuzendari maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

  2. ¿ Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organoen mende jardungo du Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritzaren titularrak eta honako zeregin hauek izango ditu bere alorrean:

    1. Kolonbian eta Venezuelan bizi diren langileak kontratatzea eta enpresaburuaren eskumenez baliatzea bai langileen aurrean eta langileen ordezkarien aurrean, bai erakunde publiko eta pribatuen aurrean ere.

    2. Kontratazio-organo izatea, bai Herri Administrazioen kontratuei buruzko legedian araututako kontratu txikietan, bai higiezinen errentamendu-kontratuetan, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 8ko 2/2007 Legearen 41. artikuluko a) eta b) letretan aurreikusitakoaren arabera.

    3. Herri Administrazioetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzak behar bezala funtzionatzeko behar diren tramite guztietan, eta bereziki, zergen gestioan eta ordainketan eta lizentziak eta baimenak lortzeko unean.

Ordezkaritzaren egoitza Kolonbian edo Venezuelan ezarri ahalko da.

Indargabetuta geratuko dira maila berdineko edo txikiagoko arauak, dekretu honetan araututakoaren aurka badoaz, eta, batez ere, Euskadiren Venezuelako Ordezkaritza sortu eta arautzen duen otsailaren 11ko 26/2003 Dekretua.