Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

7/2008 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 502
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 2008/01/15
  • Argitaratze-data: 2008/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 30. artikuluan eta hori garatu zuen urriaren 2ko 262/1990 Dekretuan ezartzen zenaren arabera eratu zen honako kideek osatzen duten administrazio-organo aholku-emailea: Eusko Jaurlaritzako Sail bakoitzeko ordezkari batek eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan usadioak eta jardunak antolatzeko eta ezartzeko esperientzia izateagatik, lagundu eta arrazoizko proposamenak egin ditzaketen gizarte, ekonomia eta lanbide arloko sektoreen ordezkari izan daitezkeen kideek edo ingurumenaren arloan eragina duten sektoreen ordezkari izan daitezkeen kideek. Hauek dira Organo horren egiteko nagusiak: Eusko Jaurlaritzaren eskumenen esparruan sartzen diren sektoreei buruzko politikak koordinatzeko eta gai horietan eragina duten sektoreen erantzukizuna bideratzeko lanetan parte hartzea, informazioa ematea eta aholkuak ematea, lurraldean eragina duten gaietan parte hartzen duten sektoreen harmonizazio eta oreka egokia lortu ahal izateko. Hori guztia lurralde-antolamenduko tresnak lantzeko prozesuaren barruan lotuko da.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeari jarraituz, bidezkoa da organo hori eguneratzea eta haren funtzionamendu-araubidea ezartzea, lehen aipatu diren funtzioak eta helburuak bete ahal izateko.

1990. urteko aurreko dekretuarekiko aldaketak arrazoi hauen ondoriozkoak izan dira: generoaren ikuspegitik idazketa berraztertzearen ondoriozkoak eta Kontseiluko kideen osaerari buruzko idazketa malguagoa egitearen ondoriozkoak.

Horrenbestez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urtarrilaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen Aurrerapenaren txostena egitea, lurralde mailako Administrazio publiko guztiei eta horretan interesa izan dezaketen gainontzeko erakunde publiko eta pribatuei bidali baino lehen.

  2. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak eratzeko dokumentuaren txostena egitea, Lurralde Antolamenduaren arloan eskumena duen Sailak hasierako eta behin behineko onarpena eman baino lehen.

  3. Eusko Jaurlaritzak edo Lurraldea Antolamenduaren arloan eskumena duen Sailak, legezko edo araubidezko xedapenez, eska diezazkiokeen beste txosten edo funtzio batzuk, betiere haren egitekoen eta izaeraren arabera.

    1. – Txostenak aginduzkoa izango dira, eta eskatzen direnetik hiru hilabeteko epearen barruan eman beharko dira.

Lehendakaritza: Lurralde Antolamenduaren arloan eskumena duen Saileko titularra izango da. Bakante, hutsegite edo gaixotasunaren kasuan Lurralde Antolamendu arloan eskuduntza duen sailburuordeak ordezkatuko du. Sailburuordeak bilkuretara joango da hitzarekin baina botorik gabe. Dena den, sailburuordeak lehendakaria ordezkatzen badu botoaren ahalmena izango du.

Batzordekideak:

  • Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko ordezkari bat Lurralde Antolamenduko ordezkaria izan ezik sail hori lehendakariak ordezkatuko du-eta.

    Horiez gain, haien lanbideagatik edo ordezkaritzagatik lurralde-antolamenduarekin lotzen diren eta egokitzat jotzen diren beste horrenbeste herritarrek ere hartuko dute parte Aholku Batzordean.

    1. – Eusko Jaurlaritzako Sailen ordezkari diren batzordekideek sailburuordeak izan beharko dira. Horien ordezkoak zuzendariak izan daitezke.

    2. – Lurraldearen Antolamendu arloan eskuduntza duen zuzendariak jardungo du Idazkaritzan, hitzarekin baina botorik gabe. Bakante, hutsegite edo gaixotasunaren kasuan Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzaren langile batek ordezkatuko du.

  1. – Idazkaritzak batzordekide guztiei bidaliko dizkie bilkuretarako deialdiak, gai-zerrendarekin batera. Bilkura egin baino 30 egun lehenago, gutxienez, egin beharko da deialdia. Horrela, Sail bakoitzak eta Batzordeko ordezkariek haien txostenak prestatu ahal izango dituzte.

  2. – Zeregin horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

  1. – Ezinbestean, horretarako gaitutako eraikin batean ere egin ahal izango dira bilkurak.

  2. – Deialdian adierazten den lekuan, egunean eta orduan egingo dira bilkurak.

  3. – Dena den, deialdiari dagozkion baldintzak bete ez badira ere, Batzordea legez eratuko da batzordekide guztiak bilduta badaude eta aho-batez hala erabakitzen badute.

  1. – Aurreko zenbakian aipatu den quoruma lortzen ez bada, balioz eratu ahal izango da Batzordea bigarren deialdian, betiere lehenengo deialdirako ezarritako egun horretan bertan egiten bada eta Batzordeko kideetako 8, gutxienez, bertaratzen bada. Aholku Batzordeko Lehendakaritzari dagokio batzarrera bertaratutakoen kopurua zein ordutan zehazki egiaztatu behar den finkatzea. Lehengo deialdian bigarren deialdiaren ordua jarri ahal izango da.

  2. – Ezinbestekoa izango da, Kontseiluko lehendakaria eta idazkaria edo legez horien ordezko izan daitezkeenak bertan egotea.

  1. – Dena den, aurreko bilkurari dagokion akta irakurtzea eta onartzea, hurrengo bilkuretarako utzi ahal izango da, egokitzat jotzen bada. Horrez gain, akta onartuta dagoela ulertuko da batzordekideek ez badute idatziz garrantzizko zuzenketarik egiten akta bidaltzen denetik eta hurrengo 15 egunetan.

  1. – Ezadostasunik ez baldin badago, gaiaren aldeko txostena eman dela ulertuko da, betiere proposamenaren edukiaren arabera, eta Osoko Bilkurako kide guztien aldeko erabakiz.

  2. – Eztabaida sortzen bada, Lehendakaritzaren baimenaz hartuko du parte batzordekide bakoitzak, eta hitz egiteko aurkeztutako eskabideen arabera dagokion hurrenkeran egingo du.

  1. – Bozketaren batean berdinketa gertatzen denean, beste bozketa bat egingo da. Berdinketak jarraitzen badu, lehendakariaren kalitatezko botoa izango da erabakigarria.

  1. Bilkuran egon direnen zerrenda, batzordeburua zein izan den zehaztuta.

  2. Bilkura egiteko lekua, eguna eta zein ordutan eman zaion hasiera.

  3. Bilkuraren lehenengo deialdia edo bigarren deialdia den.

  4. Aurreko bilkurako aktan jasotzen diren akordioak irakurri eta onartu diren edo, aitzitik, zeregin hori hurrengo bilkuraren baterako utzi den.

  5. Gai bakoitzari buruzko eztabaidako punturik nagusienak, bozketa egiteko modua eta emaitza, eta akordioen edukia.

  6. Bilkuran izan diren gorabeherak.

  7. Noiz amaitu den.

    1. – Idazkaritzak egindako aktetan Euskadi Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

Indargabetuta geratzen da urriaren 2ko 262/1990 Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1990eko azaroaren 2an argitaratua (219. zk.).

Halaber, indargabetuta geratzen da apirilaren 16ko 83/1996 Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko Dekretua aldatzeko dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1996ko maiatzaren 6an argitaratua (85. zk.).