Arautegia
Inprimatu128/2007 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudia ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 5147
- Xedapen-zk.: 128
- Xedapen-data: 2007/08/31
- Argitaratze-data: 2007/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 11. artikuluan xedatzen duenez, nahitaezko txostenak eta kontsulta-organoen irizpenak izapide hori arautzen duten xedapenek ezarritako unean eta eran eskatuko dira.
Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, bestalde, bere 15. artikuluaren 2.g) idatz-zatian dioenez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari dagozkion egitekoen artean dago "Behar diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zein eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko".
Aurreko aurreikuspena gorabehera, Kultura Sailak bereak dituen funtzioak ahalik eta ongien betetze aldera, egoki ikusten da zehaztea zein izan behar duen Eusko Jaurlaritzan xedapen orokorrak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudiak.
Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abuztuaren 31ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honen xedea da Eusko Jaurlaritzan xedapen orokorren proiektuak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudia ezartzea.
¿ Kultura Sailari dagokio behar diren txostenak ematea, nahitaez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean egiten diren xedapen orokorren proiektuen gainean.
¿ Txosten horien helburua da dekretu honen 1. artikuluan aipatutako xedapen orokorrek zein eragin duten euskararen erabileraren normalizazioan eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten ala ez argitzea..
¿ Entzunaldian jasotako alegazioak direla-eta xedapen-proiektua aldatu egin baldin bada, aldaketa horren ostean eskatu beharko da txostena, eta betiere Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena eskatu aurretik.
¿ Aurreko paragrafoan adierazitako txostena 10 eguneko epean bideratu beharko da. Epe hori igaro eta txostenik eman ez bada, jarduketekin aurrera egingo da.
Kultura Sailaren txostenari dagokionez, xedapen orokorraren proiektuaren izapideak bere gain dituen organoak honako agiri hauek bidali behar ditu txosten-eskariarekin batera:
proiektuaren testua;
halakorik badago, euskararen erabileraren normalizazioari buruz eta proiektuak edo aurreproiektuak hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzeari buruz entzunaldian jasotako alegazioak;
halakorik badago, aurreko b) letran aipaturiko alegazioen gaineko txostena, non beren-beregi arrazoitu behar den zergatik ez diren alegaziook onartzen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Donostia-San Sebastiánen, 2007ko abuztuaren 31n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 25/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 233/2012 DEKRETUA, azaroaren 6koa, xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia txertatzeko araubidea ezartzen duena.
- Garatzen du: 8/2003 LEGEA, abenduaren 22koa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.