Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko Dekretuarena: “128/2007 Dekretua, abuztuaren 31koa, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudia ezartzen duena".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 5727
  • Xedapen-zk.: 128
  • Xedapen-data: 2007/08/31
  • Argitaratze-data: 2007/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2007ko irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (178. zenbakia) argitaratu zen abuztuaren 31ko 128/2007 Dekretua, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudia ezartzen duena. De-kretu horretan aurreko paragrafoan adierazitakoen moduko hutsak egin direnez, honen bidez zuzentzen dira.

  1. artikuluan, 21250. orrialdean, honako hau dioenean:

    "1.- Kultura Sailari dagokio behar diren txostenak ematea, nahitaez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean egiten diren xedapen orokorren proiektuen gainean."

    Hauxe esan behar du:

    "1.- Kultura Sailari dagokio behar diren txostenak ematea, nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuen gainean."

  2. artikuluan, 21251. orrialdean, honako hau dioenean:

    "2.- Aurreko paragrafoan adierazitako txostena 10 eguneko epean bideratu beharko da. Epe hori igaro eta txostenik eman ez bada, jarduketekin aurrera egingo da."

    Hauxe esan behar du:

    "2.- Aurreko paragrafoan adierazitako txostena hilabeteko epean bideratu beharko da. Epe hori igaro eta txostenik eman ez bada, jarduketekin aurrera egingo da."

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik