Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

36/2007 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1464
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2007/02/27
  • Argitaratze-data: 2007/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Dekretu honen xedea da urriaren 25eko 340/2005 Dekretuari, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenari, zigor-ahalmena erabiliz burutu beharreko egitekoak Sailaren organo desberdinetan banatzea.

Alde batetik, antolaketako sistema bat ezarri nahi da, administrazioari eska dakiokeen kalitate eta zorroztasun tekniko-juridikoa eskaini eta zigortzeko eraginkortasuna bermatuko dituena, betiere, administrazioaren zigor-jardueraren oinarrizko printzipioak errespetatuz eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak zigor-ahalmen hori zein egoeratan erabili zehazteko faktoreak kontuan hartuta; esaterako, Sailari emandako eskumenen esparruko hainbat arlotako berezitasunak, edo erabil daitezkeen baliabideak.

Bestalde, eta aurreko idatz-zatian adierazitakoari loturik, arlo honetan gardentasun osoa lortu nahi da, Administrazioaren zigor-jardueran gorde beharreko segurtasun juridikoaren printzipioa babesteko, herritarrak bere legezko eskubideak berme guztiekin defenda ditzan eta zigor-arauak aplikatuko dituenari bere eginkizunean lagun diezaion.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko otsailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"f) Zigor-espedienteak ebazteko eskumena sailburuak duenean, espediente horiek hasteko sailburuari berari proposatzea.

  1. Indarrean dauden xedapenek eman diezazkieten eskumen, ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak."

"u) Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren eskumeneko arloan dagoen araudia hausteagatik hasitako zigor-espedienteen instrukzioa, baldin eta eskumen hori sail bereko beste zuzendaritza bati berariaz eman ez bazaio.

  1. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkiokeen egiteko guztiak."

"v) Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari egotzitako arloko arauak hausteagatik hasitako zigor-espedienteen instrukzioa.

  1. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkiokeen egiteko guztiak."

"n) Hirigintza-ikuskaritza, lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 218.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ikuskaritza-ahalmenaren barruan dago behar diren zigor-espedienteen instrukzioa.

  1. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkiokeen egiteko guztiak."

    Bosgarren artikula.– Urriaren 25eko 340/2005 Dekretuari beste bigarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio, honela idatzita:

    "Bigarrena.– Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari dagokio zigor-ahalmena erabiltzea, Sailari egotzitako eskumenen esparruko arlo guztietan.

    Estatuko ingurumeneko legerian jasota dauden arauak hausteagatiko zigor-ahalmena Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 115. artikuluan xedatutakoaren arabera erabiliko da. Zehazki, aurreko artikuluaren aurreikuspenak aplikatu ahal izango dira honako legeria hausten bada: 38/1972 Legea, abenduaren 22koa, Atmosferako ingurunea babesteko dena; Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea; Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea; Ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; eta estatuko arloetako gainerako legeak.

    Ekainaren 30eko 2/2006 Legean, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoan, xedatutakoa hausteagatik zigorra jartzea Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren eskumenekoa denean, zigor hori jartzea sailburuari dagokio arau-hauste arin eta larrietan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluari, oso arau-hauste larrietan."

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko otsailaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.