Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

167/2006 DEKRETUA, irailaren 12koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 4706
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 2006/09/12
  • Argitaratze-data: 2006/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legeko azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, batzorde horrek bere antolamendu eta funtzionamenduaren erregelamendua prestatuko du eta Jaurlaritzari aurkeztuko dio, honek onar dezan.

Gorago aipatutako agindua beteaz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak, 2006ko uztailaren 19an egindako batzarrean, erregelamendu-proposamena onartu du, zeina Jaurlaritzari aurkezten zaion, onar dezan.

Hortaz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren ekimenaz eta Jaurlaritzako lehendakariordeak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2006ko irailaren 12an egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legeko 13.2 artikuluan aurreikusitako bermea beteaz, eta Lehendakariak otsailaren 28an emandako 2/2006 Dekretuaren —Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duenaren— xedapen gehigarrietako laugarrenean xedatutakoarekin bat etorriaz, dekretu honek onartzen duen antolamendu eta funtzionamenduaren erregelamenduak xedatutakoa osatzeko, Ogasun eta Herri Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzak Batzordeari beharrezko zaizkion administrazio-euskarria eta funtzioak burutzen jarraituko du, zehazki, honako arlo hauei dagokienez: pertsonala, kontratazioa, baliabide informatiko eta materialez hornitzea eta ekonomia-aurrekontuen kudeaketa; hartarako, Batzordeko lehendakariaren mendekotasun funtzionalean jardunez.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko irailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendua eta funtzionamendua —azaroaren 24ko 9/2004 Legean aurreikusiak— garatzen dira araudi honen bitartez.

  1. – Erregelamendu honen eta 9/2004 Legearen bitartez artezten da Euskadiko Aholku batzorde Juridikoa.

  2. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak funtzionamendurako barne-arauak onar ditzake.

  1. – Bere jarduera-eremuaren barruan diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioei dagokienez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa da kide anitzeko organo aholku-emaile gorena, betiere 9/2004 Legearekin bat etorriaz.

  2. – Objektibotasuna eta inpartzialitatea bermatzearren, autonomia hierarkiko eta funtzional osoz burutzen du funtzio aholku-emailea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak.

Administrazio-jarduna legeari eta zuzenbideari egokitua izateaz arduratzen da Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa; hartarako, irizpena emateko berari aurkezten zaizkion arau- eta egintza-proiektuak ordenamendu juridikoari egokituak diren ala ez aztertuko du.

  1. – Zerbitzu juridiko zentralak menpe dituen organoari atxikiko zaio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa, betiere Administrazioaren egitura hierarkikoaren barruan izan barik.

  2. – Egoki funtziona dezan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak behar dituen giza baliabideak eta baliabide materialak edukitzea bermatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak.

  3. – Pertsonalaren, kontratazioaren, baliabide informatiko eta materialez hornitzearen eta ekonomia eta aurrekontuak kudeatzearen arloei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailek eskumen batzuk dituzte; bada, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak horrelakoxe eskumenak izango ditu eta bere organo propioen bitartez baliatuko ditu, erregelamendu honetan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak bere ikurra izango du, osoko bilkurak onartutako diseinuarekin bat datorrena.

  1. – Aurreko urtean burututako jarduera aholku-emaileari dagokionez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren Osoko Bilkurak memoria bat onartu beharko du, urte bakoitzeko lehen hiruhilabetekoaren barruan onartu ere. Emandako erabaki eta irizpenetan jasotako doktrinaren laburpen bat jaso beharko du memoriak.

  2. – Bere erabaki eta irizpenetan jasotako doktrina argitara emateko, edozein bitartekoz balia daiteke Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

  3. – Erabakien, irizpenen eta doktrinaren zabalkundea egiteko, datu pertsonalak babesteari dagokionez indarrean dagoen araudia errespetatu beharko da.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa honako organoek osatzen dute:

  1. Kide bakarrekoa:

    • Lehendakaria.

    • Lehendakariordea.

    • Idazkaria.

  2. Kide anitzekoak:

    • Osoko Bilkura.

    • Lehenengo eta bigarren sekzioak.

  1. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren aginte gorena denez, 9/2004 Legeko 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitako funtzioez gain, honako hauek ere baditu:

    1. Ekintza korporatibo eta ofizialetan buru izatea.

    2. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren erabakiak betearaztea.

    3. Beharrezkoa bada, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren jarduerei buruzko informazioa jendearenganatzea.

    4. Idazkaria izendatzea eta kargutik kentzea eta ordezkoa izendatzea kasu hauetan: postua hutsik izatea, edo kanpoan izatea edo gaixorik izatea.

    5. Pertsonalaren arloari dagokionez, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 10.1 artikuluak Administrazioko sailei zenbait eskumen esleitzen dizkie; bada, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak horrelakoxe eskumenak izango ditu, baina erregelamendu honek beste organo bati berariaz esleitutakoak ez dira sartuko aipatutakootan.

    6. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren kontratazio-organoari doazkion ahalmenak baliatzea, eta bai kontratazioaren arloari dagokionez indarrean den araudiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako titularrei esleitzen dizkieten bezalakoak ere.

    7. Aurrekontuen kudeaketari dagokionez indarrean den araudiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako titularrei zenbait funtzio esleitzen dizkie; bada, horrelakoxe funtzioak baliatzea.

    8. Funtzio aholku-emailea hobekien burutzeko, era guztietako pertsonekin edo erakunde pribatu zein publikoekin hitzarmenak egitea proposatzea.

    9. Araudi honek edo 9/2004 Legeak beste organoren bati esleitu ez dion beste edozein kudeaketa-ahalmen.

  2. – d), e) eta f) idatz-zatietan aipatutako funtzioei dagokienez lehendakariak hartutako erabakiek administrazio-bidea amaitzen dute.

  1. – Lehendakariak eskuordetzen dizkion funtzioak baliatuko ditu lehendakariordeak; eta lehendakaria kanpoan bada edo gaixorik bada edo kargua hutsik bada, lehendakariordeak eginen ditu haren ordezkoak.

  2. – Sekzioko lehendakari denez ondoko funtzioak dagozkio lehendakariordeari:

    1. Bilkuretarako deialdiak egitea.

    2. Gai-zerrenda finkatzea, eta, premiazko arrazoirik bada, gai-zerrendan ez diren gaiak sartzeko proposamena egitea.

    3. Eztabaidak zuzendu eta ordenatzea.

    4. Berdinketa-kasuetan, bere botoarekin ebaztea.

  1. – 9/2004 Legeko 12. artikuluak zehaztutako funtzioez gain, honako hauek ere badagozkio idazkariari:

    1. Lehendakariaren jarraibideen barruan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren Kabinete Teknikoari atxikitako langileen burutza baliatzea.

    2. Pertsonalaren, kontratazioaren, baliabide informatiko eta materialez hornitzearen eta ekonomia eta aurrekontuak kudeatzearen arloei dagokienez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari doazkin eskumenen barruan proposamenak egitea; Batzordeak hobekien funtziona dezan, beharrezko bitartekoz hornitzeko, betiere. Eta proposamenok izapidetzeko jarduketez arduratzea.

    3. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren bulegoen barne-arautegia zaindu eta artatzea.

    4. Erregistro orokorra eta dokumentazio- artxibategi- eta liburutegi-zerbitzua antolatu, zuzendu eta kudeatzea.

    5. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren zerbitzuei eta lan egiteko sistema eta metodoei dagokienez, barne-antolaketa, arrazionalizatze eta informatizatzearen gaineko proposamenak prestatu eta antolatzea.

    6. Hala eskatuz gero, erabaki-proposamenak landu eta prestatzea.

    7. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarenak izanik, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar dituen gaiak izapidetzea; eta, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren administrazio-xedapen eta –egintzak.

    8. Administrazio-kudeaketako arazoei dagokienez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikori aholku juridikoak ematea.

  2. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari Kabinete Juridikoak egiten dion laguntza-funtzioa zuzendu eta koordinatzea, betiere lehendakaritzaren jarraibideekin bat etorriaz. Letratuek eta pertsonal tekniko eta administratiboek —lanpostuen zerrendan zehazten direnek— osatuko dute Kabinete Teknikoa.

  3. – Postua hutsik badago, idazkaria kanpoan bada edo gaixorik bada, lehendakariak ordezkoa izendatuko du, Kabinete Teknikoko letratuen artean.

  4. – Gorago esandakoa kontuan izanik ere, motiboren bat dela-eta, osoko bilkuretara edo sekzioetara agertu ezina justifikatzen badu idazkariak edo kanpoan izan behar badu, batzarreko idazkari-funtzioak honako honi esleitu ahal izango dizkio lehendakariak: batzarrean izanik Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan antzinatasun txikiena duenari; berdinketarik bada, funtzionario legez zerbitzu-urte gutxien dituenari, eta besterik ezean adin txikiena duenari.

  1. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren Osoko Bilkura honako hauek osatuko dute: Batzordeko lehendakaria —buru izango dena—, lehendakariordea eta zortzi batzordekide.

    Batzarretan idazkaria ere izango da, hitz egiteko eskubidearekin baina botoa ematekoa barik.

  2. – 9/2004 Legeko 3.1 artikuluan aipatutako gaiekiko kontsulten gaineko irizpenak eta erabakiak prestatu, eztabaidatu eta onartzea osoko bilkurari dagokio.

  3. – Honako hauek ere Osoko Bilkuraren eskumenak izango dira:

    1. Administrazio aktiboari egiten zaizkion iradokizunak eta proposamenak onartzea; 9/2004 Legeko 3.2 artikuluan aurreikusten dira iradokizun eta proposamen horiek.

      10. artikuluko a), b), c) eta e) idatz-zatietan ezarritako funtzioekiko ez-betetze larriak eta bateraezintasunak hautematea, eta, halaber, 9/2004 Legeko 11. artikuluko abstentzio eta isiltasun betebeharrekikoak.

    1. 9/2004 Legeko 8.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, batzordekide izatea bertan behera uzteko erabakia hartzea.

    2. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendu eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzari, eta, halaber, erregelamendu horren aldaketak.

    3. Funtzionamenduko barne-arauak onartzea.

    4. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari doazkion osaera, antolamendu, ahalmen eta funtzionamenduari eragiten dieten arazoez arduratzea.

  1. – Aholkuak emateko funtzioa egoki buru dezan, Osoko Bilkurak zehaztu beharko du Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren funtzionamendua.

    Lehendakariak proposatuta, Osoko Bilkurak hala erabakitzen badu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak sekzio birekin funtzionatu ahal izango du; lehenengoa eta bigarrena izango dira haien izenak.

  2. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak Osoko Bilkura eta sekzioen bitartez funtzionatzen badu, 9/2004 Legeko 15.2 artikuluak Osoko Bilkurari uzten ez dizkion kontsultei dagokienez, irizpenak eta txostenak prestatu, eztabaidatu eta onartzea sekzioei egokituko zaie.

    Hala ere, gaiaren garrantzia kontuan izanik eta sekzio jarduleak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakariak hala erabakitzen badu, zenbait kontsulta Osoko Bilkurari aurkeztu ahal izango zaizkio.

  3. – Lehenengo sekzioa honako hauek osatuko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakaria —sekzioko buru izango dena—, idazkaria eta lau batzordekide.

  4. – Bigarren sekzioa honako hauek osatuko dute: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakariordea —sekzioko buru izango dena—, idazkaria eta lau batzordekide.

  5. – Batzordekide bat sekzio bateko kide izan daiteke, bakarrik batekoa, eta lehendakariaren erabakiz zehaztuko da batzordekide bakoitza zein sekziori atxikitzen zaion, betiere Osoko Bilkurari entzun ondoren.

  6. – Postu hutsik bada edo lehendakariordea kanpoan bada edo gaixorik bada, bigarren sekzioko burutzan lehendakariak egingo ditu lehendakariordearen ordezkoak.

  1. – 9/2004 Legeko 10. eta 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz burutu beharko dute aholkuak emateko zeregina batzordekideek.

  2. – 9/2004 Legeko 7.6 artikuluan aurreikusitako ordainsariak jasoko dituzte batzordekideek, eta gizarte-babesa edukitzeko eskubidea izango dute Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunentzako indarrean diren baldintza berberetan. Bestalde, zerbitzua zein etxebizitzaz aldatzea dela-eta egindako gastuengatiko estaldura-erregimen propioa aplikatuko zaie.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoan herri-jardunean aritzeagatikako elkartuezinei buruzko abenduaren 20ko 32/1983 Legearen bitartez, langileen bateraezintasun-erregimena arautzen da; bada, batzordekideak erregimen horren azpian izango dira; horretaz gain, honako lege eta dekretuaren menpe ere izango dira: Jaurlaritzako kideen, Administrazio goi-kargudunen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritzakoen jarduerak, eskubideak eta ondare-ondasunak erregistratu eta deklaratzea arautzen duen dekretua, zehazki, otsailaren 23ko 129/1999 Dekretua; aurrekontuei buruzko legeak.

  4. – Osoko Bilkurari dagokio bateraezintasun-eskabideak ebaztea.

  1. – Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez, Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu batzordekideak; delako dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

  2. – Buletinean izendapena argitaratzen denetik harako hamabost eguneko epearen barruan jabetuko dira euren karguez batzordekideak.

  3. – 9/2004 Legean ezarritako betekizunekin eta lege horretan ezarritako kausak direla-eta utzi beharko dituzte karguak batzordekideek, ez beste edozein kasutan.

  1. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari aurkeztutako arazoen azterketa eta analisia, sekzioan zein Osoko Bilkuran, txostenak prestatuaz eta aurkeztuaz egingo da.

  2. – Txosten arruntak eta bereziak izango dira.

  3. – Zenbait gaiei buruzko kontsulta egin behar izaten zaio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari, eta gai horiei buruzkoak izango dira txosten arruntak, betiere 9/2004 Legeko 3.1 artikuluarekin bat etorriaz (artikulu horretako l letrako kasua aparte uzten da).

  4. – Txosten bereziak honako gai hauei buruzkoak izango dira:

    1. Etendurako espedienteak izapidetzea, batzordekideen kargu uzteak zein bateraezintasunak.

    2. Administrazio aktiboari zuzendutako jarduera-proposamen eta -iradokizunak prestatzea.

    3. Erregelamendu hau aldatzeko proposamenak, barne-erregimeneko arauak prestatzea, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren osaera, antolamendu, ahalmen eta funtzionamenduari eragiten dieten arazoak.

  5. – Lehendakariak proposaturik, ondoko zeregina izango duen batzordea eratu ahal izango da: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak egoki funtzionatzeko beharrezko azterlan teknikoak eta juridikoak prestatzea.

  1. – Lehendakariak batzordeka banatuko du lana eta batzordeon kideak izendatuko ditu, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak ezarritako banaketa-irizpideak zainduaz eta kide horiei lan-karga orekaz banatuaz.

  2. – Idazkariei/ari txostenak bidaltzeko azken eguna zein izango den finkatuko du lehendakariak. Data hori zehazteko, kontsultak presazko diren ala ez izan beharko da kontuan eta bai Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren jarduera-egutegia ere.

  3. – Behar bezala arrazoituta batzordekideek egindako proposamenez, lehendakariak luzatu egin dezake txostenak prestatzeko epea.

  4. – Izapideak egiaztatzeko eskatu delako edo informazio gehiago eskatu delako prozedura eten egin bada, txosten arruntak entregatzeko epea berehala luzatuko da, eten horrek dirauen arte luzatu ere.

  1. – Organo kontsulta-egileak egindako eskabiderekin hasiko da kontsulta-prozedura, betiere 9/2004 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat izapidetu bada eskabide hori.

  2. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan eskabidea jaso ostean, Erregistroan jasoko da, eta idazkariak honako hauek aztertu beharko ditu eskabidean: ea eskudun agintaritzak egina den, ea betekizun guztiak konplitzen dituen, ea epeen barruan egina den, eta ea administrazio-espedientea osatzen duten agirien zerrenda eta agiri guztien kopia egiaztatuak aurkeztu diren.

  3. – Beherago zehaztutako ezaugarriak dituzten kontsultak organo kontsulta-egileari itzultzen zaizkion ala ez erabakitzeko, idazkariak lehendakariarengana joko du:

    1. 9/2004 Legeko 20. artikuluan aurreikusitako betekizun formalak konplitzen ez dituztenak.

    2. Bere jarduera-eremuaren barruko ez diren administrazioek edo organoek egindakoak.

    3. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak eskumenik ez duen arazoen gainean egindakoak.

  4. – Aurreko paragrafoan zehaztutako zirkunstantziarik agertzen ez bada, idazkariak alta emango dio kontsulten erregistroan eta doakion espedientea irekiko du, zeinari erlazioa duten agiri guztiak erantsiko zaizkion. Horren ostean, ebaztea zein organori dagokion adieraziaz, lehendakariari igorriko dio, honek batzordea izenda dezan.

  5. – Aurrekoarekin batera, idazkariak hartu-agiria bidaliko dio organo kontsulta-egileari, irizpena emateko eta jakinarazteko epemuga adieraziaz.

  6. – Batzorde izendatu ostean, idazkariak espediente osoa eskuratuko dio.

  7. – Kontsulta-eskabideak izapidetzeko, baliabide telematikoak ezarri ahal izango ditu Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak.

Kontsulta egiten duen agintaritzak erretiratu egin ditzake eskatutako kontsultak, irizpena onartu aurreko edozein unetan.

  1. – Legebiltzarra desegiten bada, lege aurreproiektuei buruzko kontsultak, izapideetan direnak, eten egingo dira, eta kontsultak aurkeztu dituztenei itzuliko zaizkie espedienteak.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailen jarduera-arloak esleitzerakoan aldaketa funtsezkorik izan bada, eta 9/2004 Legeko 3.1 artikuluko a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan aipatutako edozein gairi dagokionez izapideetan den kontsulta egin duen organoaren ahalmenari eragiten badio aipatu aldaketak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakariak, berkontsidera dezan, honako honi igorriko dio espedientea: aipatu gaiak proposatu edo onartzeko eskumenak dituen saileko titularrari. Kasu horretan, harik eta saileko titularrak bere erabakia jakinarazi arte, irizpena emateko epea etenda izango da.

  1. – Erregelamendu honetako 18.3 artikuluan xedatutakoaren kontra egin barik, irizpena emateko epea amaitu aurreko edozein unetan, bere kabuz edo txostengileek proposaturik, Osoko Bilkurak edo sekzioak atzera bota dezake kontsulta, baldin eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak eskumenik ez duela ikusten badu edo organo kontsulta-egileak gaia oker sailkatu badu.

  2. – Ez onartzea erabakitzen bada, kontsultako espedientea eskabidea egin duenari igorriko zaio, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren erabakiarekin batera igorri ere.

  1. – Kontsulta bat jasotzen denetik harako hamabost eguneko epearen barruan, txostengileek arrazoituta egindako proposamenez nahiz ebazpena eman behar duen sekzioak edo Osoko Bilkurak egindako proposamenez, lehendakariak organo edo erakunde kontsulta-egileari honako hau eska diezaioke: bidalitako espedientean dokumentatu gabe dauden izapideak egin direla justifikatzeko, finkatzen den epean, zehazki, errekerimendua jasotzen denetik harako 7 eguneko epea baino txikiagoa ez den epearen barruan.

  2. – Eskatutako izapideak egin direla justifikatzen ez bada, haiek itzultzearen edo prozeduran aurrera egitearen gaineko erabakia hartuko du Osoko Bilkurak edo sekzioak.

Kontsultaren gaineko erabakia hartu aurreko edozein unetan, handitu ahal izango da igorritako espedienteko informazio agiri bidezkoa; betiere, lehendakariak eskatuta nahiz txostengileek, Osoko Bilkurak edo sekzioak proposaturik nahiz agintaritza kontsulta-egileren ekimenez, betiere 9/2004 Legeko 24. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoarekin bat etorriaz.

  1. – Irizpena emateko epea amaitu aurreko edozein unetan, txostengilek, Osoko Bilkurak edo sekzioak, arrazoituta, honako hau proposa diezaioke lehendakariari: organo edo erakunde kontsulta-egileko funtzionarioak edo agintariak agertzeko eska dezala, eta, halaber, txostenaren xede den proiektu, egintza edo xedapena prestatzen parte hartu duten organoak edo haiek eragiten dioten beste edozein, betiere kontsultaren gaiari buruzko informazio emateko.

  2. – Jatorria onartu ostean, agintariei edo funtzionarioei agertzeko eskabidea bidaliko die lehendakariak, hori jasota uzteko balio duen edozein bitarteko erabiliaz eta honako hauek adieraziaz: sekzioaren edo Osoko Bilkuraren aurrean egingo den ala ez, zein egun eta lekutan gauzatuko den eta agerraldiaren xede diren gaiak.

  3. – Erabakia eman behar duen Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko organoaren aurrean, adierazitako egun eta lekuan agertu beharko dute agintariek edo funtzionarioek.

  4. – Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko organoaren buru egiten duenak arteztuko du agerraldia. Idazkariaren aurrean kreditatu ostean, bertaratutako agintariak edo funtzionarioak identifikatuaz hasiko da agerraldia. Ondoren, kontsultaren xede diren gaiei dagokienez, Euskadiko Aholku Batzordeko kideek eskatzen dizkieten azalpenak eman beharko dituzte agertu direnek.

  5. – Idazkariak akta egin beharko du, honako hauek jasotzen dituena: bertaratutakoen izenak eta ezaugarriak, agerraldiaren eguna eta motiboa, eta izan diren galdera eta erantzunen funtsezko zehaztasunak.

  6. – Dagokion kontsultaren espedientean artxibatuko du akta idazkariak.

  1. – Lehendakariak deituz gero egingo dituzte batzarrak Osoko Bilkurak eta sekzioek, betiere finkatutako jarduera-programazioarekin bat etorriaz.

  2. – Salbuespen gisa eta presazko arrazoiak direla-eta beharrezkoa bada, aztergaiak adieraziaz lehendakariak edo lehendakariordeak proposatuta, aldez aurretiko deialdirik gabe egin ahal izango dira Osoko Bilkuraren eta sekzioen batzarrak, betiere organoko kide guztiak bertan izanik aho batez hala erabakitzen badute.

  3. – Osoko Bilkurari entzun ondoren, Osoko Bilkuraren edo sekzioen batzar batzuk publikoak izan direla xedatu ahal izango du lehendakariak.

  1. – Lehendakariaren edo idazkariaren aginduz egingo dira Osoko Bilkuraren edo sekzioen batzarretarako deialdiak; deialdia organoko kide bakoitzari bidaliko zaio, hala egin dela jasotzea ahalbidetzen duen edozein bitartekoz.

  2. – Deialdiaren datatik batzarrak egingo diren egunera arte, gutxienez, 48 orduko tartea izango da, presazkotzat jotzen diren kontsultak aztertzeko batzarretan izan ezik, baldin eta horiek, irizpena emateko finkatutako epea kontuan izanik, albait arinen egin behar badira.

  3. – Aldez aurretik banatu ez bada, aztergaiak eta eztabaidatu beharreko gaiei doakien dokumentazioa erantsi beharko zaio deialdiari.

  4. – Presazko arrazoiak direla-eta, aztergaietan ez diren gaiak sartzea proposatu ahal izango du lehendakaritzak, eta bertaratutakoen gehiengoak aintzat hartu beharko du hori.

  1. – 9/2004 Legeko 19.1 artikuluan finkatutako edukia duela, idazkariak jasoko du Osoko Bilkuraren edo sekzioen batzar bakoitzaren akta. Onartutako irizpen eta erabakiak eta horien gainean eman diren boto partikularrak batu beharko zaizkio aktari.

  2. – Batzarra amaitu eta akta onartu ez bada, idazkariak zirriborro bat prestatuko du eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko dagokion organoaren gainontzeko kideen artean banatuko, hurrengo batzarra egin baino gutxienez 24 ordu lehenago.

  3. – Batzarreko buru izan denak eta idazkari izan denak sinatu behako dute onartutako akta.

  1. – Gai batzuk aztertzeko batzorde arrunt bat eratu behar izan bada, gai horiei dagokienez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bukatuko da kontsulta-prozedura, batzorde horrek bere irizpena emanez.

    Hala ere, kontsulta erretiratua, baztertua edo berkontsideratua izan bada, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak zirkunstantzia hori egiaztatu baizik ez du egingo.

  2. – Salbuespen gisa, Osoko Bilkurari edo sekzioari kontsulta baten ardura eman bazaio eta beheragoko zirkunstantziaren bat ikusten badu, erabaki batez buka daiteke kontsulta-prozedura:

    1. Erregelamendu honen 21. artikuluaren arabera, kontsulta onargarria ez izatea.

    2. Instrukzioa ez izatea osabetezkoa eta horrek ardurapeko gaiaren gaineko erabakia ematea eragoztea.

    3. Aldaketa funtsezko barik, gaiaren gainean aldez aurretik erabakia eman izana; edo Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak egindako iradokizun eta proposamenen ondoriozkoak izatea eduki berriak sartzen dituzten funtsezko aldaketak.

  3. – Aztertzeko eta analizatzeko batzorde berezi bat eratu beharra izan duten gaiei dagokienez, erabaki batez bukatuko da prozedura, eta erabaki horrek honako edukia izango du: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak gauzatutako jarduerak behar duena.

  4. – Irizpena eman ostean, bere kabuz edo erakunde kontsulta-egileek eskatuta zuzendu ahal izango ditu: erabakian diren erakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

  1. – Irizpenetan honako hauek adierazi beharko dira: onartzen dituen organoa, onartu dituen batzarra zein egunetan egin den, bertaratutakoen izenak, gehiengoaren iritzia espresatzen duen batzordekidea, aho batez, gehiengoaz edo lehendakariaren boto erabakitzaileaz onartu diren. Horretaz gain, irizpenaren zenbakia ere jaso beharko da.

  2. – Irizpenak izate desberdineko zehaztapenak jasotzen baditu, ahal dela, funtsezkoak direnak finkatu beharko ditu honako ondorio honetarako: erantzun erabatekoa ematen bazaie, gauzatzen den egintza edo xedapenak "Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren erabakia" formularen ildokoak izatea.

  3. – Erabakietan honako hauek bakarrik jaso beharko dira: hartzen dituen organoa, onartu direneko bilkuraren data, eta aho batez, gehiengoz edo lehendakariaren boto erabakitzailez onartu diren.

  4. – Irizpenari edo erabakiari boto partikularrak erantsi beharko zaizkio, nortzuk ematen dituzten zehaztuaz eta bai botooi nortzuk atxiki zaizkien ere.

  1. – Boto partikularrak eta, halakorik bada, atxikipenak, behar bezala sinatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari bidali beharko zaizkio, irizpenaren behin betiko idazketa egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan; boto eta atxikipenok, bestalde, irizpenari erantsi beharko zaizkio.

  2. – Bilkuraren osteko edozein unetan, boto partikularra eman duela edo horri atxiki zaiola iragarri duen Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren kideak, hura ez formulatzeko erabakia hartu duela jakinarazi ahal dio idazkariari, hala egin dela jasota uztea ahalbidetzen duen edozein bitartekoz jakinarazi ere.

Emandako boto partikularrak jasotzen dituen irizpen eta erabakien ziurtagiriak Euskadiko Aholku Batzordeko lehendakariak eta idazkariak sinatu beharko dituzte, eta idazkari horrek organo edo erakunde kontsulta-egileari bidali beharko dizkio, irizpena emateko finkatu den epearen barruan.

Irizpen eta erabakien ziurtagirien kopia bat artxibatu beharko du idazkariak.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak hartutako xedapen eta erabakiek azalpenen zatian argi eta argi adierazi beharko dute: irizpenarekin bat onartu diren edo irizpenetik aldendu egiten diren. Lehengo kasuan "Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat" formula erabiliko da, eta bigarrenean "Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda".

  1. – Organo edo erakunde kontsulta-egileak prozedura izapidetu dela jakinarazi beharko dio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko idazkariari, emandako egintza edo onartutako xedapena beherago zehaztutako eran jakinaraziaz:

    1. Lege-proiektuetan edo lege mailako arauetan, Eusko Legebiltzarrera bidali zeneko eguna jakinarazi beharko da.

    2. Gainontzeko kasuetan, egintza edo xedapena aldizkari ofizialen batean argitaratzen bada, aldizkariaren eguna eta zenbakia adierazi beharko dira, eta, argitalpenik ez badu, administrazio-egintza edo –xedapenaren kopia konpultsatua bidali beharko da.

  2. – Argitaratu, onartu edo Eusko Legebiltzarrera bidaltzen denetik harako 15 eguneko epearen barruan egin beharko da jakinarazpena, kasuen arabera.

  3. – Irizpenen eta xedapenen edo organo kontsulta-egileek onartutako behin betiko egintzen artean diren irizpide-desberdintasunei dagokienez, idazkariak informaturik izango du Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.