Arautegia
Inprimatu121/2006 DEKRETUA, ekainaren 13koa, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 3318
- Xedapen-zk.: 121
- Xedapen-data: 2006/06/13
- Argitaratze-data: 2006/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Zerbitzuen arrazoiengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lanean ari direnek zerbitzuan jarduteagatik jasoko dituzten kalte-ordainen erregimenaren arautegia bateratu egiten da, eta funtzionarioek zerbitzuan jarduteagatik izan dituzten gastuen kalte-ordaina jasotzeko eskubidea sortzen duten baldintzak eta ordaindu beharreko kopuruak ezartzen dira.
Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duen abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuaz baliatuz, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren eranskinetan jasotako kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzen dira, azken dekretu horren lehenengo azken xedapenean ezarritakoa betez.
Esandako aldaketa hori indarrean sartu zenetiko aldiak, batetik, eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidearekin zerikusirik duten kontzeptuen kostua goratzeak, bestetik, sortutako gastua eta honen ordaina gauzatzearen arteko oreka haustea eta aldi berean kalte-ordainak bere xedea erabat ez betetzea ekarri dute.
Hori dela eta, aipatutako dekretuaren lehenengo azken xedapenean ezarritakoari jarraituz, zenbatekoak egokitzeari ekiten zaio, langileek beraien zerbitzu-eginkizunetan egindako gastuei arrazoi- eta nahikotasun-irizpideen arabera aurre egiteko, sortutako gastua eta horren ordainaren arteko oreka berreskuratuz.
Ondorioz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren onespenarekin, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko ekainaren 13an izandako bilkuran aztertu eta onartu ostean, hauxe
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko ekainaren 13an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Mantenu ordaina: 42 euro.
Kalte-ordaina, norbere ibilgailua erabiltzeagatik: 0,29 euro/km.
Kalte-ordaina, norbere motozikleta erabiltzeagatik: 0,15 euro/km.
Bizilekuz aldatzeagatiko kalte-ordaina: 525 euro.
Langileak hautatzeko prozesuaren ardura duten epaimahaietan parte hartzeko bertaratzea:
Epaimahaiburua eta idazkaria: 70 euro.
Kidea eta laguntzailea: 63 euro.