Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

64/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1568
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2006/03/14
  • Argitaratze-data: 2006/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak 2002-2020, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an onetsi zuenak, dituen helmugen artean jasotzen ditu: "Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea", "Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzea" eta "Klima-aldaketaren eragina mugatzea". Hori lortzeko adierazten du lehentasunezko helburuetako bat ekoizpen garbirako sistemak sustatzea dela. Halaber, adierazten du helmuga horiek benetan jadesten direla lortzeko baldintza eta tresnetako bat merkatuak ingurumenaren alde lan egin dezan bultzatzea izango dela, batez ere (bereziki) ingurumen-helmuga berrietarantz zuzendutako zerga-politika baten bitartez.

Bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak daraman euskal energia-politikak ingurumen-aldagaia ere kontuan izan du. Izan ere, "Euskadiko Estrategia Energetikoa (3E-2010). Energia-garapen iraunkorrerantz" izeneko planak 2010era arte energiaren eta ingurumenaren arloetan planteatu diren helburuak gauzatzeko energia-sisteman inplikatuta dauden agenteen oinarrizko jardunbideak ezartzen ditu. Helburu horiek gauzatzera bideratutako jardunbide estrategikoen artean aipagarriena honako hau dugu: "Oro har, eta energia-intentsitateari dagokionez, energia-kontsumoa murrizteko joera duten sektore guztietan eraginkortasun energetikoko jardunak areagotzea, Europar Batasunean ezarritako helburuekin bat etorriz."

Testuinguru horretan, egokitzat jotzen da ingurumenaren ikuspuntutik lehentasunezkoak diren teknologiak identifikatzea, sektore publikoak bultzatu ahal izan dezan teknologia horiek ekoizpen-prozesuetan sartzea.

Horretarako, teknologia horiek guztiak zerrenda batean biltzea sustatuko da, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan, alegia. Zerrenda dinamikoa izan dadila nahi da, aldian-aldian eguneratu daitekeena; horrekin nahi dena da zerrendan jaso daitezela soilik ingurumenaren aldetik eragimen handiena duten teknologiak, eta zerrendatik kanpo utzi ahal izan daitezela ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta hobeak diren beste teknologia alternatibo batzuek dagoeneko gaindituta dauden teknologiak. Bereziki, enpresek teknologia jakin bat Teknologia Garbien Euskal Zerrendan barnera dadin lortzea lehentasunezko irizpidetzat hartuko da zergei buruzko arautegia aplikatzeko orduan, baita apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak ingurumena babestera bideratuta dauden inbertsioen alde ematen dituen diru-laguntzak esleitzeko orduan ere.

Zerrendan zein teknologiak egon behar duten hautatzeko, prospektiba-lana egin beharko du Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin lankidetzan; lan hori egite aldera, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sail horri zein Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoetako ordezkarien laguntza eta lankidetza izango du, bai eta Zerga-Kideketarako Sailarena ere. Dekretuaren xede nagusia da Zerrenda arautzen duen esparrua definitzea, eta xede horren zehaztapena da Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko irizpideak, metodologia eta baldintzak finkatzea.

Horri jarraiki, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, ondokoa

Dekretu honen xedea Teknologia Garbien Euskal Zerrenda arautzea da, zertarako-eta ingurumenaren ikuspegitik lehentasuna duten teknologiak zeintzuk diren identifikatzeko. Horrela, zerga-politika horietara bideratu ahal izango da, bi ildotan: batetik, zerga-neurrien bidez teknologia horiek enpresen ekoizpen-prozesuan barneratzea sustatuko da; eta, bestetik, gastu-politika ezarriko da.

Horrela, teknologia garbia izango da azken xedetzat ingurumen-hobekuntzaren bat lortzea xede duen edozein ekipamendu edo instalazio; soilik joko dira teknologia garbitzat hobekuntza eragiten duen ekipamendua edo hobekuntza eragiten duten instalazioko osagaiak.

Bereziki, enpresek teknologia jakin bat Teknologia Garbien Euskal Zerrendan barnera dadin lortzea lehentasunezko irizpidetzat hartuko da zergei buruzko arautegia aplikatzeko orduan, baita apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak ingurumena babestera bideratuta dauden inbertsioen alde ematen dituen diru-laguntzak esleitzeko orduan ere. Zerrendan oinarrituta ematen diren zerga-pizgarriak bat etorriko dira Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an emandako 69/2001 (EE) Erregelamenduan ezarritakoarekin; Erregelamendu hori EE Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

  1. – Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak prospekzio aktiboa egingo du, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetzarekin, eta hurrengo artikuluetan zehazten diren metodologia eta irizpideekin bat.

  2. – Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko prozesua Batzorde Tekniko batek egingo du, eta, bertan, ondoko erakundeetako ordezkari bana egongo da:

    • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza.

    • IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, SA.

    • Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI).

    • Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

    • Zerga-Kideketarako Saila.

  1. – Aldian-aldian onartuko eta eguneratuko dira Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden teknologiak Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren agindu bidez, Dekretu honetako 4. artikuluan ezartzen diren irizpide teknikoak kontuan hartuta. Zerrenda horrek ondoko informazioa jasoko du:

    • Ekipamenduaren edo instalazioaren izen generikoa.

    • Identifikazio-kodea.

    • Eragiten duen ingurumen-hobekuntza.

    • Teknologiaren definizioa; horren funtzionamenduari buruzko azalpen laburra.

    • Teknologia aplikagarria zaien jarduerak edo instalazioak.

    • Teknologiak hautatzeko irizpideak.

  2. – Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren onespena eta eguneratzea ezartzen duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta agindu horretan bertan ezartzen den moduan errekurritu ahal izango da.

  3. – Hautatzeko irizpideak

    Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak ebaluatu eta hautatzeko, hurrengo irizpideak hartuko dira aintzakotzat:

  1. Teknologiak bere ezaugarri teknikoen definizioa izan behar du, erraz identifikatu ahal izan dadin bai ingurumen-osagaia, bai teknologia hori zein sektoretan aplikatu ahal izango den.

  2. Eskala industrialean garatutako teknologia izan behar da eta merkatuan erabilgarri egon behar da.

  3. Teknologia horrek aplikagarria den sektoreetan duen ezarpen-maila. Balorazio positiboa jasoko du sektore horietan dagokion teknologiak ezarpen urria izateak.

  4. Ingurumen-inpaktu osoari dagokionez inpaktu nabarmen hobea duen beste teknologiarik ez dadila egon erabilgarri.

  5. Teknologiaren transferigarritasuna; balorazio positiboa jasoko du teknologia hori instalazio potentzial askotara transferitu ahal izateak.

  6. Prebentziozko teknologiek lehentasuna izango dute, prozesu amaierako teknologien aurrean.

  7. Teknologiaren azken helburua ingurumen-hobekuntza izan behar da. Irizpide hori kontrastatzeko, kuantitatiboki eta kualitatiboki adierazi eta zehaztu behar da teknologia hori aplikatzearen ondorioz zein ingurumen-inpaktu eta zein ingurumen–hobekuntza eragiten den ingurumeneko hainbat alderditan (airea, ura, hondakinak, lurzorua, energia eta zarata).

  8. Indarrean dagoen ingurumenaren arloko legediak ezartzen dituen ingurumen-balioak baino hobeak erregistratu behar ditu.

  9. Inbertsioa txikia izan behar da, dekretua garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera.

  10. Teknologiaren amortizazio-aldia bat etorri behar da Ingurumena babesteko estatuko laguntzei buruzko Europako Erkidegoko jarraibideekin (2001/C37/03)."