Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

426/2005 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duen Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetzarako organoa sortzen duen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 35
  • Xedapen-zk.: 426
  • Xedapen-data: 2005/12/27
  • Argitaratze-data: 2006/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Instituzional; Justizia

Testu legala

Maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duen Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetzarako organoa sortu zen eta, bertan, dekretuaren xedatze-zatian, organoaren funtzioak, osaera eta funtzionamendu-arauak finkatu ziren.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen eta, V. liburuko I. tituluko I. kapituluko 435.3 artikuluan ezarri zuenez, bulego judizialaren diseinua, neurria eta antolamendua zehazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena da. Lege horretako 438.3 artikuluan, halaber, bateratutako prozesu-zerbitzuak diseinatu, sortu eta antolatzeko eskumena aitortzen zaio.

  1. tituluko II. kapituluan, bestalde, idazkari judizialen funtzioei dagokienez, 452.3 artikuluak honela dio: idazkari judizialek laguntza emango diete eskumen bereganatuak dituzten autonomia erkidegoei, erkidegoek langile eta baliabide arloan dituzten egitekoak eraginkorrak izan daitezen; eta, horretarako, goragoko agintariek ematen dizkieten jarraibideak bete beharko dituzte. Koordinazioa hobeto egiteko, idazkari judizialen eta eskumen bereganatuak dituzten autonomia erkidegoetako ordezkarien arteko Bitariko batzordeak osatu ahal izango dira, bakoitzari dagokion lurralde eremuan. Hori, funtsean, lehen aipatutako maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuan jasotako Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren ekimen aitzindaria Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren artikuluetara eramatea besterik ez da.

    Bestalde, 457. artikuluak, honela dio: idazkari judizialek Bulego Judizialeko langileak zuzenduko dituzte teknika- eta prozesu-arloei dagokienez, haien jarduna antolatuko dute eta bidezko iritzitako agindu eta jarraibideak emango dituzte funtzio hori betetzeko.

    Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa indarrean sartzeak eta urte hauetako funtzionamenduan lortutako eskarmentuak maiatzaren 27ko 123/1997 De-kretuan aurreikusitako lankidetzarako organoa arautu beharra dakar.

    Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

«2. artikulua.– Egitekoak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duen Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetzarako organoak, dagokien eskumen-eremuaren barruan eta beste administrazio edo instituzioei dagokien eskumenen aurka ez badoaz, honako egitekoak izango ditu:

  1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoek eskatzen dituzten proiektu eta helburuei buruzko irizpena ematea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak aitortzen dizkieten eskumenez baliatuz. Aztertu beharreko gaiak honakoak dira:

    • Bulego judizialaren diseinua, neurria eta antolamendua, lan-prozedura eta –metodoen kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenean arreta berezia jarriz.

    • Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren VI. liburuak aipatzen duen langileen estatutu juridikoa.

    • Justizia administrazioak euskalduntzea.

      1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari idazkari judizialentzako heziketa-programetarako edukiak proposatzea, Foru Eskubideari eta euskalduntzeari buruzkoak barne.»

«3. artikulua.– Osaera.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duen Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetzarako organoko kideak honakoak izango dira:

  1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren izenean:

    • Justizia sailburuordea; organoaren lehendakari arituko da.

    • Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria.

    • Giza Baliabideen zuzendaria.

    • Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioaren Harremanetarako Zuzendaritzari atxikitako teknikari bat; idazkari arituko da.

  2. Idazkaritza Judizialaren izenean:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkaria.

    • Lurralde historiko bakoitzeko idazkari koordinatzaileak.

    • Idazkari judizialen elkarte bakoitzeko ordezkari bat. Ordezkari horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute destinoa ezinbestean.»

«2.– Lehendakariak, bidezkotzat jotzen duenean, lankidetzarako organoaren ohiko eta ezohiko bilkuretarako deia egingo du. Modu berean jokatu beharko du, halaber, Gobernuko idazkariak edo kideen gehiengoak arrazoiak emanez proposatzen badiote.

Lehendakariak Saileko edo Eusko Jaurlaritzako beste Sailetako kargudunei edo teknikariei dei ahal izango die bilkuretara agertzeko, eta Gobernuko idazkariak, bere aldetik, berdin jokatu ahal izango du beste idazkari judizialekiko. Horretaz gain, bidezko irizten badiote, talde lanak sortu ahal izango dituzte gai zehatzei buruzko txostenak edo proposamenak aztertu eta egin ahal izateko.»

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.