Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

397/2005 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Eukal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomiadunen prezio publikoen bidez ordaindu daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6182
  • Xedapen-zk.: 397
  • Xedapen-data: 2005/11/29
  • Argitaratze-data: 2005/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 178. artikuluak xedatzen du prezio publikoen bidez ordaintzeko zerbitzu eta jarduerak dekretuz ezarriko direla, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta zerbitzu eta jarduerak egiten dituen sailak edo dagokion organoa edo erakundea menpeko duen sailak batera proposatuta.

1998ko abuztuaren 6ko data zuela argitaratu zen 161/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomiadunen prezio publikoen bidez ordaindu daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituena (EHAA, 147. zk., 1998ko abuztuaren 6koa).

Dekretu horrek aldaketa bat izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 124/2003 Dekretuaren azken xedapenaren ondorioz (EHAA, 163. zk., 2003ko abuztuaren 22koa), prezio publikoen bidez ordaindu daitezkeen beste zerbitzu eta jarduera batzuk ere sartu behar baitira gaur egun Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak –HAEE- egiten dituen zerbitzu eta jardueren sailean.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, sail horri atxikia baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea -HAEE-, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 29an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

"43.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) / Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP) administrazio erakunde autonomiaduna:

  • Argitalpenen salmenta, euskarri papera dutenena zein euskarri elektronikodunena.

  • Matrikulak: mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetakoak.

  • Euskara irakasteko zerbitzuak.

  • Prestakuntzako eta hobekuntzako zerbitzuak.

  • Itzulpen eta interpretaritzako zerbitzuak.

  • Hautaketako eta hizkuntza-ebaluazioko zerbitzuak.

  • Frogen zuzenketa, irakurgailu optiko bidezkoa.

  • Liburutegian egindako fotokopiak."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.