Arautegia
Inprimatu396/2005 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6207
- Xedapen-zk.: 396
- Xedapen-data: 2005/11/29
- Argitaratze-data: 2005/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuak, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu zuen, jatorrian Jaurlaritzaren ekonomia-jardueraren oinarrizko organo gisa eratua. Hasierako arauak gero aldatu ziren organo honen eraketa eta funtzioak Gobernu ezberdinen exijentzia funtzionaletara egokitzeko asmoarekin, eta azkenean, ez ekonomia-jardueraren oinarrizko organo gisa soilik, baita Jaurlaritzaren lan estrategikoa errazteko berebiziko garrantzia duen koordinazio eta plangintza organo gisa ere, bermatuta geratu ziren arauok.
Legegintza berriaren hasierak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sailen egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren bidez eratutako sailaren egitura berriak Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen osaera eta egitekoen berrikusteari bide ematen diote, bere osaera sailaren egitura berriari egokitzeko eta Jaurlaritzaren jardueraren sustapen, koordinazio eta plangintza egitekoak indartzeko.
Hain zuzen ere, legegintza honen hasiera, Jaurlaritza osatzeko Koaliziozko Akordioan aurreikusitakoarekin bat, aproposa da Jaurlaritzaren jardueraren berrikusketa kritikoa egin eta plangintza eta koordinaziorako egungo tresnak gobernu eta gobernantza forma berrietara egokitzeko. Berrikusketa hau politika publikoen betearazpena sustatzeko balio duten koordinazio sistemak edo prozesuak sendotzeko eta, batetik, Jaurlaritzaren jardueraren osotasuna eta, bestetik, politiken aplikazioan zerikusia duten aktoreen identitatea eta errekonozimendua bermatzeko gauzatu behar da nagusiki.
Jaurlaritzaren planak elkarrekin erabakitzeko eta elkarrekin erantzukizunak hartzeko prozesuak sendotzearekin batera, sistema eta prozesuen azterketa eta ikerketa politika publikoen ebaluazio-jardueraren normalkuntza eman behar da, Jaurlaritzaren jarduera oro har indartu eta maximizatzeko helburuarekin; era berean, plangintza berezirako tresnen ebaluazioa finkatu behar da, Jaurlaritzaren plangintza-tresnen ondorio zuzenak edo zeharkakoak erakusten dituzten adierazle kualitatiboen edo inpaktuzkoen hautaketaren bidez.
Aurrekoarekin koherentzian, koordinazioa, plangintza eta ebaluazioan politika publikoko funtzio berriak gehitzeak Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen izena aldatzea bermatzen du; honela, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea izatera pasatzen da eta Jaurlaritzaren politika sektorialen jarduera koordinatuaren sustatzaile diren organoen funtzioek ekonomia-jardueraren oinarrizko organoaren izaera osatu egiten dute.
Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen proposamenez, lehendakariak onartu eta gero, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
¿ Jaurlaritzaren baitan, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortzen da, bere osaera eta funtzioak dekretu honetan ezartzen dira.
¿ Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea Jaurlaritzaren ekonomia-jardueraren eta bere politika sektorialen plangintza eta koordinazioaren oinarrizko organo gisa eratzen da, arau honen arabera.
¿ Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen kide honakoak izango dira:
Lehendakaria, buru izango dena.
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua. Lehendakaria bertaratzen ez denetan, Jaurlaritzaren lehendakariordea izango da Batzordeko buru.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
Etxebizitza eta Gizarte gaietako sailburua.
¿ Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen idazkaritza-lanak Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak burutuko ditu.
Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen egitekoak ondokoak dira:
Jaurlaritzak onartu behar dituen plan, programa eta jardueren, nahiz Eusko Legebiltzarraren aurrean lege-egitasmo edo komunikazio gisa eztabaidatu behar direnen oinarrizko alderdi ekonomiko eta estrategikoen azterlana egitea.
Ekonomiaren plangintzaren prozesua bultzatu eta jarraipena egitea, baita ekonomia planak eta horien garapena aurrez onartzea ere, nahiz eta gero Jaurlaritzak onartu beharrekoak izan.
Jarraipen- eta ebaluazio-txostenen azterketa eta analisia egitea, Jaurlaritzak onartu beharreko planen betearazpen-prozesuan derrigorrez sartu behar direnak.
Politika publikoen plangintza bateraturako metodo eta tresna berriak aztertzea eta proposatzea, baita Jaurlaritzaren jardueran kalitatea handitzeko eta diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan etengabe hobetzeko politika horien ebaluazioaren normalkuntza ere.
Euskal Gobernantza Publikoari eta Euskadiko Herri Administrazioan politika publikoen berrikuntza eta ebaluazio ereduei buruzko estrategien diseinura bideratutako azterketa, analisia eta proposamena egitea.
Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruz indarrean dauden legezko xedapenen Testu Bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren arabera, eta aurrekontuei buruzko urteroko legeen arabera, batzordeari parte hartzeko agindu zaizkion alorretako aurrekontuetako eragiketak aztertu eta onartzea, nahiz eta bidezkoa denean Jaurlaritzari aurkeztuko dizkion behin betiko onarpena emateko.
Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta ekonomian edo finantzetan eragina izan edo politika publiko sektorialen aplikazioan koordinazioari eragiten dieten ekimenei buruz Jaurlaritzak duen irizpidea aztertu, ikertu eta proposatzea.
Euskal Administrazio Publikoaren erreforma, antolamendu, ekonomia eta ogasunarekin zerikusia duten gaien azterketa eta analisia egitea, baita Jaurlaritzaren egiturako sail guztientzako edo bereziki eragiten dien sail batzuentzako interes komuna duen edozein gairenak ere.
Administrazio eta gobernu elektronikoak osatzen dituzten proiektuak aztertu, analisia egin eta onartzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak proposaturik.
Lege maila duen arauetan esleitu zaiolako, bere eskumen peko diren gaiak aztertu, landu, proposatu edo erabakitzea.
Jaurlaritzak ordezkoan emandako beste edozein egiteko edo, bestela, Jaurlaritzak, Lehendakariak edo lehendakariordeak aztertu eta lantzeko agintzen dizkionak. Ordezko lan hori dekretuz eman beharko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
¿ Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak berak onartzen dituen barne-arauen arabera funtzionatuko du, hauekin kontraesanean edo aurkaritzan ez dagoen Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 19tik 21era bitarteko artikuluetan xedatutakoa aplikaziozko gehigarria izanik.
¿ Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak tratatu beharreko gaiek edo burutu beharreko funtzioek eskatzen dituzten sailarteko interes orokorra, konplexutasuna edo eskakizun teknikoek hala eskatzean gai zehatzetarako batzorde teknikoak edo lantaldeak eratu ahal izango dira eta hauetan administrazioko goi kargudunek parte hartu ahal izango dute.
¿ Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak beharrezko laguntza administratiboa emango du Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen funtzionamendurako.
Indarrean dagoen legeriak Ekonomia Batzordeari eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari egiten dizkion erreferentziak Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari egindako gisa ulertu beharko dira.
Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen apirilaren 25eko 249/1995 Dekretua indargabetua geratzen da, hala nola berau aldatzen dutenak, urriaren 7ko 225/1997 Dekretua, martxoaren 9ko 158/1999 Dekretua eta urriaren 23ko 242/2001 Dekretua.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Jaurlaritzaren lehendakariordea,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Indargabetzen du: 242/2001 DEKRETUA, urriaren 23koa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua hirugarrengoz aldatzen duena.
- Indargabetutakoa: 38/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea ezabatzeko dena.
- Indargabetzen du: 158/1999 DEKRETUA, martxoaren 9koa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzeko dekretuaren bigarren aldaketa egiteko dena.
- Indargabetzen du: 225/1997 DEKRETUA, urriaren 7koa, ekonomia-gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 249/1995 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, ekonomia gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzeari buruzkoa.