Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

240/2005 DEKRETUA, irailaren 13koa, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad De Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 4689
  • Xedapen-zk.: 240
  • Xedapen-data: 2005/09/13
  • Argitaratze-data: 2005/09/16

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kultura Sailari atxikitako goi-mailako irakaskuntza-zentro gisa, uztailaren 22ko 170/1986 Dekretua dela medio. Ekainaren 29ko 11/1988 Legeak, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortu zuenak, honelaxe definitu zuen: berezko nortasun juridikoa duen erakunde autonomo administratiboa, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna duena. Une honetan Eusko Jaurlaritzan Kultura Sailari atxikita dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak kentzeko eta aldatu eta sail horien funtzioak eta jarduera-eremuak zehazten dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortzen duen ekainaren 29ko 11/1988 Legearen 2.1.a artikuluak xedatzen duenez, erakundearen helburua izango da soin-hezkuntzako tituluaren jabe izateko behar diren jakintzak irakatsi eta gaikuntza ematea, behar izanez gero hirugarren ziklokoak barne. Eta Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, bestalde, Eusko Jaurlaritzak Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea bultzatuko duela ezarri zen.

Gorputz-hezkuntzako irakaskuntzak azaroaren 27ko 1423/1992 Errege Dekretuaren bidez esleitu zitzaizkion Unibertsitateari (gorputz-hezkuntzako irakaskuntzak Unibertsitatean sartzeari buruzko Errege Dekretua). Geroago, irailaren 24ko 1670/1993 Errege Dekretuaren bidez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatuaren unibertsitate-titulu ofiziala eta titulua lortzeko ikasketa-planetako ildo orokorrak ezartzen dituena), lizentziatura maila eman zitzaion.

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxiki zitzaion urtarrilaren 26ko 47/1999 Dekretuaren bidez, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatu titulua lortzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena. Horrekin dagoeneko indarrik ez duen Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 58.5 artikuluak xedatutakoa bete zen.

Testuinguru horretan sartu da indarrean Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Legea, eta, horretarik eratorrita, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea Euskal Autonomia Erkidegoan, zeinaren hamargarren xedapen gehigarrian agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekimenez Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatera bilduko dela 2005-2006 ikasturterako.

Legezko agindu hori betetzeko ematen da dekretu hau. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzeak berekin dakar eskualdatzen diren bitarteko materialak eta langileak zehaztea. Gainera, beharrezkoa da irakasleak zein irakasle ez diren langileak benetan integratzera bideratutako irizpide bateratuak finkatzea, horixe xedatzen du-eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak.

Zentro hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzeak estatus beregaina dakarkionez, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearen orain arteko ikasketa-plana homologatzea eskatzen du, eta, halaber, dagokion tituluarena.

Beraz, bidezkoa jotzen dugu, fase honetan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentro berri honen ikasketa-planaren eta dagokion tituluaren homologazioa bultzatzea, lege-xedapen hauetan ezarritakoarekin bat: Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikulua, eta ikasketa planak eta lurralde nazional osoan balioa duten titulu ofizialak homologatzeari buruzko urtarrilaren 19ko 49/2004 Errege Dekretuaren 3.1. artikulua.

Azkenik, esan behar da Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Erakunde Autonomoa xederik gabe geratzen dela Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean sartzearekin batera. Autonomia Erkidegoko Administrazioko erakunde autonomoa izaki, administrazio berorrek deklaratu behar du zentroaren iraungipena, aurrerantzean Euskal Herriko Unibertsitatearen menpeko zentroa izango baita.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Kultura sailburuak, hirurek batera proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta 2005eko irailaren 13ko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzeak berekin dakar honako Dekretu honen eranskinean adierazten diren langileak, ondasunak, eskubideak eta betebeharrak eskualdatzea. Halaber, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak bere irakaskuntza, ikerketa eta administrazio zereginak gauzatzeko erabili eta berari atxikitakoak diren gainontzeko ondasun ibilgetu materialak ere Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatera transferituko dira.

Integrazio hau 2005eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Aurreko paragrafoan aipaturiko lan-kontratu mugagabeko langileek irakasle agregatu gisa birsailkatzeko baldintzak Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratu eta gero betetzen badituzte, kategoria horretan birsailkatuko dira ondorio guztietarako. Hala bada, birsailkapen hori baldintzak bete ordukoxe gauzatuko da.

Irakaskuntza-kategoria horretako kontratua izango dute, halaber, doktore titulua izan gabe 5 urteko epean eskuratzen dutenek, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak indarra hartzen duenetik kontatuta, baldin aurreko paragrafoko gainerako betebeharrak konplitzen badituzte. Hala bada, birsailkapen hori baldintzak bete ordukoxe gauzatuko da.

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea integratzen den unean aldi baterako kontratatutako irakasle direnek, artean aitortuta zituzten diru-eskubideak izaten jarraituko dute. Eskubide horiek, integrazioaren unean zuten aldi baterako kontratuak indarrean jarraitzen duen bitartean mantenduko zaizkie.

Neurri horien artean honako Dekretu honetan 2005erako aurreikusitakoak betetzeko Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari eman beharreko finantzaketa dago. Finantzaketaren zenbatekoa honako Dekretu honen bidez iraungiko den Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea erakunde autonomoari 2005eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan izendatu zitzaizkion diru-izendapenetatik integrazioak eragina izango duen unean transferitu gabe daudenen bestekoa izango da.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko irailaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

ABIZENAK ETA IZENA KONTRATUAREN PLAZAREN IRAKASLEAREN HIZK. ESKA. JAKINTZA ARLOA

IRAUPENA DED. MODUA DED. MODUA

  1. Aymerich San Román, Javier de Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  2. Blas Perez, Fernando Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  3. Castellano Paulis, Julián Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  4. Cayero Alcorta, Ruth Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  5. Chocarro Iriarte, Fco. Javier Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  6. Duque Ingunza, Ainara Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntzakoa

  7. Egibar Artola, Miren Josune Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  8. Ereño Alvarez, M.ª Carmen Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  9. Etxebeste Otegui, Joseba Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  10. Fernández del Valle, M.ª Aurora Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  11. Fuentes Azpiroz, M.ª Teresa Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  12. Garay Ibañez de Elejalde, Ana Beatriz Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  13. Garay Plaza, Javier Oscar Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  14. Gavilanes Miranda, M.ª Begoña Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  15. Gil Orozco, Susana M.ª Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  16. Gomendio Alberdi, Margarita Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  17. González Suarez, Angel Manuel Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  18. Gorospe Egaña, Guillermo Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  19. Ibero Iriarte, Cruz M.ª Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  20. Idarreta Galárraga, Julián Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  21. Intza Arregi, M.ª José Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  22. Irazusta Adarraga, Susana Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  23. Iturriaga Madariaga, Gorka Aldi baterako Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  24. Maldonado Martín, Sara Aldi baterako Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  25. Martínez de Santos Gorostiaga, Raúl Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  26. Martinez-Aldama Ortuzar, M.ª Inmaculada Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  27. Masach Urrestilla, Julen Mirena Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  28. Orbañanos Palacios, Javier Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  29. Ortuzar Oyanguren, José Ignacio Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  30. Padilla Magunacelaya, Sabino Antonio Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi partziala (% 60) Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  31. Rocandio Cilveti, Valentín Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

    ABIZENAK ETA IZENA KONTRATUAREN PLAZAREN IRAKASLEAREN HIZK. ESKA. JAKINTZA ARLOA

    IRAUPENA DED. MODUA DED. MODUA

  32. Romaratezabala Aldasoro, Estíbaliz Aldi baterako Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  33. Ruiz de Arcaute Graciano, Francisco Javier Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  34. Sagastume Fernandez, Rafael Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  35. Sautu Apellaniz, Luis María Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi partziala (% 30) Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  36. Solar Cubillas, Luis Vicente Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi partziala (% 30) Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  37. Suárez Alba, Alberto Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  38. Urdangarin Liebaert, Clara Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  39. Urdangarin Liebaert, Miguel Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi partziala (% 30) Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  40. Usabiaga Arruabarrena, Oidui Aldi baterako Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  41. Usun Gonzalez, Emilio Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  42. Zubillaga Zubiaga, Asier Finkoa Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  43. Zulaica Isasti, Luis M.ª Aldi baterako Lanaldi osoa Lanaldi osoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

    Koadroari buruzko oharrak:

  1. – SHEEko irakasleak ez daude, une honetan, inongo jakintza-arlori atxikita. Beraz, egiten diren esleipenak integrazioa benetan gauzatu bitarteko aurreikuspenak baino ez dira, irakasle bakoitzaren lehentasun-nahiak eta irakaskuntza-beharrak aintzat hartuta egindakoak.

  2. – Dedikazio modua 2004-2005 ikasturterako irakasleek hautatu dutena da, beren hitzarmenean jasotakoarekin bat.

ABIZENAK ETA IZENA ESZEDENTZIA MOTA HIZK. ESKA. JAKINTZA ARLOA

  1. – Arratibel Imaz Ignacio M.ª Pedro Borondatezkoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  2. – Fuentes Serrano Angel Luis Borondatezkoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  3. – Leibar Mandarte Francisco Javier Borondatezkoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  4. – Lecue Gallano José Antonio Borondatezkoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  5. – Ormo I Ribes Enric Borondatezkoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  6. – Requena Sanchez- Garrido Esther Borondatezkoa Ez elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

  7. – Rodríguez Arregui Rosa M.ª Borondatezkoa Elebiduna Gorputz eta kirol hezkuntza

Lanpostuaren izena B.M. Taldea KE Maila HE. Titularra/Hartzailea Egoera

Administratzailea B I.A.. C 02 21 3 Gainberri Txintxurreta, M.ª Ainhoa 20

Dekano/zuzendariaren idazkaria I.A. D 03 17 2 Goicoechea Ruiz, M.ª Elena 20

Negozialekuburua C C/D 02/03 18 2 Ingunza lopez, Miren 1

Administrari laguntzailea (Zentroak) C D 03 16 2 Arroita Arbide, Alazne 20

Administrari laguntzailea (Zentroak) C D 03 16 2 Jambrina Balerdi, M.ª Begoña 20

Liburutegiko arduraduna C B 08 22 3 Ruiz de la Fuente, Inmaculada 20

Administrari laguntzailea (Liburutegia) C D 03 16 2 Ormaetxea Isasi, Miren Gurutze 20

Menpekoa C E 04 13 1 Acha Juinguitu, Luis Miguel 1

Menpekoa C E 04 13 1 De la Fuente Romero, M.ª Aranzazu 20

Mantentzeko ofiziala C III 17 2 Alda Arroniz, Jon Karla 30

Itzultzaile-interpretea gazt.<>eusk. C I 21* 4TP Aldako Mikelarena Ignacio 10

* 22. mailako ordainsaria osagarri pertsonal baten bidez bermatzen da

Egoerako kodea

01 Karrerako funtzionarioa. Lanpostuaren titularra

02 Lan-kontratu mugagabeko langilea. Lanpostuaren titularra

20 Behin-behineko funtzionarioa, titularrik gabeko lanpostuan

30 Aldi baterako kontratatutako langilea

B) ESKUALDATZEN DIREN BALIABIDE MATERIALAK

  1. – Marka izendatzaileak:

    M 1252960 marka

    M 1252962 marka

    M 1252963 marka

    M 1252964 marka

    M 1252966 marka

    M 1252967 marka

    M 1252968 marka

    M 1252969 marka

  2. – Internet-domeinuen izenak:

    IVEF.ORG

    IVEF.INFO

    IVEF.BIZ

    IVEF.NET

    SHEE-IVEF.COM

    SHEE-IVEF.NET

    SHEE-IVEF.ORG

    SHEE-IVEF. INFO

    SHEE-IVEF.BIZ